Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe.

Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan.

Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran.

Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean.

Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe.

Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe.

Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak.

Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru).

Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia...
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek...
1:07 min.

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe. Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan. Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran. Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean. Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

2023/02/03

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta...
Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien artek...
0:39 min.

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe. Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez. 09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

2023/02/03

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin du...
Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ...
1:56 min.

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe. Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak. Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru). Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

2023/02/03

Otsaila 2023
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728 
Urtarrila 2023
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2023-01-09ko bideoen artxiboa

Ehungintza merkataritzako langileak kalera atera dira merkealdiaren hasieran lan-hitzarmen "duina" e

Ehungintza merkataritzako langileak kalera at...
Ehungintza merkataritzako langileak kalera atera dira merkealdiaren hasieran lan-hitzarmen "duina" e

ELAk greba egunak deitu ditu hilaren ...
0:45 min.

ELAk greba egunak deitu ditu hilaren 11n eta 21ean, Adegi eta Gipuzkoako Merkatariak patronalak jaramonik ez dietela egiten salatzeko.

Audiorik gabe. Gipuzkoako ehungintza merkataritzako langileak greba gehiago egitera deitu dituzte hilaren 11n eta 21ean, lan-hitzarmen "duina" eskatzeko egin duten lanuzte sorta ostiralean amaitu eta gero. Gaur, baina, dozenaka langile elkartu dira Donostian protesta egiteko, Merkealdiaren lehenengo egunean. Maskara txuriak soinean, "Merkataritza greban. Lan-hitzarmena merkatzeari ez" eta beste lelo batzuk aldarrikatu dituzte.

Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak Bruselari

Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luz...
Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak Bruselari

Era berean, gasaren topea orduko 45 e...
1:15 min.

Era berean, gasaren topea orduko 45 edo 50 megawatten inguruan mantentzeko eskatuko du Espainiako Gobernuak.

Audiorik gabe. Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak astelehen honetan aurreratu duenez, Espainiako Gobernuak Bruselari eskatuko dio salbuespen iberikoa gutxienez 2024ko amaierara arte luzatzeko, egungoaren antzeko mugarrekin: 45 eta 50 euro arteko muga megawatt orduko (MWh). Iberiar salbuespena Espainian eta Portugalen aplikatzen da joan den ekainaren 15etik, eta elektrizitatea sortzeko gasaren prezioa gainditzen duen mekanismoa da, argindarraren prezioa merkatzeko asmoz. Neurri hori indarrean egon zen lehen sei hilabeteetan, gasaren prezioa 40 euro/MWh izan zen eta, hortik aurrera, hilean bost euro/MWh igoko da maiatzera arte, orduan amaituko baita iberiar salbuespenaren indarraldia. Riberak Antena 3 kateari egindako eta Europa Pressek jasotako adierazpenetan, azpimarratu du Europako merkatu elektrikoaren erregulazioaren erreforma egin arte, eta "asko luzatu" daiteke hori, Espainiak salbuespen iberikoaren "onura" izaten jarraitu nahi duela.

Gizon batek emakume bat hil du Tenerifen

Gizon batek emakume bat hil du Tenerifen...
Gizon batek emakume bat hil du Tenerifen

Gainera, biktimaren semeetako bat zau...
1:20 min.

Gainera, biktimaren semeetako bat zauritu du, ama babesten ari zela.

Audiorik gabe. Guardia Zibilak 44 urteko gizon bat atxilotu du 46 urteko emazte ohia hil duelakoan, Adejen (Tenerife). Gainera, biktimaren semeetako bat zauritu du, ama babesten ari zela. Aipatutako iturrien arabera, adingabeetako bat arin zauritu zuen atxilotuak, ama defendatzen saiatu zenean. Azken orduetan beste hiru hilketa matxista izan dira: bat Almerian, beste bat Cadizen eta hirugarren bat Ciudad Realen. Urtea hasi zenetik Espainiako Estatuan indarkeria matxistaren ondorioz hil diren lehen biktimak dira.