Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-05-24ko bideoen artxiboa

Sorosleen mobilizazioekin has daiteke hondartza denboraldia Donostian

Sorosleen mobilizazioekin has daiteke hondart...
Sorosleen mobilizazioekin has daiteke hondartza denboraldia Donostian

ELAk salatu duenez, Udalak ez du erre...
2:02 min.

ELAk salatu duenez, Udalak ez du errespetatu iazko sorosleen mobilizazioei amaiera eman zien akordioa.

Ekainaren 1ean hasiko da ofizialki hondartza denboraldia Donostian, baina ELA sindikatuak salatu duenez, gaur-gaurkoz, segurtasuna bermatu gabe dago. Aurten, Udalak BPXport enpresaren esku utzi du zerbitzua, Gurutze Gorriaren eskaintza bertan behera gelditu ostean. Gurutze Gorria izan zen, hain zuzen ere, lehiaketara aurkeztu zen bakarra, baina aurkezpenean egindako akatsak tarteko, atzera bota zuten. Hautagaiek probak egin dituzte, baina oraindik ez dakite nortzuk eta zein baldintzatan lan egingo duten. Maddi Aspiazu ELAko bozeramaileak salatu duenez, Udalak ez du iaz sinatutakoa errespetatu. Iragan udan, mobilizazioak egin zituzten sorosleek eta akordio horrek ahalbidetu zuen, hain justu, gatazka bideratzea. Aspiazuren esanetan, Udalak hitzarmen berria aplikatzeko eta subrogazioa ezinbesteko baldintza izateko konpromisoa hartu zuen. "Nahitaezko subrogazioa ezinbesteko baldintza izan zen akordioa lortzeko, baina orain Udalak ez du hori baldintzen artean jarri zerbitzua esleitzeko. Horrek beteranoen jarraitasuna eta beraien antzinatasuna kolokan jarri ditu", gaineratu du. Aspiazuk ziurtatu duenez, Donostiako Udala izan da baldintza hori gehitu ez duen bakarra. ELAko ordezkariaren arabera, BPXport enpresak ez du oraindik argitu iaz lortutako baldintzak errespetatuko dituen eta zein langile kontratatuko dituen. Hori dela eta, ELAk ez du baztertzen mobilizazioak adostutako baldintzak % 100ean betetzen ez badira.

Europarlamentariak aukeratuko dituzte gaur Irlanda eta Txekian

Europarlamentariak aukeratuko dituzte gaur Ir...
Europarlamentariak aukeratuko dituzte gaur Irlanda eta Txekian

Ostegunean hauteskunde eguna izan zut...
2:59 min.

Ostegunean hauteskunde eguna izan zuten Erresuma Batuan eta Herbehereetan. Lehen inkesten arabera, Herbehereetan sozialdemokratak nagusitu dira, ultraeskuinari balazta jarriz.

Hauteskunde eguna dute gaur Irlandan eta Txekian, Europako Parlamenturako ordezkariak aukeratzeko. Europako hauteskundeak atzo hasi ziren eta igandera arte luzatuko dira, bost hilabeteko epean, Europar Batasuneko Parlamentua eta gobernua berritzea helburu. Botoa ematen lehen herrialdeak Erresuma Batua eta Herbehereak izan ziren, atzo. Emaitza ofizialak ez dira datorren igandera arte ezagutuko, Europar Batasuneko 28 herrialdeetan hauteslekuak itxi arte. Hala ere, lehen zundaketen arabera, PvdA alderdi laboristak irabaziko lituzke hauteskundea, 5 eserlekurekin, orain arte baino gehiago. Herbehereetako boto-emaileek 26 ordezkari hautatu behar zituzten. Laboristen atzetik leudeke Mark Rutte lehen ministroaren alderdi liberala (VVD) eta CDA, launa europarlamentarirekin. Ultraeskuinari dagokionez, PVV alderdiak hiru eserleku galduko lituzke eskuin muturreko beste alderdiaren (FvD) mesedetan. Azken hori lehen aldiz sartuko litzateke Parlamentuan. Erresuma Batuan, inkestek Nigel Faragen brexitaren alderdiari ematen diote garaipena. Informazio horren arabera, Alderdi Kontserbadorea laugarren edo bosgarren postura jaitsiko litzateke. Hauteskunde egutegia Maiatzak 23: Erresuma Batua eta Herbehereak Maiatzak 24: Irlanda eta Txekia Maiatzak 25: Txekia (bigarren eguna), Letonia, Malta eta Eslovakia Maiatzak 26: Batasuneko gainerako 21 estatu kideak

Klima aldaketaren kontrako nazioarteko greba orokorra deitu du Greta Thunbergek

Klima aldaketaren kontrako nazioarteko greba ...
Klima aldaketaren kontrako nazioarteko greba orokorra deitu du Greta Thunbergek

Borrokarekin bat egitea eskatu diote ...
2:49 min.

Borrokarekin bat egitea eskatu diote gizarteari Greta Thunberg aktibista suediarrak eta beste 50 gazte aktibistak.

Klima aldaketaren kontrako nazioarteko greba orokorra deitu dute Greta Thunberg aktibistak eta hainbat gazte ekologistek, Süddeutscge Zeitung egunkari alemaniarrean argitaratutako gutun batean azaldu dutenez. Datorren irailaren 20rakoantolatu dute. Ia 50 gazte ekologistek sinatu dute gutuna. Gizarte osoari inplikazioa eskatzen diote berotegi-efektuaren kontrako borrokan. “Bihar, ostiralean, gure ahotsa entzungo dute berriz, kaleetan, baina ezin dugu bakarrik egin”. Izan ere, maiatzaren 24an, “Fridays for Future” ikasle mugimenduak greba egingo du, politikariei neurriak eskatzeko asmoz. Orotara, 114 herrialdetako 1.500 hiritan egingo dute. Irailaren 20ko grebari dagokionez, “nazioarteko greba orokorra hasiko dugu, eta gizarteari eskatzen diogu parte har dezan. Hainbat ekitaldi egongo dira munduko zenbait lekutan ekimenaren alde egiteko. Kalera atera bizilagunarekin, lankideekin, lagunekin edo familiarekin, gure ahotsa entzun dadin”, idatzi dute gutunean. Are gehiago, espero dute egun historikoa bihurtzea. Helburuen artean helduen inplikazioa lortu nahi dute. Jarrera pasibo batetik aktibora igarotzea, haien ustez, “denek lagundu dezakete eta egin behar dute”. Borrokan “denak behar baititugu”, jarraitzen du oharrak. “Aurre egite jendetsua” eta “talde ekimena” nahi dute, batetik, politikariengan presioa ezartzeko, eta bestetik, klimaren aldaketari aurre egiteko neurriak bermatzeko. Amaitzeko, “zuekin kontatzen dugu” azpimarratu dute. Gutuna sinatu dutenen artean herrialde hauetako aktibistak daude, besteak beste: Belgika, Alemania, Suitza, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Frantzia, Malaysia, Hegoafrika, Australia, Holanda, India, Japonia eta Txile. Greta Thunberg “Fridays for Future” greba hasi zuen Greta Thunberg suediarrak, abuztuan. Ostiralero, klasera joateari uko egin zion 15 urteko aktibistak eta Suediako Parlamentura joaten zen klima aldaketaren kontra borrokatzera. Handik aurrera, nazioarteko irudia bihurtu da berotegi efektuaren auzian.

Theresa Mayk ekainaren 7an emango du dimisioa

Theresa Mayk ekainaren 7an emango du dimisioa...
Theresa Mayk ekainaren 7an emango du dimisioa

Alderdi Kontserbadorearen burua izate...
1:25 min.

Alderdi Kontserbadorearen burua izateari utziko dio, baina lehen ministro karguan jarraituko du.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak iragarri du ekainaren 7an utziko diola alderdi kontserbadorearen buruzagi izateari. Hala, data horretatik aurrera Mayren ondorengoa aukeratzeko prozesua abiatuko da. Dena dela, prozesu horretan lehen ministro izaten jarraituko du Mayk. "Lehen ministro karguan jarraituko dut buruzagi berria hautatu arte", iragarri du Downing Streeten egindako agerraldian. Buruzagi kontserbadoreak deitoratu duenez, ez du brexit-aren akordioa babesteko ganberaren babesa lortu, eta hori du damu nagusi. "Modu egokian jokatu dudala uste dut, baina zoritxarrez ez dut Komunen Ganberaren babesa lortu", erantsi du. Bruselarekin adostutako irteerarako akordioa hiru aldiz baztertu du Parlamentu britainiarrak. Laugarren bozketa bat egiteko prest zegoen May, eta onar zedin bigarren erreferendum bategiteko aukera eskaini zuen asteon.