Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen.

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean.

Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan.

Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna.

Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa.

Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua.

Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra.

Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez.

Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko.

Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik.

Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko.

Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn...
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, ...
3:01 min.

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean. 46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra. Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan. Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz. Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz. Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen. Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du. Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du. Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

2019/05/23

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkai...
Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek be...
1:19 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean. Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

2019/05/23

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren...
Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
1:40 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua. Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra. Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez. Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

2019/05/23

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat...
Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du ...
1:48 min.

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik. Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira. Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko. Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

2019/05/23

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-04-25ko bideoen artxiboa

Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo da berriro, gaurtik aurrera

Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo ...
Forondako aireportua 24 orduz zabalik egongo da berriro, gaurtik aurrera

24 orduko aireportua izanik, zama heg...
1:28 min.

24 orduko aireportua izanik, zama hegaldiez gain bidaiari hegaldi gehiago eskaintzeko aukera irekiko da.

Forondako aireportuak gaur berreskuratuko du H24 kategoria eta aurrerantzean 24 orduz zabalik egongo da. Zazpi urte igaro dira Mariano Rajoyren Gobernuak Gasteizko aireportuaren ordutegia mugatu zuenetik. Orain, zama hegaldiez gain bidaiari hegaldi gehiago eskaintzeko aukera irekiko da. AENAk 2012ko abuztuan erabaki zuen Forondaren ordutegia mugatzea, kostuak murrizteko. Ordutik euskal erakundeek behin eta berriro aldarrikatu dute Forondari H24 sailkapena itzultzea, eta Mariano Rajoyren Gobernuaren eta EAJren arteko Aurrekontu negoziazio baten ondorioz errealitate bihurtuko da. 2018an Forondako aireportuak 62.000 tona mugitu zituen. Bidaiari kopuruari erreparatuta, ostera, 140.000 bidaiari igaro ziren. Charter hegaldiak alde batera utzita, Ryanair konpainia da hegaldi erregularrak eskaintzen dituen bakarra. Gaur gaurkoz, Sevillara, Tenerife hegoaldera, Palmara, Koloniara eta Bergamora eskaintzen ditu hegaldiak. Orain hegaldi berrietarako aukera zabaldu daiteke, baina ez dute uste berehalako kontua izango denik.

20 lagun baino gehiago atera dituzte Ordiziako eraikin batetik sute bat piztu ondoren

20 lagun baino gehiago atera dituzte Ordiziak...
20 lagun baino gehiago atera dituzte Ordiziako eraikin batetik sute bat piztu ondoren

Sutea Maribaratza kaleko eraikin bate...
0:55 min.

Sutea Maribaratza kaleko eraikin baten teilatuan piztu da. Suhiltzaileek sutearen nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute.

Hogei pertsona pertsona atera dituzte Ordiziako eraikin batean sute bat piztu ondoren, Ertzaintzak eta Gipuzkoako Suhiltzaileek eitb.eus-i jakinarazi diotenez. Sutea 11:25ean piztu da Maribaratza kaleko eraikin baten teilatuan. Sutearen ondorioz ez da zauriturik izan. Sutea piztutako eraikineko bizilagunaz gain, ondoko bi erakinetakoak ere atera dituzte. Suhiltzaileek sugarrak ondoko teilatuetara ez zabaltzea lortu dute eta nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu dute. Ordizia, Tolosa y Legazpiko suhiltzaileez gain, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta anbulantzia bat bertaratu dira.

Nafarroa eta EAE, Estatuan langabezia tasa baxuenak dituzten bi autonomia erkidegoak

Nafarroa eta EAE, Estatuan langabezia tasa ba...
Nafarroa eta EAE, Estatuan langabezia tasa baxuenak dituzten bi autonomia erkidegoak

Nafarroan % 8,19ko langabezia tasa da...
2:52 min.

Nafarroan % 8,19ko langabezia tasa dago; EAEn, berriz, % 9,62koa. Horrek esan nahi du Estatuan langabe gutxien dituzten bi autonomia erkidegoak direla

2019ko lehen hiruhilekoan 1.000 langabe gehiago zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan; guztira, 99.600. Horrek esan nahi du, aurreko hiru hilabeteetako datuekin alderatuta, % 0,98 egin duela gora langabe kopuruak, ostegun honetan Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera. Enpleguari dagokionez, lau autonomia erkidegotan igo da lanean dauden pertsonen kopurua; EAEn, besteak beste. Hain zuzen ere, 5.300 okupatu gehiago daude, hots, % 0,57. Beraz, % 56,60koa da okupazioa gaur-gaurkoz. Lurraldeka banatuta, Araba da tasa baxuena duena (% 7,54). Gipuzkoan % 8,03koa da langabezia tasa, eta Bizkaian % 11,23koa. 2018ko lehen hiruhilekoaren aldean, 10.500 langabe gutxiago daude (% -9,57). Estatuan % -11,64koa da batezbestekoa. Han, 93.400 landun gutxiago daude; orotara, 19.471.100. 2018ko bigarren hiruhilekoan, baina, 19,5 milioi okupatu zeuden, 2006az geroztik jasotako kopuru handiena. Bestalde, langabe kopurua hazi egin da: 49.900 pertsona gehiago. Hortaz, 3.354.200 langabe daude Estatuan (% 14,7). Nafarroako langabezia datuak 6.300 langabe gutxiago, 25.300, zenbatu dituzte Nafarroan urtarriletik martxora, eta langabezia tasa % 8,19koa da; Estatuko baxuena, Biztanleria Aktiboaren Inkestak erakusten duenez. Okupazioak behera egin du, bestalde. 1.000 pertsona (% -0,40) gutxiago daude okupatuta: guztira, 283.700.

Gizon batek bikotekidea eta semea hil ditu Tenerifen

Gizon batek bikotekidea eta semea hil ditu Te...
Gizon batek bikotekidea eta semea hil ditu Tenerifen

Ama eta semearen hilotzak kobazulo ba...
0:14 min.

Ama eta semearen hilotzak kobazulo batean topatu dituzte gaur. Aita atzo atxilotu zuten, desagerpenaren berri izan ostean.

Emakume baten eta 10 urteko semearen hilotzak topatu dituzte gaur Tenerifeko kobazulo batean. Atzo desagertu ziren biak eta atzotik ari ziren Guardia Zibila eta larrialdi zerbitzuetako langileak haien bila. Auzia sekretupean dago, baina indarkeria matxista kasua balitz bezala ikertzen ari dira eta familia horren aita jotzen dute hiltzailetzat. Atzo atxilotu zuten gizona. Gertakariak atzo, 17:00ak aldera, jazo ziren. Bizilagun batzuek bost urteko mutiko battopatu zuten noraezean: gaur hilda topatu duten mutilaren anaia. Shock egoeran zegoen eta ez zekien gazteleraz –familia Alemaniakoa zen-, baina bizilagun baten laguntzarekin haren testigantza jaso ahal izan zuten. Aitak haitzulora eraman zituela eta han eraso egin ziela, baina berak ihes egitea lortu zuela kontatu zien. Bizilagunek Adejeko Udaltzaingoa ohartarazi zuten berehala. Guardia Zibila aitaren bila joan zen eta etxean topatu zuen. Ama eta semea non zeuden esateari uko egin zion eta atxilotu egin zuten.