Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-11-19ko bideoen artxiboa

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, kalean bikotekideei eraso egitea egotzita

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, kalean b...
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, kalean bikotekideei eraso egitea egotzita

Genero-indarkeria delitu bana egotzi ...
1:16 min.

Genero-indarkeria delitu bana egotzi diete, bide publikoan bikotekideei eraso egiteagatik. Epailearen esku utzi dituzte jada.

Gasteizko Udaltzaingoak 28 eta 35 urteko bi gizon atxilotu ditu, genero-indarkeria delitu bana leporatuta, kalean euren bikotekideei eraso egitea egotzita, Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Udaltzaingoaren lehen esku-hartzea astelehen goizean izan zen, 07:00ak aldera. Ordu horretan, patruila batek Frantzia kalean paseatzen ari zen bikote bat ikusi zuen, eta, halako batean, gizonak emakumeari bultzada eman zion eta lurrera bota zuen. Horren aurrean, agenteak ibilgailutik jaitsi ziren, eta, gertatutakoa argitzeko asmoz biekin hitz egiten ari zirela, gizonakudaltzain baten aurka egin zuen. Ondorioz, une horretan bertan atxilotu zuten, eta, beharrezko eginbideak bukatutakoan, epailearen esku utzi dute. Ordu batzuk geroago, udaltzainek beste gizon bat atxilotu zuten, kalean, gizon batek emakume bati eraso ziola ohartarazi ondoren 092 telefonora deitu zuen herritar batek. Emandako deskribapenari esker, udaltzainek Kanpokale Berrian topatu zuten erasotzailea, eta handik ihes egiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Gaur goizean utziko dute epailearen esku. Beste patruila batek Agirrelandako polizia-etxera hurbildu zuen emakumea, salaketa jartzeko.

Gizon bat hil da Zambranan, elektrokutatuta, goi-tentsioko esparru batera sartzean

Gizon bat hil da Zambranan, elektrokutatuta, ...
Gizon bat hil da Zambranan, elektrokutatuta, goi-tentsioko esparru batera sartzean

Ezbeharra bart gauean gertatu da, 20:...
0:43 min.

Ezbeharra bart gauean gertatu da, 20:00 aldera, 61 urteko gizonezkoa transformadore elektriko baten segurtasun hesira igo denean.

61 urteko gizonezko bat elektrokutatuta hil da Zambranan (Araba), goi-tentsioko gune batera sartzen saiatzeagatik, Ertzaintzak eitb.eus-i baieztatu dionez. Ezbeharra astelehenean gertatu zen, 20:00 aldera. Ertzaintzak dei bat jaso zuen transformadore elektriko baten segurtasun-perimetroaren inguruan gizon bat hil zela jakinaraziz. Bertaratu ziren agenteek gizonaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan zuten egin. Auzitegiko patologia zerbitzuek autopsia egitearen zain daude.

INE mugikorren jarraipena egiten hasiko da gaur, mugikortasun ohiturak aztertzeko

INE mugikorren jarraipena egiten hasiko da ga...
INE mugikorren jarraipena egiten hasiko da gaur, mugikortasun ohiturak aztertzeko

Espainiako Estatistika Institutuak mi...
1:26 min.

Espainiako Estatistika Institutuak milioi erdi euro emango dizkie Telefonica, Vodafone eta Orange konpainiei polemika piztu duen ikerketa hau garatzeko.

Espainiako Estatistika Institutua (INE) herritarren mugikortasun ohiturak aztertzen hasiko da gaur, astelehena, telefono mugikorren datuak oinarri hartuta. Guztira, zortzi egunez zelatatuko dituzte telefonoak, azaroan eta abuztuan. Alabaina, ikerketa horrek polemika handia sortu du, datu pertsonalen erabileragatik. Bildutako datuekin norbanakoen mugikortasun ohiturak aztertu nahi ditu INEk. Zehazki, gaurtik ostegunera arte jasoko dituzte datuak, baita azaroaren 24an eta abenduaren 25ean ere. Halaber, 2020ko uztailaren 20an eta abuztuaren 15ean ere zelatatuko dituzte herritarren telefono mugikorrak. Testuinguru horretan, INEk jasoko dituen datuak anonimoak direla adierazi dute; izan ere, erabiltzaileen kokapenaren gaineko informazioa bistaratuko da, baina ez telefonoaren titularraren gaineko daturik. Bildutako datuekin, INEk hainbat kontu aztertu ahalko ditu; zeintzuk diren eguneroko joan-etorri ohikoenak, zein mugimendu diren ohikoenak oporretan, zenbaterainokoa den landa-eremuko despopulazioa, eta abar.

Frantziak mediku pederasta baten 250 biktima identifikatu ditu

Frantziak mediku pederasta baten 250 biktima ...
Frantziak mediku pederasta baten 250 biktima identifikatu ditu

Oraingoz, 184 lagunek aurkeztu dute J...
1:41 min.

Oraingoz, 184 lagunek aurkeztu dute Joël Le Scouarnec medikuaren aurkako salaketa; 2005ean ere zigortu zuten, haur pornografiako irudiak edukitzeagatik.

Frantziako Fiskaltzak 184 pederastia salaketa jaso ditu Joël Le Scouarnec medikuaren aurka. Poliziak egunkari pertsonal bat aurkitu zuen etxean, adingabeekin izandako sexu-ekintza batzuen berri ematen zuena. Datorren martxoan epaituko dute lau adingabe bortxatzeagatik; 2017ko maiatzean atxilotu ostean aitortu zuen, partzialki, adingabe batek jarritako salaketaren ondoren. Baina ikerketetan, ikertzaileek aurkitu zuten sexu-harremanak eskuz idazten zituen egunkaria, eta horrek ikerketa zabaltzera eraman zituen, 250 biktima potentzial aurkitu arte. Kontakizunetan, neska-mutilen artean bereizita, biktimen izenak eta, kasu batzuetan, haien helbideak jasotzen zituen doktoreak. Adingabeekin, panpinekin eta ileordeekin egindako sexu irudiak ere aurkitu zituzten ikertzaileek. 1991tik 2017ra bitartean izan ziren ustezko delituak, mediku gisa aritu zen leku ezberdinetan, Frantziako ekialdeko eta ipar-ekialdeko hainbat herritan. Le Scouarnec 2005ean ere zigortu zuten haur pornografiako irudiak edukitzeagatik.