Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Txiki Muñoz: 'Navalek jarrai lezake baina bere finantzaketa ziurtatzea behar du'

ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, ontziola pribatizatzea erabaki zen egunean "proiekturako erloju-bonba bat" jarri zen "inbertsio handiak behar dituelako".

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, Navalek "lan-karga du" eta "ez luke arazorik izango jarraitzeko", baina "bere finantzaketa ziurtatu behar du". Ontziola pribatizatzea erabaki zen egunean "proiekturako erloju-bonba bat" jarri zen "inbertsio handiak behar dituelako", gaineratu du. Onda Vasca irrati katean jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak La Naval ontziolari jarraitutasuna emateko izango duten "inplikazio gradua" ez duela ezagutzen esan du.

Sestaoko ontziolak "lan-karga du" eta "ez luke arazorik izango jarraitzeko", baina "finantzaketa ziurtatu behar du" horretarako, "eraikuntza garrantzitsuak" egiteko pentsatuta baitago; hortaz, "finantzaketa-maila bat beharrezkoa da proiektuak bideragarriak izan daitezen".

Gobernu sozialista batek Naval pribatizatzea erabaki zuenean, "bazekiten zertan ari ziren", esan du Muñozek; izan ere, "tresneria militarrarekin zerikusia zuten ontziolak publikotzat jo ziren".

PSG taldeko zortzi zale zigortu dituzte Bilbon 2011n izandako istiluengatik

Zigorrak eten du Auzitegiak, delitu gehiago ez egiteko baldintzarekin. Dena dela, istiluetan zauritutako lau lagunei kalte-ordaina eman beharko diete jarraitzaile frantsesek.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hainbat hilabetetako zigorra ezarri die Paris Saint Germain (PSG) talde frantseseko zortzi jarraitzaileri Bilbon, 2011n, izandako istilu larriengatik. Zigorrak etetea erabaki du Auzitegiak, delitu gehiago ez egiteko baldintzarekin. Dena dela, istiluetan zauritutako lau pertsonari kalte-ordaina pagatu beharko diete.

Gertakariak 2011ko irailaren 29an jazo ziren, Areiltza Doktorearen Zumarkalean, Athletic eta PSG taldeen Europa Ligako partida hasi baino lehen. Bost lagun zauritu ziren, horietako bat larri; eta kalte izan ziren hainbat tabernatan.

Zortzi jarraitzaileen aurkako epaiketa ekainean egin zuten. Akusatuek akordioa lortu zuten Fiskaltzarekin, eta horren emaitza da gaur kaleratu den epaia.

Desordena publikoa, lesioak, kalteak eta agintaritzako agentearen kontrako atentatua egotzi diete, baina zigor-etetea ezarri du Auzitegiak, akusatuek delitu gehiago egingo ez dutela eta biktimei kalte-ordainak emango dizkieten baldintzarekin.

Zauritutako lau pertsonei kalte-ordaina pagatu beharko diete jarraitzaileek. Handiena, 164.000 eurokoa, burezurreko traumatismo larria eta haustura izan zuen gazteak jasoko du. 209 egun eman zituen bajan. Bigarren handiena, 8.874 eurokoa, bajan 153 egun eman zituenari ordaindu beharko diote. Horrez gain, kalte-ordaina jasoko dute tabernan kalteak izan zituen ostalari batek, ertzain batek eta Osakidetzak (Basurtuko Ospitaleak zauritutakoak artatu zituen).

Gizon batek bi alabak hil ditu Castellon

Ustezko hiltzaileak, 48 urtekoak, bere buruaz beste egin du gero. Neskatoak, 3 eta 6 urtekoak, aitaren etxean zeuden; ama ez da han bizi.

Gizon batek bere bi alabak, 3 eta 6 urtekoak, labanaz hil ditu bart Castellon, eta ondoren, bere buruaz beste egin du, osasun iturriek jakinarazi dutenez.

Hilketa 05:30ean jazo da aitak Rio Adra kalean zuen etxebizitzan. Gizonak 48 urte zituen, eta ez zen bikotekidearekin bizi.

Iturri berberen arabera, umeen ama eta amama beste etxebizitza batean bizi dira, eta ospitalera eraman dituzte arreta psikologikoa emateko.

Italiak asilo politikoa lortzeko baldintzak gogortu ditu

Aurrerantzean zailagoa izango da asiloa lortzea eta errazagoa, ostera, migratzaileak kanporatzea. Italiako Parlamentuak 60 eguneko epea du orain dekretua berresteko.

Immigrazioaren kontrako neurrien baitan, Italiako Gobernuak errefuxiatuei asilo politikoa emateko baldintzak gogortu ditu dekretu bidez. Matteo Salvini Italiako Barne ministro eta Liga alderdi ultra eskuindarreko buru denak bultzatutako dekretua izan da. Aurrez, Italiak Mediterraneo itsasoan erreskatatutako migratzaileez beteriko ontziei portuak itxi zizkien.

"Italia seguruago bat lortzeko aurrerapauso bat da", adierazi du Salvinik bere Twitter kontuan. Liga alderdiak eta 5 Izarren Mugimenduak osatutako koalizioak agintzen du Italian eta Salviniren alderdiak legez kanpoko egoeran dauden ehunka mila migratzaile kanporatzea hitzeman du.

Dekretuak asilo politiko kasuak mugatu nahi ditu. "Noizean behin erabili beharko litzateke", azpimarratu du Giuseppe Conte lehen ministroak kazetariei egindako adierazpenetan.

Asilo baldintzak gogortzeaz gain, Italiak 90 egunetik 180ra igo du migratzaileen gehienezko atxiloaldia. Aurrerantzean, migratzaileak kanporatu ahal izateko prozedura gauzatzeko denbora gehiago izango du.

Gainera, asiloa dutenek edo lortzeko bidean daudenek beren babesa galduko dute delitu jakinen bat eginez gero. Gobernuak babesa galtzea ekarriko lukeen delitu zerrenda zabaldu du.

Sergio Mattarella Italiako presidentearen bulegoko iturriek azaldu dutenez, litekeena da dekretuaren zati batzuk Konstituzioaren aurkakoak izatea.

Italiako Parlamentuak 60 eguneko epea du orain dekretua berresteko.

Txiki Muñoz:

Txiki Muñoz: 'Navalek jarrai lezake baina ber...
Txiki Muñoz: 'Navalek jarrai lezake baina bere finantzaketa ziurtatzea behar du'

ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, o...
1:33 min.

ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, ontziola pribatizatzea erabaki zen egunean "proiekturako erloju-bonba bat" jarri zen "inbertsio handiak behar dituelako".

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, Navalek "lan-karga du" eta "ez luke arazorik izango jarraitzeko", baina "bere finantzaketa ziurtatu behar du". Ontziola pribatizatzea erabaki zen egunean "proiekturako erloju-bonba bat" jarri zen "inbertsio handiak behar dituelako", gaineratu du. Onda Vasca irrati katean jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak La Naval ontziolari jarraitutasuna emateko izango duten "inplikazio gradua" ez duela ezagutzen esan du. Sestaoko ontziolak "lan-karga du" eta "ez luke arazorik izango jarraitzeko", baina "finantzaketa ziurtatu behar du" horretarako, "eraikuntza garrantzitsuak" egiteko pentsatuta baitago; hortaz, "finantzaketa-maila bat beharrezkoa da proiektuak bideragarriak izan daitezen". Gobernu sozialista batek Naval pribatizatzea erabaki zuenean, "bazekiten zertan ari ziren", esan du Muñozek; izan ere, "tresneria militarrarekin zerikusia zuten ontziolak publikotzat jo ziren".

2018/09/25

PSG taldeko zortzi zale zigortu dituzte Bilbon 2011n izandako istiluengatik

PSG taldeko zortzi zale zigortu dituzte Bilbo...
PSG taldeko zortzi zale zigortu dituzte Bilbon 2011n izandako istiluengatik

Zigorrak eten du Auzitegiak, delitu g...
2:09 min.

Zigorrak eten du Auzitegiak, delitu gehiago ez egiteko baldintzarekin. Dena dela, istiluetan zauritutako lau lagunei kalte-ordaina eman beharko diete jarraitzaile frantsesek.

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hainbat hilabetetako zigorra ezarri die Paris Saint Germain (PSG) talde frantseseko zortzi jarraitzaileri Bilbon, 2011n, izandako istilu larriengatik. Zigorrak etetea erabaki du Auzitegiak, delitu gehiago ez egiteko baldintzarekin. Dena dela, istiluetan zauritutako lau pertsonari kalte-ordaina pagatu beharko diete. Gertakariak 2011ko irailaren 29an jazo ziren, Areiltza Doktorearen Zumarkalean, Athletic eta PSG taldeen Europa Ligako partida hasi baino lehen. Bost lagun zauritu ziren, horietako bat larri; eta kalte izan ziren hainbat tabernatan. Zortzi jarraitzaileen aurkako epaiketa ekainean egin zuten. Akusatuek akordioa lortu zuten Fiskaltzarekin, eta horren emaitza da gaur kaleratu den epaia. Desordena publikoa, lesioak, kalteak eta agintaritzako agentearen kontrako atentatua egotzi diete, baina zigor-etetea ezarri du Auzitegiak, akusatuek delitu gehiago egingo ez dutela eta biktimei kalte-ordainak emango dizkieten baldintzarekin. Zauritutako lau pertsonei kalte-ordaina pagatu beharko diete jarraitzaileek. Handiena, 164.000 eurokoa, burezurreko traumatismo larria eta haustura izan zuen gazteak jasoko du. 209 egun eman zituen bajan. Bigarren handiena, 8.874 eurokoa, bajan 153 egun eman zituenari ordaindu beharko diote. Horrez gain, kalte-ordaina jasoko dute tabernan kalteak izan zituen ostalari batek, ertzain batek eta Osakidetzak (Basurtuko Ospitaleak zauritutakoak artatu zituen).

2018/09/25

Gizon batek bi alabak hil ditu Castellon

Gizon batek bi alabak hil ditu Castellon...
Gizon batek bi alabak hil ditu Castellon

Ustezko hiltzaileak, 48 urtekoak, ber...
0:50 min.

Ustezko hiltzaileak, 48 urtekoak, bere buruaz beste egin du gero. Neskatoak, 3 eta 6 urtekoak, aitaren etxean zeuden; ama ez da han bizi.

Gizon batek bere bi alabak, 3 eta 6 urtekoak, labanaz hil ditu bart Castellon, eta ondoren, bere buruaz beste egin du, osasun iturriek jakinarazi dutenez. Hilketa 05:30ean jazo da aitak Rio Adra kalean zuen etxebizitzan. Gizonak 48 urte zituen, eta ez zen bikotekidearekin bizi. Iturri berberen arabera, umeen ama eta amama beste etxebizitza batean bizi dira, eta ospitalera eraman dituzte arreta psikologikoa emateko.

2018/09/25

Italiak asilo politikoa lortzeko baldintzak gogortu ditu

Italiak asilo politikoa lortzeko baldintzak g...
Italiak asilo politikoa lortzeko baldintzak gogortu ditu

Aurrerantzean zailagoa izango da asil...
2:39 min.

Aurrerantzean zailagoa izango da asiloa lortzea eta errazagoa, ostera, migratzaileak kanporatzea. Italiako Parlamentuak 60 eguneko epea du orain dekretua berresteko.

Immigrazioaren kontrako neurrien baitan, Italiako Gobernuak errefuxiatuei asilo politikoa emateko baldintzak gogortu ditu dekretu bidez. Matteo Salvini Italiako Barne ministro eta Liga alderdi ultra eskuindarreko buru denak bultzatutako dekretua izan da. Aurrez, Italiak Mediterraneo itsasoan erreskatatutako migratzaileez beteriko ontziei portuak itxi zizkien. "Italia seguruago bat lortzeko aurrerapauso bat da", adierazi du Salvinik bere Twitter kontuan. Liga alderdiak eta 5 Izarren Mugimenduak osatutako koalizioak agintzen du Italian eta Salviniren alderdiak legez kanpoko egoeran dauden ehunka mila migratzaile kanporatzea hitzeman du. Dekretuak asilo politiko kasuak mugatu nahi ditu. "Noizean behin erabili beharko litzateke", azpimarratu du Giuseppe Conte lehen ministroak kazetariei egindako adierazpenetan. Asilo baldintzak gogortzeaz gain, Italiak 90 egunetik 180ra igo du migratzaileen gehienezko atxiloaldia. Aurrerantzean, migratzaileak kanporatu ahal izateko prozedura gauzatzeko denbora gehiago izango du. Gainera, asiloa dutenek edo lortzeko bidean daudenek beren babesa galduko dute delitu jakinen bat eginez gero. Gobernuak babesa galtzea ekarriko lukeen delitu zerrenda zabaldu du. Sergio Mattarella Italiako presidentearen bulegoko iturriek azaldu dutenez, litekeena da dekretuaren zati batzuk Konstituzioaren aurkakoak izatea. Italiako Parlamentuak 60 eguneko epea du orain dekretua berresteko.

2018/09/25

Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Abuztua 2018
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2017-10-23ko bideoen artxiboa

Foro aurrekoaren inskripzioa

Foro aurrekoaren inskripzioa ...
Foro aurrekoaren inskripzioa

Gasteizen eta Bilbon urriaren 21 eta ...
1:29 min.

Gasteizen eta Bilbon urriaren 21 eta 28an izango dira

Con motivo del próximo III Foro de Movimiento Asociativo de Personas Sordas de Euskadi y II Edición de los Premios Fernando Pascual Amorrortu que tendrá lugar el próximo 18 de noviembre en Vitoria-Gasteiz, tendrán lugar dos PreForos. El primero de ellos, el de Vitoria, tuvo lugar el pasado sábado 21 de octubre y el encuentro fue muy constructivo y enriquecedor. Aún queda de celebrarse el Preforo de Bilbao que tendrá lugar este sábado 28 de octubre en el Salón de Actos de Bolunta. Para controlar el aforo habrá que inscribirse antes del viernes 27 de octubre. El formulario de inscripción en el siguiente enlace: [euskal-gorrak.org >PDF](http://www.euskal-gorrak.org/inscrPreforo/formularioINSCRP.pdf) A continuación, podéis ver las fotos y vídeos del Preforo del pasado sábado en Vitoria.