Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean.

Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz".

Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek.

Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera.

Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko.

Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute.

Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena.

Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen.

Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete.

Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta.

Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik.

Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du San...
Felipe VI.ak inbestidurarako proposatu du Sanchez

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE ta...
1:39 min.

Sanchezek onartu egin du, eta PSOE talde parlamentario guztiekin bilduko dela aurreratu du. Erkidegoetako presidenteekin ere batzartuko da hautagai sozialista.

Pedro Sanchez PSOEren buruzagi eta presidentegaia proposatu du inbestidurarako Felipe VI.a Espainiako erregeak. Horixe jakinarazi du Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Zarzuelan Monarkarekin batzartu ostean. Proposamenaren aurrean, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak onartu egin du gobernu berria osatzeko agindua, "ohorearekin, arduraz" eta espainiarrekiko "esker handiz". Inbestidura horri begira, PSOEren buruzagiak iragarri du Pablo Casado PPren presidentea eta Ines Arrimadas Ciudadanosen bozeramailea bilera batera deitu dituela datorren astelehenean. Ardura eta “ikuspegi zabala” eskatu die Sanchezek. Gainera, Pedro Sanchezek aurreratu du Kongresuko sozialisten bozeramailea Behe Ganberako gainerako alderdi politikoekin batzartuko dela, gobernua osatzea ahalbidetuko lukeen babes zabalena lortze aldera. Pedro Sanchezek hitzordua egingo du erkidego guztietako eta Espainiako Udal eta Probintzien Federazioko presidenteekin ere. Baina datorren astetik aurrera izango da hori, bihar eta etzi Bruselan EBren aurrekontuaz eta Brexitaz hitz egiteko goi-bilera duelako.

2019/12/12

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa ...
Pentsiodunek gutxienez 1.080 euroko pentsioa eskatzeko galdegin diote Legebiltzarrari

Dozena bat kolektibo bilduko dira Gan...
1:34 min.

Dozena bat kolektibo bilduko dira Ganberako taldeekin, Gorte Nagusietan lege bat aurkez dezaten.

EAEko pentsiodunen dozena bat elkartek Eusko Legebiltzarrari eskatu diote legegintzako ekimen bat bidal dezala Diputatuen Kongresura, gutxienez 1.080 euroko pentsioak eskatuz. Kolektibo horiek Pentsioen Sistema Publikoaren aldeko manifestazioa egin dute ostegun honetan, abenduak 12 Gasteizen, eta ohar bat eraman dute Eusko Legebiltzarrera, non Ganberaren laguntza eskatzen duten pentsioen "duintasuna" bermatzeko. Testua, Bakartxo Tejeria legebiltzarreko presidenteari zuzendu diote, eta Ganberako taldeek pentsiodunen bizitza bermatzeko hainbat neurri jasotzen dituen lege proposamena onartzea eskatu dute. Pentsioen erregulazioa Estatuaren eskumenekoa denez, elkarte horiek Eusko Legebiltzarrari eskatzen diote, behin proiektua onartuta, Diputatuen Kongresura bidal dezala, Kongresu hori izan dadin lege-erreforma behin betiko onetsi behar duena. Prozedura hori jasota dago Konstituzioaren 87.2 artikuluan eta Kongresuko Erregelamenduaren 124. artikuluan, zeinak arautzen baitute autonomia-erkidegoetako parlamentuek legegintza-proposamenak Gorte Nagusien aurrean aurkezteko duten sistema.

2019/12/12

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

38na urteko zigorra La Arandinako jokalari oh...
38na urteko zigorra La Arandinako jokalari ohiei, adingabe bat bortxatzeagatik

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru giz...
1:27 min.

Burgosko Lurralde Auzitegiak hiru gizonak zigortu ditu 16 urteko neskari sexu erasoa egiteagatik. Bortxaketa larderia egoera batean jazo zela uste dute epaileak, 'La Manada' auzian gertatu bezala.

Burgosko Lurralde Auzitegiak 38 urteko kartzela zigorra ezarri dio La Arandina futbol taldeko hiru jokalari ohietako bakoitzari 16 urteko neskato bati sexu erasoa egitea leporatuta. Guztira, 114 urteko zigorra ezarri diete hiru akusatuei. Bortxaketa 2017ko azaroan gertatu zen. Hiru akusatuei sexu erasoaren delituagatik (zehazki, aho-sarketagatik) zigortu ditu Auzitegiak. Hiru gizonek 50.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diote biktimari, eta harekin komunikatzeko debekua izango dute 10 urtez. Horrez gain, beste horrenbeste urtez zaintzapeko askatasuna ezarriko diete. Epaiaren arabera, bortxaketa larderia egoera batean jazo zen (printzipio hori 'La Manada' auziaren epaian erabilitako bera da). Hau da, hiru gizonak biktimarekin bakarrik zeudenean, neskatoa ustekabean harrapatuta eta logelako argia itzalita zegoela, bortxatu zuten. Hala, adingabeak ez zuen erreakzionatzeko modurik izan, erasotzaileen adina eta gorpuzkera kontuan hartuta. Ezarritako zigorrak bat datoz beharrezko lankidetzaren doktrinaren aplikazioarekin, eta, horregatik, akusatu bakoitza egile gisa kondenatzen da, hark egindako egitateengatik, eta laguntzaile gisa, besteek egindakoagatik. Gainera, epaiaren arabera, hiru zigortuek bazekiten biktima adingabea zela, eskolara uniformearekin zihoalako eta gaztearen amak eta lekukoren batek jakinarazi ziotelako.

2019/12/12

Abendua 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Azaroa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2019-12-02ko bideoen artxiboa

Abian da klimaren inguruko goi-bilera:

Abian da klimaren inguruko goi-bilera: 'Mundu...
Abian da klimaren inguruko goi-bilera: 'Mundua guri begira dago. Jarduteko ordua da'

Munduko goi-bilera 2020ko Parisko Ako...
2:00 min.

Munduko goi-bilera 2020ko Parisko Akordioa ezarri aurreko azken urratsa da; izan ere, berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko konpromiso handiagoak eskatzen zaizkie herrialdeei.

Klimaren inguruko mundu mailako goi-bileraren (COP25) inaugurazioa egin dute gaur, astelehena, 08:30ean, Madrilen. Ordu horretan, Poloniako Klimako ministro eta COP24ko presidenteak Txileko Ingurumen ministroaren esku utzi du klimari buruzko goi-bileraren presidentetza. Presidenta berriak, 2015ean Parisko Akordioan adostutako konpromisoak ez direla nahikoak adierazi du, eta mundu osoko gobernu guztiak eta gainerako eragileak gonbidatu ditu Klima Ingurumenaren aldeko Aliantzarekin bat egitera (Espainia aliantza horren parte da jada), 2020an berotegi-efektuko gasak murrizteko ekarpen nazionalak eguneratzeko eta 2050ean klima-neutraltasunerako konpromisoa hartzeko. Abenduaren 11, azpimarratu duenez, handinahi klimatikoaren eguna izango da. 50 bat estatuburu eta gobernuburu, ministro, 196 herrialdetako gobernuetako ordezkari, nazioarteko erakunde, enpresa handi eta enpresa-erakunde, gizarte zibileko eta ingurumeneko hainbat GKE eta mundu osoko komunikabideetako aktore, klimaren urteroko hitzorduaren inaugurazio ofizialean izan dira. Hitzordua abenduaren 2tik 13ra bitartean izango da, Madrilen, larrialdi klimatikoaren aurkako munduko ekintza adosteko eta 2020tik aurrera Parisko Hitzarmena ezartzeko.

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, pisukideari laban batekin erasotzeagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, pisukideari l...
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, pisukideari laban batekin erasotzeagatik

Egindakoa onartu egin du erasotzailea...
1:27 min.

Egindakoa onartu egin du erasotzaileak, eta bien arteko harreman txarrari egotzi dio erasoa. Biktima ospitalean artatu dute, baina zauria ez da larria.

57 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, pisukideari laban batekin eraso egitea leporatuta. Dirudienez, harreman gatazkatsua daukate, eta horrek eragin ditu liskarra eta erasoa. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertaera 05:00etan izan da, Zorrotza auzoko etxebizitza batean. Biktimak azaldu duenez, pisukidearekin errieta izan ostean, horrek laban batekin eraso egin dio. Orduan, biek etxebizitza utzi dute, eta biktimak Ertzaintzari eman dio abisua. Patruila bat bertaratu da, eta biktima kalean aurkitu du, bularrean zauri bat zuela. Anbulantzia bat mobilizatu dute, biktimak jazotakoa kontatu die, eta ertzainak erasotzailearen bila hasi dira, inguruetan zelakoan. Handik gutxira 57 urteko erasotzailea aurkitu dute. Egindakoa onartu du, eta euren arteko harreman txarrari egotzi dio erasoa.

Baionak 30 km/h-ra mugatu du gehienezko abiadura, mugikortasun jasangarria sustatzeko

Baionak 30 km/h-ra mugatu du gehienezko abiad...
Baionak 30 km/h-ra mugatu du gehienezko abiadura, mugikortasun jasangarria sustatzeko

Neurria gaur sartu da indarrean, Baio...
1:07 min.

Neurria gaur sartu da indarrean, Baiona erdigunetik eta Aturri ibaiaren bi bazterretatik haratago hedatzen den eremu zabal batean. Aurrerago, baliteke hiriko beste auzo batzuetara zabaltzea.

Baionako Udalak hirigunean baimendutako gehienezko abiadura 30 km/h-ra mugatu du, mugikortasun jasangarria bultzatu eta kutsadura-maila murrizten saiatzeko. Lehen ordutik ikus daitezke jada espaloietan jarri dituzten seinaleztapen zutoinak eta erreietan margotutako abiadura-muga berria. Autoek, motorrek zein bizikletek ezin dutela hirigunea orduko 30 kilometrotik gorako abiaduran zeharkatu gogorarazten dute. Neurria gaur sartu da indarrean, Baiona erdigunetik eta Aturri ibaiaren bi ertzetatik haratago hedatzen den eremu zabal batean. Honakoa, lehen etapa baten abiapuntua da, eta baliteke aurrerago hiriko beste auzo batzuetara zabaltzea. Udalaren iritziz, kontsumo energetikoari mesede egingo dio neurriak, eta txirrindularien zein oinezkoen segurtasunerako onuragarria izango da.

Bost pertsona hil dira Frantziako hego-ekialdean, uholdeen eraginez

Bost pertsona hil dira Frantziako hego-ekiald...
Bost pertsona hil dira Frantziako hego-ekialdean, uholdeen eraginez

Hildakoetako hiru helikoptero batean ...
0:38 min.

Hildakoetako hiru helikoptero batean zihoan erreskate talde bateko kideak dira, eta beste biak, euren animaliak nola zeuden ikustera joan ziren herritarrak.

Bost pertsona hil dira igandean Frantziako hego-ekialdean, inguru horretan izandako euriteen eta uholdeen eraginez, Var departamenduko Prefeturak jakinarazi duenez. Uholdeen ondorioz kalte handienak jasan dituen eremua izan da hori, Itsas Alpeak departamendukoekin batera. Hildakoetako hiru helikoptero batean zihoan erreskate talde bateko kideak dira, eta beste biak, berriz, euren animaliak nola zeuden ikustera joan ziren herritarrak.