Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-05-29ko bideoen artxiboa

Microsoften izenean egindako iruzur informatiko gehiago agertu dira Bizkaian

Microsoften izenean egindako iruzur informati...
Microsoften izenean egindako iruzur informatiko gehiago agertu dira Bizkaian

Azken egunotan zortzi lagunek salatu ...
1:09 min.

Azken egunotan zortzi lagunek salatu dute Getxon iruzur mota hori jaso izana. Iruzurgile informatikoek biktimen ordenagailuetan sartzen saiatzen dira engainuen bidez.

Microsoften dei faltsuaren iruzurra antzeman du Ertzaintzak azken boladan Getxon, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Azken egunotan zortzi lagunek salatu dute Getxon (Bizkaia) iruzur mota hori jaso izana. 2019an, halako 60 salaketa jaso dituzte dagoeneko EAEn. Iruzurgileek telefonoz dei egiten diete biktimei beren burua Microsofteko langiletzat aurkezten eta engainuen bidez ordenagailuen sisteman sartzen dira. Ondoren, baimenik gabe datu pertsonalak zein bankukoak atzitu eta zenbaitetan diru kopuru handiak lapurtu izan dituzte. Enpresa informatiko edo teknologikoen deiren bat jasotzekotan ez fidatzeko ohartarazi du Ertzaintzak, enpresa horiek normalean ez baitiete erabiltzaileei deitzen gorabehera mota horiek konpontzeko. Halaber, datu pertsonalak telefono bidez ez emateko gomendatzen dute.

Urtebeteko kartzela-zigorra iruindar bati, haur pornografia partekatzeagatik

Urtebeteko kartzela-zigorra iruindar bati, ha...
Urtebeteko kartzela-zigorra iruindar bati, haur pornografia partekatzeagatik

Iruñeko Zigor Arloko Lehen Epaitegiak...
1:42 min.

Iruñeko Zigor Arloko Lehen Epaitegiak bertan behera utzi du 34 urteko gizonaren kondena, baldin eta bi urtean deliturik egiten ez badu. Akusatuak akordioa lortu du fiskalarekin.

Urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote Iruñeko bizilagun bati, haur pornografia (biktimak 16 urtetik beherakoak dira) berehalako mezularitza aplikazio baten bitartez partekatzeagatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez. Epaian irakur daitekeenez, Iruñeko Zigor Arloko Lehen Epaitegiak kondena eten dio 34 urteko gizonari, baldin eta bi urtean haur pornografiarekin lotutako deliturik(edukitzea eta zabalkundea) egiten ez badu. Fiskalak akordioa lortu du defentsaren abokatuarekin. 2017ko otsaila eta uztaila bitartean, erruztatuak KIK Messenger aplikazioa erabili zuen materiala partekatzeko. 2018ko maiatzaren 21ko ebazpen judizialaren baitan, iruindarraren etxebizitza miatu zuten eta USB memoria batean haur pornografiako milaka artxibo multimedia aurkitu zituzten. Epaiaren arabera, horietako asko "bereziki gogorrak" omen ziren adingabeen adina aintzat hartuta. Sententziak jasotzen duenez, disko gogor batean eta bere eskuko telefonoan ere materiala gordetzen zuen. Ebazpen judizialaren arabera, akusatuak nortasun nahasmendua eta sexu bulkada gehiegizkoa ez ezik, hainbat droga kontsumitzen ditu. Gaineratu duenez, bere gaitasun intelektuala bere horretan mantentzen badu ere, bere jokabide sexuala kontrolatzeko zailtasun handiak ditu. Espetxe-zigorraz gain, bi urteko zaintzapeko askatasuna ezarri diote eta tratamendu psikiatriko bat jarraitu beharko du.

Hainbat talde eta alderdi batu dira Bardeako tiro eremuaren aurkako manifestaziora

Hainbat talde eta alderdi batu dira Bardeako ...
Hainbat talde eta alderdi batu dira Bardeako tiro eremuaren aurkako manifestaziora

Igandean, 11:30ean egingo dute tiro e...
2:14 min.

Igandean, 11:30ean egingo dute tiro eremura arteko protesta ibilbidea, instalazio militarraren itxiera aldarrikatzeko.

Hainbat gizarte talde, alderdi politiko, sindikatu eta elkarte batu dira ekainaren 2an Bardeako tiro eremuaren aurka egingo duten manifestaziora. Hain zuzen ere, talde antimilitarrek eta ekologistek ez ezik, etorkinen babeserako erakundeek, CCOO, ELA, STEILAS eta ESK sindikatuek eta Barcelona en comu, Batzarre, Chunta Aragonesista, Geroa Bai, EB, EAJ, I-E eta Podemos alderdiek egin dute bat protesta horrekin, baita Nafarroako 28 udalerritako zinegotziek ere. Prentsaurreko batean, Milagros Rubio bozeramaileak adierazi du 1951an ireki zutela tiro eremua, eta gaur egun Espainiako Aire Armadak duen gisa horretako instalazio militar bakarra dela. Gainera, NATOk Europan gehien erabiltzen duen tiro eremua omen da. "Demokraziaren iritsierak ez zituen gauzak aldatu", esan du, "urteen joan-etorrian gobernu ezberdinetako ordezkariek hitzarmena berritu baitute". "PSOE tiro eremuaren aurka azaldu zen oposizioko alderdia zenean, baina boterea hartu zuenean jarrera aldatu eta hitzarmena berritu zuen". Rubiok nabarmendu duenez, tiro eremua natur parke batean dagoen "zulo beltz" bat da, eta geroz eta ohikoagoa da soldaduak bertan maniobratan aritzea. Hori guztia salatzeko, igandean Bardeako informazio zentroan bilduko dira manifestariak, 11:30ean. Ordu erdi geroago, lau kilometroko ibilbidea egingo dute, tiro eremura arte, non komunikatu bat irakurriko duten, instalazio militarraren itxiera aldarrikatzeko.

Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute larunbatean Urumeako lasterketa solidarioan

Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute laru...
Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute larunbatean Urumeako lasterketa solidarioan

Ekintza Marianista garapenerako gober...
1:42 min.

Ekintza Marianista garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak antolatutako ekimenean bildutako dirua Brasilgo favela bateko haur eta nerabeei laguntzeko erabiliko dute.

Gomazko 10.000 ahatek parte hartuko dute larunbat honetan Urumea ibaian, Donostian, Ekintza Marianista garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta egingo denLagunDuck lasterketa solidarioan. Bildutako dirua Brasilgo favela bateko haur eta umeei zuzendutako proiektu bat bideratzeko erabiliko dute. 16:00etan hasita, hainbat ekitaldi izango dira Maria Cristinako zubian. Ordu horretan hasiko da 9 urtera arteko haurrei zuzendutako LagunKross lasterketa solidarioa. LagunDuck webgunean eman daiteke izena bertan parte hartzeko. 17:00etan, Hodwy taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, eta ondoren, 18:15ean, Ekintza Marianista garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak Urrezko LagunDuck saria emango dio Zaporeak proiektuari. Horrez gain, haurrentzako puzgarriak, tailerrak, jolasak eta zozketak ere izango dira. Lasterketa solidarioa 19:00etan hasiko da, gomazko ahateak Urumea ibaira botata, eta Maria Cristinako zubian amaituko da.

Abortua despenalizatzeko lege proiektu berri bat aurkeztu dute Argentinako Kongresuan

Abortua despenalizatzeko lege proiektu berri ...
Abortua despenalizatzeko lege proiektu berri bat aurkeztu dute Argentinako Kongresuan

Proiektu berrian jasotzen denez, edon...
1:41 min.

Proiektu berrian jasotzen denez, edonork izan beharko luke abortatzeko eskubidea, aurretiazko baimen judizialik izan ez arren.

Abortua despenalizatzeko lege proiektu berria aurkeztu dute Argentinako Kongresuan, astearte honetan. Bitartean, milaka manifestari kalera atera dira, gobernuz kanpoko erakundeek deituta, herrialde horretan egin dituzten protestetan parte hartzeko. Kongresura heldu den proposamena legegileen esku gelditu da orain. Iaz, atzera bota zuten Diputatuen Ganberan abortuarekin lotuta aurkeztutako lege proiektua. Hori ikusita, aldaketa batzuk egin dituzte egitasmo horretan. Hain zuzen ere, horren arabera, umeak sabelean hazteko gai den edonork izan beharko luke abortatzeko eskubidea, aurretiazko baimen judizialik izan ez arren. Esan bezala, manifestazio jendetsuak egin dituzte bart Argentinan. Parte hartzaileek, emakumezkoak zein gizonezkoak, zapi berdeak jantzi dituzte, aldarrikapen gisa. Proiektu berriaren sustatzaileen esanetan, ezkutuan egiten dituzten abortuak dira amen artean gertatzen diren heriotzen arrazoi nagusia, eta baliabide gutxi dituzten emakumeen artean ematen dira, batik bat, gisa horretako kasuak. Gaur egun Argentinak bortxaketa kasuetan eta amaren osasuna arriskuan dagoen egoeretan baimentzen du abortua. Halere, zenbait erakundek adierazi dute epaile askok horretarako baimenak atzeratzeko ohitura dutela, eta beraz, ez dutela abortatzeko aukera bermatzen. Gainera, badira abortua praktikatzera ukatzen diren sendagileak.