Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe.

Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean.

Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera.

Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean.

Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea.

Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute.

Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe.

Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia.

Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro.

Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan.

Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe.

Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri.

Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran.

Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute.

Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe.

Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du.

Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte.

Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe.

Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea.

Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea.

Irailean ikusiko dugu elkar!

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako ...
Astelehenean irekiko dituzte berriro Arabako eguneko zentroak

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak et...
1:38 min.

Abuztuaren 3tik aurrera, adinekoak eta desgaitasunak dituzten pertsonak eguneko zentroetara itzuli ahal izango dira. Astelehenetik ostiralera izango dute zentro horietan egoteko aukera.

Audiorik gabe. Astelehenean irekiko dituzte berriro adinekoak edota desgaitasunen bat duten pertsonak hartzen dituzten Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Arabako eguneko zentroak, uztailaren 18tik itxita egon ostean. Ohar baten bidez Arabako Foru Aldundiak azaldu du neurriak zorrotz aztertu ostean hartu dutela erabakia. Zaharren-egoitzetan, baina, ez da aldaketarik izango, eta abuztuaren 9ra arte ez dituzte indargabetuko koronabirusaren pandemiagatik ezarritako neurri bereziak, "pertsona ahulenen" eta bertako langileen osasuna eta ongizatea bermatze aldera. Horrela, pertsona bakar baten bisita jaso ahal izango dute astean. Irteerak eta paseoak debekatuta izango dituzte, zentroetako lorategietara eta inguruetara egiten dituzten joan-etorriak salbu. Halaber, baimenduta izango dute zentroak berak programatutako ekintza terapeutikoetara joatea. Horrez gain, salbuespeneko irteerak egin ahalko dituzte; gutxienez astebeteko iraupena izango dute, eta gehienez 45 egunekoa, baldin eta zentrora itzulitakoan bertantxe ezarritako osasun-protokola betetzen badute. Eguneko zentroei dagokienez, esan bezala, abuztuaren 3an zabalduko dituzte ateak, astelehenetik ostiralera.

2020/07/30

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Lan erregulazioan dauden langileen soldatak o...
Lan erregulazioan dauden langileen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Nafarroak

Uztailean, abuztuan edota irailean en...
1:14 min.

Uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek jaso ahal izango dute osagarria.

Audiorik gabe. Lan erregulazioan dauden beharginen soldatak osatzeko laguntzak onartu ditu Elkarrizketa Sozialerako Kontseiluak. Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Enpresa Konfederazioaren eta UGT eta CCOO sindikatuen artean hartu dute erabakia. Horrela, uztailean, abuztuan edota irailean enplegu erregulazioan dauden eta urtean 20.000 eurotik beherako soldata gordina duten langileek eskatu ahal izango dute osagarria. Lanaldi erdia baino gehiago dutenek 150 euro jasoko dituzte hilabetero, eta gainerakoek 100 euro. Enplegu erregulazioan sartu aurreko hamabi hilabeteetan langileak izandako kotizazioen batezbestekoan oinarrituko dira, laguntzak emateko orduan. Helburua da deialdia urrian argitaratzea, eta ordainketa bakarrean jasoko dute osagarria eskatzaileek. Laguntza horiek bideratzeko, gehienez 3 milioi euroko aurrekontua izango du Gobernuak, eta behin epea agortuta, laguntzaren bilakaera aztertuko dute.

2020/07/30

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean ...
Voxek zentsura mozioa aurkeztuko du irailean Sanchezen aurka

PPren "erantzukizunari" dei egin dio ...
1:24 min.

PPren "erantzukizunari" dei egin dio bereziki, "Espainiako bigarren alderdi gisa", eta Sanchezek galdetu Casadori galdetu dio ea "PPrena ala Voxena" egingo duen bozketan.

Audiorik gabe. Santiago Abascal Voxen buruak atzo iragarri zuenez, Pedro Sanchezen Gobernuaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko du irailean, Espainian "hondamendia" eta "heriotza" nagusitu ez dadin, eta horrekin bat egiteko eskatu dio PPri. Sanchezek Europako Kontseiluaren azken akordioen berri emateko agerraldia egin ostean egin du iragarpena Abascalek, Kongresuko osoko bilkuran. Vox alderdiko buruak, PPren "erantzukizuna" azpimarratu du, "Espainiako bigarren alderdi gisa", baina mozioarekin bat egiteko gonbita luzatu die alderdi guztietako diputatuei, "Espainia hondamendira, heriotzara eta zapalkuntzara ez erortzeko garaiz" daudela uste baitute. Ohartarazi du Sanchezen eta haren bazkide Pablo Iglesiasen kudeaketaren "hondamendia" ez dela amaierara iritsi, eta hartzen duten erabaki bakoitzarekin larriagotu egiten dela.

2020/07/30

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko ...
Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzeko misio bat hasiko du gaur NASAk

2026an Lurrera itzuliko diren laginak...
1:25 min.

2026an Lurrera itzuliko diren laginak biltzea izango da misioaren mugarri nagusia. "Perseverance" izena duen rover espazio-ibilgailu berria otsailaren 18an iritsiko da Martera.

Audiorik gabe. Ostegun honetan, rover espazio-ibilgailu berria jaurtiko du NASAk Cabo Cañaveraletik (Florida, AEB). Izan ere, gaur bertan hasiko da Marten inoiz bizirik izan ote den aztertzea helburu duen Mars 2020 misioa. Hala, biziaren arrastoak topatzen saiatuko dira, "agentziaren erronka handienetako batean". Ez dakigu han inoiz bizirik izan ote den, baina badakigu Marte bere historiako uneren batean bizitzeko modukoa izan dela", gaineratu du. Rover-ak 500 milioi kilometro baino gehiago egin beharko ditu datorren otsailaren 18an planeta gorrian lurreratu arte. Azaldu duenez, "baldintza klimatiko egokiak" espero dituzte jaurtiketaren unerako, baina, aireratzea gaur ez bada posible, abuztuako bigarren astera arte saia daitezke, Lurrak eta Martek lerrokatze egokia mantenduko baitute.

2020/07/30

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik....
Zeinu tv-ren agurra udako oporrengatik.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean ema...
0:35 min.

Berriak zeinu hizkuntzan irailean emango ditugu berriro

Audiorik gabe. Zeinu.tv irailera arte egongo da oporretan. Eskerrak eman nahi dizkizuegu zeinu.tv-k emandako berriak zeinu hizkuntzan jarraitzeagatik. Zuek gabe ez zatekeen posible izango proiektu honekin jarraitzea. Oporrez asko gozatu, kontuz errepidearekin, ez erre azala eguzkiagatik eta ez ahaztu COVID-19ren aurkako babes-neurriak betetzea. Irailean ikusiko dugu elkar!

2020/07/30

Uztaila 2020
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Ekaina 2020
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2020-07-22ko bideoen artxiboa

Tubacexek Amurrio, Laudio eta Aceralavako enpresa batzordeak deitu ditu gaurko

Tubacexek Amurrio, Laudio eta Aceralavako enp...
Tubacexek Amurrio, Laudio eta Aceralavako enpresa batzordeak deitu ditu gaurko

Konpainiak egin nahi duen berregitura...
1:16 min.

Konpainiak egin nahi duen berregituraketa-planean 500 langile inguru kaleratzea aurreikusten da.

Audiorik gabe. Tubacexek Amurrioko, Laudioko eta Aceralavako lantegietako enpresa batzordeak deitu ditu asteazken honetarako, taldea berregituratzeko asmoa dutela iragarri ostean, 500 langile kaleratuz, hau da, langileen % 20, sindikatuetako iturriek baieztatu dutenez. Konpainiak duela aste batzuk iragarri zuen, berregituraketa bat egiten ari zela, enpleguan doikuntzak egitea baztertu gabe, merkatuaren bilakaera negatiboaren (% 50etik gorako beherakada) eta petrolioaren krisiaren ondorioz. Horiei koronabirusaren krisia gehitu zaie, "egoerak okerrera egitea" eragin duena. 2021erako kostuak 25 milioitan murriztea da helburua, eta, enpresak nabarmendu duenez, lantegi bakoitzeko enpresa batzordeekin elkarrizketa prozesua abiatuko dute hori lortzeko. Enpresak zehaztu duenez, une honetan, egungo lan-kostuekin, egoera "jasanezina" da, eta doikuntza horrekin lortu nahi dutena planta bakoitza, banaka, lehiakorra izatea da.

Zaldibarko zabortegiko jabea eta beste bi arduradun atxilotu dituzte

Zaldibarko zabortegiko jabea eta beste bi ard...
Zaldibarko zabortegiko jabea eta beste bi arduradun atxilotu dituzte

Jose Ignacio Barinaga Egia Verter Rec...
1:40 min.

Jose Ignacio Barinaga Egia Verter Recycling enpresako jabea, Arrate Bilbao Barinaga administratzailea eta Juan Etxebarria zuzendari teknikoa atxilotu ditu Ertzaintzak.

Audiorik gabe. Ertzaintzak Zaldibarko zabortegia kudeatzen duen Verter Recycling 2002 enpresako hiru goi-kargu atxilotu ditu asteartea honetan, otsailean izan zen luiziaren auziarekin lotuta. Atxiloketak atzo goizean egin dituzte.Atxilotuetako bat Verter Recyclingeko jabea da. Beste biak enpresako administratzailea eta zabortegiko zuzendari teknikoa dira. Lur-jausia otsailaren 6an gertatu zen eta harrezkero Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak milaka tona hondakin toxiko azpian harrapatuta daude. Hondamendi honen harira, ikerketa bana daude abian Durangoko eta Eibarko epaitegietan. Durangoko auzitegian, langileen desagertzea ikertzen ari dira; eta Eibarren, langileen eskubideen eta ingurumenaren kontrako ustezko delituak ikertzen dabiltza. Ertzaintzak ekainean epaileen esku utzi zuen txostenaren arabera, zabortegiaren kudeaketan "kriminalitate zantzuak" antzeman zituzten. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak Fiskaltzari igorritako beste dokumentu batean, berriz, luizia gertatu baino egun batzuk lehenago hainbat arrakala agertu ziren zabortegian, baina, hala ere, arduradunek ez zituzten lanak gelditu.

Atzera bota dute Ciudadanosek polizia-gehiegikerien legeari jarritako helegitea

Atzera bota dute Ciudadanosek polizia-gehiegi...
Atzera bota dute Ciudadanosek polizia-gehiegikerien legeari jarritako helegitea

Lege horrek ez duela eskumen judizial...
1:17 min.

Lege horrek ez duela eskumen judizialik urratzen eta biktimen batzordeak ez dituela delituak ikertzen ulertuta hartu du erabaki hori Auzitegi Konstituzionalak.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoan izandako motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan, 1978 eta 1999 urteen bitartean giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei aitortza eta erreparazioa emateko euskal legearen aurka Ciudadanosek jarritako helegitea atzera bota du Auzitegi Konstituzionalak, lege horrek ez duela eskumen judizialik urratzen eta biktimen batzordeak ez dituela delituak ikertzen ulertuta. Hain zuzen ere, Ciudadanosek 2019ko maiatzean jarri zuen polizia-gehiegikerien euskal legearen aurkako konstituzio-kontrakotasuneko helegitea. Legeak Espainiako Polizia eta Guardia Zibila "iraintzen" dituela salatu zuen, "haien jardunari buruzko zalantzak sortuz". Konstituzionalaren arabera, biktimen batzordeak ez du gertakarien inguruko ikerketarik egiten; izan ere, euskal legeak "espresuki debekatzen du kalte-ordaina dakarten egitateak batzordeak berak ikertu ahal izatea". Auzitegi Konstituzionalaren iritziz, arauak aipatzen duen "lankidetzak" ez du "gertaerak argitzea" helburu, baizik eta "biktimak daudela eta erreparaziorako eskubidea dutela egiaztatzea". Horregatik guztiagatik, Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Ciudadanosen helegitea.

23 urteko preso bat hilda agertu da Zaballako espetxean

23 urteko preso bat hilda agertu da Zaballako...
23 urteko preso bat hilda agertu da Zaballako espetxean

Hil den gaztea Arabako bizilaguna zen...
1:13 min.

Hil den gaztea Arabako bizilaguna zen eta lau urte zeramatzan espetxean.

Audiorik gabe. 23 urteko preso gazte bat, hilda agertu zen uztailaren 17an, ostiralean, Zaballako espetxeko zelda batean. Arabako bizilaguna zen eta lau urte inguru zeramatzan preso. Salhaketa-Araba elkartearen arabera, "ekidin" zitekeen tragedia bat da. Heriotza horiek ezkutatzeko "sistematika politikoa" salatu du elkarteak, batez ere, "covid-19aren epidemiaren ondorioz suertatutakoak". Salhaketa-Arabaren aburuz, ez da inolako informazio publikorik ematen, heriotza ez-naturalen aurreko zigorgabetasun-estrategiaren barruan; bitartean, erakunde publiko horietan gazteen bizitzarekin amaitzen ari dira, kontuan izanda osasunerako eta bizitzarako eskubidea haien mende baino ez dagoela. Elkartearen arabera, agintari politiko eta judizial eskudunen esku dago heriotza horien inguruabarrak argitzea. Salhaketa-Arabak adierazi du, egoera hau onartezina dela, batez ere, heriotza gehienak ekidin daitezkeelako, indarrean dagoen legeria zorrotz aplikatuz. Elkartearen aldetik, heriotza horiekin amaitzeko neurri zehatzak eskatzen dituzte: adibidez, "Ministerio Fiskalari dagokionez, heriotzak ikerketatik ez urruntzea", horien arrazoiak argitzeko. "Gertakari horietatik eratortzen diren erantzukizun politikoak, administratiboak eta penalak argitzea" da elkarteak eskatu duena.