Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-05ko bideoen artxiboa

Gasteizen gurpilak galdu dituen autobus-istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira

Gasteizen gurpilak galdu dituen autobus-istri...
Gasteizen gurpilak galdu dituen autobus-istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira

Autobusak atzeko bi gurpilak galdu di...
1:27 min.

Autobusak atzeko bi gurpilak galdu ditu eta kalteak eragin ditu ibilgailu batean zein hutsik dagoen etxabe batean.

Bi gurpil galdu dituen autobus-istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Gasteizen hiri garraioa kudeatzen duen enpresa. Autobusa San Kristobal auzoko Izardui Komandantearen kaletik zioan, atzo arratsaldean, ibilgailuaren atzeko bi gurpilak bat-batean galdu zituenean. Istripuak ez du kalte pertsonalik eragin, ezta autobusean ere; bai, ordea, gertu aparkatutako ibilgailu batean zein hutsik dagoen etxabe batean, Tuvisa udal-enpresak agiri batean jakinarazi duenez. Matxura jasandako autobusak 12 urte inguru ditu. Antza, lehen ikerketen arabera, gurpilaren ardatzaren matxurak eragin du istripua; hala ere, ikerketaren nondik norakoak abian dira. Horrenbestez, datozen egunotan autobusen "miaketa sakona" egingo dutela adierazi du Tuvisak. Bestalde, gurpilaren ardatzak matxura izatea "erabat ezohikoa dela" esan du enpresa kudeatzaileak. 30.000 kilometroro autobusei "badaezpadako azterketa sakona" egiten dietela gaineratu dute.

Hiru pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Donostian hainbat enpresatan osteagatik

Hiru pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Don...
Hiru pertsona atxilotu dituzte Irunen eta Donostian hainbat enpresatan osteagatik

Familia klan bateko hiru kide horiei ...
0:49 min.

Familia klan bateko hiru kide horiei Nafarroako eta Errioxako 10 bat lantegitan lapurretak egitea egotzi dizkiete.

Espainiako Poliziak hiru pertsona, familia klan bateko kideak, atxilotu ditu gaur Irunen eta Donostian, Nafarroako eta Errioxako enpresetan lapurretak egitea egotzita. Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez, 10 bat lapurreta egotzi dizkiete atxilotuei. Nafarroako eta Errioxako industrialdeetan kokatutako enpresetako bulegoetan sartzen omen ziren, "sarraila apurtuta". Poliziaren arabera, lapurretak "modu antolatuan eta indarkeria erabilita" egiten zituzten, gauez. Hiru pertsona horiek atxilotzeaz gain, auto bat ere atzeman dute. Espainiako Poliziak Foruzaingoaren laguntzarekin egin du operazioa.

Hiru lagun atxilotu eta beste hainbat zauritu dituzte Donostiako etxe okupatu batean

Hiru lagun atxilotu eta beste hainbat zauritu...
Hiru lagun atxilotu eta beste hainbat zauritu dituzte Donostiako etxe okupatu batean

Dirudienez, eraikinaren atean jarrita...
1:16 min.

Dirudienez, eraikinaren atean jarritako kandadua apurtu dute barrura sartu diren gazteek. Okupatutako etxebizitza Donostia erdialdean dago.

Hiru pertsona atxilotu eta beste hainbat zauritu dituzte Donostia erdiguneko etxebizitza okupatu batean izandako istiluetan. Antza denez, gazteak atxilotzera joan diren sei ertzain daude zaurituen artean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 09:30 aldera gertatu dira istiluak. Ordu horretan, bizilagun baten deia jaso du Ertzaintzak. Moraza kaleko etxebizitza batean hainbat lagun sartu direla ohartarazi die pertsona horrek agenteei. Etxebizitza hori hainbatetan okupatu dute, aurretik ere. EFE albiste agentziak emandako informazioaren arabera, eraikinaren atean jarritako kandadua apurtu dute barrura sartu diren gazteek. Etxebizitza Donostia erdialdean dago kokatuta. Deia jaso eta batera, hainbat ertzain bertaratu dira, eraikinera sartu diren gazteak identifikatzeko asmoz. Alabaina, okupek "jarrera erasokorra" erakutsi dute, leihoetatik objektuak botatzen hasi baitira. Euskadi Irratiak zehaztu duenez, horri erantzunez, ertzainek borrekin kolpatu dituzte gazteak. Azkenik, Ertzaintzak etxebizitza okupatu duten gazteak identifikatu ditu. Esan bezala, horietako bi Donostia Ospitalera eraman dituzte, ebaki batzuk zituztelako. Era berean, sei agente artatu behar izan dituzte, jasotako kolpeen ondorioz.

EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketagatik

EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 k...
EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketagatik

Gazteen %93ren ustez, klima aldaketar...
1:49 min.

Gazteen %93ren ustez, klima aldaketaren kontra borrokatzeko pertsona bakoitzak bere energia-kontsumoa murriztu beharko luke.

EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 88 kezkatuta daude klima aldaketa dela-eta. Gai horren inguruan kezkatuta azaltzen diren gazteen portzentajea Euskadiko biztanleriaren batez bestekoaren gainetik dago (% 83). Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta, gazteek klima aldaketari buruz dituzten iritziak aurkeztu ditu Gazteen Euskal Behatokia. Hori horrena, gazteen % 72k uste dute klima aldaketa, batez ere, gizakion jardueragatik sortzen dela. Beste % 25ek uste dute neurri batean prozesu naturalengatik datorrela baina baita gizakion jardueragatik ere, eta bakarrik % 1ek dio nagusiki prozesu naturalengatik sortzen dela. Gazteen %93ren ustez, klima aldaketaren kontra borrokatzeko pertsona bakoitzak bere energia-kontsumoa murriztu beharko luke. Gainera, gazte gehienak guztiz ados daude klima aldaketaren kontra borrokatzeko bi neurri hauekin: energia berriztagarriak gehiago garatzea (% 83) eta garraio publikoa gehiago sustatzea (% 63). Bi neurri horiek 2019ko Ingurumenaren Munduko Egunaren gai nagusiarekin lotuta daude: airearen kutsaduraren kontrako borroka, hain zuzen ere. Ideia horiekin guztiz ados daudenen portzentajea handiagoa da gazteen artean biztanleria osoaren batez bestekoa baino.

Sexu-abusuak jasan zituen nerabe batek bizitzari amaiera ematea erabaki du

Sexu-abusuak jasan zituen nerabe batek bizitz...
Sexu-abusuak jasan zituen nerabe batek bizitzari amaiera ematea erabaki du

Noa Pothoven biktimaren ahizpak 'AD' ...
2:12 min.

Noa Pothoven biktimaren ahizpak 'AD' Herbehereetako egunkariari baieztatu dionez, igandean hil zen. Ez dago argi suizidio lagundu bat edo eutanasia prozesu baten bitartez zendu zen.

Herbehereetan, Noa Pothoven 17 urteko nerabea iragan igandean hil zen. Haurra zela sexu-abusuak jasan zituen, eta ordutik trauma osteko estresa, depresioa eta anorexia zituen. Egoera gainditu ezinda, hiltzea erabaki zuen nerabeak eta bere gurasoen baimena zuen horretarako. Herbeheretan eutanasia legezkoa da 2002az geroztik. Noa Pothoven ezaguna da Herbehereetan Winnen of leren ("Irabazi edo ikasi") izeneko autobiografiarengatik. Liburu horretan, haurra zela sexu-abusuak eta sexu-erasoak jasan zituela onartu zuen. Instagram sare sozialean duela egun gutxi argitaratutako mezuan, agur esan zien jarraitzaileei. "Ez naiz itzulinguruka ibiliko: gehienez ere, hamar egunetan hilda egongo naiz. Urte luzeetako borrokaren ostean, nire borroka amaitu da. Azkenean, nire sufrimendutik askatuko naiz, jasanezina baita. Ez saiatu ni konbentzitzen. Ondo pentsatutako behin betiko erabakia da", idatzi zuen bere agur mezuan. Horren esanetan, denbora batez jateari eta edateari utzi zion, eta bizirik egon gabe arnasa hartzen jarraitzen zuen. Hainbat elkarrizketaren eta azterketaren ostean, "nire guraso, senide eta lagunez lagunduta hilko naiz", azaldu zuen. Noa Pothoven biktimaren ahizpak AD Herbehereetako egunkariari baieztatu dionez, igandean hil zen. Gaur-gaurkoz, ez dago garbi gurasoek lagunduta edo medikuek baimendutako eutanasia prozesu baten bitartez hil den. Dena dela, eutanasia legezkoa da Herbehereetan, eta 16 urtetik gorakoek ez dute gurasoen baimenik behar horretarako.