Sevillan bildu diren 956 ordezkarien esku dago datorren lau urteotan sozialisten etorkizuna gidatuko duen pertsona nor izango den erabakitzea.
Gaurtik aurrera bertan egingo dute PSOEren 38. Kongresu Federala, eta larunbatean jakingo dugu nork hartuko duen Jose Luis Rodriguez Zapateroren tokia idazkaritza nagusian: Carme Chaconek ala Alfredo Perez Rubalcabak.
Chacon eta Rubalcaba artean kontua ez dago batere argi. Kongresua hastear dela, bi hautagaien taldeetako kideek kontuak atera dituzte, eta irabazletzat jotzen dute beren hautagaia. Hori bai: alde txikiarekin.
Aurretik egin duten eskualdeko biltzarren faseak ez du erabakiaren nondik norakoak argitzeko balio izan, Kongresu Federalean ordezkari bakoitzak boto indibidual eta pertsonala emateko aukera baitu, inongo aginduri jarraitu gabe.
Sozialistek ohitura dutenez, Kongresuan alderdiaren barne organoak ere berrituko dituzte, eta, horrela, datozen lau urteotan Batzorde Federaleko eta bermeetarako epaimahaiko ordezkariak zeintzuk izango diren ere erabakiko dute.
Coruñako Orzan hondartzatik gertu aurkitu duten gorpua joan den ostiralean itsasoan desagertu zen polizia batena da, Rodrigo Maseda Lozano 35 urteko agentearena, hain zuzen.
Poliziaren beste bi agenterekin desagertu zen itsasoan, gazte bat uretatik erreskatatzen saiatu ostean.
Polizia batek eta Esloveniako ikasle gazte batek desagertuta jarraitzen dute.
Istripuan Javier Lopez Lopez polizia hil zen, bere gorpua, ezbeharra jazo eta ordu batzuren buruan aurkitu zuten.
Audiorik gabe.
Minbizia izateko arriskua % 30-40 artean gutxitu daiteke poluzioz beteriko hiri batean beharrean, naturan biziz gero, eragile txar askoren aurrean babestu egiten gaituelako.
Tumore onkologikoen % 80 bizitzeko erarekin eta ohitura pertsonalekin lotuta daude, eta horietako faktore asko aurreikusi, prebenitu eta zuzendu daitezkeela dio Antonio Brugarsola San Jaime ospitaleko Onkologiako zuzendari eta medikuak.
Larunbatean minbiziaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da eta gaixotasuna, zelulen erregenerazio sistemaren nahasmendu baten ondorioz gertatzen dela ohartarazi du.
Brugarolasek hainbat kausa arrunt aipatu ditu, tartean eguzkitan gehiegi egotea, elikadura ohitura txarrak, tabakoa, alkohola eta beste gaixotasun batzuk pairatzea.
Kausa zabalduenetako bat eguzkitan gehiagi egotea da. Izan ere, hiru tumoreetatik bat larruazalean agertzen da.
Bestalde, gai industrial toxiko pilaketa handiak dauden hirietan ere handitu egiten dira eragin kartzinogenoak.
Elikadurari dagokionez, Brugarolasek ohartarazi du hainbat elikagaik produktu kantzerigenoak dituztela, hala nola patata frijituak, ogi txigortua eta okela, betiere oso erreak badaude, hiru kasuetan.
Alkoholak gibeleko minbizia sor dezake, batik bat hepatitisa eta zirrosia ere baldin badaude.
Audiorik gabe.
Generalitateak Spanairri isunik ez jartzeko eskatuko dio Sustapen Ministerioari, hala jakinarazi du Ricard Font Garraio eta Mugikortasun zuzendariak.
"Une oro egoeraren berri izan dutela uste dugu eta hortaz berriz hausnartu beharko luke jarrera hori", azaldu du Fontek Ministeritzak jarri diezaiokeen isunaren inguruan, sindikatuek ere baztertu egin dute aukera hori.
"Konpainiaren itxiera eragin zuten zirkunstantziak zeintzuk ziren azaldu zitzaion Ministerioari. Beraz, Generalitateak Ministerioarekin hitz egingo du arazoa nola konpondu daitekeen aztertzeko", erantsi du.
Spanair airelinearen 70 bat langilek itxialdi mugagabea hasi dute Loiun, irteeren gunean bildu dira erakundeei gatazkan "esku hartzeko" eskatzeko eta "konponbide azkar bat" exijitzeko, hala jakinarazi du Jon Herrera CC. OO. sindikatuko ordezkariak.
Spanairren Loiuko langileek "konponbide bat lortu arte" jarraituko dute itxialdian. Ekimen honekin, Herrerak adierazi duenez, erakundeei presio egin nahi diete, gatazkan esku hartu eta bizi duten egoera korapilatsuari aurre egiteko.
Sindikatuko ordezkariaren arabera, "historia honetako ezaugarririk larriena" zera da, "enpresako akziodun nagusia Kataluniako Generalitatea" zela, eta "konpainiaren egoera zein zen bazekien eta egun batetik bestera atea itxi eta hondoa jotzen utzi dio".
Spanairreko dozenaka langile Madrilen, Barajasko aireportuko terminalean elkarretaratu dira, konpainiaren itxieraren ondoren euren egoera aztertzeko.
Spanairrek 2075 langilerentzako iraungitzeko lan erregulazioko txostena aurkeztuko du, enpresa batzordeak jakitera eman duenez.
Espainian pobrezia eta bazterketa egoeran dauden pertsonen kopurua milioi bat pertsonetan hazi da 2009 eta 2010 artean, eta 11.666.827ra iritsi da, Europako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Sareak jakitera eman duenez.
"Beharrezkoa da gizarte politikak aldatzea Espainian pobrezia murrizteko eta egoera ekonomiko zailaren ondorioei aurre egiteko", adierazi du erakundeak argitarau berri duen azken txostenean.
Espainiako herritarren % 25,5 egoera horretan dagoela ohartarazi dute, eta 2004tik (% 24,4) eman duten datu txarrena dela.
Politika sozial gehienak erkidegoen esku daudela eta, datuak desberdinak dira erkidego batetik bestera eta Extremaduran pobrezian edo baztertuta daudenen kopurua % 41,5ekoa bada, Nafarroan % 9,7koa.
Manuel Marchena Auzitegi Goreneko epaile instruktoreak funtzionario-eroskeria zantzuak atzeman ditu Baltasar Garzon epailearen jardunean, New Yorkeko ordainketen auziaren baitan. Horrenbestez, epaileak Garzon epaitzeko arrazoiak atzeman ditu.
Gorenaren iturriek jakinarazi dutenez, Marchenak bukatutzat eman du auziaren instrukzioa, auzia prozedura laburtuaren bidetik izapidetu du eta 10 eguneko epea eman die aldeei, akusazioa aurkeztu edo auzia ixtea eskatzeko.
New York auzia Garzonek Auzitegi Gorenean irekita daukan azkena da. Orain arte, Gürtel auziko entzuketen eta frankismoaren aurkako ikerketaren epaiketak abiatu dizkiote.
Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroak iragarri du autonomia erkidegoek ezin izango dutela defizitik 2020 urtetik aurrera.
De Guindosek Davoseko Foroan egin du iragarpena, Espainiako hedabideekin egindako topaketa batean.
Espainiako Gobernuaren egungo defizit helburuak honakoak dira: % 4,4 aurten (2012an), eta % 3 hurrengo urtean.
577.000 langabe gehiago izan zen 2011n, 5.273.600era igota, eta langabezia tasa % 22,85koa izan zen.
Lehenengo aldia da Espainian 5 milioi langabe baino gehiago daudela, Estatistika Institutu Nazionalak egindako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. Inkestan agertzen denez, langabezia-tasa 1995ko lehenengo hiruhilekotik izandako altuena da; orduan % 23,49koa izan zen langabezia-tasa.
2011n, lanpostua galdu zuen jende kopurua % 12,29 igo zen, eta 600.600 lanpostu desagertu ziren, hau da, lanean ari diren % 3,26.
Adina kontuan hartuta, urria eta abenduaren artean, langabeziak 25 eta 54 urteren arteko pertsonetan egin zuen gora bereziki, gero 55tik gorakoen artean; azkenik, 20 eta 24 urte artekoetan eta 16 eta 19 artekoetan behera egin zuen. Sektoreka, langabeziak zerbitzuetan eta industrian egin zuen gora gehien. Bestalde, nekazaritzan eta eraikuntzan jaitsi zen 2011n.
Euskal Autonomia Erkidegoan 8.600 langabe gehiago erregistratu ziren 2011n. Hala, guztira 133.500 pertsona daude enplegurik gabe, eta langabezia tasa, berriz, %12,61ekoa da, Estatuko baxuena, hain zuzen.
Coruñako Orzan hondartza inguruan erreskatatutako gorpua, goizaldean itsasoan gazte bat erreskatatzen ahalegindu eta desagertu diren hiru polizietako batena da.
Ur ertzetik ehunka metrora topatu dute Poliziaren agentearen gorpua Itsas Salbamenduko kideek. Erreskate taldeko kideak beste bi agente eta gazte baten bila ari dira.
Antza gazte bat uretan sartu da goizaldean, bainua hartzeko, baina itsaso zakarraren ondorioz ezin izan du kanpora irten eta poliziaren bi agentek itsasora egin dute salto mutila erreskatatzeko ahaleginetan. Ondoren, kanpora ezin zutela atera ikusita, beste agente bat sartu da uretan, baina, itsaso zakarrak barrualdera eraman ditu guztiak eta desagertu egin dira.
26 urteko gazte bat, berriz, onik ateratzea lortu dute. Ospitale batean ingresatuta dago hipotermiarekin.
Audio eta testurik gabe.
Espainian 5,4 milioi langabe daude, datorren ostiralean argitaratuko duten 2011ko txostenaren arabera, eta gaur Cristóbal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroak aurreratu duenez.
Madrilgo Kongresuan egin dituen adierazpenen arabera, krisi ekonomikoaren "aurpegirik txarrena" langabezia datuak izango dira.
"Espainian bizi diren 47 milioi lagunek konfiantza galdu dute langabe kopurua zein den ikusta", esan du. Gobernuak enplegua sortu behar duela gaineratu du Montorok.
Audiorik gabe.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak esan du Espainiako legegintzak, besteak beste, gazteriaren langabezia-datuak (% 48,9) ekarri dituela. Hala ere, baieztapen honekin "kexarik" ez duela islatu nahi izan gaineratu du, erreformak egiteko Espainiak egin dituen "esfortzuak" asko baloratzen dituelako
Bai Alemaniak eta baita Europako hainbat herriek egin dituzte "erreforma gogorrak" aipatu ditu Merkelek, eta Europan, "herri batzuk besteengandik" ikasi behar dutela nabarmendu du.
Alemaniako kantzilerraren hitzetan, zorra murrizteko neurrian aurrean ez da nahikoa aho bateko adostasuna lortzea, "hazkunde eta enplegu" gehiago "beharrezkoak direlako".
Audiorik gabe.
Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordean egindako lehen agerraldian, Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroak erreforma-sorta historikoa iragarri du asteazken honetan, Justizia zorroztea helburu.
Abortuaren Legea: gurasoen baimena, ezinbestekoa
Gallardonek Abortuaren Legea erreformatuko du, abortatu nahi duten adingabeek gurasoen baimena behar izateko.
Adingabearen Legea: epaiketa bakarra umeentzat eta helduentzat.
Gobernuak Adingabearen Legea ere aldatu nahi du, delitu larri batean adingabeak eta helduak nahasita badaude, denak batera epai ditzaten, adingabeei legedi berezia ezartzen jarraituko badute ere.
Koordainketa juridikoa.
Gallardonek koordainketa juridikoa ere onartu nahi du, bigarren auzialdietatik aurrera, "abusuak" saihesteko eta baliabideen erabilera hobetzeko.
Biziarteko espetxe zigorra?
Gobernuak espetxe zigor iraunkor berrikusgarria ezartzea aztertuko du. Biziarteko zigorraren antzekoa izango da, "Europako beste hainbat herritan" dagoen moduan.
Gallardonen esanetan, salbuespen neurria izango litzateke, alarma sozial handia piztu duten auzietarako.
ETAko presoek barkamena eskatu beharko dute.
ETAko presoen harira, Gallardonek gogorarazi du Konstituzioak ez duela aurrez ikusten amnistia, indultu orokorrak "debekatuta" daudela, eta banakakoek "baldintzak" dituztela.
Hori horrela, ministroak nabarmendu du presoek "barkamena" eskatu eta egindako kaltea ordaintzeko edo kopontzeko asmoa agertu beharko dutela.
Nolanahi ere, edozein neurri biktimekin kontsultatuko dutela erantsi du.
Audiorik gabe
Patxi Lopez lehendakaria Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin bilduko da ostiral honetan, Monkloan arratsaldeko 18.00tan.
Mariano Rajoy presidente izendatu zutenetik, bi agintarien arteko lehen bilera ofiziala izango da.
Besteak beste, krisi ekonomikoa eta enpleguan duen eragina, administrazio publikoko aurrekontuen egonkortasuna, elkarbizitza demokratikoa, ETAren indarkeriaren amaieraren ostean sortutako egoera eta behin betiko desagerpena lortzeko bi Gobernuen arteko elkarlanaz hitz egingo dute.
Yasmin Rodriguezen hilketa dela eta Gipuzkoako Auzitegian egiten ari diren epaiketako bigarren saioan akusatuak deklaratu du gaur, baina bere hitzek ez dute hilketa argitzen lagundu.
Ustezko hiltzaileak, Yasminen senarrak, ez duela ezer gogoratzen deklaratu du eta erasoa baino lehenagoko hainbat une baino ez datorzkiola burura esan du. Akusatuak adierazi duenez, 'whisky asko edan' zuen eta ez du gogoratzen gertatutakoa.
Astearte honetako saioan, halaber, Juan Pablo Urtizbereak deklaratu du, Yasminen hilketa saihesten ahalegindu zen irundarrak, alegia.
Urtizberearekin batera, Yasminen lagunak eta hilketaren unean bertatik igaro zen taxista batek deklaratu dute. Hiru lekukoen hitzek 2009ko maiatzaren 9an jazotakoa berreraikitzen lagundu dute.
Audio eta testurik gabe.
Madrilen Auzitegi Gorenean Baltasar Garzon epaitzen ari dira bere kontrako bigarren epaiketa da. Kasu honetan, frankismoa ikertu zuenean gehiegikeriari bere ardura gaindiko eginkizunik hartu zuen ala ez ari dira ebazten. Herri akusazioak 20 urteko inhabilitazioa eskatu du. Garzon-en abokatuak, bestalde, epaiketa bertan behera ustea.
Ikusmin handia piztu du Garzonen kontrako bigarren epaiketa honek eta hori epaitegi inguruan ere ederki asko atzeman da. “Hobiak itxita, zauriak zabalik” oihuka aritu dira memoria historikoaren elkarteak. Barruan epaiketa hasi da oihu horiek salatik entzuten zirela. Barruan izan dira Nazioarteko Juristen elkartea, Amnistia Internazionala edo Human Rights Watch begirale moduan eta bertan dira 50 medio baino gehiago nazioarteko hainbat lekutatik iritsitakoak.
Guztien aurrean Garzonen defentsak eskatu du epaiketa hau bertan behera usteko argudio nagusi batekin “Botin doktrina”, alegia, fiskalak ez duela hemen akusatzen, herria akusazioa dela bakarra, kasu honetan “Manos Limpias” izeneko ultraeskuineko taldea. Fiskalaren eskaria absoluzioa da. Defentsarekin bat egin du saioa honetan.
Orain, beraz, lehendabiziko gaia ateriko arazo hori argitzea. Auzitegi Gorenak aurrera egitea erabakitzen badu epaiketa hasiko da hurrengo astean Garzon-en deklarazioarekin. Dagoen eztabaida juridikoa zera da: Garzonek erabaki zuen bere garaian frankismoko krimenak ikertzea nazioarteko araudiari helduz, alegia, gizateriaren kontrako delituak ez duela preskribitzen. Auzitegi Nazionalak geldiarazi egin zuen esanez horren aurretik zegoela Espainiako 77ko amnistiaren legea. Hori hor gera zitekeen baian epaiketa iritsi da, lehendabizi Falangeak eta gero Manos Limpias elkarteak salaketak jarri zituztelako. Orain epaimahaiak erabakiko du epaiketarekin aurrera egin ala ez.
Audio eta testurik gabe.
Matxismoaren azken biktimaren ustezko hiltzaileak bere buruz beste egin zuen atzo Sabadell-en Eskuadra Mosoen zaintzapean zegoenean. Kasu honek harrituta utzi du Tarragonako Santa Coloma de Queralt herria, han bizi baitzen bikotea bi ume txikirekin.
Azken tragedia honen kontakizuna Santa Coloma de Queralt 3.000 biztanle dituen Tarragonako etxe honetan hasi zen. Bertan bizi zen bikote hau hiru eta zazpi urteko umerekin. Gizonak, ustez, labankadaz hil zuen 33 urteko emakumea larunbat goizean, gero bi umeak hartu eta gurasoen etxera joan zen Sabadell-era, bertan atxilotu zuten Eskuadra Mosoek larunbatean bertan.
Igandean gertakaria nola izan zen jakiteko etxera eta gurasoengana eraman zuten 40 urteko gizona, Azken toki honetan, Sabadell-en gurasoen etxean, miatu ondoren atxilotuen bultza egin zien zaintzen ari zitzaizkien Mosoei eta eskaileretako zulotik laugarren solairutik bota zuen bere burua. Bertan hil zen.
Ordu horretan Santa Coloman kontzentrazioa egiten ari ziren indarkeria matxistaren azken kasu hau gaitzesteko. Epaileak ikerketa ireki du. Mossoek diote ezin izan zutela ezer egin.
Iaz hamar emakume hil zituzten bikotekideek Katalunian. Aurten 23 egun besterik ez dira pasatu eta bost hil dituzte, iaz urte osoan hildakoen erdiak.
Audio eta testurik gabe.
Atzeraldia gain-gainean dugu. Inork ez du zalantzan jartzen. Espainiar estatuko ekonomiak %1,5 galduko du aurten. Espainiako Bankua berak esan du eta langabeziak %23tik gora egingo du alajaina. Iragarpen txarra baina ez da lehendabizikoa, aurretik Nazioarteko Funtsak gauza bera aurreikusi zuen eta bi urtetarako gainera kasu horretan. Espainiako Bankuak, ordea, datorren urtean ekonomia hazi egingo dela esan du baina ez lanpostuak sortzeko bezainbeste.
Audio eta testurikg gabe.
-“Conlavenia del Tribunal: ¿Usted forma parte de la organización terrorista ETA?”
-“Mire, yo no le debo ningún respeto a este Tribunal. ¿Me ha oído?”.
Hasi da Auzitegi Nazionalean Ibai Beobide ustezko ETAkidearen kontrako epaiketa, EITBren egoitzan izandako atentatua dela eta.
Fiskalak 37 urteko kartzela zigorra eskatu du Beobiderentzat eta 5.000.000 euroko kalte-ordainak egoitzaren jabeentzat.
EITBko egoitzaren kontrako atentatua 2008ko abenduaren 31n izan zen eta ETAk bere gain hartu zuen 2009ko otsailean argitaratutako komunikatu batean.
Emankorrak izan dira lekuko babestuen testigantzak Javier Martínez Llort Tuteran hil zuten gaztearen epaiketan Erabakigarriak izango zirelakoan zegoen familia eta hala izan da. Lekuko batek erasotzaileetako bat ezagutu du. Hilketa gertatu zen tokitik pasatu zen gau harta eta akusatuetako bat ikusi zuen Queiles pasealekuko banku batean gazte batekin liskarrean ikusi zuen, Javier Martínez Llort omen zen gaztea.
Harago joan da beste lekuko babestu bat. Akusatuekin bizi zen etxe berean eta gau hartan erasoa elkarri leporatzen entzun zituen. Familiak esan du lekuko babestuak entzunda gertuago ikusten dutela egia.
Polizia Guadalquivir ibaia miatzen ari da berrio Ruth eta Jose Kordoban desagertutako bi haurren bila. 100 egun bete dira euren berririk gabe. Gaur Kordobako Fiskal Buruak esan du haurren aitaren aurkako santsu gehiago dagoela eta, horrenbestez, eskatuko dutela kartzelan jarraitu dezala epaiketa egin arte. Kasua sekretupean dago. Eta Jose Bretonen abokatuak esan du ez dakiela zeintzuk diren santsu horiek eta Fiskaltza eta defentsa ez daudela balantza berean salatu du.
Audio eta testurik gabe.
Manuel Fraga Iribarne arratsaldean hilobiratuko dute Galiziako Perbes herrian. Hamarrak aldera atera dute Fragaren gorpua bere Madrilgo etxetik Galiziarantz. Jende talde batek txaloz hartu zerraldoa.
Alberto Ruíz Gallardón, Justizia Ministroa, ere hurbildu da Fragaren etxe atariraino. Hiletetan alderdi popularreko goi agintariak eta Espainiako hainbat ministro izango dira.
Lekukoen txanda izan da Tuterako epaiketan, tartean biktimaren amarena. Javier Martínez Llort hilda agertu zen inguruan ziren hiru akusatuak lekuko askoren arabera, jarrera oldarkorra omen zuten gainera. Ustezko hiltzaileen abokatuek etxean zirela esan dute.
Audio eta testurik gabe.
Epailea epaitua. Hasi da Baltasar Garzón-en kontra saioa Auzitegi Gorenean. Gürtel auzia bere esku zegoenean akusatuei egindako entzuketei dago bertan. Prebarikazioa eta Konstituzioaren bermea urratzea leporatuta. Hain justu ere, Gürtel auziko inputatuek eraman dute auzitegira. Fiskalak errugabe jotzen du eta Garzon-ek berak epaituko duten bi magistratu aldatzeko eskaera egin du berriz baina ez diote onartu. Epaiketa ikusmin itzela sortu du, baita atzerrian ere.
Manuel Fraga hil da. Bihotzekoak jota zendu da Madrilen 89 urte zituela, horietatik 60 politikan eman ditu. Frankoren garaian informazio eta turismo ministroa izan zen eta, ondoren, trantsizio eta demokrazia ere ezagutu zituen. Alianza Popular alderdi berak sortu zuen. 15 urtez Xuntako presidente eta azaroa arte senatari izan zen.
Espainiako politikan arrasto handia utzitako politikaria izan da zalantzarik gabe Manuel Fraga. Jende asko joan da jada Fragaren etxera Madrilen jarri dute hil kaperara. Andana jende, egia esan. Goizeko 10:30etatik irekita da Manuel Fragaren hil kapera. Familiak hala eskatuta Madrilen zuen etxean jarri dute. Aurrena hona hurbiltzen familiari doluminak emateko Mariano Rajoy izan da, Gobernuko presidentea.
Hasi da Tuteran 2010an hil zuten gaztearen epaiketa. Hiru auzipetuek arratsaldean deklaratu dute. Gazteari lapurtzea eta berau kolpeka hiltzea leporatzen diete. Fiskalak 18 urte eta erdiko zigorra eskatu du bakoitzarentzat.
Marta del Castilloren epaiketa errekurritu egingo dute gurasoek eta baita fiskalak ere. Oso minduta daude epailearen ebazpenarekin eta zer gertatu den jakin arte ez dutela etsiko esan dute. Manifestazio bat ere deitu dute legea aldatzeko.
Iberiako pilotuek, hiru greba egun gehiago deitzea erabaki dute urtarrilaren 25ean, 27an eta 30ean. Pilotuek, Iberia Express hegaldi merkeen konpainiaren sorkuntzaren harira negoziazio prozesua zabaltzeko eskatu diote enpresari, baina zuzendaritzak "baliorik gabeko erantzuna" eman diela salatu dute.
Pilotuen ordezkari sindikalek (Sepla) agiri bat bidali dute deialdia iragartzeko; izan ere, sindikatuaren arabera, Iberiako Zuzendaritzak "ez du pilotuen lan hitzarmena errespetatzen".
Pilotuen sindikatuaren hitzetan, konpainiak Iberiako lan postuak babesten dituzten klausalak bertan behera utzi nahi ditu.
Seplaren ustez, Iberia Expressen sorkuntzarekin legez kanpoko bereizketa lortu nahi du enpresak lan hitzarmenak jasotzen dituen babes akordioak kontutan hartu gabe.
Marta hiltzeagatik, 20urteko kartzela zigorra eta gaztea bortxatu izanaren akusazioagatik absolbitu egin dute, Miguel Carcaño.
Sevillako auzitegiak, eguerdian eman du jakitera Marta Del Castillo auziaren epaia. Fiskaltzat, 52 urteko zigorra eskatu zuen Miguel Carcañorentzat, baina 20 izango dira. Fiskaltzat, 5 eta 8 urte bitarteko eskatu zituen beste hiru auzipetuentzat, absolbituta gelditu dira hirurak. Carcañoren anaia, honen neskalaguna eta el Cuco ezizenez ezaguna dena. Miguel Carcañok Marta hil zuela aitortu zuen epaiketan.
Mariano Rajoy, Angela Merkelekin bilduko da Berlinen, urtarrilaren 16an, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Bruselan egingo duten Europar Batzordea baino hiru egun lehenago egingo dute bilera, Rajoyk eta Merkelek. Batzorde horretan, hazkunde ekonomikoa eta zerga-finkapena jorratuko dituzte.
Hilaren 26koa ez da Rajoyren eta Merkelen arteko lehen bilera, Alderdi Popularreko buruak hauteskundeak irabazi zituenetik; baina bai da, Gobernuko presidente gisa egingo duten lehena.
Aurretik, Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea hartuko du Rajoyk Moncloan. Datorren astelehenean egingo dute bilera, eta PP Gobernura heldu denetik, Madrilera bidaia egingo duen lehen europar agintaria da, frantziarra.
Herman Van Rompuy, Europar Batzordeko presidentearekin biltzeko asmoa ere badu Rajoyk. Bilera horretan defizita murrizteko planaren ildo nagusia eta datorren hilabeteetarako antolatzen ari diren erreformak azalduko dizkio Gobernu zentraleko presidenteak..
Biharamunean, Marokora egingo du bidaia Rajoy.
Audio eta testurik gabe.
Bi gizon hil dira bart liskar batean. Tarragonan gertatu da, L’Hospitalet de l’Infant herriko taberna batean. 40 eta 60 urte zituzten. Ustez tabernako ugazabaren mutil-laguna labanaz eta aiztoak erabilita tabernako bezeroekin borrokan hasi da eta hil egin ditu. Ezbeharra gertatu eta berehala Poliziak tabernariaren bikotekidea atxilotu du. Hirurak, hildako biak eta atxilotua, herrikoak dira eta elkar ezagutzen zuten.
Rajoy-ren Gobernuak egin nahi dituen murrizketak bozkatu dituzte. Montorok murrizketen defentsa sutsua egin du, premiazkoak direla esan du eta lanpostuak sortzeko egin beharreko lehen urratsa. EAJk eta Amaiur-rek kontra bozkatu dute eraginkorrak ez direlako.
Audio eta testurik gabe.
Jaume Matas Balearretako presidente ohia inputatu gisa deitu diote Noos sumarioan. Iñaki Urdangarin-ek haren fundazioan Balearretako fondo publikoa legez kanpo lortu ote zituen ikertzen ari dira auzi horretan. Oso une zaila bizitzen ari da Alderdi Popularreko ministro ohia. Palma Arenaren auzian zenbait ataletan epaitu behar dute. Gaur eseriko da lehendabiziko akusatuen aulkian eta epai-gelara sartu aurretik “Lapurra” eta “dirua itzuli” oihu horiek entzun behar izan ditu. Zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Fiskalak Matas-entzat, besteak beste, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. 2003 eta 2007 bitartean 400.000 euro ordaindu omen zitzaizkion Matas-ek diskurtsoak idazten zizkion kazetariari baina faktura faltsuak erabili omen zituzten. Matas-ek oraindik ez du deklaratu. Antonio Alemany kazetariaren testigantzarekin hasi da epaiketa.
Audio eta testurik gabe.
Zafra-n, Badajoz-en, dolu eguna dute gaur eta udalak bilkura deitu du asteburuan indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 80 urteko emakumearen heriotza salatzeko. Odol putzu batez inguratuta topatu zuten emakumearen gorpua. Senarra hil zuen antza. Gizonak 81 urte ditu eta Guardia Zibila izandakoa da. Emaztea hil ondoren bere burua zauritzen ahalegindu zen eta medikuek artatu behar izan zuten. Kasu honetan ez zegoen inolako tratu txarren salaketarik.
Bestalde, Tarragonan atzo hilda agertu zen 42 urteko emakumearen heriotza ikertzen ari dira, autopsia egin diote gaur. Indarkeria matxista izango balitz, Katalunian urte honetan ziurtatuta dagoen hirugarren kasua izango litzateke, bosgarrena Espainiar estatuan.
Audio eta testurik gabe.
Audio eta testurik gabe.
Chacon eta Rubalcaba artean kontua...
1:13 min.
2012/02/03
Beste polizia batek eta gazte batek...
1:00 min.
2012/02/02
Tumore onkologikoen % 80 baino...
1:37 min.
2012/01/31
Kataluniako Gobernua ez da...
0:53 min.
2012/01/31
29 hegaldi bertan behera gelditu...
1:24 min.
2012/01/30
Datuak asko aldatzen dira...
1:26 min.
2012/01/30
Epaile instruktoreak Garzon...
0:48 min.
2012/01/27
Luis de Guindos Ekonomia ministroak...
0:58 min.
2012/01/27
EAEn 8.600 pertsona gehiago gelditu...
1:37 min.
2012/01/27
Goizaldean uretan sartu den gazte...
1:20 min.
2012/01/27
Epaileak hirugarren akusatua...
0:44 min.
2012/01/26
Espainian 5,4 milioi langabe daude,...
1:04 min.
2012/01/26
Bai Alemaniak eta baita Europako...
1:04 min.
2012/01/25
Abortuaren eta Adingabeen legeen...
2:28 min.
2012/01/25
Bi agintarien arteko lehen bilera...
1:03 min.
2012/01/25
Gaurko saioan, Juan Pablo...
1:34 min.
2012/01/24
Hain zuzen ere, aurten soldatak %...
2:15 min.
2012/01/24
Auzitegi Gorenak hasiera eman dio...
2:31 min.
2012/01/24
Palmako dukearen abokatuak esan du...
0:43 min.
2012/01/23
Emakumearen hilotza larunbat goizean...
1:51 min.
2012/01/23
Bihar hasiko da Baltasar Garzonen...
2:45 min.
2012/01/23
Espainiako Bankuaren ustez, ekonomia...
1:52 min.
2012/01/23
Haurren desfilea igandean ospatuko...
0:43 min.
2012/01/20
Auzitegi Nazionalean Ibai Beobideren...
1:02 min.
2012/01/19
Deklaratu duten lekuko babestuak...
2:26 min.
2012/01/18
Gaur Kordobako Fiskal Buruak esan du...
2:12 min.
2012/01/18
Ignacio Pelaezek (Garzonen aurkako...
0:56 min.
2012/01/18
Fragak Madrilen zuen etxeko atarian...
0:55 min.
2012/01/17
Hilketa jazo zen unean lotan zeudela...
1:01 min.
2012/01/17
Hiru urteko umea goizaldean hil da...
1:05 min.
2012/01/17
Saioaren hasieran, Garzonen...
1:15 min.
2012/01/17
Ustez sakelako telefono bat...
0:40 min.
2012/01/16
Marta del Castilloren gurasoek...
0:57 min.
2012/01/16
Iberiako Zuzendaritzak...
1:16 min.
2012/01/13
Bortxaketa delituagatik absolbitu...
1:32 min.
2012/01/13
Batzorde horretan, hazkunde...
1:28 min.
2012/01/13
Poliziaren ikerketak bortxaketarik...
1:00 min.
2012/01/11
Bi lagun hil dira eta beste bat...
0:53 min.
2012/01/11
Cristobal Montoro Espainiako...
0:40 min.
2012/01/11
Espainiako Gobernuko presidentearen...
0:33 min.
2012/01/10
Epaileak gainera beste 47 lekuko...
2:02 min.
2012/01/10
Lehen ikerketan arabera, su-arma...
0:31 min.
2012/01/09
Gainera, emakume baten hilotza...
1:50 min.
2012/01/09
Balearretako presidente ohia txistu...
0:46 min.
2012/01/09
Hori azpimarratu du Alberto...
1:10 min.
2012/01/09