Zeinu Hizkuntza kurtsoak

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia.

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik.

Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean.

Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen.

Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen.

Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko.

"Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez.

Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte.

59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira.

Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hi...
Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea,...
1:59 min.

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia. Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz. Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez. Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

2019/10/18

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko ...
Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak

Progreso kalean dago etxebizitza, biz...
2:06 min.

Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.

Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxean zegoen familia okupa batek etxetik alde egin du ostegun gauean, dozenaka herritarrek egindako presioagatik. Etxebizitza Progreso kalean dago. Jabea igandean bueltatu zen bertara, egun batzuk senide batzuekin eman ostean, eta barruan okupak topatu zituen; haiek kuter batekin mehatxatu zuten emakumea, joateko eskatu zienean. Auzia azaroaren 20an zen ebaztekoa, auzitegietan, eta, horrek emakumea beste etxe batera joatera behartzen zuen, baina, ostegun arratsaldean, herritarren elkarretaratze baten ostean, jakinarazi zuten okupak emakumearen ondasun batzuk saltzen hasiak zirela, Portugaleteko azoka txikian. Elkarretaratuek, orduan, etxe aurrera joatea erabaki zuten, eta presioa egiten hasi ziren, okupak joan zitezen. Azkenean, okupek alde egitea erabaki zuten, eta 94 urteko emakumea etxera bueltatu ahal izan zen. Gerora, hiribilduko beste bi etxe okupatutara heldu zen protesta, Zubeldia Maisua eta Abatxolo kaleetara hain zuzen, eta okupak handik ere joan ziren. Ertzaintzak polizia-bulegoetara eraman zituen, eta eginbideak ireki zizkien, jabetza pribatuaren usurpazioaren delitu bat egotzita.

2019/10/18

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriag...
Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta 'irisgarriagoa' izateko manifestazioa Bilbon

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbo...
0:50 min.

1.000 lagunetik gora bildu dira Bilbon Eusko Jaurlaritzari DBE irisgarriago bat eskatzeko.

1.000 lagun inguru bildu dira Bilbon Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean Eusko Jaurlaritzari Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) irisgarriago bat exijitzeko egun bizi den pobrezia egoerari aurre egiteko. Pobreziaren aurkako Eguna dela-eta, hainbat kolektibo, sindikatu eta hirugarren sektoreko sarek manifestazioa deitu dute Bizkaiko hiriburuan EAEn ere "pobrezia badela" esateko eta Eusko Jaurlaritzari DBE hobetzea eskatzeko, behar duten pertsona guztiak babesteko. "Pobrezia, giza eskubideen arazo. DBE murrizketarik ez" leloa zuen pankarta baten atzetik, manifestazioan joan dira Moyua plazan hasi eta Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino.

2019/10/18

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda int...
Iruñeko hiru bizilagun perretxikoak janda intoxikatu dira, Errioxan

Logroñoko San Pedro ospitalean daude,...
1:00 min.

Logroñoko San Pedro ospitalean daude, San Roman de Cameros udalerrian perretxikoak jan ostean. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira.

Iruñeko hiru bizilagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte Errioxako San Roman de Cameros herritik, azken orduetan perretxikoak jan ondoren, SOS Errioxak bere web orrian zehaztu duenez. Kaltetuetako batek deitu dio SOS Errioxari ostiral honetako 01:18an, hiru pertsona gaizki zeudela jakinarazteko, eta bertaratu diren osasun-langileei esan dietenez, baliteke intoxikazio baten ondorioz jarri izana ondoezik, ordu batzuk lehenago perretxikoak jan baitituzte. 59 eta 64 urte arteko bi gizon eta emakume bat dira kaltetuak, eta Iruñean bizi dira. Koordinazio Zentroak Errioxako Osasun Zerbitzuaren Larrialdietako Baliabideak mobilizatu ditu, eta Guardia Zibilari ere eman dio gertatutakoaren berri.

2019/10/18

Urria 2019
AAAOOLI
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031 
Iraila 2019
AAAOOLI
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30 

        2019-10-02ko bideoen artxiboa

Bilboko sexu-erasoagatik atxilotutako gizona aske utzi dute, karguekin

Bilboko sexu-erasoagatik atxilotutako gizona ...
Bilboko sexu-erasoagatik atxilotutako gizona aske utzi dute, karguekin

Erasoa igandetik astelehenerako goiza...
1:06 min.

Erasoa igandetik astelehenerako goizaldean gertatu zen, Bolueta auzoan. Biktima osasun zentro batean artatu dute.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu zuen atzo Bilbon, ezagutzen duen emakume bati astelehenean, Boluetan, sexu-erasoa egitea egotzita. Epailearen aurretik igaro ostean, karguekin aske utzi zuten ustezko erasotzailea. Sexu-erasoa igandetik astelehenerako gauean gertatu zen. 04:50 aldera, emakume gazte bat Ertzaintzaren patruila bati zuzendu zitzaion, Boluetan, eta sexu-erasoa pairatu berri zuela esan zien. Emakumeak agenteei esan zienez, ezagutzen zuen ustezko egilea, eta inguruko diskoteka batean zegoen. Susmagarria, 29 urtekoa, biktimak aipatutako diskoteka barruan zegoen, eta atxilotu egin zuten. Biktima osasun zentro batean artatu zuten. Izapideak amaitutakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta epaileak karguekin libre uzteko agindua eman zuen.

Igandetik falta den mendizalea bilatzeko lanei ekin diete berriro Gorbeia mendian

Igandetik falta den mendizalea bilatzeko lane...
Igandetik falta den mendizalea bilatzeko lanei ekin diete berriro Gorbeia mendian

Gizona Bilboko bizilaguna da eta 59 u...
0:55 min.

Gizona Bilboko bizilaguna da eta 59 urte ditu. Igandean, lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen.

Erreskate taldeek gaur goizean ekin diete berriro igandean Gorbeia mendira joan eta ordutik falta den 59 urteko gizona (Bilboko bizilaguna) bilatzeko lanei, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gizona lagun batzuekin joan zen Gorbeiara, Arraba aldera, baina une batean taldetik bereizi zen eta ordutik ez dakite non dagoen. Gurutze Gorria, DYA, Ertzaintza eta boluntarioak ari dira haren bila, 08:30ean hasita.

Kutsatutako arrautzak Segoviako abeletxe batekoak dira

Kutsatutako arrautzak Segoviako abeletxe bate...
Kutsatutako arrautzak Segoviako abeletxe batekoak dira

Arantza Madariaga Elikako zuzendariak...
1:52 min.

Arantza Madariaga Elikako zuzendariak azaldu du arrautza sorta guztia merkatutik kendu dutela.

Galdakaon salmonellosi kasuak eragin zituzten arrautzak Segoviako abeletxe batekoak dira, Arantxa Madariaga Elika Elikadura-Segurtasuneko fundazioko zuzendariak argitu duenez. Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketa batean azaldu du arrautzon oskoletan zegoela salmonella bakterioa. Enpresa horrek ostalaritzari bakarrik saltzen dizkio produktuak, eta dagoeneko kutsatutako arrautza sorta guztia kendu dute merkatutik. Hots, 1.125 dozena arrautza.

Kaosa Bilboko zirkulazioan, San Mameseko sarbidea itxita egon ostean

Kaosa Bilboko zirkulazioan, San Mameseko sarb...
Kaosa Bilboko zirkulazioan, San Mameseko sarbidea itxita egon ostean

Hiribildurako sarrera eta irteera bi ...
1:26 min.

Hiribildurako sarrera eta irteera bi orduz izan da itxita; Bizkaiko hiriburuan trafikoa motel ibili da, eta, gainera, bi istripuren ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira A8an, Irunera bidean.

Kaosa izan da Bilboko zirkulazioan asteazken goizean; izan ere, batetik, San Mameserako sarbidea erabat itxita egon da bi orduz, eta, bestetik, bi zirkulazio-istripu izan dira, Zorrotzan eta Malmasinen, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira A8an, batez ere Irunera bidean. Goizeko lehen ordutik, arazoak izan dira San Mames parean. Horrela, 09:30 aldera, bertako sarbidea ireki dute, eta gidariek berriro izan dute aukera hiribildura sartzeko eta bertatik irteteko bertatik. 07:30etik izan da sarbidea erabat itxita, Bizkaiko metalgintzako langileek deitutako manifestazioaren ondorioz. Bidea zabaldu eta gero, baina, manifestazioak Bilboko erdiguneko hainbat kale zeharkatu ditu, eta, hortaz, batetik bestera autoz joateko arazoak izan dira Bilbon. Horrez gain, bi istripu izan dira, bata Zorrotzako bihurguneetan eta bestea Malmasinen, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak izan dira Irunera bidean. Zorrotzako istripua 07:15ean gertatu da, eta bi ibilgailu izan dira tartean; pertsona bat arin zauritu da. Bigarren ezbeharra, Malmasingoa, hiru ibilgailuren artekoa izan da, baina ez da inor zauritu.