Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia.

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik.

Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean.

Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen.

Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen.

Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko.

"Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hi...
Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea,...
1:59 min.

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia. Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz. Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez. Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

2019/10/18

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko ...
Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, biz...
2:06 min.

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik. Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean. Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen. Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen. Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

2019/10/18

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriag...
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbo...
0:50 min.

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko. "Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

2019/10/18

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda int...
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude,...
1:00 min.

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez. Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira. Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

2019/10/18

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-09-30ko bideoen artxiboa

Pertsona baten burua aurkitu dute kutxa baten barruan Castro Urdialesko etxe batean

Pertsona baten burua aurkitu dute kutxa baten...
Pertsona baten burua aurkitu dute kutxa baten barruan Castro Urdialesko etxe batean

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu...
1:19 min.

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du asteburuan. Auzia sumario-sekretupean dago.

Pertsona baten burua aurkitu dute larunbat goizaldean Castro Urdialesko etxebizitza batean, kutxa baten barruan, eta Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du horren harira. Asteburuan atxilotu dute, baina Guardia Zibilak ez du atxiloketaren nondik norakoen berri eman, ezta atxilotua emakumezkoa edo gizonezkoa den esan ere. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko, eta epaileak sekretupean jarri du sumarioa. Guardia Zibilaren iturriek EFEri baieztatu diotenaren arabera, burua emakume batek topatu zuen, eta norena den identifikatzeko lanean ari dira. Gorpua Santa Ana kaleko etxebizitza batean aurkitu dute, herriaren iparraldean, zezen-plazatik gertu. El Diario Montañés egunkariak astelehenean jakitera eman duenez, osasun-zerbitzuek artatu behar izan zuten kutxa aurkitu zuen emakumea; izan ere, antsietate-krisia izan zuen. Egunkari horren hitzetan, lagun batek eman omen zion kutxa emakumeari, eta kutxa jaso eta bi egunetara, ireki egin zuen, usain oso txarra zeriolako. Sumarioa sekretupean dago, Castro Urdiales udalerriko zaintzako epaileak erabakita.

EAJk Eibarko bozeramaile jeltzalearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu

EAJk Eibarko bozeramaile jeltzalearen aurkako...
EAJk Eibarko bozeramaile jeltzalearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu

"Ez dira alderdiaren eta zinegotziare...
0:57 min.

"Ez dira alderdiaren eta zinegotziaren aurka egin dituzten lehen pintadak", Sansaburun, Txantxa Zelain eta Legarren ere agertu baitira azken boladan.

Eibarren Josu Mendicute udalerriko bozeramaile jeltzalearen aurka agertutako pintadak kritikatu ditu astelehen honetan EAJk, "elkarbizitza demokratikoa hondatu nahi dutelako". EAJk agiri batean jakinarazi duenez, "ez dira alderdiaren eta zinegotziaren aurka egin dituzten lehen pintadak", Sansaburun, Txantxa Zelain eta Legarren ere agertu baitira azken boladan. EAJren esanetan, "Eibarrek ezaugarri gisa zaindu nahi duen gizalegearen kontrakoak dira jokabide horiek". Ildo horretan, "zenbait jokabidek elkarbizitza arriskuan jartzen dute", gaineratu dute jeltzaleek.

Euskadirentzako transferentziak geldituta daudela salatu du Urkulluk

Euskadirentzako transferentziak geldituta dau...
Euskadirentzako transferentziak geldituta daudela salatu du Urkulluk

Forum Europa-Tribuna Euskadin emandak...
1:42 min.

Forum Europa-Tribuna Euskadin emandako hitzaldi batean, lehendakariak, gainera, ziurtatu du euskal gizartean ez dagoela lekurik "iraganera eta indarkeriara bueltatzeko".

Transferentzien egutegia "geldituta" dagoela salatu du Iñigo Urkullu lehendakariak astelehen honetan, eta, horrez gain, gaitzetsi du Estatuak "estrategia bateragarria" duela berezko eskuduntza batzuetarako; adibidez, segurtasunerako, osasunerako, funtzio publikorako edo hezkuntzarako. Halaber, Urkulluk ziurtatu du euskal gizartean ez dagoela lekurik "iraganera eta indarkeriara bueltatzeko". Forum Europa-Tribuna Euskadiren gosari batean, Bilbon, Urkulluk esan du autogobernua onartzeak dakarrela galdegitea hori "osorik" betetzea, eta "sakontzearen eta modernizatzearen aldeko apustua" egitea. Hortaz, defendatzea eskatu du; izan ere, Estatuak baditu "Euskadiren jarduera-gaitasuna murrizten duten bateragarriak diren ekimenak". Autogobernuaren alde egin ondoren, Urkulluk berretsi du Euskadik eskuduntza berriak bereganatu behar dituela, herritarren ongizatea hobetzeko asmoz. Horrela, deia egin du Euskadiko "erakunde-eraikuntza" berrindartzeko, eta aldebiko itunaren jatorrizko izaera bermatzeko. Lehendakariak esan du espero duela Euskadin akordio "ahalik eta zabalena" erdiestea autogobernuaren erreformaren gainean. "Kontzertu politiko" baten aldeko apustua egin du; ekonomikoaren antzekoa izango litzateke, eta aldebikotasuna izango luke oinarri, Euskadiren eta Estatuaren arteko bermeekin. Eredua izango litzateke "elkarren arteko dependentzia eta partekatutako subiranotasunak nagusi dituen mundu batean".