Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion.

Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan.

Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten.

Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera.

Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko.

Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko.

Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren.

Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez.

Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an.

F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude.

Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek.

Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren.

Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten.

Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak.

Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten.

Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez.

Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera.

Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere".

Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen.

Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko.

Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen.

Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra.

Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren.

Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.

Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira.

Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen.

Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: pabellon6.org/event/neruda zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste ...
Taxilari bat atxilotu dute Santurtzin, beste bati labanaz erasotzeagatik

Zauritua Gurutzetako Ospitalera erama...
1:10 min.

Zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen

Ertzaintzak taxi-gidari bat atxilotu zuen atzo goizaldean, beste bati labanaz erasotzeagatik, Santurtzin. Biek eztabaida beroa izan zuten taxi geltoki batean, eta labana batez eraso zion. Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, astearte goizaldean gertatu zen erasoa, 02:00etan. Lekuko batek ohartarazi zuen Ertzaintza, gizonezko batek beste bati aizto batez eraso ziola ikusi ostean. Lekukoaren esanetan, erasotzaileak ihes egin zuen bere autoan. Erasoa izan zen lekuan bertaratu ziren agenteek baieztatu zutenez, biktimak bi zauri zituen beso batean, eta beste bat kokotsean. Biktimak azaldu zuenaren arabera, lankide batek eraso zion, elkarrekin eztabaidatu eta gero. Zauriak ikusita, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Handik gutxira, ustezko erasotzailea Muskizko polizia-etxean entregatu zen, eta erasoa egiteko erabilitako arma eraman zuen, oraindik odol arrastoak zituela. Horren aurrean, agenteek atxilotu egin zuten ustezko erasotzailea (56 urte), eta epailearen esku utzi dute jada.

2017/10/18

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen ...
Susmagarri bat atxilotu dute Vigon, Ourensen sute bat piztea egotzita

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere e...
1:34 min.

Egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sutea. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, asteazken honetan

Gizon bat atxilotu dute Vigon, igandean zuhurtziagabekeriaz jokatuta Ourenseko Os Blancos udalerrian sute bat piztu izana egotzita, Juan Ignacio Zoido Espainiako Barne ministroak sare sozial batean duen kontuan jakitera eman duenez. Asteazken eguerdian, egonkortu dute, dagoeneko, hori ere egin gabe zuen Ourenseko sute bat. Hortaz, ez dago egonkortu gabeko suterik, Galizian; guztira, 16 sute daude egonkortuta Ourensen eta Pontevedran. Lau lagun hil dira azken egunotan autonomia erkidego horretan piztu diren suteen ondorioz. Inguruneko kontseilariaren esanetan, suteak piztu dituztenen "jarduera su-emaile eta eraileak" du hondamendi horren errua; izan ere, sute guztiak nahita piztu dituzte, horren arabera. Polizia Nazionalak, bitartean, helbide elektroniko bat zabaldu du, herritarrek, izenik eman gabe, asteburuan Vigon eta Redondelan piztutako suteen gaineko informazioa eman dezaten, gertatutakoa argitzen laguntzeko. Oposizioa, baina, kritiko agertu da. BNG, PSOE eta En Marea alderdien ustez, suteak izan aurretik ez da prebentzio lanik egin, eta suteak piztutakoan ez zaie erantzun egokirik eman.

2017/10/18

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez et...
Milaka eta milaka lagun bildu dira Sanchez eta Cuixart askatzea eskatzeko

Kataluniako herritarrek beste mobiliz...
1:51 min.

Kataluniako herritarrek beste mobilizazio jendetsu bat egin dute, oraingoan ANC eta Omnium elkarteetako buruzagiak libre utz ditzatela eskatzeko

200.000 lagun bildu dira bart Bartzelona erdigunean Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omnium elkarteetako presidenteak, hurrenez hurren, "preso politikoak" direla salatu eta biak berehala aska ditzatela eskatzeko. Mobilizazioa 20:00etan hasi zen, Gracia pasealekuren eta Francesc Macia plazaren artean. Kandelak eskuetan zeramatzatela egin zuten askok eta askok ibilbidea. Horrez gain, kartel ugari ikusi ziren, goiburu ezberdinekin: "Bi Jordiak, Espainiako Estatuaren preso politikoak, askatu!", "Lagundu Kataluniari", "Salba dezagun Europa" eta "Errepublika orain". Era berean, askatasunaren aldeko eta Espainiako justiziaren kontrako oihuak ere entzun ziren. Kataluniako gainerako hiri eta herrietan ere egin zituzten manifestazioak. Mobilizazioak aurreko bezperan deitu zituzten, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak Sanchez eta Cuixart baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman zuela jakin ostean. Sedizio delitua egotzi die biei, Guardia Zibilak urriaren 1eko erreferenduma galarazteko asmoz egin zuen polizia-operazioa salatzeko irailaren 20an eta 21ean Bartzelonan izan ziren protestak bultzatu izana egotzita.

2017/10/18

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazk...
Torrejon aire-baseko pilotu bat hil da hegazkin istripuan

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela,...
1:00 min.

Pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu eta lurraren aurka jo du

Armadaren F18 hegazkin batek lurra jo du Madrilgo Torrejon de Ardoz hegazkin-basearen inguruetan eta pilotua hil egin da, Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez. Bestalde, Cristina Cifuentes Madrilgo presidenteak prentsaurrekoan jakitera eman du, gizona hil egin dela. "Jakin badakigu pilotua hil egin dela, eta beraz, senideei, Indar Armatuei, Aire-armadari eta Espainiako armadari, oro har, nire dolumina adierazi nahi diet", esan du Cifuentesek. Denbora laburrean armadak izan duen bigarren hegazkin istripu larria izan da hau; aurrekoa, Hispanitatearen egunean, Albaceten gertatu zen, urriaren 12an. F18aren istripua Torrejon de Ardoz aire-basean gertatu zen atzo goizean; pilotua hegazkina aireratzen zegoela, antza, potentzia galdu egin du eta lurraren aurka jo du.

2017/10/18

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu e...
Zazpi atxilotu Iruñean, emakumeak esplotatu eta ezkontzera behartzeagatik

Beste lau pertsona atxilotu dituzte S...
2:28 min.

Beste lau pertsona atxilotu dituzte Segovian. Biktimen artean 13, 16 eta 17 urteko adingabeak daude

Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak elkarrekin egindako operazio batean 11 pertsona atxilotu dituzte, horietako zazpi Iruñean eta gainerakoak Segovian, emakumeak sexualki esplotatu eta ezkontzera behartzen zituen sare bateko kide direlakoan. Biktimen artean adingabeak ere badaude. Espainiako Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, zazpi emakume askatu dituzte, tartean 13, 16 eta 17 urteko hiru adingabe. Gaizkile taldea desegintzat jo dute Estatuko segurtasun indarrek. Apirilean ekin zioten ikerketari, Errumaniak Espainiako Estatuan duen Barne Agregatutzan herrialde horretako emakume batek jarritako salaketa tarteko. Emakumearen esanetan, alaba prostituitzera behartzen ari ziren. Ikerlariek jakin ahal izan zutenez, taldeko kideek Errumanian harrapatzen zituzten emakumeak. Zenbaitetan, 'Lover Boy' izeneko metodoaren bitartez engainatzen zituzten. Hau da, taldeko kideren batek emakumea limurtu egiten zuen eta harekin ezkontzeko promesarekin, Espainiako Estatura ekartzen zuen. Beste zenbaitetan, ordea, indarra erabilita ekartzen zituzten. Errumaniako emakumeak aurkeztutako salaketaren arabera, alaba auto batean indarrez sartu eta Espainiara ere gogoz kontra ekarri zuten. Gerora, baina, beste talde bati saldua izan zela salatu zuen amak. Emakume adingabeak ezkontzera behartzen zituen talde bat ere atzeman zuten ikerlariek Iruñean. Talde horren hiru biktima Segovian topatu zituzten. Atxiloketak egiteaz gain, lau miaketa egin dituzte —horietako bi Iruñean—. Honakoak atzeman dituzte miaketotan: auto garesti bat, 2.300 euro esku dirutan, droga ebakitzeko materiala eta dokumentazio ugari.

2017/10/18

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-b...
Ikerketa kazetari bat hil dute Maltan, lapa-bonba autoan jarrita

Kazetariak politikari ustelak salatu ...
2:30 min.

Kazetariak politikari ustelak salatu ohi zituen eta, duela bi aste, salaketa aurkeztu zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik

Daphne Caruana Galizia Maltako kazetaria hil dute astelehenean Bidnija herritik hurbil, uhartearen iparraldean, autoan jarri dioten lapa-bonba batek eztanda eginda, Poliziak zabaldu duenez. Caruana Galiziaren (53 urte) blogak ospe handia du, eta bertan argitaratzen zituen Maltako politikari ustelen auziak. Orain bi aste, salaketa ipini zuen Poliziaren aurrean pairatzen ari zen mehatxuengatik, Maltako telebistaren arabera. Caruana Galiziak plazaratutako azken informazioan, oposizioko zenbait kideren aurka aritu zen. Aipatutako blogaren beste testu batean honakoa argitaratu zuen: "Maltako bizitza publikoak gizon ezegonkor arriskutsuak jasaten ditu, ez dute ez printzipiorik ezta eskrupulurik ere". Joseph Muscat Maltako lehen ministroaren esanetan, "prentsa askatasunaren aurkako eraso basatia" izan da. Urte hasieran, eraginkortasun falta egotzi zion Caruana Galiziak Muscati, eta, gainera, Muscaten emazteak paradisu fiskaletan kontuak dituela salatu zuen. Muscatek ekainean egindako hauteskundeak irabazi zituen. Bozketa aurreratua izan zen, Caruana Galiziak egindako akusazioei aurre egiteko. Kazetariaren esanetan, datu base batean gordeta dauden agiri batzuek erakusten dutenez, lehen ministroaren emaztea enpresa baten jabe izan zen Panaman, eta lortutako dirua Azerbaijanera eraman omen zuen. Muscatek eta emazteak salaketa jarri zuten kazetariaren kontra, kalumniak egotzita, eta ukatu egin zuten kazetariak kaleratutakoa. Muscatek gaineratu zuen auzitegietara jotzea dela difamazio baten biktima sentitzen denarentzako bide bakarra. Bestalde, Julian Assange Wikileaksen sortzaileak 20.000 euroko saria eskaini du, kazetariaren hilketaren gaineko daturen bat ematen duenarentzat.

2017/10/18

Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Portugalgo ministro batek kargua utzi du sute...
Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik

Suteen lehen biktima politikoa da, be...
0:58 min.

Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen

Constança Urbano de Sousa Portugalgo Barne Administrazioko ministroak dimisioa aurkeztu du, udako suteen kudeaketa dela-eta kritika ugari jaso ondoren. Suteek eragindako lehen biktima politikoa da, beraz, Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen. Ministroak gutun baten bidez jakitera eman duenez, suteen epe kritikoa gaindituta, "baldintza guztiak agortu dira" karguan jarraitzeko, azken egunotako suteetan 41 pertsona hil baitira. Iritzi publikoak eta alderdi politiko askok ministroaren jarduna kritikatu dute, ez baitu behar zuen eraginik izan, eta, suteen krisia kudeatzeko modua ikusita, zentsura mozioa aurkezteko mehatxua ere egin diote Costaren Gobernuari.

2017/10/18

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin...
Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabil...
1:19 min.

Hurrengo ostiralean, urriak 20, Pabilioi 6-n izango da

‘Neruda’ izeneko Errezitaldi poetiko musikala zeinudantzarekin hurrengo ostiralean, urriak 20, izango da Pabilioi 6-n, Deustuko Erribera kalea, 47, Bilbo. Ikuskizunak hiru artisten musika eta Txileko ohiko errezeta eta janariei buruzko poesiak nahasten ditu. Izan ere, Pablo Neruda jatorriz Txilekoa zen. Bi ekitaldi izango dira, bata 20:00etan eta bestea 22:00etan. Sarrerak lortzeko erreserba egin beharko da hurrengo estekan: [pabellon6.org/event/neruda](http://pabellon6.org/event/neruda/) zuen datuak jarriz, geroago leihatilan bertan sarrerak hartu eta ordaintzeko.

2017/10/18

Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Iraila 2017
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2017-10-11ko bideoen artxiboa

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente ohia epaituko dute

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presiden...
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente ohia epaituko dute

Diru publikoa bidegabe erabiltzea, pr...
1:40 min.

Diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta administrazio desleiala leporatzen diote Julian Sanchez Alegriari

Julian Sanchez Alegria Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidente ohia epaitzea erabaki du Gasteizko epaitegi batek. Diru publikoa bidegabe erabiltzea, prebarikazioa eta administrazio desleiala leporatzen diote, proiektuak porrot egiten baldin bazuen ere, Miñaoko parkeak Epsilonen egoitza ordaintzea onartu zuelako. Argibideetako epaileak bukatutzat jo du ikerketa. Sanchez Alegriak Epsiloneko proiektuaren gerenteari ezkutuko bermea eman ziola frogatu daitekeela uste du magistratuak. Horrela, mailegua lortu zuen. Epsilonek porrot egin zuen eta diru-kutxa publikoak 16,4 milioi euroko kostuari egin behar izan zion aurre. Miñaoko teknologia parkeko zerbitzu juridikoen txosten bati entzungor egin zion Sanchez Alegriak. Ezkutuko abalak parkearen mugak gainditzen zituela eta Estatuak enpresa bati ematen dion diru-laguntza izan zitekeela ohartarazi zuen txostenak. Europar Batasunak espresuki debekatzen duen formula da. Sanchez Alegriari zortzi urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak, “operazioaren eragozpen guztien berri zuelako eta alde batera utzi zituelako”. Fiskalaren ahotan, horrek “kalte egin zion parkeen ondareari”.

Urriaren 12ko zubiak eguzkia eta ia 30 gradurainoko maximoak dakartza

Urriaren 12ko zubiak eguzkia eta ia 30 gradur...
Urriaren 12ko zubiak eguzkia eta ia 30 gradurainoko maximoak dakartza

Iragarpenaren arabera, azken egunotak...
1:23 min.

Iragarpenaren arabera, azken egunotako eguraldi epel eta atseginak jarraipena izango du ondorengo egunotan ere; hego-haizea ibiliko da, eta tenperatura 25 gradutik gorakoa izango da edonon

Urriaren 12ko zubian (EAEko eta Nafarroako milaka lagunek izango dute horretaz gozatzeko aukera), asteazken honetako arratsaldetik igandera arte, albiste oso onak izango ditugu meteorologiari dagokionez; izan ere, eguraldi-iragarpenaren arabera, eguzkia izango da ondorengo egunotako protagonista. Tenperatura maximoak ere izango ditugu hizpide: Araban, hego-haizearen eraginez, 27-29 graduren bueltan kokatuko dira ostiraletik igandera bitartean. EiTBko meteorologoen taldeak esan duenez, ondorengo egunotan antizikloiaren eraginpean jarraituko dugu, giro egonkorrarekin. Horrek esan nahi du oskarbi egongo dela zerua, hainbat orduan; aukera dago, aldiz, ostegun arratsaldean hodei batzuk sartzeko, ipar-haizea ibiliko baita. Guztiz zehaztu gabe badago ere, gerta liteke, halaber, igandean zerua pixka bat estaliago egotea, eta apur bat ere busti lezake. Maximoak, esan bezala, altuak izango dira, batez ere urteko zein garaitan gaudela kontuan izanik: 22 gradu kostaldean, 24 itsasaldetik apur bat urrunago eta 27 ere Araban, ostegunean; ostiraletik aurrera, berriz, gora egingo dute termometroek, eta 27 gradu izango dira kostaldean eta 27-29º Araban eta barnealdean. Eguraldiaren taldearen arabera, baliteke astelehenean, hilaren 16an, fronte bat iristea; horren ondorioz, udazken-giroa nagusituko litzateke, egun horretatik aurrera.

Puigdemontek independentziaren ondorioak etetea proposatu du, hitz egiteko

Puigdemontek independentziaren ondorioak etet...
Puigdemontek independentziaren ondorioak etetea proposatu du, hitz egiteko

Erreferendum Legea behin-behinean ber...
5:13 min.

Erreferendum Legea behin-behinean bertan behera uztea proposatu du Kataluniako presidenteak, elkarrizketa abiatzeko

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Kataluniaren independentzia deklaratu zuen atzo, urriak 10, baina Erreferendum Legearen ondorioak behin-behinean bertan behera uztea proposatu zuen, elkarrizketa abiatzeko. Halaber, "herriaren mandatua" bere gain hartzen duela adierazi zuen, "Katalunia errepublika independente bihurtzeko". Kataluniako Parlamentuan egin zuen 30 minutu inguruko agerraldian Puigdemont presidenteak adierazi zuenez, Kataluniak estatu independente izateko eta entzuna izateko eskubidea lortu du. Halere, independentzia zuzenean aldarrikatzea saihestu zuen, Espainiako Estatuarekiko tentsioa lasaitzea helburu. Horren esanetan, eskuzabaltasun eta erantzukizun keinu bat da Estatu espainiarrarekin elkarrizketa garai bat irekitzeko itxaropenarekin. Bere hitzaldian, Puigdemontek azken urteetan Katalunian gertatutakoaren errepasoa egin zuen, Auzitegi Konstituzionalak Estatutuaren kontrako epaia eman zuenetik gaur arte. Gainera, urriaren 1eko polizia-kargak gaitzetsi zituen. Horren hitzetan, orduko irudiak "betiko gordeta geldituko dira" katalanen memorian. "Ez dugu ezer Espainiaren eta espainiarren kontra, alderantziz, elkar ulertu nahi dugu, gure arteko harremanak ez baitu funtzionatzen. Konstituzioa marko demokratikoa da, baina bada demokraziarik Konstituziotik harago", esan zuen Puigdemontek Espainiako herritarrei zuzenduta. Parlamentuko saioa bukatutakoan, Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidenteak, Carme Forcadell Parlamentuko presidenteak eta JxSiko eta CUPeko diputatuek independentzia deklarazioa sinatu zuten. Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak hitz gogorrak egin zituen Generalitateko presidentearen kontra, eta legezkotasunera itzuli gabe bitartekaritza inposatu nahi izatea egotzi zion. Azpimarratu duenez, elkarrizketa legearen barruan eta joko-arauak errespetatuz egin behar da. CUPeko diputatuak azpimarratu zuen ez diotela uko egingo Kataluniako Errepublika independentea aldarrikatzeari, eta Puigdemonten adierazpena kritikatu zuen: "Ezin dugu bertan behera utzi bi milioi herritarren borondatea". Independentziaren ondorioak ezin daitezke behin-behinean eten, are gutxiago Espainiako Gobernuarekin negoziatzeko. Alabaina, eskubide guztiak, autodeterminaziorako eskubidea tartean, aintzat hartzen duen solaskide batekin soilik hitz egin daitekeela ohartarazi zuen. Junts pel Si taldeko presidentea PSC eta Catalunya Si Que es Pot (CSQEP) alderdiei zuzendu zitzaien, Puigdemontek elkarrizketarako egin zuen deiarekin bat egin dezatela eskatzeko. Bestalde, Ciudadanoseko buruzagiak esan zuen Puigdemontek Kataluniako autonomia eta Parlamentua arriskuan jarri dituela independentzia prozesuarekin. Era berean, epekako independentzia deklarazioa egin izana salatu zuen. PSCren aldetik, aldiz, alderdiko idazkariak nabarmendu zuen Puigdemontek ez duela independentzia deklaraziorik egin, eta, beraz, ezinezkoa dela independentziaren ondorioak aldi baterako bertan behera uztea. Generalitateko presidentearen agerraldiak nahasmena eragitea kritikatu zuen. Gainera, egoera honek Kataluniako herritarrei eta enpresei ezinegona eragin diela salatu zuen. Urriaren 1ekoa ez zela erreferenduma izan ere adierazi zuen. "% 38,47k ez du Kataluniako herria ordezkatzen, eta gutxiengoa ezin daiteke gehiengoaren gainetik egon", erantsi zuen. PPko buruzagiaren hitzetan, Katalunia ez da inoiz herrialde independentea izango, Puigdemont gauzak nahasi nahian dabilen arren. Puigdemontek egindako adierazpena ez da argia izan. 30.000 pertsona inguru bildu ziren Kataluniako Parlamentuko kanpoaldean, bertan jarrita zeuden bi pantaila handien bidez Carles Puigdemont presidenteak barruan egin duen agerraldia zuzenean jarraitzeko asmoz. Gehienak Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Cultural elkarteek deituta bertaratu ziren, saioan aldebakarreko independentzia adierazpena egingo zutelakoan. Puigdemontek Katalunia errepublika independente bihurtzeko herriaren mandatua bere gain hartzen duela adierazi zuenean, bertan bildutakoek txalo eta oihu artean hartu zuten, pozarren. Alabaina, jarraian, independentzia deklarazioaren ondorioak bertan behera uztearen aldeko apustua egin zuenean, batzuek txistu egin zuten, eta isiltasuna nagusitu zen ondoren. Puigdemonten hitzaldia amaitutakoan, ehunka pertsonak 'etsita' alde egin zuten Kataluniako Parlamentuko inguruetatik, independentziaren adierazpena atzo bertatik indarrean egotea espero baitzuten.

Barcenasek, Matok eta PPk absoluzioa eskatu dute

Barcenasek, Matok eta PPk absoluzioa eskatu d...
Barcenasek, Matok eta PPk absoluzioa eskatu dute

Abokatuek behin betiko ondorioak azal...
1:57 min.

Abokatuek behin betiko ondorioak azaldu dituzte Auzitegi Nazionalean, eta horietariko hiruk soilik egin dute bat Fiskaltzarekin

Gurtel auziko epaiketan absoluzioa eskatu du gaur Luis Barcenas PPko altxorzain ohiak, gainerako 36 akusatuen gehiengoak egin bezala, eta Ana Mato Osasun ministro ohiak eta Alderdi Popularrak erantzukizun zibila ukatu dute. Abokatuek behin betiko ondorioak azaldu dituzte Auzitegi Nazionalean, eta horietariko hiruk soilik egin dute bat Fiskaltzarekin: Jacobo Gordon enpresaburuak, Roberto Fernandez Pozuelo de Alarcon udalerriko zinegotzi ohiak eta Alfonso Garcia-Pozuelo eraikitzaileak. Izan ere, gertakariak aitortu ondoren, zigor-eskaera murriztu zien fiskalak, eta, horrenbestez, ez dituzte espetxera bidaliko. Francisco Correa Gurtel sarearen ustezko buruari 125 urteko kartzela-zigorra ezartzea eskatu du Fiskaltzak. Barcenasi, ostera, 42 urtetik 39ra murriztu zion zigor-eskaera astelehenean, eta Ana Matoren eta PPren erantzukizun zibila baieztatu zuen fiskalak. Hori dela eta, 28.468 euro eskatu zizkion ministro ohiari, eta 328.440 euro, Alderdi Popularrari. Defentsak, aldiz, aurka agertu dira.

Gizon bat atxilotu dute Sestaon haur pornografia egotzita

Gizon bat atxilotu dute Sestaon haur pornogra...
Gizon bat atxilotu dute Sestaon haur pornografia egotzita

Operazio horretan ere, beste hiru giz...
0:50 min.

Operazio horretan ere, beste hiru gizon atxilotu dituzte, Santa Polan eta Madrilen

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Sestaon (Bizkaia) sakelako telefonoan haur pornografia edukitzea eta Interneten zabaltzea egotzita. Operazio horretan ere, beste hiru gizon atxilotu dituzte, Santa Polan (Alacant) bat eta Madrilen bi, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Zerbitzu teknologikoen konpainia batek Polizia Nazionalari egindako ohartarazpenari esker abiatu zen operazioa. Antza, Espainian haur pornografia gordetzeko eta Interneten zabaltzeko erabiltzen zuten atxilotuek konpainia horren zerbitzariak. Hainbat ikerketaren ostean, Poliziak lau gizon identifikatu zituen eta legez kontrako jarduera bat egotzi zien.

Kalte arinak eragin ditu Txilen 6,3 graduko lurrikara batek

Kalte arinak eragin ditu Txilen 6,3 graduko l...
Kalte arinak eragin ditu Txilen 6,3 graduko lurrikara batek

Sismoak Aricatik 56 bat kilometrora i...
1:04 min.

Sismoak Aricatik 56 bat kilometrora izan du epizentroa, eta 99 kilometrora hipozentroa

Ritcher eskalan 6,3 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Txileko iparraldea astindu du atzo, urriaren 10ean, herrialdeko Sismologia Zentro Nazionalak jakinarazi duenez. Lurrikarak kalte arinak eragin ditu Txileko errepide nagusi baten tarte batean. Halaber, herritarren urduritasun krisi ugari jaso dira bertoko ospitaleetan. Sismoa hango 03:32ean izan dan (06:32 GMT) eta epizentroa Aricatik 56 bat kilometrora kokatu da, Peruko mugatik hurbil. Halaber, epizentroa 99 kilometroko sakoneran izan du lurrikarak. Gainera, dardara horren ondoren, beste erreplika batzuk izan dira, askoz ere arinagoak: 3,3; 3,7 eta 4,4; 4,8 eta 3,5ekoak, hain zuzen.