Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen.

Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero.

Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela.

Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin.

Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan.

"Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki.

Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du.

"Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan.

Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte.

Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

Testurik gabe

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
1:53 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du ...
Laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du gizon batek etxeko fatxadatik igota

Gaztea igotzen zen bitartean norbaite...
1:52 min.

Gaztea igotzen zen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

Etxe batetik laguntza eske zebilen emakume bat salbatu du Mohamed K., 29 urteko gazteak, Zaragozan. Gaztea etxebizitzako fatxadatik igo da emakumea laguntzeko, antza bikotekidearen erasoa jasaten ari baitzen. Aragoiko Poliziak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez, tratu txarrak direla eta laguntza eskatzen zuen emakumearen bikotekidea atxilotu zuten atzo (osteguna), erasoa gertatu eta gero. Heraldo de Aragonek ostiral honetan argitaratu duenez, La Almozara auzoko Cinca kaleko bizilagunek leihoan oihuka zegoen emakumea ikusi zuten, baita atzetik indarkeriaz etxera sartzen zutela. Hala ere, emakumea leihora atera zen berrio laguntza eskatzeko, eta leihotik salto egiteko prest zegoela zirudienean, Mohamed K. gaztea fatxadatik igo eta bikotearekin egon zen Polizia heldu arte. Emakumea ospitalera eraman zuten haren bi seme-alabatariko batekin. Bestalde, gaztea igotzen zegoen bitartean norbaitek diru-zorroa lapurtu zion, lurrean utzi baitzuen fatxadatik igo ahal izateko.

2018/12/14

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen...
Estrasburgoko erasoaren ustezko egilea ez zen sare bateko kide, Gobernuaren arabera

Ikerketaren lehenengo ondorioek eraku...
2:14 min.

Ikerketaren lehenengo ondorioek erakusten dutenez, alde egin zuenean ez zuen inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak.

Estrasburgoko Gabonetako merkatuan izandako erasoaren ustezko egilea hil eta ordu batzuk geroago, ikerketaren lehenengo ondorioek erakutsi dute Cherif Chekatt ez zela sare bateko kide eta ez zuela, alde egiteko orduan, inoren laguntzarik izan. "Ez zen sare bateko kide", azaldu du gaur Christophe Castaner Frantziako Barne ministroak "Europe 1" irrati katean egin dioten elkarrizketan. Castanerrek gaineratu du ihes egin zuenean ez zuelako inolako babesik eduki. Bestalde, Estrasburgoko Neudorf auzoan ustezko erasotzailea tirokatu zuten hiru poliziek ez zutela "halabeharrez" aurkituargitu du Castanerrek, nahiz eta zenbait iturrik horixe adierazi duten. "Inguru horretan egindako lanari esker aurkitu dute", zehaztu du. "Lehenengo unetik ibili ziren ustezko erasotzailearen auzoa arakatzen, eta uste dugu ez zela handik atera erasoa egin eta gero", argitu du. Hiru lagun hil eta beste 13 zaurituzituen Gabonetako merkatuan egindako erasoan. Xehetasunik eman gabe, ministroak adierazi du Neudorfetik iritsitako informazio bati esker hasi zuela poliziak auzoko horretako operazioa. Helikoptero bat eta hainbat patruila ibili ziren handik bueltaka, 21:00ak aldera (20:00ak GMT) Chekattekin gurutzatu zirenera arte. Hasiera batean, terroristak tiro egin omen zien, eta, "defendatzeko asmoz", poliziek hil egin zuten. Prentsak emandako informazioaren arabera, emakume batek ustezko erasotzailearen antza zeukan gizonezko bat ikusi zuen, eta Poliziari jakinarazi zion. Dirudienez, besoa zaurituta zeukan.

2018/12/14

Testurik gabe

Testurik gabe...
Testurik gabe

Testurik gabe...
2:55 min.

Testurik gabe

Audio eta testurik gabe.

2018/12/14

Abendua 2018
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31 
Azaroa 2018
AAAOOLI
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930 

        2018-12-03ko bideoen artxiboa

Gizon batek bere bikotekideari eraso egin dio Errenterian

Gizon batek bere bikotekideari eraso egin dio...
Gizon batek bere bikotekideari eraso egin dio Errenterian

Ertzaintzak gizona atxilotu du, emaku...
1:03 min.

Ertzaintzak gizona atxilotu du, emakumeari sudurrean ukabilkada ematea eta eskuko telefonoarekin buruan kolpatzea egotzita.

31 urteko gizon bat atxilotu dute Errenterian (Gipuzkoa), errieta batean haren bikotekideari sudurrean ukabilkada ematea eta eskuko telefonoarekin kolpatzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Igande honetako 01:45ak inguru, Ertzaintzako hainbat patruila bikotearen etxebizitzan azaldu dira, emakumeak erasoaren berri eman ostean. Horrek adierazi duenez, senarrarekin errieta izan du, ukabilkada eman dio sudurrean, eta eskuko telefonoarekin buruan kolpatu du. Biktima Errenteriako osasun zentrora eraman dute lehendabizi, eta geroago Donostiako Ospitalera, bertan artatu dezaten.

Administrazioko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki du Jaurlaritzak

Administrazioko lau lan poltsa osatzeko hauta...
Administrazioko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesua ireki du Jaurlaritzak

Administrari laguntzaileen, estatisti...
1:12 min.

Administrari laguntzaileen, estatistika ikuskatzaileen, elkarrizketak egiteko agenteen eta Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentro hezitzaileen lan poltsak osatuko dira.

EAEko Administrazio Publikoko lau lan poltsa osatzeko hautaketa prozesu berria jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak. Gaur, abenduak 3, zabaldu da hautaketa frogetan izena emateko epea, eta abenduaren 11ra arte egongo da irekita. IVAPek egingo du hautaketa prozesua, eta bere web orrian dagoeneko argitaratuta daude deialdi honen xehetasun guztiak. Aurreneko frogak 2019ko urtarrilaren erdialdean egitea aurreikusi du Jaurlaritzak, eta martxoaren amaierarako lan poltsak osatuta izatea nahi du. Barakaldoko BEC! erakustazokan egingo dira azterketak. Administrari laguntzaileen, estatistika ikuskatzaileen, elkarrizketak egiteko agenteen eta Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentro hezitzaileen lan poltsak osatuko dira.

Vox Andaluziako Parlamentuan sartu da, eta gehiengo osoa eman dio eskuinari

Vox Andaluziako Parlamentuan sartu da, eta ge...
Vox Andaluziako Parlamentuan sartu da, eta gehiengo osoa eman dio eskuinari

Sozialisten (33) eta Adelante Andaluc...
1:47 min.

Sozialisten (33) eta Adelante Andaluciaren (17) batuketa ez da nahikoa gobernatzeko. PPren (26), Ciudadanosen (21) eta Voxen (12) artekoa, aldiz, gehiengo osoa da.

PSOEren hondoratzeak jokaleku berria ireki du Andaluzian. 14 eserleku galdu ditu, eta 1982tik lehenengo aldiz % 30tik behera geratu da Andaluziako hauteskunde batzuetan. 37 urteren ostean, sozialistak gobernutik irten litezke. Vox indarrez sartu da Parlamentuan, 12 diputaturekin. PPk, Ciudadanosek eta Voxek PSOE Andaluziako Juntako gobernutik kanporatzeko akordioa lortu lezakete. PSOEk irabazi ditu Andaluziako hauteskundeak, botoen % 28,4rekin, 33 eserleku lortuta. Beraz, 2015ean baino 14 eserleku gutxiago eskuratuta. PPk 26 diputatu eskuratu ditu —aurreko hauteskunde autonomikoetan baino 7 gutxiago—, botoen % 20,62rekin. Ciudadanosek 21 eserleku lortu ditu —2015ean baino 11 gehiago—, botoen % 18,06rekin. Adelante Andaluciak 17 diputatu izango ditu, botoen % 16,17rekin. Orain dela lau urte, Podemosek eta IULV-CAk 20 eserleku lortu zituzten, orain baino 3 gehiago. Vox izan da hauteskundeetako ustekabe handia. Botoen % 10,85 lortu dute eta 12 eserleku izango dituzte Andaluziako Parlamentuan.

Sanchez eta Turullen gose-grebari babesa adierazteko sinatu dute 170.000 pertsonak

Sanchez eta Turullen gose-grebari babesa adie...
Sanchez eta Turullen gose-grebari babesa adierazteko sinatu dute 170.000 pertsonak

Politikari independentistak gose-greb...
0:46 min.

Politikari independentistak gose-greba mugagabea hasi dute, Konstituzio Auzitegiak ez diela Europako justiziara jotzen uzten salatzeko.

170.000tik gora pertsonak sinatu dute Jordi Sanchez eta Jordi Turullek larunbatean hasi duten gose-grebaren alde. Dozenaka lagunek, gainera, gaua pasatu dute, kanpin-dendetan, Lledonerseko (Bartzelona) presondegiaren aurrean, buruzagi independentistei elkartasuna adierazteko. JxCateko diputatuek hasitako gose-greba mugagabearen bitartez, Konstituzio Auzitegiak helegiteak blokeatzen eta ez diela Europako justiziara jotzen uzten salatu nahi dute.

412 atxilotu Parisen,

412 atxilotu Parisen, 'txaleko horien' matxin...
412 atxilotu Parisen, 'txaleko horien' matxinadaren egunik gatazkatsuenean

Gutxienez 133 pertsona zauritu dira, ...
1:09 min.

Gutxienez 133 pertsona zauritu dira, horietatik 17 poliziak. Eliseoko Zelaien inguruek guda-leku itxura hartu dute, eta hainbat pertsonak Garaipenaren Arkua okupatu dute.

'Txaleko horien' eta Frantziako Poliziaren arteko istiluek guda-leku bilakatu dute larunbat honetan Paris. Erregaien gaineko zergaren igoeraren aurka sortutako mugimenduko hainbat kidek Frantziako monumenturik ezagunenetakoa den Garaipenaren Arkuaren teilatua okupatu dute arratsaldean, aurreko orduetan poliziarekin enfrentamendu gogorrak izan eta gero. Eliseoko Zelaien inguruan izan dira istilu larrienak: autoak, edukiontziak, terrazak, autobus markesinak, bide-seinaleak eta kaleko hainbat elementu erre dituzte manifestariek, eta gas negar eragilea bota du, berriz, Poliziak. Inguru hori da botere politikoari lotuen dagoen auzunea, han bizi dira enbaxadore eta diplomatikoak, eta bertan daude erakunde publikoen egoitzak.