Batasunarekin bilera egitea EAJren "hutsegitea" dela uste du Lopezek

Ezker abertzaleari "protagonismoa" ematea "hutsegitea" dela azpimarratu du lehendakariak.

Audio eta testurik gabe.

Idoia Lopez ETAko kide historikoa Euskadiko espetxe batera eraman dute

Lopez Liañok sinatu egin du ETAtik aldentzeko idatzia, eta Barne Ministerioari igorri dio. 23 hilketa egozten dizkiote. Joseba Arizmendi ere eraman dute Langraizera.

Audio eta testurik gabe.

Gipuzkoak Teknalia presionatzen du

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du babestuko Teknaliaren fusioa enpresa berriaren egoitza Donostian kokatzen ez baldin badute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du babestuko Teknaliaren fusioa enpresa berriaren egoitza Donostian kokatzen ez baldin badute. Markel Olano, Diputatu Nagusiak, fusioa beharrezkoa dela onartu du baina babesa eta eskainitako diru-laguntza egoitza Donostian egotearekin lotuko dutela azpimarratu du.
-“Egin genuen eskaintza hori, hoberena zen eta hankaz gora joan zen egindako eskaintza hori. Beraz, nik uste dut ez gaudela ados prozesu guzti horrekin eta garbi daukaguna da, hala ere, bere momentuan erabakiko balitz Donostiara ekartzea behin betiko egoitza, ba kasu horretan guk hasieran egin genuen eskaintza hori, ekonomikoa eta beste arlo batzuetako, ba mantendu egingo dugula eta bere momentuan bete egingo genueela.”

Sinadurak bilduko dituzte EAEn zezenketak debekatzea eskatzeko

ATEA elkatea abuztuan hasiko da sinadurak biltzen, Bilboko Aste Nagusian. Dena dela, euskal alderdiek uko egin diote oraingoz eztabaida hasteari.

Audio eta testurik gabe.

Jaurlaritzak Googlen euskarazko itzultzailea hobetzen lagunduko dio

Jaurlaritza eta Google elkarlanean arituko dira interneten euskararen eta euskal argitaletxeen presentzia indartzeko.

Bisita emankorra izaten ari da, izan ere, Jaurlaritzak eta Google elkarlanean arituko Interneten euskararen eta euskal argitaletxeen presentzia indartzeko. Konpromiso hori hartu du Patxi López lehendakariak enpresak San Franciscon duen egoitza bisitatu ostean.
Bilatzailearen euskarazko itzultzailea hobetu nahi du Google-k, baita euskal argiteletxeen liburuak Google Book-era gehitu ere. Eta horretarako laguntza eskatu dio Jaurlaritzari. Patxi Lopezen exekutiboaren erantzuna, noski, baietz.
-“Nos interesa participar ene l mundo global y nos interesa promocionar nuestra cultura y también nuestra lengua, el euskera.”
Euskara eta euskal mundua zabaltzeaz gain, Jaurlaritzak Google garatzen ari den tresna erabili nahi du. Gobernuentzat pentsatuta dago tresna berri hau Open Goverment filosofian oinarrituta eta datuen segurtasuna bermatu egiten du. Google-k Obamaren exekutiboarekin egingo ditu frogak, bigarrena zerrendan Jaurlaritza izan daiteke.

Eztabaida eta bozketa Madrilgo Kongresuan

Gobernuak azken bultzada eman nahi izan dio lan erreformari eta badirudi aurrera aterako dela.

Eztabaida eta bozketa Madrilgo Kongresuan. Gobernuak azken bultzada eman nahi izan dio lan erreformari eta badirudi aurrera aterako dela. Aldeko botoei baino gehiago, abstentzioei esker. Testuak kaleratze objektiborako arrazoiak definitzen ditu.
Irabazi txikiagoak, zergatietariko bat baina ez bakarra. Galerak badira edo likidezia falta, enpresak 20 eguneko kalte ordainekin kaleratu ahal izango du langilea, hori legeak ekar dezakeen aldaketa nagusia. Gaur taldeek gogor kritikatua eta erabat baztertua.
-“ Nadie sabe decir en que consiste, en que se concreta una situación económica negativa, necesitamos concreción.”
-“Un auténtico guiso.”
Umezurtz jaio den erreforma diote popularrek, ezagunagoa ez duenagatik batu duenagatik baino. Ezkerreko alderdien ustez, gaurkoa egun beltza da langileen eskubideentzat.
-“Se consolida y se amplía lo peor de nuestro modelo laboral y lo peor de nuestra economía, dígalo hagamelón o dígalo Zapatero.”
-“Un ejercciio de responsabilidad asumiendo enmiendas.”
Sozialistak koherentziaz aritu dira, erantzukizunez jokatu izana defendatu dute. Ezkerreko alderdiek ezezko botoa iragarri dute, popularrek abstentzioa, airean oraindik jeltzaleena.

Jose Couso auzia: AEBetako hiru militar atxilotzea agindu du epaileak

Telecincoko kameralaria 2003ko apirilaren 8an hil zen, Irakeko inbasioan, AEBetako Armadak Bagdadeko Palestina hotelari egindako erasoan.

Santiago Pedraz Auzitegi nazionaleko epaileak agindu du José Cousoren hilketan inputatutako hiru soldatu estatubatuarrak bilatu eta atxilotzeko, gero estraditatu ahal izateko. Epaileak, gainera, beharrezkoa jotzen du gertaeraren tokia ezartzea eta, horretarako, botere judizialari baimena eskatu dio Irakera joateko. Urrian edo azaroan joateko asmoa erakutsi du. Pedrazek berrio ekin dio Cousoren hilketaren ikerketari, Auzitegi Gorenak hala aginduta.

Uztaila 2010
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Ekaina 2010
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930 

    Mesedez, aukeratu egutegiko data