Zeinu Hizkuntza kurtsoak

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan.

Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte.

Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da).

Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez.

Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari.

"Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain.

Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala.

'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotraf...
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Poli...
1:46 min.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.

Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak 15 lagun atxilotu dituzte Bizkaian eta beste bat Gipuzkoan, droga-trafikoa, erakunde kriminala, armak legez kanpo edukitzea eta agirien faltsutasuna egotzita. Narkotrafikatzaileen talde baten desegitean egin dituzte atxiloketak, hiru polizia-erakundeek elkarrekin egindako operazio batean, eta, horrela, droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin dute. Prentsa-ohar baten bidez zehaztu dutenez, beste 16 lagun ere eraman dituzte atxilo, espainiar Estatuko beste probintzia batzuetan. Taldeak, bereziki, marihuana esportatzen zuen Holandara eta herrialde horretatik gertuko beste herrialde batzuetara, eta heroina eta speeda inportatzen zituen. Gutxienez, 32 kide zituen bandak, eta oso espezializatuta zeuden kide horiek. Guztira, 200 kilogramo droga, 45.000 euro, 5 su-arma eta 12 ibilgailu atzeman dituzte. Operazioa 2019ko lehen hiruhilekoan hasi zen. Orduan, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala Valladoliden droga saltzen zuten hainbat lagun ari ziren ikertzen. Poliziaren iritziz erakundeko burua den herritarra Bizkaian bizi da; aurretik ere atxilotu zuten, 2011n, 150 kilogramo kokaina izateagatik.

2020/02/19

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 et...
Nafarroako Gobernuak eta Testa Taldeak 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizar...
1:29 min.

Etxebizitzak Iruñean daude, eta gizarte-alokairukoak ziren, baina libre izatera pasatu dira. Alokairuko prezio maximoa hileko 650 eurokoa izango da, eta bizilagunek eta Gobernuak ordainduko dute.

Nafarroako Gobernuko Etxebizitza Departamentuak eta Testa Taldeak Iruñeko 392 etxebizitza alokatzeko akordioa itxi dute astearte honetan. Etxebizitzak gizarte-alokairukoak ziren, eta libre izatera pasatu dira, baina orain arteko maizterrek, akordio honi esker, horietan bizitzen jarraitu ahalko dute. Jabeek kontratu berria sinatuko dute egungo maizterrekin; kontratu horrek zazpi urteko iraupena izango du, eta gehienezko prezioa hileko 650 eurokoa izango da, hiru logelako etxebizitzetan (bi logelakoetan eta logela bakarrekoetan, prezioa txikiagoa izango da). Aierdik zehaztu duenez, Testa Taldeak alokairuaren prezioa igoko du (gehienez 650 eurotara), eta igoera horri orain arteko proportzioan egingo diote aurre maizterrek eta Gobernuak. Hori, urtero, 100.000 euroko kostua ekarriko dio Nafarroako Gobernuari. Maizterren batek ezin izango balio prezio berriari aurre egin, beste etxebizitza batzuetan saiatuko lirateke konponbidea topatzen, edo Gizarte Zerbitzuen bidez. Akordioa itxita, 392 etxebizitzetako maizterrek jabeen gutun bat jasoko dute, eta kontratu berria sinatzea proposatuko diete. Gutun horrek aurreko bat indargabetuko du; aurreko horretan, jabeek esaten zieten maizterrei alokairu berriak 750-800 eurokoak izango liratekeela.

2020/02/19

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalb...
Bajak pilatzeagatik langilea kaleratzea ahalbidetzen zuen araua, baliogabetuta

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-go...
1:15 min.

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio-gobernuak bertan behera utzi du gaixoaldi-bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen legea.

Langileen Estatuko 52.d artikuluak epealdi zehatz batean mediku bajak pilatzeagatik langile bat kaleratzea ahalbidetzen zuen. Gaur, Espainiako Gobernuak arau hori indargabetzeko errege lege-dekretua onartu du. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018ko urtarrilaren 18an kaleratutako ebazpen baten bidez, arau horrek EBko zuzentaraua urratzen zuela ohartarazi zion Espainiari. "Langileek beren eskubideak berreskuratzea lortuko dugu horrela; lasai egon daitezke, inork ez ditu kaleratuko justifikatutako gaixoaldi-baja bat hartzeagatik", erantsi du Diazek.

2020/02/19

Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tas...
Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino ...
1:43 min.

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain. Hala adierazi du gaur Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu. Ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala. 'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

2020/02/19

Otsaila 2020
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
Urtarrila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2020-01-28ko bideoen artxiboa

Prostituitzera behartzen zituzten lau emakume askatu dituzte Barakaldon

Prostituitzera behartzen zituzten lau emakume...
Prostituitzera behartzen zituzten lau emakume askatu dituzte Barakaldon

Halaber, hiru pertsona atxilotu dituz...
2:00 min.

Halaber, hiru pertsona atxilotu dituzte, sexu-esplotazioarekin lotutako gizakien salerosketa leporatuta. Biktimen gaineko erabateko kontrola zuten, eta inoiz ez zieten agindutakoa ordaintzen.

Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu eta prostituitzera behartzen zituzten lau emakume askatu ditu Barakaldoko etxebizitza batean. Biktimak biluzik edo arropa gutxirekin ageri ziren argazkiak zabaltzen zituzten gaizkileek Internet bidez, sexu-zerbitzuak eskainiz. Hitzorduetarako erabiltzen zuten etxebizitzan egindako miaketan, telefono mugikor bat, 4.345 euro eskudirutan eta dokumentazioa atzeman dituzte, Espainiako Poliziak astelehen honetan jakitera eman duenez. Zehazki, bi emakumek eta gizon batek osatzen zuten gaizkile taldea. Behar ekonomiko handiak zituzten emakume gazteak erakartzen zituzten, eta, Espainian, zerbitzari gisa lana eskaintzen zieten. Ildo horretatik, bizitza hobea hitzematen zieten Erromara edo Parisera zihoazen hegazkin-txartelak erosiz, eta bidaiaren gastu guztiak ordaintzen zizkietela esaten zieten. Ondoren, baina, beste hegaldi bat hartzen zuten Bilboraino, eta erakunde kriminaleko kide batek hartzen zituen bertan. Emakumeak Barakaldoko edo Caneteko (Frantzia) etxeetara eramaten zituzten, benetan egin behar zuten lanaren eta betebeharren berri emateko. Testuinguru horretan, sexu-esplotazioarekin lotutako gizakien salerosketa leporatu diete atxilotuei.

Langile bat hil da Ameskoabarreneko kanpin batean, 10 metroko altueratik jausita

Langile bat hil da Ameskoabarreneko kanpin ba...
Langile bat hil da Ameskoabarreneko kanpin batean, 10 metroko altueratik jausita

Ezbeharra Artaza Urederra kanpinean j...
0:45 min.

Ezbeharra Artaza Urederra kanpinean jazo da goizean. Langileak, 55 urteko ameskoarrak, kolpea hartu du buruan, eta berehala hil da.

Langile bat hil da gaur Nafarroako Artaza Urederra kanpinean, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hildakoa 55 urteko ameskoarra da. Ezbeharra 10:43 aldera jazo da. Behargina garabi-kamioi batekin lanean zegoen, saskia askatu denean. Ondorioz, gizona 10 metroko altueratik jausi da, eta buruan kolpea hartu du; berehala hil da.

Iruñeko bi haur eskolatan euskarazko eskaintza murriztuko du Mayak

Iruñeko bi haur eskolatan euskarazko eskaintz...
Iruñeko bi haur eskolatan euskarazko eskaintza murriztuko du Mayak

Donibanek eta Printzearen Harresik ga...
1:18 min.

Donibanek eta Printzearen Harresik gaztelania berrartuko dute eredu linguistiko bezala eta Goiz Ederrek ingelesezko ekintzak dituzten gaztelaniako plazak gehituko ditu.

Iruñeko Udalak Donibane, Printzearen Harresi eta Goiz Eder haur eskoletako plazen eskaintza berregituratuko du pixkanaka datozen hiru urteetan 2016an egindako aldaketak baliogabetzen dituzten epaiak betetzeko. Hori dela eta, Donibanek eta Printzearen Harresik gaztelania berrartuko dute eredu linguistiko bezala eta Goiz Ederrek ingelesezko ekintzak dituzten gaztelaniako plazak gehituko dizkio oraingo euskara ereduari. "Txikien" eta "nagusien" taldeetan oraingo euskara eredua mantenduko da haurren heziketa bukatu arte, aukeratutako ereduko heziketa ez eteteko. Hortaz, haurrek ez dute aukeratutako eredu linguistikoa utzi beharko.