Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-01-28ko bideoen artxiboa

Pasealeku berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia itxita, olatuengatik

Pasealeku berria, Zurriolako kai-muturra eta ...
Pasealeku berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia itxita, olatuengatik

Horrez gain, haize-bolada gogorrak di...
1:08 min.

Horrez gain, haize-bolada gogorrak direla eta, Cristina Eneako parkea guztiz zarratu dute, baita Miramar, Aiete eta Urgulleko parkeen zati bat ere.

Olatuengatik ezarrita dagoen alerta laranja dela eta, Donostiako itsas pasealekuak oinezkoentzat eta ibilgailuentzat ixtea erabaki du gaur Donostiako Udalak. Horrez gain, haizearengatik dagoen abisu horia tarteko, hiriko hainbat parke ere zarratzea ebatzi du. Itsas pasealekuei dagokienez, honakoak egongo dira itxita: Pasealeku berria, Zurriolako kai-muturra eta Haizearen Orrazia. Atzo 5,5 metroko olatua neurtu zuen bertako buiak. Haize-bolada gogorrak espero dira egunotarako. Gaur bertan, 07:30 aldera, 107 kilometroko orduko ufadak neurtu dituzte Jaizkibelen. Hori horrela, guztiz zarratu dute Cristina Eneako parkea, eta Miramar, Aiete eta Urgull parkeen zati bat.

Portugalete eta Iurretako egoitzetan pintadak salatu dituzte EAJk, PSEk eta PPk

Portugalete eta Iurretako egoitzetan pintadak...
Portugalete eta Iurretako egoitzetan pintadak salatu dituzte EAJk, PSEk eta PPk

Itxaso Atutxak galdetu du "noiz arte ...
1:22 min.

Itxaso Atutxak galdetu du "noiz arte gertatu behar diren horrelako erasoak". Bizkaiko PPk "ezin izan zuten eta ezingo dute gurekin", esan du.

Portugalete eta Iurretako egoitzetan pintadak egin dizkietela salatu dute EAJk, PSEk eta PPk. Amnistiaren aldeko mezuak, Oier Gomez atzo hildako preso ohiaren aldekoak, eta EAJ, PSE eta PP "hiltzaileak" zioen esaldia irakur zitezkeen bertan. "Noiz arte? Adierazpen askatasunaren izenean norberarenak ez diren jabetzak behin eta berriro erasotzeak ez du bestearen askatasuna errespetatzen" esan du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak bere Instagram kontuan. "Erasoa eta indarra besterik ezagutzen ez duzuenok bide luzea duzue aurretik demokrazian, elkarrekiko errespetuz eta bakean bizi nahi duen herri honetan" gaineratu du. Bizkaiko PPren exekutibak, bere aldetik, ondoko mezua zabaldu du: "margolariek ahaztu ditzatela iraganean iraintzeko, mehatxatzeko eta besteak kikiltzeko erabiltzen zituzten formulak. Ezin izan zuten gurekin eta ezingo dute". Portugaleteko gaztedi sozialistak ere salatu egin ditu pintadak, eta egileei "berehala ezabatzeko" eskatu die. "Jarrera hauek onartezinak dira" esan dute.

Bartzelonako LGTBIfobiaren aurkako udal zentroari eraso diote

Bartzelonako LGTBIfobiaren aurkako udal zentr...
Bartzelonako LGTBIfobiaren aurkako udal zentroari eraso diote

Gorroto delitu bezala salatuko du Bar...
2:27 min.

Gorroto delitu bezala salatuko du Bartzelonako Udalak LGTBI Baliabideen Udal Zentroaren aurkako erasoa, kristalak apurtuta eta pintadaz beteta agertu baita igande goizean.

Bartzelonako LGTBI Baliabideen Udal Zentroari eraso diote. Orain astebete ireki zuten, eta kristalak apurtuta eta pintadaz beteta agertu da igande goizean. "Hilda zaudete" eta "Fuck LGTBI" idatzi dute, eta naziek erabili ohi duten gurutze zelta bat margotu dute. Bartzelonako Udalak Gorroto Delituen Fiskaltzan salatuko du zentroak jasandako eraso "faxista eta LGTBIfobikoa". LGTBI komunitatearen erreferentzia izateko inauguratu zuten aurreko astean, Bartzelonako lesbianei, gayei, transexualei, bisexualei eta intersexualei harrera egin eta aholkua emateko, eta bertan daude, gainera, Casal Lambda edo Kataluniako Gay Askapeneko Frontea, besteak beste. Ada Colau alkateak Katalunian aitzindaria den zentroa inauguratu zuen. Erasoa "koldarra" izan dela esan du, eta ohartarazpena egin die egileei: "Beldurtzen ez gaituztela jakin behar dute. Inoiz baino gehiago, askotariko hiri batean bizitzeaz harro gaude, eta pozik, nahi duguna eta nahi dugun moduan maitatzeagatik. Bartzelonan, #lovewins". "Gorroto erasoa izan da, eta erantzuna hortik joan behar da. Gorroto eraso argia da, eta horrelako erasoak onartezinak dira", esan du Eugeni Rodriguezek, Kataluniako Homofobiaren aurkako Behatokiko presidenteak. Astelehenean, elkarretaratzea egingo dute 18:30ean, zentroaren aurrean, Comte Borrell kalean, Kataluniako LGTBI Erakundeen Plataformak eta Bartzelonako Udalak deituta. LGTBI pertsonen eskubideen eta askatasunen defentsarekin konpromisoa agertu dute Udalak eta Plataformak, eta udal zentro hori "sexu eta genero dibertsitateari buruzko erreferentziako espazioa izateko" lanean jarraituko dutela esan dute.

Obesitateak, desnutrizioak eta aldaketa klimatikoak mehatxu global larria dakarte

Obesitateak, desnutrizioak eta aldaketa klima...
Obesitateak, desnutrizioak eta aldaketa klimatikoak mehatxu global larria dakarte

Arazo horiei irtenbidea emateko neurr...
2:12 min.

Arazo horiei irtenbidea emateko neurriak jasotzen ditu 14 herrialdetako 43 adituk egindako txostenak, gizateriaren eta planetaren osasunaren mesedetan.

Obesitatearen, desnutrizioaren eta aldaketa klimatikoaren batuketak mehatxu global larriena dakar, The Lancet aldizkariak egindako ikerketaren arabera. Hartara, gizateriaren eta planetaren mesedetan, hiru arazo horiei aurre egiteko irtenbideak proposatu ditu. Horretarako, txosten bat prestatu eta horren bidez argitu dute azken bi hamarkadetan hiru arazo horiek bereizita landu direla. Horrek esan nahi du lanketa horiek politika antzuak izan dituztela ondorio. Horregatik, neurri berriak planteatu dituzte, konponbide gisa. 14 herrialdetako 43 adituk parte hartu dute batzorde horretan, eta bertan ondorioztatu dutenez, "beharrezkoa" da elikaduraren gaineko akordio global bat gauzatzea, baita industria handien eragin politikoa "mugatzea" ere. Aditu horien esanetan, mundu osoko agintariek "interes komertzial boteretsuen" aurkako neurriak zorroztu behar dituzte, obesitatearen, desnutrizioaren eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokan. Txostenaren egileek diotenez, hiru arazo horiek "faktore komunak" dituzte, eta, beraz, "irtenbide komunak" bilatu behar zaizkie. Nolabait esateko, obesitatea eta desnutrizioa ez ezik, negutegi efektuko gasen isurien % 25 eta % 30 artean ere eragiten du elikagaien sistemak. Horrela, txosten horretan hainbat neurri proposatu dituzte: elikagai sistema zuzena eta jasangarria ezartzea, jaki industrialen indarra murriztea eta gizarte zibila osasuna zaintzearen inguruan kontzientziatzea, besteak beste. Gainera, haragi gorrien kontsumoa murriztu nahi dute, zergak igota, eta elikagaien etiketatuak hobetzeko eta ariketa fisikoa sustatzeko estrategiak landu nahi dituzte.