Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira.

Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan.

Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela.

Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten.

Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute.

Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean.

Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera.

Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak.

Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako ka...
Gizon baten hilotza topatu dute Donostiako kala batean

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. ...
0:37 min.

Hildakoa 60 urteko donostiar bat da. Asteartean desagertu zen eta harrezkero bere bila aritu dira.

Gizon baten hilotza aurkitu dute Mendiolako kalako uretan, Donostian, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Biktima 60 urteko donostiar bat da. Asteartean salatu zuten haren desagertzea eta harrezkero bere bila aritu dira. Herritar batek ikusi du gorpua eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die, 18:40 inguruan. Gurutze Gorriaren ontzi batean Pasaiako portura eraman dute hilotza. Datozen orduetan egingo diote autopsia.

2019/06/20

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol ju...
Josu Urrutikoetxea aske geratu da, kontrol judizialpean

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diot...
1:27 min.

Urrutikoetxeari pasaportea kendu diote, ezingo da Frantziatik irten eta astean behin Parisko polizia-etxe batean agertu beharko du.

Josu Urrutikoetxea, jada deseginda dagoen ETAko buruzagi politiko ohia omen zena, kontrol judizialpean, aske utzi du Parisko Apelazio Auzitegiak asteazken honetan, maiatzean Alpeetan atxilotu ostean. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Kontrol judizialpean aske egoteak esan nahi du ezingo dela Frantziatik irten, eta astean behin Paris erdiguneko polizia-etxe batean agertu beharko duela. Urrutikoetxea Parisko Apelazio Auzitegiaren aurrean izan da gaur, ihesean zegoela ezarri zioten zazpi urteko zigorraren zein behin-behineko kartzelaldiaren aurka aurkeztutako helegiteak tarteko. Maiatzaren 16an atxilotu zuten 'Josu Ternera' ezizenez ere ezagutzen dena, eta egun horretan bertan kartzelatu zuten. Defentsako abokatuek bistan nabarmendu dutenez, Urrutikoetxearen osasun egoera espetxean egotearekin bateraezina da. Gaixo dago, eta ebakuntza egin behar diote.

2019/06/20

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio K...
NBEk Saudi Arabiako printzeari leporatu dio Khashoggiren hilketaren erantzukizuna

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabi...
1:50 min.

Jamal Khashoggi kazetaria Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan hil eta zatitu egin zuten 2018ko urrian. Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna.

Mohamed bin Salman Saudi Arabiako printzeak eta herrialde horretako beste goi kargudun batzuek Jamal Khashoggi kazetari saudiarabiarraren hilketarekin zerikusia izan zuten, kasuari buruzko ikerketa egin duen Nazio Batuen Erakundeko (NBE) aditu baten arabera. Haren esanetan, frogek hori iradokitzen dute. Agnes Callard NBEko kontalariak printze oinordekoaren eta goi kargudunen aurkako zigor ekonomikoak ezartzeko eskatu die herrialdeei, gertatutakoan erantzukizunik ez duela frogatu bitartean. Khashoggi kazetaria eta Washington Posteko zutabegilea zen, eta bere artikuluetan oso kritiko agertu zen beti Saudi Arabiako monarkiarekin. 2018ko urriaren 2an, Saudi Arabiak Istanbulen duen kontsulatuan sartu zen zeregin batzuk egiteko, eta ez zen bertatik bizirik atera. Jamal Khashoggi hil eta zatitu egin zuten haren gorpua eraikinetik ateratzeko, Saudi Arabiako agintariek zabaldutako bertsio ofizialaren arabera. Haren gorpuzkiak ez dira oraindik agertu. Jamal Khashoggi kazetariaren gorpua labe batean erre zuten susmoa du Turkiako Poliziak. Bestalde, Saudi Arabiak zalantzan jarri du txostenaren sinesgarritasuna, kontraesan argiak eta oinarririk gabeko salaketak dituela argudiatuta.

2019/06/20

Ekaina 2019
AAAOOLI
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Maiatza 2019
AAAOOLI
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031 

        2019-06-12ko bideoen artxiboa

Akusatuen azken adierazpenekin bukatuko da gaur

Akusatuen azken adierazpenekin bukatuko da ga...
Akusatuen azken adierazpenekin bukatuko da gaur 'proces' auziaren ahozko epaiketa

Ezustekorik ezean, 'proces' auzia epa...
2:04 min.

Ezustekorik ezean, 'proces' auzia epaitzen ari den auzitegiak gaur bertan emango dio amaiera otsailaren 12an abiatutako epaiketari. Guztira, 422 lekukok deklaratu dute harrezkero.

Aurreikusitakoaren arabera, asteazken honetan bukatuko da Auzitegi Gorenean 'proces' auziaren ahozko epaiketa, defentsa abokatuen ondorioekin eta akusatuen azken adierazpenenekin. Horretarako 15 minutuko txandak izango dituzte auzipetu guztiek. Ezustekorik ezean, beraz, 'proces' auzia epaitzen ari den auzitegiak gaur bertan emango dio amaiera otsailaren 12an abiatutako epaiketari. Guztira, 422 lekukok deklaratu dute harrezkero. Azken txanpa iragan ekainaren 4an hasi zen, orduan heldu baitziren akusazioen lehen ondorioak. Atzo, berriz, zazpi akusaturen abokatuek hartu zuten hitza, eta pentsa baino gehiago luzatu zen 51. saioa. Horietako batzuek aitortu zuten Kataluniako prozesu subiranistan desobedientzia delitua egon dela, baina indarkeria eta matxinada delituak ukatu zituzten, Fiskaltzaren akusazioa erabat ezeztatuz. Asteazken honetako saioari dagokionez, Marina Roig izango da hitza hartzen lehena, Jordi Cuixart ordezkatuz. Behin adierazpenak eginda, epaiaren zain geratuko dira. Litekeena da ebazpena uda bukatutakoan iristea. Orduan emango du auzitegiak behin betiko zigorren berri. Akusatutako hamabi buruzagi independentistetatik bederatzi espetxean daude, Fiskaltzak matxinada delituak egotzi zizkielako. Hori dela eta, 16 eta 25 urte bitarteko kartzela zigorrak ezarri zizkien. Estatuko Abokatutzak, berriz, arindu egin zien zigorra (8 eta 12 urte bitartean). Bestalde, aske dauden akusatuek 7 urteko zigorrari egin beharko diote aurre, "dirua bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientziagatik".

Haurdun zegoen emakume bat lepoa moztuta aurkitu dute Xativan

Haurdun zegoen emakume bat lepoa moztuta aurk...
Haurdun zegoen emakume bat lepoa moztuta aurkitu dute Xativan

Ikerketa iturrien arabera, emakumeare...
1:03 min.

Ikerketa iturrien arabera, emakumearen bikoteak ohartarazi zuen Polizia gertatutakoaz. Oraingoz ez dute inor atxilotu.

Haurdun zegoen 36 urteko emakume bat hilik agertu zenastearte arratsaldean Xativan (Valentzia). Antza denez, lepoa moztuta hil zen emakumea. Ikerketa iturriek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez, emakumearen bikoteak ohartarazi zuen Polizia gertatutakoaz. Oraingoz, baina, ez dute inor atxilotu. Iturri horiek zehaztu dute 16:10ean jaso zutela deia, eta hipotesi guztiak zabalik dauden arren, hildakoaren bikotea ordu horretan lanean zegoela. Hori dela eta, printzipioz, gizona aske dago, ez baitute hilketarekin lotzen duten zantzurik aurkitu. Hortaz, hasiera bateko ikerketek sinesgarritasuna eman diote gizonak esandakoari. Azken horrek Poliziari kontatu zion lanetik atera eta etxera heldutakoan aurkitu zuela emakumearen hilotza. Bestalde, zenbait iturrik gaineratu dute lapurretaren hipotesiak indarra galdu duela, baina oraindik goizegi dela aukera hori erabat baztertzeko.

57 urte, senarraren tratu txarrak jasaten

57 urte, senarraren tratu txarrak jasaten...
57 urte, senarraren tratu txarrak jasaten

Gizonari urte eta 10 hilabeteko espet...
2:27 min.

Gizonari urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote. Zigortuak 80 urte baino gehiago ditu, eta sei urtez ezin izango da biktimarengana hurbildu.

Gizon bati urte eta hamar hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote, ezkondu zenetik (duela 57 urte) bere emazteari tratu txarrak emateagatik. Emakumearen aurkako "indarkeria psikologikoa eta fisikoa arrunki" erabili zuen. Aizkora batekin emaztea eta semea mehatxatu zituen behin. Epaiketa Donostian egin dute. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak eskatutako zigorrarekin konforme azaldu da akusatua. Ohiko tratu txarrak, irain bidegabeak eta mehatxuak leporatu dizkiote. Era berean, sei urtez ezin izango da biktimarengana hurbildu, ezta harremanetan jarri ere. Zigortuak, biktimak bezala, 80 urte baino gehiago ditu. Auziko iturriek jakitera eman dutenez, prozedura judizialean zehar bikotearen seme bat hil zen. Aitak tratu txarrak eman zizkion horri ere. Fiskaltzaren arabera, ezkontzan zehar, auzipetuak emaztearen "borondatea makurrarazi" zuen "urdanga" eta "emagaldu" bezalako irainekin. Aldi berean, "asmatutako desleialtasun susmoek bultzatuta, ezkontzan izandako seme-alabak bereak ez zirela" esan zion biktimari. "Akusatuak, bikotekidearen gaineko kontrol eta menperatze egoera mantentzeko, garajean edo trastelekuan giltzaperatzen zuen; noizbait gaua igaro behar izan zuen bertan", azaldu du fiskalak dokumentuan. Gainera, auzipetuak, "izu eta indarkeria girohori mantentzeko helburuarekin, emazteari oihu egin, estutu, platerak bota, bultzatu edo gorpuko toki ezberdinetan kolpeak ematen zizkion". Pasarte zehatz bat aipatzen du testuak. 2017ko abuztuaren 14an gertatu zen, 22:30 aldera, etxean. Emaztea "umiliatzeko asmoz", irain eta heriotza mehatxua egin zion, baita semeari ere; ondoren aizkora bat hartu eta sukaldera joan zen. Ama eta semearen aurrean arma altxatu zuen, biak "kikiltzeko xede argiarekin".

Akatsak antzeman dituzte Garoñako langileen erradiazio arriskuen kalkuluan

Akatsak antzeman dituzte Garoñako langileen e...
Akatsak antzeman dituzte Garoñako langileen erradiazio arriskuen kalkuluan

Martxoan egindako azterketa batean oi...
0:57 min.

Martxoan egindako azterketa batean oinarrituta segurtasun kontseiluak emandako datuen arabera, beharginek jasotako erradiazio dosietan irregulartasunak izan dira.

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak (CSN) ohartarazi du gabeziak daudela Garoñako zentral nuklearraren itxiera-plangintzan, eta horrek eragina duela bertako langileen erradiazio arriskuen kalkuluan. Martxoan egindako azterketa batean oinarrituta segurtasun kontseiluak emandako datuen arabera, beharginek jasotako erradiazio dosietan irregulartasunak izan dira. Azterketa horren helburua zen babes neurriak aplikatu diren ala ez egiaztatzea. Horren esanetan, langile bakoitzak jaso ahal duen gehienezko dosiaren adierazle ofiziala ez dator bat dosiaren maila administratiboaren balioarekin. Egoera horren aurrean, "dosia etengabe birkalkula dezatela edo lan-dosien helburuak eta instalazioak azter ditzatela" exijitu dute.