Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-04ko bideoen artxiboa

Egun historikoa euskal politikan, herritar batek Legebiltzarrean hitza hartu ostean

Egun historikoa euskal politikan, herritar ba...
Egun historikoa euskal politikan, herritar batek Legebiltzarrean hitza hartu ostean

Hamabost minutuko tartea izan du Sabi...
1:37 min.

Hamabost minutuko tartea izan du Sabin Zubiri Zubiak Eraikiz plataformako bozeramaileak hezkuntza inklusiboago baten aldeko legegintzako herri-ekimena aurkezteko eta babesteko.

Herritar batek Legebiltzarrean hitza hartzen duen aurreneko aldia izan da gaurkoa. Sabin Zubiri Zubiak Eraikiz plataformako bozeramailea izan da, hain zuzen, osoko bilkura batean parte hartu duen lehenengo herritarra, 2016an onartutako Herri Ekimen Lege berriari esker. Hamabost minutuko tartea izan du Zubirik hezkuntza inklusiboago baten aldeko legegintzako herri-ekimena aurkezteko eta babesteko. Horrek hezkuntza sistemaren kohesioa eta berdintasuna bultzatzea du helburu. Horretarako, besteak beste, atzerritik iritsitako ikasleak ikastetxe publiko eta itunpekoen artean hobeto banatzea planteatu du, segregazioarekin amaitzeko, gehien bat. Izan ere, euskal ikasleriaren erdia ikastetxe publikoetan dago matrikulatuta, eta beste erdia, berriz, pribatuetan. Nolanahi dela, bekadunak, etorkizunak, heziketa berezia behar duten ikasleak, errepikatzaileak eta maila sozioekonomiko baxuko haurrak publikoan batzen dira, bereziki.

Abian da Gazteluetako irakasle ohi baten aurkako epaiketa ustezko sexu-abusuengatik

Abian da Gazteluetako irakasle ohi baten aurk...
Abian da Gazteluetako irakasle ohi baten aurkako epaiketa ustezko sexu-abusuengatik

Ikasle baten gurasoek semea sexu-abus...
1:47 min.

Ikasle baten gurasoek semea sexu-abusuak jasaten ari zela salatu zuten, eta itxaropentsu agertu dira, epaiketak bakoitza bere lekuan jarriko duelakoan.

Ostegun honetan hasi da, Bizkaiko Justizia Auzitegian, Opus Deik Leioan duen Gaztelueta ikastetxeko J.M.M. irakasle ohiaren aurkako epaiketa. Duela hamar urte ikasle bati sexu-abusuak egin izana leporatzen diote akusatuari, biktimak 12 eta 13 urte zituenean. Aipatu ikastetxeko ikaslearen gurasoek semea sexu-abusuak jasaten ari zela salatu zuten, eta itxaropentsu agertu dira orain, epaiketak bakoitza bere lekuan jarriko duela iritzita, horrek biktimari mesede egingo diola uste baitute. Leticia de la Hoz akusazio partikularraren abokatuak, bere aldetik, 10 urteko espetxe-zigorra eskatu du irakasle ohiarentzat, eta nabarmendu du biktimarentzat oso gogorra izango dela ahozko epaiketara joatea, irakaslearekin topo egin eta duela urte batzuk bizitakoa gogoratu eta azaldu beharko duelako. Alabaina, familiak eta biktimak egia esan, eta horrekin J.M.M. zigortzea lortuko dutela ziurtatu du. Horretarako, adituen txostenez eta lekukoen adierazpenez baliatuko dira. Akusazio partikularrak biktimaren ikaskide ohiak deituko ditu deklaratzera, irakasleak izandako jokabidea argitze aldera.

Navaleko enpresa batzordea Industria ministroarekin bilduko da, Madrilen

Navaleko enpresa batzordea Industria ministro...
Navaleko enpresa batzordea Industria ministroarekin bilduko da, Madrilen

Ostegun honetan egingo duten bileran,...
2:26 min.

Ostegun honetan egingo duten bileran, langileen ordezkariek Sestaoko ontziola "babesteko" eskatuko diote Espainiako Gobernuari.

Navaleko enpresa batzordeak bilera du gaur, Madrilen, Reyes Maroto Industria, Merkataritza eta Turismo ministroarekin. Bertan, likidazio prozesuan dagoen Bizkaiko aipatu ontziolari "babesa emateko" eskatuko diote Espainiako Gobernuari. Gainera, batzordeak uste du Gobernuak eta Jaurlaritzak berma dezaketela Van Oord armadoreak Alexia ontzia Sestaon eraikitzea. Asteartean, batzarra izan zuten ontziolan, eta enpresa batzordeak hurrengo asteetan egingo dituzten ekintzen berri eman zien langileei. Atzo, berriz, EH Bilduko ordezkariekin, besteak beste, Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiarekin, bildu ziren, baita Josu Bergara (EAJ) Sestaoko alkatearekin ere. Esan bezala, Madrilen dute gaurko hitzordua. Lehenik eta behin, 13:00etan, Diputatuen Kongresuan Podemoseko ordezkariekin batuko dira. Geroago, 15:45 aldera, Reyes Marotorekin egingo dute bilera, Ministerioan. Bestalde, langileak Legebiltzarrera joango dira, kontrolerako saioa dela eta. Bertan, EH Bilduk, Podemosek eta PPk ontziolaren egoeraz galdetuko diote Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari. Azkenik, urriaren 10ean, Navaleko hartzekodunen konkurtsoaren urteurren egunean, langileek manifestazioa egingo dute, 18:30etik aurrera, ontziolatik hasita Sestaoko udaletxeraino.

Epaile batek tratu txarren biktima bat iraindu du Madrilen

Epaile batek tratu txarren biktima bat iraind...
Epaile batek tratu txarren biktima bat iraindu du Madrilen

Emakumeak kexa aurkeztu du Botere Jud...
2:36 min.

Emakumeak kexa aurkeztu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean. Epaitegiko judizio-aretoan grabatutako bideo batean entzun daitekeenez, 'putakumea' eta 'maltzurra' deitzen dio epaileak

Indarkeria matxistaren biktima batek haren auzia ikertzen ari den Madrilgo epailea salatu du, judizio-aretoan grabatutako bideo batean emakumearen kontra botatako irainengatik. Grabazioa entzun daitekeenez, "putakumea" eta "maltzurra" deitzen dio. Emakumeak kexa-idazkia aurkeztu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean, eta horrek izapide informatiboak abiatu ditu ostegun honetan. Francisco Javier Martinez Derqui Madrilgo Genero Indarkeriako 7. zenbakiko epaileari inpartzialtasun falta, etsaitasuna eta prebarikazioa egozten dizkio emakumeak, eta errekusatzea eskatu du. Epailea emakumearen dibortzioko demanda (bi seme-alaben jagotea tartean) eta tratu txarren bi salaketak ikertzen ari da. Bikotekidea mehatxuengatik eta tratu txar psikologikoak emateagatik salatu zuen emakumeak, eta Poliziak muturreko arriskuan zegoela ebatzi zuen. Dibortzioko demandaren saioa behin amaituta, epaitegiko judizio-aretoaren grabazio ofizialean entzun daitekeenez, epaileak "putakumea" eta "maltzurra" deitzen dio emakumeari, eta honakoa eransten du: "Ikusiko duzu nolako disgustua hartuko duen seme-alabak aitari eman behar dizkiola jakiten duenean, gauean 'Salvame' telebista programan egongo da ni larrutzen". Bideoa SER irrati kateak atera du. Izatez, kamerak grabatzeari utzi behar zion auzi-saioa amaitzerakoan, baina nonbait ahaztu egin zitzaien gelditza. Elkarrizketan fiskalak eta Justizia Administrazioaren abokatuak ere parte hartzen dute. Hirurak barre artean mintzatzen dira auziaz, eta biktima epaiketan ez egoteko arrazoiak zalantzan jartzen dituzte —babes-agindua kentzen ziotela jakitean, larritasun krisia eduki zuen emakumeak, eta Madrilgo Printzesa ospitaleko larrialdietara eraman behar izan zuten—. Abokatuak dioenez, "dena emakumeak prestatutako amarru bat dirudi", eta epaileak erantzuten du: "Bai, a zer nolako putakumea".

Trump eta Puigdemont, 2018ko Bakearen Nobel saria irabazteko faboritoen artean

Trump eta Puigdemont, 2018ko Bakearen Nobel s...
Trump eta Puigdemont, 2018ko Bakearen Nobel saria irabazteko faboritoen artean

Zerrenda horretan ere, Kim Jong-un ed...
2:41 min.

Zerrenda horretan ere, Kim Jong-un edo Frantzisko aita santua daude, "Time" aldizkariak jakitera eman duenez. Sariaren irabazlea ostiral honetan emango da ezagutzera.

Time AEBko aldizkariak Donald Trump presidente estatubatuarra eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia sartu ditu 2018ko Bakearen Nobel saria irabazteko faboritoen zerrendan. Sariaren irabazlea ostiral honetan emango da ezagutzera. Golardoetarako izendatuak publikoki ezagutzera ematen ez badira ere, Nobel sarietan adituak direnek beren iragarpenak egiten dituzte eta aldizkariak aurreikuspen horiek hartzen ditu saria ustez jaso dezaketenen zerrenda osatzeko. Trumpen kasuan, 18 legegile errepublikanok gutun bat idatzi zioten maiatzean Nobel sarietako batzordeari, Ipar Koreako gudarekin amaitzeko eta Koreako penintsularen desnuklearizazioa lortzeko presidenteak egindako lanagatik izendatu zezaten. Puigdemont, berriz, Ladbrokes apustu enpresaren zerrendako gogokoenen artean dago, 2017ko urriaren 1ean Kataluniako independentziaren harira egindako legez kanpoko erreferendumaren antolaketan izan zuen arduragatik, Time aldizkariak jasotakoaren arabera. Zerrenda horretan, halaber, Kim Jong-un Ipar Koreako burua dago; baita, Moon Jae-in Hego Koreako presidentea; NBEko Errefuxiatu Agentziako (ACNUR) goi mandataria; Frantzisko aita santua; Raif Badawi blogari saudiarabiarra; eta, Askatasun Zibiletarako Amerikako Batasuna. Aurtengo Nobel sarietan 331 izendatu daude: 216 lagun eta 115 talde. Historian izandako bigarren izendatu kopuru handiena da, 2016an izan baitzen handiena.