Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-13ko bideoen artxiboa

Emakume bati abusuak egin dizkiote autobus batean, Santurtzin

Emakume bati abusuak egin dizkiote autobus ba...
Emakume bati abusuak egin dizkiote autobus batean, Santurtzin

49 urteko ustezko erasotzailea atxilo...
1:06 min.

49 urteko ustezko erasotzailea atxilotu dute eta ostiral honetan eramango dute epailearen aurrera.

Ertzaintzak 49 urteko gizon bat atxilotu du ostegun honetan Santurtzin, emakume bati autobus batean abusuak egitea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa atzo arratsaldean gertatu zen Santurtzi eta Bilbo arteko bidea egiten ari zen autobus linea baten barruan. Ibilbidean zehar, gizon batek ukituak egin zizkion emakume bati. Kargu hartu ondoren, emakumeak telefonoz deitu zion Ertzaintzari eta gertatukoa kontatu zion gidariari. Azken horrek ustezko erasotzailea atxiki zuen, Ertzaintzaren patruila iritsi zen arte. Emakumearen eta lekuko baten testigantzak entzun ostean, agenteek atxilotu egin zuten, abusuak egitea egotzita. Atxilotua ostiral honetan igaroko da epailearen aurretik. Ertzaintzak, bere aldetik, ikerketa bat abiatu du atxilotuak iraganean antzeko deituren bat egin ote duen argitzeko.

Hezkuntza Berezian akordioa sinatu dute Jaurlaritzak eta sindikatuek

Hezkuntza Berezian akordioa sinatu dute Jaurl...
Hezkuntza Berezian akordioa sinatu dute Jaurlaritzak eta sindikatuek

LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek ako...
1:50 min.

LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek akordioa sinatu dute Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian, eta adostutako neurriak berehala izango dira indarrean.

LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak akordioa sinatu dute gaur, ostirala, Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaiaren bileran. Hezkuntza Sailak hedabideei iragarritako ohar baten bidez azaldu duenez, Hezkuntza Saileko ordezkariek eta aipaturiko mahai horretan ordezkaritza duten sindikatuek "aztergai izan dituzte joan zen martxoaren 9an Eusko Jaurlaritzak aurkezturiko proposamenak". Hala, LAB, STEILAS eta CCOO sindikatuek –ordezkaritzaren % 70 dutela guztiek elkarrekin-, akordioa sinatu dute Hezkuntza Sailarekin. "Akordio honek, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin diharduten langileen lan baldintzak hobetzea dakar", dioenez. Onartu dituzten neurrien artean honako hauek daude: asteko lanaldia zehaztea, Enplegu Publikorako Eskaintza deitzea (260 plaza), behin behinekotasuna jaistea, lanpostuen zerrenda egokitzea, Gizarte Funtsa eratzea eta Fisioterapeuta eta terapeuta okupazionalen kategoriak aitortzeko prozedura abiaraztea. Adostutako hobekuntza hauek eta gainerakoak "berehalakoan aplikatuko dira, akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren", oharraren arabera. Gaur goizez Hezkuntza Bereziko Negoziazio Mahaian iritsi den akordioa joan zen martxoan Haurreskolak Partzuergoko eta Sukalde eta Garbiketako langileen mahaietan lorturikoei batzen zaie.

PPrekin lortutako akordioak

PPrekin lortutako akordioak 'onak izan dira E...
PPrekin lortutako akordioak 'onak izan dira Euskadirentzat', Urkulluren ustez

Dena den, aitortu du 'kezkatuta' dago...
2:59 min.

Dena den, aitortu du 'kezkatuta' dagoela Espainiako Gobernuak EAEko aurrekontuen aurka aurkez dezakeen helegiteaz.

Iñigo Urkullu lehendakariak aitortu duenez, 'kezkatuta' dago Espainiako Gobernuak EAEko aurrekontuei helegiteaaurkezteko egindako "mehatxuarekin", baina azpimarratu du "mehatxu horrek ez duela orain arte PPrekin lortutako akordioen balorazio positiboa baliogabetzen". Izan ere, bere ustean, Alderdi Popularrarekin erdietsitako itunak "onak eta positiboak izan dira Euskadirentzat; etorkizuna ikusteke dago". Eusko Jaurlaritzaren kontrolerako saioa dago gaur Legebiltzarrean, eta bertan egin ditu adierazpenok Urkulluk, Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak egindako galdera bati erantzunez. EAEko funtzionarioei soldata % 1,5 igotzeko erabakiaren kontura, Madrilek egindako "mehatxua" gogorarazi dio Martinezek lehendakariari, eta EAJk eta Jaurlaritzak PPrekin adostutakoak zalantzan jarri ditu. Lehendakariak, ordea, ontzat jo ditu akordiook, eta adibide batzuk aipatu: Euskal Yren inbertsioak, AHTren hiriburuetako lurrazpiko sarbideak, Ertzaintzaren inguruan lortutako akordioak... "Kontzertu Ekonomikoa berritzeko ituna eta Kupoaren likidazio akordioa onak dira Euskadirentzat. Zeintzuk dira zure ustez euskal herritarrentzat kaltegarriak diren akordioak?", galdetu dio Martinezi. Nolanahi ere, aitortu du "kezkatuta" dagoela aurrekontuei helegitea aurkezteko "mehatxuarekin". Oposizioa, kritiko Lander Martinez Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak lehendakariari emandako erantzunean salatu duenez, Urkullu "paparra ateratzen" ari da "EAJk PP lehentasunezko bazkide bihurtu duenean, munstro bat sortu dute". "Suarekin jolasten ari dira, eta gu guztiok erretzen: pentsiodunak, emakumeak, funtzionarioak, irakasleak...", deitoratu du. Maddalen Iriarte EH Bilduko ordezkaria ere kritiko azaldu da. Ohartarazi duenez, "Euskal Herriko autogobernuaren kontrako erasoekin eta mehatxuekin atzera egingo dugu. Urkulluk 155.a defendatzen dutenekin jarraituko du lanean" —Europako hauteskundeetan Coalicion Canariarekin batera aurkeztea erabaki du EAJk, eta horregatik egin omen du aipamena Iriartek—.

Moncho Ferrer-ekin izango dugun Topaketara gonbidatu nahi zaitugu

Moncho Ferrer-ekin izango dugun Topaketara go...
Moncho Ferrer-ekin izango dugun Topaketara gonbidatu nahi zaitugu

Jardunaldiaapirilaren 18an, asteazken...
1:41 min.

Jardunaldiaapirilaren 18an, asteazkena, izango da, Bilbon.

Moncho Ferrer-ekin izango dugun Topaketara gonbidatu nahi zaitugu. Moncho Vicente Ferrer Fundazioko Programen zuzendaria da Indian, Vicente eta Anna Ferrer-en semea. Jardunaldiaapirilaren 18an, asteazkena, izango da, Bilbon. Moncho Ferrer-ek Fundazioak duela gutxi aurrera eramandako zenbait proiektuen gaineko xehetasunak partekatu nahi ditu. Pozik egongo da zurekin topatzeaz ta zure laguntza pertsonalki eskertzeko aukera izateaz. Batera, gizarte berdintsuago bat lortzeko bidea egiten ari gara. Lekua mugatua da. Mesedez, baieztatu [hemen](https://www.fundacionvicenteferrer.org/es/encuentro-con-moncho-ferrer-en-bilbao?utm_source=mdirector&utm_medium=email&utm_campaign=%5B%5BTEST%5D%20Encuentro%20con%20Moncho%20Ferrer%20-%2018%20de%20abril%20-%20Bilbao) etorriko zarela EGUNA: Apirilak 18, asteazkena ORDUA: 19:00 TOKIA: Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Ekitaldi Aretoa. Uribitarte Erramplak 3, Bilbo EKITALDIAREN AURKEZLEA: Almudena Cacho kazetaria Zeinu-mintzairaren interpretazioa egingo da.