Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-09-26ko bideoen artxiboa

Abisu horia ezarri dute EAEn, baso-sute arriskuagatik

Abisu horia ezarri dute EAEn, baso-sute arris...
Abisu horia ezarri dute EAEn, baso-sute arriskuagatik

Ostegun arratsaldera arte egongo da i...
0:55 min.

Ostegun arratsaldera arte egongo da indarrean abisu horia, landarediaren lehortasunagatik, tenperatura altuengatik, haizearen indarragatik eta hezetasun maila baxuagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du asteazken arratsaldetik ostegun iluntzera Euskal Autonomia Erkidegoan, baso-sute arriskua dagoelako. Zehazki, gaurko 15:00etatik biharko 19:00etara egongo da indarrean abisua, landarediaren lehortasunagatik, tenperatura altuengatik, haizearen indarragatik eta hezetasun maila baxuagatik; izan ere, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakinarazi du tenperaturak nabarmen igoko direla gaur. Litekeena da Bilbon 30 gradura iristea, Donostian 29ra eta Gasteizen 26ra. Halaber, tenperatura minimoek gora egingo dute. Ostegunerako eta ostiralerako ere, tenperatura altuak iragarri dituzte, baina igoera ez omen da horren nabarmena izango.

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri diote Alicia haurraren hiltzaileari

Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri di...
Espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri diote Alicia haurraren hiltzaileari

Gainera, Arabako Probintzia Auzitegia...
1:47 min.

Gainera, Arabako Probintzia Auzitegiak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Aliciaren hiltzaileari haren ama hiltzen saiatu zelako.

Arabako Probintzia Auzitegiak espetxealdi iraunkor berrikusgarria ezarri dio Gasteizen 17 hilabeteko Alicia haurra hil zuen musika irakasleari, 2016ko urtarrilaren 25ean umea leihotik behera botata hiltzeagatik. Lehenengoz jarri du EAEko epaitegi edo auzitegi batek zigor hori. Gainera, Arabako aipatu auzitegiak zazpi urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Aliciaren hiltzaileari, haren ama hiltzen saiatu zelako. Burgosen bizi zen, hain zuzen, Aliciaren ama, eta aste batzuk lehenago ezagutu zuen, Internet bidez, Sevillako musika irakaslea. Hilketa gertatu zenean 18 zituen Aliciaren amak. Epaia gaur bertan kaleratu dute, eta zinpeko epaimahaiak aho batez hartu du erabakia. Hiltzaileak berak ere aitortu zuen umea leihotik bota izana, urtebeteko umeak "gaizkiaren hazia" zuela argudiatuta. Nolanahi dela, epaimahaikideek ez dute onartu hiltzailearen defentsak esandakoa, alegia, haurra hil zuenean "eroaldia" zuela. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta Clara Campoamor Elkarteak zuzendutako herri-akusazioak espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatu zuten hiltzailearentzat. Hori dela eta, zigorra berrikusi arte 25 eta 35 urte bitartean egon beharko du espetxean hiltzaileak, eta defentsak ezingo du horren aurkako helegiterik aurkeztu.

Bizkaitar bat atxilotuta, Kantabriako etxe batean 583 marihuana landare topatu ostean

Bizkaitar bat atxilotuta, Kantabriako etxe ba...
Bizkaitar bat atxilotuta, Kantabriako etxe batean 583 marihuana landare topatu ostean

Marihuana landareak zaintzeko eta azk...
0:54 min.

Marihuana landareak zaintzeko eta azkar hazteko tresneria ere aurkitu dute etxebizitzan.

Guardia Zibilak 25 urteko gizon bizkaitar bat atxilotu du eta 583 marihuana landare konfiskatu ditu Penagosen (Kantabria) gazteak alokatuta zuen etxe batean. Atxiloketa irailaren 19an gertatu zen, eta gazteari osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzi diote, baita elektrizitatea ostu izana ere, etxebizitzaren barruan tamaina handiko 500 marihuana landare baino gehiago aurkitu ostean. Landare horietatik 86 kilotik gora marihuana aterako lituzke. Landareak zaintzeko eta azkar hazteko tresneria ere aurkitu zuten etxe horretan, potentzia handiko lanparak eta haizagailuak, besteak beste.

Frantziak 1.000 dokumentu emango dizkio Espainiari,

Frantziak 1.000 dokumentu emango dizkio Espai...
Frantziak 1.000 dokumentu emango dizkio Espainiari, 'ETAren 300 hilketa' argitzeko

Urriaren 1ean emango diote material g...
1:45 min.

Urriaren 1ean emango diote material guztia, Madrilen egingo duten ekitaldian. Horrekin lortu nahi dutena da Espainiako Justiziak "oraindik argitu gabe dauden kasuei irtenbidea eman ahal izatea.

Hurrengo astelehenean, ETAri konfiskatutako "milatik gora dokumentu" emango dizkio Frantziak Espainiari, "ebazpen judizialik" izan ez duten "300 hilketa inguru" argitzeko, Yves Saint-Geoursek, Frantziak Madrilen duen enbaxadoreak, aurreratu duenez. Hain zuzen ere, urriaren 1ean emango diote material guztia, Madrilen egingo duten ekitaldian. Bertan izango dira, besteak beste, Pedro Sanchez Espainiako presidentea eta Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa, enbaxadoreak gaur bertan adierazi duenaren arabera. ETAri atzemandako materialaren entrega -agiriak eta armak tarteko- Sanchezek eta Emmanuel Macron Frantziako presidenteak izandako bileran adostu zuten, hots, uztailaren 26an Espainian izan zuten hitzorduan. Horrekin lortu nahi dutena da Espainiako Justiziak "oraindik argitu gabe dauden kasuei irtenbidea eman ahal izatea", zehaztu du Saint-Geoursek. "ETAko biktimei justizia emateko beharrizan hori garrantzitsua da memoriarako", azpimarratu du enbaxadore frantziarrak. Gainera, arlo judizialean, politikoan eta defentsa gaietan Espainia eta Frantzia arteko harremanak "bikainak" direla nabarmendu du. Azken bi hamarkadetan Frantziako segurtasun indarrek konfiskatutako material hori biltegi judizialetan egon da gordeta orain arte.

Ogasunak Generalitatearekin duen zorraren zati bat kitatuko du datozen lau urteetan

Ogasunak Generalitatearekin duen zorraren zat...
Ogasunak Generalitatearekin duen zorraren zati bat kitatuko du datozen lau urteetan

1.459 milio euro jasoko ditu Kataluni...
1:57 min.

1.459 milio euro jasoko ditu Kataluniako Gobernuak azpiegituretara eta Esquadra Mossoen finantzaziora bideratzeko. Guztira, Ogasunak Generalitatearekin duen zorra 7.600 milioi eurokoa da.

Espainiako eta Kataluniako Gobernuek ekonomia alorreko aurreakordioa lortu zuten atzo. Horren arabera, Ogasun Ministerioak Generalitatearekin duen zorraren zati bat, 1.459 milioi euro, kitatuko du datozen lau urteetan. Guztira, Ogasunak Generalitatearekin duen zorra 7.600 milioi eurokoa da. 1.459 milioi euro horietatik 700 milioi Esquadra Mossoen finantzaziora bideratuko dira, eta ordainketa 2019-2022 epean gauzatuko du Espainiako Gobernuak. Gainerako 759 milioi euroak 2008tik Generalitateak azpiegituretan egindako inbertsioak ordaintzeko izango da, eta kasu honetan ere lau urtean egingo du ordainketa Ogasunak. Pere Aragones Generalitateko presidenteordeak eman zuen albistea, Espainiako Gobernuaren eta Generalitatearen arteko bitariko batzordearen bileraren ondorengo prentsaurrekoan. Aragonesen esanetan, ordea, akordio horrek ez du esan nahi Kataluniako alderdi independentistek Estatuko Aurrekontu Orokorrak babestuko dituztenik. Bestalde, Aragonesek egungo testuinguru politikoan jarri du azpimarra eta argi utzi nahi izan du autodeterminazio eskubideari dagokienean diferentziak izaten jarraitzen dituztela. Ogasunak eta Generalitateak adostutakoaren arabera, bi hilabete barru elkartuko da berriro Batzorde Mistoa.