Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda.

Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean.

Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira.

Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman.

LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen.

2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu.

Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez.

15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz.

Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko.

Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die.

Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak.

Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu.

Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan.

18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari.

Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik.

Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan.

Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera.

La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela.

Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen.

Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat.

Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta.

Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen.

Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez.

Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte.

Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote.

Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe.

Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa…

!Anima zaitez!

MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bideti...
Trenen zirkulazioa eten dute, tren bat bidetik atera ostean Arrigorriagan

Merkantzia zeramatzan tren bat bideti...
1:00 min.

Merkantzia zeramatzan tren bat bidetik atera da gaur goizeko lehen orduan Arrigorriagatik igarotzen ari zela, Bizkaian, zauriturik eragin gabe.

Halere, istripuak tren zerbitzuan eragin du, zenbait lineatan zirkulazioa etenda. Hala, Adifek jakinarazi duenez, une honetan ez dago zerbitzurik Arrigorriaga eta Bidebieta Basauri artean. Bestalde, Bilboko aldiriko tren zerbitzuko C3 lineetako bidaiariak Ugao-Miraballes eta Bidebietako errepidetik eramaten ari dira. Era berean, Lezama eta Inoso arteko zirkulazioa ere etenda egon da, Bilbo-Miranda Ebroko linean ere eraginda, Adifen esanetan; nolanahi ere, azken etenaldi hori konponduta dago jada.

2018/05/24

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskol...
Langile bat koman, Bilboko Ingeniaritza Eskolako eskailera batetik behera erorita

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. E...
1:12 min.

Ezbeharra astelehenean gertatu zen. Emakumea eskaileratan erori egin zen eta buruan kolpea hartu zuen. Eskailera horrek segurtasun neurriak betetzen ez dituela salatu du LABek.

LAB sindikatuak jakinarazi duenez, joan den astelehenean lan-istripu larria gertatu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako bigarren eraikinean. Langile bat eskailera batetik behera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen. Gurutzetako Ospitalean dago, koman. LABen esanetan, ez da lehenengo aldia eskailera horretan istripua izaten dela: 2015ean, behargin bat erori zen eta besoan eta eskumuturrean min hartu zuen; beste langile bat ere erori zen toki berean eta buruan kolpea hartu eta zauri arinak izan zituen. 2015eko ezbeharraren ondotik, EHUko Prebentzio Zerbitzuak gertakariak ikertu zituen eta eskailera horrek segurtasun araudia betetzen ez zuela ondorioztatu zuen. Hala ere, LABek salatu duenez, Unibertsitateak ez du inolako prebentzio neurririk hartu. Sindikatuak ardurak argitzea eskatu eta elkarretaratzea deitu du hilaren 25erako Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

2018/05/24

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdia...
Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan

52 urteko emakume bat artatu behar iz...
2:06 min.

52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren.

Sute batek etxebizitza bat kiskali du Izurdiagan Nafarroa. 52 urteko emakume bat artatu behar izan dute osasun zerbitzuek kea arnastu ondoren. Etxean altzari eta objektu ugari pilaturik zeuden eta suhiltzaileen lana oztopatu du horrek, Nafarroako Gobernuak agiri batean azaldu duenez. 15:10 aldera abisua jaso dute Nafarroako larrialdi zerbitzuek, San Juan kaleko etxebizitza bat sutan zegoela jakinaraziz. Cordovillako suhiltzaileak bertaratu dira. Ponpa-kamioi bat eta eskailera ibilgailu bat eraman dituzte. Anbulantzia bat eta Foruzaingoko patruilak ere bidali dituzte, zonaldea sokaz inguratzeko eta trafikoa arautzeko. Suhiltzaileak heldu direnerako suak beheko solairua hartuta zuen. Hala ere, barrura sartzea lortu dute, baina objektu eta altzairu mordoa aurkitu dute, eta horrek goiko solairura igotzea eragotzi die. Lana segurtasunez egitea ezinezkoa zela ikusita, suari kanpoaldetik bakarrik eraso egitea erabaki du operazioaren arduradunak. Sugarrek eta tenperatura altuek lehen solairuko altzairu eta tresna guztiak kiskali dituzte. Suak teilatuari ere eragin dio, eta zatiak erori dira, baina egurrezko egitura ez da kolapsatu. Suak inguruko etxeei ez eragitea lortu dute suhiltzaileek, nahiz eta oso gertu egon. Antza denez, maizterraren txakurra hil da sutean. Talde medikoak emakumea artatu du tokian bertan; izan ere, osasun zentro batera eramaterik ez du nahi izan. 18:30 aldera suhiltzaileak ordezkatu ditu Cordovillako beste talde batek. Sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, hondakinak kentzen hasi baino lehen. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

2018/05/24

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kon...
Barcenas, Correa eta PP Gurtel auziagatik kondenatu ditu Auzitegi Nazionalak

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio...
2:10 min.

33 urteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenasi, eta 15 urte haren emazteari. Francisco Correari, berriz, 51 urteko kartzela zigorra ezarri dio.

Auzitegi Nazionalak 33 urte eta 4 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Luis Barcenas PPko diruzain ohiari, eta 15 urteko zigorra haren emazteari, Gurteleko lehen etapan 1999-2005 egindako iruzur delituengatik. Halaber, 51 urte eta 11 hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Francisco Correa Gurtel auziko buruari. Bestalde, PPri 245.492 euroko isuna ezarri dio, erantzukizun juridiko gisa, Gurtel auzian Guillermo Ortega eta Jesus Sepulveda Majadahondako eta Pozueloko alkate ohiek ateratako probetxuagatik. Ana Mato Sepulvedaren emazte ohiak eta ministro ohiak 27.857 euro ordaindu beharko ditu Gurtel saretik jasotako opariengatik. Magistratuen iritzian, Fiskaltzaren ildotik, sarearen bidez jasotako eskupekoen eta alderdiko B kutxatik atera omen zuen diruaren bidez 48,2 milioi euro bildu zituen Barcenasek Suitzan. Epaiaren arabera, jarduteko modua honakoa zen: Francisco Correa enpresariekin harremanetan jartzen zen eta, ondoren, Barcenasek beharrezko izapideak egiten zituen nahi zuten enpresariak esleipenak lor zitzan, eta exekuzioan zegokion igoerak jasotzen zituzten, geroago banaketa egiteko, adostuta zuten moduan".

2018/05/24

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istr...
Bi pertsona hil eta 20 zauritu dira tren istripu batean, Italian

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik ...
1:58 min.

Ibilgailua trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zen trenbidetik atera denean, antza denez, kamioi baten aurka talka egin ondoren. Hildakoetako bat makinista da, eta bestea teknikari bat.

Bi pertsona hil eta 20 baino gehiago zauritu dira tren bat trenbidetik aterata, Turinetik 35 bat kilometrora, Italiako iparraldean, zenbait hedabide italiarren arabera. La Repubblica egunkariak aireratu duenez, istripua bart izan da, 23:30 inguruan, Calusoko trenbide-pasagune batetik igarotzen ari zela. Antza denez, pasagunearen hesia goian zegoen, kamioi baten garraio berezi batengatik. Une horretan trena heldu zen, eta talka egin zuen. Biktimetako bat trenaren makinista zen, 61 urtekoa, eta bigarrena, aipatutako egunkariaren arabera, trenaren teknikari bat. Trenak hiru bagoi zeramatzan, eta horietatik bi trenbidetik atera dira, zutoin bat bota eta etxe baten patioan geratuta. Lehenengo datuen arabera, kamioia (Lituaniako matrikula zeukan) edukiontziak garraiatzen ari zen, eta trenbide-pasagunea zeharkatu zuen, nahiz eta abisua martxan zegoen. Makinistak balazta sakatu zuen arren, talka saihestezina izan zen, zenbait hedabideek diotenez. Estatuko Trenbide zerbitzuaren esanetan, trenean 40 bat pertsona zeuden une horretan, eta irten ezinik geratu ziren. Gauean zehar atera dituzte. Kamioi gidaria ez da zauritu istripuan. Ondoren, deklaratu du eta alkoholemia analisia egin diote. Garraio berezia zenez, kamioiarekin batera eskolta bat zihoan. Auto horretako pertsona batek azaldu duenez, kamioia pasagunean sartu zenean semaforoaren argi gorria piztu zen. orduan, atzera egiteko esan zion gidariari, baina une horretan hesia jaitsi zen, kamioia barruan harrapatuta geratuta.

2018/05/24

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen fes...
Hiritartasun unibertsalaren pasaportearen festa

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Bar...
0:52 min.

Zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara

Audio gabe. Munduko herritar al zara? Honduras, Nepal, Siria, Txina, Gambia, Maroko, Euskal Herria… zatoz maiatzak 25.ean Uliako Lore Baratzak parkera arratsaldeko 18.00 etan ospatuko dugun festara. Dantza herrikoi eta folklorikoak izango ditugu ikusgai, jazz musika anitza, herrialde ezberdinetako testigantzak, guztien artean egingo dugun horma-irudi ikusgarria, garaiko eta bertako jatekoa… !Anima zaitez! MAIATZAK 25 ARRATSALDEKO 18:00 etan ULIAKO LORE BARATZAK PARKEAN Alcalde J. Elosegi Hiribidea, 81, 20013 Donostia

2018/05/24

Maiatza 2018
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Apirila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2018-05-10ko bideoen artxiboa

Greba institutu eta unibertsitateetan

Greba institutu eta unibertsitateetan 'La Man...
Greba institutu eta unibertsitateetan 'La Manada'ren 'epai eskandalagarriaren aurka'

Ikasleen Sindikatuak elkarretaratzeak...
1:42 min.

Ikasleen Sindikatuak elkarretaratzeak deitu ditu 12:00etan EAEko eta Nafarroako hiriburuetan eta Estatuko hirietan.

Ikasleen Sindikatuak deituta, greba dago gaur Estatu osoko institutuetan eta unibertsitateetan Nafarroako Auzitegiak La Manadako bost kideei ezarritako zigorra dela eta. Epai eskandalagarria da, sindikatuaren ustez, bortxaketagatik baino abusu sexualagatik zigortu dituztelako bederatzina urteko zigorra. Elkarretaratzeak daude deituta 12:00etan Bilbon Arriaga plaza, Iuñean Udaletxe plaza, Donostian Boulevard eta Gasteizen Andre Maria Zuriaren plaza, baita Estatuko 34 hiri eta herrietan. Ana Garcia sindikatuko idazkari nagusiak azaldu duenez, bortxatzaileak babesten dituen justizia matxista salatu nahi dute. Horren hitzetan, gazteriak erantzun irmoa eman behar dio, eta horregatik egin dugu greba egiteko deia. Sindikatuaren arabera, epai aberrante eta eskandalagarri horrek milioika emakume eta kontzientziadun gizonen gehiengoa sumindu ditu eta justizia patriarkal eta matxistaren adibidetzat jo du.

Gaur abiatuko da Zigor Kodean sexu-delituen erreforma aztertu behar duen batzordea

Gaur abiatuko da Zigor Kodean sexu-delituen e...
Gaur abiatuko da Zigor Kodean sexu-delituen erreforma aztertu behar duen batzordea

19 gizon eta 4 emakumek osatuko dute ...
2:46 min.

19 gizon eta 4 emakumek osatuko dute batzordea, eta ikerketa ekainaren 15a baino lehen egin beharko dute.

Zigor Kodean sexu-delituen erreforma aztertu behar duen batzordeak gaur egingo du lehen bilera. La Manada auziaren epaiaren ostean, Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak ikerketa bat egitea eskatu zuen sexu-eraso eta abusu delituak Zigor Kodean duten tipifikazioari buruz, izan ere, epaileek abusuagatik zigortu zituzten, eta sexu-erasotik absolbitu. Justizia Ministerioan Batzorde Nagusiko Zigor Zuzenbideko laugarren sekzioa guztira 20 gizonezkok osatzen dute, emakume bakar batek ere ez. Batzordearen osaketak eztabaida handia eragin zuen eta hori dela eta, ministroak behin-behinean bost emakume gehitzea proposatu zuen. Azkenean, 19 gizonek eta 4 emakumek osatuko dute. Francisco Muñoz Conde Zuzenbide Penaleko katedradun eta batzordeko kide denak dimisioa aurkeztu zuen asteartean, La Manada auziaren epaiaren ostean gizartean sortu den ezinegonaren ostean legea aldatzea onartezina dela iritzita. Aldi berean, Mirentxu Corcoy penalistak uko egin zion batzordean parte-hartzeari, sexu-delituen erreforma aztertzeko, behin-behinean, bertako kide izateko proposamena egin ziotelako. Gauzak horrela, 23 pertsonak parte hartuko dute gaurko bileran: 19 gizonek eta 4 emakumek. Batzordeko lau emakumeak hauek dira: 2011tik 2016ra Genero Indarkeria gaietan Espainiako Gobernuaren ordezkari izan zena, Gorte Nagusietako abokatu eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea; Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea; San Pablo CEU Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko katedraduna; eta Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiko presidentea. Ortegak atzo Twitter sarean duen kontuaren bitartez jakinarazi zuenez, gaurko bileran izango da, baina emakumeen presentzia batzordean behin-behinekoa ez izatea eskatu du.

Hiru kilometroko bi tunelek Artazako biribilgunea eta Portugalete lotuko dituzte

Hiru kilometroko bi tunelek Artazako biribilg...
Hiru kilometroko bi tunelek Artazako biribilgunea eta Portugalete lotuko dituzte

2023an ekingo dio Bizkaiko Foru Aldun...
2:35 min.

2023an ekingo dio Bizkaiko Foru Aldundiak azpiegitura handi horri. Gainera, beste proiektu batek Hegoaldeko Saihesbidea eta Arrigorriaga lotuko ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko trafiko arazo nagusiak konpontzeko bi azpiegitura handi egingo ditu: Artazako biribilgunea eta Portugalete lotu dituen bi tunel eta Hegoaldeko Saihesbidea bukatzeko lanak. Guztira 580 milioiko aurrekontua aurreikusi dute, eta lanok 2027an egongo dira bukatuta. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak bi proiektuen berri eman du gaur -osteguna- eta, adierazi duenez, Bizkaian XXI. mendean egingo den azpiegiturarik garrantzitsuena izango da, mapa zaharrak atzean utzita, eta Bilbo handiko mugikortasuna eraldatuz. Aldundiak Rontegiko zubiaren antzeko beste zubi bat egitea aztertu zuen, baina azkenean tunelak egitea erabaki du. Aukera hori "garestiagoa" bada ere, errepide sareko arazoak konpontzeko modurik egokiena dela uste dute. Rementeriaren esanetan, lan horien bidez Aldundiak errepide bizkaitarretan izaten den mugikortasun arazo nagusiena konpontzea nahi du, hiru puntu kritikoenetan sortzen diren auto ilarak arinduta: Rontegi (137.000 ibilgailu igarotzen dira egunero), Avanzada (114.000 ibilgailu) eta Max Center (127.000). Lehen fase hori bukatzea ezinbestekoa izango da bigarrenari heltzeko: Itsasadarraren azpitik igaroko den tunela. Artazako biribilgunean hasi Leioa-Getxo, Eskuinaldea eta Hegoaldeko Saihesbidea lotuko ditu, Ballonti inguruan, Portugalete eta Sestao artean Ezkerraldea. Bidesaririk gabeko tunela izango da, hiru kilometro inguruko luzera izango du eta ibilgailuak igarotzeko (53.000 bat egunean) erreiez gain, garraiobide publikoari zuzendutako sistema bat ere izango du, baina oraindik erabakitzeke dago. Tunela egiteko 380 bat milioi beharko dituzte aurreikusi dute, eta 2027rako bukatuta egongo da.

Lanbideren 43 bulegoetatik 41 zabalik daude greba egunean

Lanbideren 43 bulegoetatik 41 zabalik daude g...
Lanbideren 43 bulegoetatik 41 zabalik daude greba egunean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek de...
1:29 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute gaurko mobilizazio eguna Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan, arreta eredu berria aplikatzearen aurka.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Lanbideren 43 bulegoetatik 41 irekita daude gaurko deituta dagoen greba egunean. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizazio eguna deitu dute Euskal Enplegu Zerbitzuan arreta eredu berria aplikatzearen aurka egiteko eta "hutsetik" negoziatzen hastea eskatzeko. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak emandako datuen arabera, Aguraingo eta Basauri Uribarriko bulegoak itxita daude. Beste hiru bulegotan (Barakaldo Beurko, Zalla eta Basauri Urbi), ez dira Lanbideren zerbitzuak eskaintzen ari; aitzitik, beste zerbitzu administratibo batzuk bai. Sindikatuek manifestazioa deitu dute 11:00etan Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzatik Lanbidek Gasteizen duen bulego nagusira, eta mobilizazioan parte hartzeko deia egin diete langileei. Beharginei exijitzen zaien lan-aniztasuna kritikatu eta zerbitzua pribatizatzen ari dela salatu dute sindikatuek.