Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-11-12ko bideoen artxiboa

Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute EAEn

Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratz...
Emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute EAEn

7.552 euroko aldea dago batez beste. ...
1:06 min.

7.552 euroko aldea dago batez beste. Arrakala handiagoa da zerbitzu eta industria sektoreetan, prestakuntza txikiko lanbideetan eta aldi baterako kontratuetan.

Urteko batez besteko soldatari erreparatuz gero, emakumeek gizonek baino % 24 gutxiago kobratzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera. Sailak ohar batean nabarmendu duenez, 7.552 euroko aldea dago. Arrakala handiagoa da zerbitzu eta industria sektoreetan, prestakuntza txikiko lanbideetan eta aldi baterako kontratuetan. Eusko Jaurlaritzak generoagatiko soldata diskriminazioa salatzeko kanpaina jarri du martxan. Salaketak Lan Ikuskaritzaren aurrean edota iruzurraren postontziak aurkeztu ahalko dira. Horrez gain, legegintzaldi honetan lurralde bakoitzeko lan ikuskaritzetan unitate bereziak sortu dituzte, berdintasunean trebatutako ikuskatzaileekin.

Gizon batek emakume bati eraso dio Donostian, urruntze-agindua urratuta

Gizon batek emakume bati eraso dio Donostian,...
Gizon batek emakume bati eraso dio Donostian, urruntze-agindua urratuta

Erasotzailea biktimaren bikotekidea z...
1:29 min.

Erasotzailea biktimaren bikotekidea zen; kartzelan sartu dute, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Astelehen honetako goizaldean gertatu da.

51 urteko gizon batek emakume bati eraso dio Donostian, indarrean zuen urruntze-agindu bat urratuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasotzailea biktimaren bikotekidea zen. Kartzelan sartu dute gizona, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Biktima Donostia Ospitalera eraman dute; izan ere, kontusioak, hematomak eta arma zuriak eragindako ebakiak zituen aurpegian eta izterretan. Asteleheneko goizaldean gertatu zen, 01:45 aldera. Una horretan, emakume batek 112 Sos Deiak telefonoari deitu zion, jakinarazteko bikotekidearen eraso bat zuela pairatuta eta zaurituta zegoela. Ertzaintzaren patruila iritsi zenean, emakumea bere etxeko atarian zegoen; segituan ospitaleratu zuten, haren lesioengatik. Etxebizitzan, agenteek ustezko erasotzailea topatu zuten, lotan, eta odol-zantzuak antzeman zituzten horren jantzietan. Genero-indarkeriako delitu batengatik, atxilotu egin zuten. Gainera, ertzainek egiaztatu zuten gizonak urruntze-agindua zuela, eta debekatuta zuela biktimarengana hurbiltzea. Atxilotua astelehen arratsaldeko lehen orduan sartu zen kartzelan.

Jonquerako muga itxi duten manifestariak errepidetik ateratzen hasi dira

Jonquerako muga itxi duten manifestariak erre...
Jonquerako muga itxi duten manifestariak errepidetik ateratzen hasi dira

Espainiako eta Frantziako estatuak be...
1:37 min.

Espainiako eta Frantziako estatuak bereizten dituen muga erabat itxita dute AP-7an, Madrili negozia dezan eskatzeko egiten ari diren protestaren baitan.

Guztira 19 pertsona atxilotu dituzte, 18 Frantziako Jendarmeriak eta bat Mossoek, Tsunami Democraticek deitutako La Jonquerako (AP-7, Girona) mugako pasabidearen blokeoan, Generalitateko Poliziak eta Ekialdeko Pirinioetako prefekturak baieztatu dutenez. Jendarmeriak atxilotutakoak Perpinyako Auzialdi Handiko Auzitegira bidali dituzte, eta han erabaki beharko du fiskalak inputatu ala aske utzi. Mossoek atxilotuari agintaritzaren agenteen aurkako atentatu delitua egotzi diote. Ia 24 orduz Espainiako eta Frantziako estatuak bereizten dituen muga erabat itxita izan ondoren, Frantziako aldean polizia-dispositiboa indartu dute, eta jendarmeriako agenteak, errepidean eserita zeuden manifestariak banan-banan aterarazten hasi dira. Manifestariek “bakearen alde” daudela oihukatu dute, eta poliziaren jarreraren aurrean lapikoak jo dituzte. Frantziako Poliziak, gas negar-eragilea jaurti die manifestariei, eta horietako batzuk korrika joan dira.

Evo Morales Mexikora joan da babes bila, baina Boliviara laster itzultzeko asmoa du

Evo Morales Mexikora joan da babes bila, bain...
Evo Morales Mexikora joan da babes bila, baina Boliviara laster itzultzeko asmoa du

Bestalde, Jeanine Auñez senatariak he...
1:48 min.

Bestalde, Jeanine Auñez senatariak herrialdeko presidentetza hartzeko moduan dagoela esan du, 90 eguneko epean berriro hauteskundeak deituko dituen trantsizioko gobernu bat ezartzeko.

Bolivia kaosean murgilduta dago Evo Moralesek presidente kargua utzi, eta Mexikora joateko hegazkin bat hartu ostean, bertan asilo politikoa eskatzeko asmoz. Testuinguru horretan, Boliviako Poliziak Boliviako Armadaren laguntza eskatu du, protestei aurre egin eta kaleetan ordena publikoa berrezartzeko. Boliviako Parlamentuak atzo jaso zuen Moralesen dimisio-gutuna, eta, bertan esan duenez, 13 urte eta 9 hilabetez gobernatu duen herrialdean indarkeria saihestu nahi du erabaki horrekin. Moralesek bart aireratutako txio baten bidez baieztatu du Mexikora bidean zela, herrialdeak eskainitako babes politikoa onartu ondoren, baina Boliviara laster "indar eta energia gehiagorekin" itzultzeko asmoarekin joan dela azaldu du. Oposizioak urriaren 20ko hauteskundeetan iruzur egin zela salatu ostean, Evo Moralesen aldeko eta kontrako protesta bortitzak izan dira herrialdean, eta hiru hildako eta 400 zauritu baino gehiago utzi dituzte jada. Bestalde, Jeanine Auñez oposizioko Batasun Demokrataren (UD) senatari eta Boliviako Senatuko bigarren presidenteordeak herrialdeko presidentetza hartzeko prest dagoela esan du, 90 eguneko epean berriro hauteskundeak deituko dituen trantsizioko gobernu bat ezartzeko.