Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko.

Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko.

Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere.

"Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du.

2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du.

Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren.

Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek.

EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera.

Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten.

Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2).

Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz.

Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa.

Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere.

Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2).

Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango ...
Hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izango dira

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ...
1:42 min.

'Ezertxo ere egin gabe jarraitzearen ala espainiarrei ahotsa ematearen artean, bigarrena aukeratzen dut', azaldu du Pedro Sanchez Espainiako presidenteak.

2019ko apirilaren 28a, data hori aukeratu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak hauteskunde orokorrak egiteko. Sanchezek agerraldia egin du goizean, Moncloa jauregian, bozak aurreratzen dituela iragartzeko eta data zehatza jakinarazteko. Asteon 2019ko aurrekontuak atzera bota ditu Kongresuak, eta horrek erabakia azkartu du. Aurrez, aparteko ministroen kontseilua bildu du Espainiako presidenteak, ministroei hauteskundeen dataren berri emateko. Agur kutsua izan du agerraldiak. Bertan bederatzi hilabete hauetan bere exekutiboak egindako "lorpenak eta aurrerapausoak" aletu ditu buruzagi sozialistak eta "Espainiarentzat onak diren gauzak" egin dituztela nabarmendu du. Besteak beste, ganberan blokeatuta zeuden 13 lege onartzeko gai izan direla aipatu du, baita 25 errege dekretu onesteko ere. "Zoritxarrez, ez dugu oposizio kontserbadorearen leialtasuna izan", deitoratu du, Alderdi Popularra eta Ciudadanos hizpide hartuta. "Dena geldituta geratu da PPren eta Ciudadanosen filibusterismo parlamentarioaren erruz", erantsi du. 2019ko aurrekontuen proiektuak jasotako ezetzaren harira, honakoa esan du presidenteak: "Asteon blokeo batekin egin dugu topo, ezezko batekin". Sanchezen iritzian, bi aukeren artean hautatu behar izan du, "ezertxo ere ez egin eta gobernatzen jarraitzearen artean" ala "espainiarrei ahotsa ematea". Bigarrena aukeratu du Espainiako presidenteak, "Espainiak aurrera egiten jarraitu behar du", argudiatu du. Hauteskundeak aurreratu behar izana gorabehera, "legegintzaldiaren azken minutura arte lanean" jarraituko duela nabarmendu du Sanchezek. "Pentsioen eguneratzea, gutxieneneko soldataren igoera edo funtzionarioen soldata igotzea, aurrekontuak izan ala ez, bermatuta daude".

2019/02/15

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei ...
Legebiltzarrak premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari et...
0:46 min.

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari eta funtzionarioen soldata igoerari buruzkoak aurrera ateratzea bermatuta zuen Jaurlaritzak. Itunpeko eskolen ingurukoa ez, baina azkenean PP abstenitu egin da.

2019ko aurrekontu proiektua erretiratu ostean, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako premiazko aurrekontu neurriei buruzko hiru lege proiektuak onartu ditu gaur Eusko Legebiltzarrak. Hain zuzen ere, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari (DSBE), Administrazio Publikoko funtzionarioen soldata igoerari eta itunpeko ikastetxeen ingurukoak dira. Eusko Jaurlaritzak lehendabiziko biak aurrera ateratzea bermatuta zuen, ez ordea, itunpeko ikastetxeetako langileen soldata igoera eta EHUko aurrekontua areagotzea jasotzen zuena. Azkenean, ordea, PP abstenitu egin da.

2019/02/15

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasl...
30 salaketa dira jada Salestarren lau irakasleren aurka sexu-abusuengatik jarritakoak

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abu...
0:44 min.

Salatzaileen esanetan, ustez sexu-abusuak egiteagatik salatutako ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste ikasturte batez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan eta gero ere.

Deustuko Salestarren ikastetxean egindako sexu-abusuen auzian, dagoeneko 30 dira ikasle ohiek jarritako salaketak eta 4, ostera, salatutako irakasleak. Salatzaileen esanetan, ustez abusuak egin zituen ikasketa buru ohiak lanean jarraitu zuen, gutxienez beste urtebetez, Zuzendaritzak lehen kasuen berri izan ondoren. Iragan ostiralean, Salestarren zuzendaritzak oharra kaleratu zuen 1989ko azken hilabeteetan sexu-abusuengatik bi salaketa jarri zirela jakin zutela aitortzeko, eta salatutako irakaslea zentrotik nahiz Kongregaziotik bota zutela zehazteko.

2019/02/15

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn e...
Delituen kopurua nabarmen hazi zen iaz EAEn eta Nafarroan, sexu-erasoak bereziki

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-de...
2:04 min.

2018an 111 bortxaketa eta 548 sexu-delitu salatu zituzten EAEn, aurreko urtean baino % 30 gehiago. Guztira, % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora delituek Nafarroan eta EAEn, hurrenez hurren.

Delituak gehien hazi diren Espainiar Estatuko lurraldeen artean daude Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE). Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera, delituek % 9,9 eta % 7,8 egin dute gora bi autonomia erkidego horietan, hurrenez hurren. Halaber, bereziki hazkunde handia izan dute sexu-askatasunaren aurkako delituek eta bortxaketek. EAEn 6 hilketa izan ziren iaz, 2017an baino bi gehiago, eta 37 hilketa saiakera. Halaber, 111 bortxaketa ( % 37 gehiago), sexu askatasunaren aurkako 659 delitu(% 31,8 gehiago) eta bestelako 548 sexu delitu (% 30,8 gehiago) zenbatu zituzten. Bestalde, indarkeriaz egindako lapurretak ere igo egin dira, etxebizitzetan egindakoak bereziki (% 11,7). Horrez gain, establezimenduetan edota bestelako instalazioetan indarkeria erabilita egindako lapurretak ere gehiago izan dira (% 10,2). Guztira, 90.214 arau-hauste zenbatu zituzten iaz. Nafarroan, azkenik, delinkuentzia % 11,6 hazi da urtebetean, 24.827tik 27.287ra.

2019/02/15

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, ...
Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean, Hegoaldean

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3,...
1:58 min.

KPIa % 1 igo da Euskadin; eta, % 1,3, Nafarroan, urtarrilean.

Prezioek % 1,2 egin dute behera urtarrilean EAEn, eta urte arteko inflazioa % 1 igo da, Estatistika Institutu Nazionalak ostiral honetan argitaratu duen Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera. Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Gipuzkoan igoerarik handiena eman da: urte arteko tasak % 1,2 egin du gora. Araban, igoera hori % 0,8koa izan da, eta Bizkaian, % 0,9koa. Abenduko datuekin aztertuz gero, prezioek behera egin dute hiru lurraldeetan; gehien bat, Araban eta Bizkaian (% 1,3), baita Gipuzkoan (% 1) ere. Gora egin duten sektoreen artean honako hauek egon dira: komunikazioak (% 2,7), etxebizitza (% 2,6), hotelak, tabernak eta jatetxeak (% 1,6 ), alkoholdun edariak eta tabakoa (% 1,5), besteak (% 1,3), etxeko gauzak (% 1,1), garraioa (% 1,1), irakaskuntza (% 0,8), jantzia eta zapatak (% 0,7), elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak (% 0,2). Bestalde, Medikuntzan eta Aisia eta Kulturan prezioek behera egin dute, % 0,1 eta % 1,3, hurrenez hurren.

2019/02/15

Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 
Urtarrila 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 

        2019-02-07ko bideoen artxiboa

2018an 37 pertsona hil ziren lan-istripuan EAEn, 2017an baino % 36 gehiago

2018an 37 pertsona hil ziren lan-istripuan EA...
2018an 37 pertsona hil ziren lan-istripuan EAEn, 2017an baino % 36 gehiago

Horietatik 34 lanpostuan eta lanaldia...
3:06 min.

Horietatik 34 lanpostuan eta lanaldian gertatu ziren, eta hiru in itinere. Iaz bajarekin 35.786 lan-istripu izan ziren, 2017an baino % 1,5 gehiago.

37 pertsonak bizitza galdu zuten iaz lan-istripuan, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2017an baino % 15,6 gehiago; izan ere, 32 hildako izan ziren aurreko urtean. Heriotzen artean, 34 lanpostuan eta lanaldian gertatu ziren, 2017ko datuekin alderatuta % 36ko gorakada; izan ere, 25 hildako izan ziren orduan; eta hiru langile in itinere hil ziren, aurreko ekitaldiarekin alderatuta % 57,1 gutxiago. 2017an 7 behargin hil ziren in itinere. Jon Azkue Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak eta Alberto Alonso Osaleneko zuzendari nagusiak 2018ko lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen berri eman dute asteazken honetan, prentsaurrekoan. Iaz bajarekin 35.786 lan-istripu izan ziren Euskadin, 2017an baino % 1,5 gehiago; horietatik 33.972 ezbehar berriak izan ziren, % 1,2ko gorakada batekin; eta 1.814 berrerorikoak izan ziren, aurreko ekitaldian baino % 7,2 gehiago. 2018ko 33.972 istripu berrietatik, 33.728, % 99,2 ezbehar arinak izan ziren; 207, % 0,7, larriak eta 37 heriotza, % 0,1. Ezbehar berri horietatik, 30.115 lanaldian gertatu ziren eta 4.857 in itinere. Datu “txarrak” direla onartu du Jon Azkue sailburuordeak. Azkueren hitzetan, “gogoeta bat beharrezkoa da eta, printzipioz enpresaburuek, ekin behar dute, lanpostuan osasuna eta segurtasuna bermatzeko ardura beraiek dutelako”. Bestalde, Euskadin negoziatzen diren lan hitzarmenetan laneko arriskuen prebentzioa barneratzea beharrezkoa dela uste du. Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiaren ahotan, “ezbehar klasikoak” dira gehienbat, erorikoak eta makineriaren kontrola galtzea esaterako.

10 urtetik gorako autoak aldatzeko laguntzak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak

10 urtetik gorako autoak aldatzeko laguntzak ...
10 urtetik gorako autoak aldatzeko laguntzak iragarri ditu Eusko Jaurlaritzak

Era guztietako ibilgailu berriak eros...
1:16 min.

Era guztietako ibilgailu berriak erosteko laguntzak emango ditu, baina auto elektrikoak eta hibridoak bultzatuko ditu. Renove plana martxoan prest izatea aurreikusten du Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Jaurlaritzak 10 urtetik gorako ibilgailuak errepideetatik ateratzeko eta berriak erosten laguntzeko Renove plana jarriko du martxan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak aurreratu duenez. Renove plana martxoan prest izatea aurreikusten du Jaurlaritzak eta era guztietako ibilgailu berriak erosteko laguntzak emango ditu. Jaurlaritzaren egitasmoa neutraltasun teknologikoan oinarrituko da, hau da, era guztietako ibilgailuak erosteko laguntzak egongo dira (hibridoak, elektrikoa, gasolina eta diesela). Dena den, oraindik ikusteko dago kasu guztietan laguntzak berdinak izango diren ala ez. Laburbilduz, laguntzak 10 urtetik gorako autoa erretiratu eta berriak erostearen truke emango dira.

PPk, Ciudadanosek eta Voxek Sanchezen aurka protesta egingo dute igandean, Madrilen

PPk, Ciudadanosek eta Voxek Sanchezen aurka p...
PPk, Ciudadanosek eta Voxek Sanchezen aurka protesta egingo dute igandean, Madrilen

Riverak ekitaldi handi bat nahi du: “...
1:18 min.

Riverak ekitaldi handi bat nahi du: “fronte zibiko bat”. “Espainiako banderarekin soilik” protesta egiteko deia egin du PPk. Sanchezen Gobernuari “traidore” deitu dio Abascalek.

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburua Kataluniarekiko egiten ari den politikaren kontra protesta egiteko manifestazioak deitu dituzte Pablo Casado PPko presidenteak eta Albert Rivera Ciudadanoseko buruzagiak iganderako, Espainiako Exekutiboak alderdien arteko mahaian errelatorebaten figura onartu ondoren. Era berean, Colon plazan elkarretaratzea deitu du Santiago Abascal Voxeko presidenteak iganderako, Pedro Sanchezen Gobernu “traidorea” salatzeko. “Desadostasun alderdikoien gainetik” PPk eta Ciudadanosek asteazken honetan deitutako mobilizaziora joateko eskatu die Abascalek espainiarrei sare sozial batean. Manifestazioa nola koordinatuko duten ikusteko dago orain. Horrela, “soilik Espainiako banderarekin” Madrilen protesta egiteko eskatu du PPk. Alderdi Popularraren ahotan, Gobernuko presidenteak “herrialdea saldu nahi du Moncloan jarraitzeko”.

Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira

Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Urugua...
Europa eta Latinoamerikako ordezkariak Uruguain bilduko dira gaur Venezuelaren harira

Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko,...
2:12 min.

Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko, Uruguai, Alemania, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediak parte hartuko dute bileran.

Europa eta Latinoamerikako hainbat herrik osatzen duten harremanetarako nazioarteko taldeak bilera egingo du ostegun honetan Montevideon, Venezuelaren krisiari irtenbide baketsua emateko. Federica Mogherini Batasuneko atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariak eta Tabare Vazquez Uruguaiko presidenteak zuzenduko dute bilera; horretan, Bolivia, Costa Rica, Ekuador, Mexiko, Uruguai, Alemania, Espainia, Frantzia, Holanda, Italia, Portugal, Erresuma Batua eta Suediako ordezkariek parte hartuko dute. Uruguaik eta Mexikok, Karibeko herrialdeekin batera, atzo aurkeztutako "Montevideoko Mekanismoa" proposatuko diete gainerako herrialdeei, "elkarrizketa eta bakea bultzatuko duen proposamen baketsua eta demokratikoa" aurrera ateratzeko, Mexiko, Uruguaik, eta Karibeko herrialdeek agiri batean jakitera eman dutenez. Montevideoko estrategia lau etapatan antolatu dute: Berehalako elkarrizketa, Negoziazioa, Konpromisoak eta Inplementazioa. Helburua Venezuelako krisiari erabateko irtenbidea bilatzea da. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "Montevideoko Mekanismoa" babesten duela esan zuen atzo (asteazkena), Juan Guaido bere burua presidente izendatu duenak, ordea, Madurok presidentetza usten baldin badu soilik elkarrizketetan parte hartuko duela esan du. Horrenbestez, krisian parte hartuko duten Gobernuek Venezuelan tentsioa gutxitzeko eman beharreko baldintzen inguruan berba egingo dute gaur. Bilerak hiru ordu inguruko iraupena izango du eta eguerdi aldera hasiko da. Bilera amaitutakoan, prentsa agerraldia egingo dute Mogherinik eta Vazquezek, Efe albiste agentziak jakitera eman duenez.