Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-10-31ko bideoen artxiboa

CELeko langileek giza-katea egin dute bideragarritasun plan bat eskatzeko

CELeko langileek giza-katea egin dute biderag...
CELeko langileek giza-katea egin dute bideragarritasun plan bat eskatzeko

Goizeko 10:00etan irten dira Spriren ...
1:17 min.

Goizeko 10:00etan irten dira Spriren egoitza aurretik eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren aurrean amaitu dute protesta. Instituzoen inplikazioa eta lanpostuak mantentzea nahi dute

CEL Taldeko langileek giza-katea egin dute astelehen goizean Bilbon bideragarritasun plan bat eta lanpostuak nahiz lan baldintzak mantentzea eskatzeko. Mobilizazioa 10:00etan abiatu da Spriren egoitzatik, Bizkaia Plazatik, eta Bizkaiko Diputazio paretik igarota, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzaren aurrean amaitu da, Gran Vian. Mobilizazio berri honekin, enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik kinka larrian dagoela salatu dute eta bideragarritasun plan bat eskatu dute. Era berean, instituzioak argi eta garbi inplikatu daitezela galdegiten jarraituko dutela esan dute, euren erantzunkizuna dela eta, irtenbidearen zati izan behar baitute. Hala, Enkarterrietako alkateei dei egin diete horiek ere behar diren administrazioei presioa egin diezaieten irtenbide errealak mahaigaineratu ditzaten. Euren iritziz, ez Bizkaiko Diputazioa ez Eusko Jaurlaritza ez dira ezertara konprometitzen ari.

Gazte bat erreskatatu dute prentsara zeramaten edukiontzi batetik

Gazte bat erreskatatu dute prentsara zeramate...
Gazte bat erreskatatu dute prentsara zeramaten edukiontzi batetik

Kartoia birziklatzeko edukiontzi bate...
1:41 min.

Kartoia birziklatzeko edukiontzi baten barruan zegoen 16 urteko gaztea. Galdakaoko Ospitalera eraman dute gaur goizean, baina ez dago larri

16 urteko gazte bat erreskatatu dute gaur, asteartea, goizean, prentsara zeramaten edukiontzi batetik. Papera eta kartoia birziklatzeko edukiontzi baten barruan omen zegoen gaztea. Antza denez, gertaera Zornotzako (Bizkaia) Boroa Industrialdean dagoen birziklatze enpresa batean jazo da, 07:30 inguruan. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman dute, baina ez dago larri. Bestalde, gazte zein edukiontzitan, zein herrietakoan, sartu zen eta zergatik argitzeko lanean ari dira.

Gipuzkoako Kultura Bonuen kanpaina abenduaren 4an hasiko da

Gipuzkoako Kultura Bonuen kanpaina abenduaren...
Gipuzkoako Kultura Bonuen kanpaina abenduaren 4an hasiko da

Euskarazko produktuek 12 euroko lagun...
1:53 min.

Euskarazko produktuek 12 euroko laguntza izango dute, eta gainerako hizkuntzetakoek, 8 eurokoa

Gipuzkoako Aldundiaren Kultura Bonuaren kanpaina berria abenduaren 4an hasiko da, eta euskarazko produktuek 12 euroko laguntza izango dute, eta gainerako hizkuntzetakoek 8 eurokoa. Kultura diputatuak eta Kultura zuzendariak aurkeztu dituzte kanpaina berriaren berrikuntzak, eta 85.000 euro bideratu dituztela jakinarazi dute. Bi bonu mota egongo dira aurten, bat euskarazko liburuak, diskoak eta DVDak erosteko, eta beste bat gainerako hizkuntzetarako. Hala, Aldundiak 8.854 bonu jarriko ditu herritarren esku, eta horietako 3.542 izango dira euskarazko produktuentzat, normalean euskarazko gutxiago saltzen direlako. Erdarazko bonuak gehiago direnez, horietan txikiagoa izango da deskontua. Hala, bonuak 20 euroko kostua izango du, baina 12 euroko merkatzea eskainiko du euskarazko produktuetan, eta 8koa erdarazkoetan. Bonuak urtarrilaren 15era arte erabili ahal izango dira, eta liburuak, musika eta pelikulak saltzen dituen dendetan eskuratuko dira. Kanpainarekin bat egiteko azaroaren 11ra arteko epea dute dendek. 50 bat dendak bat egitea espero dute.

Guardia Zibila Mossoen egoitzan eta hainbat komisariatan sartu da U-1agatik

Guardia Zibila Mossoen egoitzan eta hainbat k...
Guardia Zibila Mossoen egoitzan eta hainbat komisariatan sartu da U-1agatik

Agenteak Kataluniako Poliziaren komis...
2:28 min.

Agenteak Kataluniako Poliziaren komisaria nagusietan sartu dira informazio bila, erreferendum eguneko grabazioen bila

Guardia Zibila Egara gunean sartu da, alegia, Esquadra Mossoen egoitza nagusian, baita Kataluniako Poliziaren komisaria nagusietan ere; Bartzelonan, Gironan, Manresan, Sant Feliu de Llobregaten eta Granollersen, hain zuzen ere. Urriaren 1eko erreferendumaren inguruko komunikazioak topatzeko sartu omen dira egoitza horietara. Mossoek urriaren 1ean aginte-gelarekin izan zituzten barneko komunikazioen bila ibili dira agenteak; erreferenduma Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen, eta Kataluniako Auzitegi Nagusiak, bozketa ekiditea xede, Mossoei zuzendutako agindua eman zuen. Guardia Zibila bera Generalitatearen Telekomunikazio eta Informazioaren Teknologien Zentrora joan ziren urriaren 20an, epailearen agindu batekin. Esquadra Mossoen Lleidako agintari baten mezu elektronikoak bereganatu nahi zituzten; urriaren 1ean bozketa ekiditeko hartutako segurtasun-neurriekin harremana zutenak. Urriaren 1ean Esquadra Mossoek egindako lanaren ikerketaren barruan, Guardia Zibilak beste operazio bat ere egin zuen. Urriaren 17an, Generalitateak Reusen (Tarragona) duen 112 larrialdietarako zerbitzuaren egoitza nagusian sartu ziren agenteak; Tarragonako eta Ebroko Lurretako polizia-eskualdeetako barne-komunikazioak eskuratu nahi zituzten. Auzitegi Nazionala, Kataluniako Auzitegi Nagusia eta Kataluniako hogei epaitegi baino gehiago ari dira ikertzen Esquadra Mossoek urriaren 1ean egindakoa, azken horien jokabidea argitzeko. Kataluniako Parlamentuak joan den asteko ostiralean independentzia aldarrikatu ostean, Espainiako Gobernuak Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu du, hauteskundeak deitu ditu abenduaren 21erako, Kataluniako Gobernuko kideak kargugabetu ditu eta bere gain hartu du Esquadra Mossoen kontrola. Josep Lluis Trapero orain arteko burua ere kargugabetu dute.

A21eko hauteskundeak errepublika berresteko baliatzea proposatu du ANCk

A21eko hauteskundeak errepublika berresteko b...
A21eko hauteskundeak errepublika berresteko baliatzea proposatu du ANCk

Erakundearen esanetan, 'ukaezina izan...
1:43 min.

Erakundearen esanetan, 'ukaezina izango den garaipena' lortzea da berehalako helburua. Halaber, alderdien eta erakundeen mahaia deitu du estrategia bateratua eztabaidatzeko

Espainiako Gobernuak abenduaren 21erako Katalunian deitu dituen hauteskundeak garaipen ukaezina lortzeko baliatzea proposatu du Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC), "Kataluniako errepublika berresteko, Trantsizio legea eta prozesu konstituziogilea aktibatzeko eta Kataluniako herriaren ordezkari legitimoen burujabetza lehengoratzeko". Kataluniako Asanblea Nazionalak bilera egin zuen atzo, eta batzar horretan ostirala baino lehen alderdien eta erakundeen mahaia deitzea erabaki zuen abenduaren 21eko hauteskundeei begira estrategia bateratua eztabaidatzeko. ANCren esanetan, hauteskundeak ez dira guztiz demokratikoak Espainiako Gobernuak legearen kontra deitu dituelako eta Poliziaren eta Guardia Zibilaren presentziak botoa hertsatu dezakeelako. Halaber, Jordi Sànchez eta Jordi Cuixart, hurrenez hurren, ANCko eta Omnium Culturaleko presidenteak berehala aske uztea eskatu du. Kataluniako errepublika soilik aitortzen duela azpimarratu du Kataluniako Asanblea Nazionalak, eta errepublikaren eraikuntzan lanean jarraituko duela gaineratu du, kaletik eta mobilizazioak eginez.

Dirurik gabeko europarrei Erresuma Batutik joateko eskatu die Gobernuak

Dirurik gabeko europarrei Erresuma Batutik jo...
Dirurik gabeko europarrei Erresuma Batutik joateko eskatu die Gobernuak

The Observer egunkariak publiko egin ...
1:44 min.

The Observer egunkariak publiko egin du errumaniar batek jaso duen gutuna. Barne Ministerioak bere herrialdera itzultzea edo Europar Batasuneko beste batera joatea gomendatzen dio

The Observer egunkariak igande honetan jakitera eman duenez, Erresuma Batuko Barne Ministerioak gutunak bidali dizkie han bizi diren dirurik gabeko Europar Batasuneko herritarrei, "kale gorrian gera ez daitezen". Errumaniako herritar batek jaso duen gutuna zabaldu du egunkarik. Idatzian, Europar Batasuneko herriren batera joatea pentsatzeko eskatzen diote. Gizon hori atxilotze zentro batean dago eta larrialdiko etxebizitza bat eskatu zuen behin-behineko askatasuna lortzeko, baina ezezkoa eman zioten. "Kale gorrian geratzea saihestu ahal izango zenuke Errumaniara bueltatuko bazina, edo Europar Batasuneko beste herrialderen batera joango bazin, han Giza Eskubideen Europako Hitzarmenak aurreikusten dituen eskubide guztien jabe izango zara" dio eskutitzak. Egunkariaren arabera, Erresuma Batuak 5.301 herritar komunitario deportatu zituen 2016ko ekainetik 2017ko ekainera; inoizko daturik altuena. Bail for Immingration Detainees (BiD) erakundeko zuzendariak kritikatu egin du britainiar funtzionarioek horrela jokatzea orain, Britania Handiak oraindik Europar Batasuna utzi ez duenean.

Etxean giltzapetu dute Trumpen kanpainaren burua,

Etxean giltzapetu dute Trumpen kanpainaren bu...
Etxean giltzapetu dute Trumpen kanpainaren burua, 'konspirazioa' leporatuta

Paul Manafortek eta Rick Gatesek ezin...
2:21 min.

Paul Manafortek eta Rick Gatesek ezin izango dute beren etxeetatik atera. Donal Trumpek Errusiarekin 'inolako konspiraziorik' egon denik ukatu du

Paul Manafort Donald Trumpen kanpainaren arduraduna eta bere bazkide ohi Rick Gates etxean giltzapetu ditu Estatu Batuetako epaile batek. "Estatu Batuen aurka konspiratzea" leporatzen diete, beste karguren artean, 2016ko hauteskundeetan Errusiaren ustezko esku-sartzeari buruzko ikerketan. Biak aurkeztu dira FBIren aurrean, eta hamabi karguetan ez errudunak agertu dira. Ezin izango dute etxerik irten, ez bada epaitegietan aurkezteko, abokatuekin biltzeko, medikuarengana joateko edo erlijio-jarduetara joateko. Manafortek 10 milioi dolarreko fidantza oraindu beharko du baldintzak betetzen ez baditu, eta Gatesek, bost milioi dolarrekoa. Ikerketak Mosku eta Trumpen taldearen arteko kontaktuak ikertzen ditu. Estatu Batuetako justiziarentzat, harreman horrek hamabi kargu ekartzen ditu: "Estatu Batuaren aurka konspiratzea" eta "dirua zuritzeko konspiratzea", "adierazpen faltsuak eta engainagarriak" eta atzerriko banku-kontuen inguruko informazioa ez aurkeztzea. Uztailean sarekada egin zuen FBIk Manaforten etxean. Ikertzaileen arabera, errepublikanoen kanpaina zuzendu baino lehen, Manafortek aberats batentzat lan egin zuen Errusiako gobernuari mesede egiteko helburuarekin, eta negozio irregularrak egin zituen Ukrainiako errusiazaleekin. Estatu Batuetako presidenteak Errusiarekin "inolako konspiraziorik" egon denik ukatu du, gogorarazi du bere kanpainaren arduraduaren kontrako karguak "duela urteetaoak direla, Paul Manafort Trumpen kanpainako kidea izan baino lehenagokoak", eta demokratak ikertzea eskatu du.