Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-10ko bideoen artxiboa

Portugaleten ama hil zuen gizona errudun jo du epaimahaiak

Portugaleten ama hil zuen gizona errudun jo d...
Portugaleten ama hil zuen gizona errudun jo du epaimahaiak

Herri-epaimahaiak aho batez hartu du ...
1:58 min.

Herri-epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Zigortuak errealitatea ongi ulertzeko gaitasunik ez zuela frogatutzat jo du, baina asaldura larria ez zela gaineratu du

Portugaleten (Bizkaia), iragan urtarrilean, ama hil zuen gizonaerrudun jo du herri-epaimahaiak aho batez. Zigortuak errealitatea ongi ulertzeko gaitasunik ez zuela frogatutzat jo du, baina asaldura larria ez zela erantsi du. Gertakariak urtarrilaren 6an jazo ziren. Zigortuak labankada bat bularrean eman zion 93 urteko amari Portugaleteko etxean. Biktimak Alzheimerra zuen. Hala ere, hilketaren berri lau egun geroago eman zuten, gizona bere buruaz beste egiten saiatu zenean. Ama-hilketa frogatutzat jo du epaimahaiak. Akusatuak ez du sekula ukatu, beti onartu du. Toxikomaniak errealitatea ulertzeko gaitasuna erasaten ziola onartu du epaimahaiak; izan ere, kokaina eta alkohola kontsumitu eta depresioa zuen erasotzaileak. Hala ere, epaimahaiak ez dio salbuesle osoa eman, gaitasunen asaldura larria ez zela iritzita. Epaia irakurri ondoren, fiskalak kartzela eskaera murriztu du, 21 urtetik 15era. Defentsak hasiera batean absoluzioa eskatu zuen salbueslea osorik kontuan hartuz, baina 8 urteko espetxe-zigorra edo aldizkako azterketekin ospitale psikiatriko batean gehienez 10 urte igarotzea eskatu du orain.

‘Bono Denda’ kanpaina bueltan da Araban

‘Bono Denda’ kanpaina bueltan da Araban...
‘Bono Denda’ kanpaina bueltan da Araban

Bi bonu batera erabili daitezke erosk...
2:36 min.

Bi bonu batera erabili daitezke eroskera berean eta establezimenduen gainerako promozioekin bateragarriak dira

Aenkomer Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak biltzen dituen elkarteak ‘Bono Denda’ kanpainaren hirugarren edizioa antolatu du. Azaroaren 9tik urtarrilaren 13ra, 50 euroko balioa duten 1.650 bonu eskainiko ditu lurralde horretako 100 denda baino gehiagotan gastatzeko. Edurne Parro Aenkomer elkarteko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu du kanpaina prentsaurreko batean, Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuarekin eta Nerea Melgosa Gasteizko Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotziarekin. Bonuak 40 euro ordainduta lor daitezke eta 50 euroko erosketa egiteko aukera izango du kontsumitzaileak, horrekin 10 euroko etekina lortuz. Gainera, bi bonu batera erabili ahal izango dira erosketa berean, eta atxikita dauden establezimenduen gainerako promozioekin bateragarriak izango dira (beherapenekin, esaterako). “Helburua dendek eskaintzen dituzten deskontu kanpainak erakargarriagoak egitea da”, adierazi du Parrok. Bestalde, ez du baztertu hurrengo asteetan ekimenari denda gehiago batzea. Askotariko produktuak saltzen dituzten establezimenduek egin dute bat kanpainarekin: janariak, jantziak, oinetakoak, osagarriak, aisialdia eta kultura, kirolak, bitxiak, etxeko gauzak, loreak, botikak eta zerbitzuak. Gonzalezek, bere aldetik, krisi ekonomikoak eta erosketa ohitura berriek Arabako merkataritza sektorean eragin txarra izan dutela adierazi du, eta “hazkunde motela” hasi dela, baina erakundeek sektore horri laguntzen jarraitu behar dutela eta sentsibilizazio eta promozio kanpaina gehiago egingo dituztela gaineratu du. Melgosak kanpaina hauen garrantzia azpimarratu du. “Bono Dendaren bidez, tokiko saltokiei eskaintza erakargarriagoa eta lehiakorragoa egiten lagundu nahi diegu. Establezimendu askok bi hilabete hauen beharra dute urte osoko balantzea positiboa izan dadin. Laster, kanpaina garrantzitsuak datoz, Gabonak eta Black Friday izenekoa, eta berriro ere tokiko merkatariek gertuko tratuaren, profesionaltasunaren eta kalitatearen alde egin duten apustua azpimarratu behar da”, gaineratu du.

Epaileak 150.000 euroko bermea ezarri dio Forcadelli, espetxetik ateratzeko

Epaileak 150.000 euroko bermea ezarri dio For...
Epaileak 150.000 euroko bermea ezarri dio Forcadelli, espetxetik ateratzeko

Kataluniako Parlamentuko presidenteak...
3:23 min.

Kataluniako Parlamentuko presidenteak astebeteko epea izango du dirua biltzeko. Fiskaltzak baldintzarik gabe kartzelatzea eskatu zuen

Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak 150.000 euroko bermea ezarri dio bart Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteari, espetxea saihesteko, eta astebeteko epea eman dio dirua biltzeko. Fiskaltzak Forcadell baldintzarik gabe kartzelatzea eskatu zuen. Hala, Forcadell Alcala Mecoko espetxera eraman zuten; izan ere, ezin izan zituen 150.000 euroak atzo bertan bildu, iturri juridikoek jakitera eman zutenez. Era berean, Lluis Corominas, Lluis Guino, Anna Simo eta Ramona Barrufet diputatuei 25.000 euroko fidantzak ezarri zizkien, eta astebeteko epea dute ordaintzeko. Hala ere, fidantzak ordaindu ondoren kautelazko neurriak ezarri zien Auzitegi Goreneko magistratuak guztiei. Horrela, Espainiatik ateratzeko debekua ezarri eta pasaportea kendu zien, eta astero epaitegietan agerraldia egin beharko dute. Bestalde, Josep Joan Nuet kautelazko neurririk gabe aske utzi zuen epaileak. Nuetek independentziaren aurkako botoa eman zuen. Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuaren presidenteak eta gutxienez Mahaiko hiru kidek, azken orduan, aldebakarreko independentzia bideari uko egin ondoren hartu zuen erabakia Pablo Llaneras epaileak. Matxinada, sedizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita, bost auzipetuek zazpi ordu eman zituzten deklaratzen. Azken alegatu bat emateko aukera eman zien magistratuak ikertuei. Une horretan, azken hitza hartzeko txanda horretan, Forcadellek eta gutxienez Mahaiko hiru kidek Kataluniako independentzia aldarrikatzeko aldebakarreko bideari uko egin zioten, Ramona Barrufeten adierazpenarekin bat eginez. U-1eko erreferendumak baliorik izan ez zuela esan zuen Parlamentuko Mahaiaren laugarren idazkariak, bermerik izan ez zuelako, iturriek zehaztu zutenez. Iturri berdinen arabera, parlamentariak aldebakarreko bidea errefusatu eta prozesua itunaren bidez bakarrik garatzea posible dela onartu zuen. Gainera, Konstituzioaren 155. artikulua obeditzen duela aitortu zuen. Bestalde, Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki du ez dituela aske utziko kartzelan dauden kargugabetutako kontseilariak, alegia, Oriol Junqueras kargugabetutako presidente ohia eta gainerako zazpiak. Zazpi egun daramatzate kartzelan, matxinadagatik, sedizioagatik eta dirua bidegabe ez erabiltzeagatik.

Agiri elektronikoen zati baten sinadura elektronikoa bertan behera utziko du Poliziak

Agiri elektronikoen zati baten sinadura elekt...
Agiri elektronikoen zati baten sinadura elektronikoa bertan behera utziko du Poliziak

Neurri hori 2015eko apiriletik aurrer...
1:34 min.

Neurri hori 2015eko apiriletik aurrera egindako NAN agiriei eragingo lieke, segurtasun arazo bat dela eta

2015eko apiriletik aurrera egindako nortasun agiri elektroniko guztien sinadura elektronikoa bertan behera utziko du Poliziak, Txekiako Errepublikako unibertsitate batek horien segurtasun eza agerian utzi eta gero. Espainiako Ziurtagirien Erakundea akatsaren nondik norakoak ikertzen ari dela esan du Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak, eta agiri horien funtzionaltasuna aldatzen ere hasi direla esan dute, "Espainiako sinadura elektronikoaren segurtasuna eta pribatutasuna" bermatzeko. ASG160.000 zenbakitik aurrerako nortasun agiriei eragingo lieke akatsa; hau da, 2015eko apiriletik egin zirenei. Poliziak jakinarazi duenez, beharrezko irtenbide teknikoak asmatu bitartean, egungo nortasun agiri elektronikoen zati baten sinadura elektronikoa desgaitua utziko dute. Arazoa konpondu ostean, norbera joan beharko da zuzenean Dokumentazio Bulegoetara nortasun agiria gaurkotzera. Bitartean, norbere burua identifikatzeko edo bidaiatzeko agiria izaten jarraituko du.

Alacanten bikotekide ohiak tirokatu zuen emakumea hil egin da

Alacanten bikotekide ohiak tirokatu zuen emak...
Alacanten bikotekide ohiak tirokatu zuen emakumea hil egin da

Erasotzailea ostegun honetan epaitu b...
1:25 min.

Erasotzailea ostegun honetan epaitu behar zuten, hain justu, biktimari mehatxu egiteagatik

Asteazkenean, Eldako (Alacant) Santo Negro ikastetxearen ateetan, bikotekide ohiak tirokatu zuen 28 urteko emakumea hil egin da ospitalean, Udaleko iturriek baieztatu dutenez. Gaztea garun-heriotza egoeran zegoen Eldako Ospitalean. Gizonak eskolan seme txikia hartzen ari zela egin zion tiro emakumeari, eta ondoren hil egin zen, biktimaren autoa hartu eta harresi baten aurka talka eginda. Erasoa 17:10ean jazo da, Eldako Santo Negro eskolan. Gizona hara bertaratu da, eta bikotekide ohia tirokatu du. Erasotzaileak emakumearekin ez komunikatzeko eta 300 metrora urruntzeko agindua zuen, baina joan den astean urratu egin zuen agindua, deitu egin baitzion emakumeari. Emakumeak salaketa aurkeztu zuen, eta gaur, hain justu, epaitu behar zuten, biktimari mehatxu egiteagatik.

Zezenketen aurkako oldarraldi judiziala Frantzian

Zezenketen aurkako oldarraldi judiziala Frant...
Zezenketen aurkako oldarraldi judiziala Frantzian

Animalien aldeko elkarteak toreatzail...
2:02 min.

Animalien aldeko elkarteak toreatzaileak, enpresariak eta udalerriak epailearen aurrera eramateko asmoa du. Frantziako legeak, momentura arte, zezenketen aldekoak babestu ditu

Frantziako Animalien Babeserako Sozietateak (ABS) zezenketen aurkako oldarraldi judiziala iragarri zuen atzo, osteguna, toreatzaileak, enpresariak eta udalerriak epailearen aurrera eramateko asmoz. Jarrera aldaketa erabaki du Frantziako animalien aldeko elkarte nagusienak. Orain arte, sentsibilizazio kanpainak egiten eta politikariekin negoziatzen izan da. Alabaina, ABSren presidenteak ziurtatu zuenez, animalien aurkako edonolako tratu txarren borroka bizkortu egin behar da, bereziki zezenketen aurka, gizakiak dibertitzeko animalien sufrimenduaren ikuskizuna baita. Helburua lortzeko, esparru judizialari ekin behar zaio, Frantziako legediak aurrera egiten laguntzeko, momentura arte, zezenketen aldekoak baino ez baititu babestu. Zezenketak Frantziako 10 departamentutan baimenduta daude, hain zuzen, etenaldirik gabeko ohitura izan dutela erakutsi duten lekuetan. ABSren presidenteak zehaztu zuenez, Frantziako Kode Zibilak 2015ean onartu zuen animaliek sentiberatasuna dutela, eta haien aurkako indarkeriazko ekintzak zigortzen ditu. Zezenketa ez da ABSren jomugan dagoen gauza bakarra, bestelako jarrerak ere salatuko dituzte, esaterako, taldekako ehiza, eta animaliak zirkuetan erabiltzea. Zezenketen Kulturaren Behatoki Nazionaleko presidentearen iritzian, ABSren ekimenak "haren arazoak estaltzeko" helburua dauka eta, gogorarazi zuenez, Frantziako Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen zezenketak Konstituzioak baimenduta daudela.

LiburuTEKia VI. Jardunaldiak

LiburuTEKia VI. Jardunaldiak...
LiburuTEKia VI. Jardunaldiak

Azaroaren 15ean, asteazkena, 19:00eta...
1:35 min.

Azaroaren 15ean, asteazkena, 19:00etatik aurrera Zeinudantzaz egindako Poesia eta Musika Errezitala izango da

Bizkaiko Foru Liburutegian azaroaren 14 eta 15ean literatura eta joera berriei buruz Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako LiburuTEKia VI. Jardunaldiak izango dira, Montsi Petralanda jarduera kultural eta argitalpen atalen arduraduna izanda. Aurten, Esti Bartolomé-ren zuzendaritza eta koordinazioaren baitan, “Zentzumenetarako Irakurketa” proiektua sortu da. Horren helburua irakurketa ikuspuntu berri batetik ikustea eta Zeinu Hizkuntza integratzeko, publikoa batzeko eta edertasuna lortzeko erabiltzea. Rakel R.R. Arymux-ren emanaldiarekin eta Yannick Vergara-ren ahotsarekin, Zeinudantzaren bitartez irakur daitekeela eta pertsonak elkartzeko modu ezberdinak daudela egiaztatuko da. Azaroaren 15ean, asteazkena, 19:00etatik aurrera Zeinudantzaz egindako Poesia eta Musika Errezitala izango da, 2. solairuko Areto Nagusian, Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7, Bilbo). Sarrera doakoa da baina Foru Liburutegira sartzeko NANa aurkeztu behar da.