Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe.

Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan.

Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran.

Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean.

Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe.

Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez.

09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe.

Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak.

Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru).

Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia...
Garraiobideetan ez ezik, optika eta ortopedia zentroetan ere derrigorrezko izateari utziko dio maska

Osasun ministroak beste zentro horiek...
1:07 min.

Osasun ministroak beste zentro horiek erantsi ditu maskara nahitaezkoa izango ez den lekuen zerrendan. Janzten jarraitu beharko dugu farmazietan, osasun zentroetan, ospitaleetan eta adinekoen egoitzetan.

Audiorik gabe. Datorren astetik aurrera (ziurrena, otsailaren 8az gero), musukoak ez dira derrigorrezkoak garraiobide publikoetan, eta optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan. Azken hiru zentro horiek atzo bertan erantsi zituen zerrendara Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak, eta hala jakinarazi zuen Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren bileran. Ministro Kontseiluak datorren asteartean moldatuko du maskaren inguruko errege dekretua, eta biharamunean sartuko da indarrean. Dariasek gogorarazi duenez, musukoa nahitaez erabili beharko da honakoetan: osasun zentro eta ospitaleetan, adinekoen egoitzetan eta bestelako zentro sozio-sanitarioetan (derrigorrezkoa izango da langileentzat erabiltzaileekin daudenean, eta bisitarientzat gune komunetan daudenean) eta farmazietan.

2023/02/03

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta...
Bilboko metroa martxan da berriro Basauri eta Zazpikaleak artean

Bolueta eta Etxebarri geltokien artek...
0:39 min.

Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian izandako arazoak 13:15 aldera konpondu dituzte.

Audiorik gabe. Hainbat orduz etenda egon ondoren, 13:15 pasatxo zirenean berrezarri dute Bilboko metroaren zerbitzua Basauri eta Zazpikaleak (Bilbo) geltokien artean. Unitateak atzerapenarekin dabiltza, baina zerbitzua apurka-apurka bere onera etortzea espero dute, Metro Bilbaok jakinarazi duenez. 09:15 aldera sortu dira arazo teknikoak, zehazki, Bolueta eta Etxebarri geltokien arteko katenarian.

2023/02/03

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Minbiziak eragindako heriotzek behera egin du...
Minbiziak eragindako heriotzek behera egin dute EAEn azken 20 urteotan, bereziki gizonen artean

Emakumeen artean, beherakada hori ia ...
1:56 min.

Emakumeen artean, beherakada hori ia ez da aldatu (urteko % 0,3an mantendu da), baina gizonen artean % 2,6koa da 2014tik.

Audiorik gabe. Minbiziak eragindako heriotzak jaitsi egin dira azken bi hamarkadatan (2001-2021 aldia), batez ere gizonen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Bihar da Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna, eta horren harira, eman ditu datuok Jaurlaritzak. Heriotza-tasaren beherakada bi sexuetan izan bada ere, gizonezkoen artean nabarmena izan da 2014tik aurrera. 2001-2014 aldian, urteko % 0,9koa zen jaitsiera (438,9 100.000 biztanleko 2001ean), baina urte horretatik aurrera % 2,6koa da (iaz, 321,1koa izan zen 100.000 biztanleko). Hilkortasuna gehien jaitsi duten tumore gaiztoen artean daude, besteak beste, faringeko, urdaileko edo besikulakoa, % 2ko jaitsierekin. Kontrara, gizonen heriotza-tasak nabarmen egin du gora nerbio-sistema zentraleko eta pankreako minbiziaren kasuan (% 1 inguru). Emakumezkoen artean, heriotza-tasaren jaitsiera egonkor mantendu da 2001etik, baina urteko % 0,3 baino ez da jaitsi. 2001eko 100.000 biztanleko 177,3 tasatik 160,3ko tasara igaro da 2021ean. Dena dela, tumore gaizto batzuen hilgarritasuna nabarmen jaitsi da, hala nola, besikulakoa (% 3,3), urdailekoa (% 2,1) eta bularrekoa (% 1,5). Ifrentzuan, eta antzeko portzentajeekin, kezkagarriak dira beste hauetan atzemandako igoerak: biriketakoak (%2,2) , aho-barrunbeko eta faringeko (% 1,9) eta pankreakoa (% 1,4).

2023/02/03

Otsaila 2023
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728 
Urtarrila 2023
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2023-01-19ko bideoen artxiboa

Elur mailak gora egin ahala uholdeak egoteko arriskua areagotuko da gaur

Elur mailak gora egin ahala uholdeak egoteko ...
Elur mailak gora egin ahala uholdeak egoteko arriskua areagotuko da gaur

Une honetan ibaiek gainez egiteko arr...
1:10 min.

Une honetan ibaiek gainez egiteko arriskurik ez badago ere, litekeena da uholdeak egotea, behin elurtea etenda eta euria hasten denean, kontuan izanda eguerditik aurrera hego haizea sartuko dela.

Audiorik gabe. Elur denboralea igarota, eguerditik aurera elur mailak gora egingo du, hego haizearen eraginez. Hala, arratsalde eta iluntzean urtutako urak uholdeak eragiteko arriskua areagotuko du gaur. Hala adierazi zuen atzo Josu Erkoreka Segurtasun sailburu eta lehendakariordeak, Txurdinagako koordinazio zentroan egindako agerraldian, erakunde eta larrialdi zerbitzuen arteko bileraren ondotik.

18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Gipuzkoako bortxatzaileari beste hiru sexu-erasorengatik

18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Gipuz...
18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Gipuzkoako bortxatzaileari beste hiru sexu-erasorengatik

Gizon horren aurkako hirugarren zigor...
0:54 min.

Gizon horren aurkako hirugarren zigorra da: aurrez, 12 urtekoa ezarri zioten Beasainen egindako beste eraso batengatik, eta 9 urtekoa Lasarte-Orian egindako beste batengatik.

Audiorik gabe. Gipuzkoako bortxatzaileari 18 urteko kartzela zigorra ezarri diote Andoainen, Tolosan eta Anoetan egindako hiru sexu-erasorengatik. Bortxatzaileak jaso duen hirugarren zigorra da honakoa. Aurrez, 15 urteko espetxealdira kondenatu zuten Beasainen 2019an emakume batin egindako sexu-erasoagatik. Geroago, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiko 1. Sekzioak 9urteko kartzela zigorra ezarri zion Lasarte-Orian 2015eko emakume bati egindako erasoagatik.