Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago.

Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira.

50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte.

Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez.

Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio.

Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako.

Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen.

Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara.

Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta.

Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean.

Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da.

Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera.

Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin.

Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte.

Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga.

Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero in...
Iruñeko etxe batean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira

Emakumearen kontrako indarkeria lantz...
1:14 min.

Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri.

Iruñeko alde zaharreko etxebizitza baten astearte goizaldean piztutako sutea genero indarkeria kasu gisa ikertzen ari dira, iturri judizialek jakinarazi dutenez. Sutearen ondorioz, guztira sei pertsona zauritu ziren, horietako bi larri. Emakumearen kontrako indarkeria lantzen duen epaitegiaren esku geldituko da instrukzioa. Sumarioa sekretupean dago. Larri dauden bi pertsonak, kiskali zen Kale Nagusiko 55. zenbakiko etxebizitzan bizi ziren bikotekideak dira. 50 urteko emakumea Zaragozako Miguel Servet ospitaleko erredura handien unitatean dago, larri. 47 urteko gizona, ostera, Nafarroako Ospitale Guneko zainketa intentsiboetako unitatean dago. Biek erredura larriak dituzte. Antza denez, gizona ikertzen ari dira sutearen eragilea izan daitekeelakoan.

2018/10/17

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murt...
Gizon batek emakume bat larri zauritu du Murtzian

Emazteari erasotzen ari zela, ezustea...
1:21 min.

Emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak. Ondoren, bere buruaz beste egin du erasotzaileak, sukaldeko laban bat erabilita.

Gizon batek emakume bati eraso dio Molina de Seguran (Murtzia). Emakumea larri dago, eta haren senarrak bere buruaz beste egin du, sukaldeko laban bat erabilita. Izan ere, emazteari erasotzen ari zela, ezustean harrapatu du 13 urteko semeak, Polizia Nazionalaren bozeramaile batek jakitera eman duenez. Bart 23:13an gertatu da erasoa, aipatu udalerriko erdiguneko kale batean. Bertan, 39 urteko gizonezkoak 38 urteko emakumeari eraso dio. Biktima anbulantzian eraman dute Virgen de la Arrixaca ospitalera, lepoan zauri larriak zituelako. Bikotearen 13 urteko semeak etxeko egongelan harrapatu zuen aita, ama erasotzen ari zela. Ondorioz, aitak korrika alde egin zuen sukaldera, han laban bat hartu eta sabelaldean sartu zuen. Egoera horren aurrean, mutikoak 112 larrialdi zerbitzura deitu zuen. Denbora batera, segurtasun zerbitzuak eta sendagileak bidali zituzten erasoa jazo zen etxebizitzara. Dirudienez, beste semea lo zegoen erasoa gertatu zenean. Horrenbestez, ez zen gertatutakoaren lekuko izan. Goizaldean, premiazko ebakuntza egin diote emakumeari, eta egonkor dago orain. Haren bizitza ez dago arriskuan.

2018/10/17

Europar Batasuna prest legoke

Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren os...
Europar Batasuna prest legoke 'brexit'aren osteko trantsizio epea luzatzeko

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saih...
1:02 min.

Trukean, Irlandan 'muga gogorra' saihestu beharko luke Theresa May lehen ministro britainiarrak, 'Financial Times' egunkariak zabaldutako informazioaren arabera.

Michel Barnier Europako Batasunaren brexiterako negoziatzailea prest agertu da Erresuma Batua Europar Batasunetik irten osteko trantsizio epea beste urtebetez luzatzeko, iturri diplomatikoak aipatuz Financial Times egunkariak zabaldutako informazioaren arabera. Trukean, Irlandan "muga gogorra" saihestu beharko luke lehen ministro britainiarrak, bi mailatako larrialdi plana onartuta. Erresuma Batuarekiko borondate oneko keinu bat da, (Europako) Batzordeak trantsizio epea luzatzeko aukera jarri du mahai gainean. Gaurko goi-bileraren atarian, "proposamen zehatzak" eta "ekintza berriak" eskatu dizkio Europako Kontseiluko presidenteak, Erresuma Batuko lehen ministroari, brexiterako negoziazioak desblokeatzeko.

2018/10/17

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurti...
Kalamuaren salmenta legezkoa izango da gaurtik aurrera Kanadan

Uruguairen atzetik, aisialdirako salm...
0:51 min.

Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da

Gaurtik aurrera, kalamuaren salmenta eta kontsumoa legezkoa izango da Kanadan. Parlamentuak droga hori aisialdirako ere erabiltzea onartu zuen. Gauzak horrela, Uruguairen atzetik, aisialdirako salmenta legeztatzen duen munduko bigarren herrialdea izango da. Herrialde industrializatuen artean lehena da. Beraz, Kanadako osasun agintariek araututako herrialde osoko dozenaka dendetan kalamua saldu ahal izango dute. Erosleak gutxienez 18 edo 19 urte izan beharko ditu, probintziaren arabera. Kanadako Gobernuak gramoa 10 dolar kanadarretan saltzea iradoki du, legezko kalamuaren prezioa merkatu beltzarekiko lehiakorra izan dadin. Dena dela, adituen arabera prezioak gorabeherak izango ditu denboran, kalamuak merkatu beltzean duen kostuaren arabera.

2018/10/17

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro b...
Munduko herritarren % 46k eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko

Europar Batasunean, biztanleriaren % ...
1:17 min.

Europar Batasunean, biztanleriaren % 22,5 egon zen iaz bazterketa pairatzeko arriskuan. Pobrezia gutxien dauden herrialdeen artean dago Frantzia; Espainia, aldiz, 26 herrialdeetatik 21.a da.

Pobrezia desagerrarazteko nazioarteko eguna da gaurkoa, eta horren harira, hainbat datu ezagutarazi dituzte erakundeek. Munduko Bankuak egindako txosten baten arabera, herritarren % 46k, hots 3.400 milioi pertsonak, eguneko 5,50 euro baino gutxiago dituzte bizitzeko (2015eko datuak). Hala, oinarrizko beharrizanak asetzeko "zailtasun handiak" dituzte. Bankuak honako irizpideak ezarri ditu txostena egiteko: diru-sarrera ertain edo txikiak dituzten herrialdeetan, bizitzeko egunean 3,20 dolar baino gutxiago dituztenak pobreak dira. Gainerako herrialdeetan, 5,50 dolarretan dago txirotasunaren muga. Duela hiru urteko datuen arabera, 1.900 milioi pertsonak (% 26,2) eguneko 3,20 dolar baino zituzten; % 46k 5,50 dolar baino gutxiago zituzten eguneroko gastuei aurre egiteko.

2018/10/17

Urria 2018
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031 
Iraila 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

        2018-10-10ko bideoen artxiboa

Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko euskal ikastetxeetan

Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko euska...
Bigarren greba eguna dute gaur itunpeko euskal ikastetxeetan

Gizarte ekimeneko zentroetan ordezkar...
1:19 min.

Gizarte ekimeneko zentroetan ordezkaritza duten sindikatuek (ELA, Steilas, LAB, UGT eta CC.OO.) ohartarazi dutenez, mobilizazioak gogortuko dituzte patronalak negoziatzeari uko egiten jarraitzen badu.

EAEn gizarte ekimeneko 190 itunpeko zentroetan lan egiten duten 9.800 profesionalak grebara deituta daude gaur, bigarren egunez asteon, euren lan baldintza hobetzeko asmoz. Lan gatazka joan den ikasturtean abiatu zen (hiru greba egun egin zituzten orduan ere) eta 120.000 ikasleri eragiten dio. Atzo lanuzte eguna izan zuten, eta beharginen % 65ek egin zuten bat deialdiarekin, sindikatuen arabera; patronalaren arabera, jarraipena % 34koa izan zen. ELA, Steilas, CC.OO., LAB eta UGT sindikatuak pozik azaldu ziren jarraipenarekin, eta ziurtatu zuten Kristau Eskolak eta AICE-IZEIk jarrera aldatzen ez badute, mobilizazioei eutsiko dietela. Hartara, litekeena da azaroan beste lau greba egun izatea: hilaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, hain zuzen.

Michael urakanak 4. kategoria harrapatu du, Floridatik 300 kilometrora

Michael urakanak 4. kategoria harrapatu du, F...
Michael urakanak 4. kategoria harrapatu du, Floridatik 300 kilometrora

AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC...
0:40 min.

AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) ohartarazi du Michaelen indarrak "sekulako arriskua" daukala, 210 kilometro orduko haize boladak eragin baititu.

Michael urakana 4. kategoriakoa da orain (gehienez 5. kategoria harrapa lezake Saffir-Simpson eskalan). Hori horrela, 210 kilometro orduko haize boladak eragin ditu Mexikoko Golkoan, eta Floridara iristear da, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak (NHC) jakinarazi duenez.

Gutxienez bost pertsona hil dira Mallorcan, euriteen ondorioz

Gutxienez bost pertsona hil dira Mallorcan, e...
Gutxienez bost pertsona hil dira Mallorcan, euriteen ondorioz

Aemet Espainiako Meteorologia Agentzi...
1:56 min.

Aemet Espainiako Meteorologia Agentziaren datuen arabera, metro koadroko 220 litro ur pilatu dira.

Gutxienez bost pertsona hil dira Balear uharteetan, azken orduetako euriteen ondorioz, 112 larrialdi zerbitzuek baieztatu dutenez. Gainera, erreskate taldeak atzotik falta diren bost pertsonaren bila ari dira, Ogasun eta Administrazio Publikoko Kontseilaritzak baieztatu duenez. Dena den, ez dute baztertzen desagertutako pertsonak gehiago izatea. Hildako bost pertsonetatik lau Sant Llorenç udalerrian hil dira eta bosgarrena, berriz, S'Illot herrian. Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak emandako datuen arabera, atzo arratsaldeko zazpietatik aurrera metro koadroko 220 litro pilatu dira zenbait tokitan. Euri-erauntsiak gehien kaltetutako udalerria Sant Llorenç izan da. Urak bitan banatu du herria eta lokatza txoko guztietara iritsi da. Bizilagunek eraikinen goiko solairuetan, teilatuetan edota zuhaitzetan babestu behar izan dute. Uholdeek kalte material handiak eragin dituzte, eta lokatza herriko txoko guztietara heldu da. Halaber, argindar eta ur mozketak izan dira. Bestalde, hainbat etxebizitza erabili ezinda gelditu dira eta ehunka bizilagunek ostatu ematea eskatu diete agintariei. Horrez gain, uhartearen ekialdeko zenbait errepide itxi dituzte.

Independentistek gehiengoa galdu dute Katalunian, JxCat eta ERC alderdien krisiagatik

Independentistek gehiengoa galdu dute Katalun...
Independentistek gehiengoa galdu dute Katalunian, JxCat eta ERC alderdien krisiagatik

Gehiengoaren galera hori agerian gera...
2:42 min.

Gehiengoaren galera hori agerian geratu da arratsalde honetan Parlamentuan, autodeterminazio eskubideari, preso politikoen existentziari edota Erregearen gaitzespenari buruzko ebazpenen bozketatan.

Kataluniako independentismoak indarra galdu du JxCatek hartutako erabakiaren ondotik: Auzitegi Gorenak kargutik etendako lau diputatuak ez ordezkatzea. Gauzak horrela, lau auzipetuen botoak ez dituzte zenbatuko; beraz, independentismoak ez du Parlamentuan gehiengorik izango. Orain arte, indar independentistek 70 eserleku zituzten (JxCaten 34, ERCren 32 eta CUPen 4), baina auzipetuta dauden JxCateko lau diputatuen eta Antoni Cominen (ERC) botoak galdu ostean, 65 jarlekurekin geratu dira. Gehiengo osoa 68 diputaturekin lortuko lukete. Gainera, oposizioko gainerako alderdiek -Ciudadanos, OSC, Catalunya en Comú Podem eta PPC- ere 65 eserleku dituzte. Horrenbestez, Parlamentuko bozketetan independentismoak ez du, inondik inora ere, gehiengoa bermatuta. Hartara, bozketaren batean hiru aldiz jarraian berdinketa balego, Parlamentuan aurkeztutako edozein proposamen atzera botako lukete. Aurretik, ordea, hiru aldiz errepikatu beharko lukete botazioa. Hala, 65 botoko berdinketa jasotzen denean, Roger Torrent Parlamenteko presidenteak denbora batez etengo du bozketa. Behin tarte hori igarota, bozketan aldaketarik ez balego, proposamena baztertuko lukete. Bestalde, ERCren eta PSCren aldeko botoekin, Parlamentuko Mahaiak "efektu juridikorik gabe" utzi du gaur Junts per Catalunyak auzipetuta dituen lau diputatuek, botoak beste batzuen esku uzteko, aurkeztutako idatzia. ndependentziaren aldeko blokeak gehiengoa galdu izanaren ondorioak agerian geratu dira jada. Politika Orokorreko bilkura joan den astean egin zuten, baina arratsalde honetan bozkatu dituzte talde parlamentarioen ebazpenak, eta bozketak kontraesanez beteta egon dira. Horren erakusgarri da autodeterminazio eskubideari buruz CUP eta ERC alderdiek aurkeztutako proposamenekin gertatutakoa: lehendabizikoaren testua baztertu egin dute eta ERCrenak aurrera egin du. Parlamentuko araudiaren arabera, berdinketa dagoenean, bozketa errepikatu egin behar da, eta hirugarren saiakeran berdinketak jarraituz gero, ebazpena baztertuta geratzen da. Eta hala gertatu da. Ondoren ERCren proposamenaren txanda iritsi da. "Kataluniako herritarrek eta erakundeek autodeterminazio eskubidea defendatzeko eta gauzatzeko eskubidea" duela aipatzen du adierazpenak. Kasu honetan, baina, testuak aurrera egin du, Catalunya en Comu-Podem talde parlamentarioaren abstentzioari esker. Zehazki, 61 parlamentarik (JxCat eta ERC) bozkatu dute alde, 57 agertu dira kontra (Ciudadanos, PSC eta PP) eta 12 abstenitu egin dira (CUP eta Catalunya en Comu-Podem).