Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin.

Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz.

Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako.

Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik.

Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken.

Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete.

"Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok.

10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea).

Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea".

Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke".

Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte.

Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude.

"Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak.

Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuk...
Basauriko Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da entrenatzailearen aurkako auzian

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judi...
1:17 min.

Bozeramaileen Batzordeak prozesu judizialean "parte aktibo" izateko aukera izan nahi du.

Adingabeei sexu-abusuak egitea leporatuta, entrenatzaile bat atxilotu ondoren, Basauriko Udaleko alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Basauri Bai, EH Bildu eta PP, zein atxiki gabeko zinegotzia) prozesu judizialean herri-akusazio gisa aurkeztuko da. Entrenatzailea asteazkenean atxilotu eta libre utzi zuten karguekin. Basauriko udalak agiri batean jakitera eman duenez, herri-akusazio gisa ikerketa judizialaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango du Udalak. Bestalde, auziaren instrukzioan ere parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Udalak; esaterako, frogak edo alegazioak proposatuz, eta beharrezkoa balitz, Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin elkarlanean arituz. Azkenik, Udala, sexu-abusuen biktimak, Ya No Me Callo plataforma eta beste eragile sozialak ekintzak, programak eta zerbitzuak martxan jartzea aztertzen ari dira, erasoak jasan dituzten herritarrei "erantzun integrala" emateko.

2019/03/15

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak k...
Bizkaiko golkoan hondoratutako itsasontziak kezka eragin du kostaldean

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko ...
2:27 min.

Jaurlaritza gertutik ari da Bizkaiko golkoan gertatutakoa jarraitzen, baina oraingoz ez dirudi "marea beltza" euskal kostaldera iristeko arriskurik dagoenik.

Frantziako kostatik 333 kilometrora hondoratu zen asteartean, igandean piztutako sutea itzaltzea lortu ez zutelako. Aztik EiTBri jakinarazi dionez, Eusko Jaurlaritza gertutik ari da gertatutakoa jarraitzen, nahiz eta, oraingoz, ez duen aurreikusi euskal kostaldera material kutsakorrik helduko denik. Verballenas.com enpresa santurtziarrak, bestalde, ohartarazi du hondoratzeak "marea beltza" eragin duela Bizkaiko golkoan. Sare sozialen bidez jakitera eman duenez, Frantziako agintariak eta ornitologoak arduratuta daude, larunbatetik aurrera arazoak dituzte hegaztiak hel litezkeelako euskal hondartzetara. "2.200 tona fuel eta material arriskutsua zabaldu ditu itsasontziak gure kostatik gertu", esan dute Facebooken. Gainera, zehaztu dute une honetan bi orban handi daudela: 13,7 kilometro hartzen ditu horietako batek eta 9,7 kilometro besteak. Horregatik, herritarrei laguntza eskatu diete. Hain zuzen ere, hondartzetan hegaztiak, itsas txakurrak edota delfinak ikusiz gero 112 telefono zenbakira deitzeko aholkatu diete. "Grande America" ontzian 27 lagun zihoazen. Horiek guztiak onik atera zituzten itsasontzitik, astelehen goizaldean. 214 metroko luzera duen ontziak, ibilgailuak eta edukiontziak zeramatzan. Horietako asko itsasora erori ziren, hondoratzea gertatu aurretik.

2019/03/15

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko

10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden pres...
10 sindikatuk bat egin dute gaixo dauden presoen aldeko 'Ni zu bi' ekimenarekin

Larriki gaixo dauden presoak aske uzt...
1:58 min.

Larriki gaixo dauden presoak aske uzteko eskatzeko Bilboko zazpi zubietan egingo diren elkarretaratzeetara joateko deia egin dute ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldek.

Larriki gaixo dauden presoen alde bihar Bilbon egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko deia egin dute gaur ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, CNT, CGT, EHNE, Hiru eta Etxaldesindikatuek. Gaixo dauden presoak aske uztea aldarri hartuta, kontzentrazioak deitu ditu "Ni zu bi" herri ekimenak Bilboko zazpi zubitan; mobilizazioekin bat egin dute sindikatuok. 10 sindikatuotako ordezkariek bilkura egin dute eguerdian Espainiako Gobernuak Bilboko Moyua plazan duen ordezkaritzaren aurrean, 'Konponbide garaia da. Orain Presoak' lelopean (hileko hirugarren ostiraletan egin dute elkarretaratzea). Hedabideei egindako adierazpenetan nabarmendu dutenez, "elkarbizitza demokratikoaren eta berradiskidetzaren aldeko ekarpen beharrezkoa da presoen auzia konpontzea". Larriki gaixo dauden presoei dagokienez, "agintariek Estatuan indarrean dagoen legedia eta nazioarteko estandarrak kontuan hartu behar dituzte, preso eriei hirugarren gradua eman diezaieten. Hala, arrazoi humanitarioengatik eta duintasun pertsonalagatik aske geratu beharko lirateke". Bestalde, gainerako presoak "Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako espetxeetara hurbiltzeko" deia egin diete Espainiako eta Frantziako gobernuei. "Hartara, zigorra euren familiengandik eta jaioterritik urrun betetzea saihestuko da, presoen senitartekoei ezarritako zigorra behin betiko amaituz", erantsi dute.

2019/03/15

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi mes...
Gutxienez 49 hildako Zeelanda Berrian, bi meskitatan izandako erasoetan

Lehen ministroak 'eraso terrorista' g...
1:52 min.

Lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Lau pertsona atxilotu dituzte, hiru gizon eta emakume bat. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan.

Zeelanda Berrian, gutxienez 49 pertsona hil dituzte Christchurch udalerriko bi meskitatan izandako tiroketetan, herrialdeko lehen ministroak baieztatu duenez. Oraingoz, lau pertsona atxilotu dituzte —hiru gizon, tartean australiar bat, eta emakume bat—, erasoarekin lotura dutelakoan. Zeelanda Berriko lehen ministroak 'eraso terrorista' gisa izendatu du. Halaber, lehergailuak aurkitu dituzte beren autoetan, baina indargabetu egin dituzte. Agintarien esanetan, gutxienez 10 lagun Lindwoodeko meskitan hil dituzte eta 30, ostera, Al Noorreko meskitan. Gainera, Christchurcheko ospitaleak egindako balantzearen arabera, balaz zauritutako beste 48 pertsona daude, haurrak tartean. Zaurituetako batzuk larri omen daude. "Lau pertsona atxilotu ditugu. Ezin dugu baztertu beste batzuek ihes egin dutela", adierazi du Mike Bush Zeelanda Berriko Polizia buruak. Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak azpimarratu duenez, herrialdearen historikoa egunik beltzenetakoa da. Tiroketa aurrekaririk gabeko "eraso terrorista" gisa definitu du, eta eraso honen erantzuleek Zeelanda Berriko gizartean tokirik ez dutela ziurtatu du. "Gertaturikoa eraso terrorista gisa bakarrik definitu daiteke. Dakigunez, ondo planeatuta zegoenaren itxura du", gaineratu du.

2019/03/15

Martxoa 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
Otsaila 2019
AAAOOLI
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728 

        2019-03-11ko bideoen artxiboa

Amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen greba

Amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako lan...
Amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen greba

Astelehenean itzuliko dira lanera, ia...
1:08 min.

Astelehenean itzuliko dira lanera, ia hiru asteren ostean, baina gatazkak bere horretan jarraitzen du, oraindik lan-hitzarmenik jarraitzen baitute.

Amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako greba. 19 eguneko lanuztearen ostean, astelehenean bueltatuko dira lanera. Gatazka, ordea, ez da amaitu, oraindik lan hitzarmenik gabe jarraitzen baitu sektoreak. Hasi bezala amaitu da Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileen protesta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian egin dute bilkura, eta ondoren manifestazioa. Horrela eman diote amaiera 19 egunez luzatu den grebari. Aldundiaren jarrera salatu du sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak. Patronalarekin aurreakordioa lortuta dutela dio sindikatuak, baina erakundeak ukatu egiten duela. Hori dela eta, negoziatzeko eskaera egin dio sindikatuak. 5.000 langilerengan du eragina Gipuzkoan zahar etxeetako lan hitzarmenak, eta bi urte daramate hitzarmena negoziatzeko borrokan.

Bi hilketa matxista, bata Malagan eta bestea Pontevedran

Bi hilketa matxista, bata Malagan eta bestea ...
Bi hilketa matxista, bata Malagan eta bestea Pontevedran

Poliziak biktimaren senarra atxilotu ...
1:35 min.

Poliziak biktimaren senarra atxilotu du Galizian, eta Malagako kasuan, hiltzaileak bere buruaz beste egin du.

Bi hilketa matxista izan ziren atzo, Pontevedran eta Malagan. Malagako Estepona herrian gizon batek bere 58 urteko emaztea hil du labankatuta. Gizona, 55 urteko britaniarra, atxilotuta eta ospitaleratuta dago, bere burua zauritzeagatik. Poliziak jakitera eman duenez, 23:45 aldera izan zen hilketa bikotea bizi zen etxean. Gizonak gorputzeko hainbat tokitan sastakatu zuen emakumea, euren adin txikiko semea aurrean zela. Agenteek garbi dute genero indarkeria kasu bat dela, naiz eta ez dago gizonaren aurka aurretiazko tratu txar salaketarik. Bestalde, 46 urteko gizon batek bere emaztea hil du Valgan, Pontevedran, eta ondoren bere buruaz beste egin du, ikerketako lehenengo hipotesien arabera. Krimena 15:00ak aldera izan da, bikotearen etxebizitzan. Bikotearekin batera emaztearen ahizpa bizi zen, eta bera izan da gorpuak aurkitu dituena. Emakumeak tiro bat zuen bularrean, eta senarrak buruan. Hipotesi nagusia gizonak bere buruaz beste egin duela da. Urtea hasi zenetik 11 emakume hil dituzte bikote edo bikotekide ohiek (12. kasu bat ikertzen ari dira).

CUPek ez du hauteskunde orokorretan parte hartuko

CUPek ez du hauteskunde orokorretan parte har...
CUPek ez du hauteskunde orokorretan parte hartuko

Kontseilu politikoaren ia bi heren ag...
1:40 min.

Kontseilu politikoaren ia bi heren agertu dira Estatuko bozetan parte hartzearen aurka, hautagaitza eraldatzailea eta apurtzailea ez dela posible iritzita.

CUPek apirilaren 28ko hauteskunde orokorretan ez parte hartzea erabaki du gaur egindako aparteko Kontseilu Politikoan, nahiago duelako "udal hauteskundeetan zentratu", jakinarazi du alderdiak prentsa-agiri batean. CUPen militantziak uste du ez dagoela "beharrezko baldintzarik Espainiako Estatuan benetako hautagaitza apurtzailea eta eraldatzailea izateko". Boyak adierazi du bi proposamen bozkatu dituztela, bat hauteskundeetan aurkeztearen aldekoa, Kongresua blokeatzeko asmoa zuena, eta beste bat kontra, "bestelako ekintza politikoak" aurreikusten dituena. Azken horrek irabazi du, eta hilaren 23an eztabaidatuko dituzte hartu beharreko neurriak. "Hausturarako baldintzak udaletatik eraikitzera bideratu nahi dugu esfortzu guztia", adierazi du Boyak, behetik eta etengabeko mobilizazio bidez egingo dutela adierazi aurretik. Horren harira, martxoaren 16an Madrilen egingo duten manifestazio independentistan parte hartzeko deia egin diete jarraitzaileei, "Kataluniako gizartearen jarduera ez dagoelako soilik erakundeetan, baita kalean ere".

Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari utzi diote Ethiopian Airlinesek eta Txinak

Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari utzi ...
Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari utzi diote Ethiopian Airlinesek eta Txinak

Bestalde, Boeing konpainiak hegazkin ...
2:02 min.

Bestalde, Boeing konpainiak hegazkin modelo berriaren aurkezpena atzeratu du, Etiopiako istripua aztertzeko.

Ethiopian Airlines konpainiak eta Txinak Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari utzi diote, Etiopiako hegazkin istripuaren ondotik. Hain zuzen ere, modelo horretako Ethiopian Airlines konpainiaren hegazkin bat erori zen atzo, barruan 157 bidaiari zituela. Konpainia afrikarrak ohar bidez jakinarazi duenez, "zorigaiztoko istripuaren" ondoren Boeing 737 MAX 8 hegazkinak lurrean uztea erabaki du martxoaren 10etik aurrera eta bestelakorik esan bitartean. "Oraindik istripuaren arrazoia zein izan den ez badakigu ere, segurtasun neurri gehigarri gisa hegazkin horiek lurrean uztea erabaki dugu", gaineratu du Ethiopian Airlines konpainiak, Afrikako handienak. Txinak, bere aldetik, Boeing 737 MAX 8 hegazkina erabiltzeari uzteko agindu die herrialdeko aire konpainiei. Etiopiako hegazkin istripuak Boeing 737 MAX 8 modeloaren inguruko zalantzak azalera atera ditu berriro. Izan ere, mota bereko Lion Air Indonesiako konpainiako beste hegazkin batek istripua izan zuen iragan urrian Jakarta hiriburutik irten eta berehala, 189 pertsonaren heriotza eraginez. Hegazkinaren kutxa beltzetako batek jasotako informazioaren arabera, sistema automatikoan izandako akatsek eragin zuten istripua. Bestalde, Boeing konpainiak hegazkin modelo berriaren (Boeing 777x) aurkezpena atzeratu du, Etiopiako istripua aztertzeko. Azaldu duenez, Ethiopian Airlines konpainiari "babesa" ematen jarri nahi du orain bere arreta guztia, eta, ondorioz, asteazkenerako AEBko Seattle hirian aurreikusita zegoen aurkezpena bertan behera utzi du.

Eskolak bertan behera eta negozioak itxita Venezuelan, itzalaldia tarteko

Eskolak bertan behera eta negozioak itxita Ve...
Eskolak bertan behera eta negozioak itxita Venezuelan, itzalaldia tarteko

Gobernuak 'sabotaje' ekintza bat eta ...
1:10 min.

Gobernuak 'sabotaje' ekintza bat eta 'eraso zibernetiko' bat izan dela adierazi du. Juan Guaidok, bere aldetik, larrialdi egoera ezartzeko eskatuko dio Asanblea Nazionalari.

Nicolas Maduroren Gobernuak eskolak bertan behera uzteko eta lan jarduna eteteko agindu du gaurko egunari begira, itzalaldiaren eta argi indarraren joan-etorriaren ondorioz. Caracas hiriburuko hainbat tokitan argi indarra joan-etorrian badabil ere, beste hainbat tokitan itzalaldia erabatekoa da ostegunetik. Gaurkoa bigarren etenaldia da. Izan ere, iragan ostiralean ere eskolak eta lanaldiak eten egin zituen Gobernuak. Madurok "sabotaje" ekintza bati eta "eraso zibernetiko" bati egotzi dio itzalaldia. Juan Guaido buru duen oposizioak hori guztia ukatu du eta Gobernuaren kudeaketa txarrari eta inbertsio faltari leporatu dio. Maduroren Gobernuak AEBri eta oposizioari leporatzen die itzalaldia. Argindarraren falta venezuelarren egunerokoa guztiz baldintzatzen ari da: komunikazioa, ur hornidura, saltokiak, ospitaleak, ... Gobernutik ez dute itzalaldiak eragindako kalteen berri eman. Bestalde, Juan Guaidok "larrialdi egoera" ezartzeko eskatuko dio astelehen honetan Asanblea Nazionalari.