Nazio Batuen Elkarteak (NBE) amaitutzat eman du Somaliako gosetea, uzta onei eta laguntza humanitarioari esker. Somalian gosetea pairatu dute uztailaren 20tik, baina 2,34 milioi pertsonak premiazko laguntza behar dute oraindik.
"Lortutakoa hauskorra da eta babesa galduz gero lehenengo egoerara bueltatuko gara", azpimarratu du Mark Bowden Gai Humanitarioentzako NBEko koordinatzaileak, Nairobin emandako komunikatu batean.
"Milioika pertsonak jatekoa, ur garbia, aterpea eta bestelako laguntza behar dute oraindik, eta maiatzean egoerak okerrera egingo duela aurreikusten da", esan du Bowdenek.
Somaliako Elikadura eta Segurtasuna Ikertzeko Agentziaren txostenaren arabera, larrialdi egoeran 4 milioi herritar izatetik 2,34 milioi izatera igaro dira; hau da, biztanleen % 31 dago orain goseteak jota Somalian.
Nazio Batuen arabera, gosete-egoera kasu hauetan ezartzen da: lurralde bateko biztanleen % 20k jatekorik ez duenean, % 30ek baino gehiagok malnutrizio zorrotza duenean eta egunean goseak jota 10.000 pertsonatik bi hiltzen direnean.
Manifestari bat hil da gaur goizaldean Barne Ministerioaren inguruan Poliziarekin izandako istiluetan jasandako zaurien ondorioz. Militar bat, berriz, auto batek harrapatuta hil da, segurtasun iturriek jakinarazi dutenez.
Manifestarien eta segurtasun indarren arteko liskarrak areagotu dira azkenengo orduetan Barne Ministerioaren aurrean, Tahrir plazatik oso gertu, harri eta gas negar-eragilea jaurtiz.
Sevillan bildu diren 956 ordezkarien esku dago datorren lau urteotan sozialisten etorkizuna gidatuko duen pertsona nor izango den erabakitzea.
Gaurtik aurrera bertan egingo dute PSOEren 38. Kongresu Federala, eta larunbatean jakingo dugu nork hartuko duen Jose Luis Rodriguez Zapateroren tokia idazkaritza nagusian: Carme Chaconek ala Alfredo Perez Rubalcabak.
Chacon eta Rubalcaba artean kontua ez dago batere argi. Kongresua hastear dela, bi hautagaien taldeetako kideek kontuak atera dituzte, eta irabazletzat jotzen dute beren hautagaia. Hori bai: alde txikiarekin.
Aurretik egin duten eskualdeko biltzarren faseak ez du erabakiaren nondik norakoak argitzeko balio izan, Kongresu Federalean ordezkari bakoitzak boto indibidual eta pertsonala emateko aukera baitu, inongo aginduri jarraitu gabe.
Sozialistek ohitura dutenez, Kongresuan alderdiaren barne organoak ere berrituko dituzte, eta, horrela, datozen lau urteotan Batzorde Federaleko eta bermeetarako epaimahaiko ordezkariak zeintzuk izango diren ere erabakiko dute.
Poliziak ez zuen Egiptoko futbol partida saihesten ahalegintzeko esku-hartu, bi taldeetako zale borrokatuen beldur zelako, hala ziurtatu du Port Said hiriko futbol zelaiko zuzendariak, Mohamed Yunisek.
"Poliziak ez zuen esku-hartu, begira egon ziren, zale porrokoatuek eraso egingo zieten beldur zirelako", adierazi du Yunisek. Port Saideko futbol zelaian oraindik atzoko istiluen arrastoak agerikoak dira.
Istiluak futbol partidaren amaieran hasi ziren, Port Said hirian. 3-1 markagailuarekin bukatu zen Kairoko Al Ahli taldearen eta Port Saideko Al Masri taldearen arteko norgehiagoka. Masry taldeko jarraitzaileek zelaira salto egin zuten orduan, eta kanpoko taldeko jokalarien aurka joan ziren korrika.
Guztira 74 pertsona hil, 248 zauritu eta 47 atxilotu zituzten, bi taldeetako zale porrokatuen arteko liskarraren ondoren. Helmy Ali al Atny hiriko Osasun ordezkariak azaldu duenez, hildako gehienek aurpegi hausturak eta barne odoljarioak izan dituzte. Futbol zelaiko harmaletatik erorita ere zendu dira hainbat pertsona.
Yunisek adierazi duenez, gertatutakoa lehendik zetorren, "joan den asteaz geroztik bi taldeetako ultrak sare sozialetan mehatxuka ari ziren".
Arratsaldeko ordu bitan bonba moto batek eztanda egin zuen Tumako hiriko polizi kuartelaren aurrean. Lekuko batzuen arabera bi gizonek utzi zuten zilindrada gutxiko eta plakarik gabeko motoa. Zibilen eta militarren artean gutxienez 7 hildako eta 70 zauritu baino gehiago daude, horietatik 30 larri.
William Balero, Koronela: “inicialmente la policía fue la primera pues obviamente inicialmente la afectada y posteriormente llego refuerzo de la armada nacional. Al parecer bentonita es lo que asta el momento tenemos establecido”
Azken aste hauetako erasorik gogorrena izan da Kolonbiako gobernuaren arabera. FARC-ek eta los Rastrojos banda kriminalak batera egina. Tumakoko alkatearen hitzetan, polizia kuartela inguratzen duten etxebizitza, denda eta tabernek, estortsioak jasan dituzte asken aldi honetan.
Eraso hau gertatu baino ordu batzuk lehenago hain zuzen, FARC-ek jakinarazi zuen, egunotan askatzekoa zen 6 gatibuen askapena atzeratu egingo duela. Gerrillaren hitzetan, Kolonbiako gobernuak inongo justifikaziorik gabe militarizatu duelako ingurua.
Etsipenez hartu dute atzerapen hau kolonbiarrek eta Juan Carlos Pinzón defentsaren ministroaren arabera euren pazientzia amaitzen hari da.
Juan Carlos Pinzón, defentsa ministroa: “Nuevamente esta organización le miente al país usa excusas, dilata y sigue propiciando su show”.
Pinzonek baieztatu du, dagoeneko atentatuarekin loturiko bi pertsona atxilotu dituztela.
350 bidaiari zeramatzan itsasontzia hondoratu da ozeano barean Ginea berriko kostaldetik oso oso gertu 200 lagun bizirik erreskatatzea lortu dute baina desagertua 100 baino gehiago izan litezke. Papua Gineako Lae eta Kimbe hirietako bidea egiten hari zen ferrya.
Siriako oposizioari babesa emateko akordioa gertu egon liteke Nazio Batuetan. Segurtasun Kontseiluak esan du aurrera pausuak egon direla negoziazioan eta gaur berriz ere batzartu egingo dira Errusiak eta Txinak betoa altxa dezaten.
Sirian berriz borroka gogorrak izan dira azken ordu hauetan, batez ere Homs hirian, Daraan eta Damaskoko auzoetan. Hiriburuaren erdigunean momentuz normaltasuna da nagusi.
Damosko erdialdean egoera guztiz normala eman arren, oso gertu gerra irekia ikusi dezakegu. Ezinezkoa da gorpuak lurperatzea armadak Damasko ekialdeko auzuneak berreskuratu dituelako eta ez du hiletak onartzen. Eskola batean Siriako armada askeko 7 miliziano daude; batzuek tratu txarrak jaso dituzte. Gorpu gehiago daude soto eta lorategietan, hilobi hauek ikusteko hara joan behar da eta etxe-arte estuetatik, segurtasun indarretatik at egoteko. Biztanleek diote borroka latza izan zela eta orain erregimenaren beldur dira. Hori bai, segurtasun indarrak joan bezain laster kalera irtengo dira berriro.
Eskola bukatu bezain laster erregimenaren aurkako martxak antolatzen dira. Batzuk aurpegia zapiaz estaltzen dute, besteak ez dira beldur. Erregimenaren amaiera eskatzen dute eta Siria armada askearen alde oihukatzen dute.
Zabadani da erreboltarien eskuetan dagoen hiria. Kokaleku hauetatik hiriburutik datozen errepideak kontrolatzen dituzte. Siriako armadak tanke bat eta bi blindatu galdu ditu Libanoko mugan dagoen herri hau berreskuratseko saiakeran. Bertan bizimodua normala dirudi: dendak irekita daude, ogia erosteko ilarak,... baina hau Siriaren beste aurpegi bat da, 50 urteko diktaduraren ostean aldaketa eskatzen duen Siriarena, alegia.
Hala ere lehen herri libre izan arren , oraindik beldur dira armada bueltatu daitekeelako herria berreskuratzeko asmoz.
Eta lurrean bakarrik ez, itsasoan ere eragin du kalterik itsaso beltzean garraio ontzi bat ondoratu da Turkiako kosta pare parean, 8 lagun desagertu dira.Eguraldi txarraren ondorioz itsaso beltzean garraio ontzi bat ondoratu da Turkiako kosta aurrean, 8 lagun daude desagertuta. Erreskate taldeen bilatze lanak izotzaren oztopoarekin aurkitu dira.
Siberiako hotzaren ondorioak Europako ekialdean hari dira jasaten gehien bat. Gutxienez 89 hildako daude dagoeneko. Ukrainian 43 lagun hil dira. Termometroak zero azpitik 33 graduraino jaitsi dira. Hildako gehienak etxerik gabekoak ziren. Behin behineko laguntza eta babesa eskaintzeko berogailuez hornituta ehunaka denda jarri dira.
Errusian Gasprom konpainiak murriztu egin du Europa mendebaldera bidaltzen duen gasa barneko kontsumoari erantzun ahal izateko. Austria eta Italiako mugetara iristen den gasa errusiarra %10 jaitsi da.
Polonian , Bosnian, Serbian, Errumanian eta Bulgarian ere termometroek 30 gradu zero azpitik izan dira. Hotza Greziaraino iritsi da turistez beterik izaten diren hondartzak elurrez estalita agertu dira. Ondorengo orduetan leku batzuetan termometroak zero azpitik 14 graduraino iritsiko direla iragarri dute. Errepide asko itxita daude. Agintarien arabera etorkin bat hotzaren ondorioz hil da Turkiatik zetorrela muga zehartzerakoan. Iragarpenak diote eguraldiak ere ondorengo egunetan jarraituko duela
Japonian ere elurte ikaragarria dute. Denboralearen ondorioz 50 lagun hil dira dagoeneneko eta askok teilatuak garbitzen hari zirela erorita hil dira. Leku batzuetan pilatutako elurra 3 metrotako altuera ere hartu du. Arazo handiena elurra errepide eta trenbideetatik kentzea da eta ohartarazi dutenez egoerak okerrera egingo omen du datozen orduetan.
Langabezia tasa, inoizko mailarik altuenean mantendu zen eurogunean eta Europar Batasunean 2011ko abenduan, % 10,4ean eta % 9,9an, hurrenez hurren.
Espainia, Europar Batasuneko herrialdeen artean langabezia gehien duen Estatua da, % 22,9ko langabezia tasa du.
Ondoren Greziak (% 19,2), Lituaniak (% 15,3) eta Portugalek (% 13,6) jarraitzen diote. Beste muturrean, berriz, Austria (% 4,1), Holanda (% 4,9) eta Luxemburgo (% 5,2) daude.
Eurostaten arabera, Europar Batasunean 23,8 milioi langabe daude, horietatik 16,5 milioi eurogunean bizi dira.
Aurreko hilabetearekin alderatuz gero, 24.000 pertsona gehiago gelditu dira abenduan lanik gabe EBn eta 20.000 eurogunean.
2010eko abenduko datuekin alderatuz gero, berriz, Europar Batasunean langabeziak ia milioi bat pertsona gehiagori eragiten die (923.000), eta gehiengoa eurogunean bizi da (751.000).
2010ean langabezia tasa % 10ean kokatu zen eurogunean eta % 9,5ean Europar Batasunean.
Audio eta testurik gabe.
400 lagun baino gehiago atxilotuak izan dira AEBetako Oakland hirian, manifestarien eta Poliziaren arteko istiluetan larunbatean. Istiluetan hiru polizia zauritu ziren, baita manifestari bat ere.
"Ocuppy Oakland" mugimenduak deitutako martxa batean manifestariak barrikadak jartzen hasi zirenean sortu ziren istiluak, "The New York Times" egunkariak bere webgunean esaten duenez. Hori dela eta, Polizia gas negar-eragileak botatzen hasi zen iturri berek esan dutenaren arabera.
Atxiloketa gehienak (120-300 artean iturri ezberdinen arabera) manifestariak hiriko hainbat zona blokeatu eta eraikinetan sartzen hasi zirenean gertatu ziren.
Martxa honekin, suminduek, hirian erabiltzen ez den batzar etxe bat hartu eta euren egoitza bilakatu nahi zuten.
"Occupy Oakland", "Occupy Wall Street" mugimenduko adar bat da, finantza sistemaren gehiegikeriaren aurka egiteko herri protesta.
Audio eta testurik gabe.
Audio eta testurik gabe.
Frantziako Poliziak Jean-Claude Mas Florent Poly Implant Prothese (PIP) enpresaren jabea atxilotu du mundu osoan silikonazko bularreko inplante akastunak saltzeagatik, polizia-iturriek jakitera eman dutenez. Interpol nazioarteko polizia agentziak "alerta gorria" ezarri zuen inplanteen arriskuagatik eta Florentez gain, enpresako beste bazkide bat ere atxilotu dute.
Brasilen gutxienez lagun bat hil da eta beste 19 desagertuta daude hiru eraikin erori ondoren, 20, 10 eta lau solairu zituzten. Ezbeharra Río de Janeiro erdialdean gertatu da bertan iluntzeko 20:30ak zirenean. Bulego eremua izanik jende gutxi zegoen ordu horretan. Goitik behera 20 solairuko eraikina erori da besteak baino lehen eta horren ondorioz erori dira ondoko biak. Alkateak esan duenez, aurrena erori den eraikineko bi solairutan berrikuntza lanetan ari ziren.
Alberto Iglesias euskal konposatzaile soinu banda onenari Oscar sarietarako hautagai da, 'El Topo' filman egindako lanagatik. 56 urte ditu Iglesiasek eta John Williams izango du aurkari ('Las aventuras de Tintín' eta 'War House'n soinu bandak egin ditu), eta baita Ludovic Bource ('The Artist'en egindako lanagatik) eta Howard Shore ('Las aventuras de Hugo' filmagatik) ere. Hirugarren aldia da Alberto Iglesias Oscar sarietarako hautagai dela: 2005ean "El jardinero fiel" lanarekin izendatu zuten eta 2007an "Cometas en el cielo" pelikularekin, baina orain arte ez du saririk jaso.
Bestalde, 'Chico
Audiorik gabe.
Alex Saldmond Eskoziako ministro nagusiak 2014an independentzia erreferenduma deitzeko plana aurkeztuko du gaur Edinburgon.
Hain zuzen ere, 14:30ean eman ditu planaren zehaztasunak, Parlamentuan, eta ondoren prentsaurrekoa eskaini du.
Salmondek 2014an egin nahi du herri-galdeketa, urte horretan Bannockburn-eko batailak 700 urte beteko baititu, eta, gainera, horrela denbora gehiago izango baitu babesak lortzeko. Bataila horretan, Eskoziak Ingalaterra menperatu zuen, eta giltzarria izan zen independentzia gerran.
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, baina, 2013an egin nahi du erreferenduma, horrenbeste atzeratzea Eskoziako ekonomiarentzat kaltegarri izan daitekeelakoan.
Salmondek adierazi du Eskozia gizarte bidezko baten eredua izango dela, orain arte abiatutako neurriei esker, eta horrela Ingalaterrarekiko harremanak hobetu egingo direla.
Eskozia Batasun Akta deritzonarekin dago lotuta Ingalaterrara 1707 urtetik.
Human Rights Watch Giza Eskubideak babesteko erakundearen arabera, sindikalismoan jarduteko herrialderik arriskutsuena Kolonbia da, hain justu, 36 urteko sindikalista bat eta haren emaztea hil dituzte duela egun gutxi.
Hildakoak ordezkatzen zuen Uso sindikatutik presidenteordeak dio Kolonbian horrelako hilketak etengabeak direla.
German Osman, USO sindikatuko presidenteordea: “Dagoneko ez gara harritzen langile bat hil dutela jakitean”.
Osman-ek dioenez berea bezala sindikatuek multinazionalek kontratatutako paramilitarrei aurre egin behar diete langileen eskubideak defendatzeagatik.
Osman: “Paramilitarrak ez daude hori onartzeko prest eta, ondorioz, jendea hil eta mehatxatzen dute”.
Human Rights-en txostenaren arabera, Kolonbian pasa den urtean 29 sindikalista hil zituzten, 170 baino gehiago lau urtetan eta guztira azken bi hamarkadetan 2.900 hildako.
Julio Roberto Gómez, CGT sindikatuko presidentea: “Datu hauek behar bezala egiaztatuta ez badaude ez diote mesederik egiten ez sindikalismoari ez herriari”.
Langileen batzorde nagusiko presidentearen arabera hezkuntza sektorea da zigortuena.
Gómez: “Iritzi eskubidea zigortzen da jendearen bizitzarekin amaituz,. Guztiek hiltzen dute”.
Osman: “Hainbeste jende hil dute hamar urteotan geroz eta gutxiago gara hiltzeko geratzen garenak.”
Beste pertsona baten gorpua aurkitu dute gaur goizean 'Costa Concordia' hondoratutako ontzian eta, ondorioz, hildakoen kopurua 16ra iritsi da. Antza, aurkitutako hilotza emakume batena da eta urpekariek aurkitu dute.
'Costa Concordia'ren hirugarren zubian aurkitu dute emakumezkoaren gorpua. Italiako zenbait hedabideen arabera, adineko emakume baten gorpua da gaur topatu dutena.
Atzo, urpekariek beste bi gorpu aurkitu zituzten, lehergailuekin bide berria ireki ondoren.
Desagertuta jarraitzen duten 23 pertsonak aurkitzeko lanekin jarraituko dute astearte honetan, eta, aldi berean, ontziak dituen 2.380 tona erregai ateratzeko lanei ere ekingo diete datorren larunbatean.
Kroazian herritarrek onespena eman diote Europar Batasunean sartzeari. Parte-hartzea, hori bai, txikia izan da, %43a baina bozkatu dutenen erdiek baino gehiagok, %66k, aldeko botoa eman dute. Eta legediaren arabera hori nahikoa da batasunean sartzea onartzeko. Honenbestez, datorren urteko uztailaren 1ean Kroazia Europar Batasuneko kide izango da, 28. kidea hain justu ere.
Audio eta testurik gabe.
Audio eta testurik gabe.
Azaroan lau urteko kartzela zigorra ezarri zioten, orduan hasi zuen gose greba eta 50 egun modu horretan egon ostean bart hil da. Wilmen Villar 31 urteko disidentearen familiak eman du albistea eta Kubako Gobernuak ez du horrelakorik baieztatu.
Oraindik konfirmazio ofizialik ez dago baina Diario de Cuba bezalako komunikabideek edota Giza Eskubideen aldeko Kubako Batzordeak baieztatu dute Wilman Villar Kubako disidentea bart gauean hil dela Santiagoko ospitalean. Bere emaztea, Maritza Pelegrinok, adierazi du ez diotela utzi bere senarren gorpua ikusten. Villar-en amak, aldiz, Barne Ministerioko ofizial batekin ezkonduta dagoenez bai izan du aukera hori.
Berriak izugarrizko gaitzespen oldea ekarri du bai irla barruan eta baita kanpoan ere. Ospitalea berehala militarrez bete da eta hainbat atxiloketa ere gertatu dira.
Guztia azaroaren 14an hasi zen, Villar erregimenaren kontrako manifestazio batean parte hartzen ari zela atxilotu zutenean. Agintedunei kontra eta eraso egitea egotzita lau urteko espetxe zigorra ezarri zioten eta Villar-rek protesta moduan gose greba hasi zuen. 50 egun geroago hil da hainbat osasun arazoren ostean. Gaur hainbat Kubako disidente taldeek, tartean Zurizko Damek, Castro anaien erregimena hartu dute heriotzaren erantzuletzat.
Italian “Costa Concordia” ontzia mugitu egin da berriro eta bertan behera utzi dituzte desagertuak bilatzeko lanak. Asteburuan, gainera, eguraldiak okerrera egingo omen du eta olatuek hondora eraman dezakete ontzia, barruan daukan erregai guztiarekin.
Hauek dira erreskate taldeek grabatutako azken irudiak. 20 bat lagunek desagertuta jarraitzen dute eta horiek bilatzen ibili dira gaur goizean. Baina itsasontzia mugitu egin da berriro eta, ondorioz, bertan behera utzi behar izan dituzte lanak. Asteburuan gainera eguraldiak okerrera egingo du antza eta olatuek itsas hondora eraman dezakete ontzia, 60 metroko sakonera. Beraz, barruan dagoen erregaia, 2.000 tona baino gehiago, itsasora ateratzeko arriskua dago.
Eta istripua gertatu eta zazpi egunera bidaiari batek grabatutako irudiak zabaldu dira.
Itsasontziko langilea: “Konpondu dugu arazo elektrikoa. Beraz, komandantearen izenean, itzuli mesedez gelatara. Kontrolpean dago dena”.
Hori esan eta gutxira, itsasontzia irauli egin zen.
Pirata informatikoen aurkako guda hasi dute Estatu Batuek eta, horren ondorioz, milaka bazkide duen Megaupload deskarga web guneko lau buru nagusienak atxilotu egin dituzte Zeelanda Berrian.
Estatu Batuetan hasi da operazioa eta bi ondorio nagusi izan ditu: Megaupload izeneko deskargatzeko web gunea itxi dute eta lau lagun atxilotu dituzte Zeelanda Berrian. Atxilotuen artean Kim Schmitz dago Megaupload-eko sortzailea. 60 poliziak miatu dute txaleta eta han atzeman dituzte luxuzko 18 kotxe, guztira lau milioi eurotan baloratutako ondarea eta beste sei milioi euro gehiago bankuetako kontuetan.
Grant Wormald, Polizia-burua: “Epailearen auto baten ondorioz atxilotu ditugu, Estatu Batuetan autore eskubideak bortxatu, dirua zuri eta xantaia egiteagatik”.
Deskarga web gunearen buruak ukatu egin ditu akusazioak. Astelehenean erabakiko du epaileak lau atxilotuak finantzapean libre utzi ala ez. Estatu Batuetaek Zeelanda Berritik estraditatu egin nahi ditu.
Megaupload-eko itxierak Anonymous izeneko taldea martxan jarri du berriro eta web instituzional ugari blokatu ditu, horien arteko Estatu Batuetako Justizia Departamentuarena.
Audio eta testurik gabe.
Marokorekiko harremanetan garai berria irekitzeko konpromisoa agertu du asteazken honetan Mariano Rajoyk.
Gobernuko presidenteak Rabatera egin du bidaia, atzerrira egiten duen lehen bisitan. Han, ''Marokoren lagun'' gisa aurkeztu du Rajoyk bere burua, eta bertako segurtasuna, egonkortasuna eta oparotasuna Espainiarentzat onuragarria direla esan du.
Ekonomia mailan bi herrialdeen arteko lankidetza indartzearen alde agertu da Gobernuko presidentea. ''Gehiago da elkartzen gaituena banandu gaitzakeena baino'', esan du Rajoyk, Abdelilah Benkirane Marokoko Gobernuko presidentearekin egin duen bileraren ondoren.
Presidente izendatu berritan atzerrirako lehen bidaia Marokora egitea izan dute orain arte presidenteek ohitura, eta ohitura mantendu izana eskertu dio Benkiranek Rajoyri. ''Solaskide atsegina da'', esan du marokoar agintariak Rajoyri buruz.
Espainiaren eta Marokoren arteko harremana arina izatea da Rajoyren helburua, eta, zentzu honetan, aurten bertan bi herrialdeen arteko goi bilera egiteko asmoa agertu du. 2008tik ez dute horrelako bilerarik egin bi herrialdeek.
Audio eta testurik gabe.
Herrialde aurreratuenen ekonomia %1,4 baino ez da haziko aurten, uste zena baino gutxiago. Txina eta gainerako herrialde azaleratu berrienak %5,4 bataz beste. Kasu bietan uste zena baino gutxiago Europak bizi duen krisiaren ondorioz. Eurogunerentzat, gainera, datuak oraindik okerragoak dira, ekonomia hazi ordez murriztu egingo da, orokorrean %0,3.
Munduko Banku ekonomilarien buruak kezkatuta azaldu da eurogunean kredituen merkatua oso ahul izanda geratzeko arriskua dagoelako.
Lin Yifu, Munduko ankuko ekonomia burua: “Eurogunean kredituen merkatua geratzen bada, egoera azkar okertuko da, 2008ko irailean gertatutako krisian gertatu zen bezala”.
Garapen bidean dauden herrialdeentzat duela hiru urte baino ondorio okerragoak izan litezke oraingoan Munduko Bankuko arduradunaren ustez. Mundu mailako merkataritza ere duela bi urte izan zena baino aurten hiru bidez txikiagoa izango dela uste da bataz beste.
Datu baikorrak Estatu Batuak eta Japoniatik datoz. Hazkunde ekonomikoa finkatu egin da bi herrialde hauetan baina defizitak eta sorturikoak handiegia izaten jarraitzen dute.
Greziako milaka langile grebara joan dira gaur Gobernuaren zorroztasun neurrien aurkako protesta berrian. Sindikatu komunistak 24 orduko garraio grebara dei egin du Atenas hiriburua dagoen Atica eskualdean. Eta, ondoren, sektore pribatuko sindikatu nagusiak ere greba dei egin du. Banketxetako langileek, irakasle, abokatu eta kazetariek eta industria arloko beharginek ere lanari utz diote, batzuek bi egunerako soldata murrizketen aurka egiteko.
Greziako Gobernua hartutako neurriek langileen eskubideak zapaltzen dituztela dio sindikatu komunistako buruzagia.
Atenasko metroa geldirik dago eta autobus eta tranbiak tarteka ibiltzen dira. Itsasontzi bat ere ez da gaur abiatu Pireotik ezta Aticako beste bi portuetatik ere. Hezgakin konpainiak normal ari dira lanean baina bidariek zaila dute gaur aireporturaino hurbiltzea.
Grezia aurten ekonomia atzerapeneko bosgarren urtean sartu da. Ia %18-ko langabezia mailarekin.
Desagertu kopuruak gora egin du, 19 dira. Erreskate lanak indartu egin dituzte. Leherketak eragiten ari dira kroskotik sartu eta jendea bilatzeko. Kapitainak, bitartean, epailearekin du zita.
Frantziako Polizia asteburu honetan atxilotutako ustezko hiru ETAkideen etxearen bila dabil. Oraingoz atxiloketa izan zen herriko inguruak ari dira arakatzen Borgoina eskualdean. Herritarren laguntza ere eskatu du Poliziak eta telefono zenbaki bat eman dute horretarako. Jon Etxeberria,. Iñigo Sancho eta Rubén Rivero Auxerreko komisarian daude. Datozen orduetan Paris-era eramango dituzte eta terrorismoaren aurkako epailearen aurrean deklaratu beharko dute. Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, lehergailuak egiteko materiala eta agiri faltsuak atzeman dizkiete.
Gutxienez 17 lagun hil dira bart Beirut-en behera erori den eraikinean. Sorospen taldeak 12 lagun bizirik ateratzea lortu dute eta lanean jarraitzen dute hondakinen azpian oraindik 24 lagun omen daudelako. Eraikina 60ko hamarkadan egina zen eta ondoan beste bi etxe eraikitzeak eroritakoaren zimenduak hondatuta utzi zituen.
6 gorpu eta 16 desagertu daude Italian hondoratutako ontzian. Erreskate lanak gelditu behar izan dituzte ontzia mugitu egin delako. Konpainiak esan duenez, errua kapitainak izan zuen.
Toscanako irlak, 10 kilometro karratu inguru ditu, erreserba natural-biogenetikoa da eta babestuta dago. Arratoiak ontzi eta itsasontzietan iritsi eta "izugarri" ugaldu dira.
Inbasioari aurre egiteko, agintariek 27 tona-pozoi botako dituzte hegazkin batetik uharteko biodibertsitatea babesteko
Aukeratutako metodoak kritikak jaso ditu animalien aldeko elkarteengandik eta Carlo Gasparri arrantza-txapeldunarengandik. Casparrik gutuna bidali die Florentziako Fiskaltzakoei pozoiak brodifacoum duela salatzeko.
Horrekin batera, pozoiak turistengan izan lezakeen eragina ere azpimarratzen du, udan milaka pertsonak bisitatzen baitu irla. Casparrik beste pozoi mota baten alde egiten du.
Bart, txalupa batean zihoazen itsas-lapur batzuek, 'Patiño' Laguntza eta Borrokarako Ontziari eraso egin zioten. Horietariko sei atxilotu egin dituzte eta zazpigarren bat hil egin zen eta lagunek, itsasora bota zuten haren gorpua. 'Patiño' ontzia, Ozeano Indikoan ari da, Europar Batasuneko 'Atalanta' operazioaren barruan.
Defentsa Ministerioak komunikatu baten bidez aditzera eman duenez, 03:30ak aldera izan zen, itsas-lapurrak 'Patiño'ren kontra tiroka hasi zirenean. Horri erantzuteko, "ontzi espainiarrak ere, erasoari ekin zion arma arinak erabiliz".
Hala eta guztiz ere, piratek erasoarekin jarraitu zuten. Hori ikusita, 'Patiño'ko tripulazioak "autodefentsarako sua" erabili zuen. Orduan, itsas-lapurrak ihesean joan ziren. Espainiako ontzian ez zen zauriturik egon.
'Patiño' ontziko helikopteroa txaluparen atzetik joan zen. Ihesean zihoazela, itsas-lapurrek armak, zenbait pakete eta eskala bat uretara bota zituzten. Megafoniaren bidez gelditzeko eskatu zieten, tiroak ere bai, eta azkenean txalupa gelditu egin zen.
Audio eta testurik gabe.
Ingeniari nuklear bat hil dute Iranen. Atentatu batean hil dute autoan bonba jarrita Teheranen. Era horretako laugarren erasoa da. Iranek Israeli egotzi dio atentatua.
Eta Nikaraguan dena prest Daniel Ortegak presidente karguaren sina egiteko. Bere hirugarren agintaldia izango da eta jarraian beteko duen bigarrena, azken bost urteotan ere bera izan baita presidentea. Aurreko ordu haietan ez da protestarik falta izan, oposizioak berriro ere hauteskundeetan izandako iruzurra salatu baitu.
Kargu hartze ekitaldia Managuan egingo da, Iraultzaren plazan, eta han izango dira, besteak beste, Hugo Chavez, Venezuelako presidenteak, eta Mahmud Ahmadineyad, Irangoa.
Konstituzio erreferendum-a Siria. Bashar Al Assad presidentea martxoan deituko duela esan du eta azken aldian izan den indarkeria atzerriko konspirazio bati egotzi dio.
Latinoamerikan lagun dituen herrialdeetara bisita hasi du Mahmud Ahmadineyad Iraneko presidenteak. Babes politiko eta ekonomiko bila joan da programa nuklearra dela eta nazioartearen gero eta presioa zorrotzagoa jasaten ari delako.
Bidaiaren lehengo etapa Venezuela izan du Mahmud Ahmadineyad-ek. Presidente-ordeak eman dio ongietorria baina gau bertan elkarrizketatuko da bere lagun minarekin, Hugo Chavez presidentearekin. Minbiziaren ondorioz zazpi hilabetez etenda izan duen bere presidente programan eman dio ongi etorria Chavez-ek. Ohore bat dela esan du.
Chavez: “Y nos honra con su visita el presidente de Irán, Mahmud Ahmadineyad”.
Gai ekonomikoak izango dituzte mintzagai baina zalantzarik gabe Estatu Batuetako Gobernuak Venezuelak Miamin zuen kontsula bidali izana ere bai. Livia Acostari Irandarren laguntzarekin Estatu Batuetako erakunde eta zentral nuklearren kontrako ziber erasoak prestatzea leporatu diote.
Chavez-ekin elkarrizketatu ondoren, Ahmadineyad Nikaraguara joango da Ortega presidentearen kargu hartzera eta hurrengo egunetan Ekuador eta Kuba bisitatutako ditu. Programa nuklearraren ondorioz ezarritako zigorrei aurre egiteko babes politikoa eta ekonomikoa lortzea du helburu bidaiak.
Txosten baten arabera, larrialdi...
1:44 min.
2012/02/03
Manifestari bat eta militar bat hil...
0:53 min.
2012/02/03
Errusian eta Polonian hil dira...
1:32 min.
2012/02/03
74 pertsona hil, 248 zauritu eta...
1:53 min.
2012/02/02
Motor batean ezkutatuta zegoen...
1:55 min.
2012/02/02
200 lagun bizirik erreskatatu...
0:29 min.
2012/02/02
Siriako erregimenaren aldekoen eta...
2:00 min.
2012/02/02
Erreboltariek dagoeneko Damasko...
1:40 min.
2012/02/01
Hotz siberiarrak ez al du Europa...
2:34 min.
2012/02/01
Eurostaten arabera, Europar...
1:54 min.
2012/01/31
Hurbil zegoen sute bat eta zegoen...
0:39 min.
2012/01/30
Manifestariek hiriko hainbat zona...
1:16 min.
2012/01/30
Gainera, inplanteen eta minbiziaren...
0:31 min.
2012/01/27
Genozidio eta gerrako-krimenengatik...
1:40 min.
2012/01/27
Jean-Claude Mas Florent Poly Implant...
0:52 min.
2012/01/26
Oraingoz bost pertsona soilik atera...
1:13 min.
2012/01/26
'Chico...
1:40 min.
2012/01/25
Eskoziako ministro nagusiak 2014an...
1:41 min.
2012/01/25
Human Rigths Gobernuz Kanpoko...
2:26 min.
2012/01/24
'Costa Concordia'ren...
1:43 min.
2012/01/24
Parte-hartzea txikia izan da, 4,5...
0:38 min.
2012/01/23
Bi atxilotu gehiago...
1:06 min.
2012/01/23
Christine Lagarde NDFren zuzendariak...
2:13 min.
2012/01/23
Maritza Pelegrino Villarren emazteak...
1:21 min.
2012/01/20
Ontzia gehiago hondoratu da eta...
1:18 min.
2012/01/20
Artxiboak gordetzeko eta...
1:48 min.
2012/01/20
AEBetako Kongresua pirateriaren...
2:01 min.
2012/01/19
Ekonomia mailan lankidetza...
1:29 min.
2012/01/19
Epailearen aurrean, Francesco...
2:44 min.
2012/01/18
Euroguneko krisiak omen du horren...
2:10 min.
2012/01/18
Greziarrak kalera atera dira soldata...
1:49 min.
2012/01/17
Denera jada 11 lagun dira joan den...
0:44 min.
2012/01/17
Atxilotuak Jon Etxeberria Oiarbide,...
1:10 min.
2012/01/16
Beste ezbehar bat gertatu da bart...
0:45 min.
2012/01/16
Guztira sei pertsona hil dira,...
0:47 min.
2012/01/16
Arratoiak "izugarri"...
1:15 min.
2012/01/13
'Patiño' ontzian...
1:29 min.
2012/01/12
2010eko urtarrilaren 12an izandako...
1:28 min.
2012/01/12
Gobernuarentzat lan egiten zuen...
0:36 min.
2012/01/11
Oposizioak berriro ere...
1:06 min.
2012/01/10
Siriako presidenteak "Siriaren...
0:43 min.
2012/01/10
Irango presidentea bihar bilduko da...
1:54 min.
2012/01/09