Zeinu Hizkuntza kurtsoak

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko.

20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak.

Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria.

Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz.

Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez.

Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa.

Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien.

Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez.

Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak.

Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin".

Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan.

Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak.

Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik.

Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da).

Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten.

Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea.

Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari.

Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela.

Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak.

2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia.

Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak.

Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen.

Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen.

Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du.

Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez.

"Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan.

Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera.

NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den s...
20 pertsona ospitalera, Zumarragan izan den sute baten ondorioz

Guztira, 23 pertsona atera behar izan...
1:19 min.

Guztira, 23 pertsona atera behar izan dituzte sutea piztu den egoitzatik (zahar etxea). Bigarren solairuan piztu da sua, argitu gabeko arrazoiak tarteko

Sutea piztu da bart Zumarragako zahar egoitzan. Une horretan eraikinean zeuden 23 pertsonak atera eta 20 ospitalera eraman behar izan dituzte, ke arnastu baitute. Garrak bigarren solairuko logela batean piztu dira, oraindik argitu gabeko arrazoiak tarteko. 20 pertsona artatu dituzte guztira, kea arnasteagatik, zaharren egoitza hutsarazi ostean. Sutea 00:40ean piztu da, eta 01:05erako amatatu dute. Bigarren solairuko logela horretan bakarrik daude kalteak. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuek lekura jo dute, eta 20 lagunak Zumarraga, Arrasate eta Donostiako ospitalera eraman dituzte. Denek jaso dute senda-agiria. Bestalde, 05:00ak aldera, beste pertsona bat artatu dute kea arnasteagatik Gasteizen, Aiztogile kaleko etxebizitza batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, eraikin horretako hiru solairuetatik bi hutsarazi dituzte, sua itzali eta kea ateratzen zuten bitartean.

2017/11/23

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute ema...
Adingabeko entrenatzaile bat zigortu dute emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioan

Txantxarreneko alebinen entrenatzaile...
0:58 min.

Txantxarreneko alebinen entrenatzaileak bultza egin zion arbitroari, eta iraindu egin zuen. Bi urteko inhabilitazioa jaso du

Entrenatzaile adingabe batek bi urteko inhabilitazioa jaso du alebinen partidu batean emakume arbitro bat jotzeagatik, Leioako Sarrieneko zelaietan, Bizkaiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez. Txantxarrene taldeko entrenatzailea da zigortu dutena, Leioako futbol eskola batekoa, eta Plentziaren aurkako partidu batean izan zen erasoa. Partiduko aktan agertzen denez, etxeko taldearen entrenatzaileak "oldarkor jokatu zuen behin eta berriz", arbitroari bultza eginez eta irainduz.

2017/11/23

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuel...
Akusatuetako batek onartu du biktimak ez zuela hitzez baimenik eman

Akusatuen deklarazioak kontraesankorr...
1:29 min.

Akusatuen deklarazioak kontraesankorrak izan dira eurek grabatutako bideoan ikus daitekeenarekin

Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketaren epaiketaren zortzigarren saioan, bost akusatuen txanda izan zen atzo, asteazkenean, eta epailearen aurretik igarotzen lehenak onartu zuen biktimak ez zuela hitzez onespenik eman. Akusatuek esan zuten biktimaren baimena izan zutela, baina ez zuten argitu nola eman zien. Gizonek errugabe jo zituzten euren buruak, eta esan zuten biktimak onartu egin zuela sexu harremanak izatea eta aktiboki parte hartu zuela. Deklarazio horiek, baina, kontraesankorrak dira akusatuek eurek grabatutako bideoekin. Izan ere, horietan ikus daiteke biktima shock egoeran dagoela, begiak itxita eta jarrera pasiboarekin, adituek epaiketan deklaratu zutenez. Instrukzio-epailearen ikerketa eta polizien deklarazioekin ere kontraesankorrak izan dira haien deklarazioak. Biktimaren abokatuaren esanetan, bideoek gezurtatu egiten dituzte akusatuen deklarazioak: "Deklaratutakoak ez du zerikusirik bideoetan ikus daitekeenarekin". Bestalde, hiru akusaturen abokatuak esan zuen "hainbat modu" daudela baimena emateko, ahozkoa ez izanda ere.

2017/11/23

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak o...
Kupoaren eta Kontzertu Ekonomikoaren legeak onartu ditu Diputatuen Kongresuak

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compr...
2:30 min.

Iragarri bezala, Ciudadanos eta Compromis taldeetako diputatuek bi legeen kontra bozkatu dute; EH Bilduk Kontzertu Ekonomikoaren legea babestu du, baina Kupoaren legearen bozketan abstenitu egin da

Espainiako Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak bost urteetarako (2017-2021) Kupoaren legea —1.300 milioi euro— eta Kontzertu Ekonomikoaren legea onartu ditu gaur. Bozketan, Kontzertu Ekonomikoaren legeak baiezko 294 boto eta kontrako 36 (Ciudadanos eta Compromis) jaso ditu; Kupoarenak, ostera, baiezko 292 boto, kontrako 36(Ciudadanos eta Compromis) eta bi abstentzio (EH Bildu). Ciudadanos, Compromis eta EH Bilduk aurrez beren jarrera azaldu dute eta, beraz, ez da sorpresarik izan. Ciudadanosek bi osoko zuzenketa aurkeztu baditu ere, biak atzera bota ditu Kongresuak. Kongresuko eztabaidan, Cristobal Montoro Ogasun ministroak Kupoa defendatu du eta ukatu egin du pribilegio bat eta bidegabekeria bat denik. Horrez gain, ukatu egin du Estatuko Aurrekontu orokorrak onartzearen truke EAJrekin hitzartutako akordio politikoa denik. Cristobal Montoro Espainiako Ogasun ministroak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu gaur goizean Diputatuen Kongresuan. Horren esanetan, Kupoa ez da ez pribilegio bat ezta "trukerako txanpona" ere, Euskal Autonomia Erkidegoari eta Estatu osoari mesede egiten dion "berezitasun" bat baizik. Kongresuaren aurrean egin duen hitzaldian, Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Montoro ministroak. Horren arabera, Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko Euskadik urtero-urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartuko diren legeen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa izango da urtero datozen bost urteotan, eta inputazio maila % 6,24koa (EAEk Estatuko ekonomian duen pisuaren arabera kalkulatzen da). Halaber, alderdi politiko guztiei dei egin die, bereziki PSOEri, erregimen orokorreko autonomia erkidegoen —EAE eta Nafarroa salbu— finantzazio eredu berria negoziatzeko. Eztabaidan parte hartu duten talde politikoetako bozeramaile gehienek ere bat egin dute eskaera horrekin.

2017/11/23

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momif...
Tuterako zuhaitz batean topatutako esku momifikatu bat ikertzen ari da Foruzaingoa

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tu...
1:27 min.

Zantzuen arabera, litekeena da iaz Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonarena izatea. Orain DNA frogak egiten ari dira baieztatzeko

Foruzaingoa atzo, asteazkena, Tuterako zuhaitz baten adaburuan agertutako esku momifikatu bat ikertzen ari da. Aurkikuntza Udaleko lorezainek egin zuten. Nafarroako Poliziak jakinarazi duenez, litekeena da 2016ko abuztuan Tuterako erdigunean leherketa handi bat eragin zuen gizonaren eskua izatea. Udaleko lorezaintza zerbitzuko langileak izan ziren esku momifikatua topatu zutenak, etxetik gertu dagoen zuhaitz handi batean inausketa egiten ari zirela. Ondoren, gertatutakoaren berri eman zioten Udaltzaingoari, eta horrek Foruzaingoari. Une honetan, DNA azterketa egiten ari dira, susmoak baieztatzeko, hau da, iaz herri nafarrean bere buruaz beste egiteko helburuarekin leherketa eragin zuen gizonarena dela. Foruzaingoak eztandaren ondotik egindako eta aurtengo abuztuan argitaratutako txostenaren arabera, bere buruaz beste egiteko asmoarekin eragin zuen leherketa gizonak. 2016ko abuztuaren 10ean, 05:00etan, leherketa handi batek kolonbiar jatorriko Freddy Osma 43 urteko tuterarraren heriotza eragin, horren etxebizitza suntsitu eta kalte handiak egin zituen eraikin osoan. Hori dela eta, hogei bat bizilagun atera behar izan zituzten eraikin horretatik eta ondokoetatik.

2017/11/23

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta ...
Betiko kartzela Mladicentzat, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak egotzita

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzek...
1:33 min.

Mladic Bosniako hiritarrekin amaitzeko asmoa zuen talde kriminal bateko kidea zela ondorioztatu du epaileak

Betiko kartzela-zigorra ezarri diote Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrari, genozidioa eta gizateriaren aurkako krimenak leporatuta. Jugoslavia ohirako Nazioarteko Zigor Auzitegiak ebatzi du epaia. Ratko Mladic militar ohi serbobosniarrak Bosniako gudan (1992 eta 1995 artean) musulmanak eta kroaziarrak suntsitzeko "asmo kriminala" zuela adierazi du Auzitegiko presidenteak. Epailearen esanetan, Bosniako zibilekin amaitzeko asmoa zuen "talde kriminal" bateko kidea zen. Horrez gain, Sarajevoko sarraskia agindu izana leporatu dio, hirian bizi ziren hiritar musulmanak suntsitzea "proposatu eta agindu" baitzuen. Epaia entzutean, "hipertentsio krisia" jasan du Mladicek, saioa atzeratzea eskatzeaz gain. Horren ondorioz, epaileak aretotik bota du. Ratko Mladic errugabetzat jo du bere burua.

2017/11/23

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta ...
Rohingyak etxera itzuliko dira Banglades eta Birmaniaren arteko itun bati esker

Herrialdetik kanpo dauden guztiek for...
1:27 min.

Herrialdetik kanpo dauden guztiek formulario bat bete beharko dute berraberriratu aurretik. 800.000 bat pertsonak ihes egin dute, haien kulturaren aurkako errepresioagatik

Birmaniako eta Bangladesko gobernuek rohingyen krisialdia konpontzeko ituna sinatu dute eta, horrela, ehunka mila rohingya Rajine Birmaniako estatura itzuli ahal izango dira, abuztuaren 25ean indarkeriagatik hasitako exodoaren ostean, Birmaniako Gobernuko iturri batek adierazi duenez. "Prest gaude lehenbailehen bueltan ekartzeko, Bangladesek agiriak helarazi eta gero", azaldu du Lan, Immigrazioa eta Biztanleria Ministroko idazkariak, berraberriratze prozesua abiarazteko bete behar dituzten agirien inguruan. Rajine Birmaniako estatuan indarkeria oldea hasi zenetik, abuztuan, 800.000 bat rohingyak ihes egin dute Bangladesera, hain zuzen, ondo ondoan dagoen herrialdera. NBEko Giza Eskubideen ordezkariak salatu duenez, Birmaniako agintariek Rajinen rohingyen aurka egiten ari diren oldarraldi militarra "garbiketa etniko hutsa" da.

2017/11/23

Azaroa 2017
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930 
Urria 2017
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 

        2017-11-14ko bideoen artxiboa

Delitu-itxura egitea leporatu diote Irunen larri zaurituta aurkitutako emakumeari

Delitu-itxura egitea leporatu diote Irunen la...
Delitu-itxura egitea leporatu diote Irunen larri zaurituta aurkitutako emakumeari

Eskuak lotuta, ahoa estalita eta koma...
1:17 min.

Eskuak lotuta, ahoa estalita eta koma egoeran aurkitu zuten 24 urteko emakumea urriaren 31n, haren etxetik oso gertu

Ertzaintzak delituaren itxura egitea leporatu dio Irunen larri zaurituta, eskuak lotuta eta ahoa estalita eta koma egoeran agertu zen emakume gazteari, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. GI-636 errepidearen Irungo saihesbidearen alboan dagoen ezponda batean aurkitu zuten 24 urteko emakumea urriaren 31n, 10:30 aldera, haren etxetik oso gertu. Suhiltzaileek biktima erreskatatu zuten sasi eta zuhaixka artetik, zailtasun handiekin. Bertatik ateratakoan, Donostia Ospitalera eraman zuten, anbulantziaz. Emakumea aurkitu eta bost egunera, Segurtasun Sailaren hipotesi nagusia, frogei erreparatuta, jazoeraren egilea emakumea bera izan zela zen. Ondorioz, Ertzaintzak delituaren itxura egitea egotzi dio emakume gazteari, eta horrela jakinarazi dio auziaren ardura bere gain hartu duen epaileari.

Osakidetzak diabetiko adingabeentzako monitorizazio-sistema berria ezarriko du

Osakidetzak diabetiko adingabeentzako monitor...
Osakidetzak diabetiko adingabeentzako monitorizazio-sistema berria ezarriko du

Azaroan hasiko dira ezartzen. Prozedu...
2:01 min.

Azaroan hasiko dira ezartzen. Prozedura berri honekin, gazteek ez dute izango zertan egin intsulina eman baino lehenagoko neurketa-sastadak

Osakidetzak azaro honetan bertan ezarriko du 18 urtetik beherako diabetikoentzako monitorizazio-sistema berria; sastada gutxiago hartu beharko dituzte gazteek sistema horrekin, eta bizitza-kalitateak hobera egingo du. Hala iragarri du Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Bilbon, Asvidia Bizkaiko Diabetes Elkarteak Diabetesaren Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardunaldi batzuetan. Jaurlaritzak nabarmendu duenez, gazteek ez dute izango zertan egin hainbat neurketa-sastadarik, intsulina eman aurretik. Glukosa kontrolatzeko gailu berriak Osakidetzaren Erakunde Sanitario Integratuetako endokrinologia-kontsultetan banatuko dira, eta, aurreikuspenaren arabera, hiru hilabete barru izango dute euren esku 1 motako diabetesa duten adingabe guztiek (400 bat dira). Osasun sailburuak azaldu duenez, sistema berri horrekin txaplata batek neurtuko du odoleko glukosa-maila; hortaz, ez da beharrezkoa izango ziztada kapilarrarik egitea. Gaixoen bizitza-kalitateak nabarmen hobera egingo du. Prozedura hau ezarrita, Estatu mailan, berori erabiltzen duen lehen autonomia-erkidegoetako bat da Euskadi; europar herrialde batzuetan, aldiz, eskarmentua dute hau baliatzen. 330.000 bat euro inbertitzea eskatuko du egungo sistema beste honekin ordezkatzeak; aplikazioaren emaitza zein den, aztertuko dute aukera 1 motako diabetesa duten helduekin ere erabiltzeko. Euskadin, Estatuan eta Europan ere gertatu denez, gaixotasunaren eraginak gora egin du; dena den, prebalentzia Estatuko batez-bestekoa baino txikiagoa da, eta beste autonomia-erkidegoetakoa baino askoz ere txikiagoa. Diabetesa prebenitzeak, batez ere, osasungarriak diren bizitza-estiloak bereganatzea esan nahi du; frogatuta dago harremana dagoela obesitatearen, ariketa fisikorik ez egitearen eta diabetesaren artean. Hori dela eta, bizitza-ohitura osasungarriak izateak murriztu egiten du diabetesa pairatzeko arriskua.

Hezkuntza publikoko sukaldariek eta garbitzaileek lanuztea deitu dute ostegunean

Hezkuntza publikoko sukaldariek eta garbitzai...
Hezkuntza publikoko sukaldariek eta garbitzaileek lanuztea deitu dute ostegunean

ELA eta LAB sindikatuek salatu dutene...
2:02 min.

ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez, 'sektorea erabat pribatizatzeko arrisku larria' dago

ELA eta LAB sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte aste honetan hezkuntza publikoko sukaldaritza eta garbiketa arloetan; besteak beste, lanuztea deitu dute ostegunean, azaroaren 16an. Gaur egun, 900 langilek egiten dute lan. Sindikatuek kritikatu dutenez, sektorea erabat pribatizatzeko arriskua dago. Bi sindikatuek azaldu dutenaren arabera, "Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila etengabe aritu da ikastetxe publikoetako sukaldeak, jangelak eta garbitzaileen zerbitzua pribatizatzen. Hala, apurka-apurka sektorea hiltzen uzten ari dela salatu dute, enpresa pribatuen esku uzteko”. Sektoreko azken hitzarmen kolektiboa 2009koa dela gogoratu dute ELAk eta LABek: "Ia bederatzi urte pasa dira, eta Hezkuntza Sailak ez du akordioa bete, behin eta berriz". Horrez gain, langileen % 63k behin-behineko kontratua du. Bestalde, lan-karga asko ugaritu dela azpimarratu dute sindikatuetako ordezkariek. Hori dela eta, egoera hori salatzeko eta gizarteratzeko eta konponbidea eskatzeko, zenbait mobilizazio iragarri dituzte aste honetan. Asteartean, sukaldeetako langileek aldarrikapenak eta lanerako tresnak ikastetxeetan zintzilikatuko dituzte, eta, asteazkenean, garbitzaileek egingo dute gauza bera. Ostegunean, greba egiteaz gain, "elkarretaratzeak, giza kateak, kazerolada, hamaiketakoa eta aldarrikapen-garbiketa" antolatu dituzte Eusko Jaurlaritzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen egoitzetan. Azkenik, ostiralean, ohiko salaketa-elkarretaratzeak egingo dituzte.

Donostiako Federico Garcia Lorca kaleko radarra bihar ipiniko dute martxan

Donostiako Federico Garcia Lorca kaleko radar...
Donostiako Federico Garcia Lorca kaleko radarra bihar ipiniko dute martxan

Ezarritako abiadura gaindituz gero, 1...
1:46 min.

Ezarritako abiadura gaindituz gero, 100 eta 600 euro arteko isunak jarriko dituzte, karneteko hainbat puntu galtzeaz gain. Zigorrak arau-haustearen araberakoa izango da

Donostiako Federico Garcia Lorca kaleko radarra gaur, asteartea, ipiniko dute martxan, azken hilabetean egindako neurketak eta probak amaitu ostean. Radar berria hiriko kale nagusienetako batean dago jarrita. Bi errei ditu noranzko bakoitzeko, eta onartutako gehienezko abiadura 50 km/h-koa da. Loiolako Erriberak auzoan dagoen radarrarekin batera egongo da martxan, txandaka, Donostiako Udalak ohar batean azaldu duenaren arabera. Mugikortasun eta Garraio zinegotziak argitu duenez, errei anitzeko radarra izanik, ibilgailu guztien abiadura neurtzeko gai da, nahiz eta parean joan, baita gauez ere. Abiaduraren, trafiko bolumenaren eta trafiko gehien dagoen ordutegien inguruko ikerketa baten emaitzak aztertu ondoren jarri dute radarra. Txosten horren esanetan, ibilgailuen erdia baino gehiago onartutako abiadura baino azkarrago ibiltzen dira toki horretan. Bizilagunen erreklamazioak artatu eta gero, disuasio efektua izateko jarri dutela azaldu dute Udaleko arduradunek. Ezarritako abiadura gaindituz gero, 100 eta 600 euro arteko isunak jarriko dituzte, karneteko hainbat puntu galtzeaz gain. Zigorrak arau-haustearen araberakoa izango da.

Bi urteko alaba emaztearen aurka egiteagatik hil ote zuen ikertzen ari dira

Bi urteko alaba emaztearen aurka egiteagatik ...
Bi urteko alaba emaztearen aurka egiteagatik hil ote zuen ikertzen ari dira

Espainiako Gobernuak Valentzian duen ...
1:28 min.

Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariak esan du "ikerketa lerro bat" dela hori.

Alziran (Valentzia) bi urteko alaba hil zuen gizonak emaztearen kontra egiteko, mendekuz, jardun ote zuen ikertzen ari da Espainiako Polizia. "Ikerketa lerro bat da", esan du Espainiako Gobernuak Valentzian duen ordezkariak kazetarien aurrean egindako agerraldi batean. Hilketa asteartean gertatu zen. Gizonak lepoa moztu zion bi urteko alabari, eta, ondoren, bere burua bota zuen bigarren solairuko leihotik behera. Zauri larririk egin ez zuenez, polizia-etxera eraman zuten. Espainiako Gobernuaren ordezkariak azaldu duenez, Poliziak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko. Emazteak banatzeko asmoa zuela esan omen zion gizonari, eta alaba horregatik hil ote zuen galdetu diote. "Baliteke, ikerketa lerroetako bat da, mendekuz hil izana, baina ikerketa bat da. Dena dago zabalik", erantzun du. Emazteak aurretik gizonaren kontrako salaketarik jarrita zuen eta ustezko hiltzaileak tratu txarrengatik aurrekaririk duen galdetuta, ezetz erantzun du. Hilketa salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo Alziran, herriko plazan.

Iranek bertan behera utzi ditu lurrikararen biktimak bilatu eta erreskatatzeko lanak

Iranek bertan behera utzi ditu lurrikararen b...
Iranek bertan behera utzi ditu lurrikararen biktimak bilatu eta erreskatatzeko lanak

450 pertsona baino gehiago hil eta 7....
1:44 min.

450 pertsona baino gehiago hil eta 7.400 baino gehiago zauritu dira dardararen ondorioz. Biktima gehienak Irango Kermansha probintzian bizi ziren

Bertan behera utzi dituzte Irak eta Iranen arteko mugan izan den 7,3 graduko lurrikarak eragindako biktimak bilatzeko eta erreskatatzeko lanak, Irango agintariek astelehen gauean iragarri dutenez. Sismoak 450 pertsona baino gehiago hil ditu. Hala, 445 pertsona hil dira Irango aldean, eta beste zazpi Iraken. Biktima gehienak Sarpol-e-Zahab Irango hirian bizi ziren, Kermansha probintzian. Era berean, Irango agintarien esanetan, 7.100 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte, Iraken beste 300 zauritu izan dira. Ali Jamenei ayatollah-k "kaltedunei laguntza ematea" agindu die agintariei, eta herrialdearen baliabide guztiak martxan jartzea eskatu du, biktima gehiago izan ez daitezen. Iraken kasuan, kalte handienak Darbandijanen zenbatu dira, Suleimaniyatik 75 kilometrora ekialdera, Irakeko Kurdistanen. Iraken mugimendu sismikoak izan ohi dira, herrialdearen mendebaldea zeharkatzen duen faila bat dela eta. Gainera, Irakeko iparraldea eta Turkiako hego-ekialdea ere hartzen du. 2003ko abenduan jazo zen dardara batean, Kerman probintzian, 31.000 pertsona hil ziren.

Zientzialariek

Zientzialariek 'bigarren abisua' eman diote G...
Zientzialariek 'bigarren abisua' eman diote Gizateriari Lurrari egindako kalteagatik

184 herrialdetako 15.000 zientzialari...
3:19 min.

184 herrialdetako 15.000 zientzialarik ohartarazi dute (bigarrenez 25 urtean) ingurugiro joera txarrak mehatxu "nabarmena" direla gizakien ongizatearentzat

184 herrialdetako 15.000 zientzialarik (Munduko Zientzialarien Aliantzak) azken 25 urteetako bigarren oharra egin diote Gizateriari ingurugiro joera txarrak gizakien ongizatearentzat mehatxu nabarmena direlako eta Lurrari funtsezko kalte atzeraezinak egin dizkiotelako. "Munduko zientzialarien oharra Gizateriari: Bigarren abisua" da BioScience aldizkarian argitaratutako artikuluari jarri dioten izenburua. Bertan azaldu dutenez, hainbat joera ez dira iraunkorrak, eta hainbat neurri proposatu dituzte horiek iraultzeko. Zientzialarien ustez, azken 25 urteetan ingurugiroarekin lotutako bederatzi gai daude "Gizateria etorkizuna arriskatzen" ari dela iradokitzen dutenak, nahiz eta salbuespen batzuk izan, tartean ozono geruzaren egonkortasuna. Zientzialarien arabera, gizakien ongizatearen gainean "mehatxu nabarmena" dago ingurugiroari egindako kalteagatik: klima aldaketa, basoak desagerraraztea, ur geza ez edukitzea, espezieak desagertzea, gizaki kopuruak gora egitea, etab. Horren aurrean, "Gizateria ez da premiazko neurriak hartzen ari", artikulua sinatu dutenen ustez, duela 25 urte jakinarazitako mehatxuek bere horretan jarraitzen dutela iritzita. Hori dela eta, zientzialariek 13 lan eremu proposatu dituzte joera txarrak iraultzeko, eta presio publiko korronte bat sortzea galdegin dute. Itsaso eta lur babesguneak sortzea; legez kanpoko ehiza eta espezie basatien merkataritzaren mugak indartzea; emakumeentzako familia planifikazio eta hezkuntza egitasmoak zabaltzea; landareetan oinarritutako dieta sustatzea; eta energia berriztagarriak eta teknologia "berdeak" zabaltzea dira, besteak beste, proposatutako lan eremuak. Etorkizuneko arriskuei buruzko bigarren abisua da hau; izan ere, 1992tik okerrera egin omen dute joera gehienek. Orduan, 1.700 zientzialarik, tartean nobel saridunek, "Munduko zientzialarien oharra Gizateriari" sinatu zuten, Kezkatutako Zientzialarien Batasunak argitaratu zuena. Munduko Zientzialarien Aliantzak orain azpimarratu du gizaki kopuruak % 35 egin duela gora tarte horretan, baina ugaztunen, narrastien, anfibioen, hegaztien eta arrainen kopuruak % 29 egin duela behera.