CNSE sare sozialetara heltzen da.

Gure herriko lehen sare sozialetara heltzen da CNSE

Otsailaren 1etik aurrera, estatuaren pertsona gorren konfederazioa (CNSE), gure herriko sare sozial nagusietan agertuko da.

Ekimen honekin, CNSEk pertsona gorrekin komunikazioa sustatu nahi du, proiektu eta ekintzei buruz informatu eta bere elkartze-sarearekin eta honekin talde honentzako interesgarriak diren berrikuntza eta berriak zabaltzeko bidea izatea.

Jarraitu Facebook, Twitter eta You Tube –n

Parte hartu!

Zeinu.tv-ek Gabonetan bere ateak itxi egingo ditu

Zeinu.tv-ek Gabonetan bere ateak itxi egingo ditu.

Gabonetako jaiak direla eta, Zeinu.tv-ek eguneroko albisteen igorpena moztu egingo du urtarrilaren 9ra arte. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu eta zain zaudeten bitartean ez aspertzeko euskal ohituretako baten azalpen txikia emango dizuegu, Olentzerorena alegia.

Olentzero, euskal Gabonetako Nafarroako pertsonaia da. Mitologiako ikazkina da eta Euskal Herriko (Euskadi, Nafarroa eta Iparralde) familiei, Eguberriko egunean, umeei opariak ekartzen dizkie. Hala ere, bere jatorria Lesakan du.
Olentzeroaren pertsonaia ikazkin gizen, zarpail, ikatzez zikindua, jatuna eta mozkortsua da. Bere berebiziko ezaugarri gizartetik at bizi dela da, eta basoan bizi da ikatza egiten, jaten eta edaten. Urtero, umeei opariak eramateko menditik jaisten da.
Hainbat herritan, Olentzero irudikatzen duen panpinarekin (aurpegia ikatzez zikindua, tradiziozko arropa jantzita, txapela, pipa eta opariekin) Gabon-gauan kalejiran irtetea ohitura izaten da. Kalejira honetan abestu eta dirua eskatzen da eta lortzen den diru hori, giza talde bateri eman edo haien aisialdi ekintza propioetarako erabiltzen da.
Ekitaldi garrantzitsuetan, pertsonai hau agurtzeko, haren panpina erretzea ohikoa izaten da, bai Gabon-gaueko arratsalde-gauean baita Gabonak igaro ostean.
Euskadiko eta Nafarroako hirien eta denden gabon dekorazio gisa, Olentzeroren irudia erabiltzea ohikoa izaten da.

Zorionak eta Urte berri on! Ikusi arte. Ez ahaztu urtarrilaren 9an berriro elkar ikusiko dugula.

Gipuzkoako Pertsona Gorren elkarteak Gabon Zaharreko gauerako festa antolatuko du

1:00tik aurrera jai bat egongo da lokalean

Gipuzkoako Pertsona Gorren elkarteak Gabon Zaharreko gauerako festa antolatuko du bere lokalean eta afari bat egongo da, guztira 30 euro izango dira. Parte hartu nahi baduzue geroago ikusiko duzuen konta korrontean behar diren datuak eta dirua sartu behar izango duzue. Izena emateko epea abenduaren 28an amaituko da.

Bestalde, 1:00tik aurrera egongo den jaira joan nahi baduzue bi sarrera motak daude:
- Abenduan ordaintzen bada: 10 euro
- Abenduaren 31n bertan ordaintzen bada: 20 euro
Biak doako edari batekin.

Euskal Gorrak-ek informazioa emateko web gune bat ireki du

Web orria hau da http://www.infoeg.org/

Euskal Gorrak-ek Euskadiko Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioari buruzko web gune berri bat ireki du. Bertan entitateari buruzko informazio orokorra ikusi ahal izango duzue eta helbidea hurrengo hau da: http://www.infoeg.org/

Familia Gorren III Jardunaldia bertan behera geratuko da

Jardunaldia abenduaren 17an izango zen baina bertan behera geratu da.

Euskal Gorrak Familia Gorren III Jardunaldia bertan behera geratuko dela informatzen zaituzte. Jardunaldia abenduaren 17an izango zen baina parte hartze eskasa izan dela eta suspenditu egin dute. Federazioak barkamena eskatzen dizue.

FAMISOR, Familian, Gor kide bat dutenentzako laguntza

MAPFRE FAMILIAR-ak, BANKIAREN bitartez,pertsona gorrak MAPFRErekin komunikatzeko, zeinu hizkuntza bideo-interpretazio sistema bat jarri dute abian.

MAPFRE FAMILIAR-ak pertsona gorrekin zeinu hizkuntzan arreta emateko komunikazio kanal berri bat garatu du.

Espainian, zerbitzu hau aitzindari da. Zerbitzu honi esker, erabiltzailea zeinu hizkuntzako interprete batekin webcam baten bitartez harremanetan jarriko da eta interpreteak, Mapfreko Call Center-ari erabiltzaileak galdetu zein nahi duen kudeaketa zein den zuzenean eta denbora errealean adieraziko dio.

Ekimen hau, Cnse Fundazioaren lankidetzarekin burutu da. Cnse fundazioak, SVIsual bideo-interpretazio plataforma Mapfre-ren eskuetan jarri du. Plataforma honetan, zeinu hizkuntza zein beste komunikazio era batzuk aukeratu daitezke:zeinu hizkuntza eta ahotsa, bat-bateko mezularitza, chat edo bideo-maila.

Zerbitzu hau erabiltzeko, Mapfreko web orrira sartu behar da (www.mapfre.com). Zerbitzua, astelehenetik ostiralera 9.30etatik 12.30etara eta 17etatik 20etara erabili daiteke.

Juan Carlos I. Erregeak CNSE hartu du

CNSEko 75.urteurrena dela eta Juan Carlos I. Errgeak CNSE hartu du

Juan Carlos I Espainiako Erregea Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioko kontseilua hartu zuen CNSEko 75. urteurrena dela bide. Ekitaldira CNSEko presidentea, Concha Diaz Robledo, eta erakundeko parte diren federazio autonomikoen presidenteak bertaratu ziren. CNSEko urteurrenak erakunde horrek lortutako lorpen eta historia gizarteari hurbiltzea ahalbidetu du. Lorpen horien artean 2007ko zeinu hizkuntza legea azpimarratu dute, bertan Espainian hizkuntza arloan aukera berdintasuna lortzen duena.

Itsugorrei buruzko hitzaldia

Arabako Gorrak itsugorrei buruzko hitzaldi bat antolatu du. Hitzaldia Casmiro Ondok eta Araceli Garcíak emango dute.

Hurrengo larunbatean, abenduaren 3a, 19:30etan Pertsona Gorren Arabako Elkartean, Arabako Gorrak, Casmiro Ondok, Donostiako itsugor bat, eta Araceli Garcíak, Bilboko itsugor bat, emango duten itsugorrei buruzko hitzaldia izango da. Arabako Gorren bazkideentzat sarrera doakoa izango da eta parte-hartu nahi duten besteentzat sarrera 3 eurokoa izango da.

Familia Gorren III. Jardunaldia atzeratuko da

Jardunaldian 2011ko abenduaren 17ra arte atzeratuko da

Euskal Gorrak Familia Gorren III. Jardunaldiaren atzerapenari buruz informatzen zaituzte. Data berria abenduaren 17a izango da. Jardunaldiari buruz informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo web orrian sar zaitezkete: http://jornadafamiliassordas.blogspot.com

Enplegua eta Pertsona Gorren II Jardunaldiak (2/2)

Jardunaldiko txostengileekin hainbat elkarrizketa egin ziren

Enplegua eta Pertsona Gorren II Jardunaldiak (1/2)

Jardunaldiko txostengileekin hainbat elkarrizketa egin ziren

Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa (CNSE) eta Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa (Euskal Gorrak), elkarlanean aritu dira Enplegua eta Pertsona Gorren II Jardunaldiak Bilbon antolatzeko. Azaroaren 4 eta 5ean egindako jardunaldiak pertsona gorrek enpresetan duten laneratzearen analisia egiteko parada eman ziguten.

Inaugurazio ekitaldia azaroaren 4an izan zen honako pertsona hauen presentziarekin: Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun ministerioko Ezgaitasun arloko Sektore-Politiken Koordinaziorako zuzendari nagusia, Jaime Alejandre

Euskal Gorrak-ek Familia Gorren III.Jardunaldia antolatuko du Bilbon

Munduko Familia Gorrak izango ditu hizpide

Euskal Gorrak-ek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Familia Gorren III.Jardunaldia antolatuko du. Aurten jardunaldia Munduko Familia Gorrak izango ditu hizpide eta azaroaren 26an ospatuko da Bilbon. Aurrerantzean Euskal Gorrak-ek egitarauari, ordutegiari eta lekuari buruz informatuko zaituzte.

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak (ASG-GGE) Gorrentzat zuzendutako Euskal Herriko XIII. Mus Txape

Azaroaren 19an izango da Elkarteko egoitzan.

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak (ASG-GGE) Gorrentzat zuzendutako Euskal Herriko XIII. Mus Txapelketa antolatuko du hurrengo larunbaterako, azaroak 19, Gipuzkoako Pertsona Gorren elkarteko egoitzan.
Txapelketako egitaraua aintzat hartuta, partida 12:00etan hasiko da, 14:00etan bazkaria izango da eta 16:00tik 20:00ra txapelketa jokatzen jarraituko da.
Izena emateko epea azaroaren 14an amaituko da eta 40 euro ordaindu beharko dira, bazkaria barne hartuko du prezio hori. Izena emateko interesa baduzue elkartearekin harremanetan jarri behar zarete: gge.asg@gmail.com edo fax 943 473672

Bihar egingo dute beste hauteskunde eztabaida bat

Televisión Españolak A-20 hauteskunde orokorrak direla eta bihar azaroaren 9 22:00etan izango den eztabaida berezi bat antolatu du.

A-20 hauteskunde orokorrak direla eta, Televisión Españolak bihar azaroaren 9 22:00etan izango den eztabaida berezi bat antolatu du. Canal 24 Horas katean azpitituluak eta zeinu hizkuntzako interpretearen leihotxoa egongo dira; La 1-n, ostera, azpitituluak soilik.
Maria Casadok eztabaida neurtuko du eta bertan Diputatuen Kongresuan taldea duten alderdi politikoen ordezkariak batuko dira.

Zeinu hizkuntzan edo azpitituluekin irisgarria den Gobernuaren presidentziaren hautagaien eztabaida

Zientzia eta Arteen Telebistako Akademiak informatzen zaituzte Gobernuaren presidentziaren hautagaien eztabaida zeinu hizkuntzan edo azpitituluekin emitituko dutela. Eztabaida gaur 22:00etan izango da.

Zientzia eta Arteen Telebistako Akademiak informatzen zaituzte gaur 22:00etan izango den Gobernuaren presidentziaren hautagaien eztabaida zeinu hizkuntzan edo azpitituluekin emitituko dutela.

Espainiako zeinu hizkuntzako interpretearen leihotxoa izango duten kateek Canal 24 Horas, Antena 3 eta Popular TV izango dira. La Sexta azpitituluak izango ditu.

Gainera, Akademiak azpitituluak edozein katean egon daitezen lan egiten ari da eta eztabaida zuzenean emango duten web orriak izendatu ditu, pertsona gorrentzako zeintzuk irisgarriak izango direla ez zehaztu arren.

Web orriak honako hauek dira:
www.elpais.es
www.elmundo.es
www.yahoo.es
www.lavanguardia.com
www.abc.es
www.larazon.es
www.cadenaser.es
www.telefonica.es
www.efe.com
http://hp-comm.es.msn.com/
www.holanews.es
http://www.academiatv.es/

SVIsual zerbitzuaren ordutegia murriztu egingo dute

Gaur egun, gure herrialdeko gizarte guztiari eragiten dion egoera ekonomikoaren ondorioz, SVIsual zerbitzuko arreta ordutegia murriztu egin behar izan dute.

CNSE Fundazioko Irisgarritasun eta Teknologia-Berrikuntzako Zuzendaritzak, SVIsual zerbitzuaren arreta ordutegia murriztu egingo dutela informatzen zaituzte. Gaur egun, gure herrialdeko gizarte guztiari eragiten dion egoera ekonomikoaren ondorioz, SVIsual zerbitzuko arreta ordutegia murriztu egin behar izan dute; Administrazio Publikoak ematen dien diru-laguntzak, bideo interpretazio postuak mantentzeko nahikoak ez direlako.

Murrizketa hau egiterako orduan, bai zerbitzua eta bai erabiltzaileak izan dituzte kontuan, hauei ahalik eta gutxien eragitea izan baita helburua. Modu horretan, pasaden urriaren 30etik aurrera, igandea, asteburuetan eta jai-egunetan arreta ordutegia murriztu egin da eta orain 11:00tik 19:00ak artekoa izango da (Kanariar Uharteetan 10:00etik 18:00ak arte). Bestalde, astelehenetik ostiraleko ordutegia orain artekoa izango da.

CNSE Fundaziotik, SVIsual zerbitzua mantentzeko eta hobetzeko lan egiten jarraituko dugu, horrela, pertsona gorrok komunikatzen jarraitu dezakegu, hau oinarrizko eskubidea delarik.

SVIsual-aren ordutegi berria

Astelehenetik ostiralera 8:00tik 20:00ak arte (7:00tik 19:00ak arte Kanariar Uharteetan)
Larunbatetan, igandeetan eta jai-egunetan 11:00tik 19ak arte (10:00tik 18:00ak arte Kanariar Uharteetan)

FASS-ek Pertsona Gor Nagusiko V Estatuko Topaketa antolatuko du

Cadizen dagoen La Linea de la Concepcion herrian izango da azaroaren 14tik 19ra arte.

Pertsona Gorren Elkarteen Andaluziako Federazioak (FASS) Pertsona Gor Nagusiko V Estatuko Topaketa antolatuko du CNSE-ren laguntzarekin.
Topaketa Cadizen dagoen La Linea de la Concepcion herrian izango da azaroaren 14tik 19ra arte.
Parte hartzeko baldintzak honako hauek dira:
1. 65 urte baino gehiagoko pertsona gorra izatea. Ez baleude 60 urte baino gehiagoak onartuko lirateke.
2. CNSEko bazkideak izan behar dira.
Izen ematea 100 euro izango dira pertsona bakoitzeko eta egitarauko jarduera guztiak barne hartzen ditu.

Zalantzak badituzue FAAS-ekin kontaktuak jar zaitezte:
Telefonoa: 958 18 50 45
Fax-a: 958 17 01 08
E-mail-a: politicas.sectoriales@faas.es

CNSE y Euskal Gorrak organizarán II Jornada Estatal de Empleo para Personas Sordas "Buenas Prácticas

La Federación Vasca de Asociaciones de Personas Sordas os informa que la CNSE y Euskal Gorrak están organizando un evento importante al nivel estatal: la II Jornada Estatal de Empleo para Personas Sordas "Buenas Prácticas".

La Federación Vasca de Asociaciones de Personas Sordas os informa que la CNSE y Euskal Gorrak están organizando un evento importante al nivel estatal: la II Jornada Estatal de Empleo para Personas Sordas "Buenas Prácticas".
Este evento tendrá lugar en Bilbao, los días 4 y 5 de Noviembre en el Nuevo Paraninfo de la Universidad del País Vasco (UPV-EHU), sita en la Avenida de Abandoibarra en Bilbao.
Si estáis interesados en participar en este evento deberéis inscribirse en la siguiente dirección http://jornadaempleo.org. La inscripción es gratuita y el plazo de inscripción se finalizará el día 2 de Noviembre.

ASG-GGE Halloween-eko jai bat eta afaria antolatuko ditu

Donostian dagoen elkarteko egoitzan izango da.

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak “ASG-GGE” Halooween-eko jai bat eta afaria antolatuko ditu urriaren 31rako. Jaia 21:00etan hasiko da eta Donostian dagoen elkarteko egoitzan izango da. Bazkideen sarrera 12 eurokoa izango da eta bazkide ez direnentzako prezioa 15 eurotan izango da. Izena emateko epea urriaren 27an amaituko da.

Emakume Gorren III.Jardunaldia: “Berdintasunean hezi, genero indarkeria saihesteko”

Euskal Gorrak antolatu zuen Gasteizen.

Pasaden Urriaren 15ean, larunbata, Emakume Gorren III. Jardunaldia egin zen. Horren izenburua “Berdintasunean hezi, genero indarkeria saihesteko” zelarik. Euskal Gorrak antolatu zuen “Arabako Gorrak” Arabako Pertsona Gorren Elkartearen eta Gasteizko Udalaren laguntzarekin. Jardunaldia Gasteizko Biltzar eta erakusketa Jauregian izan zen. Interesa baduzue, orain larunbateko argazkiak ikusgai dituzue.

Gainditzen bi jaialdi antolatuko ditu Tolosan

Gainditzen-ek “Gor Komunitatearen Sentsibilizazio VII. Astea” Gor Kulturaren Festibala eta Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien II. Nazioarteko Festibala antolatuko ditu.

Tolosaldea-Goierri Pertsona Gorren Elkarteak Tolosan egingo den “Gor Komunitatearen Sentsibilizazio VII. Astea” Gor Kulturaren Festibala antolatuko du urriaren 17tik 23ra arte.
Elkarteak azaroaren 11 eta 12rako Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien II. Nazioarteko Festibala ere antolatuko du.

Bi jardueren informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo helbidean aurki ditzakezu: http://gainditzen.es

Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna eta CNSE-ko 75 urteurrenaren ospakizuna Madrilen

Biak elkarrekin batera ospatu ziren irailaren 24an.

Pasaden irailaren 24an Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna eta CNSE-ko 75. urteurrena ospatu ziren Madrilen. Hitzordua arrakasta handia lortu zuen Espainia osoko milaka pertsona bertan batu zituelako. Egun oso berezia izan zen eta hainbat jardueraz gozatu zuten bertara hurbildu ziren lagunak, besteak beste: antzerkia, show-a, magia, dantza, tailerrak, etab. Orain egunean zehar egindako jardueren laburpen bideoa ikus ditzakezue.

Euskal Gorrak Emakume Gorren III Jardunaldia antolatu du

Jardunaldian Gazteizen izango da.

Euskal Gorrak urriaren 15ean Gasteiz-eko Europa Jauregian izango den Emakume Gorren III Jardunaldiaren berri eman nahi dizue. Aurten jardunaldia genero indarkeria ekiditeko berdintasun hezkuntzari buruz jardungo du. Jazoera hau Euskal Gorrak-ek Arabako Gorrak, Arabako Pertsona Gorren elkarteko eta Gasteiz-eko Udaleko elkarlanarekin, antolatu du. Jardunaldian parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman beharko dute urriaren 10a baino lehen.
Informazio gehiago nahi izanez gero (programazioa, kartela...) hurrengo blog-ean kontsulta dezakezue: http://jornadamujersorda.blogspot.com/

Gorrentzako Kirolen Espainiako Federazioak Mendi martxako I Topaketa antolatu du

Gorrentzako Kirolen Espainiako Federazioak urriaren 7tik 9ra Zarautzen egingo den Mendi martxako I Topaketa antolatu du. Izena emateko epea urriaren 2an amaituko da. Irailaren 22ra arte prezioa 50 eurokoa izango da eta egun horretarik aurrera 60 eurokoa. Edozein zalantza baduzue Klara Begiristain, mendi martxako arduradunarekin kontaktuan jar zaitezkete senderismo@feds.es edo federazioarekin feds@feds.es.

Gorrentzako Kirolen Espainiako Federazioak Bartzelona 2017ko hautagaitza aurkeztuko du

Gorrentzako Kirolen Espainiako Federazioak (FEDS) Bartzelona 2017ko hautagaitza aurkeztuko du Udako Gorolinpiaden egoitza izateko. Hautagaitza ostegun honetako, hilak 15, 11:30etan aurkeztuko da Romako (Italia) Summit hotelean egingo den Gorrentzako Kirolen Nazioarteko Komitearen Ezohizko 43. Kongresuan.

Espainiako asmoak beteko lirateke Bartzelona hautatuta izango balitz 1992ko Udako Olinpiaden 25. urteurrenean.

Beste hiri hautagaiak Buenos Aires (Argentina) eta Estambul (Turkia) dira.
Udako Gorolinpiada lau urtetik behin egiten da 1924tik. Gor komunitatearen nazioarteko kirol ebentu inportanteena da eta hortan 100 herrialde eta 5.000 atleta inguru parte hartzen dute.

Gainera, kolektiboa gizartean ezagutzera emateko eta gazte gor askoren ametsa lortzeko aukera paregabea da.
Erromara joango den Bartzelona 2017ko ordezkaritza hurrengo hau da:

- Pedro García, Gorrentzako Kirolen Espainiako Federazioko presidentea
- Santiago Poveda, Gorrentzako Kirolen Espainiako Federazioko nazioarteko zuzendaria
- Javier Soto, Gorrentzako Kirolen Espainiako Federazioko mahaikidea
- Benet Muñoz, Federació Esportiva de Sords de Catalunya-ko presentea
- Sebastià Montesinos, Federació Esportiva de Sords de Catalunya-ko idazkaria
- Carles Vallès, Bartzelonako udalaren Kirol Institutuko teknikaria
- Antonio Martínez, Federació de Persones Sordes de Catalunya-ko presidentea.

Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gainera, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera.

Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu, kontuz ibili errepideetan, eguzkitarako krema erabili eta irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara.

Pertsona gorren nazioarteko eguna

Euskal Gorrak federazioak, CNSE, Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna eta Cnseko 75.urteurreneko ospakizuna Madrilen antolatzen dagoela jakinarazi nahi dizue.

Ekintza hauek, 2011ko irailaren 24ean, Larunbata, burutuko dira. Espainiako pertsona gorrentzako egun garrantzitsu eta berezia da. Informazio gehiago nahi izanez gero, web helbide honetara sartu: www.75cnse.es.

Euskal Gorrak, egun horretan Euskal Gorrakeko kide diren elkarteetako bazkideak Madrilera joan ahal izateko, dohaineko autobus bi antolatzen ari da. Bi aukera proposatuko dira eta pertsona gehien apuntatzen den aukerak bakarrik egingo du aurrera. Hauek dira aukerak:

- Egun bereko joan-etorria.(2011ko Irailaren 24a)
- Irailaren 23an joan eta Irailaren 25ean etorria.

Azkenean, Irailaren 23an irten eta 25ean etorriko den autobusa jartzen bada, parte hartzaile bakoitzak hotela…bere kabuz kudeatu beharko du eta ordaindu baita. Nahi izanez gero, Moncloatik gertu dagoen Hotela erreserbatu dezakezue, ekintzak burutuko diren lekutik gertu baitago eta garraio komunikazioak oso onak baitira.

Apuntatu nahi izanez gero, hurrengo Elkarteetara eta Euskal Gorrakera joan beharko zarete zerrendetan apuntatzeko.

- Arabako Pertsona Gorren elkartea Álava "Arabako Gorrak"
- Gipuzkoako Pertsona Gorren elkartea "ASG-GGE".
- Euskal Gorrak – Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioa-.

Bizkaiko probintzian, 3 elkarte daudenez Euskal Gorrakek, pertsona interesatuei hurrengo helbidera email bat bidaltzeko eskatzen dizue: eventos.euskalgorral@gmail.com.
Aukera biak agertzen diren kartelak ikusi nahi izan ezkero sartu blog honetara: http://pertsonagorrenmundukoeguna.blogspot.com/. Izena emateko epea 2011ko irailaren 10ean amaitzen da.

Espainiako Vodafone Fundazioaren eta CNSE Fundazioaren arteko lankidetza

Espainiako Vodafone Fundazioak eta CNSE Fundazioak CNSE-ren 75.urteurrenaren ospakizunean elkarlanean jardungo dute.

Uztailaren 5ean, Komunikazio Oztopoak Desagerrarazteko CNSE Fundazioak (Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa) eta Espainiako Vodafone Fundazioak, 2010etik zeukaten lankidetza-hitzarmena luzatu dute. Hitzarmen honen helburuak, pertsona gorren lan integrazioan eta Espainiako zeinu hizkuntzaren sustapenean bideratzen dira.

Santiago Morenok, Espainiako Vodafone Fundazioko Zuzendari Nagusiak, eta Concha Diaz-ek, Komunikazio Oztopoak Desagerrarazteko CNSE Fundazioko Presidenteak, irailaren 24an, CNSEren 75. urteurreneko ospakizunean antolatuko diren ekintzetan babes zehatz eta espezifiko bat emateko eranskin berri bat sinatu dute. Antolatuko diren ekintza horiek, 75. urteurrenaren erakusketa gune baten plangintza eta Elkartegintzaren, federazioen eta elkarteen mapa interaktiboaren eraketa dira.

Erakusketa gunearen barnean, CNSE Fundazioak, teknologi berriak erabiliz, saiakera bat egitea aurreikusi dute. Horrela, internet konexioa duten mugikorrak dituzten parte hartzaileek, euren mugikorretan, QR kodea duten azalpen irudi eta bideoak deskargatzeko aukera izango dute.Horretarako, bi erakundeek, ahalik eta bateragarritasun gehien bilatzeko konpromisoa hartu dute; Iphone, Android, Blackberry...

Elkartegintzaren, federazioen eta elkarteen mapa interaktiboari dagokionez, ukimen pantaila batean diseinatutako aplikazio elkarreragile multimedia bat sortuko da. Aplikazioak, Espainiako mapa geografiko bat erakutsiko du, non CNSEren kide diren 17 Pertsona Gorren Federazio Autonomikoak eta Melillako Pertsona Gorren Elkarteak agertuko diren. Honez gain, federazio horien kide diren 115 udal, probintzi eta eskualde mailako elkarteak ere agertuko dira.

Mapa interaktibo honi esker, ezgaitasun munduko Espainiako erakunde zaharreneko elkartegintza sarearen garapena eta hazkuntza ikusmenaren bitartez ezagutzeko aukera egongo da. Pantailaren bitartez, parte hartzaileek, CNSEko elkartegintzaren kide diren edozein federazio zein elkarte hautatzeko aukera izango dute. Hautaketa hau burutzean, elkarte bakoitzaren estrukturari, sorrera urteari... buruzko informazioa eskuragai izango dute. Honez gain,bideoak eta argazkiak ere izango dira ikusgai.

Era berean, ospakizunean zehar, zeinu hizkuntzari eta komunitate gorrari buruzko irudi eta bideoak jartzeko telebista zirkuitu bat instalatuko da.

Espainiako Vodafone Fundazioak, ospakizun honetan bere tokia izango du, bertan, stand bat jarriz. Stand honetara hurbiltzen diren pertsona gorrek, ezgaitasun munduarekin duten konpromisoa eta Espainiako Vodafone Fundazioren funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko aukera izango dute.

Bizkaian ZHI zerbitzuak eskatzeko kontaktu berriak

Uztailaren 12tik aurrera Bizkaiko Interprete Zerbitzuaren erabiltzaileek kontaktu berriak erabili behar izango dituzte interpretazio zerbitzuak eskatzeko.

Atzotik hasita, uztailaren 12a, asteartea, Bizkaiko Interprete Zerbitzua eskatzeko kontaktuak aldatu ditugu. Eskaera egiteko bideak orain arteko berdinak izango dira (sms, telefonoa, faxa edo emaila), baina kontakturako zenbaki eta helbide berriak honako hauek izango dira:

- Mobila: 688.800.306
- Telefono finkoa: 944.765.052
- Faxa: 944.766.052
- Emaila: ils.bizkaia.eg@gmail.com

Interprete zerbitzua eskatzeko honako datu hauek eman behar dizkiguzula gogoratzen dizugu:

- Erabiltzailearen izen-abizenak.
- Kontaktua: mobil zenbakia, faxa edo email-a.
- Zerbitzuaren data.
- Zerbitzuaren ordua.
- Zerbitzu mota: medikoa, eskolako batzarra,...
- Zerbitzuaren lekua.

Zure eskaera jaso bezain laster apuntatuko dugu eta zerbitzua baino 2 egun arinago jakinaraziko dizugu ZHIrik libre dagoen (BAIEZTATUTA) ala ez (UKATUA).
Edozein zalantza izatekotan, jar zaitez gurekin kontaktuan.

Telefonica eta CNSE Fundazioaren arteko hitzarmena

Telefonicak eta CNSE Fundazioak hitzarmena sinatu dute pertsona gorrentzako bideodei eta bideointerpretazio zerbitzu berriak abian jartzeko.

Audiorik gabe.

Pasa den ekainaren 27an, astelehena, Telefonicak eta Komunikazio Oztopoak Desagerrarazteko CNSE Fundazioak (Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa) aurrera daramaten lankidetza esparruaren barruan hitzarmen berria sinatu zuten. Euren elkarlanaren helburua, entzumen ezgaitasuna duten edo gorrak diren pertsonen komunikazioa errazteko zerbitzu eta merkatu-eskaintzak sustatzea da. Izan ere, Espainian milioi bat pertsonek osatutako kolektiboari arreta eskaini nahi diote.
Lankidetza berri horri esker, komunikazioa hiru ildotan gauzatu dadin beharrezkoa den irtenbide-multzo berria garatuko dute. Hiru ildo horiek honakoak izango dira: pertsona gorren arteko komunikazioa, pertsona gor eta entzuleen arteko komunikazioa, eta gorren eta Herri Administrazioaren artekoa.
Lehenengo ildoan, Telefonicak eta CNSE Fundazioak elkarlanean garatutako bideodeien zerbitzuak sustatuko dituzte eta pertsona gorren artean zabaldu daitezen lan egingo dute.
Bigarren eta hirugarren arloetan aurrera egiteko, aldiz, bideointerpretazio plataformak berritu eta garatzeko irtenbideak bilatuko dituzte, erabilera eta teknologia mailan aurrera egin eta hobetu daitezen. Horri esker, bestelako aurrerapen eta irtenbide teknologikoekin uztartu ahal izango dituzte.
Era berean, Telefonicak, CNSEk eta bere Fundazioak pertsona gorrentzako bideointerpretazio zerbitzua sustatuko dute, horretarako SVisual plataforma arlo publikoko enpresen artean hedatuz zein Hegoamerikako hainbat herrialdetan egon litezkeen bestelako elkarteen artean barreiatuz eta ezagutaraziz.

2011ko Euskal Herriko Gor Komunitatearen II. Topaketa

Donostiako Aieteko Kultur Parkean ospatu zen.

Pasaden larunbatean 2011ko Euskal Herriko Gor Komunitatearen II. Topaketa ospatu zen Donostiako Aieteko Kultur Parkean. Egun osoan zehar eguzkia eta beroa protagonistak izan ziren baina parte hartzaileak topaketan oso ongi pasatu zuten.
Antolatutako ekintzen artean txikientzat zuzendutako asko egon ziren. Goizean musika eta “HIRU, BI ZAST... EGIZU JOLAS!" ikuskizuna egon ziren. Arratsaldean Porrotxen "Koloreetako Mundua" ikuskizuna, txupina eta entzierroa egon ziren. Gainera, Sergio Ruiz-en, "Fama, a bailar" saioko lehiakide gorraren, ikuskizuna ere izan zen.
Orain Topaketan filmatutako bideoa eta elkarrizketak ikus ditzakezue.

Euskal Herriko Gor Komunitatearen II. Topaketa (II)

Ekainaren 25ean izango da Donostian.

Euskal Herriko Gor Komunitatearen II. Topaketa ekainaren 25ean Donostian izango dela gogoratzen dizuegu, hain zuzen ere, bi egun soilik falta dira. Euskal Gorrak-ek blog berri bat sortu du non topaketari buruzko informazioa aurkitu baitezakezue: planoak, nola iristeko informazioa, egitaraua...

Anima zaitez eta parte hartu. Topaketan elkar ikusiko dugu.

Topaketari buruzko informazioa: http://encuentrocomunidadsorda.blogspot.com/

Arabako Adineko Gorren XIV. Topaketa

Uztailaren 5an izango da Oñatin.

Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, Arabako Gorrak, Arabako Adineko Gorren XIV. Topaketa antolatu du. Topaketa uztailaren 5ean izango da Oñatin, Gipuzkoan. Topaketaren programa, ordutegia... ikusi nahi baduzue http://arabakogorrak.blogspot.com blog-ean ikusgai duzue. Izena emateko epea ostiral honetan amaituko da, ekainak 24.

Gorrentzat eginiko Espainiako Padel Lehiaketa

Donostian izango da ekainaren 25ean.

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak Kirol komisioaren bitartez eta Gorrentzat Espainiako Kirol Federazioaren lankidetzari esker Gorrentzat eginiko Espainiako Padel Txapelketa antolatuko du. Txapelketa ekainaren 25ean izango da Donostian. Hurrengo web orrian informazio osoa aurki dezakezue: http://asg-gge.blogspot.com/p/iii-campeonato-de-espana-de-padel-para.html
Anima zaitez eta izena eman txapelketarako eta ez ahaztu izena emateko epea ekainaren 18an amaitzen dela. Gainera, afaria egongo da eta Euskal Herriko gor komunitatearen II.Topaketarekin bat etortzen da.

Ordiziarrock Festibala asteburu honetan

Ordiziarrock Festibala ekainaren 16tik 18ra arte Ordizian, Gipuzkoan, egongo da. Aurten “Oztopoak suntsituz” epigrafearekin pertsona gorren kolektibora hurbil nahi dira.

Aurten festibala bere zortzigarren edizioan “Oztopoak suntsituz” epigrafearekin garatuko da, pertsona gorren kolektibora hurbiltzeko helburuarekin. Antolatzaileen esanetan, jaialdietan ahaztuta eta baztertuta dagoen kolektiboari hurbiltzeko helburuarekin.
Horrela, jaialdiak pertsona gorren taldera hurbildu nahi da eta horretarako teknika ezberdineko kontzertu bat antolatu du. Teknika ezberdinen artean bibrazio sistema, kiribil magnetikoa, interpretea, argi bereziak, gorputz adierazpenak edota proiektatutako irudiak daude.
Kontzertu hau ekainaren 17an izango da 22:00etan Ordiziako Herri Antzokian Funky Punkie Party Clowns taldearen eskutik.

Estatuko Pertsona Gorren Konfederazioaren 75. urteurrena

Gaur, ekainak 14, CNSE-ko (Estatuko Pertsona Gorren Konfederazioa), estatu mailan ezgaitasun arloan eginiko lehenengo entitateko, 75. urteurrena da.

1936ko ekainaren 14an CNSE eratu zen Espainiako Gormutuen Elkarteen Estatuko Federazioa izenarekin. Bere helburua pertsona gorren eta haien familien eskubideen alde egitea eta aukera-berdintasuna lortzea ziren. Hori lortzeko komunikazio oztopoak desagerrarazteko politikak abian jarri zituen.
CNSE-k gor edo entzumen ezgaitasun duten milioi bat pertsona ordezkatzen ditu. Bere 75 urteetan zehar Konfederazioak ezinbesteko jarduera asko aurrera eraman ditu pertsona gorren eskubideak errebindikatzeko.
Interesa baduzue hurrengo link-a klikatu CNSE-ko presidenteak, Concha Velascok, egin duen bideoa ikusteko.
http://www.cnse.es/75mensaje/mensaje_75.html

Atleta gorrentzako semaforoa

Zapatu honetan Basauriko 13. Meeting Paralimpikoan erabiliko da lehenengo aldiz pertsona gorrentzat egokitutako gailua.

Basauriko 13. Meeting Paralimpikoak lasterketari hasiera emateko pertsona gorrentzat egokitutako gailua lehengo aldiz erabiliko du. Gailu horrek ikusteko seinale bidez pertsona gorrei irteera adieraziko die gorrak ez diren beste parte hartzaileen erreakzio denborarekin berdintzeko, hau da, baldintzak berdintzeko. Tecnaliak diseinu du.

Euskal Herriko Gor Komunitatearen II. Topaketa

Ekainaren 25ean izango da Donostian.

Euskal Herriko Gor Komunitatearen II. Topaketa ekainaren 25ean Donostian izango dela gogoratzen dizuegu. Euskal Gorrak-ek blog berri bat sortu du non topaketari buruzko informazioa aurkitu baitezakezue: planoak, nola iristeko informazioa, egitaraua... Gainera, 2009. urtean Olarizun, Gasteizen, ospatu zen lehengo Topaketaren bideo bat ikus dezakezue.

Anima zaitez eta parte hartu. Topaketan elkar ikusiko dugu.

Topaketari buruzko informazioa: http://encuentrocomunidadsorda.blogspot.com/

Gor komunitatearen topaketa

Euskal Gorrak jakinarazi nahi dizue ekainaren 25ean II. Euskal Herriko gor komunitatearen topaketa ospatuko dela Donostian. Hasiera batean, topaketa Oñatin ospatzeko asmoa zegoen, baina azkenean lekua aldatu beharra izan da Oñatiko jaiekin bat ez egiteko.

Lekua:

Calle Aiete Pasealekua, 63, 20009 - Donostia-San Sebastián

Aurreprograma:

10:00 - 12:00: Antolatzaile taldearen prestaketak

12:00 - 14:00: Haurrentzako puzgarriak, musika eta Irrien Lagunen Klubaren (Mari Kalambre, Largabista....) pertsonaiaren bat.

14:00 - 16:30: Herri bazkaria – Paella.

17:00 - 17:45: Porrotxen emanaldia interprete batekin.

17:50 - 17:55: Famako lehiakide gorraren 1.go ekitaldia.

18:00 - 18:30: “Mimo y Pantomina”-ren emanaldia.

18:35 - 18:40: Famako lehiakide gorraren 2. ekitaldia.

18:50 - 18:55: Famako lehiakide gorraren 3. ekitaldia.

19:30: Agurra eta bukaera.

Donostia hirigunetik topalekura heltzeko, hurrengo hiri barruko autobusak har daitezke: 19, 23 (honek Amaratik gertu irteten da), 31, 32, 35 eta Hernandik G1a: Hernán-Aiete-Donostia.

Aurki Blog bat egiteko asmoa dugu eta bertan, ekitaldi honi buruz informazio guztia aurkitu ahal izango da.

IFASeko Zerbitzari/Garbitzaile oposaketa

Maiatzaren 24tik ekainaren 13ra bitartean

Abianetik jakinarazten dizuegu IFASek zerbitzari/garbitzaile oposaketa antolatu duela. Oposaketan parte hartzeko epea ekainaren 13an bukatzen da. Zalantzaren bat baduzue, gurekin jar zaitezkete kontaktuan:

Abian
abian.euskalgorrak@gmail.com
Mugikorra: 645 85 78 09

ZIKLOETARAKO AURREMATRIKULA ZABALIK DAGO

Ekainaren 1etik 10era bitartean

Abianetik jakinarazten dizuegu erdi eta goi mailako zikloetarako aurrematrikula zabalik dagoela EAEn. Informazio gehiago behar baduzue, gurekin jar zaitezkete harremanetan:

Abian
abian.euskalgorrak@gmail.com
Mugikorra: 645 85 78 09

Joan den larunbatean lehenengo Nazioarteko Triatloia ospatu zen Bilbon

479 lehiakide parte hartu zuten

Ibilbidea 1,9 km Bilboko ibaiaren zehar egin zen, 90 km txirrinduan Etxebarri, Galdakao, 2 itzuli Enekuritik eta 21 km korrikan errekondotik.
Mikel Aldea, parte hartu zuen pertsona gor bat da eta bere esperientzia gogorra izan arren, oso baikorra izan zela azaldu du. Mikelek 5 ordu eta 28 minutu behar izan zituen ibilbidea bukatzeko, 229.tokian bukatu zuelarik. Garrantzitsuena, bere esanetan, esperientzia ona dela eta, oso pozik dagoela da.
Jende ugari izan zen bertan animatzen eta antolakuntza harrera hobe ezina izan zuen.
Irudiak jarraian.

Euskalgorren presidenteak “Consumidores” saioan izan da

Alvaro Ortegak Euskalgorren presidentea, “Comsumidores” Eitbko saioan agertu zen pasadan astean. Saio honetan iruzur ezberdinez ari ziren, zehazki Alvarok, pertsona gorren elkarteentzat dirua eskatzen dutenen iruzurra argitzen saiatu zen.

Eitbko saioa ikusi nahi izatekotan hurrengo webgunera jo dezakezu, Alvarok 55 minutuan agertzen da gutxi gora behera.

http://www.consumidores.eitb.com/videos-y-audios/derechos-del-consumidor/consumidores-32-los-timos-y-estafas-mas-frecuentes

Errioxako Pertsona Gorren Elkarteak “EspainiakoGor Nabarmenak” gaiari buruzko hitzaldia antolatu du

Errioxako Pertsona Gorren Elkarteak “EspainiakoGor Nabarmenak” gaiari buruzko hitzaldia antolatu du ekainaren 4an, larunbatean, 20:00etan. Hitzaldia elkartearen Areto Nagusian izango da eta Andrés Rodríguez emango du. Errioxako Pertsona Gorren Elkarteko bazkideentzat sarrera doakoa izango da, beste elkarteko bazkideentzat 2 eurokoa eta parte hartu nahi duen beste edonorentzat prezioa 4 eurokoa izango da.

Larunbatean, Triatloi internazionala izango da Bilbon

500 triatleta gutxi gora behera parte hartuko dute, haietatik bat pertsona gor bat da

Larunbat honetan, maiatzak 28, lehenengo triatloi internazionala ospatuko da Bilbon. 500 atleta gutxi gora behera parte hartuko dute eta haietatik bat pertsona gor bat da.
1,9 km igeri egingo dute, 90 km bizikletan eta 21 km oinez.

Irteera udaletxetik gertu egongo da. 13:30tan emakumeak hasiko dute proba eta bost minutu geroago gizonezkoak. Lehenik eta behin, udaletxetik Euskaldun jauregira arte joan etorria egingo dute igeriketan eta geroago txirrinduak hartuko dituzte, korrika egiten bukatzeko.
Parte hartzaile gorra Mikel Aldea da, Urbiko Triatloi Taldearekin bost urte daramatza prestatzen bere burua.
Ondorengo irudietan Mikel entrenatzen eta norgehiagoka ikusi ahal izango duzue ibilbidearekin batera.

Laburmetraien Nazioarteko II Jaialdia

Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak Zeinu Hizkuntzaz eginiko Laburmetraien Nazioarteko II Jaialdia antolatuko du, gainditzen sariak 2011.

Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak Zeinu Hizkuntzaz eginiko Laburmetraien Nazioarteko II Jaialdia antolatuko du, non GAINDITZEN SARIAK 2011 bananduko diren.
Proiektu honekin teknologia eta arte joera berriak pertsona gorren kolektibora hurbildu nahi da. Era berean, aitorkuntza eta aukera berriak eman nahi dizkio kolektiboari, askotan kultur jardueretan parte-hartzeko zailtasunak baititu.
“gainditzen” sariak 2011 azaroaren 12an izango dira Tolosako Leidor zinemetan.
Informazio gehiago nahi izanez gero http://www.gainditzen.com web orrian aurkituko duzue.

Emakume Gorren II Jardunaldia uztailaren 15, 16 eta 17an izango da Donostiako KUTXAn.

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak ASG-GGE eta Emakume Gorren Elkarteak “ARAMUS GIPUZKOA” Emakume Gorren II Jardunaldia antolatu dute. Jardunaldia uztailaren 15, 16 eta 17an izango da Donostiako KUTXAn (Gipuzkoa Plaza Kalea). Izena emateko epea uztailaren 4an amaituko da.

CNSE eta FEDS-en arteko lankidetza akordioa

CNSE Estatuko Pertsona Gorren Konfederazioaren presidenteak, Concha Diaz-ek, eta FEDS Pertsona Gorrentzako Estatuko Kirol Federazioaren presidenteak, Pedro Garciak, bi erakundeen arteko lankidetza akordioa sinatu dute. Honek indarrean egongo da abenduaren 31ra arte.

Hitzarmen honen arabera, CNSEk konfederazioaren instalazioak lagatzen zein giza baliabide eta baliabide materialak utziz FEDS lagunduko du. Gainera, CNSEk administrari kudeaketan, erakunde publikoekin bitartekari egiten eta komunikabide zabalkundean ere lagunduko du. Bere aldetik, FEDS-ek CNSE-ko zabalkundean parte hartuko du bere publizitate materialean CNSE-ko ikurra jarriz.
Lankidetza hitzarmen honek elkarlaneko garai berrian koka dezakegu non bi erakundeek urte bat baino gutxitan euren zuzendaritzako taldea berritu baitute.

Euskal Gorrak erakundeko Lehendakaritzako eta Zuzendaritzako Batzako hautagai-zerrenda

Pasaden maiatzaren 7an, larunbatean, Euskal Gorrak erakundeko Lehendakaritzako eta Zuzendaritzako Batzako kandidatura bakarra aurkeztu zen.

Pasaden maiatzaren 7an, larunbatean, Arabako Gorrak erakundeko Areto Nagusian Ezohiko Batzar Nagusia izan zen. Bertan datozen lau urtetarako Euskal Gorrak erakundeko Lehendakaritzako eta Zuzendaritzako Batzako kandidatura bakarra aurkeztu zen. Kandidaturan parte hartzen duten lagunek hauek dira:

Lehendakaria: Álvaro Ortega Abajas
Presidenteordea: Cristina Suárez Rodríguez
Idazkaria: Nahia Loizate Mendazona
Diruzaina: Adrían Kaperotxipi Azpiazu
Batzordekide orokorra: Saioa Martínez Mariscal

Prentsaurreko deialdia Bartzelona 2017 Gor Olinpiaden kandidaturaren partetik

Haserre ofiziala Bartzelonako udala 2017ko Gor Olinpiaden kandidatura ezeztatzeko erabakiagatik

Gorrentzako Estatuko Kirol Federazioak, komunikabide guztiak deitzen ditu datorren maiatzaren 16an, astelehenean, 12:30tan, Kataluniako kazetaritzen elkargoan (Rambla de Catalunya 10), bere haserre ofiziala adierazteko asmotan, Bartzelonako udalak, aldundiaren sostenguaz, 2017ko Gor Olinpiaden kandidatura ezeztatzeko erabakia dela eta.

Bertan Pedro García, Gorrentzako Estatuko Kirol Federazioaren presidentea izango da; Federació Esportiva de Sords-tik, Benet Muñoz eta Federació de Persones Sordes de Catalunya-tik, Antonio Martínez.
Kandidatura honen prozesua 2008. urtean hasi zen eta une ezberdinetan agertu ziren zailtasunak alde batera utzita, ahal izan zen guztia egin zen jarraikortasuna bermatzeko, organismo internazionalak, hau da ICSD-ak instalazio olinpikoen ikuskapena onartu eta gero.

Kandidaturaren dossier ofizialaren eraketan, alkateak berak, Jordi Hereu, kirolen ordezkaria den Pere Alcober-ekin batera, joan den otsailean bideo baten bitartez haien sostengua adierazi zuten.

Kandidatura ezeztatzeko arrazoia bizitzen ari garen erabateko ekonomi krisia da. Barcelona 2017ko Gor Olinpiadak antolatzen duten federazioek, Bartzelonako udalak kandidatura ezeztatzeko hartu duen erabakia Bartzelona hiriaren irudiari kalte egiten diola uste dute.

Solasaldia Indian laguntzen ibili den kooperante batekin

Ekainaren 4an, larunbatean, 19:30tan, Arabako Pertsona Gorren Elkarteak "ARABAKO GORRAK", "Anantapurreko (India) Vicente Ferrer Fundazioan esperientzia” gaia duen solasaldi interesgarri bat antolatu du, Sara Crespo, Usher sindromea duen pertsona gor bat, hizlari bezala duelarik. Arabako Gorren kideentzat dohainik izango da, besteek 3€ ordaindu beharko dute.

ABIPANS Kanpaldia

Kanpaldiak ekainaren 25tik uztailaren 1erarte iraungo du eta “Aventuras Duraton de Navares de la Cuevas-en (Segovian)” izango da

Haur gorren elebidun elkartearen bitartez uda honetan antolatu dugun kanpaldirako informazioa bidaltzen dizuegu. Haien semeak kanpaldira bidaltzeko asmoa dutenek, email bat bidali behar dute
abipans.campamento@yahoo.es helbide elektronikora, haurraren izena, adina eta harremanetan jarri ahal izateko telefonoa adieraziz.
Kanpaldiak ekainaren 25tik uztailaren 1erarte iraungo du eta “Aventuras Duraton de Navares de la Cuevas-en (Segovian)” izango da 7 eta 16 urte bitarte daukatenentzat. Ekainaren 3a baino lehenago izena ematekotan 240€ balio izango du eta hortik aurrera, hau da, ekainaren 4aren geroztik 270€ ordaindu behar izango da.


ABIPANS Kanpaldirako informazioa:
Epea: ekainaren 25etik uztailaren 1erarte.
Lekua: Aventuras Duraton, Navares de la Cuevas. Segovia
Web gunea: www.duraton.com
Adina: 7tik 16 urtera.

Ekainaren 3rarte: 240€.
Ekainaren 4tik aurrera: 270€.

Pintxo lehiaketa

Bilbo eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkarteak, pertsona gor kideentzat lehenengo pintxo lehiaketa antolatu du

Maiatzaren 14an, larunbatean, 20:00etan, Bilbo eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkarteak, pertsona gor kideentzat lehenengo pintxo lehiaketa antolatu du APSBBko toki-tabernan.
Pintxo plater bat edo bi aurkeztu behar dira eta lehiakideak etxetik ekarri behar izango dituzte pintxoak hotz zein bero, errezetaren azalpenarekin batera.
Sariak egongo dira eta puntuak banatuak izango dira hurrengo irizpideen arabera: egite dotorea, osagaien kontrastea, jatortasuna, sormena eta osasuntsua izatea baita.
Izen emate epea maiatzaren 12ra arte.

Ana Arraterekin kontaktatu.
Helbide elektronikoa: comisiones.apsbb.biz@gmail.com
Faxa: 944 16 47 23
APSBB mugikorra: 688 682 452
Edo zuzenean APSBBko lokalean.

PS3-ko FIFA 11 jokalarien Probintziarteko II Topaketa

Topaketa maiatzaren 28an, larunbatean, izango da Arabako Gorrak-en lokalean. Izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da.

Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, Arabako Gorrak, Playstation 3-ko FIFA 11 jokalarien Probintziarteko II Topaketa antolatu du. Topaketa maiatzaren 28an, larunbatean, izango da Arabako Gorrak-en lokalean.
Programari, izena emateari, prezioei, ordutegiari... buruzko informazioa behar izanez gero http://arabakogorrak.blogspot.com/ web gunean kontsultatu.
Izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da.

Ikuskizuna: “Ilusiónate 2011”

Pertsona gorrentzat eskurakoia den magiazko ikuskizuna bukle magnetikoarekin eta zeinu hizkuntzarako interpretea Rakel R.R.-rengatik. (ARYMUX)

Audiorik gabe.

Data: Maiatzaren 8a, igandea.
Ordua: 18:00
Lekua: Basauriko Sozial Antzokia

Sarrerak Basauriko Sozial Antzokiaren txartel-kutxan erosi daitezke dagoeneko. Nagusia 2.
- Telefonoa: 944 666 390
- Txartel-kutxa: 944 666 393 edo BBKko kutxazainetan.

Fuente: http://blog.magovalen.es/magia/ilusionate-2011-teatro-social-de-basauri-con-lengua-de-signos-arymux

Agure bi lapurtzeagatik atxilotuta

Pertsona gorren elkarte baterako sinadura eskatzen zien.

Bilboko udaltzaingoak 18 urteko gazte bat atxilotu du bia gure lapurtzeagatik salatuta. Pertsona gorren elkarte batetarako haien sinadurak eskatu zien. NANak beharrezkoak zirela aitzaki bezala erabili zuen eta hauek erakustean diru zorroak lapurtu zizkien.


Gaur udaltzaingoak jakinarazi duenez, lehenengo kasua joan den ostegunean eman zen, Europa parkean, non 85 urteko gizon bat bortxakeriaz lapurtua izan zen.

Agureak udaltzaingoari azaldu zien gor elkarte batetarako sinadurak eskatzen ari zen gizon batek sinatzeko eskatu ziola.
Gazteak Nortasuna giria beharrezkoa zela azaldu zion, nahiz eta agureak ez zeukala erantzun, lapurrak diru-zorroan ondo begiratzeko esan zion. Diru zorroa ateratzerakoan tipoak kaltetuarekin sesioan ibili ostean, 650€ ostu eta ihes egin zuen.

Minutu batzuen ondoren, ustezko lapurra Gabriel Aresti kalean harrapatu zuten, diru-zorroan 270€ besterik ez zeukala, baina 500€ gehiago aurkitu zioten gerrian zuen praken tolesturan.

Geroago 79 urteko gizon bat polizia etxean azaldu zen antzerako gertakizun bat salatuz, leku berberean eta ordu berean. Baina kasu honetan 90€ soilik ostu ziren eta kaltetuak lapurretaz ez zen lapurretaren unean ezertaz konturatu.
EFE

Interprete zerbitzurako datu pertsonalak

Interpreteek erabiltzaileei datu pertsonal berriak eskatuko dizkiete

Pasa den apiriletik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ZHko interpreteak ZHko Interprete Zerbitzuaren erabiltzaileei datu berriak eskatzen ari zatzaizkie, Estatuko Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hala aginduta.
Erabiltzaileek NAN edo jaiotze-data bezalako datuak bete beharko dituzte, Euskal Gorrakek Herri Administrazioen diru-laguntzak justifikatu eta horiek jasotzen jarraitu dezan, interpretazio zerbitzu arruntak gauzatu ahal izateko.
Interpreteek zerbitzu bakoitzera inprimaki zehatza eramango dute, pertsona gorrek euren datuak eskuz bete ditzaten, Euskal Gorraki bere datu-basean jaso ditzan baimena emanez. Euskal Gorrakek, 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesekoa, betez datu horien konfidentzialtasuna errespetatzeko ardura hartzen du. Hortaz, interprete zerbitzua kudeatzeko eta horren kalitatea hobetzeko baino ez ditu erabiliko. Horretaz gain, edozeinek baimen horri uko egin ahal izango dio Euskal Gorrak erakundeari idatziz jakinaraziz.

Euskal Gorraki datu horiek guztiak biltzen lagundu diezaiozuen espero dugu, guztion artean Zeinu Hizkuntzako Interprete Zerbitzuaren kalitatea eta kudeaketa hobetu ditzagun.
Zuen laguntza eskertuko dugu.

"FUNKY PUNKIE PARTY CLOWNS" kontzerturako sarrerak

Tolosaldeko Pertsona Gorren Elkarteak "FUNKY PUNKIE PARTY CLOWNS" VIII. Ordiziarrock Jaialdian eskainiko duten kontzerturako 200 sarrera ditu.

Tolosaldeko Pertsona Gorren Elkarteak "FUNKY PUNKIE PARTY CLOWNS" VIII. Ordiziarrock Jaialdian eskainiko duten kontzerturako 200 sarrera ditu. Kontzertua Ordizian (Gipuzkoa) izango da ekainaren 17an gaueko 22:00, eta pertsona gorrentzat egokitua izango da.
Bertan egon nahi izatekotan, maiatzaren 22a baino lehenago, email bat idatzi behar da nahi dituzun sarreren kopurua jakinaraziz, sarrera bakoitza 5€ balio du.
Eskabide guztiak jaso eta gero, bidaliko dizueten kontu korronte zenbaki batetan dirua sartu behar izango duzue eta ondoren sarrerak posta edo MRWren bidez igorriko dizuete.
http://www.myspace.com/funkypunkiepartyclowns web gunean, informazioa aurkitu ahal izango duzu kontzertu mota hau zertan datzan jakin nahi izanez gero.

Pertsona gorrak: hauteskundeetako mahaietan parte hartzea

Maiatzeko udaleko hauteskunde eta hauteskunde autonomikoetan, pertsona gor edo entzumen galera larriak dituen pertsonaren batek, hauteskunde mahaietako kide izateko deia jaso izanez gero, baiezkoa eman dezake, boto irisgarria erregulatzen duen Dekretua indarrean dagoelako. Dekretu honi esker, pertsona gorrak bere funtzioak era egokian bete ahal izateko beharrezkoak dituzten laguntzak jarriko zaizkielarik.

Pertsona gor batek, datorren hauteskundeetarako mahaiko kide izateko deia jasotzen badu ( lehendakari zein bokal bezala) bi aukera ditu:

- Mahaiko kargua gaitzetsi, deian agertzen diren pausuak jarraituz.

- Mahaiko kargua onartu eta zeinu hizkuntzako interpretea eskatu.

Zeinu hizkuntzako interpretea eskatzeko, hurrengo pausuak jarraitu behar dira:

- Zonaldeko Hauteskunde batzari, idatzi bat bidali, zeinu hizkuntza interpretea eskatuz. Idatzi honi ezgaitasun ziurtagiriko fotokopia erantsi behar zaio.
- Zonaldeko Hauteskundeak kudeatuko du interpreteen zerbitzua. Pertsona Gorrak, EZ du eskatu behar interpreterik bere Federazio zein elkartean.

- Hauteskunde egunean, jardunaldi osoan zehar izango du interpretea.

Deia jasotzen den egunetik 7 egunetara eskatu behar da interpretea.

Orduñara Irteera

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, Euskal Gorrak, maiatzaren 21ean Orduñara IV. irteera antolatu du. Elkargunea Nerbioiren jauziaren gertu dagoen parkingean izango da goizeko 10:00etan. Antolakuntzaren arduraduna Alvaro Ortega da.

Kideen ezohiko biltzar orokorra

Ezohiko biltzar orokorra apirilaren 30ean, larunbatean, ospatuko da, Bilboko ONCE erakundearen hitzaldi aretoan. Bertan Euskal Gorrak erakundeari afiliatuta dauden pertsona gorren elkarteen kideak soilik izango dira.

Euskal Gorrak erakundetik jakinarazi nahi dizuegu, hurrengo 2011ko apirilaren 30ean, larunbatean, ezohiko batzar orokorra ospatuko dela Bilboko ONCE erakundearen hitzaldi-aretoan, Perez Galdós 11 kalean kokatuta. Lehenengo deialdia 10:30tan hasiko da eta bigarrena 11:00tan.

Ondoren eguneko aztergaien zerrendaren xehetasunak:

1. Ezohiko batzar orokorrari ongietorria.
2. Aurreko batzar orokorraren aktaren zuzenketa eta onespena.
3. Kontuen aurkezpena eta 2010eko ekitaldi ekonomikoaren txostena, bere onarpenerako.
4. 2010eko auditoretza.
5. Euskal Gorrak erakundearen jardueren informazioa.
6.Bilbo eta Bizkaiaren Pertsona Gorren Elkartearen (APSBB) desafiliaketaren alde edo aurkako bozketa.
7. Erregu-galderak.

Bertan Euskal Gorrak erakundeari afiliatuta dauden pertsona gorren elkarteen kideak soilik izango dira.

Zeinu-k oporrak hartuko ditu

ZeinuTV-k oporrak hartuko ditu, baina apirilaren 26an, asteartean, berriz ere hemen izango gaituzue. Besterik gabe, ondo pasa oporretan eta kotxez joateko asmoa baldin baduzue kontuz ibili errepidean.
¡Ondo pasa oporretan eta ikusi arte!!

Juan Luis Marroquínen bizitzari buruzko solasaldia

Arabako Gorrak María Luisa Martínezek aurrera eramango duen Juan Luis Marroquínen bizitzari buruzko solasaldia antolatu du

Datorren apirileko 30ean, larunbata, 19:00retan, "ARABAKO GORRAK", Arabako pertsona gorren elkarteak, “Juan Luis marroquinen bizitza, CNSEko lehen presidentea” gaia duen solasaldia antolatu du. Pertsona gor batek, Maria Luisa Martinezek, ekingo dio hitzaldiari. Arabako gorren kideentzat sarrera dohainik izango da, besteek 3 euro ordaindu behar izango dute.

CNSE-ko 75. Urteurreneko jarduerak

CNSE-ko 75. Urteurrena dela eta antolatu dira jarduera ezberdinak

CNSE Madrilen irailean ospatuko den bere 75. Urteurrenaren antolatzailea da. Horregatik jarduera ezberdin antolatuko ditu. Alde batetik, zeinatutako poesia lanen txapelketa antolatu du, hauek Pertsona Gorren Nazioarteko Egunean aurkezteko. Beste alde batetik, federazio bakoitzeko karpa bat eskatzen du eta, azkenik, gaffitiak egiten iaioa den pertsona gor bat eskatzen du. Informazio gehiago behar izanez gero hurrengo web orrian ikus dezakezue: www.75cnse.es

Ez da betetzen langile ezgaituen kontratazioa

Berrogeita hamar baino langile gehiago dituzten enpresetan, gutxienez %2a langile gai-gabeziak izan beharko lirateke

Berrogeita hamar baino langile gehiago dituzten enpresak gutxienez %2a langile gai-gabeziak alokatzera behartuta daude. Baina gauza bat da legeak dioena eta beste ezberdina, benetan gertatzen dena.

Ezgaitasuna duten Pertsona Euskaldun Ordezkarien Koordinatzaileak (EDEKA), arau honek bete dadin, lan inspekzio gehiago eskatzen dituzte. Autonomia mailan, araua enpresa txikiak handiak baino gehiago ez dituztela betetzen esaten dute. Alderantziz, betetzen dituztenak ehun langile baino gehiago dituztenak dira, bereziki osasun zerbitzuetan dihardutenak, albaitariek eta gizarte zerbitzuetan lanean ari direnak.

Aurkako aldean finantzetan, komertzioan, autoen konponketan eta etxeen salerosketan ari direnak daude, non alokatutako gai-gabezien kopurua txikiagoa da.

Orain arte Estatuko zein gobernu autonomikoak, ez dutela legea guztiz betetzeko behar diren behar diren estrategia egokiak erabili eta legea betetzen ez dituztenentzat merkea dela jaramonik ez egitea uste dute EDEKAkoek, ez baita diru zigor handia ezartzen %2aren erreserba betetzen ez duenarentzat.

Gaur egun gai-gabezi pertsonen alokatze gehienak “lan babestua” deritzoten lan gune berezietan egiten dira. Krisiak lanari dagokionez era oso negatiboan eragiten ari da, beraz krisiak gai-gabezietan ere bere eragina du.

“Indiano Anantapurreko Vicente Ferrer Fundazioa”ri buruzko hitzaldia Bilboko elkartean

Apirilaren 15ean, ostiralean, Bilboko eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkarteak “Indiano Anantapurreko Vicente Ferrer Fundazioa”ri buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Sara Crespok, Usher Sindormea duen pertsona gorrak, emango du eta Bilboko eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkartean izango da.

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak bere 50. urteurrena ospatuko du Hamlet-eko antzezpen batekin

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak bere 50. urteurrena ospatuko apirilaren 16an Tolosan.

Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak bere 50. urteurrena hainbat jarduera antolatzen ospatuko du. Apirilaren 16an, larunbatean, Tolosan izango den Willian Shakespeare, Hamlet eta “El arte en las manos” Kordobako taldeen antzezpenekin ospatuko du.
Antzezpenak Tolosako Liedor zinema aretoan izango dira. Hamlet pertsona gorrek antzeztuko dute eta zeinu hizkuntzan izango da.
Igandean Donostiako Artzain Onaren katedralean 50. urteurrena ospatzeko meza eta bazkaria egongo da.

ForoEcA sortu da; Enplegu Lagundua sustatzeko Foroa

• Ezgaitasun mota ezberdinetako taldeekin lan egiten duten EAEko bederatzi entitatek batu egin dira helburu bera lortzeko: enplegu lagundua sustatzeko foroa.

Gaur goizean EAEko 3 probintzietako bederatzi entitatek batu egin dira ForoEca (enplegu lagundurako foroa) konpromiso-akordioa sinatzeko.

ForoEca-k dituen konpromisoetako bat izango da prestakuntza eta berrikuntzan ekimen berriak sustatzea, metodologiak batzea eta Administrazio Publikoan laneratzea ere bultzatzea.

ForoEca-n parte hartzen duten entitateak honako hauek dira: Asafes, Aspasor, Entremanos, Euskal Gorrak, Grupo Gureak, Gureak Araba, Itxaropena, Lanerako-Lantegi Batuak eta Fundación Síndrome Down del País Vasco. Entitate guzti horiek ezgaitasuna duten taldeekin lan egiten dute, ezgaitasun psikiko eta sentsorialak.

ForoEcan lan egiten duten entitateek jakin badakite zer den lan integrazioa eta hori nahitaezkoa dela ezgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko. Egunero, enplegu lagunduari esker, pertsona bakoitzari bere beharrak aseko dituen lanpostua bilatzen diote lan-merkatu arruntan, eta entitate guztiei esker, dagoeneko 10.000 merkatu-prospekzio eta 1520 laneratze burutu dira metodologia horretan oinarritu direnak.

Foro honetan, beraz, enpresei, Administrazio Publikoari eta gizarteari zuzenduko gatzaizkie, Euskadiko ezgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukera gehiago eta hobeak lortzeko.

CNSEak web gune berria du 75. urteurrena ospatuz

Pertsona gorren estatuko konfederazioa, web gune berria martxan jarri d uberaren 75.urteurrena dela eta. Leku birtual berri honetara sartzeko helbide honetara jo behar da: www.75cnse.es. Hemen urte osoan zehar CNSEko ekitaldien informazioa aurkituko duzu, erakundearen ibilbidea 1936tik aurrera eta beste gauza interesgarri asko bai komunitatearentzat, bai gizartearentzat orokorrean.

Honela web gunea ezagutzera ematen du fundazioaren historioa eta erakundearen garapena bere protagonisten bitartez, Felix Jesus Pinedo presidentearen bitartez esate baterako, Jesus Ayerra, idazkari nagusia edo Nieves Álvarez, CNSEko kontseiluaren egungo ordezkaria. Hauek guztiak 75 urteurrenaren antolakuntza komisioaren parte dira.

Web gunea urteurrenaren ingurunean garatutako gertakizunen eguneratutako informazioa eskainiko du baita. Adibidez Madrilen ekainaren 11an izango den topaketa bateragarria. Ekitaldi ezberdinak, olerkaritza eta diseinu lehiaketak, CNSEko urteurrenaren ospakizun nagusia irailaren 24an, pertsona gorren egun internazionalarekin batera ospatuko dena.

Bereziki ikusgarria den diseinu intuitibo eta garbi batekin, 75. urteurrenaren web gunea guztiz eskuraerraza da eta bere edukiak bideo, testu eta zeinu hizkuntza formatuetan eskaintzen ditu. Gainera haren zabalkuntza errazten du Twitter eta Facebooken bitartez eta RSS harpidetzaren bidez web gunearen aldaketak jarraitu daitezke.

CNSEak www.75cnse.es-ren bitartez, pertsona gorren eskubideen alde ibilitako bide luzean zehar eskuratutako lorpenen ospakizuna elkarbanatu nahi du. Beti bezala gizartea sentsibilizatu pertsona gorren ekarpenen, beharren eta errebindikazioen aurrean.

Adineko Pertsona Gorren V. Topaketa Nazionala atzeratu egingo da

Topaketa irailean izango da baina data zehatza oraindik airean dago.

CNSEk, Adineko Pertsona Gorren V. Topaketa Nazionalaren data atzeratu egingo dela baieztatu du eta barkamena eskatzen du horrek sortu ahal dituen eragozpenengatik. Madrilgo Erkidegoko Pertsona Gorren Federazioak (FeSorCam) eta CNSEk, Madrilgo Pertsona Gorren Gune Kulturalarekin (CECUSOR) elkarlanean, estatuko topaketa antolatzen ari dira.
Aurreikusitako data maiatzaren 9tik 15era zen baina azkenean irailerako atzeratuko dute. Data zehatza oraindik zehaztu gabe dago eta aurki esango dizuegu.

Data aldatze honen zioak honako hauek dira:
- Adineko Pertsona Gorrentzat antolatutako beste topaketekin bat ez etortzea, modu horretan interesa duten pertsonak jarduera guztietan parte hartu ahal izatea.
- Topaketa irailaren 24an izango diren beste bi jarduerekin bat etortzea: Pertsona Gorren Nazioarteko Eguna eta CNSEko 75. urteurrena.

Aurki, CNSEko web gunean zeinatutako bideo bat agertuko da topaketa aurkezten eta adineko pertsona gorrak kinatzen bertan parte hartzeko. Edozein argibide behar izanez gero, Madrilgo Erkidegoko Pertsona Gorren Federazioarekin (FeSorCam) kontaktuan jarri.

Zeinu Hizkuntzan adituen bila

"ARABAKO GORRAK" Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, zeinu hizkuntzan adituak diren lan poltsa bat sortu du. Mezu hau hedatzen ari dira zuen Curriculumak jasotzeko asmoz.
CVa helbide honetara bidali dezakezu: arabakogorrak@hotmail.es

Pertsona Gorrei zuzendutako Arartekoaren Hitzaldia

Herriaren defendatzaileak pertsona gorren eskubideei buruzko hitzaldi labur bat eskainiko digu.

Datorren larunbatean, apirilak 2, goizeko 12etan, Iñigo Lamarca, Araterkoak, pertsona gorrei zuzendutako hitzaldi bat emango du, Bilbon. Hitzaldia, Bilboko Lehendakari Agirre etorbidean dagoen, Bidarte Udaltegiko areto nagusian ospatuko da.
Hitzaldian, Arartekoak, ezgaitasun bat duten pertsonen eskubideekin zerikusia duten gaiak jorratuko ditu eta diskriminazio kasuetan kexak nola jarri azalduko du.
Honez gain, aldez aurretik email bidez bidaltzen dituzuen galderak erantzungo ditu. Iñigo Lamarcari galderaren bat egin nahi badiozu, email bat edota Oovooko bideo bat hurrengo helbidera bidali: euskalgorrak@gmail.com eta guk, heltzen zaizkigun galdera guztiak Arartekoari emango diogu, honek, hitzaldi amaieran erantzun bat emateko.

Abianeko informatika ikastaroa

Abianek eta KZ Guneak antolatutako informatika ikastaroa bukatu egin da eta hona hemen ikastaroko argazkiak.

Iredia, ametsezko mundu bat bideojoko bihurtuta gortasuna ulertzeko

Bideojoko hau “isiltasunaren munduko” ekimenaren barnean da eta bere helburua gortasunaren munduarekiko txikienak sentikortzea da.

Sara 11 urteko haur bat da eta arreba gor bat izan du. Txirula bat oparitu nahi dio baina Kikarazu izeneko katu bihurri bat ostu egin dio. Berreskuratzeko froga ezberdin gainditu beharko ditu, Iredia ametsezko mundutik katuaren atzean delarik.

Bideojokoa Madrilgo Francisco de Vitoria unibertsitateko Ezagupenaren Berrikuntza Zentro Esperimentalak garatua du, gortasunaren munduarekiko modu atsegin batean txikienak sentsibilizatzeko asmoz.

Bost mailen zehar, maila bakoitza entzumenaren funtzionamenduarekin erlazionatuta dagoen ikuspegi baten bat erakusten du. Hau da, soinu ezberdin motak, pertsona gorrak laguntzeko erabiltzen diren gailuak edo zeinu hizkuntza ahozko hizkuntzarako hautabide eta osagarri bezala.

Honela bideojokoa, entzumen gaigabeziaren ikuspegi ezberdinak gizarteak ezagutzea du helburu, “isiltasunaren mundua” deituriko ekimenaren barne.

Ideia datu batetatik hasten da: haur gorren %95a entzuten duten sendietan jaio egiten dira eta bere hizkuntz arrunta ahozko hizkera da. Gaur egun pertsona gorren %90a ahozko hizkuntzan komunikatu egiten dira, %6a zeinu hizkuntzan eta %4a bietan egiten dute.

Unibertsitateak oroitzen du, kasu askotan entzumen arrunta duten ikasleek, ez dituztela gortasunak eragiten duen mugapenak antzematen, haiek jasaten ez dutelako.

Hausnarketa hau haurrak sentikortzeko asmoz, errealitatea erakutsi beharra dagoela erabaki zuten, ikasleei bestearen lekuan jarri beharra zegoela, era honetan bestearekin enpatizatzeko gai izateko besteak sentitzen duena sentiarazteko eta beste maila batean, besteak erabili ditzakeen tresnak ezagutu ahal izateko: ezpainen irakurketa, zeinu hizkuntza, entzuteko gailuak... eta honek jasaten dituen mugekin batera.

Bideojokoa PC eta XBox Live formatuetan jaitsi daiteke guztiz dohainik web gune honetan:
www.iredia.es (baita ekimenari buruzko informazio gehiago).


http://www.rtve.es/noticias/20110330/iredia-mundo-fantastico-para-entender-sordera/420828.shtml

“Spreadthesign”: zeinu hizkuntzako hiztegiaren web orria

Herrialde anitzeko zeinu hizkuntza ezberdineko 48.000 bideoetako ikus-hiztegian osatua da.

“Spreadthesign” proiektuak hiztegi aberats bat aurki dezakezun web orria da. Bertan proiektuan parte hartzen duten herrialde anitzeko, Espainia barne, zeinu hizkuntza ezberdineko 48.000 bideoetako ikus-hiztegian aurki ditzakezu.
Web honek Europako eta mundu osoko pertsona gorrak elkar ulertzen laguntzeko eta hobeto komunikatzeko helburua du.
www.spreadthesign.com doako web orriaren bitartez, entzule edo gor den edonork zeinu hizkuntza ezberdinak ikas ditzake. Erabiltzaileak hitz bat idatzi behar du aukeran dauden hizkuntzetako bat hautatuz eta zeinatutako bideoa agertuko da.
Hitz berriekin etengabeko eguneratze gunea da eta gero eta zerbitzu gehiago ditu. Adibidez, orain bideoak soinua dute pertsona entzuleak eta hipoakusikoak hitzen ahoskapena entzun dezaten.
2010eko maiatzaren 19an Bartzelonan antolatutako ospakizunean Europako proiektu hoberen proposatu zuten. 2010eko uztailean LABEL proiektu hoberenaren saria jaso zuen Txekiar Errepublikan eta 2011ko otsailaren 3an Madrilen izandako ospakizunean hiritarrei zuzendutako proiektu hoberena saria jaso zuen.

FESCANeko egoitza berriaren inaugurazioa

Martxoaren 25ean, hau da, aurreko ostiralean, Kantabriako pertsona gorren federazioaren egoitza berria zabaldu zen. Bertan Miguel Angel Revilla Kantabriako gobernuaren lehendakaria eta berarekin enpresa publiko eta pribatu ezberdinen ordezkariak eta pertsona gorren federazio ezberdinen bazkideak izan ziren.

Egoitza berriak, Santanderreko Fernando de los Ríos kalean dago, 84. zenbakiaren beheko solairuan. 500 bat metro karratu inguru ditu, eta gizarte, psikologiko, lan eta hezkuntza (baita LSE eta interprete) zerbitzuak eskaintzen jarraitzen du. Esan beharra dago instalazio berriak direla eta, baldintzak izugarri hobetu direla.
Erosketa zein erreforma egiteko ONCE fundazioaren laguntza beharrezkoa izan da, La Caixako gizarte ekintzak elkarlanean izan bada ere. Ekipamendua Burgoseko Kutxaren gizarte ekintzari dagokio.
Inaugurazio ekitaldiek hurrengo egunean, hau da larunbatean jarraitu zuten eta bereziki Kantabriako pertsona gorren elkarteen bazkideei zuzenduta izan ziren. CNSEko lehendakariak konferentzia bat eskaini ondoren, instalazio berriak bisitatu zituen.

Espainiako Gorrentzako Areto Futbol Txapelketaren Finala eta Finalaurrekoa

Txapelketa Cosladako (Madril) Udal Pabilioian izango da apirilaren 2an. Eguerdiko 13:00etan hasiko da eta arratsaldeko 20:00etan amaitu.

Gor Kirolarien Espainiako Federazioak, Gor Kirolarien Madrilgo Federazioarekin lankidetzan, Espainiako Gorrentzako Areto Futbol Txapelketaren Finala eta Finalaurrekoa antolatu du gizonezkoen, emakumezkoen eta helduen kategoriekin. Txapelketa Cosladako (Madril) Udal Pabilioian izango da apirilaren 2an. Eguerdiko 13:00etan hasiko da eta arratsaldeko 20:00etan amaitu. Partiduen ordutegiak ikusi nahi badituzue hurrengo web gunean ikus ditzakezue PDF-a deskargatzen: http://www.fraigal.com/deportes/3-federaci%C3%B3n-espa%C3%B1ola-de-deportes-para-sordos/f%C3%BAtbol-sala/

WhatsApp, mezuak bidaltzeko modan dagoen aplikazioa

Aplikazio xehea da eta sistema eragile ezberdinekin bateragarria, gero eta erabiltzaile gehiago dituena.

WhatsApp mezuak bidaltzeko modan dagoen aplikazioa da. Bere ospearen gakoak smartphonak duten arrakasta eta aplikazio arrunt baino interesgarri honek duen bateragarritasuna sistema eragile ezberdinekin: Android, Apple iOS (iPhone), BlackBerry eta Symbian (Nokia) erabiltzen duten gailuak.

WhatsApp beti funtzionamenduan egoteko diseinatua dago eta mezua jasotzen duen unean ohartarazi dezan. Horretarako beti egon behar luke erabilgarri interneteko konexioa. WhatsApp-en bitartez bidalitako mezuak ez dira modu askean kobratzen, datu trafiko bezala baizik, interneten nabigatzen baldin bazina bezala edo posta elektronikoa mugikorraren bitartez erabiltzen baldin bazenu bezala.

Horrela tarifa laua trafiko mugagabearekin duen smarphone kontratu bat baldin badaukazu, nahi duzun hainbeste mezu elkartrukatu ahal izango dituzu, gehigarriko kosturik gabe.
Baina zure tarifa deskarga bolumenaren arabera baldin bada, WhatsApp ez da aukera hoberena, faktura garestiago izan daitekeelako. Aukera interesgarria da smartphona konfiguratzea wifiaren bidez bakarrik internetera konekta dadin eta aplikazioa erabili hile bukaeran fakturako ustekaberik gabe, modu honetan mezuak bidaliak diren unean jaso ez izan arren, dohainik erabili ahal izango duzu doaneko wifia duten gune guztietan.

Instalatzen duzun unean WhatsApp mugikor baten zenbakia eskatzen du eta zenbaki honetara lotuta geldituko da. (Zenbakia mezuak bideratzeko soilik erabilia izango da).

WhatsApp aplikazioa instalatuta duten lagunak bilatzen du zure kontaktuen artean. Hortik aurrera, hasi zaitezke haiekin txateatzen edo mezuak elkartrukatzen. Une berean pertsona bat baino gehiagorekin txateatzea posiblea da ere. Irudiak, bideoak, musika, nahiz eta abotsa mezuak bidali ditzakezu, interneterako konexioa izanez gero.
Doako aplikazio bezala iragarrita izan arren, bakarrik lehenengo urtea da doakoa.

WhatsApp iPhonentzat: behin betiko ordainketa, 0,79 euro.
WhatsApp Androidentzat: lehenengo urtea doakoa (1,99 dólar hurrengo urteetan).
WhatsApp BlackBerryrentzat: lehenengo urtea doakoa (1,99 dólar hurrengo urteetan).
WhatsApp Symbianentzat (Nokia): lehenengo urtea doakoa (1,99 dólar hurrengo urteetan).

Iturria: www.ocu.org

Kantabria. Pertsona gorren federazio berria zabaldu dute gaur Santanderren

Kantabriako pertsona gorren federazioa egoitza berria dauka gaurtik Santanderren. Egitasmo hau ONCE fundazioaren laguntzaz garatua izan da.

Inaugurazio ekitaldira, Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak, enpresa publiko eta pribatu ezberdinen ordezkariak eta pertsona gorren federazio ezberdinen bazkideak egon dira.

ONCE fundazioaren izenean, Francisca García Vizcaino zerbitzu arrunten koordinazioaren zuzendaria izan da bertan. Esan beharra dago ONCE fundazioak 96.000€ baino gehiago jarri dituela ekimena aurrera joan dadin.

Bihar beste ekitaldi berezi bat izango da, federazioaren elkarteen bazkide guztientzat, instalazio berriak ezagutu ditzaten.

Fernando de los Ríos kalean kokatuta dagoen egoitza berritik, erakundeak bere orientazio hezkuntza, formazio eta lana, nahiz pertsona gorren elkarteen garapena agentzia bezala garatzen jarraituko du eta borondatezko ekintzak era berean.

ABIAN Bizkaia zerbitzua lekualdatu dute

ABIAN BIZKAIA zerbitzua lekualdatu dute eta orain hurrengo helbide honetan aurki dezakezue: Hurtado de Amezaga kalea, 27 – 9. 4, 5, 6 bulegoak. 48008 Bilbao. Kontaktuan jarri nahi baduzue honako modu hauetan egin ahal izango duzue sms bidez 645857809 zenbakira, email bidez abian.bizkaia@gmail.com edo OOVOO bidez abian.bizkaia.

“Europako mendiak” XIV Integrazio Topaketa

Kantabria eta Santanderreko Gorren Elkarteak Europako mendiak” XIV Integrazio Topaketa antolatu du elkartearen 60. urteurrena dela eta. Topaketa 2011kako apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1 eta 2an Sotres-en (Kantabrian) izango da.


Kantabria eta Santanderreko Gorren Elkarteak “Europako mendiak” XIV Integrazio Topaketa antolatu du elkartearen 60. urteurrena dela eta. Topaketa 2011kako apirilaren 29 eta 30ean eta maiatzaren 1 eta 2an Sotres-en (Kantabrian) izango da.

Elkarteko bazkideentzat prezioa 135 eurokoa izango da eta beste guztientzat 150 eurokoa. Prezioak honako hau barne hartzen du: ostatua (mantenu osoa), mendiko gida, teleferikoaren sarrera, ZH interpretea, asegurua, igandeko Kantabrian ohikoa den menuko bazkaria eta oparia. Izena emateko epea apirilaren 18an amaitzen da eta epe horretaz kanpo izena ematen bada 180 euro ordaindu beharko da.

Izena emateko interesa badaukazue, dirua elkarteak emango dizuen konta korrontean sartu eta inskripzio orria bete behar duzue. Elkartearekin honako bide hauetatik kontaktuan jar zaitezkete: 942 23 19 43 fax zenbakian edo asordos_santander@hotmail.com helbide elektronikoan.

Maiatzako hauteskundeetako mahaietan pertsona gorrak izan daitezen dekretua aurki onartuko du gobern

Gobernuak persona gorrak hauteskundeetan jasaten duten diskriminazioarekin bukatu nahi du eta hori dela eta, entzumen gaigabezia duen hiritarrak maiatzan izango diren udal edo autonomi hauteskundeetan, mahaietako presidente edo bokala izateko, gaituko duen dekretu bat ministro kontseilura eramango du aste honetan edo hurrengoan.

Horrela iragarri zuen ostegunean Isabel Martínez, gizarte politika eta kontsumoaren idazkari orokorra, entzumen gaigabezia jasaten duten haurren gurasoen zalantzak erantzuteko estatuko pertsona gorren konfederazioaren fundazioren (CNSE) ekimenaren aurkezpenean.

Dekretuak, entzutezko arazo larriak dituzten edo gor hiritarrei beraien eskubidea jarduteko behar dituzten laguntzak ematea du helburu, interprete bat esate baterako. Horrela pertsona gor bat hauteskunde mahai batetan presidente edo bokalaren betebeharra arazorik gabe aurrera eraman ahal izango du.

Orain arte, gor bat hauteskunde mahai batean egon behar izatekotan eta bere zereginean laguntza behar baldin bazuen, ez zuen laguntza hori ziurtatuko zion babesik edukiko. Izan ere, hauteskunde batzarretatik kanpo gelditu diren hiritarrak ere badira.

Gobernuak prestatzen ari den araua, edozein motatako gai-gabezia jasaten duten hiritarrek bozkatzeko gai izan daitezen, egokitutako garraioa erraztea ere proposatzen du. Arau honek, itsuen bozketa erregulatzen duen indarrean dagoen beste arau bat osatuko du.

Ume gorren gurasoentzako web gunea eratu da

Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioak (CNSE) eta MAPFRE Fundazioak martxoaren 17an Berdintasun, Gizarte Politika eta Osasun Ministerioan web gune berri baten eta zeinu hizkuntza dauden bideo batzuen aurkezpena egin zuten. Horien helburua ume gor bat jaiotzen den familiei informazioa eta orientazioa eskaintzea da.

Zabaldu nahi den materiala, www.mihijosordo.org web gunean erabilgarri, ume edo nerabe gorren gurasoek egiten duten ohiko galderen erantzunak jasotzen ditu.
Gurasoei kezkatzen zaien gaiak aztertzen dira, adibidez hezkuntza, haien seme-alaben erlazioa besteekiko, haien etorkizuna... Web gunea elebiduna da zeinu hizkuntzako ikus-entzuneko edukiekin.
“Ume gor baten gurasoak desbabestsuak, zaurkor sentitzen direla somatzen ditugu, haien beldur eta artegatasunak dituzte eta ez dakite zein den erantzun egokia. Horregatik, informazio neutrala, osoa eta baikorraren beharraz ohartu ginen” esan du Concha Diaz, Komunikazio Oztopoen Ezabatzerako CNSE Fundazioko presidenteak.
Web guneari esker, gurasoek haien seme-alabek alai hazteko erreminta dela gaineratu du Diaz-ek. “Komunikazioa, zeinu hizkuntza eta laguntza emozionala oso inportanteak dira gurasoentzat” baieztatu du.
Web gunearen aurkezpenean bi hizkuntzetan dagoen “Mi hijo sordo” dvd sorta ere aurkeztu zen. Dvd-ak gorren familien eta gorrekin lan egin duten profesionalen testigantzak biltzen ditu.
Sorta zazpi bideokoa da eta gorren bizitzan eman ahal diren egoerak erakusten dituzte haien adina eta erlazionatzen den testuinguruaren arabera.
Komunikazio Oztopoen Ezabatzerako CNSE Fundazioak eta Mapfre Fundazioak bultzatu dute proiektua; Famisor, Familien Laguntza Unitatea, eta Gizarte-Ekintza eta Kontsumo Idazkaritzaren laguntzarekin.
Aurkezpen ekitaldian Isabel Martinez, Gizarte-Ekintza eta Kontsumorako idazkari nagusia, eta Fernando Garrido, Mapfre Fundazioko Gizarte-Ekitzako Institutuko zuzendaria, egon ziren.
Gizarte Politikaren eta Kontsumoaren titularrak ekimena seme-alaba gorrak duten familientzako “Laguntza estimagaitz” modutzat hartu du eta ekimenaren sustatzaileak zoriondu ditu.

Pertsona Gorrei zuzendutako Arartekoaren Hitzaldia

Herriaren defendatzaileak pertsona gorren eskubideei buruzko hitzaldi labur bat eskainiko digu.

Datorren larunbatean, apirilak 2, goizeko 12etan, Iñigo Lamarca, Araterkoak, pertsona gorrei zuzendutako hitzaldi bat emango du, Bilbon. Hitzaldia, Bilboko Lehendakari Agirre etorbidean dagoen, Bidarte Udaltegiko areto nagusian ospatuko da.
Hitzaldian, Arartekoak, ezgaitasun bat duten pertsonen eskubideekin zerikusia duten gaiak jorratuko ditu eta diskriminazio kasuetan kexak nola jarri azalduko du.
Honez gain, aldez aurretik email bidez bidaltzen dituzuen galderak erantzungo ditu. Iñigo Lamarcari galderaren bat egin nahi badiozu, email bat edota Oovooko bideo bat hurrengo helbidera bidali: euskalgorrak@gmail.com eta guk, heltzen zaizkigun galdera guztiak Arartekoari emango diogu, honek, hitzaldi amaieran erantzun bat emateko.

CNSEk bere 75 urteko testigantzak kontatu ahal dituzten pertsona gorren bila dabil

Pertsona gorren estatuko konfederaziotatik (CNSE) eta bere 75. urteurren ospakizuna dela eta lehen eskuko testigantzak jaso nahi dituzte, entitate honek bizirik daramatzan 75 urteetan zehar etapa desberdinetan parte izan diren pertsona gorren bitartez.

Ikuspegi historiko eta ebolutiboa gehitu dezaketen pertsonen hautaketa eta hauen selekzioa lortzeko asmoz zuei zuzentzen gara, hautatutako pertsona gorrak, aurrera eramandako errebindikazio eta borroka urteak hobeto ezagutzen eta ulertzen lagunduko gaituztelakoan CNSEra afiliatua izan den gure elkargarri mugimenduaren bitartez.

Gure antolakuntzaren azkenengo 30 urteekin zerikusia duten epealdientzat, erraza da haien esperientzia konta dezaketen pertsona gorrak aurkitzea eta hautatzea, baina oztopo gehiago aurkitzen ditugu lehenengo Juan Luis Marroquín eta Félix Jesús Pinedo lehendakaritzen epealdietan, orain dela 50 urte baino gehiago. Gustatuko litzaiguke haiekin kontaktatzea, baina ez dakigu non dauden, ezta nola kokatu:

- Cipriano Maiz Jimenez (Ávila)
- Ricardo Lorente Andrés (Barcelona) - (Casal de Sords)
- Federico Cepeda (Burgos)
- Tomás Quintana (Burgos)
- Joaquín Lucas (Sevilla) - (Asociación Cultural de Personas Sordas)
- Luis Rivas Fernández (Sevilla) - (Asociación Cultural de Personas Sordas)
- Francisco Cristobal Doñate (Valencia) - (Asociación Valenciana de Personas Sordas)
- Enrique Somoza Barredo (Valladolid) - (Sordos en Acción)

Federazioei haien elkarteen bitartez eskatzen diegu, edozein pertsona hauekin kontaktua baldin badaukate lehenbailehen jakinaraztea. Aurki, elkarrizketatu ahal izateko eta garai hartako testigantza interesgarriak jaso ahal izateko. Beste alde batetik, gustatuko litzaiguke ohartaraztea beste adineko pertsona gorrak kontaktatzeko ardura ere badaukagula nahiz eta zerrenda honetan ez ageri, elkarlanean edo garai haiek bizi izan baldin badute, haien bizipenak oso erabilgarriak izan baitaitezke.

Laster, gure komunitatearentzat garrantzi handia duten eta balio historikoa duten pertsona gor horien testigantzak jasotzea espero dugu.
Berriz, eskaera hau zabaltzea eskatzen dizuegu zuen afiliatutako egoitzen bitartez eta edozein kontaktu edo informazio behar izanez gero hurrengo email postara zuzendu zaitezkete:
cnse75@cnse.es.

Euskararen aldeko bideoa Santutxun

Bilbao eta Bizkaiako Pertsona Gorren Elkarteak Santutxun egingo den euskararen aldeko bideoan parte hartzeko gonbidapena jaso du.

Bilbao eta Bizkaiako Pertsona Gorren Elkarteak Santutxun egingo den euskararen aldeko bideoan parte hartzeko gonbidapena jaso du. Helburua auzoko hainbat taldeek boluntario moduan parte hartzea da, baita pertsona gorrak ere. Bideoan abesti bat egongo da eta talde bakoitzak zati bat egingo du. Gure zatia zeinu hizkuntzan egingo dugu. Interprete bat abestiaren letra euskaratik gaztelera pasatzera eta entseguan lagunduko digu. Oso polita eta dibertigarria izango den jarduera izango da.

Jarduera data honako hau da:

Martxoak 25, ostirala: Izena emateko azken eguna. Edozein adinako edozein pertsona gorra izena eman dezake.


Apirilak 8, ostirala: 18:30etan Bilbao eta Bizkaiako Pertsona Gorren Elkartean entsegua.

Apirilak 9, larunbata: 10:00etan bideo grabatuko da Santutxun. Gehienez bi ordu iraungo du.

Izena emateko interesa baduzue hurrengo email-ean esan: junta.apsbb.biz@gmail.com

Anima zaitez eta parte hartu!

Neguko joko gor-olimpikoak ezeztatuak izan diren arren, Bartzelona 2017ko hautagaitzak, aurrera jarr

Eslovaquia 2011ko Neguko joko gorolimpikoak ospatzeko ekitaldiak atzeratuak izan dira, Jaromir Ruda antolatzailearen atxiloketaren ondorioz, jokoak deuseztatuak izan baitira.

Eslovaquia 2011ko Neguko joko gorolimpikoak ospatzeko ekitaldiak atzeratuak izan dira, Jaromir Ruda antolatzailearen atxiloketaren ondorioz, jokoak deuseztatuak izan baitira.

Gertaera honen ondorioz, beste batzuk etenaldi egoeran ere aurkitzen dira, adibidez komite gor-olinpikoaren hurrengo batzar internazionalak (ICSD-k), oraindik ez baitaukate lekurik ezta egunik ospatzeko. Era berean, 2017ko joko gor-olinpikoak ospatzeko Espainia eta Argentinako hautagaitzen babes eta erabateko hautaketaren data airean dago.

Espainiako hautagaitzak aurrera jarraituko du, Bartzelona 92aren ostean, ekitaldi olinpiko bat berriro antolatzeko asmoz.

Rudak otsailaren 20ko gauean atxilotua izan zen, ustez 17.eko Winter Deaflympic 2011 deuseztapenaren ondoren, 11 miloi euroko iruzurra egiteagatik.

Sekula ez da joko gor-olinpiko bat ezeztatu, 1949an lehenengo joko gor-olinpikoak ospatu zirenetik. Bartzelona antolatu nahi duen Udako jokoak, Parisen izan zuen bere lehenengo edizioa 1924an.

Motor gidarien topaketa

Entzuleak ere, parte hartu ahal izango dute

“Motorzgorrak" pertsona gorren Motoziklismo Kirol-Klubak entzuleak ere topaketan parte hartzeko gai izango direla esan du. Topaketan egon nahi duten entzuleentzat prezio berezi biren artean aukeratu ahal izango dute:

a) 150€ko aukera, prezioa honako hau barne hartzen duelarik: Hiru gaueko ostatua, 3 gosari, 2 bazkari, bi afari eta “lunch”-a.
b) 105€ko aukera, 2 gauerako ostatua bi gosariekin, bazkari bat, afari bat eta “lunch”-a barne hartzen duelarik.

Izena emateko epea martxoaren 24an bukatuko da.

Euskal Gorrak-eko Lehendakaritza eta Zuzendaritzako Batzordea osatzeko Hautagai zerrenda

Euskal Gorrak-eko Lehendakaritza eta Zuzendaritzako Batzordea osatzeko kandidatura bakarra egon da. Kandidatura hau hurrengo maiatzaren 7an egingo den Ezohiko Batzar Orokorrean aurkeztuko da.

Euskal Gorrak – Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak Lehendakaritza eta Zuzendaritzako Batzordea osatzeko Kandidatura bakarra egon dela informatzen dizue. Kandidaturak aurkezteko epea pasaden otsailaren 28an amaitu zen. Kandidatura bakarraren kideak honako hauek dira:

Presidentea: Álvaro Ortega Abajas
Presidenteordea: Cristina Suárez Rodríguez
Idazkaria: Nahia Loizate Mendazona
Diruzaina: Adrían Kaperotxipi Azpiazu
Batzordekide orokorra: Saioa Martínez Mariscal

Honako Kandidatura hurrengo maiatzaren 7an, larunbatean, egingo den Ezohiko Batzar Orokorrean aurkeztuko da. Ezohiko Batzar Orokorra Palentzia kaleko 6.zenbakian, Gasteizen, dagoen Arabako Gorrak-en Ekitaldi Aretoan izango da.
Aurki Batzarreko lehen eta bigarren deialdiko ordutegiari buruz informatuko dizuegu.

Bazkideen Ohiko Batzar Nagusia

Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen dagoen Arabako Gorrak-eko Ekitaldi Aretoan ospatuko da apirilaren 9an. Euskal Gorrak-eko kide diren Pertsona Gorren Elkarteko bazkideak soilik joango dira.

Datorren apirilaren 9an, larunbata, Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen dagoen Arabako Pertsona Gorreneko, Arabako Gorrak-eko, Ekitaldi Aretoan ospatuko da. Arabako Gorrak Planetzia kalea 6 Bajo-an dago. Batzarraren Lehenengo Deialdia 9:30etan izango da eta Bigarren Deialdia 10:00etan.
Gai-Zerrenda honako hau izango da:
1. Ohiko Batzar Nagusiko ongi etorria.
2. Aurreko Batzar Nagusiko aktaren onarpena.
3. 2010eko aktaren onartzea.
4. 2010eko Jarduera Txostenaren aurkezpena, onar dezaten
5. 2010eko ekonomiaren memoria eta kontuen aurkezpena, onar dezaten.
6. 2010ean eskatutako subentzioen zerrenda baina oraindik jaso ez diren kopuruekin.
7. Zorra historikoak arintzea.
8. 2010eko ikuskaritza.
9. 2011kako Lehentasun Planaren eztabaida eta onarpena eta 2011kako Sarrerak eta Gastuetako Aurrekontuaren eztabaida eta onarpena.
10. 2011-2014 urteetarako Euskal Gorrak-en presidente Hautagaiaren informazioa.
11. Bestelakoak.
12. Galderak eta eskaerak.

Euskal Gorrak-eko kide diren Pertsona Gorren Elkarteko bazkideak soilik joango dira.

Anima zaitez eta parte hartu!

Adineko Pertsona Gorren V. topaketa nazionala

Madrilgo Erkidegoko Pertsona Gorren Federazioak, adineko pertsona gorren V. topaketa nazionala antolatu du. Topaketa, Madrilgo erkidegoan ospatuko da eta 7 egun iraungo du, 2011ko maiatzaren 9 eta 15 bitartean.

Madrilgo Erkidegoko Pertsona Gorren Federazioak (FeSorCam), Madrilgo Pertsona Gorren Kultural Gunearekin (CECUSOR) batera, Adineko Pertsona Gorren V. topaketa nazionala antolatu du. CNSEak gertakizunaren antolamenduan laguntzaile bezala ekingo du, euskarri eta norabidetzean.

Adineko Pertsona Gorren V. topaketaren ospakizuna, Espainiako leku ezberdinen adineko gorrak elkartzeko aukera bat izango da eta, era berean, haien esperientziak elkarbanatzeko aukera. Kultural eta prestakuntza ekintzetan parte hartu ahal izango dute, horrekin batera autonomia, partizipazioa eta independentzia sustatu dezaten.

Topaketa, Madrilgo erkidegoan ospatuko da eta 7 eguneko iraupena izango du, 2011ko maiatzaren 9 eta 15 bitartean, San Isidroko jaiekin bat eginez.

Aurrerantzean topaketari buruzko informazio gehiago emango dugu (programa, izenemate prozesua, ostatua, eta abar). CNSEko web gunean zeinatutako bideo bat agertuko da baita ere, topaketa aurkezten eta adineko pertsona gorrak suspertzen bertan parte hartzeko.

Edozein argibide behar izatekotan Madrilgo Erkidegoaren Pertsona Gorren Federazioarekin harremanetan jar zaitezkete.

Anima zaitez eta parte hartu!

Berdintasun Batzordeak “Alorrenea” sagardotegian bazkari bat antolatu du

Gipuzkoako pertsona gorren emakume eta berdintasun batzordeak (ASG-GGE) Euskal Herriko pertsona gor guztientzat irteera bat antolatu du. Apirilaren 2an, larunbatean, izango da Astigarragako “Alorrenea” sagardotegian.

Gipuzkoako pertsona gorren emakume eta berdintasun batzordeak (ASG-GGE) Euskal Herriko pertsona gor guztientzat irteera bat antolatu du. Apirilaren 2an, larunbatean, izango da Astigarragako "Alorrenea" sagardotegian.
Sagardotegira joateko Donostiako Pio XII enparantzako Astoria hotelean, 13:00etan elkartuko gara. Han 30 minuturo irteten den eta Donostia-Hernani ibilbidea duen A-1 autobus gorria hartuko dugu Astigarragararte.
Bazkaria 32EUR balio du eta 14:00etan izango da. Interesatuak baldin bazaudete dirua ondorengo kutxako kontu honetan sartu beharko duzue:
2101-0001 - 11 - 0104623269 (Izen abizenak eta "Comisión Mujer" hitzak jarraituta).
Izen-emate epea martxoaren 27an bukatuko da.

“Adimen emozionala”ri buruzko hitzaldia Arabako Gorraken

Martxoaren 11n, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, Gurasoen Eskolak “Adimen emozionala” gaiari buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia Arabako Pertsona Gorren Elkartean, Arabako Gorraken, izango da. Bazkide nahiz ez bazkide direnentzat sarrera doakoa izango da.

FEDS 2010eko Espainiako kirolaren sari banaketaren zeremonian

Edurne Pasaban, Jorge Lorenzo, Espainiako futbol selekzioa eta Marc Márquez sarituak izan ziren, besteak beste.

Gor Kirolarien Espainiako Federazioaren (FEDS gazteleraz) zuzendari-batzordeko kirolari eta ordezkariek, Pardo jauregian izandako sari banaketan parte hartu zuten; Erregeek, Asturiaseko printzeek eta Elena infantak, Jaime Lissavetzkyk, Kirolaren Estatu idazkaria lagunduta, Espainiako kirolaren sari banaketaren buru zirelarik.

FEDSa, Beatriz eta Raquel Villamandos Lorenzo Tenerifeko tenista arrebengatik, Madrileko Sara Lorenzao García atletarengatik, Juan Pedro Toribio FEDSeko kudeatzaile zuzendariarengatik eta Pedro García Sanz Federazioaren lehendakariarengatik ordezkatua izan zen. Aipatutakoei lagundu zieten hiru interprete gehitu behar zaio bidaldiari.

Neska gor bat Sut&Blai

Nerea Aliasek Nahia Loizate elkarrizketatu zuen Sut & blai saioan. Elkarrizketa bart gaueko 22:00tan ETBko hirugarren kanalean eman zuten, bertan gai-gabeziari buruz eta gorrek dauzkaten arazoei buruz aritu ziren.

Nerea Aliasek Nahia Loizate elkarrizketatu zuen Sut & blai saioan. Elkarrizketa bart gaueko 22:00tan ETBko hirugarren kanalean eman zuten, bertan gai-gabeziari buruz eta gorrek dauzkaten arazoei buruz aritu ziren. Ikusteko aukerarik izan ez zutenek, saioa larunbatean, otsailak 5, eta astelehenean, otsailak 7, 11:00etan ikusi ahal izango dute ETB1-ean. Gainera, bihartik aurrera www.sutanblai.com –en ikus dezakezue. Erreportajeko zeinu hizkuntza une batzutan moztuta dago, aurki zeinu hizkuntza moztu barik duen bideoa igoko dugu.

Neska gor bat Sut & blai saioan

Nerea Aliasek Nahia Loizate elkarrizketatuko du Sut & blai saioan. Elkarrizketa gaur gaueko 22:00tan ETBko hirugarren kanalean emango dute, bertan gai-gabeziari buruz eta gorrek dauzkaten arazoei buruz arituko dira.

EMAKUME GORRAREN EGUNA

"ARABAKO GORRAK" Arabako pertsona gorren elkarteak, Gipuzkoako pertsona gorren elkartearen “ASG-GGE” lankidetzan irteera bat antolatu dute Bertizeko jaurerrira (Nafarroa). Bertan natura-parkean bisitaldi gidatu bat eta emakumeentzako bazkari bat ere prestatu dute. Hurrengo web gunean informazio gehiago duzue:
http://arabakogorrak.blogspot.com/.

Euskal Gorrak federazioak “Regulación legal del amor y desamor” hitzaldia antolatu du

2011ko martxoaren 11rako, ostirala. Hitzaldia Bilbao eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkarteak daukan Areto Nagusian izango da. Hitzaldia arratsaldeko 18.00etan hasi eta 2 orduko iraupena izango du.

Euskal Gorrak federazioak “Regulación legal del amor y desamor” hitzaldia antolatu du 2011ko martxoaren 11rako, ostirala. Hitzaldia Bilbao eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkarteak Santo Domingo de Guzman Etxaldeko 16.zenbakian, behean, daukan Areto Nagusian izango da. Hitzaldia arratsaldeko 18.00etan hasi eta 2 orduko iraupena izango du.

Hizlaria Marta Dolado izango da, Auzolaneko abokatua. Hitzaldia doanekoa izango da eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du. Euskal Gorrak zeinu hizkuntzako interprete zerbitzua jartzeaz arduratuko da.

Animatu eta parte hartu. Oso interesgarria izango dela ziurtatzen dizuegu.

“ASORNA” Emakume Gorren I Jardunaldia antolatuko du

Nafarroako Pertsona Gorren Elkarteak “ASORNA” Emakume Gorren I Jardunaldia antolatuko du Nafarroan eta baita emakumeentzako bazkaria ere. Jardunaldi honetako programazioa eta menua hurrengo web orrialdean ikus dezakezue: http://mujerasorna.blogspot.com/

Mozorro lehiaketa eta inauteri afaria Arabako Gorrak-en

Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, Arabako Gorrak, martxoaren 5erako mozorro lehiaketa bat eta inauteri afari bat antolatu du Arabako Gorrak-en lokalean. Informazio gehiago nahi izanez gero hurrengo web orrialdea ikuskatu: http://arabakogorrak.blogspot.com/

WFDYS V. gazte Kanpaldia, "gazte gorren berpizketa"

Gorren munduko federazioaren gazte sailak – WFDYS, siglak ingelesez – WFDko V. gazte kanpaldia antolatu du, "gazte gorren berpizketa" lema gisa izanik. Kanpaldia, 2011.eko uztailaren 6tik 14rarte, Natalen (Hegoafrikan) izango da.


Gorren munduko federazioaren gazte sailak - WFDYS, siglak ingelesez - WFDko V. gazte kanpaldia antolatuko du, "gazte gorren berpizketa" leloa izanik. Kanpaldia, 2011ko uztailaren 6tik 14ra arte, Natalen (Hegoafrikan) izango da.

Kanpaldia elkartruke toki bat izango da, nazioarteko elkarbizitza eta ikastaldia, non parte hartuko dutenak, herrialde ezberdinetako gazte gorrak izango dira.

Kanpaldiaren inskripzioarekin, kanpamenduaren kostuak eta XVI WFDko kongresurako sarrera ordaindujko da. Ostatu eta janari gastuak, ordea, ez.

Argibideak behar izatekotan ala edozein zalantza izanez gero, CNSEko gazteria teknikoarekin kontaktatuan jar zaitezke, posta elektronikoaren bitartez: juventud@cnse.es edo informazio gehiago behar izanez gero, www.cnse.es webgunean sartu.

FAMISORD Argazki lehiaketaren I edizioa

CNSE Fundazioak FAMISORD Argazki lehiaketaren lehen edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan14 (barne) baino gazteago diren umeak parte hartu dezakete. Lehiaketaren gaia inauteria da.

CNSE Fundazioak FAMISORD Argazki lehiaketaren lehen edizioa antolatu du. Lehiaketa honetan14 (barne) baino gazteago diren umeak parte hartu dezakete. Argazkiak gorrekin zerikusia duten elkarte, federazio edota erakundeen bitartez bidali behar dira.
Informazio gehiago eskuratzeko www.mihijosordo.org.

Motor gidari gorren topaketa Donostian

“Motorzgorrak” pertsona gorren Motoziklismo Kirol-Klubak apirilaren 29 eta 30 eta maiatzaren 1 eta 2rako motor gidarien topaketa antolatu du.


"Motorzgorrak" pertsona gorren Motoziklismo Kirol-Klubak apirilaren 29 eta 30erako eta maiatzaren 1 eta 2rako motor gidarien topaketa antolatu du Donostian, Gipuzkoan.
Iaz antzeko topaketa bat ere ospatu zuten, arrakastatsua izan zen, baina pertsona gorrak soilik hartu zuten parte. Aurten edonork parte hartu ahal izango du, ezgaitasuna eduki ala ez, guztion integrazioa lortzearen alde.
Parte hartzeko interesa baduzue, Isabel Riezu klubaren presidentearekin kontaktuan jarri behar zarete clubmotorzgorra@hotmail.com email bidez edo oovoo clubmotorzgorra bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo Web orrialdean begiratu: www.clubmotorzgorra.blogspot.com. Izena emateko epea martxoaren 15ean amaituko da.

Arabako Gorrak Bastidara bisitaldi bat antolatu du

Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, “ARABAKO GORRAK”, otsailak 19 igandea, Bastidan (Araba) dagoen Solagüengo Upeltegia ikusteko bisita antolatu du.

Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, "ARABAKO GORRAK", otsailak 19, igandea, Bastidan (Araba) dagoen Solagüengo Upeltegia ikusteko bisita antolatu du. Horretarako Arabako Gorren lokaletan 10:15etan elkartuko gara. Bastidara eramango gaituen autobusa 10:30tan aterako da. Solagüengo Upeltegiko bisita 12:00etan izango da. Bertan ardo ondu botila bat oparituko digute. Ondoren, Asador Jatorrenean 14:30etan bazkalduko dugu. Azkenik 19:00etan autobusa hartuko dugu Gazteizera bueltatzeko. Bazkideek eta Zeinu Hizkuntza dakiten ikasleek 45EUR ordaindu beharko dute. Bazkideak ez direnek, berriz, 55EUR ordaindu beharko dute. Ordaindutakoarekin autobusaren joan-etorria, bazkaria, upeltegiaren bisita eta ardo ondun botila ordainduko da. Gaur da izena emateko azkeneko eguna eta nahi izanez gero, CAJA VITALen dirua sartu beharko duzue kontzeptu hau adieraziz: "Bodega - Izen eta abizenak" eta
egiaztagiria bulegoetara ekarri edo faxen edo e-mailen bidez bidali.

PROGRAMA
10:15 Arabako Gorren kontzentrazioa.
10:30 Bastidarantz (Araba) autobus irteera.
12:00 Solagüen upeltegian gidatutako bisita, ordu ta erdiz.
OPARIA: ONDU ARDO BOTILA BAT.
14:30 Bastidako JATORRENA erretegian bazkaria.

ERRETEGIKO MENUA
Lehenengo platera / Txorizo patatekin.
Bigarren platera / Entsalada eta txuletatxoak.
Postrea, kafea eta edariak.

PREZIOA
Barne:
Autobusa (joan etorria)
Erretegian bazkaria.
Erretegirako sarrera.
Ondu ardo botila.

BAZKIDE ETA EZH-ko IKASLEEK: 45 euro.
BAZKIDE EZ DIRENENTZAT: 55 euro.

Epe muga: Otsailak 10.

CAJA VITAL-eko kontu zenbakia: 2097 0164 43 0103728902
Oharra: Kontuan dirua sartzerakoan, azalpenean "Upeltegia - Izen eta abizenak" adierazi.
Frogagiria bulegora ekarri edota faxa ala emailaren bidez bidali beharra dago.
faxa: 945 28 69 48 emaila: arabakogorrak@telefonica.net

CNSE-UGTko ikastaroa

CNSEk eta UGTek martxoan doan ikastaro bat antolatuko dute

CNSEk jakinarazi digunez, martxoan ikastaro bat antolatuko dute parte hartu nahi duen edonori zuzenduta, baita langabetuei ere. CNSEk eta UGTek antolatutako ikastaro horren izena "Lan araudia, enpresa barneko aplikazio praktikoa" da eta 2011ko martxoaren 21etik 24rako aste horretan iznago da, UGTko Julián Besteiro Eskolan, Madrilen, hain zuzen ere (Azcona kalea, 53 28028 Madril).

Ikastaroa, mantenua eta ostatu-gastuak doan izango dira parte hartuko duten pertsonentzat. Joan-etorri gastuak, ordea, behin-behinik ez dira doan izango, Madriletik kanpo bizi diren pertsona kopuruaren arabera erabakiko baita.

Ikastaroan interesatuta zaudetenak Abian Bizkaiarekin harremanetan jarri beharko zarete otsailaren 13a baino lehen.

Abian Bizkaia
Mobila: 645 85 78 09
abian.bizkaia@gmail.com

FEDSak pertsona boluntarioak behar ditu

Gorrentzako Kirolen Federazio Espainiarrak pertsona boluntarioak behar ditu haren batzorde ezberdinetan eta antolamoldean lan egiteko.

Gorrentzako Kirolen Federazio Espainiarrak pertsona boluntarioak behar ditu kirol diziplina ezberdineko batzordeetarako. Boluntarioak gorrak zein entzuleak izan daitezke.Boluntario hauei kirol gaiei buruzko jakintasun minimoa eskatuko diogu eta ZH jakitea komenigarria izango da.
Bestalde, FEDSeko antolamoldea osatzeko boluntarioak ere behar ditugu. Hurrengo gaietako batean esperientzia beharrezkoa da: administrazioa, idazkaritza, ZH interpretea edo erreportari grafikoa.
Gainera, hurrengo sekzioak sortzeko asmoa dugu:
- Haur eta gazteen kirol batzordea: horretarako haur eta gazteen kirol formakuntzan ezagutzak duten boluntarioak behar ditugu.
- "Gorrolimpico" batzordea: kirol zuzendari eta kudeaketan ezagutzak duten boluntarioak behar ditugu.
- Kirol lehiaketa eta diziplina batzordea: kirol diziplina ezberdineko gaiei buruzko izapidetze eta bereizmena ezagutzak duten boluntarioak behar ditugu.
- Autonomia Federakuntzen batzordea: kirol jarduerak aholkatze eta koordinazio ezagutzak duten boluntarioak behar ditugu.
Parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek email bat bidali behar izango dute "boluntarioak" giarekin FEDSera bere curriculuma argazki batekin eta kirol proiektu txiki batekin. Epea otsailaren 7an amaitzen da.

Bizkaiko zeinu hizkuntzako interprete zerbitzuaren funtzionamendua

Interprete zerbitzuko eskaera Bizkaikogorrakera egin behar da

Euskal Gorrakera hainbat pertsona gorren zalantzak heldu zaizkigu zeinu hizkuntzako interprete zerbitzuko funtzionamenduari dagokionez, hortaz, jarraian funtzionamendu hori azalduko dizuegu.

Pertsona gorrak zeinu hizkuntzako interpretea Bizkaikogorrakera eskatu behar du gutxienez bi eguneko lehentasunarekin, orain arte egiten aritu zareten moduan. Bizkaikogorrakeko koordinatzaileak zerbitzua beteko den ala ez mezu bidez erantzungo dizue. Erantzuna ezezkoa bada, pertsona gorrak ez du Euskal Gorrakera etorri behar zerbitzua eskatzera, izan ere, koordinatzaileak jada Euskal Gorrakeko interpreteen prestasuna badaki erabiltzaileari erantzun baino lehen.

Bizkaikogorrak erabiltzaileari zerbitzua onartu badio eta erabiltzailea ez bada zerbitzura joango, erabiltzaileak interpreteari abisatu behar dio zerbitzua bertan behera geratuko dela esateko.

Kontuan izan interprete gutxi daudela eta Bizkaian pertsona gor asko zaretela zeinu hizkuntza erabiltzen duzuenak, hortaz, interprete zerbitzura joango ez bazarete, mesedez, interpreteari abisatu zerbitzua bertan behera geratuko dela. Horrela, zeinu hizkuntzako interpreteek ahalik eta zerbitzu gehien bete ahal izango dituzte.

ZHIa eskatzeko:

Bilbao eta Bizkaiko Pertsona Gorren Elkartea
Mobila (sms): 635 753 346
Maila: sils.apsbb@gmail.com

Zentzumen ezgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko ikastaro-tailerra

Izen-emateko epea zabalik dago oraindik

Gogorarazten dizuegu zentzumen ezgaitasuna duten pertsonentzako ikus-entzunezko ikastaro-tailerran izena emateko epea oraindik zabalik dagoela. Ikastaro hori Aptes-ek (Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea), Elixir Fims-ek eta Adaptek-ek antolatzen dute. Ikastaroa otsaileko eta martxoko larunbatetan egingo da eta diru laguntza dutenek 25 € ordaindu beharko dute eta diru laguntza ez dutenek 100 €. Informazio gehiago behar izatekotan web orrialde honetan irakurri www.tecnologiasocial.org.

Boluntariotzari buruzko jardunaldia

Jardunaldiko gaia Euskal Gorrakeko Boluntarioen parte hartzearen sustapena izango da.

Euskal Gorrakek Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin BOLUNTARIOTZARI BURUZKO JARDUNALDIA antolatu du. Jardunaldiaren gaia " Euskal Gorrak-eko Boluntarioen parte hartzearen sustapena" izango da eta otsailaren 12an, larunbatean, ospatuko dugu, Bilbon, Perez Galdos 11 kalean, ONCE-ko ekitaldi-aretoan. Jardunaldia Euskal Gorrak erakundeko boluntario guztiei zuzenduta dago eta goiz osoa iraungo du, 9:30etik 14:00etara. Parte hartu nahi duzuen boluntariook otsailaren 4a orduko e-mail bat bidali beharko duzue hurrengo helbide honetara: voluntariado.euskalgorrak@gmail.com, bertan izena eta abizena adieraziz.

Anima zaitez eta parte hartu.

Urtarrilaren 15ean, larunbata, Arabako Gorrak elkartean hitzaldi bat izango da

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 15ean, Arabako Gorrak elkarteko egoitzan “Boluntariotza eta Elkartegintza Mugimendua” gaiari buruz hitzaldi bat izango da.

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan Arabako Pertsona Gorren Elkartean, “ARABAKO GORRAK”, “Boluntariotza eta Elkartegintza Mugimendua” gaiari buruz hitzaldi bat izango da. Hitzaldia Alvaro Ortegak, Euskal Gorrak-eko presidenteak, emango du. Sarrera bazkide zein bazkide ez diren pertsonentzako dohain izango da.

Zeinu.tv-ek Gabonetan bere ateak itxi egingo ditu

Zeinu.tv-ek Gabonetan bere ateak itxi egingo ditu.

Gabonetako jaiak direla eta, Zeinu.tv-ek eguneroko albisteen igorpena moztu egingo du urtarrilaren 10ra arte. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu eta zain zaudeten bitartean ez aspertzeko, programa grabatzerakoan izandako hainbat akatsen bideo bat prestatu dugu zuek gozatu dezazuen.
Zorionak eta Urte berri on! Ikusi arte. Ez ahaztu urtarrilaren 10an berriro elkar ikusiko dugula.

Pasa den ostiraleko, abenduak 10, Abianeko hitzaldia.

Hitzaldiko argazkiak.

Pasa den ostiralean, abenduak 10, Redtrabajako hitzaldia antolatu genuen Boluntan. Hona hemen hitzaldiko argazkiak.

Boluntariotzari buruzko jardunaldia

Boluntariotzari buruzko jardunaldia Otsailararte atzeratuko da.

Dakizuenez, Euskal Gorrak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz “Euskal Gorrak federazioko Boluntarioen parte hartzearen sustapena” izeneko jardunaldia antolatzen ibili da. Baina parte hartze gutxi dagoela ikustean, Euskal Gorrakek datorren urteko otsailera arte atzeratzea erabaki du. Jardunaldiaren data berria ezarritakoan email bidez jakinaraziko dizuegu eta zeinu.tv –n albistea argitaratuko dugu.

BOLUNTARIOTZARI BURUZKO JARDUNALDIA

Jardunaldiaren leloa “Euskal Gorrak federazioko Boluntarioen parte hartzearen sustapena” izango da.

Pasa den astean iragarri genuen moduan, Euskal Gorrak federazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz “Euskal Gorrak federazioko Boluntarioen parte hartzearen sustapena” izeneko jardunaldia antolatzen dabilela gogoratzen dizuegu. Jardunaldia abenduaren 18an izango da, larunbata, Deustuko “Bidarte” auzoetxean, Bilbon. Jardunaldia Euskal Gorrak erakundeko boluntario guztiei zuzenduta dago eta goiz osoa iraungo du, 9.15etik 13.30era. Parte hartu nahi duzuen boluntariook, abenduaren 15a, asteazkena, orduko e-mail bat bidali beharko duzue hurrengo helbide honetara: voluntariado.euskalgorrak@gmail.com, bertan izena eta abizena adieraziz.

Anima zaitez eta parte hartu.

Boluntariotzari buruzko jardunaldia

Jardunaldiko gaia Euskal Gorrakeko Boluntarioen parte hartzearen sustapena izango da.

Euskal Gorrakek Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin BOLUNTARIOTZARI BURUZKO JARDUNALDIA antolatu du. Jardunaldiaren gaia “ Euskal Gorrakeko Boluntarioen parte hartzearen sustapena” izango da eta abenduaren 18an, larunbatean, ospatuko dugu, Bilbon, Deustuko Barrutiko Udaltegian. Jardunaldia, Euskal Gorrakeko boluntario guztiei zuzenduta dago. Parte hartu nahi duten boluntarioek, email bat bidali beharko dute hurrengo helbidera: voluntariado.euskalgorrak@gmail.com, bertan izena eta abizena adieraziz.

Abian Gipuzkoan langile berriak ditugu

Bizkaiko Abianeko hiru langile Donostiara joango dira zenbait egunetan Gipuzkoako erabiltzaileekin egoteko.

Abian Gipuzkoan hiru langile berri ditugu. Honako hauek dira langile berrien datuak eta lanpostua:

Iraide Fernandez: Lan orientatzailea.
Maria Arechederra: Lan kudeatzailea.
Nahia Loizate: Lan kudeatzailea.

Momentuz, behin-behineko zerbitzu hau astean behin edo birritan eskainiko dugu Donostian, izan ere, hiruko lan-talde hau Bizkaian egiten du lan normalean, eta beraz, Gipuzkoako erabiltzaileekin egoteko aldez aurretik ordua eskatu behar duzue, lan-talde hau agenda antolatu ahal izateko.

Kontaktua:
Mugikorra: 688 800 306
Posta: :abian.gipuzkoa@gmail.com
Oovoo: abiangipuzkoa
Lekua: Larramendi kalea, 6 - 1. esk. Donostia-San Sebastián.

Familia Gorren II Jardunaldia

Bertan, hezkuntza eta komunikazio jardunbideak izan ditugu aztergai.

Azaroaren 27an, larunbatean, FAMILIA GORREN II. JARDUNALDIA ospatu zen Donostian, Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkartean (ASG-GGE). Aurten “Familia gorren barneko heziketa eta komunikazio jardunbideak ” izan dugu aztergai. Euskal Gorrakek Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin antolatu zuen jardunaldia eta oso interesgarria izan zen parte hartzaileentzat. Orain, jardunaldiari buruzko hainbat argazki eta elkarrizketa ikus ditzakezu hurrengo blog-ean: familiagorrenjardunaldia.blogspot.com

Lan eta formakuntzari buruzko hitzaldia

Euskal Gorrakeko Abian Bizkaiak hitzaldi bat antolatuko du INEMeko Web orrialdea (www.redtrabaja.es) zelan funtzionatzen duen azaltzeko.

Abian Bizkaiak hitzaldi bat antolatuko du INEMeko Web orrialdea zelan funtzionatzen duen azaltzeko. Hitzaldia abenduaren 10ean izango da, datorren ostiralean, 19:00retan Boluntan. Hitzaldia erabiltzaile guztiei zuzendua dago eta, besteak beste, honako hauek azalduko ditugu: Nola eguneratzen da DARDE txartela Internet bidez, nola sartu nire CVa Interneten enpresek ikusteko, nola ikuskatu INEMeko lan eskaintzak, etab.
Hitzaldia Iraide Fernándezek emango du, pertsona gorra eta Abianeko lan orientatzailea, eta parte hartu nahi duten erabiltzaile guztientzat dohain izango da.
Hitzaldia zeinu hizkuntzan egingo da, erabiltzaile baten batek interpretea behar badu ahozkora, emaila bidali dezala helbide honetara: abian.bizkaia@gmail.com

Anima zaitezte eta parte hartu!

Usher Sindromeari buruzko hitzaldia

Arabako Gorrak-ek Usher Sindromeari buruzko hitzaldia antolatu du. Fernando Rubiok emango du hitzaldia.

Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, Arabako Gorrak-ek, Usher Sindromeari buruzko hitzaldia antolatu du. Hitzaldia azaroaren 27an, larunbatean, izango da arratsaldeko 7etan eta “Nire bizitza Usher Sindromearekin” izango du gai nagusi. Hitzaldia emango duen pertsona Fernando Rubio da, Bilboko itsugorra. Arabako Gorrak-en bazkideentzat sarrera dohain izango da eta bazkide ez direnek 3 euro ordaindu beharko dute.

Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Jaialdiko sarrerak 8 eurotan salduko dira

Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Jaialdiko sarrerak 8 eurotan salduko dira eta prezio bakarra izango da. Izan ere, 14 urte azpiko haurrek ez dute sarrerarik ordainduko.

Tolosako Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Jaialdiak boluntarioak behar ditu

Jaialdia azaroaren 20an izango da eta boluntarioak 8:30tik 20:30ra behar izango dira.

“Gainditzen”ek, Tolosaldeko Pertsona Gorren Elkarteak, Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Jaialdia antolatu du. Jaialdia azaroaren 20an izango da. Jaialdia ondo antolatu ahal izateko, boluntarioak behar dira 8:30tik 20:30ra gutxi gora behera. Egun horretako boluntarioen janaria elkarteak ordainduko du. Boluntario moduan parte hartzeko interesa baduzue, ondorengo helbide honetara gainditzent-g@hotmail.com datu hauek bidali azaroaren 14a baino lehen: zuen datu pertsonalak, argazki bat eta boluntario moduan zure esperientziaren azalpen laburra. Julian Rodríguez da arduraduna.

Tolosako Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Festibala

Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Zineman egingo da, azaroaren 20an.

“Gainditzen”, Tolosaldeko Pertsona Gorren Elkarteak, Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Festibala antolatu du. Festibala azaroaren 20an izango da Tolosako (Gipuzkoa) Leidor zinemetan. Laburmetraien saioko sarrera bat lortzeko zinemako txartel-leihatilara joan behar da goizeko 10etatik aurrera. Laburmetraien saioa 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:15etara izango da. Geroago sariak bananduko dira eta 21:00etan sagardotegi menuko afari bat egingo da joan nahi dutenentzako.
Afarira joateko interesa dutenak, azaroaren 12a baino lehen 30 euro sartu behar ditu La Caixako konta korronte batean, bere NAN zenbakia eta izen-abizenak zehaztuz. Informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo blog-ean aurkitu dezakezu: http://gainditzen.blogspot.es/

FAMILI GORREN II. JARDUNALDIA

Bertan, Hezkuntza eta komunikazio jardunbideak izango ditugu aztergai.

Euskal Gorrakek Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin FAMILIA GORREN II JARDUNALDIA antolatu du. Aurten “Familia gorren barneko heziketa eta komunikazio jardunbideak ” izango ditugu aztergai eta azaroaren 27an, larunbatean, ospatuko dugu, Donostian, Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkartean (ASG-GGE). Euskal Gorrakek, jardunaldiari buruzko informazioa guztia ikusi daitekeen blog bat sortu du eta izen ematea internet bidez egin daiteke. Blog-aren helbidea hurrengoa da: familiagorrenjardunaldia.blogspot.com

Larunbatean Arabako Gorrak-en egoitzan hitzaldi bat egongo da

Datorren larunbatean, azaroaren 6an, Arabako Gorrak elkarteko egoitzan hitzaldi bat egongo da. Jorratuko den gaia “Atzo, gaur eta bihar” izango da.

Datorren larunbatean, azaroaren 6an, arratsaldeko 19:00etan Arabako Pertsona Gorren Elkarteak, “Arabako Gorrak”, oso interesgarria izango den hitzaldia antolatu du. Hitzaldian jorratuko den gaia “Atzo, gaur eta bihar” da eta hitzaldia emango duen pertsona Luis Miguel Jimenez da, Gazela Leoiko Pertsona Gorren Elkarteen Federazioaren presidenteak. Arabako Gorren bazkideek sarrera librea izango dute eta bazkide ez direnak 3 euro ordaindu behar izango dute.

CNSEko ikastaro bat aukeratzeko bozketa

Pertsona gorrek CNSEko ikastaro bat aukeratuko dute interpretea ipintzeko.

CNSEk interpretea ipiniko du Madrileko UGT ikastaro batean, estatuko pertsona gor guztiei zuzenduta egongo dena. Zein ikastarotan interpretea jarriko den jakiteko, CNSEk bazkide garen federazio guztiei eskatu digu gure elkartegintzan galdetzeko. Horregatik, Euskal Gorraketik eskatzen dizuegu agertzen diren hiru ikastaroetatik bat aukeratzeko. Bozketa lotura honetan egin behar duzue. Animatu eta parte hartu! http://www.ttak.es/formAbian/

Emakume Gorren II. Jardunaldia "Emakume Gorren Ahalduntzea eta Lidergoa"

Bilbon, Euskal Gorrak erakundeak antolatua.

Urriaren 23an, Euskal Gorrakek, Eusko Jaurlaritzaren elkarkidetzari esker Emakume Gorren II. Jardunaldia antolatu zuen Bilbon. Jardunaldian jorratutako gaia "Emakume Gorren Ahalduntzea eta Lidergoa" izan zen. Jardunaldia oso alaia eta atsegina izan zen emakume komisioak nola sor daitekeen tailerrak izan zirelako. Larunbateko argazkiak ikusi nahi badituzue, blog-ean daude ikusgai http://emakumegorrenjardunaldiak.blogspot.com. Orain, egin ditugun hainbat elkarrizketa ikus dezakezue.

sms-ekin eta posta elektronikoekin gaizki-ulertua egon da

Erabiltzaileek ez zarete Abianera etorri behar.

Atzo Abianetik erabiltzaileei sms eta posta elektronikoak bidali genizkien esateko Abian zerbitzua GKT El Botxon zabalduko dela ostiraletik aurrera. Antza denez, gaizki-ulertu bat egon da eta erabiltzaileek uste izan duzue ostiralean Abianera etorri behar zaretela. Abianetik argitu nahiko genuke hori horrela ez dela eta ostiraletik aurrera Abian zerbitzua Bizkaiko Gorraken (GKT El Botxon) zabalduko dela soilik esan nahi genuela. Bertan aldez aurretik zita eskatzeko abian.bizkaia@gmail.com helbidera emaila bidalia edo 645 85 78 09 zenbakira sms bidali.

Abian Bizkaia lan eta formakuntza zerbitzua Bizkaiko Gorrak-en (GKT El Botxoko bulegoan)zabalduko da

Ostegunetik, urriaren 21etik, Abian Bizkaia zerbitzuan arreta izan nahi duten erabiltzaileek Bizkaiko Gorrakera (GKT El Botxoko bulegoan) jo beharko dute.

Urriaren 21etik aurrera, Euskal Gorrakeko lan eta formakuntza zerbitzua Bizkaiko Gorraken (GKT El Botxoko bulegoan) zabalduko da. Hortaz, Euskal Gorrakeko Abian zerbitzuan arreta izan nahi duten erabiltzaileek Bizkaiko Gorrakera joan beharko dute. Bertan, Euskal Gorrakeko lantalde bat egongo da Abian Bizkaiko erabiltzaileekin egoteko: lan kudeatzailea, lan orientatzailea eta interpretea. Bizkaiko Gorrakera bazoazte Iraidegatik, Nahiagatik edota Mariagatik galdegizue.

Abian Bizkaiarekin kontaktuan jartzeko:

Santo Domingo de Guzmán, 11 behea
48006 Bilbo
GKT El Botxo bulegoa

Posta elektronikoa: abian.bizkaia@gmail.com
Oovoo: abian.bizkaia
Mugikorra: 645 85 78 09

Basauriko Pertsona Gorren Elkarteak antolatu duen Euskadiko lehen mus txapelketa

Basauriko Pertsona Gorren Elkarteko sedean izando da urriaren 30ean.

Basauriko Pertsona Gorren Elkarteak, Euskal Gorrarek-ekin lankidetzan, Euskadiko lehen mus txapelketa antolatuko du hurrengo urriaren 30ean. Txapelketa Basauriko Pertsona Gorren Elkartean izango da, Karmelo Torre kalean, 7, Basaurin. Txapelketaren egitaraua hurrengoa da: goizeko 11:30etan txapelketa hasiko da, eguerdiko 14:00etan bazkaria izango da eta arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara txapelketa jarraituko da. Lau garaikur egongo dira sari moduan. Izena emateko epea urriaren 23an amaituko da eta interesatuta daudenak 20 € Euskadiko Kutxako hurrengo konta korrontean sartu behar dituzte bikotearen izenak adieraziz: 3035.0107.61.1071036718

Emakume Gorren II. Jardunaldia

Bilbon, Euskal Gorrak erakundeak antolatua.

Datorren urriaren 23an, Euskal Gorrakek, Eusko Jaurlaritzaren elkarkidetzari esker Emakume Gorren II. Jardunaldia antolatuko du. Urte honetan, jardunaldian jorratuko den gaia "Emakume Gorren Ahalduntzea eta Lidergoa" da eta Plaza Biribileko CAN-eko aretoan ospatuko da, goizeko 9.00etatik gaueko 20.00etararte. Besteak beste, Marisol Serna( Madrileko Altatorre zentroko presidenteak) eta Fatima Lopez, Aramus-eko presidenteak (Andaluziako emakume gorren elkartea), hizlari bezala parte hartuko dute. Jardunaldian zehar izango diren tailer eta hitzaldietan elkarteetan emakumeen batzordeak nola sortu azalduko da. Parte hartu nahi dutenek web orrian izena eman beharko dute, urriak 18 baino lehen. Jardunaldiari buruzko informazio guztia (egitaraua, ordutegia,...) hurrengo blog-ean aurkitu dezakezu: http://emakumegorrenjardunaldiak.blogspot.com

Pertsona Gorren munduko eguna

Euskal Gorrak-ek eta Fevapas-ek antolatua

Irailaren 25ean, Euskal Gorrakek eta Fevapasek, Bilboko Casilda Iturrizar Parkean, Pertsona Gorren Munduko Egunaren ospakizuna antolatu zuten. Egun zoragarria ospatu genuen nahiz eta eguraldia txarra izan, baina ospakizunarekin mundu guztia pozik agertu zen komunikazio oztopoak desagerrarazteko eta gorren eskubideak aitortzeko xedea medio. Egun hartako argazkiak ikusi nahi badituzue, blog-ean ikus ditzakezue: www.diamundialpersonassordas.org. Orain, egindako hainbat elkarrizketa ikus dezakezue.

Euskal Gorrak eta Orangen arteko hitzarmena

BlackBerry tarifa bereziak lortzeko zure probintziako ordezkaritzara joan behar zara.

Orangeko Black Berry bat erosten duten bazkideak diren pertsona gorrei zuzendutako tarifa bereziak lortu nahi badituzu honako pausu hauek jarraitu beharko dituzu:
Lehenengo eta behin, Euskal Gorrak-en kide den elkarte bateko bazkide izan behar zara. Horrela bada, azken ordainketaren ordainagiria elkartera eskatzera joan behar zara. Gero zure probintziako ordezkaritzan zita hartu behar duzu. Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko (Bizkaia) arduradunak Álvaro Ortega eta Iñaki Fernández dira, Gipuzkoako Euskal Gorrak-eko ordezkaritzakoa José Ramón Martín da eta Arabako Gorrak-ekoa Ritxar Pérez.

Funtzionario publiko izateko plaza bat lortzeko azterketak egokituak egongo dira

Abian-Euskalgorrak-i esker eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Euskadiko administrazioko funtzionario izateko plaza bat lortzeko azterketen testuak egokituak egongo dira.

Abian-Euskalgorrak-i esker eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan menpekoen kidegoa postuetarako Euskadiko administrazioko funtzionario izateko plaza bat lortzeko azterketen testuak egokituak egongo dira. Horrela, pertsona ezgaituak zeinu hizkuntzako interpretea, laguntzazko profesionala, egokitutako altzaira, etab-ez gain, azterketetako testuen egokitzapena ahal izango dute baina menpekoen kidegoa postuetarako azterketetan soilik.
Azterketak hurrengo asteburuan izango dira. Hilak 24an, ostirala, arratsaldeko 16:00etan administrari laguntzaileen azterketa izango da. Eta hilak 25ean, larunbata, goizeko 10:00etan menpekoen kidegoen azterketa eta arratsaldeko 16:00etan administrarien kidegoen azterketa izango dira.

“Gainditzen” Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteko egoitza aldaketa

“Gainditzen” Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkartea egoitza berri batera aldatu da eta hau da bere helbide berria: Emeterio Arrese, 2 (Zentro Soziala) 20400 Tolosa (Gipuzkoa). Eta bere posta elektronikoa hurrengo hau da: gainditzent-g@hotmail.com

Euskal Gorra keta Orangen arteko hitzarmena

Euskal Gorrak-Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, orain dela gutxi, Orange erakundearekin hitzarmen bat sinatu du, Mobil Black Berry bat erosten duten bazkideak diren pertsona gorrei tarifa bereziak eskaini ahal izateko.

Euskal Gorrak-ek, Bilbo eta Bizkaiako Pertsona Gorren Elkartearekin (APSBB-Bizkaikogorrak) eta Orange enpresarekin lankidetzan, Black Berry-ei buruzko Konferentzia burutuko du, Bilboko APSBBko lokalean. Bertan, Black Berry-en, Modem USB-en funtzionamenduari buruz informatuko dute. Orange eta Euskal Gorren arteko hitzarmena, bazkideak diren pertsona gorrei Black Berry tarifa bereziak eskaini ahal izateko burutu da.
Datorren irailaren 18n, Bilbon, Bilbo eta Bizkaiako Pertsona Gorren Elkartean beste hitzaldi bat burutuko da. Elkarte honen helbidea hurrengoa da: Santo Domingo de Guzmán Auzunea, 11, Bilbo. Hitzaldia goizeko 11tan hasiko da.

Black Berry – Orangen hitzaldia

Euskal Gorrak-Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, uztailean, Orange erakundearekin hitzarmen bat sinatu zuen, Mobil Black Berry bat erosten duten bazkideak diren pertsona gorrei tarifa bereziak eskaini ahal izateko.

Euskal Gorrak-ek, Arabako Gorren Elkartearekin (Arabako Gorrak) eta Orange enpresarekin lankidetzan, Black Berry-ei buruzko Konferentzia burutuko du datorren irailaren 11an Arabako Pertsona Gorren Elkarteko areto nagusian. Elkarte honen helbidea hurrengoa da: Palencia kalean, 6-Baxua, Gasteiz. Konferentzia goizeko 11etan hasiko da.
Bertan, Black Berry-en, Modem USB-en funtzionamenduari buruz eta Orangeko tarifei buruz informatuko dute.

PERTSONA GORREN MUNDUKO EGUNA

Euskal Gorrak-ek eta Fevapas-ek antolatua

Datorren irailaren 25ean, Euskal Gorrakek eta Fevapasek, Bilboko Casilda Iturrizar Parkean, Pertsona Gorren Munduko Egunaren ospakizuna antolatuko dute. Irailaren 25en jai giroa eta errenbindikazioak izango dira nagusi, eta egunean zehar hainbat ekintza burutuko dira. Euskal Gorrakek eta Fevapasek web orrialde bat abian jarri dute egun honi buruzko informazio guztia eskura izan dezazuen. Web orria honakoa da: www.diamundialpersonassordas.org

Zeinu Telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere fokuak itzaliko ditu. Hilabete horretan oporrak hartuko ditugu, baina ¡ez inor izutu!, irailaren 1etik aurrera grabatzeari ekingo diogu berriro.

Milesker zuen lankidetzagatik eta zuengandik jasotako babesagatik. Horretaz gainera, eskertu nahiko genuke egunero jarraitu gaituzten lagun guztiei, izan ere, jakin badakigu arrakasta handia izan dugula.

Irailetik aurrera berriro elkarrekin egongo gara. Espero dugu zuen babesarekin jarraitzea, zuen jarraipenik gabe hau ezingo baitzen aurrera atera. Opor zoriontsuak izan ditzazuela opa dizuegu eta besarkada bat.

Bizkaiko Gorren Eskolako ikasle ohien II. Topaketa

Topaketa urriaren 23an izango de Bilbon.

Pasaden uztailaren 22an, akats bat dela eta, Bizkaiko Gorren Eskolako II. Topaketan ikasle ohi neska zein mutila parte hartu ahal zutela azaldu genuen. Baina, izatez, topaketa horretara soilik parte hartu ahal izango dute ikasle ohi neskak.

Urriaren 23an Bizkaiko Gorren Eskolako 1954eta 1960 arteko belaunaldiko ikasle ohien II. Topaketa izango da Bilbon. Goizeko 10:30etan ikasle ohiak Arriaga Plazan berrelkartuko dira eta argazki bat aterako da. Gero hiritik bisitaldi bat egingo da. Eguerdian Montenegro jatetxera autobusez joango dira jatera.

Izena eman nahi duzuenok 45 €, 90€ bikote batekin bazoaz, sartu behar dira geroago agertuko den kontu korrontean. Ordainketa egin eta gero inskripzio orria beteta bidali behar da fax bidez Ana Mari edo MªCruz-eri. Fax honen bidez dituzuen zalantzak argitu ahal dituzue edo inskripzio orria eskatu. Izena emateko epea iraileko 15ean amaituko da. Orain fax zenbakia, kontu korrontearen zenbakia eta menua ikusi ahal izango duzue.

Chaviren Showak 10 urte bete ditu

Chaviren Showak 10 urte bete ditu eta hori ospatzeko datorren irailaren 18an emanaldi berezia emango du.

Javier Guisado aktore gorrak, Chavi ezizenaz ezaguna denak, 10 urte daramatza mimo eta pantomima ikuskizunak egiten. Javier Guisadok 19 urte zituela antzeztu zuen Chaviren Showa estreinako aldiz eta, ordutik, estatu osoan bidaiatu du bere ikuskizuna taularatuz. Denbora horretan zehar, gutxinaka, showa berriztuz eta zabalduz joan da. Horretaz gain, atzerrian ere antzeztu du, Frantzian eta Ingalaterran izan da besteak beste.
10 urteko ibilbidea ospatzeko datorren irailaren 18an, larunbata, doaneko ikuskizuna emango du. Gainera, beste 2 artistek taula gainean lagunduko diote: Raúl Cano aktoreak “666” ikuskizuna egingo du eta Jose Crestini magoak magia emanaldia eskainiko du.
Ekitaldiaren zehaztasun guztiak Chaviren Showaren 10. Urteurrenaren kartelean ikus ditzakezue.

Euskal Gorra keta Orangen arteko hitzarmena

Mobil Black Berry edota Modem USB bat erosi nahi duten, gipuzkoarrek, lehenengo Donostiako, Euskal Gorren Gipuzkoako ordezkaritzara joan beharko dute, eskakizun fitxa betetzeko.

Euskal Gorrak-Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, orain dela gutxi, Orange erakundearekin hitzarmen bat sinatu du, Mobil Black Berry bat erosten duten bazkideak diren pertsona gorrei tarifa bereziak eskaini ahal izateko.

Mobil Black Berry edota Modem USB bat erosi nahi duten, bazkideak diren pertsona gorrek, Donostiako, Euskal Gorren Gipuzkoako ordezkaritzara, edota Bilboko Euskal Gorren egoitzara joan beharko dute.
Euskal Gorrak-ek, Gipuzkoako Gorren Elkartearekin (ASG-GGE) eta Orange enpresarekin lankidetzan, Black Berry-ei buruzko Konferentzia burutu zuen, Donostiko ASG-GGEko lokalean. Bertan, Black Berry-en, Modem USB-en funtzionamenduari buruz informatu zuten. Orange eta Euskal Gorren arteko hitzarmena, bazkideak diren pertsona gorrei Black Berry tarifa bereziak eskaini ahal izateko burutu da.
Mobil Black Berry edota Modem USB bat erosi nahi duten, gipuzkoarrek, lehenengo Donostiako, Euskal Gorren Gipuzkoako ordezkaritzara joan beharko dute, eskakizun fitxa betetzeko. Ordezkaritzako helbidea hurrengoa da: Larramendi kalea 6-1º D.Errege Katolikoak kalea, 14-Behea, Donostia.
Datorren irailaren 11n, Gasteizen, Arabako Pertsona Gorren elkarteko Areto nagusian beste hitzaldi bat burutuko da. Elkarte honen helbidea hurrengoa da: Palentzia 6 Baxua, Gasteiz. Hitzaldia goizeko 11tan hasiko da. Eta irailaren 18an goizeko 10.30etan, Ibaiondoko Auzo Etxean (Palacio Yohn) beste hitzaldi bat burutuko da, Bilboko pelota kalea 10ean. Laster, Araban eta Bizkaian ere erosteko eskakizuna burutu ahal izango da.

Bizkaiko Gorren Eskolako ikasle ohien II. Topaketa

Topaketa urriaren 23an izango de Bilbon.

Urriaren 23an Bizkaiko Gorren Eskolako 1954 eta 1960 arteko belaunaldiko ikasle ohien II. Topaketa izango da Bilbon. Goizeko 10:30etan ikasle ohiak Arriaga Plazan berrelkartuko dira eta argazki bat aterako da. Gero hiritik bisitaldi bat egingo da. Eguerdian Montenegro jatetxera autobusez joango dira jatera.
Izena eman nahi duzuenok 45 €, 90€ bikote batekin bazoaz, sartu behar dira geroago agertuko den kontu korrontean. Ordainketa egin eta gero inskripzio orria beteta bidali behar da fax bidez Ana Mari edo MªCruz-eri. Fax honen bidez dituzuen zalantzak argitu ahal dituzue edo inskripzio orria eskatu. Izena emateko epea iraileko 15ean amaituko da. Orain fax zenbakia, kontu korrontearen zenbakia eta menua ikusi ahal izango duzue.

Atsegin handiz hartu du CNSEk Zeinu Hizkuntza Espainolaren Normalkuntza Zentroaren sorrera

Zeinu hizkuntzaren eremuko profesionalak eta soziolinguistikan adituak diren pertsonak arituko dira lanean.

Hiru urte inguru zain egon ondoren, Zeinu Hizkuntza Espainolaren Normalkuntza Zentroa eratu da. Erakundearen lana hizkuntzaren inguruko ikerkuntzara, sustapenera eta hedapenera zuzenduta egongo da, baita Zeinu Hizkuntzaren erabilera egokia ziurtatzera ere.
Zentroan bertan zeinu hizkuntzaren arloko profesionalek eta soziolinguistikan adituek egingo dute lan. Era berean, horiek Unibertsitateekin eta pertsona gorren eta euren familien ordezkaritza duten erakundeekin batera lankidetzan arituko dira. Horretaz gain, Normalkuntza Zentroa Ezgaitasunaren Errege-Patronatuaren esku egongo da eta izaera parekidea izango duen buruzagitza kolegiatuak zuzenduko du. Besteak beste, Estatuko Administrazioko eta gorren komunitate linguistikoko ordezkariek osatuko dute.
CNSEren aburuz, oso berri ona da zeinu hizkuntza espainolaren Normalkuntza Linguistikoaren Zentroa sortu izana. CNSEko presidentea den Concha Díazen hitzetan, “ia hiru urtez izan gara Legeak aurreikusitako neurri horren zain”. “Orain, garrantzitsuena gorren komunitatearen nahia errespetatzea izango da, gorrak baitira zeinu hizkuntzaren erabiltzaileak. Era berean, CNSEren elkartegintza huts-hutsik izan da betidanik gorren komunitate linguistikoa ordezkatzeaz arduratu dena” gaineratu du.
Estatuan entzumen ezgaitasuna duten milioi bat pertsona gor baino gehiago dago. Zeinu hizkuntzaren hiztun kopurua 400.000 pertsona ingurura heltzen da gorrak eta entzuleak kontutan hartuta. Azken horiek familia edota lanbidea dela medio hizkuntza ikasi dute. Zeinu Hizkuntza Espainolaren Normalkuntza Zentroak hizkuntza bera hedatzen jarraitu dadin bideratuko du.

Ruben Rasok emandiko Hitzaldia Elkartegintzaren Jarduraldian

FAAS-eko presidenteordea

Feliciano Solak emandako Hitzaldia Elkartegintzaren Jardunaldian

FAXPG-eko presidentea.

Carmen Juan Jorquesi egindako elkarrizketa

Alvaro Ortegak emandiko Hitzaldia Elkartegintzaren Jarduraldian

Euskal Gorrak-eko presidentea.

Aldi bereko itzulpena egingo duen sistema berri bat

Eusko Lege Biltzarrak entzumen urritasunak dituzten herritarrak integratu bidean, sistema berritzailea jarriko du martxan irailean.

Eusko Lege Biltzarrak entzumen urritasunak dituzten herritarrak integratu bidean, sistema berritzailea jarriko du martxan irailean. Osoko Bilkuren aldi bereko itzulpena egingo duen sistema berri bat.
Hitzaldia entzun eta berehala itzultzen du erreminta berri honek. Alegia, hitzak botatzen duen unean bertan antzematen ditu. Orain arte, esaldiz esaldi jartzen ziren azpitituluak eta gainera bilkura amaitu eta denbora batera. Urritasun auditiboak dituzten pertsonak integratuta egotea nahi du Eusko Lege Biltzarrak.
-“Normalean internetez zuzenean jarraitu ahal diren debateak eurek ere jarraitu ahal izatea lortu nahi dugu lehen bait lehen.”
Sistema berria oraindik fase esperimentalean dago, irailean hasiko dira erabiltzen Eusko Lege Biltzarrean oraingo Osoko Bilkuraren akta itxi eta egun batera egongo da prest itzulpena. Baina asmo itzulpenak aldi berean egitea da.

Jose Ramon Martinek emandako Hitzaldia Elkartegintzaren Jarduraldian

Euskal Gorrak-eko presidenteordea

Rubén Raso Torreblancari egindako elkarrizketa

Gran Bilbao Hotelean gala-koktela

Euskal Gorrakek, bere 30.urteurrena gala-koktel batekin ospatu du.

Joan den larunbatean, ekainak 26an, EAEko Pertsona Gorren Elkartegintzari buruzko I Jardunaldia amaitu ostean, Euskal Gorrakek, Gran Bilbao Hotelean gala-koktel bat antolatu zuen. Afariaz gain, Euskal Gorren presidenteak Espainiako federazioen presidenteen eta Euskal Gorrakeko kide diren elkarteen presidenteen artean oroitzapen plaka batzuk banatu zituen. Orain, ekitaldiari buruzko bideo bat ikusi dezakezue.

Itsu eta gor den pertsona baten bizimodua ezagutu dugu

Euskadin, 800 bat pertsona daude itsuak eta gorrak direnak.

Txaro itzultzailea da eta gaur Araceli ikustera etorri da. Araceli itsugorra da.
-“Betaurrekoak jarri zizkidaten baina nire bista ez zen hobetzen. Beste azterketa mediko bat egin eta horrela, gaur arte.”
Mundu isil batean bizi da, gorra jaio zen eta apurka-apurka ikusmena galtzen doa.
-“Depresioa daukat eta gaizki sentitzen naiz, gainera, ezin naiz ondo komunikatu nire alabarekin.”
-“30ean, emaitzen bila joan behar gara.”
-“Ezin dut bakarrik utzi, toki guztietara berarekin joan behar naiz.”
Bere amari ezpainak irakurtzen dizkio eta alabarekin Zeinu Hizkuntzaren bitartez komunikatzen da. Hala ere, ikusmen guztia galtzen duenean beste era batera komunikatu beharko da.
-“Bai, etorkizunean Zeinu hizkuntza lagunduaren bitartez komunikatu beharko da.”
(1.08)Euskadin 800 bat itsugor egon daitezke, baina datu ofizialik ez dago. Elkarteak eskatzen du errolda ofiziala gauzatzea eta itsugorren urritasunarentzat kategoria bat aitortzea.
-“Zentsumenezko ezgaitasun bi bateratzearen ondorioz, beharrizan eta ezaugarri bereziak agertzen dira. Ni pertsona gor-itsu bat izango banintz, begiak itxi eta belarriekin gauza bera egiten saiatzen banaiz, niretzat, inguruan ditudan gauzak ukitu ahal ezkero existitzen dira baina ukitu ezinean ez dira existituko. Hortaz, mundua hemen amaitzen da, nire hatz puntetan.”
Aracelirentzat ukimena eta bere alabaren babesa ezinbestekoak dira aurrera jarraitzeko.

Bilboko itsasadarretik itsasontzi bidaia

Joan den larunbatean, ekainak 26an, Euskal Gorren 30.urteurrena ospatzeko, federazioak “Navegando al mar” ekintza antolatu zuen.

Joan den larunbatean, ekainak 26an, Euskal Gorren 30.urteurrena dela eta, Federazioak “Navegando al mar” ekintza antolatu zuen. Ekintza honetan, Portugaleteko zubi esekitik Bilboko udaletxeko zubira arte, Bilboko itsasadarretik joan-etorriko bidai bat burutu zuten. Ondoren, ekintzari buruzko bideo bat ikusi dezakezu.

Concha Mª Díaz-ri egindako elkarrizketa

Amaia Mejiari egindako elkarrizketa

Luis Miguel Jimenezi egindako elkarrizketa

Feliciano Sola Limia-ri egindako elkarrizketa

Fernando Fantova-ri egindako elkarrizketa

Alvaro Ortegari egindako elkarrizketa

Luis Cañoni egindako elkarrizketa

Fernando Pascuali egindako elkarrizketa

Antzinako gormutu eta itsuen Bizkaiko eskolako ikasle ohien XI. Topaketa

Ekainaren 12an ospatu zen Hondarribian.

Ekainaren 12an antzinako gormutu eta itsuen Bizkaiko eskolako ikasle ohien XI. Topaketa ospatu zen Hondarribian. Parte hartzaileak egituratutako aktibitateekin disfrutatu zuten, adibidez gidatutako ikustaldian, baina hunkigarriena sorpresa moduan izan zen. Erakundeak ikasle ohien jaunartzearen argazkiekin egindako egutegi baten oparia egin zien.
Orain, Rosa Marik bidalitako bideoa ikusi ahal izango duzue.

Orange enpresak Black Berry-ei buruzko eta pertsona gorrentzako tarifa bereziei buruzko Konferentzia

Ekainaren 19an, larunbata, ASG-GGE-ko lokalean egingo da.

Euskal Gorrak-ek, Gipuzkoako Gorren Elkartearekin (ASG-GGE) eta Orange enpresarekin lankidetzan, Black Berry-ei buruzko Konferentzia antolatu du. Ekainaren 19an, larunbata, ASG-GGE-ko lokalean arratsaldeko 17:00etan egingo da. Orange konpainiak Black Berry-en funtzionamendua eta pertsona gorrentzako tarifa bereziak azalduko ditu, Orangeko tarifak Vodafonekoak baino hobeagoak direlako.

Pertsona Gorren Elkartegintzaren I Jardunaldiak (III)

Euskal Gorrak federazioak ekainaren 25 eta 26an jardunaldiak egingo ditu.

Federazioaren 30. urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez, Euskal Gorrak erakundean EAEko Pertsona Gorren Elkartegintzari buruzko I Jardunaldiak antolatu ditugu. Jardunaldiak ekainaren 25 eta 26an gauzatuko dira eta Espainiako elkartegintzako buru nagusienek parte hartuko dute. Besteak beste, Luís Cañón, Feliciano Sola eta Amparo Minguet gurera etorriko dira eta euren Erkidegoetan elkartegintzak bizi izandako gertaerak eta jarraitutako ibilbidea azalduko digute.
Horretaz gain, Fernando Fantova ere, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordea, hizlari izango dugu. Bera gizarte politiketan aditua da eta aholkulari lanetan dihardu.
Jardunaldiez gain, ekainaren 26an, larunbata, Gala-Koktela izango dugu Federazioaren 30. Urteurrena ospatzeko asmoz.
Egitaraua ikusi eta izena emateko Euskal Gorrak elkarteko web orrian egin daiteke: www.euskal-gorrak.org

Euskal Gorrak erakundeak antolatutako Euskal Herriko Mus Txapelketa atzeratu egingo da

Ekainaren 19an egingo zen.

Euskal Gorrak erakundeak antolatutako Euskal Herriko Mus Txapelketa atzeratu egingo da oso izen emate gutxi izan direlako, bakarrik apuntatu dira bost bikote.
Horregatik, txapelketaren data atzeratu egingo da. Data berria finkatu bezain pronto, guztiei jakinaraziko dizuegu.

ARAMUS antolatutako Emakume Gorren I Topaketa Baezan (Jaen) egingo da

Topaketa ARAMUS, Andaluziako Emakume Gorren Federazioak, antolatu du.

ARAMUS, Andaluziako Emakume Gorren Federazioari esker, Emakume Gorren I Topaketa Baezan (Jaen) egingo da iraileko 8tik 12ra. Topaketan “Carmen De Burgos” zentro feministan egingo da.
Izena emateko epea abuztuaren 31an amaituko da eta prezioa 125 eurokoa izango da. Uztaileko 31an baino lehen izena emanez gero, prezioa 100 eurokoa izango da. Banku-transferentzia bidez ordainduko da.
Informazio gehiago behar izanez gero edo izena emate buletina eskatu nahi izanez gero, hurrengo helbidearekin kontaktuan jarri: aramus55@hotmail.com.

Ezgaitasun gradua egiaztatzen duen txartela sortu dute

%33ko edo gehiagoko ezgaitasun gradua duten pertsonek hori egiaztatzen duen txartela izango dute, ezgaitasun ziurtagirien erabilera ekiditzeko.

Atzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza sailak, bere aldizkari ofizialean ezgaitasun-gradua egiaztatzen duen txartela sortzea helburu duen foru agindua argitaratu zuen. Onuradunak, Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi izanda, %33ko edo gehiagoko ezgaitasun gradua aitortuta duten pertsonak izango dira. Foru agindua argitaratu aurretik ezgaitasuna aitortuta duten pertsonek, txartela euren etxean bertan jasoko dute. Beraz, ez dute txartela propio eskatu beharko. Txartelaren helburua, onuradunek euren ezgaitasuna egiaztatu behar duten administrazio-izapideak egiten ematen duten denbora gutxitzea da.

“Arabako Gorrak”-en Zuzendaritza Batzorde berria

Ezohiko batzarra maiatzaren 29an izan zen.

Maiatzaren 29an “Arabako Gorrak”-en ezohiko batzarra egin zen zuzendaritzako batzorde berria iragartzeko. Zuzendaritza Batzorde berriko kideak honako hauek dira:

Blanca Martinez de Icaya, Presidentea
Jokin Freire, Presidenteaordea
Esther Ruiz de Arbulo, Idazkaria
Enrique Castro, Diruzaina
Ritxar Perez, Kontatzialea
Anun Ruiz de Angulo, Kultura eta Kiroleko Ordezkari Nagusia
Marcelo Goiburu, Batzordekidea

Blanca “Arabako Gorrak”-eko fundaziotik lehenengo emakumea da presidente funtzioetan.
Lehenengo presidentearen, Ritxar, agurra eta Zuzendaritza Batzorde berriko aurkezpena, “Arabako Gorrak”-eko Blog orrian ikus dezakezue: http://arabakogorrak.blogspot.com

Concha Díaz, CNSEko presidentea

Aurrenekoz emakuezko batek beteko ditu Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioko presidente lanak.

CNSEko biltzarrak gehiengo osoz aukeratu du Concepción Díaz Robledo buru duen zerrenda. Azken hori izango da erakundeko presidentea datozen 4 urteetan.
Concha Díazen hautagai-zerrendak aldeko 57 boz lortu ditu. Setefilla Nietok, aldiz, 7 boto besterik ez ditu izan. Bestetik, zenbaketan 3 abstentzio eta baliobako boz 1 jaso dituzte.
Hortaz, Gobernu talde berria honako hauek osatzen dute: Amparo Minguet lehenengo presidenteordea izango da, Jesús Carlos Laiglesiak, bigarren presienteorde lanak beteko ditu, Roberto Suárez CNSEko idazkari nagusi berria da eta batzorkideak María Jesús Serna, José Manuel Cercas, Susana Obiang, Iker Sertucha, Mari Luz Esteban, Álvaro Ortega eta Nieves Ávila izango dira.

Urkiolako III. Ibilaldia (II)

Ibilaldia pasa den maiatzaren 22an izan zen.

Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioaren antolaketari esker, pasa den maiatzaren 22an Bizkaiko Urkiola mendira ibilaldi bat egon zen. Ibilaldi berri honekin, ibilaldi hauen espiritua oroitu eta berreskuratu nahi da, azkenengo ibilaldia 1996 ospatu baitzen.
Orain eguna nola igaro zen erakusten duen bideoa ikusi ahal izango duzue.

Kartel lehiaketa (II)

Euskal Gorrakek eta Fevapasek, Pertsona Gorren Munduko Egunerako kartel lehiaketa bat antolatu dute.

Datorren irailaren 25ean, Euskal Gorrakek eta Fevapasek (Euskal Herriko Gorren Lagun eta Gurasoen elkarteen Federakundea) Pertsona Gorren Munduko Egunaren ospakizuna antolatu dute, Bilbon. Ospakizun hau dela eta, ekitaldia argitara emango duen kartelaren diseinurako lehiaketa bat antolatu da. Lehiaketan, zehaztutako 3 mailak errepespetatuz, edozein pertsonak parte hartu dezake. Oinarriak, Euskal Gorren web orrian ikus ditzakezu: www.euskal-gorrak.org
Animatu parte hartu!

Pertsona Gorren Elkartegintzaren I Jardunaldiak (II)

Euskal Gorrak federazioak ekainaren 25 eta 26an jardunaldiak egingo ditu.

Federazioaren 30. urteurrenaren ospakizunarekin bat eginez, Euskal Gorrak erakundean EAEko Pertsona Gorren Elkartegintzari buruzko I Jardunaldiak antolatu ditugu. Jardunaldiak ekainaren 25 eta 26an gauzatuko dira eta Espainiako elkartegintzako buru nagusienek parte hartuko dute. Besteak beste, Luís Cañón, Feliciano Sola eta Amparo Minguet gurera etorriko dira eta euren Erkidegoetan elkartegintzak bizi izandako gertaerak eta jarraitutako ibilbidea azalduko digute.
Horretaz gain, Fernando Fantova ere, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordea, hizlari izango dugu. Bera gizarte politiketan aditua da eta aholkulari lanetan dihardu.
Jardunaldiez gain, ekainaren 26an, larunbata, Gala-Koktela izango dugu Federazioaren 30. Urteurrena ospatzeko asmoz.

Egitaraua ikusi eta izena emateko Euskal Gorrak elkarteko web orrian egin daiteke: www.euskal-gorrak.org

Gormutu eta Itsuen Bizkaiko eskolaren ikasle ohien topaketa

Ekainaren 12an, larunbata, Hondarribian ospatuko da.

Ekainaren 12an, larunbata, Gormutu eta Itsuen Bizkaiko eskolaren ikasle ohien topaketa Hondarribian ospatuko da. Topaketa 10:30eta hasiko da. Hondarribiko harresia, Alde Zaharra eta Santa Maria Atea bisitatuko dira. Eguerdiko 14etan Ardora jatetxean bazkalduko da. Topaketa honetan parte hartu nahi dutenak Mª Dolores-i fax bat bidali behar diote, 94 3632763 zenbakian, eta 50 euro gero agertuko den konta korrontean sartu behar dira zuen izen abizenekin. Izena emateko epea ekainaren 4an amaituko da. Zalantzarik badituzue, Rosa Mariri galdetu OOVOO bidez, arrosa, edo email bidez, arrosa24@hotmail.com. Orain menua eta konta korronte zenbakia agertuko dira.

Pertsona Gorren Europako Batasunak bazterketa eta pobreziari buruzko mintegia antolatu zuen Madrilen

Pertsona gorren 75 ordezkaritza bertaratu ziren Europa osoko hainbat lekutatik.

Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioak asteburuan zehar “Europaz signatu dezagun: pertsona gorren Bazterketa eta Pobrezia” mintegia gauzatu du. Topaketan bertan EUDko (European Union of The Deaf) ehun bat pertsona gor bildu dira eta Europa osoko 75 ordezkaritza baino gehiago bertaratu dira.
Europear Batasuneko lehendakaritza Espainiar estatuaren esku egonik, mintegian pertsona gorrek jasaten duten bazterkeriaren sorrera eta ondorioak aztertu dituzte, bazterketa arrisku ezberdinak saihesteko asmoz.
Kalitatezko hezkuntza jasotzeko zailtasuna agertu da arazoaren lehenengo arrazoi gisa. Gurean pertsona gorren % 3,2 baino ez dituzte bigarren mailako ikasketak egiten. Lanbide hastapenerako programetan izena ematen duten ikasle gor kopurua entzuleena baino hamar aldiz altuagoa da. Horretaz gain, estatistikek erakusten dute biztanle gorren % 92ak ez duela lanean jarduteko beharrezko prestakuntzarik.
Mintegiko irekiera saioan, besteak beste, honako agintari hauek izan ziren hizlari: Adam Kosa, Europear Parlamentuko kidea eta bertako Ezgaitasunen Taldeko Lehendakaria; Jacques Huchet, Europear Batzordearen Espainiako Ordezkarien zuzendari laguntzailea; Carlos Carnero, Europako Integrazio proiektuetarako enbaxadorea Aparteko Zereginetan; Luis Cañón, Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioko presidentea eta Berglind Stefánsdóttir, Pertsona Gorren Europear Batasuneko presidentea.

Euskal Gorrakeko Ohiko Batzar Nagusia

Batzarra, datorren larunbatean, Gasteizen ospatuko da, Arabako Gorrakeko egoitzan.

Datorren larunbatean, maiatzak 8, Euskal Gorrakek, Arabako Pertsona Gorren Elkartean, “Arabako Gorrak”, Ohiko Batzar Nagusia ospatuko du. Arabako Gorrakeko lokalaren helbidea hurrengoa da: Palentzia kalea 6, Behea, Gasteiz. Lehenengo deialdia 9.15etan izango da eta bigarrena 9.45.

Eguneko puntuak hurrengoak dira:

1. Ongi Etorria.
2. Azken aktako onarpena.
3. 2009ko akten onarpena.
4. 2009ko Ekintzen Txostenaren aurkezpena.
5. 2009ko Txosten ekonomikoaren aurkezpena.
6. 2009.urtean eskatutako diru-laguntzak.
7. Kide diren elkarteei ordaindu beharreko diru kopuruak.
8. Aurreko zorrak.
9. Auditoretza.
10. 2010ko sarreren eta gastuen aurrekontua eta Lehentasuna duten ekintzen egitasmoa.
11. Euskal Gorrakeko Estatutuen aldaketak.
12. 2010 CNSEko V. Kongresu Nazionala
13. 2010-14ko CNSEko Lehendakaritzarako hautagaitza.
14. Fundazio baten sorpenari buruzko informazioa.
15. Beste batzuk
16. Eskariak eta galderak.

Euskal Gorrak eta Fevapas ETBn

Federazio biak EITBko Zuzendariarekin batzartu dira pertsona gorrek dituzten irisgarritasun arazoetaz hitz egiteko.

Pasa den ostegunean, FEVAPAS zein Euskal Gorrakeko presidenteak Euskal Irrati Telebista Publikoko Zuzendari Orokorrarekin batzartu ziren. Bileraren helburua, pertsona gorrek ETBko kanal ezberdinen edukiak jasotzeko egunero bizi dituzten irisgarritasun arazoak azaleratzea izan zen. Álvaro Ortegak eta José Monterok euskal erakundeari, azpitituluen ordu kopurua areagotzeko eta programazioan zeinu hizkuntza eransteko eskatu zioten. Eitbko Zuzendari Orokorrak zein albistegietako, programazioko nahiz esplotazioko zuzendariek ere, euren aldetik, pertsona gorren erakundeekin lan egitera zabalik daudela adierazi zuten. Lankidetza horren bitartez, azpititulazioa eta zeinu hizkuntzaren ezarpena hobetzeko asmoa aho batez agertu zuten. Horretaz gain, une honetan enpresa teknologiko batekin elkarlanean ari direla azaldu zuten. Zehazki, ahotsak automatikoki itzuli eta azpitituluetan eraldatuko lituzkeen sistema ezartzeko ari dira lanean. Horri esker, kateak emititzen dituen saio guztietan azpitituluak erantsi zitzaketeen.
Pasa den apirilaren 1ean indarrean jarritako Ikus-entzunezko Komunikazioaren Lege Orokor berriak agintzen duenez, kate guztiek derrigorrean programazioaren %75ean azpitituluak erantsi beharko dituzte. Horretaz gain, zeinu hizkuntzari ere lekua egin beharko diote, astean 2 orduz gutxienez.
2009an, Eitbk 1.276 ordu azpititulatu zituen bere programazio osotik.

Euskal Gorrak Bizkaiko Batzar Nagusietan izan da

Euskal Gorrak federazioak pertsona gorren aldarrikapenak azaldu ditu Bizkaiko Batzar Nagusietako egoitzan bertan.

Gaur goizean, Álvaro Ortega, Bizkaiko ganberan ordezkaritza daukaten alderdi politikoetako batzarkideekin bildu da. Bileran zehar Euskal Gorrakeko presidenteak federazioak egiten duen lana aurkeztu du eta pertsona gorren kolektiboak dituen aldarrikapenak azaldu ditu. Jorratutako gaien artean, Euskal Gorrakeko presidenteak honako hauek azpimarratu ditu: enplegua, irisgarritasuna, Zeinu Hizkuntzaren aitorpen ofiziala eta gorrek Lan Eskaintza Publikoetan parte hartu ahal izateko beharrezkoa litzatekeen protokoloa. Horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak pertsona gorren elkartegintzari babesa emateko garrantzia ere azpimarratu du. Horretarako Bizkaiko lurraldean dauden hiru elkartei laguntza eman beharko lieke: Basauri, Durango eta Bilboko Elkarteei hain zuzen ere.

Magiazko Nazioarteko Gala

Maiatzaren 8an, larunbata, Barakaldoko antzokian izango den magiazko jardunaldia irisgarria izango da pertsona gorrentzat.

Magiazko Nazioarteko Gala maiatzaren 7an eta 8an, ostirala eta larunbata, Barakaldoko Barakaldo antzokian izango da, baina soilik larunbatean izango da gorrentzako irisgarria.
Lehenengo jesarlekuen lerroak kizkur magnetikoa erabiltzen dutenentzat gordeta egongo dira. Nahi izanez gero, BBPGE-ko 5 FM hartzaile eskatu ahal izango dira. Zeinu Hizkuntzako Interprete bat ere egongo da.
BBPGE-k 20 sarrera ditu nahi dutenak har dezaten.
Zalantzarik badituzue BBPGE-n galdetu dezakezue hurrengoetan:

Telefonoa: 944 79 30 72
Fax-a: 944 16 47 23
Posta elektronikoa: bizkaikogorrak@bizkaikogorrak.org

Galari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo web gunea bisitatu ahal duzue: www.festivaldemagia.com

IKUSKIZUNA: Magiazko Nazioarteko Gala
LEKUA: Barakaldo Antzokia
EGUNA: 2010eko maiatzaren 8, larunbata
ORDUA: 20:00
IRISGARRITASUNA: kizkur magnetikoak eta FM igorgailuak daude.

ZEINU.TV ETB 3n

Gaur gaueko 22.50ean ETB 3ko NickdutNik saioan Zeinu.tvri buruzko erreportajea ikusi ahal izango dugu.

Gaur, asteazkena, gaueko 22.50ean ETB 3ko NickdutNik saioan Euskal Gorrakeko presidenteari egindako elkarrizketa ikusgai izango duzue. Arantza Garcesek aurkezten duen saioak, astero interneteko proiektuak eta bizipenak dakartza. Oraingoan, Zeinu.tvri proiektua aurkeztu nahi izan dute eta, horretarako, federazioko presidentea elkarrizketatu dute. Horretaz gain, Zeinuko lan prozesua azalduko dute.
Gaurko saioa galduz gero, igandean ere ETB 2n goizeko 10.00etan berriz ikusteko aukera izango duzue. Bestetik, egun batzuk barru saioaren bideoa www.nickdutnik.com webgunean eskuragarri izango duzue.

2010eko Euskal Herriko Mus Txapelketa

Ekainaren 19an ospatuko da ASD-GCE-n lokalean, goizeko 12etan.

Euskal Gorrak, Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkaterekin (ASG-CGE) elkarlanean, 2010eko Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatuko du. Ekainaren 19an ospatuko da ASD-GCE-ko lokalean, goizeko 12etan. Izena emateko epea ekainaren 16ra arte izango da.
Parte hartzeko 40 euro ordaindu behar dira bikoteko (20 euro pertsona bakoitzeko), eta janaria eta afaria barne. Ordainketa transferentzia bidez egingo da. Behin ordainketa egin eta gero, ordainketaren egiaztagiria bikotekide bakoitzaren izenarekin fax bidez, 94 476 60 52, edo e-mail bidez, eventos.euskalgorrak@gmail.com, bidali behar da. Zalantzarik badituzue, Gorka Blancori mezu bidez galdetu diezaiokezue 637 86 19 20 telefonora edo lehen aipaturiko fax-an edo e-mailean. Orain aktibitateen egitaraua, ordainketa egiteko kontu zenbakia, Mus-aren araudia eta zeintzuk diren sariak ikusiko duzue.

Playstation 3-ko FIFA 10 jokalari gorren I. Probintzien arteko Topaketa

Maiatzaren 22an, larunbata, ospatuko da.

Arabako pertsona gorren Elkarteak, “Arabako Gorrak”, Playstation 3-ko FIFA 10 jokalari gorren I. Probintzien arteko Topaketa antolatuko du maiatzaren 22an, larunbata. Beste jokalariekin jokatzen gozatu nahi baduzue, izena emateko epea maiatzaren 8ra arte izango da. Izena emateko prezioa 10 euro dira, parte hartzea, afaltzeko pintxoak eta irabazlearentzako trofeoa barne. Ordainketa transferentzia bidez egingo da, izena eta bizi zareten hiria adierazten. Zalantzak badituzue David Delgado y Marcelo Goiburu arduradunekin kontaktuan posta elektronikoz jarri ahal zarete: arabakogorrak@telefonica.net. Orain aktibitate egitaraua eta transferentzia egiteko konta zenbakia agertuko dira.

Urkiolako III. Ibilaldia

Ibilaldia, maiatzaren 22an izango da goizeko 9:00etan.

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioak, Euskal Gorrakek, maiatzak 22an Bizkaiko Urkiola mendira ibilaldi bat antolatu du. “Urkiolako III. Ibilaldia”, goizeko 9:00etan hasiko da, Urkiolako aparkalekuan, bertan zuen kotxea utzi ahal izango duzuelarik.
Ibilaldi berri honekin, ibilaldi hauen espiritua oroitu eta berreskuratu nahi da, azkenengo ibilaldia 1996 ospatu baitzen.
Anima zaitez parte hartzen!!

Gorrei laguntzeko hizkuntza sistema berria

Gipuzkoako Aldundiak entzumen arazoak dauzkatenei laguntzeko webcam bidezko zerbitzua jarri du martxan.

Gorrak diren pertsonak errez komunikatu ahal izango dira aurrerantzean Intxaurrondoko Txaran. Gizarte Politikarako departamentuan edozein zerbitzu eskatzeko web kamara erabiliko dute.
- “…Hauek kamara sistema baten bidez, ba nolabait arreta egiteko bidea da”.
Web kameraren bitartez gorrak adierazitakoa Txaratik kanpora dagoen itzultzaile batek ikusi eta entzungo du, eta ondoren, itzultzaileak pertsona gorrarekin dagoen artatzaileari belarrira helaraziko dio gorrak esandakoa. Artatzaileak bide bera erabiliz erantzungo dio pertsona gorrari, elkarren arteko ulertu ezina erabat gaindituz.
- “Egiten duguna da itzultzaile presentziala jartzea baina bideo konferentzia baten bidez”.
Itzulpen zerbitzua Aretxabaletako Dualia empresak egiten du, 12 gestore eta 120 itzultzaile ditu. Pasaden uztailetik tele-itzulpen sistema ere martxan daukate eta 51 hizkuntzetara egiten dituzte itzulpenak.
- “Adibidez Aldundian erabilera gehien izan duena ba mandarina izan dela”.
Gorren zerbitzua berri-berria da eta erabil nahi dutenek astelehen eta asteazkenetan 9etatik 11etara izango dute aukera oraingoz. Gorrak artatzeko zerbitzu hau gero eta enpresa eta erakunde gehiagok erabiltzea espero da, modu horretan zerbitzua zabalagoa izango baita.

Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Festibala

Tolosako (Gipuzkoa) Leidor Zineman egingo da, 2010eko azaroaren 20an.

“Gainditzen”, Tolosaldeko Pertsona Gorren Elkarteak, Zeinu Hizkuntzan egindako Laburmetraien I. Nazioarteko Festibala antolatu du. Festibala 2010eko azaroaren 20an izango da Tolosako (Gipuzkoa) Leidor zinemetan. “Gainditzen” sariak emango dira.
Festibal honen helburua pertsona gorren berdintasuna sustatzea eta gor kultura bultzatzea da. Horretarako, “Gainditzen”-ek Gor Komunitatea sendotzeko ekitaldi honetan parte hartzea oso garrantzitsua dela uste du.

Arabako Gorren XXXVIII. Urteurrena

Arabako Gorren Zuzendaritzako Batzordeak Arabako Pertsona Gorren Elkartearen eraketaren 38. urteurrena dela eta hainbat jarduera antolatu ditu. Orain antolatu diren ekintza-programa erakutsiko dizkizuegu.

Gor kultura eta komunitateari buruzko I.argazki Txapelketa

“Manos k ríen” artistiko-kulturala den Elkartea antolatuko du.

“Manos k ríen” artistiko-kulturala den Elkartea jakinarazi du maiatzerako gor kultura eta komunitateari buruzko argazki erakusketa bat egongo dela eta Gipuzkoako pertsona gorrak egindako laburmetraiak jarriko direla Gipuzkoako Argazki Sozietatean.
Gainera, Gipuzkoako pertsona gor guztiak parte hartu ahal duten argazki txapelketa bat antolatu dute. Argazkiak gor kultura eta komunitatearekin erlazioa izan behar dute: Gorreria, Kultura, Ohiturak, Zeinu Hizkuntza, etab. Argazkiak aurkezteko epea apirilaren 18ra arte izango da. Sariak hurrengo hauek izango dira: Lehenengo saria: 100 €, bigarren saria: 50€ eta hirugarren saria: 30€. Argazki hoberenak hautatzeko epaimahai bat egongo da. Argazkiak e-mail bitartez bidali beharko dira hurrengo helbidera: manoskrien@gmail.com.
Txapelketaren baldintzak ikusteko www.scribd.com/doc/28102688/I-CONCURSO-DE-FOTOGRAFIA-“MANOS-K-RIEN” web orrialdean dagoen “bases del concurso”n begiratu behar duzue.
Zeinu Hizkuntzan ikusi ahal duzue albistea www.youtube.com/user/manoskrien-en.
Edozein zalantza baduzue hurrengo helbidean e-mail bidali: manoskrien@gmail.com.

Zeinu.tv Aste Santua dela eta itxiko du

Aste Santuko oporrak direla eta zeinu.tv datorren astearte arte, apirilak 6, itxiko du. Ondo pasa oporretan eta kontuz ibili errepideekin. Ikusi arte!

Gorrak eta itsuak ETB1-eko “Oh Happy Day” saioan abestu egin dute

Orain ekitaldiaren bideoa ikus dezakezue.

Arabako Gorrak, Arabako Pertsona Gorren Elkartearen blog berria

Blog-a denetariko informazioa eskaintzen du.

Blog-an denetariko informazioa topa dezakezue adibidez gor komunitatea, kultura, pertsona gorren historia, elkarrizketak, berriak, etab. Gainera, Arabako Gorrak antolatuko dituen ekitaldiei buruz informazioa egongo da.
Helbide honetan sartu ahal zarete www.arabakogorrak.blogspot.com.

Gipuzkoako emakume gorrak ETB1-eko “Oh Happy Day” saioan

Martxoaren 27an, larunbata, gaueko 22:00-etan emango dute ETB1-en.

Audio eta testurik gabe.

Bi kirolari gorrak 2009.urtean sarituta izan dira kirol merituengatik

Pasa den martxoak 19, ostirala, ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundian.

Audio eta testurik gabe.

Euskal Gorrak Hamaika Bilbo Telebistan

Datorren astelehenean, martxoak 29, Hamaika Telebistak Euskal Gorrakeko presidentea elkarrizketatuko du.

Datorren astelehenean, martxoak 29, gaueko 21.00etan Sara Gandarak Álvaro Ortega elkarrizketatuko du egunero aurkezten duen "Bat eta Bat" izeneko saioan. Elkarrizketan interpretea egongo da eta, beraz, elkarrizketa Zeinu Hizkuntzan ikusteko aukera izango duzue.
Elkarrizketa zuzenean ikusi nahi izanez gero, aukera 2 daukazue:
- LTD (TDT): 23 kanalean
- EUSKALTELEN bitartez: Bizkaian, Euskaltel daukaten etxebizitza guztietan Hamaika Bilbo ikusteko aukera izango duzue (deskodetzailea izan ala ez). Araban eta Gipuzkoan, berriz, 911.kanalean Hamaika Bilbo ikus dezakezue, deskodetzailea daukaten etxebizitzetan bakarrik.

Motorzale ezgaituen kontzentrazioa integrazioaren alde.

Apirilaren 23, 24 eta 25ean ospatuko da Gipuzkoan.

“Motorzgorra”-k, pertsona gorrentzako Motoziklismo Kirol Klubak, Euskadiko moto kontzentrazio bat antolatu du, apirilaren 23, 24 eta 25ean.
Pasa den urtean emaitza pozgarriak izan zituen antzeko kontzentrazio batean, pertsona gorrei zuzenduta bakarrik. Aurten pertsona oro gonbidatu nahi dute, ezgaitua den edo ez kontutan izan barik, izan ere aurtengo helburua guztien erabateko integrazioa lortzea baita.
23an, ostirala, lunch bat egongo da motorzale kideak elkar ezagutzeko. 24an, larunbata, Nafarroako mendietatik ibilaldi bat egingo da, paisai berde eta txundigarriak bisitatuz. 25an, igande goizean, Gipuzkoa eta Nafarroako mendietatik ibilaldi bat egingo da zonalde hartako lakuak bisitatuz.
Motorran ibilaldia egiteko interesatuak daudenak Isabel Riezurekin, klub-eko presidentarekin, haremanetan jarriz apuntatu daitezke, clubmotorzgorra@hotmail.com emailaren bidez edo oovoo-ren bidez, clubmotorzgorra. Informazio gehiago nahi izanez gero www.clubmotorzgorra.blogspot.com -en begiratu. Apuntatzeko epea martxoaren 24 arte da.

Audismoari buruzko hitzaldia

Pasa den otsailaren 20an GGE-n sedean Ana Navasek audismoari buruzko hitzaldia eman zuen.

Pasa den otsailaren 20an arratsaldeko 6etan Ana Navasek audismoari buruzko hitzaldia eman zuen Gipuzkoako Gorren Elkartean.
Egun horretan bertan, hitzaldia baino lehen elkarteko bazkideak bazkaltzera joan ziren Astigarragako Rezola sagardotegira, eta asko gozatu zuten.
Orain, Rosa Maria bazkideak bidalitako bideoa ikusiko digu. Gustukoa izatea opa dizuegu.

Pertsona gorrentzako 2009/2010 Emakumezkoen Areto-Futboleko Espainiako Txapelketaren 1.kanporaketa

Cerecursor (Bartzelona) taldearen aurka C.D.S. Guipúzcoa nagusitu zen eta emaitza orokorra 4-2 izan zen.

Larunbatean, otsailak 13, pertsona gorrentzako Emakumezkoen Areto-Futbol Txapelketaren lehen kanporaketa jokatu zuten eta Cerecursor (Bartzelona) taldearen aurka C.D.S. Guipúzcoa izan zen garaile. Joan-etorriko partida biak Zaragozako zelaian jokatu zituzten eta emaitzak 1-1 eta 3-1 izan ziren, hurrenez hurren. Hortaz, emaitza orokorra 4-2 izan zen. Horri esker, C.D.S. Guipúzcoa finalerako sailkatu da eta C.D.S. Altatorre (Madril) izango du aurkari. Azken horrek C.D.S. Aspesor (A Coruña) taldeari irabazi zizkion joan-etorriko partida biak, 4-1 eta 10-2 irabazita. Azken emaitza orokorra, beraz, 14-3 izan zen. Finala martxoaren 19an eta 20an Cosladan (Madril) jokatuko dute.

Audismoari buruzko hitzaldia

ASGk Ana Navas gonbidatu du Audismoaren gaineko hitzaldia eman dezan.

Datorren larunbatean otsailaren 20an arratsaldeko 18.00etan Ana Navasek audismoari buruzko hitzaldia emango du Gipuzkoako Gorren Elkartean.
Egun horretan bertan, Elkarteko bazkide batek bazkaria antolatu du Astigarragako Rezola sagardotegian. Pantailako testuan prezioa eta menua ikus ditzakezue.

SAGARDOTEGIKO MENU TIPIKOA: makailao-tortilla, makailao frijitua piperrekin, txuletoia, gazta, irasagarra eta intxaurrak.

PREZIOA: 28 euro pertsonako.

Danborrada Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkartean

Ohiturari jarraituz, Gipuzkoako Pertsona Gorren Elkarteak, San Sebastian eguna ospatzeko danborrada antolatu zuen.

Pasa den urtarrilaren 20an, urtero legez, GGEk San Sebastian eguna ospatu zuen ohikoa den danborradan parte hartuz. Elkartekideek, hauen egoitzan izan zen ospakizun eta afariaren gaineko bideoa bidali digute. Eskerrik asko Donostiako pertsona gorrei. Zuen gustokoa izatea espero dugu.

“Imagine” zeinu hizkuntzan

John Lennonen abesti ezaguna Zeinu Hizkuntza Amerikarrera itzuli dute telesail batean.

Fox kateak emititzen duen eta 2009ko Komedia Onenari Urrezko Globoa jaso zuen Glee telesailak, John Lennonen abesti mitikoa Zeinu Hizkuntza Amerikarrera (ASL) itzuli eta grabaketaren bideo ezin hobea egin du.
Telesailak Glee kluba izeneko ikasle-abesbatzako partaideen bizitza eta eskolako gertakariak kontatzen ditu. 2010eko urtarrilaren 17an Glee Urrezko Globoaren irabazlea zela jakinarazi zuten. Hona hemen abestiaren testua euskerara itzulita:

Imajina ezazu Zerurik ez dagoela
erraza da saiatzen bazara
Infernurik ez gure hanka azpian
gure gainean, zerua besterik ez
Imajinatu jende guztia
oraina bizitzen...
Imajinatu herrialderik ez dagoela
ez da zaila
beragatik hil edo erahiltzea merezi duen inor ez dagoela
ezta erlijiorik ere ez dagoela
imajinatu jende guztia
bizitza bakean bizitzen...
Ameslaria naizela esan dezakezu
baina ez naiz bakarra
egunen batean gurekin bat egingo ahal duzu!
eta mundua bat izango da
Imajinatu jabegorik ez dagoela
ahal duzun jakin nahi nuke
salokeririk gabe, goserik gabe
gizonen anaiartea
imajinatu jende guztia
mundua elkarbanatuz
Ameslaria naizela esan dezakezu
baina ez naiz bakarra
egunen batean gurekin bat egingo ahal duzu!
eta mundua bakarra izango da

Haitin Rosa Cresporen gorpua aurkitu dute

Pertsona gor batekin ezkonduta zegoen eta CNSEko elkartegintzako partaide aktiboa izan zen.

Haitin hildako espainiarretako batek lotura berezia zuen gorren komunitatearekin: Rosa Crespo, 47 urteko poliziako zuzendariordea zen baina Zaragozako Gorren Elkartean (Agrupación de Sordos de zaragoza) ere bere gogo bizia erakutsi eta lan bikaina gauzatu zuen interprete eta zuzendaritzako kide gisa. Senar gorra zeukan eta alaba bi eta Haitin NBEn barruan betetzen zuen karguak denbora librea uzten zionean, herrialde horretako ume gorrei laguntza ematen zuen. Horretaz gain, Félix-Jesús Pinedo CNSEko presidentea izan zen garaian, erakunde horretako jardueretan biziki parte hartu zuen.

Taxia SMS bidez eskatzeko aukera martxan jarri dute Bilbon

Bilbon, Radio Taxik telefono mugikorretik sms bidez bidalitako eskaerei erantzuteko sistema jarri du martxan.

Mezua 27442 zenbakira bidali behar da. Entzuteko edo hitz egiteko arazoak duen pertsonak taxia nora bidaltzea nahi duen idatzi behar du. Radio Taxi-ko zentralita, modu horretan egindako eskaera horiz agertzen da, beraz operadoreak badaki eskaera hori ahoz barik idatziz erantzun behar duela, beste SMSten bidez.
-“Zerbitzu berri honi ezker, pertsona gor edo mutu edo gormutua ez da derrigorrez taxi geltoki batera etorri behar taxi bat hartzeko.”
Orain eskuragarriago dituzte. Hori bai, Radio Taxi-ra 27442 zenbakira bidalitako SMSkoitzak, 1,39 euro balio du.

Tamborrada 2010

Gipuzkoako Pertsona Gorren elkarteak, hurrengo asteartean, urtarrilak 19, Donostiako danborrada ospatzeko asmoz afari bat antolatu du. Afaria, gaueko 21.00etan izango da. Afarira joan nahi baduzue, ASG-GGEko bazkideak 40€ ordaindu beharko duzue eta bazkideak ez zaretenak 55€.

Ordaintzeko epea larunbatean amaitzen da, Urtarrilak 16an.
Afarira joan nahi duenak aipatutako zenbatekoa hurrengo kontu korronte zenbakian ordaindu behar du:

KUTXA: 2101 0201 91 0104623269

Afariko menua zein den jakin nahi baduzue, testuan ikusi dezakezue.

Animatu eta Parte hartu Donostiako danborradan!

Zeinu.tv-ek Gabonetan bere ateak itxi egingo ditu.

Zeinu.tv-ek abenduaren 24ean bere ateak itxi egingo ditu 2010ko urtarrilaren 7ra arte.

Gabonetako jaiak direla eta, Zeinu.tv-ek eguneroko albisteen igorpena moztu egingo du urtarrilaren 7ra arte. Jai zoriontsuak opa dizkizuegu eta zain zaudeten bitartean ez aspertzeko, programa grabatzerakoan izandako hainbat akatsen bideo bat prestatu dugu zuek gozatu dezazuen.

Zorionak eta Urte berri on! Ikusiarte. Ez ahaztu urtarrilaren 7an berriro elkar ikusiko dugula.

Euskal gorrakeko bolindres poltsa

Euskal Gorrakek, 30.urteurrena dela eta burutuko dituen ekintza ezberdinak antolatu ahal izateko bolondres poltsa sortuko du.

Datorren urtean, 2010ean, Euskal Gorrakeko 30.urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza burutuko ditugu eta ekintza desberdin hauek antolatzeko, bolondres poltsa sortuko dugu. Federazioaren bolondres taldean parte hartu nahi duten pertsonek, lehenago bolondres lanari buruzko, jardunaldien antolakuntzari buruzko eta pertsona gorren elkarteen mugimenduarekin zerikusia duten prestakuntza programa baten ere parte hartuko du.

Bolondres poltsan izena eman nahi baduzu, Euskal Gorrakeko Web orrian agertzen den inprimakia bete eta email bidez bidali.

Animatu parte hartzen eta Euskal Gorrakeko bolondresa izaten!

“Gregorio Ybarra” Bizkaiko Gorren Ikastetxeak Zeinu Hinkuntzan “el patito sordo” deitzen den ipuin k

Ekintza Caja Navarrako (CAN) egoitzan izango da, Bilboko plaza Biribilan, eta hurrengo asteartean, hilak 22, arratsaldeko 6etan egingo da. Bi pertsona gorrak, Noemí Gómez eta Naiara Pérez, “El Patito sordo” deitzen den ipun bat kontatuko digute. Zeinu Hizkuntzako interpretea egongo da.

Parte hartze arrakastatsua Familien Jardunaldian

Seme-alaba entzuleak dituzten Familia Gorren Jardunaldian 120 pertsonek parte hartu zuten.

Pasa den azaroaren 28an, larunbata, Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin Euskal Gorrakek antolatutako “Seme-alaba entzuleak dituzten Familia Gorren Jardunaldia” burutu zen.
Jardunaldiak izugarrizko arrakasta izan zuen, 120 pertsonek parte hartu zutela. Horietariko gehienak, Euskadiko hiru lurraldeetako familia gorrak izan ziren eta arreta handiz jarraitu zituzten jardunaldiko hitzaldi guztiak, arratsaldeko 20.00ak arte. Hainbat gairen artean, Jardunaldian honako hauek jorratu ziren: Euskadiko elkarte ezberdinetan Familia batzordeak eratzeko beharra, familien artean lan-taldeak osatzeko zein bizipenak elkartrukatzeko premia eta Jardunaldi honen antzeko ekimenek daukaten garrantzia, pertsona gorrak motibatu eta kolektibo honekin lotutako ekitaldietan parte hartzea sustatzera bidean.
Jarraian, Jardunaldiko hainbat irudi eta egindako zenbait elkarrizketa ikus dezakezu.

Antzerki tailerra zeinu hizkuntzan

2009ko azaroaren 21 eta 22an, larunbata eta igandea, izango da.

"GAINDITZEN"ek, Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak, datozen azaroaren 21 eta 22rako, larunbata eta igandea, Madrileko "El Grito" taldearen esku egingo den 12 orduko ikastaroa antolatu du. Izena emateko 50 EUR ordaindu behar dira, gosaria, bazkaria, afaria eta ostatua barne. Gehienez, 20 pertsonek parte hartu ahal izango dute. Izen-emate epea azaroaren 11n bukatuko da.

Parte hartzen interesatuta egonez gero, gainditzent-g@hotmail.com posta elektronikora zure datuak bidalita izena eman dezakezu:

IZENA:
ABIZENAK:
HELBIDEA:
POSTA KODEA:
HIRIA/HERRIA:
POSTA ELEKTRONIKOA:
GORRA: ENTZULEA:
ELKARTEA:

E-maila zure datuekin bidali eta gero, beste e-mail bat jasoko duzu dirua ingresatu behar den kontu korronteko zenbakiarekin.



Data: 2009ko azaroaren 21 eta 22a
Lekua: Tolosa (Gipuzkoa) (lekua zehazteke oraindik).
Prezioa: 50 euro (partehartzea, gosaria, bazkaria, afaria eta ostatua barne)
Izen-emate epea: 2009ko azaroaren 11
Gehiengoa: 20 pertsona
Antolatzailea: Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkartea
"GAINDITZEN" (http://gainditzen.blogspot.es)
IZEN-EMATEA: posta elektronikoa bidali e-mail honetara: gainditzent-g@Hotmail.com

Laburmetraia tailerra zeinu hizkuntzan

2009ko azaroaren 28 eta 29an, larunbata eta igandea, izango da.

Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkarteak, "Gainditzen"ek, datozen azaroaren 28 eta 29rako, larunbata eta igandea, 12 orduko ikastaroa antolatu du. Irakasleak Manuel Colinas eta Christian Gordo izango dira. Izena emateko 50 EUR ordaindu behar dira, gosaria, bazkaria, afaria eta ostatu-gastuak barne. Izena eman ahal izango duten gehienezko pertsona kopurua 20koa da eta epea azaroaren 11ra arte zabalik egongo da.

Izena ematean interesatuta egonez gero, gainditzent-g@hotmail.com helbide elektronikora honako datu hauek bidali behar dituzue:

DATUAK:

IZENA:
ABIZENAK:
HELBIDEA:
POSTA KODEA:
HERRIA/HIRIA:
POSTA ELEKTRONIKOA:
GORRA: ENTZULEA:
ELKARTEA:

E-maila zuen datuekin bidali ostean, beste e-mail bat jasoko duzue dirua ingresatu behar duzuen kontu korronteko zenbakiarekin.

Data: 2009ko azaroaren 28 eta 29an.
Lekua: Tolosa (Gipuzkoa) (lekua zehazteke).
Prezioa: 50 euro (partehartzea, gosaria, bazkaria, afaria eta ostatua barne)
Izen-emate epea: 2009ko azaroaren 11
Gehiengoa: 20 pertsona
Antolatzailea: Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren Elkartea
"GAINDITZEN" (http://gainditzen.blogspot.es)
IZEN-EMATEA: posta elektronikoa bidali e-mail honetara: gainditzent-g@Hotmail.com

Tontxu, “Unión de Capacidades”

Caja Duerok, entzumen ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea helburu duen bira honetan laguntzen du. Autore bilbotarrak azaroaren 10ean Bilborocken kontzertua emango du. Sarrerak txarteldegian salgai.

Tontxu abeslari bilbotarrak “Unión de Capacidades” (“Gaitasunen Uztarketa”) izeneko bere azken proiektu musikala aurkeztuko du Bilbon. Caja Duerok, entzumen ezgaitasuna duten pertsonen gizarteratzean aurrerapausua suposatzen duen ekimen berri honetan laguntzen du; kontzertuan zeinu-hizkuntzarako bat-bateko interpretazioa egingo dela.

Tontxuren aburuz, erronka berri honek ikus-entzule gehiagorengana heltzea ahalbidetuko dio. Erronkarik handiena, musika eta testuak Evelynen (interpretea) esku eta zeinuekin uztartzean datza. Honek, kontzentrazio gehiago eskatzen du eta musikak indar eta hunkiberatasun handiagoa lortzen du.

Tontxu 1972an Bilbon jaio zen eta kritikariek, bere sortze-lanek eta agerraldiek erakusten duten originaltasun eta nortasuna omentzen dute. Merkaturatutako bere zazpi diskak, autore euskaldun honek egindako ibilbidearen froga argia dira.

Caja Duerok, Gizartekintza osatzen duten ekitaldien bitartez, hainbat instituzio eta erakunderi laguntza eskaintzen dio. Edozein motatako jarduera kulturalak programatu eta antolatzeaz gain, umeak eta gazteak elkartasun eta tolerantzia giroan hezitu eta kultur arloan aberastu daitezen arreta berezia jartzen du.

Tontxu “Unión de Capacidades” kontzertua, azaroaren 10ean, asteartea, 21:30ean Bilborock entzungelan izango da. Sarrerak aretoko txarteldegian salgai daude 10 eurotan.

Emanaldi poetiko-musikal bat pertsona gorrentzat egokituta

Bilboko La Caixako bulego nagusian antolatuko da.

Datorren asteartean, azaroak 10, 19:00etan, Bilboko (Kale Nagusia, 38) La Caixako bulego nagusian, hauek antolatutako kultur-egitasmoen barruan kokatzen den ekitaldi berezia egongo da. Bertara, ohiko ikus-entzuleetaz gain, pertsona gorrak ere joan ahal izango dira eta sarrera doakoa izango da aforoa bete artean. Ekitaldia olerkia, dantza, musika eta Zeinu Hizkuntza uztartzen dituen emanaldi poetiko-musikala izango da, pertsona gorrentzat egokituta egongo dena.

- Pablo Nerudaren olerkien irakurketa Felipe Lozarekin.
- Musika zuzenean Irrintzi Ibarrolaren esku.
- Zeinu Hizkuntza Rakel Rodríguezekin.

IKUSKIZUNA: emanaldi poetiko-musikala Zeinu Hizkuntzan.
DATA: asteartea, 2009ko azaroaren 10a.
ORDUA: 19:00
LEKUA: La Caixako bulego nagusia. Kale Nagusia, 38. Bilbo.

Emakume gorrari buruzko I Jardunaldiak

Euskal Gorrakek Emakume Gorrari buruzko I Jardunaldiak antolatu ditu Donostian.

Urriaren 23 eta 24an, ostirala eta larunbata, Euskal Gorrakek Emakume Gorrari buruzko I Jardunaldiak gauzatu zituen Donostian. Parte-hartze aldetik izugarrizko arrakasta izan zuten eta bertaratu zen jendeak oso jarrera ona erakutsi zuen. Hitzaldi guztien artean, Marisol Sernak (Madrileko Altatorre Elkarteko Presidentea) emandako “Sé mala” izenburukoa, Fátima Lópezek (Aramuseko Presidentea – Andaluziako Emakume Gorren Elkarteen Federazioa) egindakoa eta Concepción Díazena, CNSEko Presidenteordea, nabarmendu ziren.
Jarraian, jardunaldien laburpen-bideoa eta zenbait elkarrizketa ikus ditzakezue.

Oihuaren I Jaialdia

Alcorconen ospatu zen.

Pertsona Gorrek burututako laburmetraien lehenengo Jaialdiak, Alcorconeko Buero Vallejo antzokiko aforoa betetzea lortu du. Españan, ezaugarri honek dituen lehenengo emanaldia da, horregatik, Juan Diego Botto aktoreak, ekitaldia babestu eta sari batzuk banatu ditu.
Herriko alkateak, Enrique Cascallanak, zein, Juan Diego Bottok aurkeztutako lanak kalitate oso ona dutela nabarmendu dute.
-“Interpretaziori dagokionez, eurei gainditzea zaila da. Euren gorputz-adierazpena ikaragarria da .Eta ekitaldi hau antolatu dutenei, zorionak eman nahi dizkiet. Gainera, agerian dago talde batek ahaleginak egin nahi dutenean, adierazi nahi dutenean, gaur, Alcorconen ikusi dugun bezala, inolako zalantzarik gabe lortzen dutela.”
-“Aktoreen lanak espresagarriak izan dira eta istorioak oso ondo kontatuak egon dira. Gauza hauek beti jarraitu behar dutela uste dut. Eta lehenengo jaialdi hau, Alkorkonen izatea zoragarria da, baina hoberena ekitaldi hauekin jarraitzea izango zen, bigarren edizio bat eginez, honela zinemagile gorrak suspertzeko modu bat izando zen.
-“Oihua” jaialdiak 40 film labur jaso ditu, hauetatik 15 aurkeztu dira. Ekimen hau, pertsona Gorrak parte hartzen duten “Oihua”antzez-taldeari esker bultzatuta dago eta Orange fundazioak babestuta. Gainera, udaletxeaz gain, Euskadiko Kutxak eta Ponce de Leon ikastolak ere lagundu zuten ekimen honetan, azken hau, Madrileko Kutxaren Gizarteko ekintzan dagoelarik.
Jaialdiaren zuzendariak, David Sanchezek publikoaren arreta eta esker ona azpimarratu zuen.
-“Nik, “Oihua” taldearen antolamenduari dagokion balorazioa bakarrik ez dut hartu kontuan, ikus-entzuleen aurpegiak, sentitu duten hunkipena ikusiz, sarien banaketan izandako jakin nahia, ikusi ahal izana, ekitaldian parte hartzea, eta ikus-entzuleak gozatzen ikustea, niretzat hoberena izan da.
Marus Carmona zuzendariaren, “Marcapáginas” laburmetraiak, laburmetraia hoberenaren saria, aktoresa hoberenaren saria eta ikus-entzuleen saria lortu du.
Zibigorrak taldea laburmetraiak egiten dituzten pertsona Gorrek osatzen dute. Jaialdian aurkeztu ziren 15 laburmetraien artean talde honen laburmetraia “Amodioaren begiak” aurkeztu zen. Baina ez du saririk jaso. Orain aurkezten dizuegun bideoan Zibigorrak-ek jaialdian izandako experientzia azaltzen digute.

Abian zerbitzua gipuzkoan

Gaurtik aurrera, astelehena, Abian zerbitzua, Gipuzkoan ere eskainiko da.

Gaurtik aurrera, astelehena, urriak 26, Abian zerbitzua, Pertsona Gorrentzako Lan eta Prestakuntzarako Aholkularitza Zerbitzua, gipuzkoako gorrek ere gozatu ahalko dute. Gipuzkoako Pertsona Gor bat bazara eta prestakuntza ikastaroei edo lan eskaintzei buruzko aholkularitza jaso nahi baduzu, Gipuzkoako Abian zerbitzuarekin hitzordua eskatu bide hauen bitartez:

- Errege katolikoak kalea, 14 behea 20006 Donostia.(Gipuzkoako pertsona Gorren elkartean)
- Tlnoa:943 468 453 edo Faxa :943 473 672
- Mugikorra: 688 800 306
- E-maila: abian.gipuzkoa@gmail.com
- Oovoo:abian.gipuzkoa
- MSN: abian.gipuzkoa@hotmail.com.

Euskadiko ordezkari bat gorren munduko surf txapelketaren irabazlea izan da Hawain

Longboard-en Grandmaster modalitatean.

Pasa den abuztuan, Adrian Kaperotxipi zarauztarrak gorren munduko surf txapelketa irabazi zuen Longboard-en, Grandmaster modalitatean. Txapelketa Waikikiko, Honolulun (Hawain), Queens hondartzan izan zen.
Nahi baduzue bere Blog-a ikusi dezakezue: www.sordossurfwaves.blogspot.com.

Bilbori buruz ikas dezagun

Pertsona Gorrei egokitutako bisita gidatua.

IBILALDIA 2009

Pertsona gorrak Galdakon ospatu zen ikastoleko jaian.

Pasa den igandean neska gor bat IBILALDIAn egon zen, hau da, ikastoleko jaian,. Giroa eta jaia grabatu zuen egun osoan zehar eta gero guri bialdu zigun guk zeinu telebistan argiritatzeko. Ezkerrik asko Saioari bideo honegaitik eta zuek hurrengoan berdin egitea espero dugu.

Euskal Herriko Gorren Komunitateen Topaketa (III)

Olarizu landan, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Gorrak-ek, bere kide diren elkarteekin lankidetzan, pasa den larumbata ekainaren 20rako "Euskal Herriko Gorren Komunitatearen Topaketa 2009" antolatu zuen. Olarizuko zelaian, Gasteizen, ospatu zen jai eguna izan zen, bertan pertsona entzuleek zein gorrek parte hartu ahal izan zutelarik. Egun osoan zehar jarduerak, euskal kirolak, herri-bazkaria, jolasak, lehiaketak eta ikuskizunak egon ziren.

C.D. BIGOKI

Bizkaiko Futbol Federazioko 5-eko futbol lehiaketa bukatu da.

Ondoren, “Bigoki”, Gorren kirol klubak bialdutako bideoa aurkezten dizuegu. Bigokik, Bizkaiko Futbol Federazioko ,2. dibisioan 5-eko futbol lehiaketan parte hartzen du. Lehiaketa garaia bukatu dagoeneko eta parte hartu duten 15 taldetik 9.postuan gelditu da. Bigokik lehiaketan izandako emaitzen laburpena honakoa da, 10 partidu irabazi ditu, 6 berdindu eta 12 galdu. Pasadan ekainak 6an, larunbatean, Bigokik, lehiaketa garaiari agurtzeko, bazkari bat antolatu zuten.

Pertsona gor batek Euskal Encounter-ean parte hartu du

BEC-en izan da informatika zaleen eta profesionalen topaketa.

Hurrengo bideo hau Mikel Fernándezek, pertsona gorrak, bidali digu. Bertan Euskal Encounter topaketa aurkezten da, informatika zaleak eta profesionalak bildu zituen eta jendez gainezka egon zen topagunea. Partehartzaileek ezagutzak partekatu eta informatikarekin lotutako edozein ekintza aurrera eramatea zuen helburu zenbait egun iraun duen ekimen honek. Robertok, pertsona gor batek, topagunean parte hartu du. Ondoren, bideoa ikusiko duzue.

CNSE sare sozialetara heltzen
CNSE sare sozialetara heltzen da.

Gure herriko lehen sare sozialetara...
0:38 min.

2012/02/01

Juan Carlos I. Erregeak CNSE hartu
Juan Carlos I. Erregeak CNSE hartu du

CNSEko 75.urteurrena dela eta Juan...
0:53 min.

2011/11/30

Itsugorrei buruzko
Itsugorrei buruzko hitzaldia

Arabako Gorrak itsugorrei buruzko...
0:40 min.

2011/11/28

Familia Gorren III. Jardunaldia atzeratuko
Familia Gorren III. Jardunaldia atzeratuko da

Jardunaldian 2011ko abenduaren 17ra...
0:27 min.

2011/11/21

Zeinu telebistak oporrak hartzen
Zeinu telebistak oporrak hartzen ditu

Zeinu Telebistak abuztuan bere...
0:40 min.

2011/07/29

Pertsona gorren nazioarteko
Pertsona gorren nazioarteko eguna

Euskal Gorrak federazioak, CNSE,...
2:04 min.

2011/07/29

Arabako Adineko Gorren XIV.
Arabako Adineko Gorren XIV. Topaketa

Uztailaren 5an izango da...
0:35 min.

2011/06/20

Ordiziarrock Festibala asteburu
Ordiziarrock Festibala asteburu honetan

Ordiziarrock Festibala ekainaren...
0:53 min.

2011/06/15

Atleta gorrentzako
Atleta gorrentzako semaforoa

Zapatu honetan Basauriko 13. Meeting...
1:06 min.

2011/06/10

Gor komunitatearen
Gor komunitatearen topaketa

Euskal Gorrak jakinarazi nahi dizue...
1:36 min.

2011/06/03

IFASeko Zerbitzari/Garbitzaile
IFASeko Zerbitzari/Garbitzaile oposaketa

Maiatzaren 24tik ekainaren 13ra...
0:28 min.

2011/06/03

Laburmetraien Nazioarteko II
Laburmetraien Nazioarteko II Jaialdia

Tolosaldea-Goierriko Pertsona Gorren...
0:52 min.

2011/05/20

ABIPANS
ABIPANS Kanpaldia

Kanpaldiak ekainaren 25tik...
1:02 min.

2011/05/10

Pintxo
Pintxo lehiaketa

Bilbo eta Bizkaiko Pertsona Gorren...
1:07 min.

2011/05/10

Ikuskizuna: “Ilusiónate
Ikuskizuna: “Ilusiónate 2011”

Pertsona gorrentzat eskurakoia den...
0:55 min.

2011/05/04

Agure bi lapurtzeagatik atxilotuta
Agure bi lapurtzeagatik atxilotuta

Pertsona gorren elkarte baterako...
1:16 min.

2011/05/04

Interprete zerbitzurako datu
Interprete zerbitzurako datu pertsonalak

Interpreteek erabiltzaileei datu...
1:31 min.

2011/05/03

Orduñara
Orduñara Irteera

Pertsona Gorren Elkarteen Euskal...
0:26 min.

2011/04/27

Kideen ezohiko biltzar
Kideen ezohiko biltzar orokorra

Ezohiko biltzar orokorra apirilaren...
1:13 min.

2011/04/27

Zeinu-k oporrak hartuko
Zeinu-k oporrak hartuko ditu

ZeinuTV-k oporrak hartuko ditu,...
0:20 min.

2011/04/20

CNSE-ko 75. Urteurreneko
CNSE-ko 75. Urteurreneko jarduerak

CNSE-ko 75. Urteurrena dela eta...
0:50 min.

2011/04/14

Ez da betetzen langile ezgaituen
Ez da betetzen langile ezgaituen kontratazioa

Berrogeita hamar baino langile...
1:58 min.

2011/04/12

Zeinu Hizkuntzan adituen
Zeinu Hizkuntzan adituen bila

"ARABAKO GORRAK" Arabako...
0:24 min.

2011/03/31

Abianeko informatika
Abianeko informatika ikastaroa

Abianek eta KZ Guneak antolatutako...
0:22 min.

2011/03/31

FESCANeko egoitza berriaren
FESCANeko egoitza berriaren inaugurazioa

Martxoaren 25ean, hau da, aurreko...
1:51 min.

2011/03/29

ABIAN Bizkaia zerbitzua lekualdatu
ABIAN Bizkaia zerbitzua lekualdatu dute

ABIAN BIZKAIA zerbitzua lekualdatu...
0:29 min.

2011/03/23

“Europako mendiak” XIV Integrazio
“Europako mendiak” XIV Integrazio Topaketa

Kantabria eta Santanderreko Gorren...
1:27 min.

2011/03/22

Euskararen aldeko bideoa
Euskararen aldeko bideoa Santutxun

Bilbao eta Bizkaiako Pertsona Gorren...
1:33 min.

2011/03/17

Motor gidarien
Motor gidarien topaketa

Entzuleak ere, parte hartu ahal...
0:49 min.

2011/03/15

Bazkideen Ohiko Batzar
Bazkideen Ohiko Batzar Nagusia

Ohiko Batzar Nagusia Gasteizen...
2:02 min.

2011/03/11

Neska gor bat
Neska gor bat Sut&Blai

Nerea Aliasek Nahia Loizate...
0:49 min.

2011/03/03

Neska gor bat Sut & blai
Neska gor bat Sut & blai saioan

Nerea Aliasek Nahia Loizate...
0:23 min.

2011/03/02

EMAKUME GORRAREN
EMAKUME GORRAREN EGUNA

"ARABAKO GORRAK" Arabako...
0:43 min.

2011/03/02

FAMISORD Argazki lehiaketaren I
FAMISORD Argazki lehiaketaren I edizioa

CNSE Fundazioak FAMISORD Argazki...
0:45 min.

2011/02/16

Motor gidari gorren topaketa
Motor gidari gorren topaketa Donostian

“Motorzgorrak” pertsona...
1:10 min.

2011/02/15

CNSE-UGTko
CNSE-UGTko ikastaroa

CNSEk eta UGTek martxoan doan...
1:14 min.

2011/02/09

FEDSak pertsona boluntarioak behar
FEDSak pertsona boluntarioak behar ditu

Gorrentzako Kirolen Federazio...
1:02 min.

2011/02/03

Boluntariotzari buruzko
Boluntariotzari buruzko jardunaldia

Jardunaldiko gaia Euskal Gorrakeko...
0:59 min.

2011/01/13

Boluntariotzari buruzko
Boluntariotzari buruzko jardunaldia

Boluntariotzari buruzko jardunaldia...
0:35 min.

2010/12/15

BOLUNTARIOTZARI BURUZKO
BOLUNTARIOTZARI BURUZKO JARDUNALDIA

Jardunaldiaren leloa “Euskal...
1:04 min.

2010/12/09

Boluntariotzari buruzko
Boluntariotzari buruzko jardunaldia

Jardunaldiko gaia Euskal Gorrakeko...
0:41 min.

2010/12/03

Abian Gipuzkoan langile berriak
Abian Gipuzkoan langile berriak ditugu

Bizkaiko Abianeko hiru langile...
1:03 min.

2010/12/02

Familia Gorren II
Familia Gorren II Jardunaldia

Bertan, hezkuntza eta komunikazio...
13:04 min.

2010/12/01

Lan eta formakuntzari buruzko
Lan eta formakuntzari buruzko hitzaldia

Euskal Gorrakeko Abian Bizkaiak...
1:11 min.

2010/12/01

Usher Sindromeari buruzko
Usher Sindromeari buruzko hitzaldia

Arabako Gorrak-ek Usher Sindromeari...
0:34 min.

2010/11/23

FAMILI GORREN II.
FAMILI GORREN II. JARDUNALDIA

Bertan, Hezkuntza eta komunikazio...
0:44 min.

2010/11/04

CNSEko ikastaro bat aukeratzeko
CNSEko ikastaro bat aukeratzeko bozketa

Pertsona gorrek CNSEko ikastaro bat...
0:36 min.

2010/10/29

Emakume Gorren II.
Emakume Gorren II. Jardunaldia

Bilbon, Euskal Gorrak erakundeak...
1:14 min.

2010/10/05

Pertsona Gorren munduko
Pertsona Gorren munduko eguna

Euskal Gorrak-ek eta Fevapas-ek...
18:01 min.

2010/09/29

Euskal Gorrak eta Orangen arteko
Euskal Gorrak eta Orangen arteko hitzarmena

BlackBerry tarifa bereziak lortzeko...
1:06 min.

2010/09/30

Euskal Gorra keta Orangen arteko
Euskal Gorra keta Orangen arteko hitzarmena

Euskal Gorrak-Pertsona Gorren...
0:52 min.

2010/09/14

Black Berry – Orangen
Black Berry – Orangen hitzaldia

Euskal Gorrak-Pertsona Gorren...
0:53 min.

2010/09/07

PERTSONA GORREN MUNDUKO
PERTSONA GORREN MUNDUKO EGUNA

Euskal Gorrak-ek eta Fevapas-ek...
0:37 min.

2010/09/03

Chaviren Showak 10 urte bete
Chaviren Showak 10 urte bete ditu

Chaviren Showak 10 urte bete ditu...
1:16 min.

2010/07/26

Euskal Gorra keta Orangen arteko
Euskal Gorra keta Orangen arteko hitzarmena

Mobil Black Berry edota Modem USB...
2:08 min.

2010/07/23

Gran Bilbao Hotelean
Gran Bilbao Hotelean gala-koktela

Euskal Gorrakek, bere 30.urteurrena...
23:50 min.

2010/07/01

Bilboko itsasadarretik itsasontzi
Bilboko itsasadarretik itsasontzi bidaia

Joan den larunbatean, ekainak 26an,...
5:14 min.

2010/06/30

Concha Díaz, CNSEko
Concha Díaz, CNSEko presidentea

Aurrenekoz emakuezko batek beteko...
1:54 min.

2010/05/28

Urkiolako III. Ibilaldia
Urkiolako III. Ibilaldia (II)

Ibilaldia pasa den maiatzaren 22an...
3:24 min.

2010/05/25

Kartel lehiaketa
Kartel lehiaketa (II)

Euskal Gorrakek eta Fevapasek,...
0:47 min.

2010/05/25

Euskal Gorrakeko Ohiko Batzar
Euskal Gorrakeko Ohiko Batzar Nagusia

Batzarra, datorren larunbatean,...
0:56 min.

2010/05/04

Euskal Gorrak eta Fevapas
Euskal Gorrak eta Fevapas ETBn

Federazio biak EITBko...
1:35 min.

2010/05/04

Magiazko Nazioarteko
Magiazko Nazioarteko Gala

Maiatzaren 8an, larunbata,...
1:05 min.

2010/04/29

ZEINU.TV ETB
ZEINU.TV ETB 3n

Gaur gaueko 22.50ean ETB 3ko...
1:03 min.

2010/04/28

2010eko Euskal Herriko Mus
2010eko Euskal Herriko Mus Txapelketa

Ekainaren 19an ospatuko da ASD-GCE-n...
2:05 min.

2010/04/27

Urkiolako III.
Urkiolako III. Ibilaldia

Ibilaldia, maiatzaren 22an izango da...
0:42 min.

2010/04/22

Gorrei laguntzeko hizkuntza sistema
Gorrei laguntzeko hizkuntza sistema berria

Gipuzkoako Aldundiak entzumen...
1:27 min.

2010/04/19

Arabako Gorren XXXVIII.
Arabako Gorren XXXVIII. Urteurrena

Arabako Gorren Zuzendaritzako...
1:17 min.

2010/04/09

Zeinu.tv Aste Santua dela eta itxiko
Zeinu.tv Aste Santua dela eta itxiko du

Aste Santuko oporrak direla eta...
0:26 min.

2010/03/31

Euskal Gorrak Hamaika Bilbo
Euskal Gorrak Hamaika Bilbo Telebistan

Datorren astelehenean, martxoak 29,...
0:49 min.

2010/03/25

Audismoari buruzko
Audismoari buruzko hitzaldia

Pasa den otsailaren 20an GGE-n...
9:14 min.

2010/03/02

Audismoari buruzko hitzaldia
Audismoari buruzko hitzaldia

ASGk Ana Navas gonbidatu du...
0:38 min.

2010/02/17

“Imagine” zeinu
“Imagine” zeinu hizkuntzan

John Lennonen abesti ezaguna Zeinu...
3:12 min.

2010/02/01

Haitin Rosa Cresporen gorpua aurkitu
Haitin Rosa Cresporen gorpua aurkitu dute

Pertsona gor batekin ezkonduta...
0:51 min.

2010/01/20

Tamborrada
Tamborrada 2010

Gipuzkoako Pertsona Gorren...
1:09 min.

2010/01/14

Euskal gorrakeko bolindres
Euskal gorrakeko bolindres poltsa

Euskal Gorrakek, 30.urteurrena dela...
0:55 min.

2009/12/23

Antzerki tailerra zeinu
Antzerki tailerra zeinu hizkuntzan

2009ko azaroaren 21 eta 22an,...
0:54 min.

2009/11/10

Laburmetraia tailerra zeinu
Laburmetraia tailerra zeinu hizkuntzan

2009ko azaroaren 28 eta 29an,...
1:03 min.

2009/11/10

Tontxu, “Unión de
Tontxu, “Unión de Capacidades”

Caja Duerok, entzumen ezgaitasuna...
8:02 min.

2009/11/06

Emakume gorrari buruzko I
Emakume gorrari buruzko I Jardunaldiak

Euskal Gorrakek Emakume Gorrari...
10:37 min.

2009/10/30

Oihuaren I
Oihuaren I Jaialdia

Alcorconen ospatu...
5:49 min.

2009/10/30

Abian zerbitzua
Abian zerbitzua gipuzkoan

Gaurtik aurrera, astelehena, Abian...
0:45 min.

2009/10/26

Bilbori buruz ikas
Bilbori buruz ikas dezagun

Pertsona Gorrei egokitutako bisita...
42:24 min.

2009/09/30

IBILALDIA
IBILALDIA 2009

Pertsona gorrak Galdakon ospatu zen...
6:39 min.

2009/09/23

C.D.
C.D. BIGOKI

Bizkaiko Futbol Federazioko 5-eko...
9:15 min.

2009/07/03