Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere.

Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez.

2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2).

Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49.

Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude.

Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez.

Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte.

Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko.

Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko.

Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez.

Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak.

Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte.

Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba.

Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean.

Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake.

Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita.

Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta.

Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean.

Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean.

Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan.

Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da.

Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskureki...
Bilboko Aireportua New Yorkekin eta Moskurekin lotzeko lanean ari da Bilbao Air

Beste aireportu batzuekin loturak azt...
1:39 min.

Beste aireportu batzuekin loturak aztertzen ari dira. Hala nola, Lyon, Kopenhage, Helsinki, Porto, Nantes, Glasgow, Eindhoven, Marseilla, Genova, Varsovia edo Budapest

Loiuko aireportuaren nazioarteko proiekzioa handitu nahian, helmuga zuzen berriak gehitzeko lanetan ari da Bilbao Air Bilboko Aireportua sustatzeko sozietatea. Besteak beste, New York eta Mosku ditu begiz jota, baina baita Kopenhage, Glasgow eta Varsovia ere. Era berean, apirilean BECen egindako Routes Europe azoka ere baliatu zuen Bilbao Airrek, hainbat aireportu eta hegazkin-konpainiarekin bilerak eginez. 2018ko lehen seihilekoan gora egin du bidaiarien ( % 9,1) eta operazioen kopuruak ( % 5,2). Udan, inoiz baino helmuga gehiago izan dituzte: 49. Bestalde, ekainean marka ondu du aireportuak bidaiari kopuruari dagokionez. Laugarren aldiz, hileko milioi erdi erabiltzaile izan ditu. 520.576 bidaiari izan ditu Loiuko aireportuak ekainean, 2017ko hilabete berean baino % 7,4 gehiago.

2018/07/17

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Familia bereko lau kide, tartean bi adin txik...
Familia bereko lau kide, tartean bi adin txikiko, hilda aurkitu dituzte Tenerifen

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du he...
0:49 min.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz ez dute hipotesirik baztertzen

Tenerifen, La Orotava udalerrian, familia bereko lau kide hilik topatu dituzte: senar-emazteak eta 3 eta 5 urteko euren alabak. Guardia Zibilak ikerketa abiatu du heriotzen zergatiak argitzeko. Dena den, oraingoz hipotesi guztiak zabalik daude. Ikertzaileek ez dute indarkeria zantzurik aurkitu, Guardia Zibilaren iturriek baieztatu dutenez. Iturri horien arabera, 45 urteko gizonezkoa urkatuta aurkitu dute. Emakumea (32 urte) eta bi alabak, ostera, etxebizitzako beste toki batean topatu dituzte. Adituak etxebizitza miatzen ari dira gertaturiko buruzko aztarnak aurkitzeko asmoz. Halaber, gorpuei autopsiak egingo dizkiete datozen orduetan heriotzen zergatiak zehazteko. Bestalde, Guardia Zibilak idatzi bat atzeman du etxe barruan.

2018/07/17

'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzul...
'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da gaur, baina ez du lanik izango

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo m...
3:22 min.

Antonio Manuel Guerrerori Cabezuelo militarrari aplikatutako prozedura ezarriko zaio. Guerrero "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte

Defentsaren Aldizkari Ofizialak gaur argitaratuko duen agiriaren arabera, Antonio Manuel Guerrero 'La Manada'ko guardia zibila zerbitzura itzuliko da legeak agindu bezala, baina ez diote lanik emango, hots, ez diote lantokirik egokituko. Hala, Alfonso Jesus Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari aplikatutako prozedura bera ezarriko diote Guerrerori, oraingo honetan Guardia Zibilaren Pertsonal Erregimenaren Legeak ezartzen duenez. Defentsa Ministerioak ohar baten bidez adierazi duenaren arabera, erakundea behartuta dago zerbitzura bueltatzeko, legearen 88.2 eta 92.2 artikuluek diotenez. "Guardia zibilaren kasuan zuzendariak 2016ko uztailak 26an emandako ebazpena aplikatzen jarraituko da, hau da, ez zaio lantokirik egokituko epaia irmoa izan arte, edo kasua artxibatu arte", dio Ministerioak. Guardia Zibiletik uztailak 11an azaldu zutenez, Antonio Manuel Guerrero 2016ko sanferminetan 18 urteko gazte bati sexu-abusuak egiteagatik eta telefonoa lapurtzeagatik bederatzi urteko kartzela-zigorra jaso duen 'La Manada'ko sevillarretako bat "aktibo lantoki barik" dago, hori dela eta, oinarrizko soldata jasoko du epaia irmoa izan arte. Guardia Zibilaren Diziplina Erregimenak sei egoera aurreikusten ditu: zerbitzu aktiboa; zerbitzu bereziak; eszedentzia; enpleguaren etenaldia; egitekoaren etenaldia eta erreserba. Antonio Manuel kasuan, sexu-erasoaz gain, biktimaren telefonoa lapurtzeagatik ere zigortuta egonda, lapurreta delitua egotzi zioten, eta horregatik egunean 15 euro ordaintzera zigortu zuten, bi hilabetez. Gainera, auzitegiak ez du oraindik erabaki aske mantenduko duen, 'La Manada'ko gainerako kideak bezala, Sevillako Polizia-etxe batean aurkeztu eta pasaportea berritzeko izapideak hasi ostean. Guardia Zibileko iturrien esanetan, erasoaren epaia irmoa den unetik aurrera, araututako prozedura hasiko da, eta Guardia Zibilaren ofizial batek instruktore lanak egingo ditu. Gainera, idazkari batekin batera, guardia zibilak egindako delitua edo arau-haustea aztertu beharko dute. Antonio Manuelek arau-hauste larriagatik zigorra jaso lezake. Oso larria bada, aurreikusitako zigorra zerbitzuaren etenaldia hiru hilabete eta egun batez sei urtera artekoa, edo maila jaistea, izan liteke.

2018/07/17

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du,

Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu...
Parlamentu britainiarrak Aduanen legea onartu du, 'brexit'aren ostean aplikatzeko

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru ...
1:29 min.

Hala, 'brexit'aren ondorengo esparru legala ezarri dute. Lege proiektua Lorden Ganberatik igaro behar da, baina seguruenera uda ostean aztertuko dute

Erresuma Batuko Parlamentuak Aduanen legearen proiektua onartu zuen atzo, aldeko 318 eta kontrako 285 botorekin, brexitaren ondorengo esparru legala ezarrita. Theresa May lehen ministroak ukatu egin zuen brexit gogorraren aldekoek egindako zuzenketak sartuz kapitulazioa egin izana. Gainera, ziurtatu zuzenez, ez dute EBko herrialdeekin etorkizunean izango duten harremanen plana aldatuko, Gobernuak uztailak 6an onartutakoari jarraituta. Erabat aldatuko ez badute ere, aurkeztutako zuzenketek Gobernuaren eta EBren arteko negoziazioak mugatuko dituzte, edo oztopatu ere, adibidez, Erresuma Batuak EBri muga-zergak ezartzeko eskubidea ukatuta, Europan halako neurririk egon ezean. Era berean, Irlandako itsasoan muga bat sortzea baztertzea (erregimen britainiarrean jarraituko duela bermatzeko) exijitu dute; Erresuma Batua balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) sistema europarretik kanpo geratzea; eta araudi berria onartzea, Gobernuak harremana ezarri nahi badu EBrekin, aduanen arloan.

2018/07/17

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoaca...
5,4 graduko lurrikara batek Mexikoko Michoacan estatua astindu du

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 ...
0:47 min.

Seismoa Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra izan da, 10 km-ko sakoneran

Richter eskalan 5,4 graduko indarra hartu duen lurrikara batek Mexiko astindu du gaur, uztailak 17, hango 03:54ean. Dardara Coacoman de Matamorosetik 88 km-ra erregistratu dute, 10 km-ko sakoneran, Michoacan estatuan. Lurrikara Jalisco, Colima eta Tecoman hirietan, besteak beste, sentitu da. Momentuz, ez du kalte materialen edo zaurituen berri eman.

2018/07/17

Uztaila 2018
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031 
Ekaina 2018
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 

        2018-07-11ko bideoen artxiboa

Osakidetzako lan-eskaintza publikoko beste 7 kategoria gehiago salatuko ditu LABek

Osakidetzako lan-eskaintza publikoko beste 7 ...
Osakidetzako lan-eskaintza publikoko beste 7 kategoria gehiago salatuko ditu LABek

Irregulartasunak azaleratu zituen ane...
1:07 min.

Irregulartasunak azaleratu zituen anestesistak esan du badakiela "errepresaliak" jasoko dituela, baina ez dela damutzen lanpostuak emateko "legez kanpoko praktika sistematiko bat" salatu izanaz

LAB sindikatuak jakinarazi du Osakidetzako lan-eskaintza publikoko beste zazpi kategoria gehiago salatuko dituela Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzaren aurrean. Horrenbestez, guztira 12 dira auzitegian salatutako kategoriak. Gauzak horrela, LABek enegarrenez salatu du egoera larria dela eta Osakidetzako zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gardentasunik gabe eta ardurak bere gain hartu gabe jarduten ari direla. Hori dela eta, ikerketa independente bat eskatu du. Amaitzeko, Osakidetzako lan-eskaintza publikoaren eredua aldatzeko negoziazio zabala hasteko galdegin du sindikatuak, egungo oposaketa-sistema agortuta dagoelako. Bestalde, Osakidetzako ustezko irregulartasunak argitara atera zituen anestesistak agerraldia egin du gaur Gasteizen, eta esan du profesional askok ez dutela salatzeko urratsa ematen "baztertuak izateko" eta beren ibilbide profesionala EAEn egiteko aukera galtzeko "beldurragatik".

Espainiako Gobernuak onespen kontzeptua gehitu nahi du sexu delituak zigortzerakoan

Espainiako Gobernuak onespen kontzeptua gehit...
Espainiako Gobernuak onespen kontzeptua gehitu nahi du sexu delituak zigortzerakoan

'La Manada' auziko epaiak eragindako ...
1:34 min.

'La Manada' auziko epaiak eragindako polemikaren ostean, Sanchezen Gobernuak Zigor Kodea moldatu nahi du delituen izaera zehaztea epaileen interpretazioaren baitan gelditu ez dadin

Sexu delituekin lotuta eta 'La Manada' auziko epaiak gizartean eragin duen haserrearen ostean, Espainiako Gobernuak onespen kontzeptua txertatu nahi du legedian. Carmen CalvoEspainiako Gobernuko presidenteordeak baieztatu duenez, Gobernuak Zigor Kodea aldatu nahi du delitu mota zehaztea epaileen interpretazioaren baitan gelditu ez dadin. ""Emakume batek bai esaten ez badu, gainerako guztia ez da". Diputatuen Kongresuko Berdintasun Batzordean gaur egin duen agerraldian azaldu duenez, Espainiako Gobernua Zigor Kodea moldatzeko lanean ari da. Calvoren esanetan, sexu delitu kasuetarako berariazko onespen kontzeptua gehitzea emakumea babesteko modu bat da. "Bai edo ez, ez dadila interpretaziorako aukerarik egon", azpimarratu du.

Laneko zigorra kendu diote

Laneko zigorra kendu diote 'La Manada'ko mili...
Laneko zigorra kendu diote 'La Manada'ko militarrari, baina ez diote posturik emango

Defentsa Ministerioak zehaztu duenez,...
2:02 min.

Defentsa Ministerioak zehaztu duenez, ezin zuten indargabetzea saihestu, legeak hala ezartzen baitu, baina postu bat ezartzea ekidin dezakete

Espainiako Defentsa Ministerioaren Aldizkari Ofizialak astearte honetan argitaratu duenez, Alfonso Jesús Cabezuelo 'La Manada'ko militarrari ezarri zioten lanerako zigorra kendu egin diote, eta beraz, beharrera itzultzeko baimena du. Cabezuelori, 'La Manada'ko gainerako kideei bezala, bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zion Nafarroako Auzitegi Nagusiak 2016ko sanferminetan emakume bati egindako sexu-abusua egotzita. Epaia, ordea, ez da irmoa eta militarra aske dago. Berria ezagutu ondoren oharra kaleratu du Defentsa Ministerioak zehaztuz lanerako baimena izanda ere, ez diotela posturik emango. Defentsaren oharraren arabera, "ezin zitekeen etena indargabetu, legeak hala zehazten duelako". Nolanahi ere, Ministerioak "postu bat emateko debekua" ezar dezake, "egotzitako gertakariak eta horien garrantzi soziala kontuan hartuta". Epaia irmo izan arte manten daiteke egoera hori. Araudiak zehazten duenez, muga ezartzen dio etenaldi horri: "Gehienez sei hilabete edo badaezpadako kartzelaldiak irauten duena —sei hilabete baino gehiagoz luzatzen bada—".

Lelo matxistak dituzten txapak konfiskatu dituzte sanferminetan

Lelo matxistak dituzten txapak konfiskatu dit...
Lelo matxistak dituzten txapak konfiskatu dituzte sanferminetan

San Fermin jaietako bandoaren arabera...
0:51 min.

San Fermin jaietako bandoaren arabera, debekatuta dago mezu edo lelo matxistak dituzten txapak, kamisetak edo bestelakoak saltzea

Nafarroako Foruzaingoak mezu matxistak dituzten txapak konfiskatu ditu sanferminetan, Iruñean, Twitter sare sozialean zabaldutako mezuan jakinarazi duenez. Iazko sanferminetan eta Nafarroako beste herri batzuetako jaietan gertatu bezala, aurten ere mezu sexistak eta matxistak dituzten txapak ikusi ahal izan dira. "Eraso sexistarik gabe, Iruña aske" estrategiaren baitan, eta, San Fermin jaietako bandoaren arabera, debekatuta dago mezu edo lelo matxistak dituzten txapak, kamisetak edo bestelakoak saltzea. Are gehiago, horrelako materiala atzemanez gero, erretiratzea edo konfiskatzea aurreikusten du.

Thailandiako kobazuloan harrapatutako 12 umeak eta begiralea salbu daude jadanik

Thailandiako kobazuloan harrapatutako 12 umea...
Thailandiako kobazuloan harrapatutako 12 umeak eta begiralea salbu daude jadanik

Erreskateak iraun duen egun luzeean a...
1:02 min.

Erreskateak iraun duen egun luzeean adingabeekin izan diren hiru urpekariak eta medikua ere atera dira leizetik

Azken lau haurrak eta begiralea kobazulotik atera dituzte astearte honetan, Thailandiako Armadaren SEALak jakitera eman duenez. Thailandiako iparraldean bi aste harrapaturik eman dituzte. Aurreneko lau adingabeak igandean erreskatatu zituzten. Astelehenean beste lau ume atera zituzten kobazulotik. Egun luze hauetan hamabi ume horiekin eta haien monitorearekin batera izan diren hiru urpekariak eta medikua ere atera dira kobazulotik. Beraz, erreskate-lanak amaitutzat eman dituzte. Taldea lau kilometro baino gehiagoko dituen kobazulo batean geratu zen harrapatuta ekainak 23an, eta haraino heltzeko labirinto itxurako pasabideetatik igaro behar da, horietako batzuk urez beteta daude eta beste batzuetan gorabehera handiak.

Seaskako ikasle guztiek gainditu dute brebeta, zientziako azterketa zuzendu ez arren

Seaskako ikasle guztiek gainditu dute brebeta...
Seaskako ikasle guztiek gainditu dute brebeta, zientziako azterketa zuzendu ez arren

Zientzietako proba euskaraz egin zute...
1:32 min.

Zientzietako proba euskaraz egin zuten Seaskako ikasleek eta azterketak euskaraz ez dakiten irakasleek zuzendu dizkiete

Seaskako ikasleek gaur ezagutu dituzte brebetaren emaitzak. 179 ikasleek proba gainditu duten arren, euskaraz egindako zientzietako azterketan emaitza txarrak izan dituzte. Seaskako arduradunek Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute, zuzentzaile frantsesen esku utzi dutelako atal hori zuzentzeko ardura. Gauzak horrela, udan eta uda ostean mobilizazioekin jarraitzea erabaki du Seaskak. Biharko deitutako agerraldian emango dute mobilizazioen berri. Brebeta kolegio amaierako proba da, eta hiru azterketa egiten dituzte: matematika, historia eta geografia eta zientzia. Lehendabiziko biak euskaraz egin daitezke, baina hirugarrena ez. Hala ere, ikasleek euskaraz egin zuten zientzietako proba. Bordeleko Errektoretzak euskaraz egindako azterketen zuzenketa blokeatu zuen lehendabizi, eta euskaraz ez dakiten irakasleek zuzentzea agindu zuen ondoren.

Paueko sutean hildakoetako lau sevillarrak ziren

Paueko sutean hildakoetako lau sevillarrak zi...
Paueko sutean hildakoetako lau sevillarrak ziren

Ustezko erasotzailea frantziarra zen....
1:18 min.

Ustezko erasotzailea frantziarra zen. Bihar hilotzei autopsiak egitea espero dute. Senideak gaur helduko dira Pauera, biktimak identifikatu eta aberriratzerako izapideak hastera

Paueko (Frantzia) sutean atzo, asteartea, hildako bost pertsonetatik lau Sevillako probintziako herritarrak ziren. Sutea indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira eta bertan gizonezko frantziar bat -usteko erasotzailea-, bere bikotekidea, horren semea, aita eta aitaren bikotekidea hil ziren. Hiru Pilasekoak ziren, eta aitaren bikotekidea, Arahalekoa. Hala baieztatu dute Pilaseko Udalak zabaldu duen ohar baten bidez. Hildakoak, 65 urte, 36 urte -lehenengoaren alaba-, eta emakumearen semea, 2 urtekoa dira. Poliziak horren neba bat topatu du, eta ahizpa bat Sevilla hiriburuan, biak joango dira gaur Pauera gainerako senideekin, gorpuak identifikatu eta aberriratzerako izapideak hastera. Guztiek hegazkina hartu eta identifikazioa egin ondoren, ostegun goizean, autopsiak egingo dizkiete hildakoei.