Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda.

Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean.

Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira.

Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman.

LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen.

2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu.

Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez.

15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko.

Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die.

Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak.

Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu.

Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan.

18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari.

Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik.

Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan.

Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera.

La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela.

Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen.

Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat.

Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta.

Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen.

Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez.

Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte.

Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote.

Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe.

Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa…

!Anima zaitez!

MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bideti...
Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bideti...
1:00 min.

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda. Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean. Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira. Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

2018/05/24

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskol...
Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. E...
1:12 min.

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman. LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen. 2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu. Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

2018/05/24

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdia...
Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar iz...
2:06 min.

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren. Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez. 15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz. Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko. Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die. Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak. Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu. Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan. 18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

2018/05/24

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kon...
Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio...
2:10 min.

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari. Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik. Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan. Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

2018/05/24

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istr...
Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik ...
1:58 min.

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera. La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela. Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen. Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat. Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta. Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen. Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez. Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte. Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote. Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

2018/05/24

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen fes...
Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Bar...
0:52 min.

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe. Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa… !Anima zaitez! MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

2018/05/24

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-02ko bideoen artxiboa

Vueling konpainiak 10 hegaldi bertan behera utziko ditu ostegun honetan, Loiun

Vueling konpainiak 10 hegaldi bertan behera u...
Vueling konpainiak 10 hegaldi bertan behera utziko ditu ostegun honetan, Loiun

Bartzelonatik datozen eta Kataluniako...
1:31 min.

Bartzelonatik datozen eta Kataluniako hiriburura doazen zortzi hegaldi ez dira abiatuko, ezta Sevillatik datorrena ere. Ostiralean lanuztea errepikatuko da.

Bilboko aireportuan, hamar hegaldi bertan behera utziko ditu Vueling konpainiak ostegun honetan, gehienak Bartzelonako ibilbidean, pilotuek deitutako hirugarren greba egunagatik, airelineako iturriek jakitera eman dutenez. Vueling Loiuko aireportuaren airelinea nagusia da, joan-etorrien % 37 kudeatzen baititu. Horrela, Bartzelonatik datozen eta Kataluniako hiriburura doazen zortzi hegaldi ez dira abiatuko, ezta Sevillatik datorrena ere. Egunero zortzi hegaldiko maiztasuna du konpainiak Bartzelonara; ondorioz, bertan behera geratuko diren hegaldiak aurreikusitakoen erdia dira. Airelianeko iturriek azaldu dutenez, bidaiari gehienak aldez aurretik birkokatu dituzte, abiatuko diren gainerako hegazkinetan edo 24 orduko epearen barruan, nahiz eta ostiralean lanuztea errepikatu. 10 urteko historian konpainiako pilotu kolektiboaren lehen greba da. 1.150 profesional ari dira lanean, Vuelingen. Soldatak kostu txikiko beste konpainia batzuek eskaintzen dituztenekin parekatzea eskatzen dute beharginek. Hegaldien inguruko informazioa VuelingNews webgunean eskuragarri dago. Gainera, mezuen eta posta elektronikoen bidez aldaketen berri emango die bezeroaren arretarako arloak bidaiariei.

Gorpu bat aurkitu dute Ebro ibaian, Sartagudan

Gorpu bat aurkitu dute Ebro ibaian, Sartaguda...
Gorpu bat aurkitu dute Ebro ibaian, Sartagudan

Baliteke hildakoa duela hilabete Lodo...
1:10 min.

Baliteke hildakoa duela hilabete Lodosan zirkulazio istripu baten ondorioz desagertutakoa izatea.

Foruzaingoak hilotz bat aurkitu du Ebro ibaian, Sartaguda (Nafarroa) parean. Antza denez, baliteke hildakoa duela hilabete Lodosan zirkulazio istripu baten ondorioz desagertu zen gizonezkoa izatea. Apirilaren 5ean, Senegalgo bi pertsona zeramatzan auto bat Ebro ibaira erori zen. Kopilotuak ateratzea lortu zuen, baina gidariak ez, eta desagertuta dago harrezkero. Hurrengo egunetan, ibilgailua topatu zuten, baina ezin izan ziren barruan sartu, oso sakon zegoelako. Gainera, urak handituta eta indartuta zetozen euriteen ondorioz.

Sei mendizale hil dira hotzak jota Suitzako Alpeetan

Sei mendizale hil dira hotzak jota Suitzako A...
Sei mendizale hil dira hotzak jota Suitzako Alpeetan

Ekaitz batek harrapatu zituen eta gau...
1:16 min.

Ekaitz batek harrapatu zituen eta gaua mendian igaro behar izan zuten, aterperik gabe, 3.270 metrora.

Sei mendizale hil dira hotzak jota Suitzako Alpeetan, Arollako eski-estaziotik gertu. Ezbeharra igandetik astelehenerako goizaldean gertatu zen. Ekaitz batek harrapatu zituen eta gaua mendian igaro behar izan zuten, aterperik gabe, 3.270 metrora. Guztira, 14 izan dira erreskatatutako mendizaleak. 06:30 aldera (04:30ean EAEn) Vignetteseko etxolako guardiak laguntza eskatu zien larrialdietarako laguntza zerbitzuei pertsona horiek erreskatatzeko. Guztira zazpi helikoptero, hainbat mediku eta beste hainbat gidari ibili dira erreskate-lanetan. Ikerketa abiatu dute istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Vatikanoko Finantzen burua adingabeei sexu abusuak egitea egotzita epaituko dute

Vatikanoko Finantzen burua adingabeei sexu ab...
Vatikanoko Finantzen burua adingabeei sexu abusuak egitea egotzita epaituko dute

George Pell Australiako kardinala del...
2:01 min.

George Pell Australiako kardinala delitu horiengatik auzipetu duten Eliza katolikoko lehen goi karguduna da.

George Pell 76 urteko kardinal eta Vatikanoko Finantzen burua adingabeei sexu abusuak egitea egotzita epaituko dute, Australiako egunkariek jakinarazi dutenez. Australia hego-ekialdeko Victoria estatuko Auzitegiak 11 minutuko saioa egin du asteazken honetan Melbournen, eta epaileak beste saio bat ezarri du maiatzaren 16rako. Atzo Epaileen Auzitegiak bigarren mailako epaitegia erabakitakoaren arabera, nahikoa froga daude Pell epaitzeko. Gaurko saioan, epailea Fiskaltzarekin eta Defentsarekin mintzatu da auziaren inguruko xehetasunez. Kardinala mutu egon da saioak iraun duen artean, AAP agentziaren esanetan. Adingabe ugarik salatutako sexu abusu ugarirengatik epaituko dute Pell. Horietako batzuk Pellen jaioterri den Ballarat hiriko igerileku batean jazo omen ziren, eta beste batzuk Melbourneko St. Patrick's katedralean, 70eko eta 90eko hamarkaden artean. Dena den, ez dute horien inguruko xehetasunik eman, legez debekatuta baitago. Pederastia kasuak egotzita orain arte epaitu duten lehen kardinala da Pell. Victoriako Auzitegiak 2017an auzipetu zuen Pell, artean Finantzen burua zela. Bere defentsa prestatzeko eszedentzia eskatu zuen Pellek, eta Vatikanoak onartu egin zion. Eszedentzia epe hori indarrean dago oraindik, adierazi du gaur Vatikanoak Pellen auziaren berri ematean.