Zeinu Hizkuntza kurtsoak

1.702 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 1.261 gehiago, Nafarroan

129.028 pertsona zeuden lanik gabe otsailean EAEn. Nafarroan, berriz, 42.986 langabe zenbatu zituzten.

Audiorik gabe.

441 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian otsailean, 1.702 gutxiago Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 1.261 gehiago Nafarroan, Espainiako Lan Ministerioak astearte honetan zabaldutako datuen arabera.

Otsailean urtarrilean baino 1.702 langabe gutxiago (% 1,30) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; guztira, 129.028 pertsona zeuden enplegurik gabe.

Iazko otsaileko datuekin alderatuta, orduan baino 11.789 langabe gehiago zenbatu dituzte, % 10,06 gehiago.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, % 1,45 jaitsi da langabezia Araban, 21.855 langabe zenbatu baitituzte guztira (321 langabe gutxiago); % 1,65 egin du behera Gipuzkoan, 34.399 langabe zenbatu baitituzte (576 gutxiago); eta % 1,09 Bizkaian, 72.774 zenbatu baitituzte (805 gutxiago).

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen esanetan, "nahiz eta urteak oso gogorra izaten jarraitzen duen eta enpresa eta langile batzuk gaizki pasatzen ari diren", baldintzak betetzen dira Euskadin kalitatezko enplegua berreskuratzen hasteko.

Gizon batek emakume bat hil du Torrejon de Ardozen (Madril)

Espainiako Poliziak 48 urteko bikotekide ohia atxilotu du hiltzailea delakoan.

Audiorik gabe.

Gizon batek emakume bat hil du gaur Torrejon de Ardoz (Madril), eta Espainiako Poliziak 48 urteko bikotekide ohia atxilotu du ustezko hiltzaile gisa, Polizia iturriek eta Madrilgo Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi dutenez.

Iturrion arabera, 091 telefono zenbakira egindako dei batek ohartarazi du Torrejon de Ardozeko Konstituzio etorbideko etxebizitza bateko eskailera-buruan labankadaz zauritutako emakume bat zegoela.

Herri segurtasuneko agenteek eremua itxi dute eta osasun langileek biktima artatu dute, bertan hil bada ere. Espainiako Poliziaren Hilketen V. Taldeak hartu du ikerketa bere gain.

Ondoren, 48 urteko bikotekide ohia atxilotu dute, hiltzailea delakoan. Urtea hasi zenetik Madrilen hil duten hirugarren emakumea da honakoa.

Immunizatutako pertsonei bidaiatzen uzteko pasaporte berezia martxoan egongo da prest

Bruselak datorren martxoaren 17an aurkeztuko du Europar Batasunean barrena bidaiatzea ahalbidetuko duen ziurtagiria sortzeko proposamena. Hainbat herrialde ekimenaren aurka agertu dira jada.

Audiorik gabe.

Covid-19aren aurkako txertoa hartu dutenei edo birusa detektatzeko proban negatibo eman dutenei Europar Batasunaren baitan bidaiatzen uzteko ziurtagiri digitala sortzeko proposamena amaitzen ari direla iragarri du Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak.

1.702 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 1.261 gehiago, Nafarroan

1.702 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn e...
1.702 langabe gutxiago zenbatu dituzte EAEn eta 1.261 gehiago, Nafarroan

129.028 pertsona zeuden lanik gabe ot...
2:03 min.

129.028 pertsona zeuden lanik gabe otsailean EAEn. Nafarroan, berriz, 42.986 langabe zenbatu zituzten.

Audiorik gabe. 441 langabe gutxiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian otsailean, 1.702 gutxiago Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 1.261 gehiago Nafarroan, Espainiako Lan Ministerioak astearte honetan zabaldutako datuen arabera. Otsailean urtarrilean baino 1.702 langabe gutxiago (% 1,30) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; guztira, 129.028 pertsona zeuden enplegurik gabe. Iazko otsaileko datuekin alderatuta, orduan baino 11.789 langabe gehiago zenbatu dituzte, % 10,06 gehiago. Datuak lurraldez lurralde aztertuta, % 1,45 jaitsi da langabezia Araban, 21.855 langabe zenbatu baitituzte guztira (321 langabe gutxiago); % 1,65 egin du behera Gipuzkoan, 34.399 langabe zenbatu baitituzte (576 gutxiago); eta % 1,09 Bizkaian, 72.774 zenbatu baitituzte (805 gutxiago). Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordearen esanetan, "nahiz eta urteak oso gogorra izaten jarraitzen duen eta enpresa eta langile batzuk gaizki pasatzen ari diren", baldintzak betetzen dira Euskadin kalitatezko enplegua berreskuratzen hasteko.

2021/03/02

Gizon batek emakume bat hil du Torrejon de Ardozen (Madril)

Gizon batek emakume bat hil du Torrejon de Ar...
Gizon batek emakume bat hil du Torrejon de Ardozen (Madril)

Espainiako Poliziak 48 urteko bikotek...
0:57 min.

Espainiako Poliziak 48 urteko bikotekide ohia atxilotu du hiltzailea delakoan.

Audiorik gabe. Gizon batek emakume bat hil du gaur Torrejon de Ardoz (Madril), eta Espainiako Poliziak 48 urteko bikotekide ohia atxilotu du ustezko hiltzaile gisa, Polizia iturriek eta Madrilgo Larrialdi Zerbitzuak jakinarazi dutenez. Iturrion arabera, 091 telefono zenbakira egindako dei batek ohartarazi du Torrejon de Ardozeko Konstituzio etorbideko etxebizitza bateko eskailera-buruan labankadaz zauritutako emakume bat zegoela. Herri segurtasuneko agenteek eremua itxi dute eta osasun langileek biktima artatu dute, bertan hil bada ere. Espainiako Poliziaren Hilketen V. Taldeak hartu du ikerketa bere gain. Ondoren, 48 urteko bikotekide ohia atxilotu dute, hiltzailea delakoan. Urtea hasi zenetik Madrilen hil duten hirugarren emakumea da honakoa.

2021/03/02

Immunizatutako pertsonei bidaiatzen uzteko pasaporte berezia martxoan egongo da prest

Immunizatutako pertsonei bidaiatzen uzteko pa...
Immunizatutako pertsonei bidaiatzen uzteko pasaporte berezia martxoan egongo da prest

Bruselak datorren martxoaren 17an aur...
0:55 min.

Bruselak datorren martxoaren 17an aurkeztuko du Europar Batasunean barrena bidaiatzea ahalbidetuko duen ziurtagiria sortzeko proposamena. Hainbat herrialde ekimenaren aurka agertu dira jada.

Audiorik gabe. Covid-19aren aurkako txertoa hartu dutenei edo birusa detektatzeko proban negatibo eman dutenei Europar Batasunaren baitan bidaiatzen uzteko ziurtagiri digitala sortzeko proposamena amaitzen ari direla iragarri du Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak.

2021/03/02

Martxoa 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Otsaila 2021
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728

    Mesedez, aukeratu egutegiko data