Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-11-14ko bideoen artxiboa

Hoteletan birkokatu dituzte Eibarko 34 bizilagunak

Hoteletan birkokatu dituzte Eibarko 34 bizila...
Hoteletan birkokatu dituzte Eibarko 34 bizilagunak

Gertakaria asteazken eguerdian, 13:30...
1:09 min.

Gertakaria asteazken eguerdian, 13:30 aldera, gertatu zen Eibarko Arragueta kaleko 15. zenbakian dagoen eraikinaren zati bat biktimarik eragin gabe erori zenean.

Asteazkenean Eibarren eraitsi zen etxebizitzatik atera dituzten 34 pertsonak eta aldameneko beste eraikin batekoak, biak Eibarko erdigunean, "aldi baterako" Eibarko eta Ermuko hoteletan kokatu dituzte, herriko Udalak jakitera eman duenez. Gertakaria asteazken eguerdian, 13:30 aldera, gertatu zen Eibarko Arragueta kaleko 15. zenbakian dagoen eraikinaren zati bat biktimarik eragin gabe erori zenean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Txakur-unitate talde bat bertaratu zen eta zauriturik ez zegoela egiaztatu zuten, iturriek azaldu dutenez. Eroritako blokea, eraikin zahar bat, asteartean hustu zuten, Udaleko teknikariek erabaki hori hartzea gomendatzen zuten pitzadurak zeudela egiaztatu ostean. Era berean, Arragueta kaleko 17. zenbakiko bizilagunak hustu zituzten, badaezpada.

Osakidetzak diabetiko guztiei zabalduko die glukosa neurtzeko adabakia

Osakidetzak diabetiko guztiei zabalduko die g...
Osakidetzak diabetiko guztiei zabalduko die glukosa neurtzeko adabakia

1.700 paziente inguruk eskuratu ahal ...
1:44 min.

1.700 paziente inguruk eskuratu ahal izango dute egunero ziztada ugari egitea saihesten duen gailu hori.

Osakidetzak Euskadin 1. motako diabetesa duten pazienteei gluzemia neurtzeko sistema berria eskainiko die. Duela bi urte hasi zen erabiltzen 18 urtetik beherakoetan, eta, iaz, haurdun zeuden emakumeei eta medikuak aginduta behar zuten helduei ere zabaldu zitzaien. Gaur egun 2.400 pertsona inguruk erabiltzen dute gailu hori, eta horietatik 400 inguru adingabeak dira. Datorren urtearen hasieratik aurrera, Osakidetzak endokrinologia-kontsultetan emango du, 1.700 pazientek baliatu ahal izan dezaten. Sentsore-adabakiak odoleko glukosa-maila neurtzen du, eta telefono mugikor bateko edo kanpoko beste irakurgailu-mota bateko pantailan eroso ikusteko aukera ematen du; horrela, ez dira hainbetse ziztada kapilar eman behar izango. Gainera, abantaila ugari ditu sisteman sortzen dituen datuen kudeaketan. Estatuko lehen autonomia-erkidegoetako bat izan da Euskadi gailu berri hori bere zerbitzu-zorroan sartzen, Europako hainbat herrialdetan ere jada asko erabiltzen da. Horrek esan nahi du diabetesa duten pertsonen bizi-kalitatea nabarmen hobetzen dela, haien egunerokotasuna errazten duela eta egunero ziztada ugari egitea saihesten duela.

Eusko Jaurlaritzak beste Lan Eskaintza Publiko bat deituko du Ertzaintzan

Eusko Jaurlaritzak beste Lan Eskaintza Publik...
Eusko Jaurlaritzak beste Lan Eskaintza Publiko bat deituko du Ertzaintzan

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuar...
1:12 min.

Jaurlaritzako sailburuek aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu dituzte. Nolanahi ere, egitasmoak aurrera egingo duela ez dago ziurtatuta, EAJ eta PSE-EE gutxiengoan ari direlako gobernatzen.

Segurtasun Sailak aurten beste Lan Eskaintza Publiko bat (LEP) deituko du, Ertzaintzaren 29. promozioa. 700 plaza izango ditu, eta 2020an egingo dira hautaketa-probak. Beltran de Herediak jakinarazi duenez, Ertzaintzako agente izateko deialdi berriak 21,3 milioi euroko kostua izango du eta 700 plaza izango ditu, 28. promozioarekin batera jendetsuena. Halaber, Arkautiko Akademiak 21,3 milioiko aurrekontua izango du. Indarkeria matxistaren atalean, sailburuak iragarri du 78 ertzain biktimak artatzera bideratuko dituztela, eta 7,8 milioi erabiliko dituztela bizkartzain pribatuen bidez arriskuan dauden emakumeak babesteko.

Bere burua Boliviako presidente izendatu ostean, Añezek ukatu egin du estatu-kolpea

Bere burua Boliviako presidente izendatu oste...
Bere burua Boliviako presidente izendatu ostean, Añezek ukatu egin du estatu-kolpea

Bestalde, Adriana Salvatierra Bolivia...
1:21 min.

Bestalde, Adriana Salvatierra Boliviako Senatuko presidenteak argitu du ez duela dimititu, eta, beraz, erantsi du berari egokituko litzaiokeela Evo Morales ordezkatzea Errepublikako Presidentetzan.

Jeanine Añezek bere burua Boliviako bitarteko presidente izendatu zuen atzo eta gaur izendapen horren zilegitasuna defendatu du, Evo Moralesek eta bere aliatuek salatu duten Estatu-kolpea ukatuz, eta krisi sozio-politikoari amaiera emango dion hauteskundeak egiteko behar den denbora baino ez dela karguan mantenduko hitzemanez. Hortaz, bere aldi baterako agintaldiko helburuak hauek izango direla aurreratu du: batetik, Moralesi berriro hauteskundeetara aurkezteko aukera eman zion Auzitegi Konstituzionalaren epaia indargabetzea; eta bigarrenik, "hauteskunde orokorretarako deialdia ahalik eta denbora laburrenean" egitea. Hauteskunde prozesu "garbia" izango dela ziurtatu du, eta "baldintza konstituzionalak betetzen dituzten herritar guztiek" parte hartu ahalko dutela azpimarratu du.