Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia.

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik.

Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean.

Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen.

Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen.

Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko.

"Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hi...
Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea,...
1:59 min.

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia. Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz. Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez. Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

2019/10/18

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko ...
Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, biz...
2:06 min.

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik. Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean. Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen. Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen. Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

2019/10/18

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriag...
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbo...
0:50 min.

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko. "Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

2019/10/18

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda int...
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude,...
1:00 min.

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez. Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira. Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

2019/10/18

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-10ko bideoen artxiboa

Barik txartelaren erabiltzaileek sakelakoarekin ere ordaindu ahalko dute

Barik txartelaren erabiltzaileek sakelakoarek...
Barik txartelaren erabiltzaileek sakelakoarekin ere ordaindu ahalko dute

Bizkaiko Garraio Partzuergoak aplikaz...
1:13 min.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak aplikazio bat probatuko du 2020ko udazkenean ordainketak modu birtualean egiteko. Gerora, erabiltzaile guztiek izango dute eskura.

Barik txartela garai berrietara egokituko da. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (CTB, gaztelerazko sigletan) sakelakoentzako aplikazio bat (app) sortzeko asmoa du erabiltzaileek Bizkaiko garraiobide publikoetan egiten dituzten bidaiak horren bitartez ordain ditzaten. CTBk proba pilotua jarriko du martxan 2020ko udazkenean 26 urtez azpiko 1.000 gazterekin. Probak amaitutakoan, interesa duten gainerako erabiltzaileen esku jarriko dute. Txartela modu birtualean erabiliko da, txartel fisikoan dugun informazioa (baita dirua ere) sakelakoarekin lotzeko aplikazio baten bitartez. Horretarako, aplikazio propioa eta doakoa sortuko du Partzuergoak, eta mota guztietako gailuetan izango da erabilgarri. Hala, telefono adimentsua bidaia balioztatzeko makinaren gainean jarri beharko du erabiltzaileak, egun txartel fisikoarekin egiten duen bezala. Sakelakoaren bidezko ordainketak ez du txartel fisikoa ordezkatuko, baina biak erabili ahalko dira, nahieran. Makinak ere ez dira aldatu beharko, eta gaur egun eskuragarri dauden garraiobide guztietan erabili ahalko da.

Bost edukiontzi kiskali eta beste bost auto kaltetu dira Bilbon

Bost edukiontzi kiskali eta beste bost auto k...
Bost edukiontzi kiskali eta beste bost auto kaltetu dira Bilbon

Sugarrek sortutako beroak inguruko sa...
0:45 min.

Sugarrek sortutako beroak inguruko saltoki baten kristala hautsi du, eta kalteak eragin ditu fatxadan. 03:25 aldera piztu da sua, Bilboko Juan Ajuriaguerra kalean.

Bost edukiontzi kiskali dira ostegun honetan Bilbon, sute batean, eta inguruan aparkatuta zeuden beste horrenbeste ibilgailu kaltetu dira. Halaber, kalteak izan dira saltoki baten fatxadan eta kristalean ere. 03:25 aldera izan da sutea, Bilboko Juan Ajuriaguerra kalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sua edukiontzi batean piztu da, eta horren ondoan zeuden beste lau ontzitara zabaldu da. Halaber, kalteak egin ditu bost ibilgailuren atzealdean eta inguruko eraikin baten fatxadan. Era berean, sugarrek sortutako beroak saltoki baten kristala hautsi du.

'Aita Mari' ontziak Mediterraneora abiatzeko ...
'Aita Mari' ontziak Mediterraneora abiatzeko baimena eskuratu du azkenik

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz ...
1:55 min.

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen erreskate-ontziak Pasaiako portuan jarraitzen du.

Itsas Laguntza Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate-ontziak Espainiako Itsas Agintaritzaren baimena jaso du, Mediterraneo itsasoan laguntza humanitarioa eman ahal izateko. Erreskate-ontzi bihurtutako atunontzia asteazkenean abiatuko da Pasaiako (Gipuzkoa) portutik arropa, mantak eta higiene-materialarekin. Guztira, zazpi tona daramatza. Gobernuz kanpoko erakundeko presidenteak, Itsas Laguntza Humanitarioa EFE albiste-agentziari azaldu dionez, atzo (asteazkena) jaso zuten Espainiako Itsas Agintaritzaren baimena Licatara (Sizilia) bidaiatzeko; eta handik Lesbos uhartera eramango dute laguntza. Material humanitarioa urriaren 2an ontziratu zuten, eta prest daude bidaiari ekiteko. Gehienez, 15 tripulatzaile eramango dituzte: zazpi marinel, hainbat boluntario eta kazetariren bat. Sustapen Ministerioren baimenaren arabera, bidean laguntza humanitarioa eman ahal izango dute soilik "itsasoaren erdian txaluparen bat aurkituz gero". Halaber, baimenean jasotako arauren bat urratuz gero, 900.000 euroko isuna ekar diezaiekeela jakinarazi du gobernuz kanpoko erakundeko presidenteak.

Bi pertsona hil dituzte sinagoga baten aurkako erasoan, Alemanian

Bi pertsona hil dituzte sinagoga baten aurkak...
Bi pertsona hil dituzte sinagoga baten aurkako erasoan, Alemanian

Armatutako gizona sinagogan sartzen s...
1:43 min.

Armatutako gizona sinagogan sartzen saiatu da, baina ez du lortu, eta orduan kalean zehar tiroka hasi da. Ondoren jatetxe turkiar batera joan da eta bi pertsona tiroz hil ditu. Atxilotu hartu dute.

Bi pertsona hil dituzte eta beste bi lagun zauritu egin dira asteazken honetan Alemaniako Halle herrian, sinagoga baten aurkako erasoan, Poliziak jakinarazi duenez. Erasoa eguerdian gertatu da. Armatutako gizona sinagogan sartzen saiatu da, baina ez du lortu, eta orduan kalean zehar tiroka hasi da. Ondoren jatetxe turkiar batera joan da eta bi pertsona tiroz hil ditu. Halaber, lehergailuak bota ditu sinagoga ondoko hilerri judutar baten aurka, baita jatetxe baten kontra ere. Tiroketaren unean 70-80 pertsona zeuden sinagogan. Poliziak erasotzaileak atxilotu dut eta alarma egoera bertan behera utzi du. Der Spiegel astekariaren arabera, erasotzailea 27 urteko alemaniar ultraeskuindarra da. Antza, kaskoan zeraman kamara batekin guztia bideoan grabatu du. Irudietan juduen eta atzerritarren aurkako oihuak egiten dituela entzun daitekeela zabaldu dute. Alemaniako Gobernuak atentatutzat jo du tiroketa eta Fiskaltza Nagusiak bere gain hartu du ikerketa.

Turkiak Sirian abiatutako erasoaldia aztertuko du gaur NBEren Segurtasun Batzordeak

Turkiak Sirian abiatutako erasoaldia aztertuk...
Turkiak Sirian abiatutako erasoaldia aztertuko du gaur NBEren Segurtasun Batzordeak

Trumpek AEBko tropak Siria iparraldet...
0:58 min.

Trumpek AEBko tropak Siria iparraldetik ateratzeko erabakia hartu zuen igandean, azken urteotan milizia kurduekin batera Estatu Islamikoaren aurkako borrokan aritu diren arren.

Turkiak Siria ipar-ekialdean dauden kurduen aurka abiatutako erasoaldi militarra aztertuko du ostegun honetan Nazion Batuen Erakundeko (NBE) Segurtasun Batzordeak. Erakundean ordezkatuta dauden Europako bost herrialde hauek eskatu dute bilera: Alemaniak, Belgikak, Frantziak, Poloniak eta Erresuma Batuak. Amerikako Estatu Batuak (AEB) igandean iragarri zuen tropak Siria iparraldetik ateratzeko asmoa, azken urteotan milizia kurduekin Estatu Islamikoaren aurkako borrokan elkarlanean aritu diren arren. Turkiako Armadak erasoaldi militarra abiatuko zuela esan ostean hartu zuen Trumpek erabaki hori.