Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan.

Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera.

Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko.

Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko.

Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren.

Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an.

F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek.

Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren.

Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten.

Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak.

Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten.

Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez.

Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera.

Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere".

Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen.

Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko.

Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen.

Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra.

Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren.

Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.

Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira.

Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen.

Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: pabellon6.org/event/neruda zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste ...
Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera erama...
1:10 min.

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion. Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan. Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

2017/10/18

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen ...
Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere e...
1:34 min.

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera. Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko. Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

2017/10/18

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez et...
Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobiliz...
1:51 min.

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko. Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren. Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

2017/10/18

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazk...
Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela,...
1:00 min.

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an. F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

2017/10/18

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu e...
Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte S...
2:28 min.

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude. Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek. Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren. Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten. Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak. Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten. Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

2017/10/18

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-b...
Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ...
2:30 min.

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez. Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera. Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere". Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen. Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko. Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen. Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra. Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

2017/10/18

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Portugalgo ministro batek kargua utzi du sute...
Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, be...
0:58 min.

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren. Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen. Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira. Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

2017/10/18

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin...
Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabil...
1:19 min.

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen. Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: [pabellon6.org/event/neruda](http://pabellon6.org/event/neruda/) zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

2017/10/18

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-09-27ko bideoen artxiboa

Astebete desagertuta eman duen bidaiari bat topatu dute Donostian

Astebete desagertuta eman duen bidaiari bat t...
Astebete desagertuta eman duen bidaiari bat topatu dute Donostian

72 urteko bidaiari estatubatuarrak Bi...
1:36 min.

72 urteko bidaiari estatubatuarrak Bilbo bisitatzea aurreikusita zeukan, baina Gipuzkoako hiriburura joatea erabaki zuen azken unean. Getxora itzultzeko autobusa galdu eta nora ezean ibili da

Gurutzaontzi bateko 72 urteko bidaiari estatubatuar bat topatu dute Donostian, astebete desagertuta eman ostean. Gurutzaontzia Getxora iritsi ostean, gizona Gipuzkoako hiriburua bisitatzera joan zen. Alabaina, Bizkaira itzultzeko autobusa galdu zuen eta Donostiako kaleetan zehar nora ezean ibili zen astebetez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astearte honetan jakitera eman duenez. Gurutzaontzi horretako arduradunak joan den irailaren 8an, ostirala, salatu zuen 72 urteko bidaiari estatubatuarraren desagerpena. Ostegunean iritsi ziren Getxora, eta Bizkaiko hiriburura bisita egin ostean itsasontzira itzultzea aurreikusita zuten, hurrengo egunean Coruñarantz joan beharra baitzuten. Irailaren 14an, nora ezean zebilen gizonezko baten berri eman zion Donostiako Udaltzaingoak Ertzaintzari. 72 urteko bidaiariak ertzainei azaldu zienez, Gipuzkoako hiriburua bisitatzeko txango batean izena ematea erabaki zuen azken unean, baina Donostiako kaleak zeharkatu ostean Getxora itzultzeko autobusa galdu zuen. Txango horren antolatzaileekin harremanetan jartzen ahalegindu zen bidaiaria, baina ez zuenez hizkuntza ezagutzen, ez zuen bere helburua lortu. Astebetez nora ezean ibili zen Donostiako kaleetan barrena, Udaltzaingoarengana jo zuenera arte.

Generalitatea mahaietako kideei jakinarazpenak bidaltzen ari da

Generalitatea mahaietako kideei jakinarazpena...
Generalitatea mahaietako kideei jakinarazpenak bidaltzen ari da

“Jakinarazpen batzuk heltzen ari dira...
2:14 min.

“Jakinarazpen batzuk heltzen ari dira”, ziurtatu du Marta Rovira (ERC) JxSiko bozeramaileak. Jakinarazpen horiek nola bidaltzen ari diren ez du zehaztu, ordea

Igandeko erreferendumean hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten kideei jakinarazpenak bidaltzen ari direla esan du Marta Rovira (ERC) JxSiko bozeramaileak. Iragan astean Guardia Zibilak 45.000 gutun baino gehiago konfiskatu zituen. Egindako elkarrizketan, “jakinarazpen batzuk heltzen ari dira, baina oraindik ez dira guztiak iritsi”, ziurtatu du Rovirak. Ondorioz, hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten 55.000 kideei ez zaie heldu jakinarazpena. Kataluniako Hauteskunde Batzordeak hauteskunde-mahaiak osatzeko epea luzatzea adostu zuen duela astebete, Auzitegi Konstituzionalak Correosi erreferendumarekin zerikusia duen edozein mezu geldiarazteko eskatu ostean, erroldak eta jakinarazpenak barne. Hauteskunde Batzordeak zehaztu duenez, hauteskunde-mahaietako kideei jakinarazpenak bidaltzeko epea “erreferendum eguna baino lau egun lehenago” bukatzen da, hau da, irailaren 26an; izan ere, larunbatak ez dira baliodunak. Erreferendum lege eta hauteskunde egutegiaren arabera, jakinarazpenak irailaren 8a eta 15a artean bidali behar zituzten, baina Correosen betoak epea betetzea eragotzi zuen. Bestalde, Kataluniara bidalitako guardia zibil eta polizia agenteak "behar beste denbora" geratuko direla azpimarratu du gaur Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak, eta ohartarazpena ere egin du, Ministerioak ez ditu agente horien kontrako "erasoak" onartuko, eta horiek eragozteko "neurri legalak" iragarri ditu. Zoidoren esanetan, Kataluniara bidalitako agenteek "Mossoei laguntzeko" zeregina dute, Fiskaltzak hala aginduta. "Ez da salbuespenezko neurria, ezta Konstituzioaren kontrakoa ere", erantzun du ministroak.

Espainiar bat atxilotu dute Belgikan, ISISen talde baten burua delakoan

Espainiar bat atxilotu dute Belgikan, ISISen ...
Espainiar bat atxilotu dute Belgikan, ISISen talde baten burua delakoan

Poliziaren arabera, nazioartean organ...
2:07 min.

Poliziaren arabera, nazioartean organizaziorako kide berriak erakarri, doktrinatu eta errekrutatzen zituen talde baten burua da

Segurtasun indarrek 26 urteko espainiar bat atxilotu dute gaur, asteazkena, Belgikan, Zaventem herrian (Flandria), ISISen kide izatea egotzita. Gizonezkoak (marokoar jatorrikoa) kide berriak erakarri eta doktrinatzen zituen, Barne Ministerioaren arabera. Atxilotua, ikertzaileek diotenez, "adar belgikarra" deitutakoaren goian zegoen. Taldeak kide berriak erakarri, doktrinatu eta errekrutatzen zituen ISIS erakunde terroristarako. Belgikako segurtasun indarrek atxilotu dute ustezko terrorista, Polizia Nazionalaren Informaziorako Bulego Nagusiak abiatutako operazioan. Antza, taldea birritan saiatu da Siriara eta Irakera joaten, baina, porrot egin ostean, ekintza terroristak Europan (Belgikan, bereziki) egitea erabaki zuen, eta helburu zehatzak hautatu ere egin zituzten. Hura aurkitu eta atxilotzeko agindua zegoen Europa mailan, Auzitegi Nazionaleko 5 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentralak emanda, jihadisten terrorismoaren aurkako borrokaren baitan. Barne Ministerioaren hitzetan, atxilotua "2014an Belgikan erradikalizazio prozesua hasi zuen talde baten azken kidea zen. Taldea bost pertsonak osatzen zuten, horietako hiru Espainian atxilotu zituzten eta bestea Marokon". Haien bileretan, Barne Ministerioak dioenez, "bideoak partekatzen zituzten, eta, horietan, kamikazeen operazioak, exekuzioen irudiak eta Europan ekintza terroristak egiteko deiak zabaltzen zituzten".

14 pertsona hil eta 8 zauritu dituzte errehabilitazio zentro baten, Mexikon

14 pertsona hil eta 8 zauritu dituzte errehab...
14 pertsona hil eta 8 zauritu dituzte errehabilitazio zentro baten, Mexikon

Errifleekin armatutako erasotzaile ta...
1:29 min.

Errifleekin armatutako erasotzaile talde bat Chihuahuako zentroan sartu da bart eta barruan zirenei oldartu zaie

Errifleekin armatutako erasotzaile talde bat Chihuahuako (Mexiko iparraldea) errehabilitazio zentro batean sartu da bart, eta bertan zeudenei tiroz eraso diete. Gutxienez, 14 pertsona hil eta zortzi zauritu dira, Mexikoko hedabideek jakinarazi dutenez. Erasoa Mexikon 21:00ak zirenean jazo da (goizaldeko laurak, Euskal Herrian). Burua estalita eta erriflea eskuan zeramatzaten pertsona talde bat eraikinean sartu da, eta tiroka hasi da bertan zeudenen kontra. "Familiak elkartuz, hobeto bizitzeko" drogazaleentzako errehabilitazio zentroa izan dute jomuga erasotzaileek. Chihuahua Mexiko iparraldean dago (izen bereko estatuan), AEBko mugatik gertu. Indarkeria kasu ugari dituzte, droga kartelek eta gaizkile taldeek eraginda gehienbat. Zauritutakoak Chihuahua estatuko ospitaleetara eraman dituzte. Erasotzaileak harrapatzeko kontrolak ezarri dituzte Mexikoko polizia ezberdinek (estatalak, federalak eta udal alorrekoak). Oraingoz ez dute zehaztu zer dela-eta egin duten erasoa.

Independentziak ia erabateko babesa izan du Kurdistango erreferendumean

Independentziak ia erabateko babesa izan du K...
Independentziak ia erabateko babesa izan du Kurdistango erreferendumean

Boto-emaileen % 91,83k egin dute inde...
1:11 min.

Boto-emaileen % 91,83k egin dute independentziaren alde, lehen emaitzen arabera

Hautesleen ia % 92k independentziaren alde bozkatu dute astelehenean Irakeko Kurdistanen egindako erreferendumean, lehen emaitzen arabera. Lurraldeko presidenteak ospatu egin ditu zenbakiok. Hain zuzen ere, boto-emaileen % 91,83k egin dute independentziaren alde. Emaitzen berri izan ostean egindako hitzaldi batean, presidenteak adierazi du Kurdistanen aro berria hasiko dela orain. Horren ildotik, mehatxuak eta zigorrak alde batera uztea eskatu dio Irakeko Gobernuari, elkarrizketa serioa abiatu ahal izateko. Irakeko Gobernuarentzat, erreferenduma Konstituzioaren aurkakoa da, eta hiru eguneko epea eman dio Kurdistango Exekutiboari aireportuen kontrola entregatzeko.

Saudi Arabiako emakumeek gidatu ahal izango dute

Saudi Arabiako emakumeek gidatu ahal izango d...
Saudi Arabiako emakumeek gidatu ahal izango dute

Giza eskubideen aldeko taldeek eta be...
1:04 min.

Giza eskubideen aldeko taldeek eta bertako aktibistek hainbat urtez eskatutako neurria 2018ko ekainean sartuko da indarrean

Saudi Arabiako emakumeek gidabaimena lortu ahal izango dute, astearte honetan horretarako baimena eman baitu Salman erregeak. Giza eskubideen aldeko taldeek eta bertako aktibistek hainbat urtez eskatutako neurria da; izan ere, emakumeei gidatzeko debekua ezartzen dion herri bakarra da Saudi Arabia. Neurria, berriz, ez da indarrean sartuko 2018ko ekainera arte. Saudi Arabiak islamaren interpretazio hertsia egiten du, eta emakumea bereziki zigortzen du. Legearen arabera, emakumea gizonaren babesean dago, eta erabat estalita joan behar du. Gainera, arazo handiak dituzte bizitza publikoan parte hartzeko, indarrean dagoen kode morala dela eta.