Bere burua entregatu du Usurbilgo banku bateko langileak atxiki ostean

Lapur batek ia ordu eta erdiz atxiki ditu bankuko langileak eta bezero bat, baina denak onik daude.

Lapur bat Usurbileko banku batean sartu da gaur goizean, eta barruan zeudenak atxiki ditu. Ondoren, baina, bere burua entregatu eta Ertzaintzak atxilotu egin du.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lapurreta saiakeran ez da inor zauritu, baina langile bat osasun zentro batera eraman behar izan dute, antsietateak jota.
Lapurreta saiakera 10:00etan hasi da, Rural Kutxako sukurtsal batean, Zubiaurrenea kaleko laugarren zenbakian. Ordu horretan, pertsona bat barruan sartu, eta arma bat eskuan, osten saiatu da.
Lapurretetarako alarma piztu denean, Ertzaintza bertaratu egin da, eta ondorioz, lapurrak bankuko langileak eta bezero bat atxiki egin ditu.
Lapurrak burua estalita eta eskuan pistola bat zeramala bankuko langile bat eta bezero bat bainugelan sartzera behartu ditu.
Ertzaintzaren negoziatzaile batek harekin hitz egin du, eta haren bikote-kidearen laguntzaz, lapurrak bere burua entregatzea lortu du 11:20an.
Erasotzailea 42 urtekoa da, eta bankua dagoen kalean bertan bizi da.
Mertxe Aizpurua Usurbileko alkateak esan duenez, eskuan zuen pistola faltsua zen.

Patxi Lopez ez da Rubalcabaren 'bigarrena' izango, Aresen arabera

Herrizaingo sailburuak lehendakaria Alfredo Perez Rubalcaren zuzendaritzan izango dela esaten duten informazioak ezeztatu ditu.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusi izanez gero Patxi Lopez ez dela ministroaren bigarrena izango esan du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Aresen hitzetan, aukera hori "erabat baztertu zuen" lehendakariak berak, Jaurlaritzaren buruan jarraitzeko apustua agertuta.
"Aukera hori argi eta garbi baztertu zuen lehendakariak bere erabakia euskal politikan jarraitzea eta lehendakari izaten jarraitzea zela iragarri zuenean", azpimarratu du Ares-ek.
"Kargu garrantzitsua izango du, oso nabarmena eta lehen mailakoa, Rubalcabak irabaziz gero", adierazi dute ministro ohiaren ingurukoek El Mundo egunkarian.
Sozialisten zuzendaritzan kargua izateko aukeraz galdetu diotenen bakoitzean, Patxi Lopezek berak Euskadirekin konpromisoa duela erantzun du.
Hala ere, aurreikuspen guztien arabera, Euskadiko hauteskundeetan emaitza onak lortu ezean, bere aukera Madrilera joatea izango litzateke, 2015eko hauteskunde orokorretan Rubalcabaren 'bigarrena' izateko.

Ares: 'Euskadi ez dago hondoak jota eta Urkullu gezurretan ari da'

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuak dio jeltzaleen presidenteak Jaurlaritza ahuldu nahi duela.

Rodolfo Aresek gezurtatu egin du gaur Iñigo Urkullu jeltzaleak egin duen salaketa. Urkulluren esanetan, Jaurlaritzako sailburu baten dei "larria" jaso zuen euskal erkidegoa "porrot egiteko zorian" dagoelako eta "1.000 miloiko zuloa" duelako.
"Euskadi ez dago porrot egiteko zorian, eta Urkullu manipulatzen ari da", esan du Aresek Sevillan, Alderdi Sozialistaren Kongresuaren etenaldi batean. Herrizaingo Sailburuak "goitik behera" gezurtatu nahi izan du Urkulluk gaur egindako salaketa. "Zailtasunak ditugu, beste autonomi erkidego batzuk bezalaxe, baina ez gaude hondoak jota", esan du.
Aresen hitzetan, lehendakariak hartueman ezberdinak izan ditu euskal alderdien ordezkariekin fiskalitatearen inguruko adostasun bat bilatzeko asmoz, bide horretatik diru-bilketa eta diru publikoen egoera hobetu ahal izateko.
"EAJ manipulatzen ari da, Jaurlaritza eta Euskadi ahultzeko. Urkulluk arduratuago dago Jaurlaritzari oldartzen, krisialditik irteteko lan egiten baino", esan du.

Tenperaturak, zeroz azpitik

Bilbo baino ez da esnatu tenperatura positiboekin (3 ºC). Hiriburu hotzena, Iruñea (-6 ºC).

Ostegun honetako elurteen ostean, hotz siberiarrak klima okertzen jarraituko du gaur. Oraindik ere, bi egun gordin izango ditugu.
EAEn eta Nafarroan alerta laranja dago oraindik, hotza eta izozteak direla eta, baina gaurko ez dira espero atzo beste elurte. Elurra baino, izotza izango da kezkagarriena.
Hotza, hori bai, oso handia izango da, eta tenperaturak gradu batzuk jaitsiko dira. Hiriburuen artean, Bilbon baino ez daude tenperatura positiboak (3 ºC), gainerakoak zeroz azpitik daude: -2 ºC Donostian, -3 ºC Gasteizen eta Baionan eta -6 ºC Iruñean. Nafarroako hiriburuan, hotz-sentsazioa -9 gradukoa da.
EAEko eta Nafarroako errepide sare nagusia zabalik dago, baina kontu handia izan beharra dago gidatzerakoan, errepide asko izotz bete egongo baitira. Batik bat N-240, N-1, A-15 eta A-10 errepideetan eskatzen dute arretaz gidatzea. Araban, Herrerako, Urduñako eta Opakuako mendateak itxita daude.
Asteburuari begira, eskola-kirol lehiaketa guztiak bertan behera utzi dituzte EAEn, eta ehiza jarduerak ere Bizkaian eta Gipuzkoan. Halaber, atzo egin bezala, Mondragon Unibertsitateak gaur ere utzi ditu bertan behera klaseak.

Patxi Lopez berekin nahi duela baieztatu du Rubalcabak

PSOEren idazkari nagusirako hautagaiak esan du beregatik izango balitz "dena" izango dela lehendakaria, baina oraindik ez omen du pentsatu alderdiko bigarren buruzagirako nahi ote duen.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaiak, idazkari nagusi izendatzen badute Patxi Lopez lehendakaria berekin nahi duela esan du, eta beregatik izango balitz lehendakaria "dena" izango dela esan du. Hala ere, oraindik ez omen du pentsatu alderdiko bigarren buruzagirako nahi ote duen.
Alfredo Perez Rubalcaba Patxi Lopezen inguran hitz egin zuen. "Bere esku dago etorkizunean zer egingo duen, orain lehendakari da, eta oso garrantzitsua da hori, baina niregatik izango balitz dena izango litzateke"

Gizon bat atxilotu dute bikotekidea itotzen saiatzeagatik, Getxon

SOS Deiakek biktimaren deia jaso du: "Laguntza, hil egin nahi nau!". Ustezko erasotzaileak 25 urte ditu.

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Getxon bikotekidea jo eta bururdiarekin itotzen saiatzea leporatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Goizaldeko ordu biak aldera, SOS Deiakek biktimaren deia jaso du honakoaz ohartaraziz: "Laguntza, hil egin nahi naute!". Baina deia eten egin da hitz egiten ari zirenean. Gero jakin ahal izan dutenez, bikotekideak kendu egin dio telefonoa kolpe batez eta eskegi egin du. Baina, kaletik oihuak entzunda, beste pertsona batek deitu du eta erasoa non gertatzen ari zen jakinarazi dio Ertzaintzari.
Agenteak etxebizitzan bertaratu dira eta 25 urteko ustezko erasotzailea atxilotu eta biktima artatu dute.
Dirudienez, bikotea sesioan aritu da eta ondoren gizonezkoak iletik tira egin dio emakumeari, paretaren kontra bultza egin dio eta buruko kuxin batekin itotzen saiatu da.

Zazpi pertsona zauritu dira Gasteizen, autobus batek talka egin ostean

Pesa konpainiako autobusak zuhaitz baten aurka talka egin du Donostiara zihoanean. Antza denez, autobusak talka egin ostean, beste autobus batek atzetik jo du.

Autobus batek zuhaitz baten aurka talka egin du Gasteizko Portal de Gamarra kalean. Istripuaren ondorioz, zazpi pertsona zauritu dira. Autobusak talka egin ostean, beste autobus batek atzetik jo du, Gasteizko Udalak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.
Zauritutakoen artean, autobuseko gidaria aurkitzen da.

Elurra hiriburu guztietara zabaldu da

Euskal hiriburuek guztiek aldizkko elurrak jasaten ari dira. Tenperatura altuenak Bilbon daude (0ºC), gainerako zonaldetan zeroz azpitik.

Hotz siberiarra geurean daukagu dagoeneko, eta elurra kostaldera ere iritsi da. Lurralde osoan ari du aldizka elurra egiten, batik bat Gasteizen, baina Bilbon, Donostian, Iruñean eta Hendaian ere bai.
Elurte handienak Gasteizen izan dira, baina egoera are gehiago okertuko da arratsaldean, elur egiten jarraitzen baitu. Arratsaldeko lehen orduan, tenperaturak 2 gradu zeroz azpitik zeuden, eta elur-geruza 5-6 zentimetrokoa zen. Garraio publikoa arazo barik ari da zerbitzua eskaintzen.
Donostian ere elurra gatzatu egin da. Dena zuri dago, baina errepideak garbi daude. 13:00etan, -1 ºC egin du, baina Berastegin 5 gradu zeropera jaitsi dira tenperaturak.
Mondragon Unibertsitateak bertan behera utzi ditu arratsaldeko klaseak Arrasaten, Oñatin eta Eskoriatzan, eta ondorioz, 2.000 ikasle eskola barik geratuko dira. Gainera, Gipuzkoako Aldundiak asteburuko eskola-kirol ekitaldiak bertan behera uztea gomendatu du.
Bilbon aldizka ari du elurra egiten, baina ez da gatzatu. Errepideetan ez dago aparteko arazorik, eta tenperaturak 0 ºC-tan daude.
Iruñean elurte handiak izan dira goizean, baina okerrena arratsaldean iritsiko da. Tenperaturak zeroz azpitik 2 graduraino jaitsi dira, baina, haizearen ondorioz, hotz-sentsazioa -7 ºC-koa da. Errepideetan eta eguneroko jardueretan ez da arazorik eratu.
Orain arte, denboraleak ez du arazo larririk eragin, eta errepide sare nagusia zabalik dago. Bigarren mailako sarean, baina, ibilgailuek kateak behar dituzte hainbat mendatetan. Herrizaingo Sailak ardura berezia eskatu du gidatzerakoan, eta, horren ildotik, gomendio batzuk eman ditu.

Eusko Jaurlaritzak lan-eskaintza publikoak negoziatuko ditu Rajoyrekin

Mariano Rajoyren Gobernuak Espainian lan-eskaintza publikoak izoztea erabaki du. 2012an, EAEn, Hezkuntza, Osakidetza, Administrazio Orokorra eta Justizia arloetan egingo dira lan-eskaintza publikoak.

Eusko Jaurlaritzak Mariano Rajoyren Gobernuarekin negoziatuko du 2012an Euskadik lan-eskaintza publikoak deitu ahal izatea, bitarteko kontratu asko baitaude EAEko Administrazioan.
Horrela iragarri du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Bileraren osteko prentsaurrekoan, Mariano Rajoyren Gobernuak Espainian lan-eskaintza publikoak izoztea erabaki ostean.
Mendiaren hitzetan, 2012an, iaz deitutako lan-eskaintza publikoak egingo dira; besteak beste, Hezkuntza, Osakidetza, Administrazio Orokorra eta Justizia arloetan.
Gobernuak 2012rako lan-eskaintza publikoen izozketa proposatu arren, Eusko Jaurlaritzak aurten deialdi gehiago egin nahi ditu, 2009ko EAEko Administrazioaren eta gehiengo sindikalaren arteko akordioak jasotzen duenaren arabera.
Akordio horren helburua bitarteko lanpostuen indizea murriztea zen; 2009an % 32ak bitarteko kontratua zuen EAEko Administrazioan.

Gatza, elur makinak eta etxerik gabekoentzako oheak, hotzaren aurrean

Arabako Foru Aldundiak larrialdi plana abian jarri du. Gipuzkoak elurra kentzeko 68 aparatu prest ditu; eta Bizkaian, 42 daude.

Euskalmeten arabera, asteazkenean eguraldiak txarrera egingo du. Arratsaldetik aurrera tenperaturak nabarmen egingo du behera, haizea iparraldera aldatuz doan heinean. Elur-kota ere oso bizkor jaitsiko da, eta egunaren amaieran 0-100 metrora kokatuko da. Dena den, egunaren bigarren partean atertzeko joera izango du eguraldiak.
Muturreko tenperatura baxuei dagokion abisu horia ezarri da, izan ere tenperatura maximoa kostaldean ez da 3 gardutik pasako eta Kantauri zonaldeko barnealdean maximoa 2 gradukoak izango dira. Minimoak, ordea, -3-4 gradukoak izango dira.
Ostegunetik aurrera, hotz handia izango da protagonista eta izotza eta elurra izango dugu. Elur-kota itsas mailara jaitsiko da. Errusian kokatutako antizikloi indartsu baten eraginez emango da egoera hau. Europako eguraldia baldintzatuko du antizikloiak, aire oso hotza sartuz kontinenteko zati handi batean.
Errusian kokatua dagoen antizikloi batek Europako eguraldia baldintzatzen du eta egun hauetako egoeraren erruduna da; izan ere, aire hotza zabaltzen du kontinentean zehar eta ekaitzen ohiko mugimendua blokeatzen du.
EAEko erakundeek neguko larrialdi plana abian jarri dute, udaletxeek behartsueei lo egiteko toki gehiago prestatu dizkiete tenperatura hotzei aurre egiteko eta kalean ez geratzeko.

18 urteko atxilotua Gasteizen, adingabeei sexu-erasoak egitea egotzita

18 urteko ustezko erasotzaileak onartu egin du adin txikikoei sexu-erasoak egiten zizkiela euren etxeko atarietan.

Gasteizko Ertzaintzak, Udaltzaingoarekin batera, 18 urteko gazte bat atxilotu du, azken hilabeteetan hirian adingabekoei sexu-erasoak egitea egotzita. 18 urteko ustezko erasotzaileak onartu egin du adin txikikoei sexu-erasoak egiten zizkiela.
Biktimak 7 eta 14 urteko bitarteko adina dute. Erasoak urrian hasi ziren eta urtarrilera arte gertatu dira. Denera bost salaketa jaso ditu Ertzaintzak eta sei adingabeko izan dira biktimak.
Erasotzaileak biktimak kalean aukeratzen zituen eta jarraitu egiten zien etxeko atarietan eurekin sartzen zen arte. Ondorez, sexu-harremanak izateko mehatxatzen zien eta batzuetan indarra ere erabiltzen zuen. Kasu batzuetan gainera, mugikorrarekin grabatu egiten zuen erasoa.

Patxi Lopezen esanetan, etorkizuna ez da ahanzturaren gainean eraikiko

Ertzaintzaren 30. urterreneko ekitaldian izan da Patxi Lopez lehendakaria. Bertan ETAk hildako ertzainen omenez jarritako su-ontziaren garra itzali dute.

Ertzaintzaren sorreraren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin dute gaur Arkautin, besteak beste, azken 19 urtetan terrorismoaren biktimen omenez piztuta izan den su-ontziko garra itzali dute.
Patxi Lopez lehendakariak ETAk hildako Ertzaintzaren agenteak izan ditu gogoan bereziki bertan egin duen hitzaldian, etorkizuna ez dela "ahanzturan oinarrituta eraikiko" azpimarratu du.
Su-ontziko sugarra 1993ko abenduan piztu zuten, ETAk Joseba Goikoetxea Ertzaintzaren sarjentua hil eta gero. Garai hartan, Juan Maria Atutxa zen Herrizaingo sailburua.
Hain zuzen, ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri eta gero su-ontziaren garra itzaltzea erabaki zuten, indarkeriak irauten zuen bitartean piztuta mantentzeko asmoarekin jarri baitzuten. Sugarra, Juan Maria Atutxa Herrizaingo sailburu ohiak, Joseba Goikoetxea ertzainaren semeak, berriki Ertzaintzan sartu denak, eta Jose Antonio Varela Ertzaintzaren zuzendariak itzali dute.
Ondoren, lehendakariak eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak ETAk hildako 38 ertzainen omenez jarritako bi monolito estalgabetu dituzte eta lore eskaintza egin dute.

EAEko langabeek BGAEetatik dirua erretiratu ahal izango dute

Egun, 200 erakunde inguru daude Euskal Autonomia Erkidegoan, 1.300.000 bazkide eta 19.000 milioi euroko ondarearekin (EAEko Barne Produktu Gordinaren %30).

Eusko Legebiltzarreko Gizarte-Politika, Lan eta Berdintasun Batzordeak Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko erakundeen gaineko Legea onartu du gaur. Honen arabera, langabezian sei hilabete eman dituen pertsona batek bere dirua erretiratu ahal izango du, eta ez du erretirora itxaron beharko.
Langabezian sei hilabete eman dituen pertsona batek Gizarte-Aurreikuspeneko erakundeetan duen dirua jaso ahal izango du.
Beraz, ez da hamar urteko muga bete beharko, eta langileek ez dute erretiroa hartu arte itxaron beharko.
Horrez gain, gaixotasun larriak, ezintasuna edo menpekotasun egoerak pairatzen dituen langile batek ere dirua eskuratu ahal izango du.

Munilla: 'Ez dago erlijiosoen ustezko parte-hartzeari buruzko daturik'

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Donostiako gotzainak kolaborazioa eskaini die SOS Bebes Robados elkarteari eta Fiskaltzari.

Audiorik gabe.

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak adierazi du ez dagoela daturik XX. mendeko 40ko eta 90eko hamarkaden artean Espainian izan ziren jaioberri lapurretetan erlijioso gipuzkoarrik nahasita dagoela ondorioztatzeko.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, gotzainak azaldu du batzartu egin dela SOS Bebes Robados elkartearekin eta Donostiako fiskalburuarekin, ikerketan kolaborazioa eskaintzeko.
Nolanahi ere, Elizaren bataio artxiboak ez direla lagungarriak izango ohartarazi du, izan ere, "delituaren egileek faltsutu egingo zituzten erregistro zibileko datuak, eta horrela [faltsututa] helduko ziren Elizara".

Barne Ministerioak 'banakako birgizarteratze politikak' sustatuko ditu

ETAko presoek pairatzen duten "manipulazioa"rekin bukatuko duela nabarmendu du Fernandez Diaz ministroak.

Audiorik gabe.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroak iragarri du "banakako birgizarteratze politikak" sustatuko dituztela indarkeriatik aldendu nahi diren ETAko presoekin.
"Politika zentzuduna izango da, egoera berriaren aukerez baliatu eta presoek eta haien senideek pairatzen duten manipulazioarekin bukatzeko", azpimarratu du Fernandezek.
Ministroak "beste batzuek emandako pausoak" (Langraitzeko espetxean dauden presoak ETAtik aldendu izana) emateko dei egin die ETAko presoei, legeak aurrez ikusten dituen onurak jaso ahal izateko.
Barne ministroak ETAren amaierari "ikuspegi zabalez eta Estatu senarekin" heltzea promestu du, baina 'ibilbide orria' legea ezartzea izango dela erantsi du.
Hitzaldian, terrorismoaren biktimen "duintasuna" goratu du. "Haiek diktatuko dute memoriaren kontakizuna, ez memoria historikoa, baizik eta benetako istorioa", esan du.
Fernandez Diazen esanetan, ETA desegitea izango da "terrorismoaren benetako amaiera", eta biktimei egindako kalteak aitortzea eta barkamena eskatzea exijitu dio erakunde terroristari.

Errusiatik datorren antizikloiak elur-kota itsas mailara jaitsiko du

Aldaketa dator eta eguerditik aurrera lainotu eta euritara joko du. Ostegunetik aurrera, hotz handia izango dugu eta elur-kota itsas mailara jaitsiko da.

Audiorik gabe.

Izotzari dagokion abisu horia izango dugu, izan ere, goizaldean eta goizean goiz izotz txikia egingo du barnealdean, bereziki Araban. Elur maila 1.400 metrotan egongo da eta tenperaturak gora egingo dute 13 graduraino.
Bihar euriarekin jarraituko dugu eta arratsaldean elur maila 200 metrora jaitsi daiteke. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta minimoek pixka bat gora. Muturreko tenperatura baxuei dagokion abisu horia ezarri da, izan ere tenperatura maximoa kostaldean ez da 3ºtik pasako eta kantauri zonako barnealdean maximoa 2ºkoan izango dira. Minimoak, ordea, -3-4ºkoak izango dira.
Euskalmeten arabera, Errusian kokatutako 1.060 milibarko antizikloi indartsu baten eraginez emango da egoera hau. Europako eguraldia baldintzatuko du antizikloiak, aire oso hotza sartuz kontinenteko zati handi batean eta denboraleen mugimendu ohikoa blokeatuz.
Ostegunetik aurrera, hotz handia izango da protagonista eta izotza eta elurra izango dugu. Elur-kota itsas mailara jaitsiko da.

Izotzagatik abisua berrezarri da eta asteazkenean elurra izango dugu

Elur pilaketa dela eta, Altube, Opakua, Urruña, Herrera, Bidania eta Urtoko mendateetan kamioien zirkulazioa debekatu dute. Astelehenean eguraldiak hobera egingo du.

Negu gorriko giroa izan ondoren, astelehenean eguraldiak hobera egingo du eta ez da euririk espero. Goizean goiz zerua nahiko garbi egongo da eta haizea bare samar. Arratsaldetik aurrera iparraldetik hodeiak etorriko zaizkigu baina momentuz ateri jarraituko du.
Tenperatura minimoek behera egingo dute eta barnealdean izotza nonahi egingo du; maximoak, aldiz, epelagoak izango dira. Egun honetarako Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako eta Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du barnealdean bereziki izozteak izan daitezkeelako.
Asteartean lurralde osoan egongo da hodeitsu zerua, baina ipar-ekialdean baino ez du euririk egingo. Goizean hasiko da euria egiten, elur-kota 1000 metro inguruan dagoela. Arratsaldean zehar atertu egingo du. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta izotza egiteko aukera txikiagoa izango da; maximoek ere epeltzera egingo dute.
Asteazkenean euriarekin jarraituko dugu, eta txingorra ere egin dezake egunaren amaieran. Elur-kota 1400 metrotan egongo da, baina arratsaldetik aurrera oso azkar egingo du behera eta egunaren amaieran 100-300 metrora ere jaitsi daiteke. Elur-kotarekin batera, arratsaldetik aurrera tenperatura ere nabarmen jaitsiko da.
Ostegunen tenperaturek nabarmen egingo dute behera eta ekaitza eta txingorra izango dugu kostaldean.

Emakume batek haur jaioberria abandonatu du Donostiako eliza batean

Jaioberriak 5 egun ditu eta bere amak Donostiako eliza batean, plastikozko poltsa baten barruan utzi du.

Atzoko arratsaldeko zazpiak eta laurden inguruan, Ertzaintza ohartarazi zuten Donostiako tren geltokiko segurtasun-langileei haurtxo bat utzi ostean. Dirudienez, 5 eguneko haurra eliza batean utzi zuten plastikozko poltsa baten barruan sartuta. Pertsona txiro batek aurkitu eta geltokira eraman zuen bertan txikiaz arduratzeko.
Gertaera ezagutu bezain laster, Ertzaintzako hainbat patruila lekura joan ziren eta neonatologia zerbitzuak deitu zituzten egoera onean zegoen haurtxoaz arduratzeko. Jarraian, ama aurkitzeko diligentziak hasi zituzten Ertzainek. Egindako ikerketen bidez, emakume atzerritar eta txiro batengana heldu ziren agenteak (ongintzazko elkarte baten laguntza jasotzen ari zen emakumea). Aurkitu ostean, emakumeak haurra utzi zuela aitortu zien agenteei, ez baitzuen errekurtsorik txikiaren beharrizanak asetzeko. Gertaera hauen aurrean adingabeak abandonatzearen delitua egotzi zioten agenteek.

Emakume bat itotzen saiatu delakoan atxilotu dute Bilbon

Erasoa igandean jazo zen Abandoko tren geltokiko komunetan. Antza, 24 urteko gazte batek emakume bati eraso zion eta itotzen saiatu zen. Atxilotuak antza, polizia aurrekariak ditu.

24 urteko gazte bat atxilotu dute Bilbon, ustez Abandoko tren geltokian emakume bati eraso egin eta lepotik helduta itotzen saiatzeagatik, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Erasoa igandean jazo zen, goizeko 06:30etan. Biktima, 26 urteko emakumea, geltokiko komunetan zegoela atxilotutako gaztea bertan sartu zen, hitzik esan gabe, atzetik harrapatu eta lepotik helduta itotzen saiatu zen.
Emakumea defendatzen saiatu zen arren, ustezko erasotzaileak bere horretan jarraitu zuen komunetan beste emakume bat sartu zen arte. Orduan, ihesari eman zion, baina segurtasuneko zaintzaileek geldiarazi zuten, segurtasun kameretan jasotako mugimendu susmagarrien ondorioz. Biktima garrasika atera zen komunetatik eta segurtasuneko langileei gertatukoaren berri eman ondoren Ertzaintzari deitu zioten.
Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen Abandoko tren geltokira, eta han usteko erasotzailea atxilotu zuten. Antza, atxilotuak, polizia aurrekariak ditu.

Gizon bat zauritu da Albizturren, baserri batek sua hartuta

Sutea bart 22:30 aldera piztu zen, oraindik ez dakite zerk eraginda. Zauritua Tolosako Asuncion Klinikara eraman zuten, eskuetan erredurak egin baitzituen.

Suhiltzaileek eta Herrizaingo Sailak jakitera eman dutenez, pertsona bat zauritu zen bart gauean Albizturren (Gipuzkoa), baserri batek su hartuta.
Sua 22:30ean hasi zen eta baserria guztiz erraustuta geratu da. Ikerketa abiatu dute sutea zerk eragin zuen argitzeko.
Bertan zegoen gizon bat Tolosako Asuncion Klinikara eraman zuten, eskuetan erredurak egin baitzituen eta. Baserriko gainerako bizilagunek beste etxe batzuetan eman behar izan dute gaua.

Hotza eta elurra astebururako

Elurraren maila 700-800 metroan kokatuko da ostiralean eta larunbatean, baina aurreikuspenen arabera, beheraka jarraituko du eta litekeena da igandean 400 metroraino jaistea.

Larunbatean giro ezegonkorrak eta hotzak jarraipena izango du. Tenperaturan ez dugu gorabehera handirik espero; hotzenak apur bat jaitsi daitezke, goizaldean ostarteak zabalduko baitira, beraz barnealdean izotza egin dezake eta behe-lainoa ohiko puntutan sortuko da. Elur-kota 700-800 m-ren bueltan egongo da baina egunaren amaieran 500-600 m inguruan zuritu dezake. Kantauri isurialdean zaparrada trumoitsuak botatzeko eta kazkabarra egiteko aukera ezin dugu baztertu.
Igandean are gehiago hoztuko duenez, elurraren mailak behera egingo du. Eguna lainopean igaroko dugu eta edozein momentutan euria egin dezake, bereziki ipar partean. Elur-kota apur bat gehiago jaitsi eta 400-500 m-ren bueltan zurituko du. Haizeak iparraldetik joko du eta hotz kontuekin jarraituko dugu. Izotza egingo du, bereziki mendi inguruetan.

Fronte batek hotza eta euria ekarriko ditu Euskadira

Fronte batek aldaketa ekarriko du arratsaldean. Datozen egunetan tenperatura jaitsi egingo da eta ostiralean elurraren maila 800 metroan kokatuko da.

Ostegun arratsaldean fronte hotz bat sartu eta eguraldiak euritara joko du. Eguraldiaren iragarpenaren arabera, aldaketa nabarienak arratsaldean iritsiko dira, eguerditik aurrera eta mendebaldetik hasita, lainotu eta euri giroa nagusituko da. Fronteak aire hotza ekarriko duenez, egunaren amaieran elur-kota 900-1000 m-ra jaitsiko da.
Ostiralean freskatze aldera egingo du. Goizaldean eta goizean goiz giro ezegonkorrarekin jarraituko dugunez, zaparradak nonahi botako ditu eta 800 m-tik gora botatzen duena elur tankeran izango da. Gainontzeko orduetan, ia egunaren zatirik handienean, zaparradak Kantauri isurialdera soilik mugatu eta gainera aterrune luzeekin tartekatuko dira. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturak behera egingo du, epelenak 10 ºC-koak izango dira kostaldean eta 7 ºC-koak barnealdean. Hodei geruzari esker, gauean ez du horrenbeste hoztuko, hala ere barnealdeko bazter bakan batzuetan izotza egingo duenik ezin dugu baztertu, bereziki mendi inguruetan.
Larunbatean giro ezegonkorrak eta hotzak jarraipena izango du. Tenperaturan ez dugu gorabehera handirik espero; hotzenak apur bat jaitsi daitezke, goizaldean ostarteak zabalduko baitira, beraz barnealdean izotza egin dezake eta behe-lainoa ohiko puntutan sortuko da. Hodeitza aldakorra izango dugu, ostarteak zabalduko diren arren, itsasaldetik lainotzarrak sartu eta zaparradak botako ditu, aukera handiagorekin ipar partean eta egunaren bigarren zatian. Elur-kota 800 m-ren bueltan egongo da.

Jaurlaritzak haur lapurtuen auzia ikertzeko batzordea osatu du

Osasuna, Justizia eta Herrizaingo Sailak parte hartuko dute batzorde horretan. Fiskaltza guztira 194 salaketa ikertzen ari da Euskadin, erdia baino gehiago Gipuzkoan ipinitako salaketak dira.

Osasun, Herrizaingo eta Justizia sailek osatutako batzorde batek egingo du Euskadiko ume lapurtuen auziaren jarraipena, Idoia mendia Jaurlaritzako bozeramaileak eta Justizia sailburuak adierazi duenez.
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiarekin bildu da gaur Idoia Mendia, legez kanpoko auzien gaia aztertzeko. Bilera, hain zuzen, Anadir eta lapurtutako umeen elkartearekin hitzordua duten egunaren bezperan egin dute.
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, "koordinatu egingo gara Osasun, Herrizaingo eta Justizia Sailak elkarlanean aritzeko batzordea osatuko dugu".

Espetxe politika "malguago bat" eskatuko dio Patxi Lopezek Rajoyri

Patxi Lopez lehendakaria Espainiako presidentearekin bilduko da bihar, Monkloan, arratsaldeko 18.00tatik aurrera, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu duenez.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteari espetxe-politika "malgutzeko" eskaera egingo dio bihar Patxi Lopez lehendakariak, "ETAko presoen gizartaratzea" lortzeko helburuarekin.
Patxi Lopez lehendakaria Espainiako presidentearekin bilduko da bihar, Monkloan, arratsaldeko 18.00tatik aurrera, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu duenez.
Mendiaren hitzetan, egingo duten lehen bilera horretan "gai ekonomikoei buruz" eta "terrorismoaren amaieraz" mintzatuko dira Lopez eta Rajoy.

Portugaleten eta Lezon bikotekideei eraso egiteagatik, atxilotuta

Ustezko erasotzaileek 39 eta 41 urte dituzte. Biktima bat haurdun dago.

Audiorik gabe.

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Lezon eta Portugaleten euren bikotekideei eraso egiteagatik.
Lehen kasua atzo gertatu zen, Lezon (Gipuzkoa), Ertzaintzak emakume baten abisua jaso zuenean. Bere senarra eraso egiten ari zitzaiola esan zuen eta bertaratu zirenean, biktimak hainbat kolpe zituela ikusi zuten. Gainera, aurretik ere erasoak jasan zituela kontatu zuen.
Etxebizitzaren barruan ustezko erasotzailea zegoen eta bere emazteari eraso egin ziola onartu zuen. Biktimaren amak gainera, erasoaren unean bien artean sartu zela esan du eta ondorioz, gizonezkoak jo egin zuela.
Ertzaintzak 39 urteko gizonezkoa atxilotu zuen.
Bigarren kasua Portugaleten gertatu da bart, gauerdian. Haurdun dagoen emakume batek Ertzaintzara deitu zuen bere senarra joka ari zitzaiola esanez.
Ertzaintza etxebizitzara iritsi zen eta shock egoeran aurkitu zuten biktima. Liskar baten ondorioz, bere senarrak kolpeak eman zizkiola esan zuen, eta aurretik ere, Gabonetan, eraso egin ziola onartu zuen.
41 urteko ustezko erasotzailea jada atxilotua izan da.

Atentatu bolada Iraken

Hainbat eraso izan dira Bagdad hiriko ipar-mendebaldeko gehiengo xiita duten auzoetan.

Iraken gutxienez 13 lagun hil dira eta 75 zauritu Bagdaden izandako atentatuetan. Lau bonba auto zartarazi dituzte guztiak auzo Xiitetan. Erasorik larriena Sadr auzoan egin dute, lana eskatzeko zain zeudenen alboan leherrarazi dute bonba autoa eta, ondorioz, zortzi lagun hil dira eta beste 24 zauritu eraso hauetan.
Abendu erdialdetik hona egoerak okerrera egin du Irak-en, batez ere lehen ministro xiita presidenteorde sunia atxilotzeko agindua eman zuenetik.

Gizon bat atxilotu dute Sestaon bikotekideari eraso egitea leporatuta

Horrez gain, Ertzaintzaren agenteek beste gizonezko bat atxilotu dute Donostian bikotekide ohiarengandik urruntzeko ezarritako agindua urratzea leporatuta.

Audio eta testurik gabe.

Lehendakariak hitzarmena sinatuko du gaur Gaztela eta Leonekin

Patxi Lopezek eta Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidenteak protokolo bat sinatuko dute oinarrizko zerbitzuen eskaintza, osasun arlokoa tarteko, hobetzeko.

Patxi Lopez lehendakaria Valladolid-en da gaur eta lehendabiziko aldiz elkarlanerako akordioa sinatu du Jaurlaritzak Gaztela eta Leongo Juntarekin. Bien arteko arazoaz gain, epe berri baten oinarria ere zehaztu dute bi aldeek, oso itun zabala sinatu dute hain justu ere gizarte gaiak hitzarmen edo ardatz hartuta.
Bosteko honekin elkarlan zabalerako tratua egin dute Eusko Jaurlaritzak eta Gaztela Leonek, mugak eta zerbitzu publikoak batzuk elkarrekin dituzten bi gobernuek. Burgos-eko 9.000 herritarrek Euskal Herrian dute erietxea eta turista euskaldunek Burgos-en. Azpiegiturak eta enpresak ere badira mugan.
Valladolid hirira etorri dira lehendakaria, osasun eta sustapen sailburuak. Sinaturik utzi dute hemen oinarrizko zerbitzuetan ongi konpontzeko akordioa.
Gatazkak ere badituzte euren artean, bata Trebiñun, bestea txakolinaren inguruan eta azkenik Garoñari buruz posturak kontrakoak dira. Baina horien gainetik diotenez elkarlan epe berri bat hasteko oinarria jarri dute.

Langile batek aitortu egin du ume lapurtuen sarean parte hartu izana

30 urteren ostean, ehorztetxe bateko gidari batek gertatutakoa aitortu du. Biktimen salaketak babestu dituen lekuko bakarretakoa da.

50eko eta 90eko hamarkaden artean jazotako jaioberri lapurtuen auzia gero eta kutsu hunkigarriagoa hartzen ari da azken asteetan ezagutzen ari diren datuen ondorioz.
Sare horretan parte hartu dutenak isilik egon dira, baina orain, lapurretetan nahasita izan zen pertsona batek egindakoa aitortu du.
1979 eta 1988 urteen artean Granadako ehorztetxe batean egin zuen lan, gidari gisa, eta hileta askotara hutsik zeuden hil-kutxak eraman zituela azaldu du. Antonio du izena, eta 30 urteren ostean, kontzientziak egindakoa aitortzera bultzatu du. Justiziara ere jo duela esan du.

Manifestazioa deitu dute martxorako, jaiegunetan zabaltzearen aurka

Sindikatuek eta dendariek manifestazioa egingo dute Bilbon, eta protesta ekintzekin jarraituko dute igandetan eta jaiegunetan dendak ez zabaltzeko "isileko erabakia" betetzen ez duten saltokien aurka.

Audio eta testurik gabe.

Hausnarketaren ondorioak otsailean egingo duen ekitaldi batean emango ditu ezagutzera

“Egin dezagun bidea” ekimenak hausnarketa prozesu bati ekin dio. Ekimen hau aurrerantzean jarraituko duen bideari buruzko hausnarketa egiten ari da. Eztabaida irekia, bizia eta zabala da. Ondorioak hilabete barru, otsailean egingo duten ekitaldi batean emango dituzte aditzera.

Dirudienez, presoen aldarrikapen guztiak jaso eta sentsibilitate guztiak bilduko dituen plataforma sortu daiteke. Plataforma honetan orain arteko presoen elkarteek lekua izango lukete. “Egin dezagun bidea” ekimena orain dela urtebete sortu zen.
Ekimen honek antolatutako ekitaldien artean nagusiena urtarrilaren 7an presoen alde Bilbon egindako manifestazioa izan da.

Bilbon kokaina banaketa-sare garrantzitsua atzeman eta desegin dute

Atzemandako objektuen artean, gama altuko hainbat ibilgailu, 44.000 euro dirutan eta 350 droga gramo daude.

Audiorik gabe.

Zerga Agentziaren Aduana Zaingo Zerbitzuak eta Polizia Nazionalak kokaina banaketa-sare “eraginkorrenetariko” bat desegin dute, Bilbon bizi diren lau pertsonaren atxilotu eta gama altuko hainbat ibilgailu, 44.000 euro dirutan eta 350 droga gramo atzeman dituzten operazioan.
Asteazken honetan Gobernuaren Euskadiko Ordezkaritzak aditzera eman duenez, sarea 2011ko azken egunetan desegin zuten. Oraingo atzematea, pasa den urriaren 5ean Aduana Zaingoko funtzionarioek Zumaiako portuan zegoen eta Hegoamerikatik etorria zen belaontzian ezkutatuta zeuden 700 kokaina kiloko atzematearen ondorioz hasitako ikerkuntzaren emaitzek ahalbidetu dute.
Polizia Nazionalaren Bilboko Polizia-etxearen lankidetzari esker eta Krimen Antolatuaren kontrako Inteligentzia Zentroaren koordinaziopean, “azken urteotan Espainian egondako kokaina eta bestelako droga banaketa-sare garrantzitsu eta eraginkorrenetariko bat” desegin ahal izan dute.
Miaketa Azpeitiko (Gipuzkoa) 1. zenbakiko Instrukzio-epaitegiaren zuzendu du eta atxilotutako 4 pertsonentzako baldintza bako espetxeratzea agindu du.
Operazioan gama altuko hainbat ibilgailu, 44.000 euro dirutan, 250 gramo kokaina, 100 marihuana gramo, doitasun-balantzak, 23 esku-telefono eta 13 telefono-txartel, informatika-materiala eta hainbat agiri atzeman dituzte. Horretaz gain, hainbat etxebizitza eta etxabe miatu dituzte.

Kutxabankek tokian tokiko markak erabiliko ditu hazteko

Gehienbat EAEn bakarrik lan egiteari utzi eta Estatu osoan hedatu nahi du, tokian tokiko kutxak bereganatuta.

Audiorik gabe.

EAEko banku sortuberriak tokian tokiko bankuen "frankizia bat" sortu nahi du. Honela, gehienbat EAEn bakarrik lan egiteari utzi eta Estatu osoan hedatu nahi du, tokian tokiko kutxak bereganatuta.
Mario Fernandez Kutxabankeko presidenteak Bilbon gaur iragarri duenez, Kutxabank handitu egin nahi dute "lekuko markak" erabiliz, Espainian "erreferentzia-bankua" izateko.
Helburua lekuko bankuen "frankizia bat" eratzea da, CajaSurrekin hasi zuten bideari jarraituz; izan ere, "eredu arrakastatsua" dela erakutsi du, Fernandezek Bilbon hedabideen aurrean esandakoaren arabera.
Horren hitzetan, Kutxabankek egun ez du elkarrizketarik beste banku batzuekin asmo horiek bideratzeko, eta Espainiako Bankuak Unnim (Caixa Terrassa, Caixa Sabadell eta Caixa Manlleu) bankua esleitzeko abiatuta duen prozesuaren harira (Kutxabankek bertan parte hartu duela adierazi dute hedabide batzuek), "ez dugu prozesu horretan parte hartu, eta ez dugu eskaintzarik egingo", argitu du.
Hala ere, Kutxabankek merkatuan sortzen diren aukera guztiak aztertuko dituela esan du, bere kaudimena arriskuan jartzen ez duten bitartean.
Kutxabankek EAEko eremura mugatzeari utzi behar diola esan du Fernandezek, eta Espainiako beste eremu batzuetan lekuko banku bezala zabaldu behar dela gaineratu du; izan ere, eredu arrakastatsua izan da hori, Kutxabankeko presidentearen esanetan.
Halaber, Kutxabankeko hazkunde politikak entitatean beste bazkideren bat sartzea debekatzen duela argitu du, baina ez du baztertu beste bankuren batekin proiektu berriren bat aurrera ateratzeko lanean aritzeko aukera.

EAJk ekintza legalak hartuko ditu Bilduk 'akusazioa' mantentzen badu

Markel Olanoren hitzetan, koalizioari lagundu egin zaio eta horrek "txistua bota digu behin eta berriz". Ugartek "ustez diru publikoak bidegabe erabili" izana egotzi dio EAJri.

Eusko Alderdi Jeltzalea eta Bilduren arteko harremanak gori-gori daude Gipzukoan. Foru Aldundiko bozeramaileak aurreko foru gobernuak egindako kudeaketaren inguruan egindako azken adierazpenek hark harrotu ditu hautsak. EAJk ez du baztertzen auzitara jotzean, izan ere, Larraitz Ugartek esan zuen hainbat errepideren finantziazioan 247 milioiko zuloa zegoela.
Larraitz Ugarteren adierazpenek EAJtaren pazientzia agortu dute. Markel Olanoren hitzak dira. Dio Foru Aldundiko bozeramaileak marra gorri guztiak gainditu dituela. Olanok Ugarteren agerraldia eskatu du Batzar Nagusietan, esandakoaren atzean dirua bidegabe erabili den salaketa dagoen argi dezan.
Markel Olano, EAJ: “Hori baldin bada bere hitzetan dagoen oinarria, horrek eskatuko diguna guri da epaitegietara joatea eta salaketa jartzea emakume honi. Momentu honetan gu bageunden bete-bete eginda emakume honekin eta horrek marka guztiak haustu ditu eta oso gauza serioa bihurtu da guretzako”.
EAJren ustez Ugartek kargua utzi beharko luke. Polemikaren atzean bigarren ingurabidea eta AP-1 autobideko obren finantziazioa. EAJrentzat aurrekontuen modifikazioa dena, Foru Gobernuarentzat desfasea da. Guztira 247 milioi.
Foru Aldundiak esan du gaur berak zuzenean kudeatzen dituen errepideetan desfase hori %2 eta 10 bitartekoa izaten dela eta Bidegi kudeaturikoetan, berriz, %40 eta 60 artekoa. Hala ere, ez omen dago diru bidegabe erabili den salaketarik.
Garitano, Gipzukoako ahaldun nagusia: “Ez dugu ulertzen datu erreal batzuk jakinarazteagatik dimisioa eskatzea. Kudeaketa eskasa egin dutenei kontuak eskatzea litzateke bidezkoa eta, horretarako, euren bururi begiratu behar diote”.
Garitanoren agerraldia ere eskatu dute Jeltzaleek.

Donostiako eskalatzailea 400 metroko altueratik erori zen

Manuel de la Hoz Donostiako mendizalea Crabere tontorra eskalatzen ari zenean hil zen iragan igandean, Frantzian, "300 eta 400 arteko altueratik erori ondoren", Frantziako poliziak azaldu duenez.

Pirinioetan hildako eskalatzaile donostiarraren gorpua etxera ekartzeko betebeharretan ari da orain familia. Istripu berean zauritu zen laguna arriskutik kanpo dago baina oraindik ere larri erietxean. Manuel de la Hoz mendigoizale donostiarra igande arratsaldean hil zen istripuz Crabére tontorra eskalatzen ari zela. Istripu berean Raúl Osak zauri larriak izan zituen baina bera izan zen istripuaren berri eman zuena. Osa Frantzian dago, larri baina arriskutik kanpo Tolosako erietxean.

Beste hilobi bat ireki dute Itsasondon eta ez dute gorpuzkirik aurkitu

Hilerriko hobi bat ireki dute eta, Donostian duela astebete gertatu zen bezalaxe, ez dute inolako gizaki arrastorik aurkitu.

Haur lapurtuen ikerketan Euskadin hiru dira zabaltzeko baimena lortu eta hutsik agertu diren hilobiak. Jaioberriak saltzeko lapurtu zituzten susmoa gero eta handiagoa da eta familiek laguntza eskatu diete erakundeei. Gaur Gipuzkoako Batzar Nagusian eta Donostiako Udalaren babesa jaso dute.
Gipuzkoan haur lapurtuen elkarteak eginiko salaketan jarraituz bigarren hilobia ireki da aste honetan Itsasondon eta, aurrekoa bezala, hutsik aurkitu dute. Irregulartasun zantzuak egon badaude baina oraingoz ezin zaio delitua inori egotzi. Gipuzkoako Fiskaltzak agindutako ikerketak aurrera jarraitzen du. Auzitegian 120 kasu salatu dira, horien artetik dozena erdia baztertu egin dira nahikoa frogarik ez zegoelako. Gainontzekoak banan-banan ikertuko dituztela diote.
Egunak aurrera egin ahala kasu susmagarri gero eta gehiago iristen dira auzitegira. Losa Ocariz familia gaur Donostiako alkatearekin bildu da eta erakundeei laguntza eskatzen diete haur lapurtuen inguruan gertatutakoa argitzen laguntzeko.
Cecilia Losa, Haur Lapurtuak elkartea:“Que no se dé carpetazo, que se investigue hasta el final”.
Cecilia Losa Ocariz-ek esan du beste hamabi familiak eskatu dutela hilobia ireki eta hango hondarrak aztertzeko.
Bestalde, Batzar nagusiek elkartasuna erakutsi eta egia osoa ezagutu dadin eskubidea aitortu diete gaur haur lapurtuen sareko kideei adierazpen instituzional baten bitartez.

Gobernuak lan hitzarmenaren erreforma egingo du adostasunik gabe

Europak Espainiari eskatutako lan erreforma egin gabe dago oraindik. Rajoy-k epe bat eman zien gizarte eragileei hitzarmena lortzeko, epea amaitu da eta ez dago akordiorik. Orain Gobernuak berak egingo du lan erreforma.

Behin baino gehiagotan esan du Gobernuak, hobe hitzartuta baina hori gabe ere lan erreforma aurrera aterako da. Etengabeak izan dira hitzarmena erdiesteko egin dituen deiak baina azkenean ezinezkoa izan da. Orain gobernuari dagokio, lan erreforma egingo du dekretu baten bidez edo lege proiektu baten bidez.
Ahalik eta lasterren egiteko eskatu dio Francisco Aranda enpresariak, langabeziari irtenbide bat aurkitzea premiazkoa delako. Aranda Madrilgo federaziokoa da eta CC.OO horri erreparatu dio, izan ere, euren ustetan, Madrilgo enpresariak Alderdi Popularreko eskuin muturrekoak dira eta Rajoy-k euren eskakizun guztiak beteko omen dituelakoan daude.
Toxo-k, bestalde, lan erreforma hain premiazkoa bada gizarte agenteei dei egiteko eskatu dio Rajoy-ri eta argitu dezala nolako aldaketak nahi dituen. Eta gogora ekarri du akordio gabe ateratako erreforma guztiak alperrik izan direla. Enpresari eta langileen arteko desadostasunak lau multzotan banatzen dira: soldatak, kaleratzeak, malgutasuna eta kontratu motak. Espainiako Gobernuak oraindik ez du argitu nolako aldaketak egin nahi dituen baina negoziazio kolektiboa ere ukituko duela adierazi du. Sindikatuak eta enpresariak, berriz, ados jarri dira honen inguruan eta eskatu egin diote Gobernuari ez aldatzeko negoziazio kolektiboa akordiorik gabe.

Sailburuordeak bizkartzainik gabe egin dute lan gaur estreinakoz

Gainera, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaur aurreratu du datozen hilabeteetan beste hainbat ordezkariren zaintza ere berraztertuko dutela.

Sailburuordeentzat bizkartzainik gabeko lehendabiziko eguna da gaurkoa. Jaurlaritzan gaurdanik sailburuordeek eta hortik beherako kargua dutenek ez dute eskoltarik eramango. Lehen urratsa da datozen hilabeteetan legebiltzarkide edota zinegotziekin aztertuko dute bakoitzaren egoera.

Fiskaltzarentzat Rebeca Losaren kasua 'gertakari penal nabarmena' da

Juan Calparsororen esanetan, Rebeca Losaren kasuarekin Euskadin "lehen aldiz frogatu dugu jaioberria ez dagoela lurperatuta, eta, ondorioz, ez dakigula zer gertatu zen"

Gertakizun honek, haur galduen kasua norabidez aldatu du. Orainarte suposizioak eta usteak zirenak egia bihurtu baitira, Losa Ocariz familiaren kasuan behintzat.

Berri honek salaketa indartzen duela adierazi du Calparsorok. Zalantzarik gabe, delitua egon zela. Izan ere gorpuzkirik gabe argi dago ez dela jaioberririk ehortzi.

Hemendik aurrera, Fiskaltzak buru belarri egin beharko du lan haur galduen kasuak argitze aldera.

Urte asko pasa direnez, zigorrak jartzea ez da erreza izango Calparsororen ustez, baina argi dauka, kaltetuek justiziaren aldetik erantzun sendo bat behar dutela. Lapurretak izanez gero, delituen aurrean gaudelako.
Gainera, ospitaleak eta klinikak behartuta daude jaioberrien txosten medikuak fiskal eta epaileei errazten.

Familiei, euren kabuz ahalik eta datu gehien biltzeko aholkua eman die Euskadiko Fiskal Nagusiak.

Inflazioak % 2,4an amaitu du 2011 urtea EAEn

Nafarroan, berriz, urteko KPI % 2,6an kokatu da, Estatuko batez bestekoa baino bi hamarren gorago.

Inflazioak, % 2,4an amaitu du 2011 urtea Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko hilabetearekin alderatuta prezioen bilakaera egonkor mantendu eta gero.
Estatuko, Estatistika Institutuak emandako datuen arabera, EAEn urteko inflaziorik baxuena Bizkaian izan da; % 2,3an kokatu da. Araban % 2,4koa izan da eta Gipuzkoan, % 2,5ekoa.
Produktu edo zerbitzu motei dagokienez, EAEn urteko igoerarik handiena etxebizitzak jasan du, % 7 igo dira, ondoren garraioak, % 4,7 garestitu dira eta alkoholdun edariak eta tabakoa % 3,9.
Medikuntzaren eta Komunikazioaren prezioak izan dira 2011n behera egin duten produktu edo zerbitzu bakarrak, % 2,2 eta % 1,6 jaitsi dira, hurrenez hurren.
Nafarroan, aldiz, inflazioa % 2,6an kokatu da 2011n.
Etxebizitzen prezioak eta garraioarenak eragin dute, batik bat, Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) igoeran.
Estatuan, berriz, urtetik urterako inflazioa, batez beste, % 2,4an kokatu da.

Lehendakariak iragarri du legegintzaldia agortuko duela

Patxi Lopezek azpimarratu du legegintzaldian "ETAren jarduera terrorista eta eguneroko mehatxua amaitzea" lortu dutela.

Patxi Lopez lehendakariak, legegintzaldia agortuko duela iragarri du eta ez dituela hauteskundeak aurreratuko. Era berean, ETAren amaiera lortzeagatik bakarrik legegintzaldiak "merezi" izan duela gaineratu du.
Patxi Lopezek, aurreko urteetan bezalaxe, Lehendakaritzan, Jaurlaritzako 200 goi-kargudunekin bilera egin du; sailburuak, sailburuordeak eta zuzendariak tarteko.
Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntutik urteko balantzea egin du eta tarte horretan "mehatxuen eta indarkeriaren inpunitatea betiko amaitu" izana azpimarratu du. "ETAren indarkeria terrorista eta eguneroko mehatxua amaitzea lortu dugu", berretsi du.
Lehendakariaren esanetan, "horregatik bakarrik, amesgaizto terroristari amaiera emateagatik bakarrik, merezi izan du gure Jaurlaritzak, izan ere, historian geratuko baita"; Jaurlaritza honekin "ireki zela behingoz askatasun garaia Euskadin".
Patxi Lopez lehendakariak iragarri duenez, urtarrilaren 15ean eskoltak kenduko dizkiete Eusko Jaurlaritzako sailburuordeei.

Inplantea jaso dituztenekin hitz egiteko eskatu diete zentro pribatuei

Euskadin 173 emakumek jaso dituzte PIP bularreko inplanteak. Guztira, 400.000 eta 500.000 emakume artean jaso dituzte inplante horiek mundu guztian.

EAEko Osasun Sailak Poly Implant Prothèse (PIP) markako iruzurrezko bularreko protesiak jarri dituzten klinika pribatuei kaltetuekin harremanetan jartzeko eskatu die. Euskadin, 173 emakumek jaso dituzte PIP bularreko inplanteak, eta horietatik zortziri Osakidetzan egin zieten ebakuntza.
Euskadin PIP protesiak jaso zituzten emakumeetatik, 172k Gipuzkoan egin zuten ebakuntza, eta bat Araban, Osasun Sailak azken astean Osasun Sistema Nazionalarekin koordinatuta telefonoz egindako inkesta baten arabera.

AHTaren lanak 2016an bukatuko dituztela uste du Arriolak

Sustapen ministroarekin bildu da Garraio sailburua, eta Rajoyren Gobernuarentzat AHT lehentasunetako bat izaten jarraitzen duela egiaztatu du. Gobernuaren ''borondate ona'' azpimarratu du Arriolak.

Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua, Ana Pastor Sustapen ministroarekin bildu da ostegun honetan. Bileraren ondoren, Rajoyren Gobernuaren ''borondate ona'' azpimarratu du Arriolak, eta, sailburuak azaldu duenez, Abiadura handiko trenaHTa Gobernuaren lehentasunetako bat izaten jarraitzen du.
Aurrekontua oraindik zehaztuta ez dagoen arren, sailburuak uste du AHTren lanak 2016an bukatuko dituztela Euskadin. Kazetariekin izan duen solasaldian, Arriolak azaldu du Ministerioak aurrekontu mailan duen gaitasuna aztertu eta Estatuko beste lan batzuekiko duten konpromisoa begiratu behar dutela.

Bigarren gorpu bat atera dute hobitik, haurren lapurreten harira

Goizen goiz atera dituzte Donostiako Polloeko familia panteoitik duela 34 urte hilobiratutako 7 eguneko haurraren gorpuzkinak.

Rebeca Loza Ocáriz 1977ko uztailaren 3an jaio zen, Donostiako eritetxe honetan, lehen Martin Santos zena. Mercedes Ocarizen 8. alaba zen. Amak dio jaio zenean, haurra negar egiten entzun zuela baina ez zuen omen ikusi. Handik gutxira umea gaixo zegoela eta egungo Donostiako Eritetxera eraman zuten. Ustez han hil zen egun batzuk geroago. Familiari gorpu bat eman zioten familiako panteoian hilobiratu zutena.
Cecilia Loza Ocáriz (hermana posible bebe robado): “Ella nos decía que si que había fallecido, que se había puesto malita, pero siempre le ha quedado esa duda. Y es a raíz de salir en los medios de comunicación el tema de los bebes robados, cuando aún esas dudas son más latentes. ”
Lapurtutako haurren kasua entzun zutenean zalantzak areagotu egin zirela, esan digu Cecilia Loza Ocarizek, ustez lapurtutako umearen aizpak. Orain lurretik ateratako gorpuzkiak aztertuko dituzte, haurra Loza Ocariz familiarena zen ala ez jakiteko.

Basagoiti (PP) eta Urizarren (EA) arteko lehen bilera ofiziala

Euskadiko popularren buruak presoentzat ez dela "amnistiarik" egongo helarazi dio EAko idazkari nagusiari. Espainiako PPri Euskadiko egoera azaldu behar diola esan du Urizarrek.

Erlazio normalizatua bilatu nahi dute formazio biek. Egoera politikoa izan dute aztergai Alberdi popularreko idazkariak eta EAko buruzagiak. Urizarrek eskatu dio pausuak emateko egoera berriak bultzada hartu dezan eta Basagoitik esan dio, berriz, armak utzi ez duten beste batzuk eman behar dutela pausu horiek.
Antonio Basagoiti:“ Por eso le he dicho que no cuadra exigir a los gobiernos democráticos cosas que se deben exigir a las bandas. Por eso le he dicho que no se pueden equiparar victimas, por eso le he dicho que aquí el que tiene que moverse es quien aún no se ha desarmado”.
Pello Urizar: “Legedia aldatu gabe ere gauzak egiteko badaudela eta zentzu horretan jakinik, iraganean ere, Alberdi popularrak mugimentu batzuk egin zituela beste momento batzuetan orain ere aukera badagoela”

Loiuko aireportuak 4 milioitik gora bidaiari izan ditu 2011n

Kisiak krisi, Loiuko aireportuak aurreko urtean baino % 4 bidaiari gehiago izan zituen iaz. Pozteko datua beraz.

Pascua astelehena izan zen urteko egunik jendetsuena Loiuko aireportuan. 25mila lagun inguru pasatu ziren bertatik eta 171 hegazkin mugitu ziren. Aireportuak 3milioitik gora bidaiari izan ditu 2011ean. 2010ean baina %4 gehiago. Bertara iritsi eta bertatik atera diren hegazkin kopuruak ere gora egin du. Abendua oso hilabete ona izan zen usoan, 280.000 pasatu ziren Loiuko aireportutik. 2010ean baino %9.9 gehiago. Eta horretan eragin handia izan dute nazioarteko hegaldiek. Abenduan nabarmen egin baitzuen gora bidaiari kopuruak. Batez ere, Manchester, Geneva eta Tunisiako hegaldietan. Urte osoan berriz, 1250.000 lagun mugitu ziren nazioarteko hegaldietan. Krisiak krisi orain 4milioiko mugari eustea da usoaren helburua.

2012an hainbat berrikuntza izango dira Loiuko aireportu honetan: otsailaren 19tik aurrera esaterako, Madrilera egunean lau hegaldi zuzen gehiago egongo dira. Udan berriz, hegaldi erregularrak jarriko dituzte Praga eta Berlinera eta horrez gain aurten, hegaldi zuzena egongo da Greziako Santorini uhartera ere.

Osakidetzak 8 laguni atzeman dizkie silikona inplante akastunak

PIP protesiek apurtzeko arriskua omen dute eta horregatik erretiratu dituzte merkatutik, Frantzian sortutako alarmaren ostean. Euskadin, gutxienez 140 kasu daude.

Osakidetzak zortzi laguni atzeman dizkie silikona inplante akastunak eta klinika pribatuekin hartu emanetan da sare pribatuan egon daitezkeen kasuen kontrola izateko. Oraingoz 148 kasu helarazi dizkiete. Osakidetzak ondorio medikuak dituzten kasua bere gain hartuko dituela.

Elkarbizitza eta Memoriari buruzko kongresua iragarri du lehendakariak

Patxi Lopez 2012 Euskadi, Bakea eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen irekiera ofiziala egin du. Bakearen, elkarbizitzaren eta biktimen inguruan hamaika ekitaldi kultural antolatu dituzte.

Hasi berri dugun urtea bake eta askatasun kulturak sustatzeko urtea izan da Jaurlaritzarentzat. Lehendakariak dio orain helburua Euskadin elkarbizitza demokratikoa sendotzea dela. Gizarte integratzailea, plurala eta pentsaera dela eta inor baztertuko ez duena nahi du Patxi Lopez-ek.
Lehendakariaren arabera, bake eta askatasunaren aldeko ekimen hauek ez dira inoren eta ezeren kontra antolatu, askatasunaren alde baizik. Ekitaldien artean, Bizikidetzari eta Memoriari buruzko Kongresua dago, apirilean izango da. Gernika izango da erreferenteetako bat, besteak beste, Alfredo Jaar artistaren eskutik. Era berean, lehendakariak iragarri du urte osoan memoriaren mapa osatzen jarraituko duela Jaurlaritzak.

Gorpu bat hobitik atera dute Gipuzkoan, haurren lapurreten harira

Gaur atera dituzte Donostiako Polloe hilerrian hilobiratutako gorpua, DNA frogak egingo dizkiote salaketa ipini duen emakumearen alaba den ala ez argitzeko.

Ume lapurtuen aferan beste urrats bat Gipuzkoan. Polloeko hilobi horretatik atera dute ustez lapurtutako ume bat. Gipuzkoan hilobia zabaldu duten lehen kasua da, Euskadin bigarrena. Hilabete barru jakingo da azterketaren emaitza.

Durangoko trenbidearen lurperatzea ez da 2013 aurretik gauzatuko

Atzo jazotako istripuaren ostean, herrian hizpide da berriro trenbidea lurperatzeko proiektua.

Durangon atzo tren batek harrapatuta emakume bat hil eta gero irudi hau jaso dugu. Hesiak jaitsita daudenean jendeak trenbidea gurutzatzen duela ikusi dugu. Diru faltagatik trena azpitik igarotzeko lanak poliki doaz eta Jaurlaritzak adierazi du 2013. urtera arte ez direla bukatuko.

Jaurlaritzak baja hartzen duten funtzionarioen soldata murriztuko du

Hala, lan-istripuagatik edo gaixotasun komunagatik, orain arte ez bezala neurtuko da soldata, eta lehenengo hiru egunetan % 50 soilik ordainduko da.

Jaurlaritzak onartu ditu Euskadiko funtzionarioen murrizketak. Aldaketa nagusia, hauxe, gaixotasun arruntagatik baxa hartuz gero soldataren erdia jasoko dute lehen egunetan. Soldatek izoztuta jarraituko dute eta lanaldia luzatu ala ez aztertzen ari dira oraindik. Neurriokin 90 milioi aurreztu nahi ditu aurten Jaurlaritzak.

Loiuko 6 hegaldi bertan behera geratuko dira gaur pilotuen grebagatik

Asteazkenean gainera, Bilbo-Madril arteko beste lau hegaldi ere lurrean geratuko dira.

Iberiako pilotuek beste greba bat egin dute gaur. 200 hegaldi bertan behera gelditu dira. Zorionez ez dute aparteko arazorik izan, konpainiak beste hegaldi batzuetan egokitu ditu eta. Loiuko aireportuan grebaren eragina murritza izan da.
Iberiako pilotuek deituriko greba jardunaldi berri bat bizi da gaur aireportuetan. Nolanahi ere, eragozpenak ez dira oso handiak izan, izan ere, konpainiak bidaiari gehienak beste hegaldi batzuetan birkolokatu dituelako. Horrela bizi ahal izan dugu Loiuko aireportu honetan goiz guztian zehar. Guztira Loiun sei hegaldi bertan behera geratu dira, lau goizean eta beste bi arratsaldean, seiak gainera Madrileko loturarekin.
Esan dugun bezala, eragozpenak ez dira izan oso handia eta normaltasun giroa izan da nagusi Loiuko aireportuan.

Alerta horia izozte arriskuagatik asteartean eta asteazkenean

Iragarpenaren arabera asteartean eta asteazkenean izozte motelak izango dira goizaldean eta goizeko lehen orduetan barnealdean, bereziki Araban.

Eusko Jaurlaritzako Klimatogologia eta Meteorologia Zuzendaritzak alerta horia ezarri du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) astearterako eta asteazkenerako, muturreko tenperaturek izozteak eragin ditzakete eta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, iragarpenaren arabera asteartean eta asteazkenean izozte motelak izango dira goizaldean eta goizeko lehen orduetan barnealdean, bereziki Araban.

Emakume bat hil da Durangon, tren batek harrapatuta

Istripua 13.15ean gertatu da eta Euskotrenek esan duenez, trenbidearen hesiak jaitsita zeuden istripuaren unean.

Emakume bat hil da eguerdian Durangon, Euskotreneko tren batek harrapatuta. Bilbo-Donostia linea egiten duen trena izan da eta une horretan, Ermuara norabidean zihoan.
Euskotrenek esan duenez, istripua 13.15ean gertatu da, trenbidearen 31.893 kilometroan, Fauste-Landako geralekuan. Durangoko geltokitik atera den unitate batek harrapatu du emakumea.
Istripuaren unean hesiak jaitsita zeuden eta argi-seinalizazioak, baita akustikoak ere, ongi zebiltzan.
Trenen zirkulazioa bertan behera gelditu da ordubetez, eta bitarte horretan, errepidetik zerbitzu berezi bat jarri dute martxan.

Tenperaturak, zeroz
Tenperaturak, zeroz azpitik

Bilbo baino ez da esnatu tenperatura...
1:47 min.

2012/02/03

Elurra hiriburu guztietara zabaldu
Elurra hiriburu guztietara zabaldu da

Euskal hiriburuek guztiek aldizkko...
2:46 min.

2012/02/02

Hotza eta elurra
Hotza eta elurra astebururako

Elurraren maila 700-800 metroan...
0:56 min.

2012/01/27

Atentatu bolada
Atentatu bolada Iraken

Hainbat eraso izan dira Bagdad...
1:01 min.

2012/01/24