Zeinu Hizkuntza kurtsoak
Zeinutv_ko logoa

azken berriak

2024/05/09
EAEn 2,2 milioi pertsona bizi dira eta 679.000 Nafarroan (1:11 min.)

Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, 2.178 biztanle gehiago zenbatu dituzte EAEn eta 1.088 gehiago Nafarroan, urteko lehen hiruhilekoan.

Audiorik gabe. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonen kopuruak gora egiten jarraitu du, batez ere, atzerritik etorritako pertsonen gorakadari esker. Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako datuen arabera, 2.227.746 pertsona bizi dira EAEn, urte hasieran baino % 0,1 gehiago. Urteko lehen hiru hilabeteetan 2.178 pertsona gehiago zenbatu dituzte EAEn eta igoera hori atzerritik etorritako pertsonei esker izan da, urtarrilaren 1ean baino 3.115 gehiago baitira. Aitzitik, nazionalitate espainiarra duten pertsonak 937 gutxitu dira urte hasieratik.

2024/05/09
Bost langile zauritu dira Bilboko Zazpikaleetan eraikin bateko zati bat erorita (0:45 min.)

Dendarikale kaleko 24.a eraberritzeko lanetan ari ziren, eta barruko egituraren zati bat da behera etorritakoa.

Bost langile zauritu dira gaur Bilboko Zazpikaleetako etxebizitza-eraikin baten zati bat behera etorri ostean, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hiru behargin euren kabuz irten dira, eta beste biak suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Hiru langile eraman dituzte ospitalera, bi Basurtuko erietxera eta bestea Gurutzetara. Horietako batek hainbat hezur ditu hautsita, baina ematen du ez duela pronostiko larria.

Ohar legala     Publizitatea