Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-03ko bideoen artxiboa

Bihar egingo da Hondarribian hildako bi anaien aldeko hileta-elizkizuna Ibarran

Bihar egingo da Hondarribian hildako bi anaie...
Bihar egingo da Hondarribian hildako bi anaien aldeko hileta-elizkizuna Ibarran

47 eta 49 urteko bi gizonezkoak larun...
1:06 min.

47 eta 49 urteko bi gizonezkoak larunbat arratsaldean hil ziren itota, Erentzin kala inguruan. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.

Pello eta Josetxo Urkizar joan den larunbatean Hondarribian, Jaizkibel inguruko kala batean, itota hil ziren bi anaien aldeko hileta-elizkizuna bihar arratsaldeko 19:00etan izango da, Ibarrako San Bartolome parrokian. 15:10 inguruan gertatu da ezbeharra Erentzin izeneko hondartza txikiaren inguruan. 47 eta 49 urteko bi gizonezkoak inguru hartan paseoan zebiltzan, beste hainbat lagunekin. Lehen hipotesien arabera, anaietako bat uretara erori zen, eta, atera ezin zuela ikusita, bestea laguntzera joan zitzaion. Haien lehengusu batek deitu zien larrialdietarako zerbitzuei, baina iritsi zirenerako hilda zeuden. Gertakaria ikertzen ari da Ertzaintza, eta, oraingoz, ez dute informazio gehiago zabaldu. Pello eta Josetxo Urkizarren heriotzak samin handia eragin du Ibarran. Auto-konponketarako lantegi bat zuten, eta oso ezagunak ziren herrian.

Gaur emango diote azken agurra larunbatean Huescan hil zen Ermuko mendizaleari

Gaur emango diote azken agurra larunbatean Hu...
Gaur emango diote azken agurra larunbatean Huescan hil zen Ermuko mendizaleari

Jabier Alberdi ermuarra Collarada ton...
1:01 min.

Jabier Alberdi ermuarra Collarada tontorrean zendu zen, elurtegi batean labaindu eta 300 metrotan behera erori ondoren.

avier Alberdi larunbatean Huescan hil zen mendizaleari gaur emango diote azken agurra Ermuan, haren jaioterrian. 19:00etan egingo da hileta-elizkizuna Santiago Apostolua parrokian. 49 urte zituen Alberdik eta Ermuko Artarrai Mendi Taldeko presidentea zen. Lehen ikerketen arabera, Canfranc herriko Collarada tontorrera igotzen ari zen korridore batetik, beste ermuar batekin batera, eta biak elurtegi batera iritsi zirenean, irrist egin eta 300 metrotan behera amildu ziren. Alberdi bertan hil zen, eta 46 urteko beste gizonezkoa larri zaurituta eraman zuten Zaragozako ospitale batera. Bi ermuarrek eskarmentu handia zuten mendian, eta beharrezko material guztiarekin zihoazen, pioletarekin eta kranpoiekin.

Gaurtik hasita sei greba egun deitu dituzte Bilboko Udaleko 010 zerbitzuan

Gaurtik hasita sei greba egun deitu dituzte B...
Gaurtik hasita sei greba egun deitu dituzte Bilboko Udaleko 010 zerbitzuan

Ekainaren 3an, 4an, 10ean, 11an, 17an...
1:20 min.

Ekainaren 3an, 4an, 10ean, 11an, 17an eta 18an egingo dituzte lanuzteak. Udalarekin eta enpresarekin hitzarmen berria negoziatu nahi dute, arreta zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.

Bilboko Udalean 010 arreta zerbitzua eskaintzen duten langileek sei greba egun deitu dituzte, gaurtik aurrera, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. ELA eta LAB sindikatuek jakitera eman dutenez, langileek "aldarrikapenekin jarraitzen dute", Udalak eta enpresak negoziatu nahi ez dutela ikusita. 010 arreta zerbitzuko langileek Lanalden S.A. enpresaren bidez eskaintzen dute zerbitzua. Lanuzteak maiatzean hasi zituzten, baina azpikontratatutako enpresak eta Udalak "lan-gatazka konpontzeko borondaterik erakusten ez dutenez", sei greba egun gehiago deitu dituzte ekainerako. Horrela, lanuzteak egingo dituzte ekainaren 3an, 4an, 10ean, 11n, 17an eta 18an. Sindikatuek azaldu dutenez, opor egunak hartzeko antolakuntzan hobekuntzakeskatzen dituzte langileek, soldata igoerak eta zerbitzu hobea eskaini ahal izatekolangile bat gehiago kontratatzea. Alabaina, maiatzean egindako lau greba egunetan, "ez Bilboko Udalak ezta enpresak ere", ez dutela akordio bat lortzeko bilerarik egin nahi izan adierazi dute. Horrenbestez, ekainean sei greba egun gehiago egitea erabaki dute, Udalak eta enpresak "lan-gatazka konpontzeko borondaterik erakusten ez dutela ikusita". Gainera, langileek mobilizazioak egingo dituzte gaur eta bihar Bizkaiko hiriburuan, euren eskaeren berri emateko.

Bost lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesu berria irekiko du gaur Jaurlaritzak

Bost lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesu be...
Bost lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesu berria irekiko du gaur Jaurlaritzak

Goi-mailako hiru espezialitatetarako,...
1:40 min.

Goi-mailako hiru espezialitatetarako, laguntzaile teknikarien postuetarako eta mendekoen lantalderako poltsak osatzeko deialdia da. Ostiralera arte eman ahal izango da izena.

Administrazio orokorrerako bost lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesu berria jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak. Izena emateko epea gaur, ekainak 3, zabalduko da, eta ostiralera arte egongo da zabalik. IVAPek bideratuko du prozesua, eta, gaurtik aurrera, erakunde horren web orrialdeanargitaratuko dituzte deialdiari buruzko xehetasun guztiak. IVAPek Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Oñatin dituen bulegoetan ere izango da eskuragarri informazioa. Aurreneko probak uztaileko lehen asteburuan egitea aurreikusten du Jaurlaritzak, eta lan-poltsak irailaren amaierarako eratuta egotea nahiko lukete. Eskakizunak Bost lan-poltsa horien hautaketa-prozesuan izena eman ahal izateko bete behar diren eskakizunak, hizkuntza-eskakizunari eta titulazioei dagokienez: - Mendekoen lantaldea: Laguntzaile teknikoen lantaldea: 'Aplikazio informatikoen garapena' - Goi-mailako teknikarien lantaldea: 'Informazioaren sistema eta teknologien eskala' - Goi-mailako teknikarien lantaldea: 'Zuzenbidea lizentzia' - Goi-mailako teknikarien lantaldea: 'Ekonomia Zientzietako lizentzia' Andres Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak nabarmendu duenez, deialdi berrien bidez "bermatu egiten dugu kalitatezko zerbitzu publikoaren jarraipena eta, horrela, administrazio publikoan lanbide-karrera garatu nahi duten pertsonek hurrengo enplegu-eskaintza publikoetarako behar den esperientzia eskuratuz garatu ahal izatea ere bermatzen dugu". Era berean, Zearretaren arabera, "pixkanaka, plantillak gaztetzen ari gara, pertsona berriei prestakuntza emanez eta funtzionarioen belaunaldi-erreleboarekin jarraituz".

Kataluniako prozesuaren epaiketa azken txanpan sartuko da aste honetan

Kataluniako prozesuaren epaiketa azken txanpa...
Kataluniako prozesuaren epaiketa azken txanpan sartuko da aste honetan

Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak h...
1:48 min.

Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak hasierako eskariei eutsi diete, 25 urte arteko kartzela zigorra matxinadagatik eta 12 urtera artekoa sedizioagatik, hurrenez hurren.

Ia lau hilabeteren ondotik, Kataluniako prozesuaren epaiketaazken txapan sartuko da aste honetan. Akusazioen txandan, Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak beren tesiak arrazoitu beharko dituzte epaimahaiaren aurrean. Lehenak, akusatuak matxinadagatik zigortzea eskatzen du; bigarrenak, sedizioagatik. Astearteko saioan, Fiskaltzaren, Estatuko Abokatutzaren eta Voxen txanda izango da. Epaimahaiak hitza emango die eta bakoitzak bere tesia luze eta zabal azaltzeko aukera izango du. Iragan astean, beren azken ondorioak aurkeztu zituzten hasierako eskariak, ia erabat, bere horretan utziz. Auzitegi Goreneko Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigor eskaera mantendu zuen Oriol Junqueras Generalitateko presidenteordearentzat, matxinada eta dirua bidegabe erabiltzea leporatuta. Halaber, beste zortzi buruzagi independentistak matxinadagatik zigortzea eskatu zuen. Estatuaren Abokatuak ere hasierako eskariari eutsi zion: 12 urteko kartzela zigorra eskatzen du Junquerasentzat, sedizioa eta dirua bidegabe erabiltzea leporatuta. Voxek aldaketa txiki bat egin zuen eta Santi Vila. Azkenean, desobedientzia leporatu zion Santiago Vila Enpresa kontseilari ohiari eta ez dirua bidegabe erabiltzea. Desobedientziak ez dakar espetxe zigorrik. Orain, asteartetik aurrera, akusazioek beren tesiak arrazoitu beharko dituzte.