Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia.

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik.

Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean.

Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen.

Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen.

Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko.

"Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hi...
Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea,...
1:59 min.

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia. Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz. Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez. Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

2019/10/18

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko ...
Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, biz...
2:06 min.

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik. Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean. Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen. Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen. Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

2019/10/18

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriag...
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbo...
0:50 min.

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko. "Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

2019/10/18

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda int...
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude,...
1:00 min.

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez. Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira. Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

2019/10/18

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-09-27ko bideoen artxiboa

Mundu mailako greba, agintariak klimaren alde mugiarazteko

Mundu mailako greba, agintariak klimaren alde...
Mundu mailako greba, agintariak klimaren alde mugiarazteko

Mundu mailako greba, agintariak klima...
1:13 min.

Mundu mailako greba, agintariak klimaren alde mugiarazteko.

Gaur Klimaren aldeko Mundu Greba egingo dute gobernuei larrialdi klimatikoari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatzeko. Grebak, amaiera emango dio klimaren aldeko asteari, eta milaka elkarretaratze eta manifestazio egingo dituzte, baita Euskal Herrian ere. Guztira, 114 herrialdetako 1.500 bat hiritan daude deituta mobilizazioak. Estatu mailan, alor askotako 500 erakundek baino gehiagok atxikimendua agertu diete Estatu osoan egingo diren mobilizazioei. Greta Thunberg gazte suediarra eta beste 50 bat ekologista gazte izan ziren mundu mailako greba deitu zutenak larrialdi klimatikoaren aurrean irtenbideak eskatzeko, eta Fridays for Future mugimenduak bere egin du protesta ekitaldia.

Sindikatuek errefusatu egin dute langile publikoen soldatak % 2 igotzea

Sindikatuek errefusatu egin dute langile publ...
Sindikatuek errefusatu egin dute langile publikoen soldatak % 2 igotzea

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk salatu du...
0:33 min.

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk salatu dute igoera "Estatuak baimendutakotik behera" dagoela. Jaurlaritzak, berriz, proposamena "anbizio handikoa eta eskuzabala" dela uste du.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek errefusatu egin dute Jaurlaritzak langile publikoen lan-baldintzak hobetzeko proposamena: 2020rako % 2ko soldata igoera, Itzarriko ekarpena soldataren % 1,5ekoa izatea urtea amaitu aurretik, eta % 2koa 2020 amaierarako. Zearretak azaldu duenez, sindikatuen ezezkoa jaso ostean, Jaurlaritzak "gogoeta" prozesua jarriko du abian funtzionarioen soldatak 2020ko aurrekontuetan nola sartu erabakitzeko.

Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Alonso Belza abokatuari

Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Al...
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Alonso Belza abokatuari

Bikotekide ohiari tratu txarrak emate...
1:09 min.

Bikotekide ohiari tratu txarrak emateagatik zigortu dute. Belza emakumeen aurkako indarkerian aditu da. Horregatik, "zigorrik handiena merezi duela" uste du epaileak.

Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote Miguel Alonso Belza abokatu donostiarrari bikotekide ohiari tratu txarrak emateagatik. Belza emakumeen aurkako indarkerian aditua da, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Gipuzkoako ofiziozko txandako abokatua, eta, Nagore Laffageren, 2008ko sanferminetan indarkeria matxistaren ondorioz hildako biktimaren, familiako abokatua izandakoa. Donostiako Zigor Arloko 2. zenbakiko Epaitegiak erabateko sinesgarritasuna eman dio emakumeak aurkeztutako salaketari, EFE albiste-agentziak jakin ahal izan duenez. 2016an harreman sentimentalari amaiera jartzea erabaki zuen emakumeak eta horrezkero eraso fisiko anitz jaso zituela salatu du biktimak. Abokatuak espetxe-zigorra bete beharko du, defentsak eskatutako ordezko zigorren errekurtsoa gaitzetsi egin baitu epaileak.