Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-09-27ko bideoen artxiboa

Navalek

Navalek 'inplikazioa' eskatu die gobernuei in...
Navalek 'inplikazioa' eskatu die gobernuei inbertitzaileak 'lehenbailehen' aurkitzeko

Enpresa batzordea Arantxa Tapia sailb...
2:01 min.

Enpresa batzordea Arantxa Tapia sailburuarekin bildu da, eta arratsaldean hitzordua du Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin. Langileek elkarretaratzea egin dute.

Naval ontziolako enpresa batzordeko kideak Arantxa TapiaGarapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuarekin bildu da 09:00etan, Bilboko SPRIren egoitzan. Arratsaldean, 17:00etan (Gasteizen), hitzordua dute Jesus Loza Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin. Bi bilerotan "inplikazioa" eskatuko diete erakundeei ontziolak bere etorkizuna ziurtatzeko behar dituen inbertsoreak "lehenbailehen" topatzeko. Ontziolaren jabeek enpresa likidazio fasean sartzea eskatu berri dute. Batzarrek dirauten artean elkarretaratzea egingo dute langileek. Hala, goizean SPRIk Bilbon duen egoitzaren kanpoaldean bildu dira. Arratsaldean, Gobernu zentralak Gasteizen duen Ordezkaritzaren aurrean paratuko dira. Bilera amaitutakoan, sailburuak adierazpenak egingo ditu eta Jaurlaritzaren jarreraazalduko du. Josu Erkoreka bozeramaileak asteartean aurreratu zuenez, ia baztertuta dute ontziola erreskatatzea, Europar Batasunak Estatu laguntza gisa jo eta legez kontrako joko lukeelako. Dena dela, inbertitzaile berriak aurkitzeko "konpromisoa" berretsiko die langileei.

Gaur eramango dute epailearen aurrera Maguette Mbeugouren ustezko hiltzailea

Gaur eramango dute epailearen aurrera Maguett...
Gaur eramango dute epailearen aurrera Maguette Mbeugouren ustezko hiltzailea

Bilbon eraildako emakumearen senarrak...
1:52 min.

Bilbon eraildako emakumearen senarrak Erandioko ertzain-etxean jarraitzen du. Bi eta lau urteko alabak, ostera, Bizkaiko Foru Aldundiaren zaintzapean daude, behin-behinean.

Maguette Mbeugouren ustezko hiltzaileak Erandioko ertzain-etxean jarraitzen du, epailearen aurretik noiz igaroko zain. Bien bitartean, bi eta lau urteko bi alabak Bizkaiko Foru Aldundiaren zaintzapean daude, behin-behinean, senideren batek horien ardura bere gain hartu arte. 25 urteko emakumea labankadaz hil zuten astelehenean, Bilboko Ollerietagoiena kaleko etxebizitza batean, eta haren senarra atxilotu zuten ordu batzuk geroago Mutrikun, hilketa leporatuta. Ikerketak aurrera egin ahala, auzi honetan izandako gabeziak agerian gelditzen ari dira. Maguette Mbeugouk salaketa jarri zuen abenduaren 6an Bilboko Udaltzaingoaren aurreanindarkeria matxistagatik, eta urruntzeko agindua ere eskatu zuen, baina epaileek ukatu egin zion. Senar-emazteak etxebizitza ezberdinetan bizi zirela, emakumeak etxera ez itzultzeko asmoa azaldu zutela eta biak banandu behar zirela argudiatu zuen epaileak autoan, arrisku egoera baztertzeko. Epaiketa egin ondoren, urtarrilaren 12an, zigor-arloko epaitegiak gizona absolbitzea erabaki zuen, mehatxuak egon zirela frogatzeko froga nahikorik ez zegoela iritzita. Bestalde, Ertzaintzak zaborrontzi batean topatu du ustez Bilboko hilketa matxistan erabilitako labana. Autopsiak baieztatu duenez, emakumeak 24 ordutik gora zeramatzan hilda haren hilotza aurkitu zutenean.

Emakume baten gorpua aurkitu dute Malagan, indarkeria arrastoekin

Emakume baten gorpua aurkitu dute Malagan, in...
Emakume baten gorpua aurkitu dute Malagan, indarkeria arrastoekin

Antza, indarkeria matxistak eragindak...
1:05 min.

Antza, indarkeria matxistak eragindako hilketa izan liteke. Biktimak tratu txarrak pairatu zituen bi gizonen esku eta urruntze agindua ezarri zieten biei.

Guardia Zibilak indarkeria arrastoak dituen 44 urteko emakume baten gorpua aurkitu du Malagako Torrox herriko El Morche hondartzan. Biktimak tratu txarrak pairatu zituen bi gizonen esku eta urruntze agindua ezarri zieten biei. Ostegun goizaldean aurkitu dute gorpua, eta Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. Ez dakite zer gertatu zaion eta ez dute horrekin zerikusia izan dezakeen inor atxilotu. Bestalde, Maria Gamez Espainiako Gobernuaren ordezkariordeak Malagan "indarkeria matxistaren biktima" berri bat gertatu izana deitoratu du. "Laztura errepikatzen da; izututa nago Torroxen indarkeria matxista pairatu zuen emakume bat indarkeria arrastoekin hilik aurkitu ostean", esan du Twitterren. Halaber, ikerketa abian dela gaineratu du.

Emakumeek urtean 52 egun gehiago egin behar dute lan gizonen pare kobratzeko

Emakumeek urtean 52 egun gehiago egin behar d...
Emakumeek urtean 52 egun gehiago egin behar dute lan gizonen pare kobratzeko

Emakumeak eta laneko pobrezia aztertz...
2:07 min.

Emakumeak eta laneko pobrezia aztertzeko ikerketa egin du Oxfam Intermon erakundeak, eta, horren arabera, urtean ia bi hilabete gehiago egin behar dute lan emakumeek gizonek beste irabazteko.

Emakumeen eta gizonen arteko soldata arrakala agerian utzi du, beste behin, Oxfam Intermon gobernuz kanpoko erakundeak gaur argitara eman duen ikerketak. Bertan jasotzen denez, Espainiako Estatuan urtean, batez beste, 52 egun gehiago egin behar dute lan gizonen pare kobratzeko. 'Prekarietatearen kontrako ahotsak: emakumeak eta laneko pobrezia Europan' izenburupean, emakumeek lan munduan jasaten duten bazterkeria salatu du Oxfam Intermonek. Europar Batasunean gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala txikitzen ari bada ere, oraindik Europako emakumeek gizonek baino % 16 gutxiago kobratzen dute urtean. Espainiako Estatuan % 14koa da aldea. 2010 eta 2017 urte arteko datuak bildu ditu gobernuz kanpoko erakundeak, eta, ondorioztatu duenez, emakumeek etxean egiten dituzten lanorduak ordainduz gero, Espainiako Barne Produktu Gordinaren % 41 izatera iritsiko litzateke kopurua, eta mundukoaren % 13 (10 bilioi euro). Bestalde, Europako emakumeek astean, batez beste, 22 ordu ematen dituzte etxeko lanak egiten, eta gizonak ez dira 10 ordura iristen. Chema Vera Oxfam Intermoneko arduradunak esan duenez, emakumeen "lan ikusezinaren gainean" ari da hazten Europa. Migratzaileak, gazteak eta gurasobakarrak dira, batik bat, Europan egoerarik prekarioenean bizi diren emakumeak. Egoera larri hau bideratzeko, gobernuz kanpoko erakundeak hainbat neurri proposatzen ditu, tartean, gutxieneko soldata 1.000 eurokoa izatea 2020rako. Enpleguaren behin-behinekotasuna jaistea ere ezinbestekotzat jo du, emakumeen egoera hobetzeko.