Zeinu Hizkuntza kurtsoak

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek.

Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du.

Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko.

Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera.

Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera.

Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute.

Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango.

Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute.

Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea.

Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera.

Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa.

Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman.

EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an.

Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan".

"Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek.

Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira".

Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu.

Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira.

Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero.

Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu".

'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira.

Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak.

Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, V...
8 hegaldi bertan behera utzi dituzte Loiun, Vuelingeko pilotuen grebaren eraginez

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta B...
2:27 min.

Grebak ez du Noain, Hondarribia eta Biarritzeko aireportuetan eraginik izango. Sepla pilotuen sindikatuak 24 orduko greba deitu du apirilaren 25 eta 26rako eta maiatzaren 3 eta 4rako.

Sepla pilotuen sindikatuak Vuelingen duen sailak 24 orduko greba deitu du gaurko eta biharko eta maiatzaren 3 eta 4rako. Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetan hegaldiak eskaintzen ditu konpainia horrek. Sindikatuaren esanetan, indarrean dagoen hitzarmenaren hainbat puntu urratu ditu konpainiak eta atzerrian dituen baseen kontura hazi nahi du Vuelingek, "Espainiako pilotuen lanpostuak eta lan eskubideen kaltetan". Are gehiago, pilotuak bere ibilbide profesionalean aurrerapausoak eman nahi baditu hiriz aldatzera behartuta dagoela salatu du sindikatuak eta hori dela eta, gutxienez hazkundearen % 15 Espainian izatea eskatzen du. Eskaera horiez gain, gutxienez soldata % 30 igotzea eskatzen du sindikatuek beste konpainietako pilotuen soldatekin parekatzeko. Euskal Herriko aireportuei dagokienez, Loiun bakarrik izango du eragina. Zehatz-mehatz esanda, Bilbo eta Bartzelona artean gaurko iragarrita zeuden hegaldietako zortzi gelditu dira bertan behera. Bihar, osteguna, Bilbo Bartzelona eta Sevillarekin lotzen dituzten beste hamar hegaldi geldituko dira bertan behera. Konpainiak astelehenean e-postaz eta SMS bidez eskaini zien kaltetutako bidaiariei hegaldia aurreratzeko edo atzeratzeko aukera. Vuelingen aurreikuspenen arabera, lau kaltetuetatik hiruk 24 orduko tartean hegan egiteko aukera izango dute. Noainen eta Hondarribian ere badira Vueling konpainiako hegaldiak, baina aireportu horietan ez du eraginik izango. Estatuan grebak Bartzelonako aireportuan izango du eraginik handiena. Zenbaki orokorrei erreparatuz gero eta Vuelingen kalkuluen arabera, bidaiarien % 14ri eragingo die grebak.

2018/04/25

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko egun...
2018ko Aurrekontu Orokorrak defendatzeko eguna du gaur Montorok Kongresuan

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ...
1:59 min.

EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan baliogabetzeko.

Cristobal Montoro Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministroak2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren defentsa hasiko du gaur, asteazkena, Diputatuen Kongresuan, EAJren babesaren beharrean. EAJren bost diputatuen laguntza jaso ezean, Gobernu espainiarrak ez du babes nahikoa izango talde parlamentarioek aurkeztutako zuzenketak biharko saioan ezeztatzeko. PSOE, Unidos Podemos-En Comu Podem-En Marea, Esquerra Republicana (ERC), PDeCAT, Compromis, EH-Bildu eta Kanaria Berria taldeek eskatu dute aurrekontuen proiektua bertan behera uztea, eta Ganbera osoko botoen erdia batzen dute. Egoera horretan, gainerako talde guztiek zuzenketen aurka bozkatzea behar du PPk, berdinketa lortzeko, eta proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Hau da, Gobernuarentzat ez da nahikoa abstenitzea. Ministroa 12:00etan hasiko da proiektuaren defentsarekin, denbora mugarik gabe, eta arratsaldean, banan-banan, osoko zuzenketa aurkeztu duten taldeei erantzungo die, handienetik txikienera. Hitzaldi horiek bukatu eta gero, seguruenik ostegunean izango da, gainerako taldeei egokituko zaie hitz egitea, baita EAJri ere. Orduan jakingo da jeltzaleen jarrera zein izango den, eta gero Ciudadanos eta Alderdi Popularraren txanda izango da. Bozketak itxiko du biharko saioa. Bozketari begira, Rajoyren Gobernuak Ciudadanosen, Kanariar Koalizioaren, Asturias Foroaren eta UPNren babesak ditu lotuta, baina azken horrek ez du behin betiko baiezkoa eman. EAJk, momentura arte, osoko zuzenketari uko egin dio, baina ez du esan Aurrekontuen proiektua atzera botatzeko bozkatuko ote duen.

2018/04/25

Cifuentesek dimisioa eman du

Cifuentesek dimisioa eman du...
Cifuentesek dimisioa eman du

Bi krema pote ustez lapurtzen agertze...
1:36 min.

Bi krema pote ustez lapurtzen agertzen zen bideoa zabaldu ostean, egoera "jasangaitza" dela adierazi du bere alderdiak .

Cristina Cifuentes Madrileko Erkidegoko presidente kargua utzi du gaur, asteazkena, larrialdiko prentsaurreko batean, Okdiario hedabideak argitaratutako bideoaren ostean. Irudietan Cifuentes agertzen da, Madrileko Eroski batean, ustez krema pote pare bat lapurtu eta gero, 2011an. Cifuentesek, hunkituta, azaldu du bere aurka zentsura mozioa deitu ostean, Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen masterraren eskandaluak bultzatuta, dimisioa emateko erabakia hartu zuen eta maiatzaren 2an jakinarazteko asmoa zeukan, baina bideoaren argitalpenak iragarpen hori gaur bertan egitea eragin du. Madrilgo Erkidegoko presidente ohiak bideoari buruz azaldu duenez, "oharkabean egindako hanka-sartze batek eragindako egoera ikusten da, supermerkatu batean egindako erosketa bat, nahi gabe hartu nituen, konturatu gabe, irteeran esan zidaten, ordaindu egin nituen eta ez zuen bestelako garrantzirik une horretan". "Estortsioa egiten saiatu ziren orain dela urte pare bat bideo horrekin, baina orain hedabide batek argitaratzea erabaki du. Gai honekin marra gorri guztiak zeharkatu dituzte", salatu du Cifuentesek. Ondoren, Madrileko presidente ohiak onartu du "hanka-sartze asko" egin dituela bere bizitzan zehar, "semaforo gorriak zeharkatu ditut… baina nire bizitza osoan egin dudana epaitzen ari dira". Erabakiaren berri eman eta gero, Cifuentesek amaitutzat eman du agerraldia, eta ez ditu kazetarien galderak onartu. Prentsaurrekoa baino lehen, PPk esan du Cifuentesen egoera "jasangaitza" dela, bideoa argitaratu ostean. Zuzendaritza nagusiko iturriek horrela azaldu dute egoera, eta "lotsagarria" ere dela esan dio baten batek Eferi.

2018/04/25

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldu...
Kanadako atentatuaren ustezko egileak zabaldutako mezu misogino bat ikertzen ari dira

Facebooken argitaratu duen mezu batea...
2:04 min.

Facebooken argitaratu duen mezu batean Elliot Todger aipatu zuen. Todgerrek sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen.

Torontoko Poliziak gaur, asteazkena, baieztatu duenez, Alek Minassian astelehenean ustez furgoneta batekin oinezkoen aurka talka eginda 10 pertsona hil zituen gizonak Facebooken argitaratutako mezu misogino bat ikertzen ari dira. Ikertzaileek prentsaurreko batean azaldu dutenaren arabera, Facebooken zabaldutako mezua benetakoa dirudi eta Elliot Rodger aipatzen du bertan. Rodgerrek (22 urteko estatubatuarra) sei pertsona hil zituen bere buruaz beste egin aurretik 2014an, eta emakumeen aurka egin zuen. Hilketa egin baino lehen, Rodgerrek "intzel", hau da, "nahi gabeko ezkongabe" bihurtzea leporatu zien emakumeei, zenbaitek harekin harremanik izatea ukatu eta gero. Antza Minassianek, Torontoko kaleetan dozenaka pertsona harrapatu baino lehen, zabaldutako mezu horretan, 25 urteko gizonezkoak "intzelen matxinada hasi da. Chad eta Stacy guztiak eraitsiko ditugu". 'Chad' eta 'Stacy' hitzak Rodgerrek ere erabili zituen bere testu misoginoan. Rodgerren arabera, 'Chad' emakumeen artean arrakasta duten gizonak dira eta 'Stacy' ezezkoa jasotzen dutenak dira. Poliziaren esanetan, Torontoko biktima gehienak emakumezkoak dira, 20 eta 80 urte bitartekoak. Gaurko prentsaurrekoan, Poliziak egindako zenbait hanka-sartze argitu ditu. Gainera, Mark Saunders Torontoko Poliziaburuak 15etik 14ra jatsi du zauritu kopurua.

2018/04/25

Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 
Martxoa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 

        2018-04-16ko bideoen artxiboa

Hasi da Altsasuko zortzi gazteen aurkako epaiketa

Hasi da Altsasuko zortzi gazteen aurkako epai...
Hasi da Altsasuko zortzi gazteen aurkako epaiketa

12 eta 62 urte bitarteko espetxe-zigo...
3:07 min.

12 eta 62 urte bitarteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak, terrorismoa egotzita, udalerri horretako taberna batean bi guardia zibilekin izandako liskar batengatik.

Altsasuko taberna batean bi guardia zibili eta horien bikotekideei eraso egiteagatik atxilotutako zortzi gazteak gaurtik aurrera epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 12 eta 62 urte arteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak horientzat, terrorismo delituak leporatuta. Epaiketak hamar saio izango ditu eta 50 bat lekukok deklaratuko dute. Senide, lagun eta ordezkari politiko andana gerturatu dira Auzitegi Nazionalaren atarira, auzipetuei babesa azaltzera. Epaiketa 10:00etan hastekoa bazen ere, 10:30 inguruan hasi da, Auzitegi Nazionalean. Atxilotuak 21 eta 24 urte bitarteko zazpi gazte dira, eta 31 urteko zortzigarren bat. Guztiak hasiko dira gaur deklaratzen, Madrilgo San Fernando de Henaresko auzitegiko lehenengo atalaren epailearen aurrean, 2016ko urriaren 15eko goizaldean Altsasuko taberna batean izandako errieta batean Guardia Zibileko teniente bati, sarjentu bati eta horien bikotekideei eraso egitea egotzita. Jose Perals fiskalak terrorismotzat jo zuen delitua, horren aburuz, taberna hartan izandako errietak Alde Hemendik izenarekin ezagutzen diren kanpainekin lotura duelako (Estatuko segurtasun indarrak Hego Euskal Herritik kanporatzeko helburua omen dute kanpaina horiek). Amnistia Internazionala, epaiketan, begirale moduan. Gazte horien aurkako auzia Auzitegi Nazionalera bidali zuten, Auzitegi Gorenak hala ebatzita, Nafarroako Auzitegiak terrorismo deliturik ez zegoela adierazi arren. Izan ere, eskumen-galdeketa plazaratu zuen Nafarroako Auzitegiak, uste baitzuen han ebatzi behar zela auzia, baina azkenean Auzitegi Nazionalean egingo dute epaiketa. Bestalde, Amnistia Internazionala epaiketan izango da, begirale moduan, elkarte horren iritziz, ez baitago terrorismo deliturik. Terrorismo delitua egotzi izanak hautsak harrotu ditu, gizartearen alor anitzetan ez baitute loturarik ikusten gazte horiek egin zuten erasoaren eta terrorismoaren artean. Akusazio hori gaitzesteko eta zortzi gazteei elkartasuna adierazteko manifestazio jendetsua egin zuten larunbatean Iruñean, Nafarroako Parlamentuak eta Iruñeko Udalak babestuta. Antolatzaileen arabera, 50.000 lagun bildu ziren Nafarroako hiriburuan. Zortzi atxilotuetatik hiruk 500 egun baino gehiago daramatzate behin-behinean preso. Lekukoei dagokienez, 50 bat lekukok deklaratuko dute epaiketan, errietaren lekuko izan zirenak, alegia, tabernaren jabea eta zerbitzaria barne.

Euskal enpresek 100.000 enplegu bete behar dituzte 2018-2020 aldian

Euskal enpresek 100.000 enplegu bete behar di...
Euskal enpresek 100.000 enplegu bete behar dituzte 2018-2020 aldian

Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek Eu...
1:53 min.

Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek Euskadin enpleguaren eta kualifikazioaren aldeko lankidetzako esparru-akordioa sinatu dute astelehen honetan.

Euskal enpresek datozen hiru urteotan 100.000 lanpostu betetzeko duten beharrari erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak eta Confebaskek 2018-2020rako Euskadin enpleguaren eta kualifikazioaren aldeko lankidetzako esparru-akordioa sinatu dute astelehen honetan. Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Roberto Larrañaga Euskal Enpresen Konfederazioko presidentearen hitzetan, akordio hau "aukera" bat da Euskadiren hazkuntza-bidean. Lankidetza-akordioa gaur goizean sinatu da, Lehendakaritzan, eta bertan izan dira Eusko Jaurlaritza eta euskal enpresa-elkarteetako ordezkariak. Urkulluk ondasun erkidearen aldeko lankidetza publiko-pribatuaren ideia nabarmendu du. Lehendakariak gogorarazi du "gure historian prestakuntzarik onena duen gazteria dugula" eta, ildo horretan, esan du "bere ahalmen guztia aprobetxatu behar dugula". "Zenbat eta lan-kualifikazio handiagoa, handiagoa izango da ere enpresa-lehiakortasuna", eta horrek ere ekarri beharko luke, lehendakariaren hitzetan, "lan-baldintza hobeak" izatea. Halaber, "emakumeak lan-merkatuan sartu" behar direla esan du, eta, horren harira, "hori aukera paregabea dela, eta, aprobetxatzen badakigu, herrialdeko indargune handia ere izango dela" gaineratu du. Bestalde, Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak nabarmendu du hau lankidetza publiko-pribatuko akordio "historikoa" dela eta, beraz, "elkarlanean jardun behar dela, enpresek enplegua sortzeko eta, ondorioz, aberastasuna eta ongizatea sortzeko".

Hainbat lurrikara izan dira Granadako probintzian

Hainbat lurrikara izan dira Granadako probint...
Hainbat lurrikara izan dira Granadako probintzian

2,7 graduko indarra hartu duen lurrik...
1:10 min.

2,7 graduko indarra hartu duen lurrikara bat erregistratu da gaur goizean Granada hiritik 20 bat kilometrora. Ondoren, 2,8ko bat sentitu dute Pinos Puenten.

Hamar bat lurrikara erregistratu dira gaur, astelehena, goizean Granada probintzian, 07:30 eta 08:15 bitartean. Gogorrena (2,8 gradu) Pinos Puenten izan da, Granadako hiriburutik 22 km ingurura, Espainiako Geografia Institutuaren arabera. Dardar horien ondorioz, Andaluziako 112 larrialdi zerbitzuak hainbat dei jaso dituela jakinarazi du Twitter bidez, baina ez dagoela zauriturik oraingoz. Lehen hiru lurrikarak Chauchinan izan dira, 07:36 eta 07:50 artean (2,5; 2,1 eta 2,7 gradukoak). Ondoren, Pinos Puenten gertatu da, 08:04ean (2,8 gradu) eta aurretik beste txikiago bat (1,7 gradu).

Open Arms erakundearen itsasontzia askatu dute Sizilian

Open Arms erakundearen itsasontzia askatu dut...
Open Arms erakundearen itsasontzia askatu dute Sizilian

Itsasontzia atxikita zegoen Pozzallo ...
1:39 min.

Itsasontzia atxikita zegoen Pozzallo Siziliako portuan, legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita.

Giovanni Giampiccolo Ragusa Siziliako herriko instrukzio epaileak Proactiva Open Arms GKEaren itsasontzia askatzea agindu du gaur, astelehena. Itsasontzia atxikita zegoen Pozzallo Siziliako portuan, legez kanpoko immigrazioa sustatzea egotzita. Rosa Emanuela Lo Faro GKEaren abokatuak epaileak hartutako erabakia baieztatu dio Eferi, Ragusako Fiskaltzak martxoaren 27an emandako atxikitze agindua bertan behera utzita. GKEaren itsasontziak 216 etorkin utzi zituen martxoaren 17an, Pozzalloko portuan, eta orduan behin behinean atxikitzea agindu zuten. Gainera, Anabel Montes misioaren buruaren, Mark Reig kapitainaren eta organizazioaren beste arduradun baten aurkako ikerketa zabaldu zuten. Ondoren, Cataniako epaile instruktoreak berretsi egin zuen GKEaren itsasontzia atxikitzeko erabakia eta legez kanpoko immigrazioa sustatzea delitua, baina baztertu zuen organizazio kriminalaren delitua. Hala, auzia Ragusako Auzitegiak hartu zuen bere gain. Hain zuzen, Pozzallo auzitegi horren eskumenen barruan dago eta hori izan da gaur aske uztea agindu duena. Bitartean, ikerketa penalak bere bidea jarraituko du, eta urtebete luzatu liteke, Alessandro Gamberini GKEaren abokatuak EFEri orain dela aste batzuk adierazi zienez. Gamberinik gaurko erabakiaren berri izan ostean esan duenez, ebazpenak "auzipetzearen seriotasun falta" erakusten du eta "kolpe handia" izan dela gaineratu du, baina, edonola ere, fiskalak helegitea aurkez lezake erabakiaren aurka. Oraindik "gerra judizial handia" dago egiteko, "gatazka bat baino ez baita irabazi", gaineratu du.