Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-09ko bideoen artxiboa

Gizon bat atxilotu dute Getxon, 2016an Zigoitian egindako lapurreta batekin lotuta

Gizon bat atxilotu dute Getxon, 2016an Zigoit...
Gizon bat atxilotu dute Getxon, 2016an Zigoitian egindako lapurreta batekin lotuta

Etxebizitzaren jabea atxikitzea eta b...
1:09 min.

Etxebizitzaren jabea atxikitzea eta bridekin ohera lotzea eta ibilgailua, dirua, bitxiak eta material informatikoa lapurtzea leporatzen diote 66 urteko atxilotuari.

Ertzaintzak 66 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Getxon, 2016an Zigoitian indarkeriaz egindako lapurreta batean parte hartu zuelakoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. Etxebizitzaren jabea atxikitzea eta bridekin ohera lotzea eta ibilgailua, dirua, bitxiak eta material informatikoa lapurtzea leporatzen diote atxilotuari. Gertatutakoaren berri izan ostean, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta hurrengo egunean aurkitu zuten autoa. Ondorengo hilabeteetan egindako ikerketari esker, ustezko lapurra identifikatu zuten; hain zuzen, jabetzaren kontrako delituengatik aurrekariak zituen gizon bat omen da. Ustezko lapurra atzo arratsaldean aurkitu zuten Getxon, eta atxilotu egin zuten, biktima legez kanpo atxikitzea eta indarkeriaz lapurreta egitea egotzita. Atxilotua ertzain-etxera eraman zuten, eta datozen orduetan igaroko da epailearen aurretik.

Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen ia % 70 greban, sindikatuen arabera

Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen ia...
Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen ia % 70 greban, sindikatuen arabera

11:30etatik manifestazio bat ibili da...
1:11 min.

11:30etatik manifestazio bat ibili da Bilboko kaleak zeharkatzen. Sindikatuak "oso pozik" daudela deialdiak izandako babesarekin.

Gizarte ekimeneko euskal ikastetxe pribatuetan lan egiten duten 9.800 beharginetatik ia % 70ek egin dute gaur greba. Lan-hitzarmenaren negoziazioaren harira, ELA, Steilas, CC.OO, LAB eta UGT sindikatuek Kristau Eskola eta AICE-IZEI patronalen "jarrera" salatzeko deitu zuten greba, besteak beste, urriaren 9rako eta 10erako. Ekainean zehaztutako egutegiaren arabera, urriko bi greba egunak ez ezik, azaroaren 27an, 28an, 29an eta 29an ere egingo dute geldialdia ikastetxeetako beharginek. Sindikatuek, "erantzukizuna” eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, ikastetxe horien finantziazioaren parte bat publikoa baita.

Iaz baino % 17,3 enpresa gehiago sortu dira 2018ko abuztuan EAEn

Iaz baino % 17,3 enpresa gehiago sortu dira 2...
Iaz baino % 17,3 enpresa gehiago sortu dira 2018ko abuztuan EAEn

Enpresen itxierak beherakada izan du ...
1:23 min.

Enpresen itxierak beherakada izan du EAEn, iazko datuekin alderatuta, % 26,2 enpresa gutxiago desagertu baitira aurtengo abuztuan.

2017ko datuekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan % 17,3ko gorakada izan du enpresen sorrerak abuztuan. Guztira, 183 merkataritza-sozietate berri sortu dira. Horrela, Estatuan "enpresa mugimendu handiena" duen bosgarren erkidegoa da gaur-gaurkoz EAE. Bestalde, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) datuek erakusten dutenez, iaz baino % 26,2 enpresa gutxiago desagertu dira aurtengo abuztuan. Hain zuzen ere, 48 enpresa itxi dituzte. Nolanahi dela, sortutako eta desagertutako enpresen balantzea positiboa izan da, 135 enpresa berri sortu baitira. Hala, 183 enpresa berri horiek 16,5 milioi euroko kapitala dute, eta guztiak, bat izan ezik, sozietate mugatu bezala sortu dira. Desagertutako 48 enpresei dagokienez, horietako 38k jabeek erabakita itxi zuten. Enpresen bat-egiteen ondorioz zarratutako konpainiak 4 izan ziren, eta gainerako 6 enpresak beste arrazoi batzuengatik desegin zituzten.

Munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 3,7ra jaitsi du Nazioarteko Diru Funtsak

Munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % ...
Munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspena % 3,7ra jaitsi du Nazioarteko Diru Funtsak

Euroguneari dagokionez, aurten ekonom...
1:19 min.

Euroguneari dagokionez, aurten ekonomia % 2 haztea espero du, uztailean iragarritakoa baino bi hamarren gutxiago. 2019rako, berriz, % 1,9ko hazkundea aurreikusi du.

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) munduko ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu aurtengorako eta datorren urterako. Horrela, % 3,7ko hazkundea aurreikusi du, 2017ko datuaren ildo berean. Euroguneari dagokionez, aurten ekonomia % 2 haztea espero du Nazioarteko Diru Funtsak, uztailean iragarritakoa baino bi hamarren gutxiago. Datorren urteari begira, berriz, % 1,9ko hazkundea aurreikusi du. Alemaniaren aurreikuspena hiru eta bi hamarren jaitsi ditu, % 1,9ra arte. Frantziaren kasuan, bi hamarren eta hamarren bat jaitsi ditu, % 1,6ra arte. Estatu espainiarraren hazkunde aurreikuspena hamarren bat jaitsi du Nazioarteko Diru Funtsak: % 2,8koa izango zela aurreratu zuen apirilean, eta % 2,7koa izango dela esan du orain. Datorren urtean, berriz, % 2,2ko hazkundea izatea espero du.

Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak

Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastik...
Coca-Cola, Pepsi eta Nestle, ozeanoak plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak

42 herrialdetako kostak garbitu ditue...
1:50 min.

42 herrialdetako kostak garbitu dituen 'Break Free From Plastic' mugimenduak egindako ikerketa baten arabera, bildutako plastikoen % 65 baino gehiago multinazional handien produktuenak dira.

Coca-Cola, Pepsi eta Nestle dira itsasoak erabilera bakarreko plastikoz gehien kutsatzen dituzten enpresak, "Break Free From Plastic" (plastikoarekin hautsi) mugimenduak gaur Manila hirian aurkeztutako ikerketa baten arabera. Aipaturiko mugimenduak 42 herrialdetako kostaldeak garbitu ditu. Irailaren 9tik 15era bitartean, mundu osoko 10.000 boluntariok 239 garbiketa ekintza egin zituzten 42 herrialdetako kostalde eta ingurune naturaletan, besteak beste, Filipinetan, Thailandian, Vietnamen, Indian, Indonesian, Australian, Txilen, Ekuadorren, Brasilen, Mexikon, Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan, Marokon edota Espainian. Guztira, plastikozko 187.000 pieza bildu zituzten eta erdiak baino gehiago (% 65 baino gehiago) multinazional handietako bilgarriak ziren. Coca-Cola, Pepsi eta Nestle zeuden zerrenda horren buruan. Bildutako 100.000 plastiko inguru birziklatzea oso zaila edo ezinezkoa den materialez egindakoak ziren: poliestirenoa, PVCa, PET )polietilen tereftalatoa) edo erabilera bakarreko plastikozko filmak.

Florida, Michael urakanaren zain

Florida, Michael urakanaren zain...
Florida, Michael urakanaren zain

AEBko agintariek ebakuazioak agindu d...
1:31 min.

AEBko agintariek ebakuazioak agindu dituzte hainbat konderritan, Michael urakanak haize-bolada eta olatu handiak, zein eurite kaltegarriak ekarriko baititu.

Michael urakanak Mexikoko golkorako bidea hartu du, eta laster Floridako (AEB) kostaldera helduko da, haize-bolada eta olatu handiak zein eurite kaltegarriak eraginez. Floridako gobernadoreak ebakuazioak agindu ditu hainbat konderritan, eta Guardia Nazionala mobilizatu du urakana asteazkenean sartuko baita AEBn. Urakanak eragindako uholdeek gutxienez 13 hildako utzi ditu Erdialdeko Amerikan. Michaelek ekaitz tropikal izateari utzi dio eta lehen mailako kategoria hartu du Saffir-Simpson eskalan, eta baliteke hirugarren mailako kategoria harrapatu ondoren iristea AEBko kostaldera, Reuters albiste-agentziak Erresuma Batuko meteorologoak aipatuta jakitera eman duenez. Aurreikuspenen arabera, Floridan lur hartu ostean, aurrera jarraituko du asteazkenean eta ostegunean, Ipar Carolina eta Hego Carolinaraino. Kuban, berriz, urakanaren azken astinduak jasotzen ari dira, eta euriteek eta uholdeek utzitako kalteak zenbatzeari ekingo diote laster.