Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-02-18ko bideoen artxiboa

'Kataluniak preso politikoak libre uzteko' es...
'Kataluniak preso politikoak libre uzteko' eskatu dute milaka pertsonak Bartzelonan

200.000 pertsona Udaltzaingoaren arab...
2:22 min.

200.000 pertsona Udaltzaingoaren arabera, eta 500.000 antolatzaileen arabera, atera dira kalera larunbat arratsaldean Bartzelonara, aste honetan hasitako epaiketaren kontra protesta egiteko.

Milaka manifestari kalera irten dira gaur arratsaldean Bartzelonan, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma dela eta Madrilgo Auzitegi Gorenean epaitzen ari diren politikari katalanei babesa agertzeko, Autodeterminació No És Delicte (autodeterminazioa ez da delitua) leloa idatzita zeraman pankartaren atzean. 200.000 pertsonak hartu dute parte manifestazioan Bartzelonako Udaltzaingoaren arabera eta 500.000 pertsonak antolatzaileen arabera. Estelada eta lazo horiak hartuta, "guztiok epaitzen gaituzte", "askatasuna preso politikoentzat" edota "gure Gobernua etxean eta libre ikusi nahi dugu" dioten kartelak eraman dituzte eskuetan askok eta askok. "Independentzia" eta "batasuna" leloak askotan entzun dira manifestazioan zehar. Auzitegi Gorenean preso katalanen kontrako epaiketa hasi zenetik deitzen duten lehen manifestazio handia izan da gaurkoa eta bertan parte hartu dute, besteak beste, Quim Torra Generalitateko presidenteak eta bere Gobernuko kideek, Roger Torrent Parlamenteko presidenteak, PDeCAT-JxCAT eta ERCko kontseilari eta buruzagiek, CUPeko kideek eta Catalunya en Comu-Podemeko Jessica Albiach, Jaume Asens eta Gerardo Pisarellok. Euskal Herritik, han izan dira EH Bilduko Jon Iñarritu eta Gorka Elejabarrieta, adibidez. "Gran Via ultraeskuinaren kontrako giza harresi handi bat bihurtu duzue gaur" esan die Marcel Mauri Omniumeko presidenteordeak manifestariei. "Demokraziaren epaiketa hau Estatu espainiarraren porrotaren erakusle da" gaineratu du, eta tamalgarritzat jo du Pedro Sanchezen Gobernuak "modu arduragabean jokatu izana eta elkarrizketa baztertu izana Kataluniako gatazka konpontzeko". "Espainiako demokrata guztiei dei egiten diegu eskuin muturraren aurrean men egin ez dezaten. Ez iezaiezue utzi intoleranteei politikaren eta instituzioen jabe egiten" eskatu du.

Otegik

Otegik 'estaturik gabeko nazioen indarren bat...
Otegik 'estaturik gabeko nazioen indarren batuketa' eskatu du A28ko bozei begira

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak u...
2:01 min.

EH Bilduren koordinatzaile nagusiak uste du hori dela "autoritarismoa geratzeko eta gure herrietara egiazko demokrazia ekartzeko berme bakarra".

Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak uste du apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak aukera paregabea direla "estaturik gabeko nazioen indarren batuketa" egiteko. Otegik blogean argitaratu duen artikulu batean azaldu duenez, "indar errepublikazaleek, aurrerakoiek eta subiranistek bat egitea eta gutxienekoen programa politiko komuna defendatzeko konpromisoa dira EH Bildurentzat autoritarismoa geratzeko eta gure herrietara egiazko demokrazia ekartzeko berme bakarra". "Autodeterminazio eskubidearen defentsa, presoak eta erbesteratuak etxera itzultzeko bide orria eta neoliberalismoari eta austerizidioari aurre egingo dioten politiken defentsarako konpromisoa izan beharko lirateke gutxieneko programa horren ardatzak", buruzagi abertzalearen arabera. Otegik gogorarazi du EH Bilduk, ERCk eta BNGk hautagaitza bateratua egin dutela Europako hauteskundeetarako, eta orain ariketa bera egin beharko litzatekeela "eskuin autoritarioa gelditzeko" eta "estatuaren demokratizazioa ekarriko lukeen elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa bultzatzeko". EH Bilduren koordinatzaile nagusiak uste du euskal gizartea "berriro bi aukeren artean itxi" nahi dutela: "PP-Vox-Cs bloke autoritarioaren edo eskubide nazional eta sozialak ukatzen dituen 'status quo'a mantentzea". "Ezin dugu txarraren eta okerrenaren artean aukeratzera mugatu. Ezin dugu etsipenean eta beldurrean erori", azpimarratu du.

Kongresuak prostituzioa debekatzeko proposamena bozkatuko du asteartean

Kongresuak prostituzioa debekatzeko proposame...
Kongresuak prostituzioa debekatzeko proposamena bozkatuko du asteartean

PSOEren ekimenak "sexu esplotaziorako...
1:53 min.

PSOEren ekimenak "sexu esplotaziorako gizakien salerosketaren aurka borroka egitea" eta horretarako "prostituzioa abolitzea" proposatzen du.

Astearte honetan bozketa egingo dute Kongresuan, PSOEren ekimenez, Espainian prostituzioa debekatzearen gainean, sozialistek eta Podemosekoek bat egiten ez duten gai baten inguruan. PSOEren ekimenak "sexu esplotaziorako gizakien salerosketaren aurka borroka egitea", eta horretarako "prostituzioa abolitzea" proposatzen du. Gaur egun prostituzioa 'alegala' da, hau da, ez da ez legala, ez ilegala, eta prostituzioa librea da borondatez egiten bada, eta pertsona horrek eskuratzen badu etekin guztia. Hala ere, zigortu egiten da "joan-etorri publikoko eremuetan, adingabeak inguruan dabiltzan lekuetan (eskola edo parkeak) edo errepideko segurtasuna arriskuan jartzen den tokietan", eta proxenetismoa ere zigortu egiten da. Prostituzioa legalizatzearen inguruko eztabaida iaz itzuli zen, Espainiako Gobernuak Sexu Langileen sindikatua (OTRAS) onartzea erabaki ostean. Neurri horren aurrean, Magdalena Valerio Enplegu ministroak esan zuen "ziria" sartu ziotela eta atzera egingo zutela. Hala ere, gertakariak agerian utzi zituen alderdien arteko ezadostasunak. Bai PPk eta bai PSOEk prostituzioaren kontrako jarrera erakutsi dute. Baina Unidos Podemos zatituta dago; Podemos, IU eta En Marea debekuaren alde dauden arren, En Comu Bartzelona legeztatzea ari da aztertzen. Ciudadanos ere ez dago debekuaren alde, eta borondatez lan egiten duen "gutxiengo" hori arautu nahi du.

Kantabria, suaren aurkako borrokan: 32 sute daude piztuta

Kantabria, suaren aurkako borrokan: 32 sute d...
Kantabria, suaren aurkako borrokan: 32 sute daude piztuta

Gehienak nahita piztutakoak dira, eta...
1:35 min.

Gehienak nahita piztutakoak dira, eta dagoeneko bi gizonezko atxilotu dituzte zerikusia dutelakoan.

32 sute daude piztuta Kantabrian, gehienak nahita piztutakoak. Kantabriako Gobernuak jakinarazi duenez, bere bitarteko guztiak daude lanean, baita Larrialdietako Unitate Militarreko kideak, zein Espainiako Gobernuko hegazkin eta helikopteroak. Guardia Zibilak bi gizonezko atxilotu ditu gertakariekin zerikusia dutelakoan. Bata El Tojo herrian atzeman dute, eta bestea, San Roque del Rio Mieran. Lehen atxilotua, 35 urteko gizonezkoa, larunbatean harrapatu zuten Saja mendiko magalean, "oraindik bero" zegoen pizgailu bat eskuan zuela. Bestea herritarren laguntzari esker atxilotu dute. Hain justu, herritarrei laguntza eskatu die Miguel Angel Revilla Kantabriako presidenteak suteak piztu dituztenak atxilotzeko. Baieztatu duenez, bi pertsona atxilotu dituzte, eta epailearen aurrera noiz eraman zain daude. Ostegunean hasi zen sute oldea. Ordudanik 160 sute izan dira probintzian, batez ere lurraldearen erdialdean. Eguraldiak ez du mesede handirik egin, giro lehorrak eta hego haizeak suari lagundu baitiote. Zorionez, baso sute horiek ez daude jendea bizi den lekuetatik hurbil.