Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean.

46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra.

Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan.

Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz.

Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz.

Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen.

Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen.

Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen.

Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du.

Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du.

Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean.

Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan.

Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna.

Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa.

Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua.

Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean.

Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra.

Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez.

Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko.

Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik.

Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira.

Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko.

Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn...
Bost langile hil dira hiru egunetan, EAEn

Lau behargin lan istripuan hil dira, ...
3:01 min.

Lau behargin lan istripuan hil dira, Loiu, Zeanuri, Zarautz eta Zestoan. Bestalde, CAF konpainiako (Irun) langile bat amiantoaren ondorioz hil da.

Aste honetan bost langile hil dira Euskadin. Heriotzak azken hiru egunetan gertatu dira, astelehenetik asteazkenera bitartean. 46 urteko gizon bat hil da asteazken honetan Loiun (Bizkaia) izandako lan istripu batean. Hain zuzen ere, Aceros Olarra enpresan jazo da ezbeharra. Antza denez, langilea harrapatuta geratu zen garabi batekin eta adreilu palet batekin lan egiten ari zela. LAB sindikatuak Twitter sare sozialean zehaztu duenez, hildako beharginak azpikontrata batean egiten zuen lan. Era berean, asteazken honetan bertan, kamioilari bat hil da goizean N-240 errepidean, Zeanurin, Barazar mendatean, bi kamioiren artean izandako talkaren ondorioz. Bestalde, CAF konpainiak Irunen (Gipuzkoa) duen lantegiko behargin bat asteartean hil zen amiantoaren ondorioz. Azkenik, bi langile hil ziren astelehenean Gipuzkoan, bata Zestoan eta bestea Zarautzen. Zarauzko lan istripuko biktima garabi batean lanean ari zen. Ezustean, garabia behera etorri zen eta behargina 30 altueratik erori zen. Garabiak etxola bat harrapatu zuen azpian eta beste lagun bat zauritu zen. Zestoan, berriz, langile bati mozten ari zen zuhaitza erori zitzaion gainean eta hil egin zen. Azken urteetan lan istripuek "prekarietatearen ondorioz" gora egin dutela salatu du ELAko Lan Osasun arduradunak. "Prebentzio Legea ez da betetzen ari, enpresetan ez dituzte segurtasunerako baliabideak jartzen, eta ondorioa hildakoak dira", erantsi du. Astea "dramatikoa" izaten ari dela onartu du Euskadiko CCOOk, aurreneko hiru egunetan lau lan istripu gertatu direlako Bizkaian eta Gipuzkoan. "Lan istripuekin bukatzea administrazioen lehentasuna behingoz bihurtzea" eskatu du CCOOk. Era berean, "enpresetan istripurik ez gertatzeko neurriak hartzea" exijitu du. Lan istripuen gorakada salatu du UGT-Euskadiko Industria Federakundeak (FICA). Zentzu horretan, EAEn ezbeharrak prebenitzeko politikak sendotzea eskatu die UGT-Euskadik erakundeei. "Enpresetan nagusitu den prekarietatea eta lan erreformak eragindako eskubide falta lehengoratzea" aldarrikatu du, "lan istripuen gaitza prebenitzeko".

2019/05/23

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkai...
Bost greba egunetatik lehena dute gaur Bizkaiko metalaren sektorean

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek be...
1:19 min.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek beste lau greba egun deitu dituzte ekainerako: 6an, 7an, 20an eta 21ean. Guztira, 50.000 langile daude greba egitera deituta.

Bizkaian, metalgintza sektoreko 50.000 langileak greba egitera deituta daude gaur. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun deitu dituzte, sektoreko lan hitzarmen berri baten alde. Gaurkoa, lehendabiziko greba eguna izango da, eta gainerako laurak ekainean izango dira: hilaren 6an, 7an, 20an eta 21ean. Sindikatuen esanetan, gutxienez 250 enpresa baino gehiagoko beharginek egin dute bat deialdiarekin. Azken unean, aste honetan, CNT sindikatuak ere bat egin du borrokarekin eta mobilizazioekin, nahiz eta deitzaileen artean ez izan. Hitzarmen berriaren negoziazioa ez aurrera ez atzera dagoela salatu dute sindikatuek. Greba deialdia eginagatik, ordea, patronalarekin bilerak egiteko asmoa agertu dute hitzarmena negoziatzen jarraitzeko. 2011koa da Bizkaiko metalgintza sektoreko azken ituna. Patronalak, bere aldetik, gezurtatu egin du sindikatuek esandakoa. Gaurko greba egunaren ostean, ekainaren 3an egingo dute lan hitzarmena berritzeko hurrengo bilera. Aurrerapausorik ezean, beste lau greba egun egingo dituzte ekainean.

2019/05/23

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren...
Herritarren iritziak jasotzea Konstituzioaren aurkakotzat jo du Konstituzionalak

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Orga...
1:40 min.

Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntuak datu pertsonalen babesa eta adierazpen askatasuna urratzen ditu, besteak beste.

Herritarrek sare sozialetan emandako iritzi politikoak jasotzeaKonstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du Auzitegi Konstituzionalak. Beraz, alderdi politikoek ezin dituzte erabiltzaileen datu pertsonalak bildu hauteskunde jardueretan erabiltzeko. Auzitegi Konstituzionalak aho batez baliogabetu du Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoaren ’58 bis’ artikuluan jasota dagoen hirugarren puntua. Artikulu horrek Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako herritarren askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea urratzen dituela esan zuen Espainiako Herri Defendatzaileakmartxoan, eta helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean. Zehazki, abenduan onartutako artikulu horrek hauteskunde garaian “webguneak edota sare sozialetako profil irekiak” arakatuz erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta informazio hori pertsona bakoitzaren araberako propaganda egiteko aukera ematen zien alderdi politikoei. Erabiltzaileei “behar besteko bermeak” eskaintzea zen horretarako baldintza bakarra. Alabaina, Konstituzionalak onartu egin du Espainiako Herri Defendatzaileak jarritako helegitea, eta Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan araututako jokabide hori Konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du aho batez. Espainiako Herri Defendatzaileak txalotu egin du erabakia, “Herri Defendatzailearen erakundeak defendatutako ideiarekin bat” egiten duelako eta “herritarren oinarrizko eskubideak” babesten dituelako. Hala, askatasun ideologikoa, datu pertsonalen babesa, adierazpen askatasuna eta parte hartze politiko eskubidea nagusitu direla azpimarratu du Twitter bidez zabaldu duen mezu batean. Gainera, Auzitegi Konstituzionalak erabakia “aho batez eta epe laburrean” hartu izana nabarmendu du.

2019/05/23

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat...
Biziarteko kartzela-zigorra Pablo Ibarrentzat

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du ...
1:48 min.

Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Nolanahi ere, defentsak helegitea aurkeztuko du Floridako Apelazio Auzitegiaren aurrean.

Epaimahaiak biziarteko kartzela-zigorra ezarri dio Pablo Ibarri, euskal jatorria duen estatubatuarrari. Ibar errudun jo zuten Casimir Sucharski, Sharon Anderson eta Marie Rogersen hilketa, lapurreta eta armak erabiliz egindako lapurretengatik. Honenbestez, herri-epaimahaiak ez du zinpeko guztien adostasuna lortu, Ibarri heriotza-zigorra ezartzeko. Ibarren familiak pozez hartu du albistea, bi aukeren artean onena zela iritzita. Ezin dute bere askatasuna ospatu, baina bizirik jarraituko du. "Hemendik garaile ateratzen garen lehen aldia da", esan du Candido Ibar, Pabloren aitak. "Epaiketa ez zen ongi atera, errudun jo zuten, baina behintzat epaia aldekoa da. Behintzat ez da heriotza zigorra", esan du pozari eutsi ezinik. Epe laburrean, astebetean edo, Pablo Ibar beste espetxe batera lekualdatuko dute eta haren senideak bisitatzera joan ahal izango dira. Azken hiru urteetan, pantaila baten bidez soilik ikusi ahal izan dute, eta aurrerantzean elkar besarkatu ahal izango dute. Beraz, espetxe barruko haren bizi baldintzak nabarmen hobetuko dira. Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatuetako batek aurreratu duenez, ahal bezain laster helegitea aurkeztuko dute epaiketa berriro egitea eskatzeko. Ordu eta erdiz batzartuta egon ostean, Fort Lauderdaleko epaitegietako epaimahaiak hartu du erabakia heriotza zigorra eta biziarteko zigorraren artean, urtarrilaren 19an ezagutarazi zuten erabakiaren ostean, defentsak uste zuenaren aurka. Hori izan zen Ibarren aurka egindako bigarren epaiketa. Lehenengoa (heriotza zigorra ezarri zioten) defentsak baliogabe uztea lortu zuen.

2019/05/23

Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 
Apirila 2019
AAAOOLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930 

        2019-05-16ko bideoen artxiboa

Abisu horia ezarri dute gaurko euriagatik

Abisu horia ezarri dute gaurko euriagatik...
Abisu horia ezarri dute gaurko euriagatik

Abisua gaurko 21:00etatik ostiral egu...
1:02 min.

Abisua gaurko 21:00etatik ostiral eguerdira arte egongo da indarrean. Eguraldiari dagokionez, goitik behera aldatuko da euri-jasa eta haize bolada handiak espero baitira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko, euri zaparradak espero baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez. Horrenbestez, gaur gauean eguraldia goitik behera aldatuko da eta gaueko 21:00etatik bihar (ostirala) eguerdiko 12:00etara arte abisu horia indarrean izango da. Euskalmeten iragarpenaren arabera, EAEko zenbait lekutan ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu; zenbait lekutan handiak eta trumoitsuak izan daitezke. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Ostegun gauean eta ostiralean, egunaren lehen partean, lekuren batean metro koadroko 40 eta 60 litro artean pila daitezke, bereziki ekialdean. Ipar-mendebaldeko haize-boladak kostaldean gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke, orduko 60 eta 80 kilometro ingurukoak.

Tramitera onartu dute Loiuko aireportuko zuzendariaren aurkako salaketa

Tramitera onartu dute Loiuko aireportuko zuze...
Tramitera onartu dute Loiuko aireportuko zuzendariaren aurkako salaketa

Salaketa aurkeztu zuen CSIF sindikatu...
1:13 min.

Salaketa aurkeztu zuen CSIF sindikatuaren arabera, grebarako eskubidea galarazteagatik edo mugatzeagatik egin dute Cristina Echeverriaren kontra.

Bilboko 6. Instrukzio Epaitegiak tramitera onartu du CSIF sindikatuak Cristina Echeverria Loiuko aireportuko zuzendariaren aurka 'finger' edo pasareletako langileen grebaren harira aurkeztutako salaketa. Aipaturiko langileak greba mugagabea egiten ari dira apirilaren 17tik. CSIF sindikatuak langileen "grebarako eskubidea galaraztea edo mugatzea" eta, ondorioz, Zigor Kodeko 315. artikulua urratzea egozten dio Echeverriari. Epailearen autoan irakur daitekeenez, salaketak langileen eskubideen kontrako balizko delitu bati erreferentzia egiten dionez, aurretiazko eginbideak eta bestelakoak abiatzea erabaki du. Epaitegietako erabakiaren ondotik, CSIF sindikatuak Loiuko aireportuko zuzendariaren dimisioa eskatu du, haren esanetan, langileen eskubideen kontra egiteak karguan jarraitzea eragozten diolako.

EH Bildu nagusituko litzateke Gasteizen, EAJk baino lau hamarren gehiago jasota

EH Bildu nagusituko litzateke Gasteizen, EAJk...
EH Bildu nagusituko litzateke Gasteizen, EAJk baino lau hamarren gehiago jasota

Hamalaugarren EiTB Focus inkestak koa...
2:14 min.

Hamalaugarren EiTB Focus inkestak koalizioari eman dio garaipena Arabako hiriburuan. EAJ izango litzateke lehen indarra Bilbon eta Donostian.

Euskal Herria Bilduk irabaziko lituzke maiatzaren 26ko udal hauteskundeak Gasteizen, EiTB Focus inkestaren arabera. Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) izango litzateke lehen indarra Bilboko Udalean eta Donostiakoan. Gizaker inkesta-etxeak udal eta foru hauteskundeetarako atarian Euskal Irrati Telebistarentzat egindako galdeketaren datuak dira. Inkesta maiatzaren 9tik 14ra 1.750 telefono-dei eginez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Datozen egunetan Nafarroako Parlamentuari eta Iruñeko Udalari buruzko datuak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeei buruzkoak plazaratuko dira. EH Bildu izango litzateke indar bozkatuena maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Gasteizen. Botoen % 23,5 lortuko lituzke eta 7 zinegotzi, aurreko hauteskundeetan baino bi gehiago. EAJ izango litzateke bigarren indarra, lau hamarren gutxiago eskuratuta. Zazpi zinegotzi lortuko lituzke. Alderdi Popularra hirugarren postura eroriko litzateke. Hamaika puntu eta lau zinegotzi galduko lituzke. PSE-EEk zinegotzi kopuruari eutsiko lioke eta Elkarrekin Podemosek lau lortuko lituzke. Vox eta Ciudadanos alderdiek ez lukete ordezkaritzarik lortuko Gasteizko Udalean Bilbon, EAJk emaitzak hobetuko lituzke, eta zinegotzi bakarrera luke gehiengo osoa, 2015ean baino bat gehiago lortuko luke eta. EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek zinegotzi bana lortuko lukete. PP bosgarren indarra izango litzateke, bi zinegotzi galduta. Goazen Ganemosek egun dituen bi zinegotziak galduko lituzke, ez luke ordezkaritzarik lortuko. AJk irabaziko lituzke hauteskundeak Donostian. Bi zinegotzi gehiago izango lituzke (11). EH Bildu izango litzateke bigarren indarra eta zinegotzi bat gehiago lortuko luke. PSE-EE hirugarren postura jaitsiko litzateke eta bi zinegotzi galduko lituzke. Elkarrekin Podemosek ere bi ordezkari lortuko lituzke eta laugarren indarra izango litzateke. PP izango litzateke bosgarren indarra. Zinegotzi bat galduko luke.

Iceta senatari izendatzea baztertu du Kataluniako Parlamentuak

Iceta senatari izendatzea baztertu du Katalun...
Iceta senatari izendatzea baztertu du Kataluniako Parlamentuak

Iceta senatari autonomiko izendatzeko...
1:42 min.

Iceta senatari autonomiko izendatzeko proposamenak aldeko 25 boto (PSC eta En Comun Podem) eta kontrako 65 (JxCat, ERC eta CUP) jaso ditu. PPC eta Ciudadanos abstenitu egin dira.

Miquel Iceta PCSko buruzagia senatari autonomiko izendatzea baztertu dute ostegun honetan Kataluniako Parlamentuan, alderdi independentistek kontrako botoa eman ostean. Iceta senatari autonomiko izendatzeko proposamenak aldeko 25 boto (PSC eta En Comun Podem) eta kontrako 65 (JxCat, ERC eta CUP) jaso ditu. PPC eta Ciudadanos (39 ordezkari) abstenitu egin dira. Gauzak horrela, bertan behera geratu da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen asmoa, Kataluniako Parlamentuko sozialisten burua ez baita Senatuko presidente berria izango. Ildo horretatik, Icetak Kataluniako Parlamentuaren erabakia deitoratu du, baina bere jarrera politikoan ez duela eraginik izango ziurtatu du. “Kataluniako egoerari irtenbide bat emateko borondatea daukat; elkarrizketa, negoziaketa eta akordioaoinarri hartuta”, esan du PSCko buruzagiak. Aldebakarreko independentzia aldarrikapenaren ostean, sozialistek Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua ezartzea babestu zutela leporatu diote alderdi independentistek Icetari. Adierazpen horien aurrean, Kataluniako Parlamentuan Senatuaren inguruan hitz egin zuen lehen aldia gogora ekarri du PSCko buruzagiak, izan ere, “155. artikulua saihesteko Puigdemontekin bat egiteko prest” agertu zela nabarmendu du. Azkenik, iritzi politiko guztiak errespetatzen dituela esan du Icetak, baina datorren maiatzaren 21ean Senatua Generalitateko ordezkaririk gabe osatzea deitoratu du.

AEBk bertan behera utzi ditu Venezuelarekin dituen hegaldi guztiak

AEBk bertan behera utzi ditu Venezuelarekin d...
AEBk bertan behera utzi ditu Venezuelarekin dituen hegaldi guztiak

Nicolas Maduro Venezuelako presidente...
1:20 min.

Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak AEBren erabakia salatu du, eta 'zirkulatzeko askatasunaren aurkako erasoa' dela esan du.

AEBk bertan behera utzi ditu Venezuelarekin dituen hegaldi guztiak, bidaiarien, hegazkinen eta tripulazioko kideen segurtasuna arriskuan jartzen duten "baldintzak" argudiatuta. Kevin McAleenan AEBko Segurtasun Nazionalerako Departamentuko bitarteko idazkariak zabaldutako oharraren arabera, "zama eta bidaiari hegaldi guztiak" eten dira. Erabaki hori hartzeko arrazoien artean, Venezuelak egun duen ezegonkortasun politikoa, bi herrialdeen arteko tentsioaren gorakada eta hegaldiei lotutako nahi gabeko arriskua aipatu dituzte. Hegaldien etenaldia "mugagabea" izango da. Estatu, Garraio eta Segurtasun Nazionalerako Departamentuek Venezuelako egoera gainbegiratzen jarraituko dute eta, aldaketarik izatekotan, neurria berrikustea erabakiko dute. Garraio Departamentuak beste ohar batean adierazi duenez, AEBren eta Venezuelaren arteko "aire zerbitzua" bertan behera uzteko agindua eman du. Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak AEBk hartutako erabakia salatu du, eta horrekin ez dutela ezer irabazten esan du. Horrez gain, "zirkulatzeko askatasunaren aurka" egitea egotzi dio Trumpi. "Zer irabazi du Trumpen Gobernuak hegaldi komertzialak bertan behera utzita? Ezertxo ere ez, beren buruari egin diote kalte. Zirkulatzeko askatasunaren aurkako erasoa da", esan du Madurok telebistan eta irratian zabaldutako mezuan.