Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-15ko bideoen artxiboa

Getariako taberna bateko bezeroei PCR probak egiten hasi zaizkie

Getariako taberna bateko bezeroei PCR probak ...
Getariako taberna bateko bezeroei PCR probak egiten hasi zaizkie

Hain zuzen ere, uztailaren 9tik eta 1...
1:46 min.

Hain zuzen ere, uztailaren 9tik eta 12ra bitartean Politena tabernan izan ziren herritarrei egingo diete PCR proba, agerraldi baten erdigunea izan dela uste baitute osasun arloko agintariek.

Audiorik gabe. Getarian (Gipuzkoa) atzemandako koronabirus agerraldiaren ondorioz, gaitza zabaltzea saihesteko neurriak hartu dituzte osasun arloko agintariek, eta azken egunetan egindako detekzio-probetan positibo eman duten "hainbat pertsona" identifikatu ostean, lehen ordutik test masiboak egiten ari dira kiroldegiaren barruan. Ildo horretatik, 500 PCR proba inguru egitea espero dute uztailaren 9tik 12ra bitartean "Politena" tabernan egon zirenei. Osasun Sailetik adierazi dutenez, hitzordua eskatu behar da PCR proba egiteko, eta, orain arte, 300 pertsona inguruk eskatu dute hitzordua. Gehienak Gipuzkoan bizi dira, baina badira EAEko hainbat tokitako beste batzuk ere. Zaintza eta Kontrol Sareak Urola Kostako eskualdean bizi diren pertsonei eskatu die hitzordua eska dezatela Getarian, Zumaian eta Zarautzen dagozkien osasun-zentroetan, testak egiteko. Tabernan egon diren baina beste leku batzuetako bizilagunak diren pertsonek Osasun Kontseiluaren telefonora (900 203050) deitu beharko dute edo dagokion osasun-zentroarekin harremanetan jarri. Osasun Sailetik gogorarazi dutenez, gaitza atzemateko detekzio-proba egiteko hitzordua duten herritar guztiek etxean egon behar dute probak egin arte, eta, ondoren, proben emaitzak jakin arte.

Moderna konpainiaren COVID-19aren aurkako txertoa 2021erako egon liteke prest

Moderna konpainiaren COVID-19aren aurkako txe...
Moderna konpainiaren COVID-19aren aurkako txertoa 2021erako egon liteke prest

Modernaren ikerketaren lehen emaitzen...
1:35 min.

Modernaren ikerketaren lehen emaitzen arabera, txertoak erantzun immunea eragiten du, baina bigarren mailako ondorio arinak ditu.

Audiorik gabe. Moderna konpainia bioteknologikoa garatzen ari den koronabirusaren aurkako txertoak erantzun immunitario "azkar eta indartsuak" eragin ditu ikerketaren lehen fasean jaso zuten boluntario guztiengan, eta prest egon liteke 2021erako. Modernaren ikerketaren lehen emaitzak asteon argitaratu dira , eta, horien arabera, txertoak erantzun immunea eragiten du, eta bigarren mailako ondorio arinak ditu: nekea, hotzikarak, buruko mina, giharretako mina eta injekzioa emandako lekuan mina eragiten ditu. AEBko Osasun Institutu Nazionalarekin batera garatutako txertoak uztailaren 27an saiakuntzaren hirugarren fasea hastea espero da, ikerketaren azken etapa, 30.000 boluntariorekin. Hala, Modernak ohar baten bidez adierazi duenez, "konpainiak urtean 500 milioi dosi inguru egin ditzake, eta litekeena da 2021etik aurrera urtean mila milioi dosi egin ahal izatea". Munduko Osasun Erakundearen arabera (MOE), koronabirusaren aurkako 300 bat txerto entsegu fasean daude gaur egun.

Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei

Generalitateak hirugarren gradua eman die pre...
Generalitateak hirugarren gradua eman die preso dauden buruzagi independentistei

Hortaz, bederatzi politikari presoak ...
1:14 min.

Hortaz, bederatzi politikari presoak espetxetik atera ahalko dira egunez eta lo egitera soilik bueltatu beharko dira. Halaber, asteburua etxean igarotzeko aukera izango dute.

Audiorik gabe. Generalitateak hirugarren gradua eman die Kataluniako prozesu independentistaren auzian zigortutako bederatzi buruzagi politikoei. Kataluniako Gobernuko Justizia Kontseilaritzak jakinarazi duenez, espetxeetako tratamendu batzordeek uztailaren 2an egindako proposamena berretsi dute, eta presoei erabakiaren berri eman diete. Horrela, bada, astelehenetik ostegunera egunez kartzelatik ateratzeko aukera izango dute, lo egitera soilik bueltatu beharko dira eta asteburua etxean pasatu ahalko dute. Espetxeetako tratamendu batzordeek erabakiko dute hirugarren gradua noiz hasiko diren aplikatzen eta presoei ezarriko zaizkien ordutegiak zeintzuk izango diren. Orain arte lan egiteko atera ahal ziren kartzelatik, bigarren graduan egon arren. Generalitateak Fiskaltzaren esku utziko du bere ebazpena eta honek espetxe zaintzako epaitegian helegitea aurkezteko aukera izango du. Azken instantzian, Auzitegi Gorenera jotzeko aukera egongo litzateke.

Erresuma Batuak betoa jarriko die kualifikazio gutxiko langileei eta zigortuei

Erresuma Batuak betoa jarriko die kualifikazi...
Erresuma Batuak betoa jarriko die kualifikazio gutxiko langileei eta zigortuei

Puntu bidezko sistema 2021eko urtarri...
1:46 min.

Puntu bidezko sistema 2021eko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, brexit-a gauzatzeko trantsizio-epea amaitutakoan. Migrazioa mugatzea helburu duen neurria da.

Audiorik gabe. Erresuma Batuak migrazioa mugatzeko sistema zorrotz bat ezarriko du brexit-a gauzatzen denean. Besteak beste, neurri horrek kualifikazio gutxiko edo/eta ingelesaren ezagutza urria duten langile europarren sarrera mugatuko du, eta urtebetetik beherako kartzela-zigorrak dituzten pertsonak kanporatzeko aukera jasoko du. Testuinguru horretan Erresuma Batuko Barne ministroak 130 orriko txosten bat aurkeztu du Erresuma Batuko Parlamentuan, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera Erresuma Batura iristen direnek bete beharko dituzten baldintzekin. Kontserbadorearen gobernuak puntu bidezko sistema bat prestatu du, eta, horren arabera, Erresuma Batuan bizi eta lan egin nahi dutenek gutxienez 70 puntu lortu beharko dituzte. Besteak beste, enplegatzaile ziurtatu baten lan-eskaintza izatea, urtean 25.600 libratik gorako soldata (28.400 euro) jasotzea eta ingeles-maila egiaztatu ahal izatea izango dituzte kontuan puntuak emateko orduan. Gainera, "okupazio eskaseko sektoreetan" (erizaintza eta ingeniaritza zibila, besteak beste) lanpostua lortu nahi duten hautagaiek aparteko puntuak lortuko dituzte. Sistema horrek zientzialari eta ingeniarien presentzia bultzatzea du helburu, baita artearen munduko langileena ere. Horiek guztiek nolabaiteko erraztasunak izango dituzte bisa berezi bat lortzeko orduan. Gainera, osasun arloko profesionalak joatea bultzatzeko helburuarekin, bisa hori azkarrago (hiru asteko epean) eta kostu txikiagoarekin emango zaie. Dena dela, zaintzaile profesionalak abantaila horretatik kanpo geratuko dira.