Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-02-04ko bideoen artxiboa

1.813 langabe gehiago zeuden urtarrilean Hego Euskal Herrian

1.813 langabe gehiago zeuden urtarrilean Hego...
1.813 langabe gehiago zeuden urtarrilean Hego Euskal Herrian

EAEn 120.750 langabe zenbatu dituzte;...
2:36 min.

EAEn 120.750 langabe zenbatu dituzte; Nafarroan, berriz, 33.579, Enplegu eta Gizarte Segurantzak emandako datuen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko lan zerbitzu publikoen bulegoetan jasotako datuen arabera, langabezia igo egin da urtarrilean. Hain zuzen ere, abenduan baino 1.076 langabe gehiago zenbatu dituzte, hots, % 0,90eko igoera izan du. Guztira, 120.750 langabe daude EAEn, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jakinarazi duenez. 2018ko urtarrileko datuekin alderatuta, 7.576 langabe gutxiago zenbatu dituzte. Horrek esan nahi du urtetik urterako tasa % 5,90 jaitsi dela. Lurraldeka banatuta, abenduan baino 268 langabe gehiago (% 0,39) daude Bizkaian. Aitzitik, iazko urtarrilean baino 4.933 pertsona gutxiago daude enplegurik gabe (% -6,72). Gipuzkoan, berriz, 548 langabe gehiago zenbatu dituzte (% 1,73), baina 2018ko hilabete bereko datuekin alderatuta, 1.756 langabe gutxiago daude (% -5,71). Araban 260 pertsona gehiago daude lanik gabe (% 1,31). Beraz, 2018ko urtarriletik gaur arte 887 lagunek aurkitu dute lana (% -4,24). 25 urtez azpikoak dira gaur egun EAEn dauden 120.750 langabeetatik 7.843 (abenduan baino 404 gehiago). Sektoreka, zerbitzuek izan dute gorakada handiena. Gainerako sektoreetan langabeziak behera egin du: eraikuntzan 414 langabe gutxiago, industrian 606 gutxiago eta nekazaritzan 43. 737 langabe gehiago, urtarrilean, Nafarroan.

9 urte zituela salestar ohi batek sexu abusuak egin zizkiola salatu du Jaimek

9 urte zituela salestar ohi batek sexu abusua...
9 urte zituela salestar ohi batek sexu abusuak egin zizkiola salatu du Jaimek

Jose Miguel San Martin salestar ohiar...
2:22 min.

Jose Miguel San Martin salestar ohiaren kontra salaketa aurkeztu duen zortzi lagunetako bat da.

Iragan asteburuan jakin ahal izan denez, Deustuko Salestarren ikastetxeko irakasle ohi bat salatu dute zortzi ikasle ohik Ertzaintzaren aurrean, 1980ko hamarkadan sexu-abusuak eta fisikoak egitea egotzita. Jose Miguel San Martin zentroko irakasle izan zen 1975 eta 1990 urteen artean. Abusuak salatu dituen ikasle ohi horietako batek elkarrizketaeskaini dio ETBri, esklusiban. Jaimek 44 urte ditu gaur egun eta sexu-abusuak pairatu zituen 9 urte zituenean. ETBri kontatu dioenez, ikastetxeko aretora joaten ziren filmak ikustera eta bera atzeko ilaran jartzen zen. Kamiseta altxatzen zion, eskua sartzen zion bizkarra laztantzeko, hozka txikiak egiten zizkion belarrian eta mihia ere sartzen zion. Dena den, Jaimek ziurtatu duenez, bere kasuan eraso "arinak" izan ziren, beste batzuek pairatutakoen aldean. Ikaskide batek kanpaleku batean, Berantevillan, bizitakoa jarri du horren adibide. Jaimeren esanetan, udaleku batean zeudela ikaskide bat botaka hasi zen eta berak ikasketa buruari abisatu zion. Irakasleak bere kanpin-dendara eraman zuen eta haurra ez zen gau osoan itzuli. Duela gutxi, ikaskideak aitortu dio irakasleak bere kanpin-dendara eraman zuela, botikaren bat eman eta bortxatu egin zuela. Gaur gaurkoz, zortzi salaketa aurkeztu dituzte. Dena den, talde hau lau ikasturte ezberdinetako hogei biktima ingururekin harremanetan jarri da. Jaimeren kasua preskribatuta dago, baina beste salaketak tarteko, litekeena da erasotzailea Justiziaren aurrera eramatea. Salestarren Kongregazioak "babesa" adierazi die 1980ko hamarkadan sexu abusuak eta abusu fisikoak jaso zituztela salatu duten Deustuko ikasle ohiei, eta "barkamena" eskatu die "hain gaitzesgarriak diren gertakari horiek gertatu badira".

Lehenengo Memoria Historikoaren Lekuak babesteko prozedura hasi du Foru Gobernuak

Lehenengo Memoria Historikoaren Lekuak babest...
Lehenengo Memoria Historikoaren Lekuak babesteko prozedura hasi du Foru Gobernuak

Memoria Historikoaren Batzordeak lehe...
1:36 min.

Memoria Historikoaren Batzordeak lehenengo hamar espazioak babesten hasi da. Tartean daude Sartagudako Memoriaren Parkea, Alfontso XII.aren Gotorlekua eta Otsaportilloko Leizea.

Memoria Historikoaren Lekuak aitortzeko prozedura hasi du Nafarroako Gobernuak, espazio horien babesa, kontserbazioa, seinaleztapena eta dibulgazioa sustatzeko helburuarekin. Foru Gobernuak azaldu duenez, Memoria Historikoaren Batzordeak lehen hamar espazioak aitortzeko prozedurak abiatu ditu. Honakoak dira lehenengo hamar Memoria Historikoaren Lekuak: Sartagudako Memoriaren Parkea, Alfontso XII.aren edo San Cristobal Gotorlekua (Ezkaba), Teileriako (Elo) eta Valcarderako (Cadreita) hobiak, Otsaportilloko Leizea (Urbasa), Olabeko hobia, Igari-Bidankoze errepidea (bortxazko lanen bidez eraikia), Erreniegako Hilobien Memoriala, GR-225 (Ezkabako ihesaren ibilbidea) eta Azkoiengo emakumearen errepresioaren memoriarako eskultura. Lehenengo urrats honetan, lehenengo hamar lekuen hautaketarekin, frankismoaren errepresioaren errealitate desberdinak hartu dituzte kontuan, horien babesa, kontserbazioa, seinaleztatzea eta dibulgazioaren orduan. Iniziatiba honen helburua, Gobernuaren arabera, leku horiek eta gerora batuko direnak "bake eta elkarbizitza balioen oroimenerako eta transmisiorako espazioak bilakatzea da, gertatutakoa gogoratzeko eta berriz gertatzea saihesteko".

Espainiak eta Frantziak Guaido aitortu dute Venezuelako presidente gisa

Espainiak eta Frantziak Guaido aitortu dute V...
Espainiak eta Frantziak Guaido aitortu dute Venezuelako presidente gisa

Biek ala biek hauteskunde presidentzi...
2:31 min.

Biek ala biek hauteskunde presidentzialak lehenbailehen egitea beharrezko jo dute.

Espainiak eta Frantziak Juan Guaido Venezuelako behin-behineko presidente gisa aitortu dute gaur, behin Nicolas Maduro presidenteari hauteskundeak deitzeko eman zioten zortzi eguneko epea bukatuta. Frantziak goizean goizetik egin du aitortza. Frantziako Gobernuak Guaido aitortu du Venezuelako presidente gisa, eta hauteskundeak deitzeko enkargua egin dio. "Uste dugu Juan Guaido Asanblea Nazionaleko presidentea legitimatuta dagoela Presidentetza Hauteskundeak deitzeko", esan du Jean-Yves Le Drian Frantziako Atzerri ministroak France Inter irrati katean. "Mundu guztiarentzat, europarrentzat barne, argi dago presidente legitimo bat aukeratuta atera behar garela krisi honetatik", argudiatu du Le Drianek. Azaldu duenez, Frantziak Europako bazkideekin hartu-emanak abiatuko ditu "trantsizio honetan laguntzeko, neutralak ez izateko". Guaido presidente gisa aitortzea injerentzia ez ote den galdetuta, Frantziako Atzerri ministroak ezetz erantzun du, Guaidok berak laguntza eskatu duelako. Gerora, Macronek berak Twitter bidez egin du iragarpena, frantsesez eta gazteleraz botatako mezu batean: Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, berriz, agerraldia deitu du 10:00etan. Moncloako jauregian egindako prentsaurrekoan, Guaido presidente izateko legitimotasuna duela nabarmendu du gobernuburuak, eta "hauteskunde libre, demokratiko eta garden" batzuk eskatu ditu. Sanchezen ustez, hauteskunde horiekin "venezuelarrek ahotsa eta botoa edukiko dute, mehatxurik gabe, bazterkeriarik gabe. Hartara Venezuelak bere etorkizuna aukeratu ahalko du". Guaido presidente aitortzeak "helburu argia" du, Sanchezen hitzetan, "hauteskundeak lehenbailehen deitzea", alegia. Bestalde, aurreratu du Espainiako Gobernuak "Venezuelako egoera larria nolabait leuntzeko plan humanitario bat" landuko duela NBErekin eta EBrekin batera. Izan ere, "Venezuelako herria da Maduroren erregimenaren eta gatazkaren ondorioak jasaten ari dena", horren aburuz.