Errege Kopako finalerdietako kanporaketa bideratu zuen Athleticek Anduvan (Miranda Ebro). Zuri-gorriek 1-2 irabazi zioten Mirandes-eri joaneko partidan, Burgoseko zelaian. Bielsaren mutilek lehen zati bikaina jokatu zuten.
Lehen zatian Athletic ikaragarri ondo aritu zen eta Mirandes baino askoz hobea izan zen. Athletic markagailuan aurreratu zen De Marcosek bakarkako jokaldi paregabea egin eta Llorentek haren erdiraketa sareetara bidali zuen. Mirandesek ez zuen bururik altxatu eta gutxi geroago bigarren gola jaso zuen.
Pousoren taldea erreakzionatzen saiatu zen, baina aurreneko zatian ia ez du arriskurik sortu, izan ere, zuri-gorriek ederki defendatu zuten.
Bigarren zatia, partida erabat aldatu zen eta Mirandesek gehiago sakatu zuen. Gainera, bizkaitarrek fisikoki behera egin zuten. Zuri-gorriek ez zuten jokaldirik lotu eta Pousorenek aldea murriztu zuten luzapenean.
Mirandes denboraldiko ustekabe nagusia hartuko du Athleticek Errege Kopako finalerdietan. Joaneko neurketa gaur, gaueko 22:00etan, jokatuko dute bilbotarrek Anduvan, Miranda Ebron. Zuri-gorriek beste final batetarako txartela lortu nahi dute eta Burgoseko taldeak beste mirari bat, izan ere, dagoeneko lehen mailako hiru talde utzi ditu bidean.
Anduvan talde handi bat aurrean izango dutela badakite zuri-gorriek, baina Errege Kopan galdu gabe eta golik jaso gabe jarraitu nahi dute bilbotarrek. Final-laurdenetan Mallorca menderatu zuten bizkaitarrek eta BBVA Ligan seigarren postuan dira 29 punturekin.
Gainera, Vallecasen Rayo Vallecanori 2-3 irabazi ostean helduko dira Anduvara zuri-gorriak. Fernando Llorente gorputzaldi ezin hobean helduko da norgehiagokara, izan ere, hiru gol sartu zituen Madrilen eta Mirandesi aurre egiteko arma nagusia izango da.
Miranda Ebroko taldeak ilusioa eta fedea erabiliko ditu Athleticen indarrari eta grinari aurre egiteko. Anduva presio-eltze bat bihurtuko da eta lehen mailako laugarren arerioa kaleratzeko ezinbestekoa izango da zaleen bultzada. Dagoeneko Vila-real, Racing eta Espanyol Kopatik at utzi ditu Mirandesek.
5-1 Realak Gijon-go Sporting-i baina emaitza horrek z du adierazten jokoan ikusten den guzti-guztia. Zuriurdinak estu eta larri ibili ziren. Zurutuzak bi gol egin zituen partidaren lehen minutuetan eta gero zelaia utzi behar izan zuen sudur hezurra hautsita. Eta bi goleko erronkarekin Realak lasaitu egin zen eta Sporting-ek gola egin zuen. Partidaren azken txapan baina txuriurdinak suspertu ziren eta Elustondok, Aranburuk eta Griezmann-ek gainerako golak egin zituzten.
Bartzelonak eta Real Madrilek ikuskizun bikaina eman dute asteazken honetan Camp Noun jokatu den Errege Kopako final-laurdenetako itzulerako partidan. Bi taldeek ikuskizun bikaina eman dute eta azken emaitza 2-2koa izan da eta Bartzelona sailkatu da finalerdietara.
Real Madrilek hasiera bikaina eman zion partidari. Hainbat gol aukera oso argiak izan zituen, hala ere, ez zuen golik egin. Barça sufritzen ari zen, baina lehen zatiaren amaieran bi gol sartu zituen. Lehena Pedrok sartu zuen 41. minutuan eta bigarrena, Alvesek atsedenaldira iritsi aurretik.
2-0ekoarekin hasi zen bigarren zatia, baina Real Madrilek ez zuen etsi eta arazoetan jarri zuen Bartzelona. Cristiano Ronaldok 67. minutuan 2-1ekoa sartu zuen eta 71.ean Benzemak 2-2koa sartu zuen Camp Nouko zaleak urduri jarrita.
Azkenean, 2-2ko emaitzarekin bukatu zen partida eta joanekoan Bartzelonak 1-2 irabazi zuenez, katalanak pasa dira Errege Kopako finalerdietara.
Mirandes eta Athleticen arteko joaneko partida, Kopako finalerdietako neurketa, urtarrilaren 31an, asteartean, 22:00etan jokatuko da Anduva futbol zelaian, klubak jakitera eman duenez.
Athleticek bere 43. finalerdia jokatuko du Errege Kopan Mallorca kanporatu ostean. Zuri-gorriek joaneko partidaren 2-0ekoa on egin dute final-laurdenetan, izan ere, 0-1 irabazi zuten itzuliko neurketan, asteazkenean.
Jokatutako 43 finalerdi horietatik, talde bizkaitarrak 28 gainditu zituen eta 18 aldiz txapeldun izan zen. Beste 10 final galdu zituen, ostera, eta 14 aldiz kanpoan geratu zen finalerdietan.
Audiorik gabe.
Gaur gaueko 22.00etan, Bartzelona eta Real Madril ariko dira aurrez aurre Camp Noun) Errege Kopako final-laurdenetako itzulerari dagokion partidan. Joaneko neurketan 1-2 irabazi zuen Bartzelonak.
Talde blaugrana faboritoa da kanporaketa pasatzeko, baina Guardiolak argi du ez dela aurkariaz fidatzen. Hori helarazi nahi die bere jokalarie erlaxatu ez daitezen. Pepek jokatzekotan ea Figori gertatu zitzaion bera gertatuko zaion galdetu diote Guardiolari eta bere erantzuna honakoa izan da: "Figorekin gertatutakoa errepikatzen bada ez dugu ezer ikasi. Gure zaleak damututa daude egun hartan eman ziren bezalako portaerekin".
Bestalde, Real Madrilen argi daukate oso zaila izango dela kanporaketa pasatzea eta itzulerako partidatik daramaten desabantaila iraultzea. Urak nahasita datoz etxe zurian. Mourinhok taldea ekainean utziko duela esaten duten albisteak daude, aldagelan barneko gauzak prentasri filtratzen dizkion norbait dagoenaren zurrumurrua era badago eta aldagela barruan taldetxoak daudela ere esaten da.
Mourinhok, prentsaurrekoan gaurko hamaikakoari buruzko zalantza batzuk dituela adierazi du. Pepe fisikoki ondo egongo balitz Camp Noun hasierako hamaikakoan egongo zela ere zihurtatu du Mourinhok.
Audiorik gabe.
Athletic asteazken honetan lehiatuko da Mallorcarekin, Errege Kopako finalerdietara heltzeko helburuarekin. Bilboko taldeak bi eta huts irabazi zuen joaneko partidan, baina badaki ezin dela Caparrosen taldeaz fidatu. Izan ere, Reala markagailu berdinarekin heldu zen eta sei gol jaso zituen.
Ligan Real Madrilen kontra galdu arren, Athletic konfiantzaz helduko da norgehiagokara, batez ere azken partidetan egindako joko ona dela eta. Gainera, Aurtenetxe hamaikakora itzuliko da, Bernabeuko partidan zigortuta egon eta gero.
Mallorcak, berriz, badaki guztia posible dela eta, horregatik, partida ona egitea espero du, "lehoiak" mendean hartzea helburu hartuta. Izan ere, Caparrosek eta bere jokalariek adierazi dutenez, kanporaketan aurrera egitea "zaila da, baina ez ezinezkoa".
Athletic atzo ondo hasi baina gaizki bukatu. Partida zaila zuten zurigorriek Santiago Bernabeun eta azkenean Real Madrilek lortu zuen garaipena. Mourinhorenak 4-1 hartu zuten mendean Athletic. Bilbotarrak oso ondo aritu ziren lehen zatian eta Llorentek 0-1koa ezarri zuen baina segituen erabili irauli zuen merengeek partida eta bigarren zatian erabateko nagusitasuna erakutsi zuten. Epailaren erabakiok ere zeresana eman dute. 26 punturekin bukatu du Athletic-ek lehen itzulia.
Realak, ostera, 21 punturekin bukatu du lehen itzulia, ez da marka makala baina espero zena baino txarragoa da. Izan ere, aparteko hasiera eman zioten txuriurdinek aurtengo ligari. Taldean irregulartasuna da nagusi.
Bihar Ligan Realak jokatuko du eta Osasunak eta Athletic-ek domekan. Eta badadue azpimarratzeko zenbait datu. Alde batetik, litekeena da Iñigo Perez-ek ezker hegalean jokatzea Bernabeun. Realean Atletico Madril-i irabaztea ez dute beste pentsamendurik eta Osasuna ateak itxita entrenatu da Valentziaren bisita tentuz prestatu nahi du Mendilibarrek.
Audiorik gabe.
Joaquin Caparros entrenatzailea San Mamesera itzuli da, baina zuri-gorriek ez diote oparirik egin, izan ere, Athleticek Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketan aurrea hartu du. Zuri-gorriek 2-0 irabazi diote Mallorcari. Fernando Llorentek eta Iker Muniainek sartu dituzte bi golak.
Lehenengo zatian bi taldeen arteko berdintasuna nagusi izan da. Athletic partidari erritmoa sartzen saiatu da. Mallorca, ostera, kontrakoa egiten saiatu da, hau da, jokoa hoztu faltak eginez eta baloiaren kontrola mantenduz.
Hala eta guztiz ere, Caparrosen taldeak bi aukera garbi izan ditu kontraerasoan, baina Gorka Iraizozek bi geldiketa ikaragarri egin ditu. Atezain zuri-gorriak erabakigarria izan da, izan ere, bere bi geldituak Mallorcak aurrea ez hartzeko funtsezkoak izan dira.
Athleticek ere arriskua sortu du Mallorcaren arean. Herrerak eta De Marcosek bi jaurtiketa arriskutsu egin dituzte. Lehenengoa gutxigatik kanpora joan da eta bigarrena Calatayudek gelditu du. Athleticen lehen gola jokaldi on batean etorri da. De Marcosek erdiraketa bikaina egin eta Llorentek sareetara bidali du baloia.
Bigarren zatiko hasiera aurrenekoaren antzekoa izan da. Athletic erasoan saiatu da berriro, eta Iñigo Perezek hiru jaurtiketa egin ditu jarraian. Perez Iraolaren ordez berdeguneratu da bigarren zatian.
Munianek gutxi geroago bigarrena egin du. Susaetak orpoz baloia eraman eta barnekaldia egin ostean erdiraketa paregabea egin du. Bielsaren jokalariek segidan buruz sartu duten seigarren gola izan da.
2-0ekoarekin Mallorcak aurrera egin du eta kornerren bidez Iraizozen atea bilatzen saiatu da. Bigarren zatian zortzi korner izan ditu Caparrosen taldeak, baina ez du etekinik atera.
Audio eta testurik gabe.
Athletic-ek garapen handia lortu zuen. 3-0 hartu zuten mendean zurigorriek Levante etxean eta atzoko garaipenari esker jauzi handia egin du Bielsaren taldeak sailkapen nagusian, une honetan bosgarren tokian dira, Europako tokietan. Eta txapeldunen ligatik lau puntura. Atzoko hiru golak, gainera, buruz egin zituzten, Amorebietak lehena, Llorentek bigarrena eta Mikel San Josek hirugarrena. Emaitza ezin hobea asteazkenean Mallorcaren kontrako Kopako partidari ekiteko.
Osasunak, aldiz, galdu egun zuen Nafarroako Erresuman Racing-en kontra 0-2. Etxeko aurreneko porrota izan zen. Epaileak kanpotarren aldeko bi penalti adierazi zituen.
Athleticek, distirarekin Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortu du San Mamesen. Albacete duin bat kanporatu dute zuri-gorriek. Bielsaren jokalariek abagune ugari izan dituzte eta eskandaluzko emaitza lortu ahal izan dute, baina zuri-gorriek kale egin dute errematean.
Zuri-gorriek neurketa kontrolatu eta aukera gehiago izan dituzte aurreneko gola sartu aurretik. Bien bitartean, Albacete kontraerasoan saiatu da eta Bielsarenen baloi irteera oztopatu nahi izan dute presioa goian eginez.
Zuri-gorrien aurreneko gola Muniainen jokaldi paregabe batean etorri da. Susaetak nafarraren pase zoragarri bat aprobetxatu du Albaceteko atezaina buruz gain gainditzeko.
Bigarren zatiak lerro beretik jarraitu du, baina aurreneko zatian gertatu ez bezala, Bielsaren mutilek abagune gehiago aprobetxatu dituzte. Horrela, Herrerak gol ikaragarria sartu du jokaldi on bati amaiera emanez.
Hamar mintu geroago Toquerok hirugarrena egin du orpoz eta San Josek markagailua itxi du burukada baten bidez laugarrena sartu baitu. Gol gehiago sartzeko aukerak izan ditu Athleticek, baina Bielsaren jokalariek ez dute asmatu.
Gola bai ala bai lortu beharko du Marcelo Bielsaren taldeak San Mamesen Albacete Errege Kopatik kanporatzeko. Final-laurdenetan Joaquin Caparrosen Mallorca izango litzateke zuri-gorrien aurkaria eta Bilboko taldeak ez du ezustekorik nahi Bigarren B Mailako taldearen kontra. Hori dela eta, Rosarioko entrenatzaileak Fernando Llorente hasierako hamaikakoan jarriko du. Azkenengo asteetan zuri-gorriek gol falta handia somatu dute eta horregaitik aurrelari errioxarraren beharra du Athleticek.
Hamaikakoan beste aldaketa bat egingo du Bielsak, Fernando Amorebieta lesionatuta baitago. Bere ordez, Mikel San Jose nafarrak jokatuko du defentsan. Albacetek defentsa sendoa duela argi utzi zuen joaneko partidan eta Athleticen helburua aukerak gauzatzea izango da.
Espainiako itzulia abuztuaren 18an hasiko da Nafarroako hiriburuan eta lehen egunetan euskal errepideetatik pasako da. Amaiera Madrilen izango da irailaren 9an.
Zer demontre gertatu zen atzo Mallorca eta Realaren artean sinesgaitza izan zen eta. Egun beltza Realaren historian. Bi goleko errenta zuen talde txuriurdinek eta, gainera, atzoko itzulera partidu irabazten hasi zien gipuzkoarrak Ifran-ek sartutako golari esker. Sei minutuan baina, hankaz gora jarri zuen Mallorcak Iberostar-reko neurketa hori. 33, 35, 37 eta 39. minutuetan Eñaut-en atea zulatu zuten Caparros-enek eta jardunaldiko ezustea eman. Bigarren zatian beste bi gol jaso zituen Realak. 6-1 eta Kopatik at. Montanier haserre zegoen partida bukatuta.
Athletic-ek, ostera, bihar jokatuko du Albaceteren kontra. Bielsak esan du Llorente hasiera hamaikakoan egongo dela ezusterik ezean. Joanekoa 0-0 bukatu zen nahitaez sartu beharko dute zurigorriek gola final laurdenetara igaro nahi badute.
Bestalde, Mirandés-ek Racing-i irabazi zion eta final laurdenetan egongo da.
Reala prest dago Mallorcaren kontra borrokatzeko. Gipuzkoarrak Mallorcan dira jada, atzo iluntzean iritsi ziren eta gaurko partiduari begira azken entrenamendua egin dute goizean. 2-0-ko errenta du Errealak baina, hala ere, ez dago fidatzerik. Izan ere, Joaquin Caparros-en taldeak emaitza horri buelta ematea bilatuko du. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da Kopako itzulera partida hori. Gipuzkoarren helburua, jakina, final-laurdenetarako pasea eskuratzea da.
Audio eta testurik gabe.
Golak: 0-1, 17. minutua: Llorente....
1:19 min.
2012/02/01
Mirandes talde handia dela badakite...
1:26 min.
2012/01/31
Ligako hogeita batgarren...
0:46 min.
2012/01/30
Ligako hogeita batgarren...
0:23 min.
2012/01/27
Etxeko taldea 2-0 hasi da irabazten,...
1:37 min.
2012/01/26
Joaneko partida 22:00etan jokatuko...
0:56 min.
2012/01/26
Norgehiagoka 22:00etan hasiko da....
2:05 min.
2012/01/25
Marcelo Bielsak zuzendutako taldea...
1:34 min.
2012/01/25
Asteburu honetako jardunaldian...
0:44 min.
2012/01/23
Asteburu honetako jardunaldian...
1:03 min.
2012/01/20
Athleticek lan ona egin eta...
2:24 min.
2012/01/19
Marcelo Bielsak Levante 3-0 jipoitu...
1:57 min.
2012/01/18
Hemeretzigarren jardunaldian Realak...
1:11 min.
2012/01/16
Aurreneko zatian Athleticek aukerak...
1:36 min.
2012/01/13
Amorebieta lesionatuaren eta...
1:09 min.
2012/01/12
Espainiako itzulia abuztuaren 18an...
0:38 min.
2012/01/11
Joanekoan 2-0 irabazi zuten arren,...
0:59 min.
2012/01/10
Ligako hamazortzigarren jardunaldian...
0:42 min.
2012/01/09